{"id":2985,"date":"2020-04-23T12:53:25","date_gmt":"2020-04-23T10:53:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/polverel-etienne-306-eu\/"},"modified":"2020-04-23T12:53:25","modified_gmt":"2020-04-23T10:53:25","slug":"polverel-etienne-306-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/polverel-etienne-306-eu\/","title":{"rendered":"POLVEREL, \u00c9tienne (Brive, Limousin, ca. 1738 &#8211; Paris, 1795). Abokatua. Nafarroako Estatuen sindikoa"},"content":{"rendered":"<p><span>Brive hirian sortu zen, Limousineko eskualdean, gaurko<br \/>\nCorr\u00e8ze departamentuan, 1738 inguruan; Bordelen eta Parisen ikasi zuen, eta<br \/>\nospe handia lortu zuen hiriburuan, bere jakinduria juridiko eta<br \/>\nhistorikoagatik. Probintzietako batzar anitzen konfiantza bereganatu zuen, eta<br \/>\nhaien frankiziak defendatzeko eskatu zioten. Horren karietara, Donibane<br \/>\nGaraziko Lograseko markesak, Nafarroako Estatuen baitan eragin handiko pertsona<br \/>\nizanik, Nafarroako lurren<i> alodio <\/i>edo zergarik gabeko lurralde izaera,<br \/>\ndefendatzeko enkargua eman zion, salerosketa hipotekarioen gaineko tasarik<br \/>\nordaindu behar ez izateko. Enkargu haren ondorioz sortu zen Polverelek 1784an,<br \/>\nEstatuen kargura, argitara eman zuen liburua: <span>M\u00e9moire \u00e1<br \/>\nconsulter et consultations sur le franc-alleu du royaume de Navarre.<\/span><br \/>\nEmandako zerbitzuengatik esker onez, Nafarroako Estatuek bertako herritartasuna<br \/>\neman zioten, nobleziaren estamentuan. 1789an Nafarroako Estatuen<br \/>\nordezkaritzaren sindiko kargurako hautatu zuten, erregearen aitzinean,<br \/>\nFrantziako Estatu Orokorren aitzinean eta Nazioaren Batzarrean ager zedin.<br \/>\nGutun bat eman zioten Nazio Batzarraren presidentearentzat, memorial bat<br \/>\njasotzen zuena, Nafarroako errege titulua Frantziako errege tituluaren baitan<br \/>\ngordetzeari buruzkoa. Beste hainbat auzi ere aipatzen zituen, Nafarroa Behereko<br \/>\nkonstituzioari buruz eta lurralde hori eta Frantziaren arteko batasunaren<br \/>\nformari buruz, eta 1789ko urriaren 12an eztabaidatu zen. Polverelek argitara<br \/>\neman zuen, auzi horien inguruan orobat, <span>Tableau de la<br \/>\nConstitution du Royaume de Navarre, et de ses Rapports avec la France,<\/span><br \/>\nizeneko liburua, Nafarroako Estatu Orokorrek beraiek inprimatu zutena, 1789aren<br \/>\namaiera aldera. Liburu horren egiletza hari egotzi izan bazaio ere, ez da<br \/>\nahaztu behar egiletza hori lanaren hitzaurreko diskurtsoari bakarrik dagokiola,<br \/>\nzenbaki erromatarrez bereizten den zatiari, alegia. Aipatutako sarrerako<br \/>\ndiskurtsoaz gain, jatorrizko beste dokumentu asko jasotzen ditu liburuak,<br \/>\nNafarroa Behereko Estatuek, 1789an, Frantziako Estatu Orokorretan parte<br \/>\nhartzeko jaso zituzten deialdien haritik, edo haien eraginez, sortutakoak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1789aren ondoren, Polverelek erabat baztertu zuen<br \/>\nbaxenabartarren berezitasunen defentsatik erator zitekeen eta tradiziozko<br \/>\nitunen bidea gogoko izan zezakeen aldarte moderatua. Oso bestelako bidea<br \/>\nhartuta, Parisen lekutu zen eta sektore iraultzaile erradikalekin bat egin zuen<br \/>\ngrina biziz. 