{"id":2977,"date":"2020-04-23T12:45:19","date_gmt":"2020-04-23T10:45:19","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-302-eu\/"},"modified":"2020-04-23T12:45:19","modified_gmt":"2020-04-23T10:45:19","slug":"sarrera-302-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-302-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Nafarroako erresuma izatetik <span>le royaume de la Navarre de\u00e7a Port<\/span> izatera iragateko bide<br \/>\ngorabeheratsuak markatu zuen Nafarroa Behereko lurraldearen aldaketa-prozesua.<br \/>\nNafarroaren konkistak, lurraldearen zatiketak eta erregetza-marko berri baten<br \/>\nsorrerak baldintzatu zuten Estatu Modernoa deitu izan den horren ezarpena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eraldaketa hori ulertzeko, kontuan<br \/>\nizan behar dira bortuz bestaldeko lurralde horren osaera ezaugarritzen duten<br \/>\nzenbait baldintza. Ibar, lurralde edo <i>pays<\/i> \u2014bertan hala esaten zitzaien\u2014<br \/>\nbatzuek Nafarroako erresumarekin eratu zuten loturak zehaztu zuen Nafarroa<br \/>\nBeherearen izaera. Lotura hori gabe, Nafarroa Beherea ez zatekeen sortuko, ez<br \/>\nbehinik behin orain ezagutzen dugun moduan, izan ere, ziurrenik sakabanatu<br \/>\neginen zen, lotura horretatik aparte geratu ziren botere-guneetan, alegia,<br \/>\nLapurdiko eta Akizeko bizkonderrietan. Prozesua luzea eta gorabeheratsua izan<br \/>\nzen, kasu askotan feudalismoaren legeek baldintzatuta, eta haren emaitza<br \/>\negitura konplexu batean islatuko zen, lurraldearen tamaina txikia kontuan<br \/>\nhartuta. Han batzen ziren errege-lurrak, elizgizonen nahiz nobleen jaurerriak<br \/>\neta hiribildu libreak. Erdi Aroan barna ez zen izan administrazio-formatu<br \/>\nhomogeneo bat, eta lurraldea hiru barruti desberdinetan eratu zen: Donibaneko<br \/>\njaurerria, eta Amikuze-Oztibarreko eta Bastidako udalerriak. Horiez gain, elizgizonen<br \/>\neta nobleen jaurerriak zeuden, azken hauek koroarekin lotuak,<br \/>\nbasailu-hitzarmenen bidez eta, batzuetan, babes-zerbitzuen bidez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Interesgarria da Amikuze-Oztibarreko<br \/>\nlurraldeen inkorporazioa aipatzea, Nafarroako erresumari lotu zitzaizkiolako,<br \/>\nhaien jaun Tartaseko bizkondeak Nafarroako Antso VII.ari fideltasun-omena<br \/>\neskainirik (1196), Biarnoko bizkondeak haren lurrak bereganatzeko asmoa zuela<br \/>\nantzeman zuelarik. Leinu horrek gero Albret familiarekin lotura egin zuen eta<br \/>\nazaldu zuen ezen, gaztelarren konkistaren unean, Amikuze-Oztibarreko<br \/>\nherritarrek haien berezko jaunei fidel mantendu zirela, Fernando <i>Katolikoak<\/i><br \/>\nizendatutako ofizialen autoritateari muzin eginez. Eremu gotor horretan,<br \/>\nAlbret-Foix errege-erreginek ezarri zituzten handik goiti <i>royaume de Navarre<\/i><br \/>\nizanen zenaren hasierako egiturak, hegoaldetik <i>Bortuez gaindikoak<\/i> deitu<br \/>\nizan ziren Ipar Euskal Herriko lurraldeekin osatu zirenak, Gaztelako armadak<br \/>\neremu hartatik alde egin zuenean, Frantziarekin Cambraiko bakea (1529) sinatu<br \/>\nondoren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai batean agindupean zuten lurraldearen hondarra<br \/>\nbesterik ez zen lurralde txiki hark ematen zien Albreteko leinukoei Nafarroako<br \/>\nerregetza-titulua erabiltzeko zilegitasuna. Albreteko