{"id":2993,"date":"2020-04-23T13:04:15","date_gmt":"2020-04-23T11:04:15","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/oihenart-arnaut-310-eu\/"},"modified":"2020-04-23T13:04:15","modified_gmt":"2020-04-23T11:04:15","slug":"oihenart-arnaut-310-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/oihenart-arnaut-310-eu\/","title":{"rendered":"OIHENART, Arnaut (Maule, 1592 &#8211; Donapaleu?, 1667)."},"content":{"rendered":"<p><span>Garai hartan Nafarroa Beherean eta<br \/>\nZuberoan eginkizun politikorik garrantzitsuenetako bat izan zuen familia batean<br \/>\njaio zen, Maulen, 1592ko abuztuaren 7an. Aita abokatua eta Zuberoko<br \/>\nbizkonderriko errege-prokuradorea zen, eta harengandik hartu zuen izena. Ama<br \/>\nJeanne Etxart zuen, noblezia baxenabartarreko andrea, Lextarreko gorteko<br \/>\nabokatu eta eskribau baten alaba. Haren anaia nagusia errege-kontseilaria<br \/>\nizanen zen Nafarroako Parlamentuan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oihenarten aita 1594aren hasieran hil<br \/>\nzen, eta haren ama hurrengo urtean ezkondu zen bigarrenez, haren lehengusu<br \/>\nGabriel Etxartekin, hura ere abokatua eta errege-prokuradorea; bigarren<br \/>\nezkontzatik hiru seme-alaba izan zituzten: Charles, Jean eta Jeanne-Claire.<br \/>\nArnaut legegizon ugariko giro batean hazi zen, eta giro hartan aitaordearen<br \/>\neragina izan zen, zalantzarik gabe, haren lehen urteetako heziketa gehien<br \/>\nmarkatu zuena. Etxartek Frantziako Koroa ordezkatu zuen Zuberoaren eta<br \/>\nErronkariren arteko negoziazioetan, haien karietara elkartrukatu zituela, 1615<br \/>\neta 1617 bitartean, gaur ezagunak diren euskarazko eskutitzak. Hizkuntza<br \/>\nidatziaren ezagutza bikaina erakutsi zuen gutun haietan, eta mendiz bestaldeko<br \/>\nNafarroa Garaiarekin osatzen zuten hizkuntz komunitatearen kontzientzia argia<br \/>\nzuela ere bai<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1612an, Oihenart Bordeleko<br \/>\nUnibertsitatean ikasten hasi zen. Handik sei urtera, Zuberoko Biltzarrean<br \/>\nHirugarren Estatuaren sindiko aukeratu bazuten ere, eta bere burua abokatutzat<br \/>\naurkezten bazuen ere, 1622ra arte ez zuen lortu Zuzenbide zibileko batxiler eta<br \/>\nlizentziadun titulua. 1625ean Parisera bidali zuten, protestantismoak<br \/>\nlurraldean zuen eragina murrizteko eginahala egin zuen gorte frantziarraren<br \/>\nenbaxadan. Urte hartan berean argitaratu zuen Parisen, izenik gabe, ustez<br \/>\nharena den lehenbiziko lana: <span>D\u00e9claration historique de<br \/>\nl\u2019injuste usurpation et r\u00e9tention de la Navarre par les Espagnols<\/span>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1627an Jeanne Erdoi, noble<br \/>\nbaxenabartar baten alaba, hartu zuen emaztetzat. Nafarroa Behereko Donapaleu<br \/>\nhirira joan zen orduan bizitzera, eta Ardoi, Gainzuri eta Zibitze etxeen<br \/>\njabetza bereganatu zuen. Nafarroako Parlamentuko abokatu-kargua betetzen hasi<br \/>\nzen, Pauen, eta Amikuze eta Oztibarreko auzitegietan ere lan egin zuen. Bere<br \/>\nkargutik aurre egin zien Parlamentuak onartu baina haren ustez zuberotarren<br \/>\ninteresak kaltetzen zituzten xedapenei, eta haietako asko indargabetzea ere<br \/>\nlortu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dokumentuen gaineko ikerketan Baionako<br \/>\nartxiboetan hasi zen, 1631n, eta hurrengo urteetan jarraitu zuen Toulousen,<br \/>\nIru\u00f1ean, Tarbesen, Perigorden, Parisen eta Dijonen. 1637an Parisen argitaratu<br \/>\nzuen bere lan historiografiko nagusia: <span>Notitia utriusque<br \/>\nVasconiae tum Ibericae tum Aquitanicae<\/span>. Agramont etxeko intendente<br \/>\nizendatua izan zelarik, leinu baxenabartar ospetsu eta ahaltsu haren genealogia<br \/>\nbat argitaratu zuen 1644an. Agramont etxearen babespean historialari-lana<br \/>\nareagotzeko aukera zabaldu zitzaion, familiaren artxiboak aztertzeko abagunea<br \/>\nizan baitzuen. 1648an Albret etxeari buruzko ikerketak egin zituen, eta haien<br \/>\nondorioz <span>Extrait d\u2019un trait\u00e9 non encore imprim\u00e9, intitul\u00e9<br \/>\nNavarra iniuste rea, sive de Nauarrae regno contra ius fasque occupato,<br \/>\nexpostulatio\u2019 izenburuko lana idatzi zuen. Idazki hori <\/span>Gallandek erantsi<br \/>\nzuen bere <span>M\u00e9moires pour l\u2019histoire de la Navarre et de<br \/>\nFlandre lanean.