{"id":2971,"date":"2020-04-23T12:22:26","date_gmt":"2020-04-23T10:22:26","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lizarraga-joaquin-299-eu\/"},"modified":"2020-04-23T12:22:26","modified_gmt":"2020-04-23T10:22:26","slug":"lizarraga-joaquin-299-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lizarraga-joaquin-299-eu\/","title":{"rendered":"LIZARRAGA, Joaquin (Joaqu\u00edn de Lizarraga Iragui) (Elkano, Nafarroa, 1748 &#8211; Elkano, Nafarroa, 1835)."},"content":{"rendered":"<p><span>Joaqu\u00edn Lizarraga Iragi 1748ko irailaren 17an jaio<br \/>\nzen Elkanon (Eguesibar, Nafarroa), herri hark hogeiren bat etxe eta ehunen bat<br \/>\nbiztanle zituen garaian. Han berean hil zen, 1835eko urtarrilaren 20an. Bizitza<br \/>\ngehiena jaioterrian eman bazuen ere, leku berezia du Lizarragak euskaraz idatzi<br \/>\nduten idazleen artean, ekoizpen oso oparoa izan zuelako, zati bat argitaratua,<br \/>\nharen heriotzaren ondoren, eta parte gehiena argitaratu gabea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gurasoak Juan Tomas Lizarraga eta Maria Francisca<br \/>\nIragi zituen. Migelena izeneko etxearen jabeak ziren; herriko eta beharbada<br \/>\nibar osoko etxerik aberatsenetakoa zen, bostehunen bat erreguko lur-eremua<br \/>\nbaitzuen \u201445\u00a0Ha inguru\u2014. Migelena etxeaz gain, Joaquinen gurasoek<br \/>\nbazituzten lurrak eta jabetzak Antsoainen (Antsoaingo Zendea) eta Idoaten<br \/>\n(Itzagaondoa ibarra). Aita etxe hartan jaio zen, eta etxearen oinordekoa zen,<br \/>\neta ama Anue ibarreko Egozkuekoa zen. Umea zelarik, osaba apaiz bat bizi zen<br \/>\nhaiekin, Joaqu\u00edn Lizarraga izenekoa hura ere, eta Elkanoko bikarioa, gero iloba<br \/>\nizanen zen bezala. Lizarragatarrek beren arbasoek sortutako hainbat kapilautza<br \/>\nzituzten, belaunaldi bakoitzean apaiz bat mantentzeko adina ondasun ematen<br \/>\nzutenak; horrenbestez, seme bat \u2014osaba apaizaren izena eramaten zuena\u2014 elizaren<br \/>\neginkizunetara destinatzen zen. Egoera horrek egonkortasun ekonomikoa bermatzen<br \/>\nzuen, zalantzarik gabe Lizarragaren idazle-jarduera erraztu zuena; horri<br \/>\nerantsi beharko litzaizkioke Elkanoko bikariotzaren titularraren esku geratzen<br \/>\nziren kapilautzak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haurtzaro eta nerabezaroko urteetan ikusi zuen<br \/>\nheriotzak nola eramaten zizkion lau anaia, aita, aitaren aita eta osaba apaiza.<br \/>\nBeraz, 1768tik aurrera familia murriztua amak, arreba Maria Josefak eta berak<br \/>\nosatzen zuten. Baina 1760tik Joaquin Iru\u00f1ean zen, Jesusen Konpainiaren<br \/>\nikastetxean ikasten. Zentro hartan ezagutu zuen aita Sebastian Mendiburu,<br \/>\nirakaslea, predikatzaile ospetsua eta euskaraz idazten zuen idazlea, eta<br \/>\nbeharbada harengandik hartu izanen zuen ama-hizkuntzarekiko estimua. Hiru<br \/>\nikasturte gehiago Iru\u00f1ean egin ondoren Elkanora itzuli zen, parrokiako onuradun<br \/>\nizendatu behar baitzuten, lehen tontsura hartu zuen eta, beraz, eliz estatuan<br \/>\nsartu zen. Handik bi urtera, 1765ean, Jesusen Konpainian sartzea erabaki zuen,<br \/>\neta Villagarc\u00eda de Camposeko (Valladolid) nobiziotegira joan zen. Hura<br \/>\nbukatzekotan zela, 1767an, Karlos\u202fIII.ak jesuiten kanporaketa dekretatu zuen.