{"id":2967,"date":"2020-04-23T12:06:53","date_gmt":"2020-04-23T10:06:53","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\/"},"modified":"2020-04-23T12:06:53","modified_gmt":"2020-04-23T10:06:53","slug":"san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\/","title":{"rendered":"SAN MARTIN NABAZ, Juan Bautista (Tiebas, Nafarroa, 1732 &#8211; Madril, 1802)."},"content":{"rendered":"<p><span>Lege-ikasketak egin zituen Zaragozako<br \/>\nUnibertsitatean, eta 1758an abokatu hartu zuten Gaztelako Errege Kontseilu<br \/>\nGorenean. Lau urtez Madrilen abokatu aritu ondoren, Juan Bautista San Martin<br \/>\nNabaz 1763an sartu zen Estatuaren burokrazian: 1768 arte eskribauen epaile<br \/>\nCadizen, 1768tik 1781ra abokatu orokor gisa, eta ondoren fiskal gisa Gaztela<br \/>\nBerriko Kapitaintza Nagusian, eta 1781etik aurrera, Armadaren auditore orokor<br \/>\ngisa Menorcan eta Gerrako Kontseiluaren ministro togadun gisa. 1801ean hil zen,<br \/>\nhirurogeita zortzi urte zituela, Madrilen. 1778an Sociedad Econ\u00f3mica Matritense<br \/>\nde Amigos del Pa\u00eds delako elkartean sartu zen, eta gogotsu aritu zen lanean,<br \/>\neta Euskalerriaren Adiskideen Elkartean ere sartu zen, 1784an. Gainera,<br \/>\nMadrilgo nafarren artean ere bazuen itzala, Nafarren San Ferminen Kongregazioko<br \/>\nburuordea hautatu baitzuten 1798an eta 1799an, hau da, Gortean nafarren<br \/>\nordezkaritza zuen elkartearen kargurik gorena. Azkenik, Nafarroako Gorteen<br \/>\n1794ko batzar batean agiri bat aurkeztu zuen, <i>Carta de un Bascongado a los<br \/>\ndem\u00e1s Bascones<\/i>, izeneko eskuizkribua, zoritxarrez galdua dena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>San Martin Nabazi zor zaio Nafarroaren Konstituzio<br \/>\nHistorikoa kontzeptuaren sorrera, deialdi militarraren ordenantzari buruz<br \/>\nCampomanes eta Nafarroako Diputazioaren artean piztu zen eztabaidaren<br \/>\ntestuinguruan, 1770 eta 1777 bitartean. Ondoren ere kontzeptua zehaztu zuen,<br \/>\n1777ko maiatzean osatu zuen errepresentazio-zirriborro bat prestatu zuenean.<br \/>\nDiputazioak arbuiatu bazuen ere, erradikalegia zela argudiatuta, zirriborro<br \/>\nhorrek foruen aldeko itunaren tesia agertzen zuen, hainbat iturri erabiliz.<br \/>\nEsate baterako, funtsezko legeen teoriko frantsesak; gizarte zibilaren<br \/>\nsorrerari buruzko autore iusnaturalista klasiko aurreratuenen teoriak, adibidez<br \/>\nPufendorf-enak edo Wolf-enak; eta, horiekin batera, <i>Nafarroako Foru Orokorra<\/i><br \/>\neta 1512aren ondoren foraltasuna defendatzen zuten akto juridikoak era<br \/>\nsortzailean berrikustetik abiatuta Nafarroaren berezitasuna defendatzen zuten<br \/>\njuristak eta historialariak. Era berean, San Martin Nabazek, bere elaborazio<br \/>\nteorikoan, Nafarroatik errepikatzen zituen Campomanesek, alegia, eztabaida<br \/>\nhartan zuen solaskide nagusiak, Espainiaren Konstituzio Historikoaren inguruan<br \/>\nzituen tesiak. San Martin Nabazen ahalegina ulertzeko kontuan izan behar da<br \/>\nNafarroa zela <span class=\"iv-smallcaps\">xviii.<\/span>\u00a0mendearen<br \/>\nbigarren erdian Gaztelako erresumarekin berdinen arteko eztabaida izaten ahal<br \/>\nzuen Espainiako lurralde bakarra.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Konstituzio Historikoaren kontzeptua ulertzen da<br \/>\nkonstituzio kontzeptua <i>Verfassung<\/i> edo konstituzio material edo politiko<br \/>\ngisa hartuta. Hala erabiltzen zuen Otto Br\u00fcnner historialari austriarrak<br \/>\n(1898-1982) 1939an argitaratu zuen <i>Land und Herschaft<\/i> lanean, Austriako<br \/>\nartxidukerriko lurraldeek <span class=\"iv-smallcaps\">xviii<\/span>.