{"id":2981,"date":"2020-04-23T12:49:04","date_gmt":"2020-04-23T10:49:04","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/bizkai-martin-304-eu\/"},"modified":"2020-04-23T12:49:04","modified_gmt":"2020-04-23T10:49:04","slug":"bizkai-martin-304-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bizkai-martin-304-eu\/","title":{"rendered":"BIZKAI, Martin(Zaro, Nafarroa Beherea, d.g. &#8211; Zaragoza, 1632)."},"content":{"rendered":"<p><span>Zaron (Garazi, Nafarroa Beherea) sortu zen, Donibane<br \/>\nGarazitik hurbil, 1570eko hamarkadan, deitura eman zion oinetxean. <span>xvi.<\/span>\u202fmendean Zaro Baigorriko bizkondeen eraginpekoa zen,<br \/>\nalegia, Nafarroako erreginaren aurkako erlijio-gerran alderdi katolikoan<br \/>\nzegoen. Bizkai etxekoak ere beti Monarkia espainiarraren ingurukoak izan ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Familia ugarikoa izaki, elizaren bidetik eraman zuen<br \/>\nbizitza. 1592an klero sekularraren ordenak lortu zituen Baionako gotzaindegian,<br \/>\neta 1613an presbitero onuradun gisa aritu zen Donazaharreko Saint-Pierre Usakoa<br \/>\nparrokian, bere sorterritik hurbil. Etorkizuna lauso samarra ikusita, nonbait,<br \/>\n1614an Zaragozara alde egin zuen, Diego Fecetek, bertako noble ospetsu eta<br \/>\nerrentatzaile garrantzitsuak, sortutako kapilautza bat betetzera, eta handik<br \/>\naurrera haren babespean jardun zuen. 1616tik aitzina hiriko \u00abUmezurtzen<br \/>\nOspitale txikien\u00bb maiordomo izan zen. Litekeena da zuzenbide ikasketa batzuk<br \/>\neginak izatea, aipamenen batean \u00abMartin Bizkai lizentziatua\u00bb izenez ageri<br \/>\nbaita.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1623an kapilau \u00ablehena eta betiko\u00bb izendatu zuten santa<br \/>\nTeresaren karmelita oinutsen komentuan, Fecetek urte hartan sortu baitzuen,<br \/>\ndiru-dohaintza oparo batez hornitua. Aipagarria da babesleak eginahalak egin<br \/>\nzituela bertako kleroaren aldetik, Bizkai atzerritarra zela argudiatuta, haren<br \/>\nizendapenaren<span>\u00a0 <\/span>aurkako inolako arbuiorik<br \/>\nizan ez zedin. Beraz, Zaragozan finkatu zen, ibilbide ospetsua egin zuen<br \/>\nelizaren barnean, eta hango gizartean ongi kokatuta egon zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Inoiz ez zuen hautsi sorlekuarekiko eta baxenabartar<br \/>\nizaerarekiko lotura. Harreman estua izan zuen etorkinen koloniarekin, bera ere<br \/>\nhaietakoa izaki, eta lortzen zituen irabaziak Nafarroa Behereko komunitateetako<br \/>\nzentsu eta errentetan inbertitu zituen. 1631n kapilautza bat sortu zuen Zaron,<br \/>\netorkizunean familiako apaizen onurarako izan zedin, eta Saint-Pierre Usakoa<br \/>\nparrokiaren hainbat konponketa ordaindu zituen. Handik urtebetera, 1632ko maiatzaren<br \/>\n2an, hil zen Zaragozan, eta karmelita oinutsen komentuan lurperatu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere esperientzia pertsonalak eta<br \/>\nbaxenabartarrek Monarkia espainiarraren barnean zuten errealitate juridikoari<br \/>\nburuz inguruan sumatzen zuen ezagutza faltak bultzatuta, aldarrikapen-testu bat<br \/>\nidatzi eta argitaratu zuen: <span>Derecho de naturaleza que los<br \/>\nnaturales de la Merindad de San Juan del Pie de Puerto tienen en los Reynos de<br \/>\nla Corona de Castilla<\/span>. Lana bere testuinguruan kokatzeko ikusi behar da<br \/>\netorkin frantziarren presentzia nabarmena hegoaldean, eta gizartean bizi zuten<br \/>\nezegonkortasuna, alde batetik, bi monarkien arteko gorabehera politiko eta<br \/>\nmilitarrek eragiten zituzten tentsioen ondorioz, eta