<\/span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1653an haren emaztea hil zen. Handik<br \/>\nhiru urtera, Parisen orduan ere, hark egindako <span>Notitia<\/span><br \/>\nlanaren bigarren argitaraldia, zuzendua eta handitua,<span>\u00a0 <\/span>inprimatu zen. Garai hartan Parisen ari zen<br \/>\nlanean Oihenart, eta 1657an <span>Les Proverbes basques<br \/>\nrecueillis par le Sr. D\u2019Oihenart, plus les Po\u00e9sies basques du mesme auteur<\/span><br \/>\nizeneko lan poetikoa argitaratu zuen. Hurrengo urteetan, Nafarroa Behereko<br \/>\nBaigorri eskualdearen eta Nafarroa Garaiko Erro, Baztan eta Luzaideren arteko<br \/>\nmugak zehazteko negoziazioetan (1660) parte hartu zuen, eta aurrerago Baionako<br \/>\ngotzaindegiaren jabegoen eta Orreagako monasterioaren jabegoen arteko mugak<br \/>\nzehazteko negoziazioetan ere bai (1665).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1661ean hasi zen<br \/>\nidazten euskararen lexikoaren inguruko oharrak, eta ondoren Poivreauk jaso<br \/>\nzituen, bere hiztegi ospetsuan. Handik urtebetera, eskutitz batean Ablitasko<br \/>\nkondeari aitortzen zionez, Euskal Herriari buruzko beste lan bat idazten ari<br \/>\nzen. Egiategiren arabera, 1664an haren poesien beste argitalpen bat plazaratu<br \/>\nzen, lehenengoan jaso ez zituen hainbat poesiaz osatua<\/span><span>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1665ean Pauen argitaratu zuen <span>Atsotitzen Urrhenkina<\/span> lana. Urte berean, <span>L\u2019Art Po\u00e9tique Basque<\/span> lana idatzi zuen, 1967ra arte<br \/>\nargitaratu ez bazen ere. 1666an Nafarroaren historia idazten ari omen zen,<br \/>\nbaina ez zen argitaratu.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren heriotzaren<br \/>\ndata zehatzik ez da ezagutzen, baina 1667an izanen zen ziurrenik, urte hartako<br \/>\napirilean egin baitzuen testamentua, eta hurrengo urteko eskutitz batean<br \/>\nagertzen zen aipamenaren arabera, ordurako hila zen. Hiru seme utzi zituen:<br \/>\nGabriel, oinordekoa, Nafarroako Parlamentuko abokatua izatera iritsi zena;<br \/>\nPierre, Behauzeko apaiza izan zena, eta oinorderik gabe utzi zuena haren esker<br \/>\ntxarragatik; eta Jakue, jesuiten ordenan sartu zena. Aginduta utzi zuen haren<br \/>\nliburutegia saldu eta etekinen parte bat Donapaleuko behartsuentzat emateko.<br \/>\nHala ere, egiaztatu ahal izan denez, 1675ean oinordekoak eskuz idatzitako<br \/>\nhogeiren bat liburukiren dohaintza eman zion Colbert handiki frantsesari<\/span><span>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oihenarten ekoizpen intelektualak<br \/>\nematen digun irudia espiritu humanista eta polifazetikoko egile batena da,<br \/>\njardun politiko eta juridiko oparoaz gain, literatura eta historiarako denbora<br \/>\nere beti aurkitzen zuena. Haren laikotasuna azpimarratu izan da, bere garaiko<br \/>\neuskal intelektual gehienak elizjendea baitziren. Historiografia berri bat<br \/>\naurkeztu zuen historialaritzat hartu izan da, mitoak alde batera uzten zituena,<br \/>\neta bere lana artxiboen gaineko jardun sendo eta zabal batean oinarritzen<br \/>\nzuena. Hizkuntzalaritzaren arloan, balio handikoak dira poesia arauen<br \/>\nfinkapena, hiztegi-bilketa eta euskararen gramatika zein ortografiaren gaineko<br \/>\nikerlana.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eremu frantsesean, jatorriz<br \/>\nbazterrekoa izanik ere, beti lotura estuak izan zituen Pariseko korronte<br \/>\nintelektualekin, egonaldi luzeak egin baitzituen han. Harreman estuak mantendu<br \/>\nzituen errege-liburuzainekin, esaterako Dupuy anaiekin, eta bere garaiko<br \/>\nhistoriografoekin ere bai, besteak beste, Duchesne, S\u00e9vole de Sainte-Marthe edo<br \/>\nLom\u00e9nie idazkariarekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren ekoizpen literarioaren hasieran<br \/>\nhistoriografia-eite argiko lanak daude. <span>D\u00e9claration<br \/>\nhistorique de l\u2019injuste usurpation et r\u00e9tention de la Navarre par les Espagnols<\/span><br \/>\n(Paris, 1625) lana idazki txiki bat da, 1512an Nafarroako tronua galdu zuten<br \/>\nantzinako errege-erreginen zilegitasuna erakusteko asmoz egina.