\u202fmendera<br \/>\narte izan zuten antolamendu soziopolitikoa aztertu zuenean. Carl Schmitten<br \/>\nkontzeptuak hartuta, Br\u00fcnnerrek bereizi zituen estatu liberal garaikideetako<br \/>\nsistema konstituzionalisten lege-testu gorena (alemanieraz <i>Konstitution<\/i>)<br \/>\neta Erdi Aroko eta Aro Modernoko mendeetako konstituzio materiala (<i>Verfassung<\/i>),<br \/>\nlurralde-eremu zehatz batean botereen arteko bizikidetza, hau da,<br \/>\nestatu-eginkizunen banaketa (legegintza, justizia-administrazioa,<br \/>\ngobernamendua, zerga-bilketa, deialdi militarrak,\u202fetab.) antolatzeko egina.<br \/>\nKontzeptu hori era egokian ulertzeko ezagutu behar da gizarte horretan<br \/>\nZuzenbidea nola ulertzen duten, hori baita indarra duen ordenamendu<br \/>\njuridiko-politikoaren funtsa. Izan ere, <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>,<br \/>\n<span class=\"iv-smallcaps\">xvii.<\/span> eta <span class=\"iv-smallcaps\">xviii.<\/span>\u202fmendeetako Estatu modernoen testuinguruan, non<br \/>\nezaugarri nagusia den botere gorenaren eta beheko botereek osatutako<br \/>\nkonglomeratuaren arteko elkarbizitza, eta non botere gorena saiatzen den,<br \/>\nlegeen erabileraz, lurraldeetako errealitate konplexuak gobernatzen, Estatu<br \/>\nmota horri dagokion Konstituzioa da konstituzio politikoa edo estamentala,<br \/>\nharen helburua dela \u00abordenamendu orokor bat lortzea, gobernu-prozesua eta<br \/>\nlurraldeko botereen eta subjektu eragile ezberdinen arteko harremanak<br \/>\nantolatzeko egokia\u00bb. Gaztelaniaz ere, lehenengo konstituzio liberalak onartu<br \/>\naurretik ere, konstituzio hitza adiera horren arabera erabili izan zen.<br \/>\nEspainiako Errege Akademiaren Hiztegira jotzen badugu, 1729ko lehenbiziko<br \/>\nargitaraldian ikusiko dugu Konstituzio hitza honako esanahi honekin:<br \/>\n\u00abOrdenanza, establecimiento, estatuto, reglas que se hacen y forman para el<br \/>\nbuen gobierno y direcci\u00f3n de alguna Rep\u00fablica o Comunidad\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroaren eta Estatuaren arteko kinten inguruko<br \/>\neztabaidaren funtsa Karlos\u202fIII.aren ekimen bat izan zen, urteroko ordezkapenak<br \/>\negiteko errekrutatze-sistema bat derrigortuta ezarri baitzuen, 1770eko<br \/>\nazaroaren 3ko Errege Ordenantzaren bidez, azaroaren 24ko Errege Zedula batean<br \/>\ntxertatuta. Nafarroako kasu zehatzean liskarra gogorra izan zen, eta 1772tik<br \/>\naurrera, memorial luzeak elkartrukatu zituzten Nafarroako Diputazioak eta Gaztelako<br \/>\nKontseiluak horren kontura. Lehenengo aldiz, Madriletik ezarri nahi ziren<br \/>\nerreforma orokorrak onartzeari uko egiten ziola justifikatu behar izan zuen<br \/>\nerresumak ikuspegi teoriko batetik, argudio juridiko eta filosofiko sendoak<br \/>\nerabiliz, bere burua horretara behartuta ikusi baitzuen, Campomanesek<br \/>\neztabaidari eman zion maila altuagatik eta hark lortu nahi zituen<br \/>\nhelburuengatik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Diputazioa San Martinekin harremanetan jarri zen,<br \/>\nMadrileko zenbait nafar ospetsuren gomendioari kasu eginez, eta sindikoek prestatuko<br \/>\nzuten errepresentazio bat zuzentzeko agindua eman zion. 1776ko irailean<br \/>\nizandako eztabaida haren testuinguruan, handik zenbait hilabetetara, beste<br \/>\nerrepresentazio bat egiteko agindu zion Diputazioak San Martini. Testu hori<br \/>\nerrepresentazioaren zirriborro gisa gordetzen da Nafarroako Artxibo Orokorrean,<br \/>\nKintak eta Errekrutatzeak sekzioan, eta Nafarroaren subiranotasunari buruzko<br \/>\ngogoeta hagitz interesgarriak ditu. Testua 1777koa da, eta bi aldeetara<br \/>\nidatzitako 56 orri ditu, guztira 308 paragrafotan antolatuak.