bestetik, herritartasunari<br \/>\nburuzko lege murriztaileen ondorioz. Izan ere, ez zuen alferrik argitaratu bere<br \/>\nlana 1621 eta 1622 bitartean, karmeliten komentua sortu eta bera hango kapilau<br \/>\nizendatu aitzineko garaian. Nolabait ere, bere hautaketaren defentsan idatzi<br \/>\nzuen testua, baina batez ere, bere herrikideak zituela gogoan, ikusten ari<br \/>\nbaitzen nola haietako asko derrigortuta zeuden lanbide \u00aberdeinagarri eta<br \/>\nmekanikoetan\u00bb aritzera. Haren asmoa zen beraien eskubideak jakinaraztea,<br \/>\nnafarrak eta erregearen basailuak zirelako, eta errege-lanbideetan aritzeko edo<br \/>\nelizaren onuradun izateko eskubideak zituztelako, Nafarroan, Gaztelan eta<br \/>\nEspainiako beste hainbat erresumatan. Hasiera batean, haren asmoa zen<br \/>\nherritartasun-eskubide horien inguruko lan txiki bat osatzea, argudio historiko<br \/>\neta juridikoez hornitua.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baxenabartarren nobleziaren zilegitasuna defendatzeko,<br \/>\nkantabrismo tubalista aipatu zuen, kaparetasun unibertsala, odol-garbitasuna<br \/>\neta oinetxea maiorazkoaren bidez hartzeko ohitura, azken hau askorentzat<br \/>\nherritik alde egiteko arrazoia bazen ere, baliabide eskaseko lurraldea izaki<br \/>\neta. Nafarroako erresumaren konkistaren ondoren ez zuen ematen baxenabartarren<br \/>\neskubideak inpugnatuko zirenik, baina egoera aldatu zen Nafarroako Gorteek<br \/>\n(Tutera, 1583) Nafarroa Behereko euskaldunak erresuman atzerritarrak zirela<br \/>\n(47. legea) adierazi zutenean. Lege horrek, ondorio legalak ez ezik,<br \/>\nekonomikoak ere izan zituen. Bizkaik errefusatu egin zuen eta zilegitasuna<br \/>\nukatu zion. Seigarren Merinaldeko herritarrak <i>baskoiak<\/i> eta <i>nafar<br \/>\nfinak<\/i> zirela zioen, eta Gaztelako koroarekiko lotura zutela. Haren<br \/>\nesanetan, Gaztelako Koroari atxikitzea erresuma osoaren gauza izan zen,<br \/>\nNafarroa Garaiaren eta Beherearen arteko bereizketarik gabe, eta gaztelarren<br \/>\nmenpekoa izan zen Nafarroa Beherea, 1530ean Karlos V.ak bertan behera utzi zuen<br \/>\narte. Simancasko artxiboko dokumentuak erreproduzitu zituen erakusteko Bortuz<br \/>\nbestaldeko merinaldea konkistatua izan zela besteak bezala, eta bertako aitoren<br \/>\nsemeen oinetxeen zerrenda, Fernando erregeak eginarazi zuena (1515), jaso zuen.<br \/>\nHaren garrantzia azpimarratu zuen, izan ere, \u00abNafarroa Garaiko noblerik<br \/>\ngehienek beren antzinako oinetxea Nafarroa Beherean baitute\u00bb. Zerrenda haren<br \/>\nosagarri, beste bat egin zuen, oinetxe <i>erremisionatuak<\/i> jasoz, hau da,<br \/>\nerregearen zerbitzukoak, Paue eta San Pelaiko artxiboetatik ateratako erroldak<br \/>\nerabiliz. Haren ustez, Tuterako Gorteen legearen aplikazioan akats formalak<br \/>\nizan ziren, izan ere, ezin baitzen berezi Nafarroaren zati bat haren onespenik<br \/>\neta erregearen berronespenik gabe, eta azpimarratu zuen lege hura<br \/>\nbehin-behinean indargabetu zela 1587an eta 1594an. Jurisprudentzia ere erabili<br \/>\nzuen, zenbait baxenabartarrek (Belza eta Irigoiz apaizek eta Esturiz soldaduak)<br \/>\nauzitara eraman eta irabazitako kasuak aipatuz. Azkenik, Gaztelan eta Nafarroan<br \/>\nlanbideak eta onurak izan zituzten baxenabartarren zerrenda bat jaso zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jatorrizkoa inprentan zegoela, bere aldarrikapena<br \/>\noharkabean igaro zitekeela pentsatuta, eta \u00abirakurleari plazer eta<br \/>\nentretenimendua ematearren\u00bb, atal luze bat erantsi zion Bizkaik bere lanari,<br \/>\nbertan jasoz Nafarroa Behereko <i>sala<\/i> eta oinetxeen armarriak, nobleziaren<br \/>\nkategoria desberdinei buruzko tratatu bat eta heraldikazko jakingarri batzuk.