etxeak, garai batean<br \/>\nlurralde zabalak menderatu zituenak, eremu txiki eta pobretu hori zuen bakarra,<br \/>\nohorez eta duintasunez, Frantziako eta Gaztelako auzo monarken parean agertzeko<br \/>\naukera ematen ziena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bortuz bestaldeko eskualdea Nafarroako erresumatik berezi<br \/>\nizanak behartuta, Albreteko etxeak doitu behar izan zuen ordura arte Iru\u00f1ean<br \/>\nzentratua egon zen \u00aberresuma txiki\u00bb haren gobernu-aparatua. Errege-etxe<br \/>\nberrirako funtzionarioak duintasunez hornitu behar izan ziren,<br \/>\njustizia-auzitegi nagusi bat eratu behar izan zen, Estatuen ordezkariak<br \/>\nbatzarrera deitu behar ziren, eta finantzak eta eskubide subiranoak kudeatuko<br \/>\nzituzten erakundeak osatu behar ziren. Orduan egiten zen interpretazioaren<br \/>\narabera, Nafarroa Behereko Estatu Orokorrak hegoaldeko Nafarroako Gortearen<br \/>\nordezko hutsak ziren, baina ezaugarri batzuei erreparatuta, Nafarroa Behereko batzarra<br \/>\nosatu zen une hartan, instituzioak berritzeko asmo bat bazela pentsa liteke.<br \/>\nOsaerak berak alde nabarmena ezarri zuen bien artean. Gorteetan hiribilduek<br \/>\ngero eta garrantzi handiagoa zutelarik, bortuz bestaldeko eskualdean pisuzko<br \/>\nestatus juridikoa zuen bakarra Donibane Garazi zen. Beraz, burgesiaren<br \/>\nordezkaritza eskasa zegoen batzarrean. Hutsune hori berdintzeko, jauntxoekiko<br \/>\nloturarik ez zuten lur-jabeak (<i>tiers \u00e9tat<\/i> edo hirugarren estatua) deitu<br \/>\nziren batzarrera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nobleen taldea zen ugariena, oinetxe edo <span>salha<\/span> deitutakoen jabeek osatzen zutena; Martin Bizkairen<br \/>\narabera 1525ean, kategorien bereizketarik egin gabe, 105en bat ziren azkenean<br \/>\nbatzarraren kontrola bereganatu zuten oinetxeak. Estatu Orokorrek beraiek<br \/>\nkontrolatzen zuten oinetxe edo <i>salha<\/i> berrien sarbidea, eskubideen<br \/>\noinordekotza eta salerosketa, eta beraz, uste izatekoa da ez zela eskakizun<br \/>\ngenealogiko handirik izaten, Gorteetako zorroztasun aristokratikoaren aldean,<br \/>\nbehinik behin. Beharbada, horregatik begiratzen zuten hegoaldeko batzarkide nafarrek<br \/>\nnolabaiteko errezeloz Bortuez gaindiko <i>euskaldunen<\/i> parte-hartzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Estatuek beren funtzionarioak zituzten, \u2014sindikoa,<br \/>\nidazkari orokorra, diruzaina eta atezaina\u2014 haien ardura zela bilerak eramatea,<br \/>\nproposamenak aurkeztea eta aktak jasotzea, baliabide propioen faltagatik<br \/>\nzenbait funtzio galdu baziren ere. Diruzain-kargua, esaterako, hutsala bihurtu<br \/>\nzen, boterea beste batzuek hartuta; sindikoak, adibidez, protagonismo politiko<br \/>\nhandia hartu zuen. Erregearen ordezkaritza bakarra antolatu zen Nafarroa Behere,<br \/>\nBiarno eta Zuberoarako, erregearen gobernadore eta ordezkariaren bidez. Kargu<br \/>\nhoriek, <span>xvii.<\/span>\u202fmendearen erdialdetik aurrera, leinu<br \/>\nbereko kideek bete zituzten, eta ohiko egoitza Pauen hartu zuten.