{"id":2987,"date":"2020-04-23T12:56:30","date_gmt":"2020-04-23T10:56:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-307-eu\/"},"modified":"2020-04-23T12:56:30","modified_gmt":"2020-04-23T10:56:30","slug":"sarrera-307-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-307-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Ehun Urteetako Gerra amaitzearekin batera (1451), ingelesen nagusitasuna ere amaitu zen Lapurdin, eta Aro Modernorako aldaketa hasi zen. Erdi Aroan, bizkonderria gobernatzen zuen leinuak inguruko Akize (Dax), Biarno eta are Tolosako bizkondeekin zituzten etsaigoek baldintzatu zuten lurralde osoa. Gatazka horiek unerik gorenera iritsi ziren Lapurdiko bizkonde Arnaut Beltran Akitaniako Duke Rikardo<span>\u202f<\/span>I.a\u00a0<i>Lehoi-bihotzaren<\/i>\u00a0aurka oldartu zenean (1177). Ingelesaren erantzunak Baionaren okupazioa ekarri zuen, eta horren ondorioz, eskualdearen hiriburutza Uztaritzera eraman behar izan zen. Azken bizkondeak, Gillen Raimundo Saultek, Akitaniako dukearen kontrol zuzenaren pean utzi zuen (1193), Gaskoiniako seneskalaren agindupeko baile-lur bihurtuta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bestalde, azpimarragarria da Baionak lurralde osoaren gainean izan zuen eragin handia. Merkataritza nahiz tropak Uharte Britainiarretarantz itsasoratzeko portua zen, Aturri eta Errobi ibaien elkargune eta ibai-portua ere bai, gainera gotorlekua eta, oroz gain, Nafarroako mendialdeko ibar anitz gobernatzen zituen gotzaindegia. Nafarroako erresumarekiko harremanetan izan zen, noski, gorabeherarik. Lankidetza estuko uneak izan ziren, esaterako, Antso\u00a0<i>Azkarrak\u00a0<\/i>Baionako burgesekin hitzartutako ituna (1204); edo leinu batzuek Nafarroako koroaren kanpainetan izan zuten parte-hartzea, besteak beste Ezpeleta, Senpere, Garro edo Sault leinuek; eta ezin ahantzi elizbarrutia zuzentzeko hegoaldeko nafarrak ere aukeratu izan zirela. Baina harreman onen adierazgarri horien ondoan, liskar-une gogorrak ere izan ziren, adibidez Gaskoiniako bi kanpainak (1248 eta 1266), edo Arberoako eta Ortzaizeko auzo ibarretako bizilagunekin bazkaleku eta oihanen ustiapenagatik etengabe pizten ziren liskarrak, Donibane Garaziko agintari gaztelaua, ordena jarri nahian, behin eta berriz esku-hartzera behartzen zutenak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lapurdiko \u00abforuen eta ohituren\u00bb liburua, frantsesez idatzia, 1514an onartu zen, eta han jasotzen da parrokietako ordezkariak elkartzen zireneko\u00a0<i>Biltzarrak<\/i>\u00a0egiteko ohitura zaharra. Ordezkari horiek \u2014<span>etxeko-jaunak<\/span>\u2014 sindikoaren deialdiari erantzunez biltzen ziren. Lehenik, biltzarrean tratatu beharreko gaiak jakinarazten ziren, herrietako auzokideek biltzar nagusiaren aitzinetik elkarren artean eztabaidatzeko aukera izan zezaten. Bailea zen biltzar-burua, 1654tik aitzina behinik behin, eta auzi guztiak tratatzen ziren han, gai judizialak izan ezik, horiek baileak berak ebazten baitzituen, edo azken buruan, Bordeleko Parlamentuak. Dirudienez, nobleak eta klerikoak biltzar horietatik kanpo geratzen ziren, eta kasu puntualen batean parte hartu behar bazuten, sindiko nagusiaren bitartekaritzaz egiten zen hori. Biltzar horien eginkizuna, legegintzari zegokionez, araubideak egitea izaten zen, ordena mantentzeko edo ekonomiaren nahiz merkataritzaren garapenerako, oso estu lotuta egoten zena itsasoko jarduerekin nahiz Gipuzkoa eta Bizkaiko auzo-lurraldeekiko harreman onekin. Biltzar horietan ezartzen ziren \u00aberrege-zerga\u00bb ordaintzeko bilketa- eta banaketa-sistemak, errege-ogasunarentzat urteko hainbesteko bat eman behar izaten baitzen, diruzain nagusiaren eginkizuna betetzen zuen sindikoaren bitartez. Biltzar horiek ez ziren Frantziako beste Estatu probintzial batzuetakoak bezalakoak, ezta Nafarroa Beherekoak eta Zuberokoak bezalakoak ere, eta zalantzarik gabe, Lapurdiren nortasunaren ezaugarri izan ziren, 1789ko abuztuaren 11ko abolizio-dekretuak bertan behera utzi zituen arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lapurdin erlijio-gerrek ez zuten izan inguruko lurraldeetan bezalako ondorio suntsigarririk. Izan ere, Nafarroa Beherea eta Zuberoa Albret leinuaren menpekoak ziren, baina Lapurdi errito katolikoan mantendu zen. Hala ere, Joana Albretekoak lapurtar bati \u2014Leizarraga\u2014 eman zion doktrina kalbinista Pirinio aldeko lurraldeetan hedatzeko agindua. Doktrina kalbinistaren hedapenak eskaintzen zion abagunea ez zuen alferrik galdu Espainiako Filipe\u202fII.ak, eta aita santuari eskatu zion Nafarroako ibarrak Baionako elizbarrutitik bereizi eta Iru\u00f1ekoari atxikitzeko agindua eman zezan (1566). Une hartan hasi zen marrazten handik mende batera Faisaien uhartean berretsiko zen muga-lerroa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>xvi.