<br \/>\nKontrastea egin nahian, \u00abnoblezia izanik mintzagai, zilegi baita oso, beste<br \/>\nmuturra eta kontrakoa, bilaua, aipatzea\u00bb hitzaldi interesgarria erantsi zion<br \/>\nPirinioen bi aldeetara bizi zen agoten talde baztertuari buruz. Bizkai zen<br \/>\nEspainian agotei buruzko testu bat argitaratu zuen lehenengoa. Godoen<br \/>\nondorengotzat jo zituen, eta haien inguruan zeuden aurreiritziak salatu zituen,<br \/>\ndoktrina kristauaren kontrakoak zirelakoan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>Derecho de naturaleza<\/span><\/span><span> lanaren antzinako bi<br \/>\nargitalpen ezagutzen ditugu, eta biek ere zenbait berezitasun aurkezten<br \/>\ndituzte. Lehenengoa (Zaragoza, 1621-1622) gorabeheratsua izan zen, egileak<br \/>\nerantsitako aldaketa anitzengatik, eta egitura formal korapilatsua eta<br \/>\nirregulartasun tipografiko ugari izanik, itxura ez oso zaindua aurkezten du.<br \/>\nBeraz, hasiera batean baxenabartarren eskubideen defentsa izatekoa zena,<br \/>\nzabalduz joan zen inprimatzeko prozesuan zehar, eta gutxienez bi aldaera edo<br \/>\ntratatu sortu ziren handik. Behin betiko bertsioak erantsitako testu guztiak<br \/>\njaso zituen, eta armarriak aurkezteko era aldatu zuen. Bigarren argitalpenak,<br \/>\nnolabait, itxura ez-zilegia hartzen du, inprimategi-oin faltsu bat agertzen<br \/>\nduelako, nahiz eta ez den ziurtasunez antzematen nork edo nortzuk finantzatu<br \/>\nzuten, ez eta ezkutuan argitaratzeko arrazoia zein izan zen ere. Osagai<br \/>\ntipografiko batzuen analisiak erakusten du Iru\u00f1ean argitaratu zela, Burgueteren<br \/>\nAlargunaren eta Martin Jose Radaren inprimategian, 1749 eta 1750 bitartean.<br \/>\nBestalde, ez da berrinprimaketa hutsa, testu garrantzitsu bat eransten duelako,<br \/>\nalegia, 1669ko errege-zedula, berriz berresten zituena \u00abEspainiako erresuma<br \/>\nhauetan\u00bb Nafarroa Behereko herritarrek ez ezik, Zuberokoek ere zituzten<br \/>\neskubideak. Armarriei buruzko atala ez da lehenengo argitalpenekoa bezain ongi<br \/>\nosatua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai hartan obra hau arraroa izan bazen ere,<br \/>\nhistorialariek eta heraldistek aipatu zuten, eta errepertorio bibliografiko<br \/>\ngarrantzitsuetan jaso zen. Bizkairen liburua erreferentzia izan zen <span>xviii.<\/span>\u202fmendeko azken hamarkadetan Espainian bizi edo<br \/>\nIndietan interesak zituen ipar Euskal Herriko koloniarentzat, batez ere,<br \/>\nfrantses iraultzaren ondorengo neurri baztertzaileek kaltetutako pertsonek<br \/>\naipatzen zutena. Izan ere, hura berrargitaratzeko hainbat saiakera zapuztu<br \/>\nizanak argi erakusten du baliotsua izan zela Antzinako Erregimenaren amaiera<br \/>\narte. Dagoeneko <span>xix.<\/span>\u202fmendean sartuta, haren<br \/>\naldarrikapenaren indarra guztiz galdu zen. Nafarroa Behereko armarriak jasotzen<br \/>\nzituen atalak, berriz, historiografia frantsesaren interesa piztu zuen.<br \/>\nAipagarria da Octave Semp\u00e9 abokatu bearnesak <span>Etude sur la<br \/>\nBasse-Navarre<\/span> (1882-83) izenburupean argitaratu zuen laburpena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zaron (Garazi, Nafarroa Beherea) sortu zen, Donibane Garazitik hurbil, 1570eko hamarkadan, deitura eman zion oinetxean. xvi.\u202fmendean Zaro Baigorriko bizkondeen eraginpekoa zen, alegia, Nafarroako erreginaren aurkako erlijio-gerran alderdi katolikoan zegoen. Bizkai etxekoak ere beti Monarkia espainiarraren ingurukoak izan ziren. Familia ugarikoa izaki, elizaren bidetik eraman zuen bizitza. 