<br \/>\nErrepresentazio-zirriborro horren beste bertsio bat badago, Liburutegi<br \/>\nNazionaleko Eskuizkribuen Sekzioan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dokumentuan San Martin Nabazek azpimarratu zuen<br \/>\nmonarkak Nafarroaren eta nafarren gainean zuen subiranotasuna itun baten<br \/>\nemaitza zela. Iusnaturalistarik laikoenetan oinarrituta, gizarte zibilaren<br \/>\njatorriaz hitz egin zuen San Martin Nabazek, azpimarratuz boterea gobernarien<br \/>\neskuetan uzteak kondizio bat zuela berekin, alegia, gobernariek derrigor bete<br \/>\nbehar zutela jatorrizko arrazoiaren inperioa, Jainkoak ezartzen zuena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gizarte guztietan bezala, Nafarroan ere gizarte<br \/>\nzibila lehenbiziko monarkaren eta nafarren arteko itun baten ondorioz sortu<br \/>\nzen. Gainera, Erregearen eta erresumaren arteko itunak aldaketarik gabe iraun<br \/>\nzuen mendeetan barna. Lehenengo monarkaren eta nafarren arteko jatorrizko<br \/>\nitunak foruekiko errespetua aipatzen zuen 1512 baino lehenagoko zortzi<br \/>\nklausulen bidez, haietatik garrantzitsuenek ziotenez, erregeak mantenduko<br \/>\nbaitzituen foruak, izatekotan ere hobetzeko aldatuz, eta inoiz ez okertzeko.<br \/>\nGainera, 1512aren ondoren itundutako beste kondizio bat aipatzen zen:<br \/>\nNafarroako erresuma mantentzea \u00abReyno separado y de por s\u00ed\u00bb kondizioan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>San Martin Nabazek jatorrizko monarkiaren (Gaztelako<br \/>\nmonarkia barne, 1512az geroztik) eta nafarren arteko itun horri funtsezko<br \/>\nlegeen maila eman zion. Funtsezko lege hori blindatua zegoen, izan ere,<br \/>\nlehenengo erregeak zin egin baino lehen, Foru Nagusiaren lehen atalean,<br \/>\nesanbidez jaso zen legearen edozein aldaketak, funtsa ukitzen bazuen,<br \/>\nerregearen eta Nafarroako Gorteen arteko akordioaren emaitza izan behar zuela.<br \/>\nItun hori, Zuzenbide positibo eta konstituzio historiko gisa ulertuta,<br \/>\nmonarkaren jokaeraren muga bat zen, justizia eta dimentsio irizpideen arabera<br \/>\negokitu behar zena, ohiturei jarraiki.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Puntu horretara iritsita, San Martin Nabazek<br \/>\nohartarazi zuen monarkia espainiarra nazioen nazioa zela, eta beharrezkoa zela<br \/>\nmonarkak errespetatzea haren baitan ziren marko juridiko-politiko-instituzional<br \/>\ndesberdinak, esaterako Nafarroakoa, 1512an hitzartutako ituna izatez<br \/>\nprintzipala baitzen. San Martin Nabazek uste zuenez \u00abcada Reyno, cada estado, o<br \/>\ncada Pueblo en quanto a sus cosas peculiares debe regirse por aquellas<br \/>\nprivativas reglas que le caracterizan\u00bb. Ukatu egin zuen Nafarroan aplikatu<br \/>\nbehar zenik Espainiako Zuzenbide orokorra, Canpomanesek legeak bateratu nahirik<br \/>\naldarrikatzen zuen bezala, lurralde hark \u00abtiene sus privativas Leyes, y derecho<br \/>\nque le ha constitu\u00eddo un estado separado, y de por s\u00ed, en cuyo govierno, y en<br \/>\ncuyas cosas peculiares, ning\u00fan otro ha tenido ni tiene, ni puede tener<br \/>\nintervenci\u00f3n\u00bb, izan ere, \u00abning\u00fan