{"id":2951,"date":"2020-04-23T11:38:25","date_gmt":"2020-04-23T09:38:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\/"},"modified":"2020-04-23T11:38:25","modified_gmt":"2020-04-23T09:38:25","slug":"elizondo-albizu-joaquin-289-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\/","title":{"rendered":"ELIZONDO ALBIZU, Joaquin (Joaqu\u00edn de Elizondo, Joach\u00edn de Elizondo) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1660 &#8211; s. l., 1736)."},"content":{"rendered":"<p><span>Gurasoak Francisco Elizondo eta Josefa Albizu<br \/>\nzituen, eta Iru\u00f1ean jaio zen 1660 inguruan. Haren aitak, Errege Auzitegietako<br \/>\nabokatua izanik, semearentzat berea bezalako heziketa antolatu zuen, bere<br \/>\nurratsei jarraituko zitzaielakoan. Huescako Unibertsitatean bost urtez<br \/>\nZuzenbidea ikasi ondoren, Legeetako batxilergoa jaso zuen eta Iru\u00f1era itzuli<br \/>\nzen, 1685ean. Lehenbiziko hiru urteetan praktikak egiten eman zituen Nafarroako<br \/>\nErrege Auzitegietako abokatu Diego Yarnozekin, eta bere prestakuntza osatu zuen<br \/>\naita Francisco Elizondorentzat laguntzaile-eginkizunetan. Gainditu beharreko<br \/>\nodol-garbitasunaren froga egin ondoren, Nafarroako Kontseiluan sartzeko<br \/>\nazterketa egin zion Miguel Ilarregik, eta Errege Auzitegietako abokatu-kargua<br \/>\neskuratu zuen. Aitaren ordez hartu zuen behartsuen abokatu-postua 1692an.<br \/>\nIru\u00f1eko San Fermin kaperaren lehen harria jartzeko ekitaldiaren lekukotasunari<br \/>\nesker, badakigu hiriko errejidorea zela 1695ean. Erresumako Diputazioak<br \/>\nsindiko-kargua eman zion 1703an, eta ia hamar urtez aritu zen horretan. Bien<br \/>\nbitartean, diputatu ere izendatu zuten 1709an. 1713an Kontuen Ganberako epaile<br \/>\nizendatu zutenez, diputatu- eta sindiko-karguak utzi zituen; eta 1726an Errege<br \/>\nKontseiluko epaile izatera iritsi zen, eta kargu horretan aritu zen hamarren<br \/>\nbat urtez, 1736an hil zen arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Joaquin Elizondo <i>Nov\u00edssima Recopilaci\u00f3n de las<br \/>\nleyes del reino de Navarra hechas en sus Cortes generales desde el a\u00f1o de 1512<br \/>\nhasta el de 1716 inclusive<\/i> izeneko lanaren egilea izan zen. 1735ean<br \/>\nargitaratu zen, eta izen hori eman zitzaion lehenago Chavierrek egin zuen <i>Recopilaci\u00f3n<\/i><br \/>\nlana ordezkatzeko asmoz egina zegoelako. Proiektua azkenean Joaquin Elizondok<br \/>\nburutu bazuen ere, hasieran beste bat izan zen egilea. Corellan batzartutako<br \/>\nGorteek 1695eko abenduaren 24an legeen bilduma berri bat egin behar zela<br \/>\nerabaki zuten, eta hura egiteko agindua Miguel Ilarregi sindikoari eman zioten.<br \/>\nIlarregi 1716an hil zen, ordurako bildumaren lehen erdia aski aurreratua zuela,<br \/>\nalegia, I. Liburukia osorik, Amparo Zubirik ezagutzera eman zuenez. Lanari<br \/>\njarraipena eman zion Joaquin Elizondok, 1716-1717ko Gorteek II., III., IV. eta<br \/>\nV.\u00a0Liburuak prestatzeko agindu baitzioten, alegia, obra osoaren bigarren<br \/>\ntomoa osatzeko. Elizondoren ardura izan zen, halaber, I. Liburukia<br \/>\nargitaratzeko prozesua, Ilarregik prestatutako materialetatik abiatuta, <i>Nov\u00edssima<\/i><br \/>\nberriari forma aldetik irizpide-batasun bat emateko. Jurista ospetsu haren lana<br \/>\nhurbiletik zaindu zuen erresumako Diputazioak. Elizondo zen halako proiektu<br \/>\nhandi bat arrakastaz burutzeko pertsonarik egokiena, sindikoa zelako eta hori<br \/>\nbaino lehen diputatua izan zelako. 1724ko abuztuan, prestatutako lana aurkeztu<br \/>\nzuen Gorteetan, une hartan, bildumaren arduraz gain, Kontuen Ganberako epaile<br \/>\ntogaduna zela. Batzarrak Baltasar Lezauni eman zion testuaren ardura. Urtebete<br \/>\nzain egon ondoren, Hiru Estatuek erabaki zuten, 1725eko abuztuaren 21ean, <i>Nov\u00edssima<\/i><br \/>\nlanean ez sartzea aurreko urteko Gorteetako legeak, argitalpena gehiago ez<br \/>\natzeratzeko. Hurrengo egunean, hau da, abuztuaren 22an, Gorteek behin betiko<br \/>\nonespena eman zioten lanari. Edizioaren lana oraindik kostata burutuko zen.