1592an klero sekularraren ordenak lortu zituen Baionako gotzaindegian, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[291],"class_list":["post-2981","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BIZKAI, Martin(Zaro, Nafarroa Beherea, d.g. - Zaragoza, 1632). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bizkai-martin-304-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BIZKAI, Martin(Zaro, Nafarroa Beherea, d.g. - Zaragoza, 1632). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zaron (Garazi, Nafarroa Beherea) sortu zen, Donibane Garazitik hurbil, 1570eko hamarkadan, deitura eman zion oinetxean. xvi.\u202fmendean Zaro Baigorriko bizkondeen eraginpekoa zen, alegia, Nafarroako erreginaren aurkako erlijio-gerran alderdi katolikoan zegoen. Bizkai etxekoak ere beti Monarkia espainiarraren ingurukoak izan ziren. Familia ugarikoa izaki, elizaren bidetik eraman zuen bizitza. 1592an klero sekularraren ordenak lortu zituen Baionako gotzaindegian, eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bizkai-martin-304-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bizkai-martin-304-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bizkai-martin-304-eu\\\/\",\"name\":\"BIZKAI, Martin(Zaro, Nafarroa Beherea, d.g. - Zaragoza, 1632). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T10:49:04+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bizkai-martin-304-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bizkai-martin-304-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bizkai-martin-304-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BIZKAI, Martin(Zaro, Nafarroa Beherea, d.g. &#8211; Zaragoza, 1632).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BIZKAI, Martin(Zaro, Nafarroa Beherea, d.g. - Zaragoza, 1632). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bizkai-martin-304-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BIZKAI, Martin(Zaro, Nafarroa Beherea, d.g. - Zaragoza, 1632). - Iura Vasconiae","og_description":"Zaron (Garazi, Nafarroa Beherea) sortu zen, Donibane Garazitik hurbil, 1570eko hamarkadan, deitura eman zion oinetxean. xvi.\u202fmendean Zaro Baigorriko bizkondeen eraginpekoa zen, alegia, Nafarroako erreginaren aurkako erlijio-gerran alderdi katolikoan zegoen. Bizkai etxekoak ere beti Monarkia espainiarraren ingurukoak izan ziren. Familia ugarikoa izaki, elizaren bidetik eraman zuen bizitza. 1592an klero sekularraren ordenak lortu zituen Baionako gotzaindegian, eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bizkai-martin-304-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bizkai-martin-304-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bizkai-martin-304-eu\/","name":"BIZKAI, Martin(Zaro, Nafarroa Beherea, d.g. - Zaragoza, 1632). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T10:49:04+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bizkai-martin-304-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bizkai-martin-304-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bizkai-martin-304-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BIZKAI, Martin(Zaro, Nafarroa Beherea, d.g. &#8211; Zaragoza, 1632)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2981","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2981\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2981"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2981"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}