<br \/>\nGaztelako bideetan barna egoera hagitz txarrean ibili ondoren, atzerrira joan<br \/>\nedo ama alargunari laguntzera itzuli, bietako bat erabaki behar zuelarik,<br \/>\nazkenik amari laguntzea erabaki zuen, eta Nafarroara itzuli zen. Berehala, eliz<br \/>\nikasketekin jarraitu zuen eta apaiza ordenatu zen 1771n, hogeita hiru urte<br \/>\nzituela, Juan Lorenzo Irigoien gotzain baztandarraren eskutik, Donostiako Andre<br \/>\nMaria elizan. Irigoien gotzainak, hain zuzen ere, eraberritze-asmoen artean,<br \/>\napaiztegi bat sortzeko proiektua burutzeko puntuan zegoen, eta Lizarragaren<br \/>\nizena erabili zuten Humanitateetako tutoretzarako, haren prestakuntza<br \/>\nintelektual sendoa ezagututa. Hala ere, ezagutzen ez den arrazoiren bat<br \/>\ntarteko, izendapena ez zen gauzatu, eta Lizarraga jaiotetxera itzuli zen,<br \/>\nElkanoko parrokiako bikariotzara, eta ez zen handik aterako bizi izan zen<br \/>\nartean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Telletxea Idigorasek adierazi zuen bezala, Joaquin<br \/>\nLizarraga apaiza, parrokoa izan zen ororen gainetik. Elkanoko bikariotza bere<br \/>\ngain hartu zuen une beretik haren kezka nagusia izan zen Kristoren mezua bere<br \/>\nfeligresei helaraztea; horretarako, haiek mintzo ziren hizkuntza erabili behar<br \/>\nzuen. Bikarioak ongi ezagutzen zuen herri euskaldunetako egoera: parroko<br \/>\ngehienak, prestakuntza eskasekoak, homilian gaztelaniaz idatzitako sermoiak<br \/>\nirakurrita konformatzen ziren, onenera ere euskarara itzuliko zituztenak,<br \/>\neginahaletan. Lizarragak helburua hartu zuen kristau doktrina igandero euskaraz<br \/>\nematea modu sistematikoan, eta horretarako bere testuak idazten hasi zen,<br \/>\nlagungarri gisa baliatuz liburutegi xumea, non ez ziren falta Eskritura<br \/>\nSakratuak, patristika eta Magisteritzaren edizio batzuk, hala nola euskaraz<br \/>\nargitaratutako lan apurrak, tartean Axularren <i>Gero<\/i>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Elkanoko bikarioa Nafarroako euskal idazlerik<br \/>\noparoenetakoa da; haren idatziek bost mila orrialde inguru betetzen dituzte<br \/>\nharen kaligrafia zainduaz. Luis Villasantek hari buruz esan zuen \u00aberraldoi<br \/>\nbakartia\u00bb zela, ez baitago haren garaikide den euskal idazlerik Nafarroan.<br \/>\nEdukiari dagokionez, hainbat arlo bereiz daitezke: katekesiaren predikazioa<br \/>\n(zabalena), homiliak, hagiografiak, ekoizpen poetikoa (10.000ren bat bertso)<br \/>\neta itzulpenak (san Joanen Ebanjelioa, Testamentu Zahar eta Berriko zenbait<br \/>\ntestu). Haien originaltasuna eztabaidagarria da; baina Lizarragaren asmoa mezua<br \/>\nera ulergarrian eta entzulearen arabera egokituta transmititzea izan zen.<br \/>\nAipagarriak dira ezkontzari buruz eman zituen homiliak, ongi islatzen baitzuten<br \/>\nsakramentu horren inguruan zeuden ohiturak, Trentoko kontzilioaren amaieratik<br \/>\nbi mende iragan ondoren ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hizkuntzaren ikuspegitik, hegoaldeko goi-nafarreraz<br \/>\nidatzi zuen Joaquin Lizarragak. Haren lana egiaz aurkitu zuena Bonaparte<br \/>\nprintzea izan zen, beharbada haren eskuizkribu batzuk erabiltzeko aukera izan<br \/>\neta arreta deitu baitzion haren euskalkiak. Euskalkia galdu zen, eta<br \/>\nResurreccion Maria Azkuek azpimarratu zuen bikarioaren ekarpenaren balio<br \/>\nhandia, Hizkuntzaren ikuspegitik. Beste egile batzuek seinalatu dute<br \/>\nerromantzeak haren idatzietan izan zuen eragin nabarmena, bai sintaxiari<br \/>\ndagokionez bai lexikoari dagokionez. Nolanahi dela ere, Lizarragaren lanak<br \/>\neuskarak <span class=\"iv-smallcaps\">xix<\/span>.\u00a0mendearen<br \/>\nhasieran Egues ibarrean zuen indarra erakusten du. Handik mende batera,<br \/>\nibarraren erdiak galdua zuen euskara, mendialdeko herri aldendu batzuek izan<br \/>\nezik, esaterako Sagasetak eta Egulbatik; Elkanok, ordea, bide zabalean egonik<br \/>\nere, gogotik eusten zion euskarari, beharbada bertako parrokoak eman zion ospe<br \/>\nonari esker.