<br \/>\nGobernadore-kargua Agramont familiaren esku geratu zen, eta errege-ordezkaritza<br \/>\nLons-eko markesen esku, Estatu Orokorretan bozkatzen zen zerbitzuaren parte<br \/>\nhandi bat beraientzat gordeta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregearen eta herritarren elkarrekiko zin egitea ere ez<br \/>\nzen izan Nafarroa Garaikoa bezalakoa. Ez dago argi Henrike II.ak foruen zina<br \/>\negin ote zuen Estatu Orokorren hasierako batzarretan, Donapaleun, baina<br \/>\nLuis\u202fXIII.etik aitzina, behinik behin, foruen zina egiteko konpromisoa ezabatu<br \/>\negin zen. Nafarroa Behereko foruak 1611n argitaratu ziren, <span>Fors<br \/>\net costumas deu Royaume de Navarre de\u00e7a Ports<\/span> izenarekin, Biarnoko<br \/>\nhizkuntzan erredaktatuak, baina Estatu Orokorrek inoiz ez zituzten ontzat eman,<br \/>\nbetebeharrak herritarrengan soilik jartzen baitzituzten, alegia, erregeari<br \/>\nzerbitzatzea eta aholku ematea, erregearengan inolako konpromisorik jarri gabe.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bortuz bestaldeko Nafarroa Biarnoko printzerriarekin<br \/>\nbatera gobernatu zen, eta denbora iragan ahala Biarnoren baitan urtzen hasi<br \/>\nzen: aduana berak, gobernadore bakarra, ondasun eta zergen administrazioa bat<br \/>\neta bera, baxenabartarren nortasun-ezaugarriak gero eta lausoagoak ziren. Azken<br \/>\neuskarriak hizkuntza, justizia eta erlijioa ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Justizia-epaitegi txikiek lanean jarraitu zuten,<br \/>\nNafarroako Monarkiara bildu zen garaitik egiten zuten bezala. Baina Nafarroa<br \/>\nBehereko herritarrak apelazioko auzitegirik gabe zeuden, eta hutsune hori<br \/>\nbetetzeko Henrike II.ak Kantzelaritza bat sortu zuen Donapaleun (1524),<br \/>\nNafarroako Errege Kontseiluarekin loturarik ez zuena. Kantzelaria zen haren<br \/>\nburu, eta sei kontseilarik osatzen zuten, erregeak berak izendatzen zituenak<br \/>\neta bertako hizkuntza ezagutu behar zutenak. Luis\u202fXIII.ak erakunde horren<br \/>\neskumenak Paueko Kontseiluaren eskumenekin batu zituen, Nafarroako Parlamentua<br \/>\neratu zuenean, 1624an. Baxenabartarrek, ordea, behin eta berriz salatu zuten<br \/>\nhorrek beren eskubide estimatuenetako bat kentzen ziela, alegia, beren<br \/>\nepaitegiek epaituak izateko eskubidea. Bidegabekeria hori aski ez eta,<br \/>\nPauerainoko joan-etorrien kaltea gehitu behar zen, hara joan behar baitzuten<br \/>\napelazioak aurkeztera, eta hizkuntzarena ere bai, Parlamentuko kontseilariek<br \/>\neuskaraz jakin ez eta, prozesua nahitaez frantsesez egin behar baitzen.<br \/>\nSalaketak ugari izan zirenez, azkenean monarkak <i>Seneskaltza<\/i> bat ezarri<br \/>\nzuen Donapaleun (1639), baxenabartarren apelazioak beren hizkuntzan ebatzi ahal<br \/>\nizateko, betiere Paueko Parlamentuaren menpean. Epaileen erdiek biarnotarrak<br \/>\neta beste erdiek baxenabartarrak izan behar zuten, baina errealitatean gehiago<br \/>\nizaten ziren jatorriz bearnesak eta erlijioz kalbinistak zirenak, eta<br \/>\nbaxenabartarren arazoa, Frantziarekiko batasuna baino gehiago, Biarnoren menpe<br \/>\ngeratzea izaten zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baxenabartarrek beren nortasun-ezaugarri bakarrei eutsi<br \/>\nnahi izan zieten Biarnoren aitzinean, alegia, hizkuntzari eta erlijioari.