{"id":2983,"date":"2020-04-23T12:50:43","date_gmt":"2020-04-23T10:50:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\/"},"modified":"2020-04-23T12:50:43","modified_gmt":"2020-04-23T10:50:43","slug":"sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\/","title":{"rendered":"SANADON, Barth\u00e9l\u00e9my Jean Baptiste(Jean-Baptiste Sanadon, Dom Sanadon) (Eure, 1729 &#8211; Oloroe-Donamaria, 1796)."},"content":{"rendered":"<p><span>Saint Nicolas de Beaum\u00e9snil (Eure)<br \/>\nherrian sortu zen, 1729ko otsailaren 5ean. Fraide beneditarra izan zen,<br \/>\nErretorika, Historia eta Literatura irakaslea, eta Paueko unibertsitateko<br \/>\nerrektorea izatera ere iritsi zen. Iraultzaren ideiak bere egin zituen, eta<br \/>\nhiritartasunaren zina egin ondoren, Behe Pirinioetako elizbarruti berriko<br \/>\napezpiku konstituzionala izendatu zuten (1791ko martxoaren 2an). Apezpikutza<br \/>\n1791ko ekainean hartu zuen, tartean zirela Leskarre, Oloroe eta Baionako<br \/>\napezpiku ohien salaketak, Sanadonen izendapena<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>intrusiotzat jo zutelako. Haren ardura izan zen apaiz konstituzionalak<br \/>\nizendatzea. Bi testu pastoral idatzi zituen, frantsesez eta euskaraz,<br \/>\nEliza-Estatua bereizketari buruz (1791 eta 1792). Behe Pirinioetako ordezkari<br \/>\nizendatu zuten Konbentzio Nazionalerako, (1792ko irailaren 4an), eta moderatuen<br \/>\nartean parte hartu zuen. Luis\u202fXVI.aren exekuzioaren aurka bozkatu eta<br \/>\nerbesteratze-zigorra eskatu zuen harentzat. 1793ko abuztuaren 13an eman zuen<br \/>\ndimisioa. Ondoren, Izuaren aldian, Baionako zitadelan atxilotuta egon zen<br \/>\nzenbait hilabetez. 1794an aske utzi zuten eta Espainiara joan zen. 1795ean<br \/>\nOloroe-Donamarian lekutu zen, eta han hil zen, 1796ko otsailaren 9an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lanari dagokionez, 1785ean argitara eman zuen bere<br \/>\nobra <span>Essai sur la noblesse des Basques<\/span>,<br \/>\nJean-Philippe Belaren paperen laburpena zena. Liburuaren lehenengo atalak<br \/>\ngogora ekartzen zuen Nafarroa Behereko herritarrek Ogasun frantsesaren erasoa<br \/>\njasan zutela, eta \u00abjatorri komuna dutela beraiekin konfederazioa osatzen duten<br \/>\nherri guztiekin, alegia, historian zehar <i>kantabriar<\/i>, <i>baskoi <\/i>eta,<br \/>\nondoren, <i>basko<\/i> izen ospetsuez aipatzen diren herriekin\u00bb, eta aitzinago<br \/>\nzioenez, \u00abgaur <span>Bascos<\/span> izena ematen zaie Nafarroa<br \/>\nGaraiko herritarrei, <span>arabarrei, gipuzkoarrei eta<br \/>\nbizkaitarrei, <\/span>haien erregetzat dutela Espainiakoa; <span>baxenabartarrak,<br \/>\nzuberotarrak eta Lapurdikoak <\/span>Frantziako Koroaren menpeko herritarrak<br \/>\ndira. Herri horiek guztiek hizkuntza bat eta bera dute, gaztelarrek <i>bascuence<\/i>,<br \/>\nfrantsesek <i>basque<\/i>, eta bertako herritarrek <i>euskara<\/i> edo <i>huskara<\/i><br \/>\ndeitzen dutena. Beraien usadio eta ohiturak berdinak dira, eta euskaldun<br \/>\nespainol eta euskaldun frantses baten arteko aldeak txikiagoak dira Espainiako<br \/>\nedo Frantziako elkarren ondoko bi probintzietako herritarren artekoak baino.<br \/>\nHala ere, garai guztietan jatorri bera izatearen froga nabarmena kontsideratu<br \/>\nizan da hizkuntza, usadio eta ohituren berdintasuna\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sanadonek bere egin zuen garai hartan ospe handia zuen<br \/>\neusko-iberismoa. Belaren bitartez jaso zituen Gabriel Henao, Esteban Garibai<br \/>\neta Manuel Larramendiren tesi kantabristak, eta horiez gain, Arnaut Oihenarten<br \/>\neta Jose Moreten tesi baskonistak. Espiritu ilustratukoa izanik, haren ustez<br \/>\niparraldeko Euskal Herriaren errealitate historikoaren ezaugarriak kantabrismoa<br \/>\neta Nafarroan foruen gainean eratutako monarkia ziren. Forua \u00abNazioaren eta<br \/>\nprintzearen arteko ituna\u00bb zen, eta Nafarroa Behereko erresumara zabaltzen zen.<br \/>\nEzaugarri horiek partekatzen zituzten, halaber, Zuberoa eta Lapurdiko euskaldunek.