1792ko abuztuko iraultzaren ondoren, Polverel, apirilaz geroztik<br \/>\nkomisario-karguaren jabe, Santo Domingora (gaurko Haiti) abiatu zen, maila<br \/>\nbereko beste hainbat funtzionariorekin. Konbentzioak ahal mugagabeak eman<br \/>\nzizkien hango beltz eta mulatoen defentsa, alde batetik, eta hango jabetzaren<br \/>\ndefentsa egin zezaten. Izan ere, hango koloniak mehatxu bikoitza bizi zuen:<br \/>\nbatetik, han lekututako frantziar kolonoen kontrairaultza-gogoa, eta bestetik,<br \/>\nkolonoekin bat egin zuten armada ingelesa eta espainiarra. Kolonoek gogor<br \/>\nsalatu zuten espedizio hark baztertuen alde egindako lana. Polverel 1795eko<br \/>\napirilean hil zen. Azken ibilbide horrek zalantza eragin dezake Nafarroa<br \/>\nBehereko marko politiko-instituzionalaren alde Polverelek erakutsitako<br \/>\njarreraren inguruan. Beharbada bere iritziak zintzo azaldu beharrean,<br \/>\nsindiko-kargurako hautatu zuten elite baxenabartarren pentsamendua islatu,<br \/>\nbesterik ez zuen egiten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Polverelen obraren sarrerako hitzaldiak Nafarroa<br \/>\nBeherearen eta Frantziako erresumaren berdinen arteko aldebiko ituna<br \/>\ndefendatzen zuen, tradiziotik heldu zen jardunbide politiko-instituzionalean<br \/>\noinarrituta. Lehenengo atalean azaldu zuenez, 1649an Luis\u202fXIV.ak eta 1789an<br \/>\nLuis\u202fXVI.ak onartu zuten bezala, Nafarroa Behereko Estatu Orokorrek eskubidea<br \/>\nzuten diputaturik ez bidaltzeko Frantziako Estatu Orokorretara, eta betiere,<br \/>\nordezkarien izendapena baxenabartarren esku izanen zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bigarren atalean defendatu zuen Henrike IV.a Frantziako<br \/>\ntronura iritsi izanak ez zuela berez ekartzen Frantziako Koroarekiko batasuna,<br \/>\nizan ere, \u00abbi subiranotasun independente printze bat eta beraren menpe egon<br \/>\ndaitezke, baina ez dute batak bestearen gaineko inongo eskubiderik lortzen<br \/>\nhorregatik. Ez dute batek besteari legerik inposatzeko eskubiderik\u00bb.<br \/>\nLuis\u202fXIII.ak 1620an emandako Ediktuaren ondoren ere, Nafarroako Estatu<br \/>\nOrokorren salaketak erakusten zuen \u00abNafarroako erresuma inoiz ez dela legez<br \/>\nlotuta egon Frantziako Koroarekin\u00bb eta \u00abjarraitu du izaten Erresuma desberdina<br \/>\neta Frantziako Erresumatik independentea\u00bb. Errege hark ezin zitzakeen batu bi<br \/>\nerresumak bi nazioen onespenik gabe, jendeen zuzenbidearen arabera, \u00abHerri bat<br \/>\nez baitaiteke azpiratua izan, ez eta atxikia ere, berak nahi ez badu, atzerriko<br \/>\nsubiranotasun baten nahikeriagatik\u00bb eta \u00abNafarroako Konstituzioaren arabera,<br \/>\nerregek ez dezake legerik egin, Estatu Orokorren onespen eta gogorik gabe\u00bb.<br \/>\nBeraz, Nafarroa Behereak \u00abgaurdaino berekin du Erresuma titulua\u00bb, \u00abharen<br \/>\nEstatuek beti gorde dute Estatu Orokorren titulua, hau da, Nazio baten<br \/>\ngorputza, ez Nazio\u202fbaten\u202fatala\u00bb eta Henrike IV.etik errege-erregina frantsesek<br \/>\nNafarroako erregetza-titulua erantsi zioten Frantziako erregetza-tituluari.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Diskurtsoaren hirugarren atalean, Nafarroako erresumaren<br \/>\nKonstituzioaren oinarriak berreraikitzen zituen Polverelek, Nafarroa Garairako<br \/>\nSan Martin Nabazek, 1777an, kintak zirela-eta Campomanesekin sortu zen<br \/>\neztabaidaren haritik egin zuen bezala.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laugarren atalean, Nafarroako erresumaren Konstituzioa<br \/>\neta Frantziako Monarkiaren antzinako Konstituzioa alderatu zituen, eta han<br \/>\nbaieztatzen denez \u00abgure Europa modernoan diren Konstituzio guztietatik,<br \/>\nNafarroakoa da akats gutxien dituena; beste edozeinek baino gehiago egin du<br \/>\naskatasun zibil eta politikoaren alde; ahal zen guztia egin du askatasunaren<br \/>\neta berdintasunaren alde, Estamentuen bereizkuntzarekin bateragarriak eginez\u00bb.