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joaqu\u00edn Lizarraga Iragi 1748ko irailaren 17an jaio zen Elkanon (Eguesibar, Nafarroa), herri hark hogeiren bat etxe eta ehunen bat biztanle zituen garaian. Han berean hil zen, 1835eko urtarrilaren 20an. Bizitza gehiena jaioterrian eman bazuen ere, leku berezia du Lizarragak euskaraz idatzi duten idazleen artean, ekoizpen oso oparoa izan zuelako, zati bat argitaratua, haren heriotzaren ondoren, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2971","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LIZARRAGA, Joaquin (Joaqu\u00edn de Lizarraga Iragui) (Elkano, Nafarroa, 1748 - Elkano, Nafarroa, 1835). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lizarraga-joaquin-299-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LIZARRAGA, Joaquin (Joaqu\u00edn de Lizarraga Iragui) (Elkano, Nafarroa, 1748 - Elkano, Nafarroa, 1835). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Joaqu\u00edn Lizarraga Iragi 1748ko irailaren 17an jaio zen Elkanon (Eguesibar, Nafarroa), herri hark hogeiren bat etxe eta ehunen bat biztanle zituen garaian. Han berean hil zen, 1835eko urtarrilaren 20an. Bizitza gehiena jaioterrian eman bazuen ere, leku berezia du Lizarragak euskaraz idatzi duten idazleen artean, ekoizpen oso oparoa izan zuelako, zati bat argitaratua, haren heriotzaren ondoren, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lizarraga-joaquin-299-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lizarraga-joaquin-299-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lizarraga-joaquin-299-eu\\\/\",\"name\":\"LIZARRAGA, Joaquin (Joaqu\u00edn de Lizarraga Iragui) (Elkano, Nafarroa, 1748 - Elkano, Nafarroa, 1835). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T10:22:26+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lizarraga-joaquin-299-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lizarraga-joaquin-299-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lizarraga-joaquin-299-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LIZARRAGA, Joaquin (Joaqu\u00edn de Lizarraga Iragui) (Elkano, Nafarroa, 1748 &#8211; Elkano, Nafarroa, 1835).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LIZARRAGA, Joaquin (Joaqu\u00edn de Lizarraga Iragui) (Elkano, Nafarroa, 1748 - Elkano, Nafarroa, 1835). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lizarraga-joaquin-299-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LIZARRAGA, Joaquin (Joaqu\u00edn de Lizarraga Iragui) (Elkano, Nafarroa, 1748 - Elkano, Nafarroa, 1835). - Iura Vasconiae","og_description":"Joaqu\u00edn Lizarraga Iragi 1748ko irailaren 17an jaio zen Elkanon (Eguesibar, Nafarroa), herri hark hogeiren bat etxe eta ehunen bat biztanle zituen garaian. Han berean hil zen, 1835eko urtarrilaren 20an. Bizitza gehiena jaioterrian eman bazuen ere, leku berezia du Lizarragak euskaraz idatzi duten idazleen artean, ekoizpen oso oparoa izan zuelako, zati bat argitaratua, haren heriotzaren ondoren, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lizarraga-joaquin-299-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lizarraga-joaquin-299-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lizarraga-joaquin-299-eu\/","name":"LIZARRAGA, Joaquin (Joaqu\u00edn de Lizarraga Iragui) (Elkano, Nafarroa, 1748 - Elkano, Nafarroa, 1835). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T10:22:26+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lizarraga-joaquin-299-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lizarraga-joaquin-299-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lizarraga-joaquin-299-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LIZARRAGA, Joaquin (Joaqu\u00edn de Lizarraga Iragui) (Elkano, Nafarroa, 1748 &#8211; Elkano, Nafarroa, 1835)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2971","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2971\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2971"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2971"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}