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sanadonen ustez, euskaldunen noblezia unibertsala eta<br \/>\nkaparetasuna, berdin iparraldeko nahiz hegoaldekoak izan, berezkoak ziren eta<br \/>\netxeari lotuak ziren. Horregatik ez zuten frogarik erakutsi behar, familia<br \/>\neuskaldun batean jaio izana ez beste. Euskaldunak basailutza eta betebehar<br \/>\nfeudal guztietatik libre ziren, eta orobat pertsonaren gaineko zama<br \/>\nguztietatik, non ez ziren \u00abNazioaren Gorputzak adostuak bere Estatu Orokorren<br \/>\nBatzarrean\u00bb, adibidez, herrialdetik kanpora joatea zerbitzu militarra ematera<br \/>\ngerra garaian,\u202fetab.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jean-Philippe Belak bezala, kaparetasun unibertsalaren<br \/>\ntesiekin aurre egin nahi zion, besteak beste, Frantziako Borboiko etxearen<br \/>\nabsolutismoari, autonomia politiko-administratiboa lortzeko Lapurdi, Nafarroa<br \/>\nBeherea eta Zuberoako lurraldeentzat.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liburua argitara eman eta urtebetera, gaztelaniara itzuli<br \/>\nzuen Diego Lazkanok, eta Tolosan argitaratu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Saint Nicolas de Beaum\u00e9snil (Eure) herrian sortu zen, 1729ko otsailaren 5ean. Fraide beneditarra izan zen, Erretorika, Historia eta Literatura irakaslea, eta Paueko unibertsitateko errektorea izatera ere iritsi zen. Iraultzaren ideiak bere egin zituen, eta hiritartasunaren zina egin ondoren, Behe Pirinioetako elizbarruti berriko apezpiku konstituzionala izendatu zuten (1791ko martxoaren 2an). Apezpikutza 1791ko ekainean hartu zuen, tartean [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[291],"class_list":["post-2983","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SANADON, Barth\u00e9l\u00e9my Jean Baptiste(Jean-Baptiste Sanadon, Dom Sanadon) (Eure, 1729 - Oloroe-Donamaria, 1796). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SANADON, Barth\u00e9l\u00e9my Jean Baptiste(Jean-Baptiste Sanadon, Dom Sanadon) (Eure, 1729 - Oloroe-Donamaria, 1796). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Saint Nicolas de Beaum\u00e9snil (Eure) herrian sortu zen, 1729ko otsailaren 5ean. Fraide beneditarra izan zen, Erretorika, Historia eta Literatura irakaslea, eta Paueko unibertsitateko errektorea izatera ere iritsi zen. Iraultzaren ideiak bere egin zituen, eta hiritartasunaren zina egin ondoren, Behe Pirinioetako elizbarruti berriko apezpiku konstituzionala izendatu zuten (1791ko martxoaren 2an). Apezpikutza 1791ko ekainean hartu zuen, tartean [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\\\/\",\"name\":\"SANADON, Barth\u00e9l\u00e9my Jean Baptiste(Jean-Baptiste Sanadon, Dom Sanadon) (Eure, 1729 - Oloroe-Donamaria, 1796). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T10:50:43+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SANADON, Barth\u00e9l\u00e9my Jean Baptiste(Jean-Baptiste Sanadon, Dom Sanadon) (Eure, 1729 &#8211; Oloroe-Donamaria, 1796).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SANADON, Barth\u00e9l\u00e9my Jean Baptiste(Jean-Baptiste Sanadon, Dom Sanadon) (Eure, 1729 - Oloroe-Donamaria, 1796). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SANADON, Barth\u00e9l\u00e9my Jean Baptiste(Jean-Baptiste Sanadon, Dom Sanadon) (Eure, 1729 - Oloroe-Donamaria, 1796). - Iura Vasconiae","og_description":"Saint Nicolas de Beaum\u00e9snil (Eure) herrian sortu zen, 1729ko otsailaren 5ean. Fraide beneditarra izan zen, Erretorika, Historia eta Literatura irakaslea, eta Paueko unibertsitateko errektorea izatera ere iritsi zen. Iraultzaren ideiak bere egin zituen, eta hiritartasunaren zina egin ondoren, Behe Pirinioetako elizbarruti berriko apezpiku konstituzionala izendatu zuten (1791ko martxoaren 2an). Apezpikutza 1791ko ekainean hartu zuen, tartean [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\/","name":"SANADON, Barth\u00e9l\u00e9my Jean Baptiste(Jean-Baptiste Sanadon, Dom Sanadon) (Eure, 1729 - Oloroe-Donamaria, 1796). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T10:50:43+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sanadon-barthelemy-jean-baptiste-305-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SANADON, Barth\u00e9l\u00e9my Jean Baptiste(Jean-Baptiste Sanadon, Dom Sanadon) (Eure, 1729 &#8211; Oloroe-Donamaria, 1796)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2983","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2983\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2983"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2983"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}