<br \/>\nNafarroako Konstituzio historikoaren bikaintasun erlatiboaren eraginez,<br \/>\nbosgarren atalean azpimarratzen zen Nafarroa Behereko Estatu Orokorrek agindu<br \/>\nzietela diputatuei Frantziako Nazio Batzarrera joan zitezen esatera \u00abNafarroa<br \/>\nprest zegoela ekarpena egiteko, bere indarren neurrian, Estatuaren beharrei eta<br \/>\nzor publikoaren kitapenari\u00bb. Aldi berean, esaten zenez, \u00abgogo biziz espero<br \/>\nzuten Frantziak behar bezalako zuhurtasunez hornitutako konstituzio bat<br \/>\neraikiko zueneko eguna, egun hartan Nafarroak uko eginen baitzion bereari, eta<br \/>\nFrantziarekin bat eginen zuen, lokarri askaezinez, haren erregimena eta legeak<br \/>\nberetzat harturik. Zorioneko egunaren esperoan zen bitartean, Frantziari itun<br \/>\nfederatiboa eskatu eta eskaintzen zion Nafarroak\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zortzigarren atalean azpimarratzen zen Nafarroa Behereak<br \/>\nizan behar zuela \u00abErresuma desberdina eta Frantziakoarengandik berezia\u00bb.<br \/>\nNolanahi ere, Frantziako erresumarekiko atxikipena baxenabartarren onespena<br \/>\nbehar zuen. Frantziak ez zuen eskubiderik Nafarroako errege edo erresuma<br \/>\ntituluak deuseztatzeko. Nafarroak berak bakarrik zuen deuseztapen hori egiteko<br \/>\neskubidea, izan ere, \u00abahalaren desberdintasunak ezin suntsi dezake eskubideen<br \/>\nelkarrekikotasuna\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bederatzigarren atalean ondorioztatzen zen Nafarroa<br \/>\nBeherea Frantziari atxikitzea une hartan \u00abbi botere independenteen arteko ituna<br \/>\neginez\u00bb egin behar zela, eta Nazio Batzarrak beste Estatu baten ordezkari gisa<br \/>\nhartu behar zituela ordezkari nafarrak. Nafarroa Behereko Estatuek hala<br \/>\nerabakiko balute, erregearen ministroek aldebiko ituna hautsi zutelakoan,<br \/>\nNafarroa Behereak bere burua Errepublika independente aldarrikatzeko eskubidea<br \/>\nzuen. Hala eta guztiz ere, Polverelek erlazio federatiboa aldezten zuen<br \/>\nNafarroa Beherea eta Frantziaren artean, haren ustez, \u00abErrepublika edo<br \/>\nErresuma, Estatu independentea edo Frantziako Probintzia, Nafarroak beti<br \/>\nFrantziaren laguna, aliatua izan behar du\u00bb, bai \u00abnafarren zoriontasunerako\u00bb,<br \/>\nbai \u00abFrantziaren segurtasunerako ere\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Edonola ere, tesi horiek alferrikakoak izanen ziren.<br \/>\n1789ko abenduaren 30ean Nazio Batzarrak gutun bat jaso izanaren adierazpena<br \/>\negin zuen, bertan \u00abNafarroa atxiki zitzaiola Frantziarekin bateratzen zuen<br \/>\ndekretuari\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egile batzuek sakon aztertu dute baxenabartarren<br \/>\nsaiakeraren eta Polverelen diskurtsoaren oinarria. Goienetxek adierazi zuen<br \/>\nelite baxenabartarren gogoan zegoena zela beren eskubideak eta konstituzioa<br \/>\nbabestea, batez ere zergei eta administrazioari zegokienez, estatus berezi baten<br \/>\nbermea eskainiko zien sistema instituzionala lortuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Anne Zink historialariaren ustez, berriz, baxenabartarren<br \/>\naldarrikapenak erretorika hutsa ziren, baina, Frantziako hego-mendebaldeko<br \/>\nherri guztietatik \u00abhaiek azaldu zuten modurik argienean, sistematikoenean, eta<br \/>\noinarri juridikorik onenez lagunduta, Frantziako erresuman zegokien lekuaren<br \/>\nauzia\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mikelarenaren iritziz, ordezkari baxenabartarren asmoa ez<br \/>\nzen aurrez aurre jartzea, konstituzionalismo hauslea erabiliz, 1789ko<br \/>\nuztailetik aitzina Frantziako Nazio Batzarrean sortutako guztiarekin, eta bai,<br \/>\nordea, Europan garai hartan zabaldua zegoen konstituzionalismo<br \/>\nhistorizistarekin bat egitea. Absolutismoaren azken aldiko egile frantses eta<br \/>\nespainolek defendatzen zutenez, konstituzio historiko frantsesa edo espainiarra<br \/>\nGoi Erdi Arotik existitzen ziren, eta, hegoaldeko Nafarroan, hamabi urte<br \/>\nlehenago, antzeko iritzia azaldu zuen Juan Bautista San Martin Nabazek,<br \/>\nDiputazioak iritzia eskatu ziolarik. Nafarroa Behereko Estatuen eta diputatuen<br \/>\nhasierako asmoa zen erregearen aitzinean agertzea beren konstituzio historikoa<br \/>\naurkeztuz eta aldarrikatuz, ordura arte inoiz egin gabe baitzuten. Funtsean,<br \/>\nordura arte ohikoak ziren pentsamendu-korronteekin bat eginez, haien ustea zen<br \/>\nerregea zela ezarritako ordena politiko-instituzionalaren azken bermea. Baina<br \/>\n1789ko uztailetik aitzina historiak bizi izan zuen iraultzaren ondorioz,<br \/>\ndiskurtso hori erabat hutsal eta lekuz kanpo geratu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jokabide horrek bat egiten zuen euskal lurraldeen berezko<br \/>\nkonstituzioaren existentzia defendatzen zuten diskurtsoekin, eta halaber, beste<br \/>\nhainbat herrialdetan ere egiten zen estatu-barneko unitateenen defentsarekin.<br \/>\nHaiek azpimarratzen zutenez, beharrezkoa zen organo legegile autoktonoaren<br \/>\nonespena legedi horietan edozein aldaketa egiteko. Gainera, lurralde<br \/>\ndesberdinak erregearen agindupean biltzen zituen Monarkiarekiko itunak berdinen<br \/>\nartekoa izan behar zuen. Nafarroa Garaiak argudio horiek berak erabili zituen<br \/>\n1776-1777ko kinten auzian bidali zuen ordezkaritzan. Horien formulaziorik erradikalena<br \/>\nJuan Bautista San Martin Nabazek 1777ko maiatzean bere zirriborroan aurkeztu<br \/>\nzuena izan zen, gero berriro erabiliko zuena, 1808an, Baionako Batzarraren<br \/>\naitzinean. Antzeko planteamenduak aurkeztu zituzten hainbat egile espainiarrek<br \/>\nGobernu Batzar Zentralaren aitzinean, Monarkia espainiarra osatzen zuten<br \/>\nerresuma desberdinen konstituzioei buruzko materialen bilduma egin zenean,<br \/>\n1809-1812 aldian. Jarrera horren beste agerpen batean, Nafarroa Garaiko<br \/>\nDiputazioko hainbat kidek, 1813ko abuztuan, C\u00e1dizko Gorteen aitzinean eskatu<br \/>\nzuten Nafarroako Gorteak biltzeko, 1812ko konstituzio espainiarra bertan<br \/>\npublikatu eta zin egiteko. Ondoren ere, Nafarroa Garaian beti, arrazoibide<br \/>\nhoriek berak agertu ziren Biotzariko (Big\u00fcezal) baroiak 1834ko Errege<br \/>\nEstatutuaren inguruan egin zituen kontsiderazioetan, hala nola erresumaren<br \/>\nsindiko ohi Angel Sagaseta Ilurdotzek, 1840an, 1839ko legearen haritik, <span>Fueros fundamentales del reino de Navarra y Defensa legal de los<br \/>\nmismos izeneko liburuxkan, <\/span>agertu zuen jarreran.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bai Baionan, 1808an, bai 1834ko Errege Estatutuaren<br \/>\nharitik, Nafarroa Garaikoek gogoz defendatu zuten beren konstituzioaren<br \/>\nsuntsipena ekartzen zuela ordezkaritza izatea gorputz legegile arrotz batean,<br \/>\nhau da, Monarkia espainiarreko probintzietako ordezkariak, tartean zirela<br \/>\nnafarrak, biltzen zituen foro parlamentario batean, 1789an baxenabartarrek egin<br \/>\nzuten antzera. Berdin defendatu zuten Nafarroako Gorteen onespena behar zuela<br \/>\nNafarroaren\u00a0estatus politiko-instituzionalaren edozein aldaketak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nolanahi dela ere, baxenabartarren 1789ko esperientziak<br \/>\nargi erakutsi zuen norainoko zailtasuna izanen zuen konstituzio historikoaren<br \/>\neta berezko instituzioen defentsa egitea parlamentu arrotzetan, erresuma<br \/>\nespainiarreko gainerako probintzia edo zirkunskripzioetako ordezkariekin batera<br \/>\nparte hartzen zuten bertako ordezkarientzat. Ordezkari baxenabartarrek Nazio<br \/>\nBatzarrera behin bakarrik joan ziren, gonbidatu gisa, eta haien tesiak,<br \/>\nlehenagotik erregearen ministroei jakinarazi zitzaizkienak, ez ziren inolaz ere<br \/>\naintzat hartuak izan. Baionan, 1808an, Nafarroa Garaiko Diputazioaren bi<br \/>\nordezkariek zortea izan zuten. Izan ere, fronte bakarra osatu zuten hego Euskal<br \/>\nHerriko gainerako lurraldeetako ordezkariekin, eta Batzarraren presidenteak eta<br \/>\nidazkariak, bizkaitarra eta nafarra, hurrenez hurren, eginahalak egin zituzten<br \/>\neuskal lurraldeetako foru-erregimenak berehala indargabetu ez zitzaten. Auzia<br \/>\nGorte espainiarren batzar baterako utzi zen, eta batzarra Jose Bonaparteren<br \/>\ngobernuaren pean egin behar zen, baina inoiz ez zen egin, beharbada horixe<br \/>\nzelako estrategia geopolitiko napoleonikoaren helburua.