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>Notitia utriusque<br \/>\nVasconiae tum Ibericae tum Aquitanicae<\/span><\/span><span> (Paris, 1638 eta 1656) da haren lan<br \/>\nhistoriografiko handia. Latinez idatzi zuen Oihenartek, bikain erabiltzen<br \/>\nbaitzuen. Hiru liburutan egituratu zuen. Lehenbiziko liburuan hamalau ataletan<br \/>\neskaini zuen lanaren sarrera. Karlomagnoren aurreko baskoi eta kantabriarren<br \/>\nhistoria aztertu zuen, euskaldunen geografia, ohiturak eta hizkuntza. Euskarari<br \/>\ndagokionez, Penintsulan hedadura handiagoa izan zuela aldezten bazuen ere, ez<br \/>\nzuen uste lurralde osoan mintzatu zenik. Bigarren liburua Nafarroaren antzinako<br \/>\nhistoriari eskaini zion. Erresuma Sobrarben sortu zelako hipotesia ukatu zuen,<br \/>\neta Aragoi eta Bizkaiko kondeen zerrenda bat jaso zuen. Hirugarren liburuan,<br \/>\nAkitaniako baskoien eta Pirinioez iparraldeko euskal lurraldea gobernatu zuten<br \/>\nfamilien historia aztertu zuen. Garai hartan jadanik Euskal Herria deitzen zen<br \/>\nlurralde osoa, mugaz bi aldeetakoa, hartzen zuen ikuspegi ezohikoa zuen. Iturri<br \/>\nanitz eta sen kritikoa erabiliz, <span>xvii<\/span>.\u202fmendeko<br \/>\nmundu galiarraren historialari handien gisan agertu zen Oihenart. Berriro<br \/>\ninprimatu zen 1656an, zuzendua eta handitua, batez ere euskararen gramatikaren<br \/>\nkapituluari zegokiona. Euskal aditzaren jokaeraren gaineko oharrak osatu zituen<br \/>\neta hiru puntu berri erantsi zituen, hurrenez hurren, izenordeari,<br \/>\ndeklinazioari eta bertsogintzari eskainiak. 1926 eta 1939 bitartean argitaratu<br \/>\nzen lanaren gaztelaniazko itzulpena, Xabier Gorosterratzuk egindakoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Espainiak Nafarroa konkistatzea eta<br \/>\nberetzat atxikitzea Zuzenbidearen kontrakoa izan zela esan izanaren ondorioz,<br \/>\n1648an galarazi zitzaion Iru\u00f1ean gordetzen ziren Kontuen Ganberako artxiboetako<br \/>\nsarbidea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>Navarre iniuste rea&#8230;<br \/>\nsive de Navarrae regno, contra ius fasque occupatio<\/span><\/span><span> (1648). Lan horrekin,<br \/>\nOihenartek berriz ere egin zuen Albret leinuak Nafarroako erresumaren gainean<br \/>\nzituen legezko eskubideen aldezpena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehenbiziko aldi horren ondoren, <span>xvii<\/span>.\u202fmendearen erdialdetik aitzina, Oihenarten lana<br \/>\neuskarazko literatur ekoizpenean zentratu zen, batez ere esaera zaharren<br \/>\nbilketan, poesien sorkuntzan eta hizkuntz arauen finkapenean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>Atsotizac edo<br \/>\nrefrauac, Proverbes, ou Adages Basques <\/span><\/span><span>(Paris, 1657).<br \/>\nLehenbiziko argitalpen elebidunean euskaraz eta frantsesez eman zituen<br \/>\nbostehunen bat esaera zahar, eta poesiekin batera inprimatu zen Parisen 1657an.<br \/>\nBigarren argitaraldia Pauen plazaratu zen 1665ean <span>Atsotizen<br \/>\nUrhenquina<\/span> izenburuarekin, eta era independentean inprimatu zen. Ehun<br \/>\neta berrogeita hamarren bat atsotitz gehiago erantsi zituen, batzuk Bizkaikoak.<br \/>\nEz zuen iturririk aipatu, baina ia segurua da antzeko lan bat ezagutu zuela,<br \/>\n\u00abRefranes y Sentencias\u00bb izenekoa, Iru\u00f1ean 1596 aldera inprimatu zena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>O.ten Gastaroa neurthizetan<\/span><\/span><span> (Paris, 1657). Lan<br \/>\nhorretan jaso zituen amodiozko hamasei poesia, haren emazte hilari eskainitako<br \/>\neresi bat, bost poesia erlijioso eta euskara-frantsesa glosario bat.<br \/>\nAitzinsolasean, bertsogintzaz aritu zen berriz, poesia-araua nola ulertzen zuen<br \/>\nera haien erabilera azalduz, ondoren ere landuko zuena. Lana Baionan argitaratu<br \/>\nzen berriro, hainbat poesia gehiagorekin, ziurrenik lehenbiziko argitaraldiaren<br \/>\nondoren konposatutakoak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>L\u2019Art Po\u00e9tique Basque<\/span><\/span><span> (1665). Frantsesezko<br \/>\neskuizkribu-zirriborroa apaiz lapurtar bati bidali zion gutun batean, 1666an.