<br \/>\nJoana\u202fIII.a erreginak garbiketari ekin zion baxenabartar katolikoen aurka, eta<br \/>\nburuzagi batzuek Pirinioak zeharkatu eta babesa bilatu zuten Iru\u00f1eko<br \/>\nelizbarrutian. Orreagako enkomiendetako ondasunak bahitu eta banatu zituzten<br \/>\nEtxauz, Beltzuntze, Lalanne eta erreginaren zerbitzari leialak ziren beste<br \/>\nhainbat etxeren artean, baina ez dirudi, edo iturri demografikoetan, bederen,<br \/>\nez da ageri, erbesteratze nabarmenik izan zenik hego Nafarroarantz. Aldaketa<br \/>\nerlijiosoak beldurra eragin zion Espainiako Filipe\u202fII.ari, kalbinismoa<br \/>\nNafarroan zehar sartuko ote zen, eta Aita Santuari eskatu zion antzinatik<br \/>\nBaionako elizbarrutikoak ziren ibar nafarrak bertatik bereizteko. Espainiako<br \/>\nerregeak egintza burutuen bidetik ekin zion eta Iru\u00f1eko apezpikuari agindu zion<br \/>\neskualde haren jabetza bereganatzeko (1567). Hala egin zen, eta Frantziako errege-erreginek<br \/>\nerreklamazioa egin arren, ez zen berriz inoiz itzuli Baionako elizbarrutira.<br \/>\nHorrenbestez, antzinako geografia eklesiastikoa aldatzen zen, eta Pirinioetako<br \/>\nmuga eratzen hasten zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroako erresumaren jabetza gordetzeko Albreteko<br \/>\netxeak hasieran egiten zituen ahaleginak ahultzen joan ziren, Frantziako<br \/>\nKoroarekin bat egin ondoren. Frantziako erregearen arreba eta Henrike II.a<br \/>\nAlbretekoren emazte Margaritak Nafarroako Margarita izena hartzea nahiago izan<br \/>\nzuen, eta Borboiko duke Antoniok berak ere, <i>Nafarroako errege<\/i> titulua<br \/>\nerabili zuen Paulo IV.a aita santuaren aurrean zin egiteko. Henrike III.a <i>bearnesa<br \/>\n<\/i>goitizenaz ezaguna izango zen, eta Frantziako Henrike IV.a izenaz koroatu<br \/>\nzenetik (1589), Nafarroako kateak Frantziako lis-lore tradizionalei batu<br \/>\nzitzaizkien, baina Pirinioetako erresuma txikiaren nortasuna gordetzeko interes<br \/>\ngero eta txikiagoa antzematen da. Haren oinordekoek, beraien erregetzaz ziur,<br \/>\nBorboiko etxearen zentralismoa hezur-muinetaraino sartua zutela, eta<br \/>\nbaxenabartarrekiko inolako sentiberatasunik gabe, erresumaren eskubideak<br \/>\ngaltzera utzi zituzten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Euskaldunek<\/span><\/i><span> beren foruei buruzko informazioa<br \/>\neskatu zieten Nafarroako erresumako Gorteei, monarka frantsesen absolutismoa<br \/>\neragotzi nahian. Iraganeko garaien oroimina erakusten zuten, eta nafarren<br \/>\nestatutuaren onarpena lortu nahi zuten. Nafarroako autoritateek, ordea, behin<br \/>\neta berriz berretsi zuten Tuterako Gorteetako akordioa (1583), hark esaten<br \/>\nbaitzuen atzerritarrak zirela \u00abBortuz bestaldeko euskaldunak\u00bb. Horrekin batera,<br \/>\negile frantsesen loraldi bat antzematen da, haien artean nabarmentzen direla P.<br \/>\nOlhagarai, A. Favyn eta, batez ere, A. Galland. Haiek guztiek argudiatu zuten<br \/>\nNafarroako tronuaren usurpazioaren tesia, eta monarka frantsesek Nafarroako<br \/>\ntronurako eskubidea zutela aldarrikatzen zuten, betiere etsaia zen Austria<br \/>\netxeko dinastiaren aurka egitearren. Nafarroako instituzioek errezeloz ikusten<br \/>\nzituzten auzo monarken aginduz egindako lan historikoak, eta betoa jarri zieten<br \/>\negile batzuei, besteak beste Donapaleuko Estatu Orokorren abokatu Arnaut<br \/>\nOihenarti, Kontuen Ganberako artxiboa begiratzeko baimena eskatu zuenean<br \/>\n(1684), Gaztelaren okupazioaren aurkako datuak bildu nahian zebilelakoan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Frantses Iraultzaren hasieran, Nafarroa Beherearen<br \/>\ngainbehera politikoa eta instituzionala nabarmena eta atzera-itzuli ezina zen.