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bestalde, C\u00e1dizen, 1810-1812 aldian, pertsona ospetsu<br \/>\nnafarrek beren diskurtsoa argudio sendoez janzteko egiten zituzten eginahalek<br \/>\nez zuten oihartzun egokirik aurkitu (edonola ere, batzarrean eragiteko<br \/>\ngaitasunik ere ez zuten, nafarren ordezkaritza, gainerako euskaldunena bezala,<br \/>\nhagitz eskasa zelako), eta Nafarroako foruak, gainerako euskal lurraldeetakoak<br \/>\nbezala, <i>de facto<\/i> indargabetuta geratu ziren, eta aipamenik gabe 1812ko<br \/>\nkonstituzioan. Ondoren, 1813ko abuztuan, berriro saiatu zen Diputazioa,<br \/>\nnolabait ere, foruen eta indarra zuen konstituzio liberalaren arteko<br \/>\nbateragarritasuna defendatzen. Horretarako, baimena eskatu zuen Nafarroako<br \/>\nGorteen Batzarrak konstituzioa zin egin eta publikatu zezan (Arabako Batzarrak<br \/>\n1812ko azaroan egin zuen, hainbat eragozpen gaindituta, eta Gipuzkoakoak 1813ko<br \/>\nuztailean, haiek ere zenbait erreparo gaindituta). C\u00e1dizko diputatuek errotik<br \/>\nukatu zuten aukera hori, argudiatuz ez zegoela onartzerik bi botere legegile<br \/>\nexistitzea Estatu bakar baten baitan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez dugu aipatu gabe utzi nahi, 1789ko esperientzia<br \/>\nbaxenabartarrari dagokionez, Nafarroa Garaiko 1808-1812ko prozesuan agertzen ez<br \/>\nden osagai bat antzematen dela han, Nafarroa Beherean bertako parlamentuaren<br \/>\nbatzarra bildu izan zelako, urte hartan bertan, hainbat hilabetez. Osagai hori<br \/>\nda, hain zuzen ere, klase-aldarrikapenak izan zirela Hirugarren Estatuaren<br \/>\naldetik. Estamentu horrek, lehenik, Nafarroa Behereko batzarrean eskatu zuen<br \/>\nbeste bi estamentuen pareko ordezkaritza izatea, eta ondoren, pribilegio<br \/>\nfeudalen suntsipena Paristik dekretu bidez agindu zelarik, horren alde agertu<br \/>\nzen. Horrek, noski, kolpe latza ekarri zion instituzio baxenabartarrei eusteko<br \/>\nahaleginari. Era berean, horri guztiari erantsi behar zaio inork ez zuela<br \/>\nplanteatu, ez han eta ez hegoaldeko Nafarroan, Nafarroa Beherearen<br \/>\nautogobernuaren muina gordetzeko trantsiziozko konponbiderik. Esaterako,<br \/>\nAntzinako Erregimenak berezkoak zituen osagai batzuk ezabatzeko aukera emanen<br \/>\nluketen erreformak hartzea, eta marko liberal berriari egokitzen ziren beste<br \/>\nbatzuk jartzea haien ordez. Bestalde, egia da iraultzaileen ideien nolabaiteko<br \/>\nantzekotasuna zuten instituzioak ere erabat suntsitu zirela, adibidez Lapurdiko<br \/>\nbatzarra, non udalen ordezkariak bakarrik biltzen ziren. Izan ere, 1789ko<br \/>\niraultzatik sortutako legalitate berriak Frantziatik edozein bereizkeria<br \/>\npolitiko-instituzionala ezabatzeko grina bizia baitzuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Brive hirian sortu zen, Limousineko eskualdean, gaurko Corr\u00e8ze departamentuan, 1738 inguruan; Bordelen eta Parisen ikasi zuen, eta ospe handia lortu zuen hiriburuan, bere jakinduria juridiko eta historikoagatik. Probintzietako batzar anitzen konfiantza bereganatu zuen, eta haien frankiziak defendatzeko eskatu zioten. Horren karietara, Donibane Garaziko Lograseko markesak, Nafarroako Estatuen baitan eragin handiko pertsona izanik, Nafarroako lurren