Derecho de un estado, puede tener fuerza para<br \/>\notro\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Diputazioak azkenik aurkeztu zuen errepresentazioak<br \/>\nez zuen zerikusi handirik San Martin Nabazek prestatu zuen zirriborroarekin, baina<br \/>\nharen gainean oinarrituta elaboratu zuten sindikoek, eta Ibarra izeneko abokatu<br \/>\nbatek prestatutako beste zirriborro bat ere erabili zuten, hala eskatu baitzien<br \/>\nDiputazioak, haren irizpideak Madrilekiko askoz ere samurragoak baziren ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bestalde, San Martin Nabazek Nafarroaren eta<br \/>\nMadrilen arteko harreman juridiko-politiko-instituzionalei buruz zituen<br \/>\nikuspegien gaineko informazioak ez dira amaitzen aipatutako<br \/>\nerrepresentazio-zirriborroan. Nafarroako Diputazioak azkenean aurkeztu zuen<br \/>\nerrepresentazio-zirriborroaren aurka prestatu zuen txosten batean, are indar<br \/>\nhandiagoz defendatu zuen ituna, eta azpimarratu zuen Nafarroako erresuma eta<br \/>\nerakundeak erregearen gogoaren gainetik zeudela, jatorrizko itunean jasotzen<br \/>\nzenaren arabera. Hortaz, haren esanetan, \u00aben Navarra el Rey ni es Legislador,<br \/>\nni es fuente, ni es alma, ni es origen de las Leyes por s\u00ed solo, sino es unido<br \/>\n\u00edntimamente con el Reyno\u00bb; Foru Nagusiak \u00abtiene ligado al Soberano a la precisa<br \/>\ncalidad, no de Legislador Supremo, sino de Colegislador\u00bb. Gainera, badakigu<br \/>\neztabaida gogorrak izan zituela San Martin Nabazek Madrilen finkatutako jurista<br \/>\neta pertsonaia ospetsu nafar batzuekin, haiek jarrera epelagoa erakusten<br \/>\nbaitzuten Nafarroako Foruen defentsan. Madrileko agenteak 1777ko irailaren<br \/>\n10ean idatzi eta abenduaren 4ko Diputazioaren batzarrean irakurri zen eskutitz<br \/>\nbatean, argi adierazten zen San Martin Nabazen amorru bizia, izan ere, agente<br \/>\nharen arabera, arriskua ere bazegoen, auzia ebazteko ahozko epaiketa egin eta<br \/>\nhari kontrolik gabe hitz egiten utziz gero, Nafarroaren aldeko jarrera<br \/>\ndefendatzea are zailagoa jartzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Diputazioak San Martin Nabazen tesiak isildu zituen,<br \/>\neta defentsarako diskurtso askoz ere epelagoak hobetsi zituen, negoziazioaren<br \/>\nbidea aukeratuta, botere guneetatik hurbil zeuden bitartekariak erabiliz.<br \/>\nEstrategia hori aukeratu izanak balio digu historialarien arreta piztu duen<br \/>\ngauza bat azaltzeko: Nafarroan ez da argitaratu foruen alde Bizkaian Fontecha<br \/>\nSalazarrek (1767)eta Aranguren Sobradok idatzitako testuen mailako idazkirik,<br \/>\nedo Gipuzkoako Larramendiren testuen parekorik. Nafarroako kasuan, haien<br \/>\nantzeko argitalpen bakarra izanen litzateke Diputazioak 1776ko kintei buruzko<br \/>\neztabaidan prestatu zuen Errepresentazioaren 156 ale haien argitalpena.<br \/>\nNafarroako foruen aldeko diskurtsoen falta <span class=\"iv-smallcaps\">xviii.<\/span>\u202fmendetik<br \/>\nharago zabaltzen da, <span class=\"iv-smallcaps\">xix.