<br \/>\nIa eskumenik ez zutela, Estatu Orokorrak ez ziren biltzen, huskerien gainean<br \/>\nmintzatzeko ez bazen. Donibane Garazin bilduta, 1789ko ekainaren 15ean,<br \/>\nsalaketarik gogorrenak egin zituzten Frantziako Estatu Orokorrei zuzenduta,<br \/>\nbatzar hartara hemengo diputatu ordezkaririk ez bidaltzea erabaki ondoren,<br \/>\nbeste erresuma bateko erakundea zela argudiatuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroako erresuma izatetik le royaume de la Navarre de\u00e7a Port izatera iragateko bide gorabeheratsuak markatu zuen Nafarroa Behereko lurraldearen aldaketa-prozesua. Nafarroaren konkistak, lurraldearen zatiketak eta erregetza-marko berri baten sorrerak baldintzatu zuten Estatu Modernoa deitu izan den horren ezarpena. Eraldaketa hori ulertzeko, kontuan izan behar dira bortuz bestaldeko lurralde horren osaera ezaugarritzen duten zenbait baldintza. Ibar, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[291],"class_list":["post-2977","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-302-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nafarroako erresuma izatetik le royaume de la Navarre de\u00e7a Port izatera iragateko bide gorabeheratsuak markatu zuen Nafarroa Behereko lurraldearen aldaketa-prozesua. Nafarroaren konkistak, lurraldearen zatiketak eta erregetza-marko berri baten sorrerak baldintzatu zuten Estatu Modernoa deitu izan den horren ezarpena. Eraldaketa hori ulertzeko, kontuan izan behar dira bortuz bestaldeko lurralde horren osaera ezaugarritzen duten zenbait baldintza. Ibar, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-302-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-302-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-302-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T10:45:19+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-302-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-302-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-302-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-302-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Nafarroako erresuma izatetik le royaume de la Navarre de\u00e7a Port izatera iragateko bide gorabeheratsuak markatu zuen Nafarroa Behereko lurraldearen aldaketa-prozesua. Nafarroaren konkistak, lurraldearen zatiketak eta erregetza-marko berri baten sorrerak baldintzatu zuten Estatu Modernoa deitu izan den horren ezarpena. Eraldaketa hori ulertzeko, kontuan izan behar dira bortuz bestaldeko lurralde horren osaera ezaugarritzen duten zenbait baldintza. Ibar, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-302-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-302-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-302-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T10:45:19+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-302-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-302-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-302-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2977","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2977\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2977"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2977"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}