<\/span><\/span><span>\u00a0eta\u00a0<span>xvii.<\/span>\u202fmendeetan hainbat kanpainaren borrokalekua izan zen Lapurdi. Adibidez, Nafarroako Koroa Albret etxearen esku berriz jartzeko ahalegina (1522) izan zelarik, lapurtarrez eta germaniarrez osatutako armada batek Bidasoa zeharkatu zuen Nafarroako tronua Henrike II.a Albretekoarentzat berreskuratzeko asmoz. Frantzisko\u202fI.a Frantziakoak lagundu zuen armada hura errekrutatzen, erregegaia laguna, ondoren ezkon-anaia izanen zena, zuelako.\u00a0<span>xvii.<\/span>\u202fmendearen hasieran ere borroka gogorrak izan ziren Lapurdin frantziarren eta espainiarren artean, batez ere Valparaisoko markesak erasoaldia jo zuenean, Guiena konkistatzeko asmoz, Baiona hartzera ere iritsi ez bazen ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina bake-itun garrantzitsuen lekuko ere izan zen lurraldea, esaterako Pirinioetako Ituna (1659) Faisaien uhartean sinatu zenean, Frantzia eta Espainiaren arteko gatazka luze bati amaiera emanez. Itun haren ondorioz, Luis\u202fXIV.a Frantziakoa 1660an, ekainean, Espainiako erregearen alabarekin, Maria Teresa Austriakoarekin, ezkondu zen, Donibane Lohitzunen.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ehun Urteetako Gerra amaitzearekin batera (1451), ingelesen nagusitasuna ere amaitu zen Lapurdin, eta Aro Modernorako aldaketa hasi zen. Erdi Aroan, bizkonderria gobernatzen zuen leinuak inguruko Akize (Dax), Biarno eta are Tolosako bizkondeekin zituzten etsaigoek baldintzatu zuten lurralde osoa. Gatazka horiek unerik gorenera iritsi ziren Lapurdiko bizkonde Arnaut Beltran Akitaniako Duke Rikardo\u202fI.a\u00a0Lehoi-bihotzaren\u00a0aurka oldartu zenean (1177). Ingelesaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[293],"class_list":["post-2987","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-307-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ehun Urteetako Gerra amaitzearekin batera (1451), ingelesen nagusitasuna ere amaitu zen Lapurdin, eta Aro Modernorako aldaketa hasi zen. Erdi Aroan, bizkonderria gobernatzen zuen leinuak inguruko Akize (Dax), Biarno eta are Tolosako bizkondeekin zituzten etsaigoek baldintzatu zuten lurralde osoa. Gatazka horiek unerik gorenera iritsi ziren Lapurdiko bizkonde Arnaut Beltran Akitaniako Duke Rikardo\u202fI.a\u00a0Lehoi-bihotzaren\u00a0aurka oldartu zenean (1177). Ingelesaren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-307-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-307-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-307-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T10:56:30+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-307-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-307-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-307-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-307-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Ehun Urteetako Gerra amaitzearekin batera (1451), ingelesen nagusitasuna ere amaitu zen Lapurdin, eta Aro Modernorako aldaketa hasi zen. Erdi Aroan, bizkonderria gobernatzen zuen leinuak inguruko Akize (Dax), Biarno eta are Tolosako bizkondeekin zituzten etsaigoek baldintzatu zuten lurralde osoa. Gatazka horiek unerik gorenera iritsi ziren Lapurdiko bizkonde Arnaut Beltran Akitaniako Duke Rikardo\u202fI.a\u00a0Lehoi-bihotzaren\u00a0aurka oldartu zenean (1177). Ingelesaren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-307-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-307-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-307-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T10:56:30+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-307-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-307-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-307-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2987","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2987\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2987"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2987"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}