<br \/>\nBertsogintzaren arau nagusiak jaso zituen, arau horien aplikazioa euskal poeman<br \/>\neta euskal poesiaren egoera aztertuz, eta aitzin mendeko euskal idazleei<br \/>\nburuzko ohar interesgarriak emanez: Etxepare, Etxegarai, Logras, Sauguis,<br \/>\nEtxeberri de Ziburu, Haranburu&#8230;<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Garai hartan Nafarroa Beherean eta Zuberoan eginkizun politikorik garrantzitsuenetako bat izan zuen familia batean jaio zen, Maulen, 1592ko abuztuaren 7an. Aita abokatua eta Zuberoko bizkonderriko errege-prokuradorea zen, eta harengandik hartu zuen izena. Ama Jeanne Etxart zuen, noblezia baxenabartarreko andrea, Lextarreko gorteko abokatu eta eskribau baten alaba. Haren anaia nagusia errege-kontseilaria izanen zen Nafarroako Parlamentuan. Oihenarten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[295],"class_list":["post-2993","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>OIHENART, Arnaut (Maule, 1592 - Donapaleu?, 1667). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/oihenart-arnaut-310-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"OIHENART, Arnaut (Maule, 1592 - Donapaleu?, 1667). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Garai hartan Nafarroa Beherean eta Zuberoan eginkizun politikorik garrantzitsuenetako bat izan zuen familia batean jaio zen, Maulen, 1592ko abuztuaren 7an. Aita abokatua eta Zuberoko bizkonderriko errege-prokuradorea zen, eta harengandik hartu zuen izena. Ama Jeanne Etxart zuen, noblezia baxenabartarreko andrea, Lextarreko gorteko abokatu eta eskribau baten alaba. Haren anaia nagusia errege-kontseilaria izanen zen Nafarroako Parlamentuan. Oihenarten [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/oihenart-arnaut-310-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/oihenart-arnaut-310-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/oihenart-arnaut-310-eu\\\/\",\"name\":\"OIHENART, Arnaut (Maule, 1592 - Donapaleu?, 1667). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T11:04:15+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/oihenart-arnaut-310-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/oihenart-arnaut-310-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/oihenart-arnaut-310-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"OIHENART, Arnaut (Maule, 1592 &#8211; Donapaleu?, 1667).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"OIHENART, Arnaut (Maule, 1592 - Donapaleu?, 1667). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/oihenart-arnaut-310-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"OIHENART, Arnaut (Maule, 1592 - Donapaleu?, 1667). - Iura Vasconiae","og_description":"Garai hartan Nafarroa Beherean eta Zuberoan eginkizun politikorik garrantzitsuenetako bat izan zuen familia batean jaio zen, Maulen, 1592ko abuztuaren 7an. Aita abokatua eta Zuberoko bizkonderriko errege-prokuradorea zen, eta harengandik hartu zuen izena. Ama Jeanne Etxart zuen, noblezia baxenabartarreko andrea, Lextarreko gorteko abokatu eta eskribau baten alaba. Haren anaia nagusia errege-kontseilaria izanen zen Nafarroako Parlamentuan. Oihenarten [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/oihenart-arnaut-310-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/oihenart-arnaut-310-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/oihenart-arnaut-310-eu\/","name":"OIHENART, Arnaut (Maule, 1592 - Donapaleu?, 1667). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T11:04:15+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/oihenart-arnaut-310-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/oihenart-arnaut-310-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/oihenart-arnaut-310-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"OIHENART, Arnaut (Maule, 1592 &#8211; Donapaleu?, 1667)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2993","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2993\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2993"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2993"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}