alodio [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[291],"class_list":["post-2985","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>POLVEREL, \u00c9tienne (Brive, Limousin, ca. 1738 - Paris, 1795). Abokatua. Nafarroako Estatuen sindikoa - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/polverel-etienne-306-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"POLVEREL, \u00c9tienne (Brive, Limousin, ca. 1738 - Paris, 1795). Abokatua. Nafarroako Estatuen sindikoa - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Brive hirian sortu zen, Limousineko eskualdean, gaurko Corr\u00e8ze departamentuan, 1738 inguruan; Bordelen eta Parisen ikasi zuen, eta ospe handia lortu zuen hiriburuan, bere jakinduria juridiko eta historikoagatik. Probintzietako batzar anitzen konfiantza bereganatu zuen, eta haien frankiziak defendatzeko eskatu zioten. Horren karietara, Donibane Garaziko Lograseko markesak, Nafarroako Estatuen baitan eragin handiko pertsona izanik, Nafarroako lurren alodio [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/polverel-etienne-306-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/polverel-etienne-306-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/polverel-etienne-306-eu\\\/\",\"name\":\"POLVEREL, \u00c9tienne (Brive, Limousin, ca. 1738 - Paris, 1795). Abokatua. Nafarroako Estatuen sindikoa - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T10:53:25+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/polverel-etienne-306-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/polverel-etienne-306-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/polverel-etienne-306-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"POLVEREL, \u00c9tienne (Brive, Limousin, ca. 1738 &#8211; Paris, 1795). Abokatua. Nafarroako Estatuen sindikoa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"POLVEREL, \u00c9tienne (Brive, Limousin, ca. 1738 - Paris, 1795). Abokatua. Nafarroako Estatuen sindikoa - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/polverel-etienne-306-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"POLVEREL, \u00c9tienne (Brive, Limousin, ca. 1738 - Paris, 1795). Abokatua. Nafarroako Estatuen sindikoa - Iura Vasconiae","og_description":"Brive hirian sortu zen, Limousineko eskualdean, gaurko Corr\u00e8ze departamentuan, 1738 inguruan; Bordelen eta Parisen ikasi zuen, eta ospe handia lortu zuen hiriburuan, bere jakinduria juridiko eta historikoagatik. Probintzietako batzar anitzen konfiantza bereganatu zuen, eta haien frankiziak defendatzeko eskatu zioten. Horren karietara, Donibane Garaziko Lograseko markesak, Nafarroako Estatuen baitan eragin handiko pertsona izanik, Nafarroako lurren alodio [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/polverel-etienne-306-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/polverel-etienne-306-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/polverel-etienne-306-eu\/","name":"POLVEREL, \u00c9tienne (Brive, Limousin, ca. 1738 - Paris, 1795). Abokatua. Nafarroako Estatuen sindikoa - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T10:53:25+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/polverel-etienne-306-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/polverel-etienne-306-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/polverel-etienne-306-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"POLVEREL, \u00c9tienne (Brive, Limousin, ca. 1738 &#8211; Paris, 1795). Abokatua. Nafarroako Estatuen sindikoa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2985","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2985\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2985"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2985"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}