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\nlehen erdira ere. Aldi horretan, Zuaznabarren foruen aurkako bilduma ezetsi<br \/>\nzuen bakarra Yanguas izan zen, eta sentiberatasun erradikala erakutsi zuen lan<br \/>\nbakarra Sagaseta Ilurdozena izan zen, neurri batean San Martin Nabazena gogora<br \/>\nekarriko zuena, dagoeneko foruen eraldaketaren negoziazioen testuinguruan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik, aipatu behar da Sagasetaren tesiak, neurri<br \/>\nhandi batean eta zalantzarik gabe, San Martin Nabazen tesien ondorengoak<br \/>\nzirela, izan ere, Diputazioak haren iritziei muzin egin bazien ere, haren<br \/>\nerrepresentazio-zirriborroa gorde egin baitzuen, Ibarrarena ez bezala,<br \/>\nziurrenik etorkizunean foruen aldeko jarreren defentsan erabiltzea komenigarria<br \/>\nizan zitekeela aurreikusten zuelako, eta beharbada, haren eskuzko kopiak eskuz<br \/>\nesku ibili izanen ziren, zenbait girotan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lege-ikasketak egin zituen Zaragozako Unibertsitatean, eta 1758an abokatu hartu zuten Gaztelako Errege Kontseilu Gorenean. Lau urtez Madrilen abokatu aritu ondoren, Juan Bautista San Martin Nabaz 1763an sartu zen Estatuaren burokrazian: 1768 arte eskribauen epaile Cadizen, 1768tik 1781ra abokatu orokor gisa, eta ondoren fiskal gisa Gaztela Berriko Kapitaintza Nagusian, eta 1781etik aurrera, Armadaren auditore orokor gisa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2967","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SAN MARTIN NABAZ, Juan Bautista (Tiebas, Nafarroa, 1732 - Madril, 1802). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SAN MARTIN NABAZ, Juan Bautista (Tiebas, Nafarroa, 1732 - Madril, 1802). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Lege-ikasketak egin zituen Zaragozako Unibertsitatean, eta 1758an abokatu hartu zuten Gaztelako Errege Kontseilu Gorenean. Lau urtez Madrilen abokatu aritu ondoren, Juan Bautista San Martin Nabaz 1763an sartu zen Estatuaren burokrazian: 1768 arte eskribauen epaile Cadizen, 1768tik 1781ra abokatu orokor gisa, eta ondoren fiskal gisa Gaztela Berriko Kapitaintza Nagusian, eta 1781etik aurrera, Armadaren auditore orokor gisa [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\\\/\",\"name\":\"SAN MARTIN NABAZ, Juan Bautista (Tiebas, Nafarroa, 1732 - Madril, 1802). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T10:06:53+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SAN MARTIN NABAZ, Juan Bautista (Tiebas, Nafarroa, 1732 &#8211; Madril, 1802).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SAN MARTIN NABAZ, Juan Bautista (Tiebas, Nafarroa, 1732 - Madril, 1802). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SAN MARTIN NABAZ, Juan Bautista (Tiebas, Nafarroa, 1732 - Madril, 1802). - Iura Vasconiae","og_description":"Lege-ikasketak egin zituen Zaragozako Unibertsitatean, eta 1758an abokatu hartu zuten Gaztelako Errege Kontseilu Gorenean. Lau urtez Madrilen abokatu aritu ondoren, Juan Bautista San Martin Nabaz 1763an sartu zen Estatuaren burokrazian: 1768 arte eskribauen epaile Cadizen, 1768tik 1781ra abokatu orokor gisa, eta ondoren fiskal gisa Gaztela Berriko Kapitaintza Nagusian, eta 1781etik aurrera, Armadaren auditore orokor gisa [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\/","name":"SAN MARTIN NABAZ, Juan Bautista (Tiebas, Nafarroa, 1732 - Madril, 1802). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T10:06:53+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/san-martin-nabaz-juan-bautista-297-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SAN MARTIN NABAZ, Juan Bautista (Tiebas, Nafarroa, 1732 &#8211; Madril, 1802)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2967","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2967\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2967"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2967"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}