<br \/>\nLehen inprimaketa, inprimategiko froga moduan, Joaquin Elizondok berak zuzendu<br \/>\nzuen. Inprimategiko zuzenketak ere berak egin zituen, eta bi liburuki mardulak<br \/>\nazkenean 1735ean argitaratu ziren, Jose Joaquin Martinez iruindarraren<br \/>\ninprimategian.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Nov\u00edssima<\/span><\/i><span> lana, neurri handi batean Sada eta Murillo<br \/>\nsindikoen bilduma ofizialetik abiatuta, Gorteetako legeak bakarrik bildu<br \/>\nzituen, eta haiekin batera jaso zituen erresumaren eskabidea eta dagokion<br \/>\nerrege-dekretua. Guztira 1.838 lege bildu zituen, 124 titulutan eta bost<br \/>\nliburukitan bilduta, honako eduki hauek dituztela:<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>I. Liburua: Zuzenbide publikoa. Erregea eta<br \/>\nerresuma, Foruak eta Legeak, zerbitzu militarra eta erregimen eklesiastikoa,<br \/>\nnafar izaera jatorrizkoa eta eskuratua, antolamendu judiziala eta erregimen<br \/>\nfinantzarioa, herritartasuna, udalaren ondarea eta herri-erabilerak, udal<br \/>\nforuen kontserbazioa eta betearazpena,\u202fetab.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>II. Liburua: Epaileak, notarioak, abokatuak eta<br \/>\nidazkariak, protomedikatoa eta prozedura judiziala.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>III. Liburua: Kontratuak eta azken borondateak:<br \/>\nerrentamenduak, itzulketa <i>in integrum, <\/i>erroldak, dohaintzak eta<br \/>\nxedapenak <i>mortis causa<\/i>, maiorazkoak, jantzien pragmatikoak eta armak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>IV. Liburua: Delituak eta prozeduraren gaineko<br \/>\nlaidoak, erbesteratze legeak, ijitoak eta eskaleak, lapurrak,\u202fetab.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>V. Liburua: Askotarikoa (ongintza eta ospitaleak,<br \/>\nbide eta zubien erregimena, moneta, ehiza eta arrantza, gremioak, noblezia eta<br \/>\nelizari buruzko xedapenak,\u202fetab.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Obraren indizea ez zuen Elizondok berak egin, Errege<br \/>\nKontseiluko epaile izendatu zutelako, eta beste bi kontseilarik egin zuten<br \/>\naurrerago.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Nov\u00edssima Recopilaci\u00f3n <\/span><\/i><span>lanak berebiziko garrantzia izan zuen,<br \/>\nlehenago Chavierrek egindako bilduma eskasa gainditu zuelako. Ofizialtasuna<br \/>\nerdietsi zuenez, aurrerantzean aintzat hartu zen hura zela Nafarroako Gorteek<br \/>\n1512 eta 1716 bitartean emandako legeak biltzen zituen indarreko Zuzenbidearen<br \/>\nbilduma, eta beraz, Nafarroako erresumako testu juridiko ofizial nagusia izan<br \/>\nzen Aro Modernoan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gurasoak Francisco Elizondo eta Josefa Albizu zituen, eta Iru\u00f1ean jaio zen 1660 inguruan. Haren aitak, Errege Auzitegietako abokatua izanik, semearentzat berea bezalako heziketa antolatu zuen, bere urratsei jarraituko zitzaielakoan. Huescako Unibertsitatean bost urtez Zuzenbidea ikasi ondoren, Legeetako batxilergoa jaso zuen eta Iru\u00f1era itzuli zen, 1685ean. Lehenbiziko hiru urteetan praktikak egiten eman zituen Nafarroako Errege Auzitegietako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2951","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ELIZONDO ALBIZU, Joaquin (Joaqu\u00edn de Elizondo, Joach\u00edn de Elizondo) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1660 - s. l., 1736). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ELIZONDO ALBIZU, Joaquin (Joaqu\u00edn de Elizondo, Joach\u00edn de Elizondo) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1660 - s. l., 1736). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gurasoak Francisco Elizondo eta Josefa Albizu zituen, eta Iru\u00f1ean jaio zen 1660 inguruan. Haren aitak, Errege Auzitegietako abokatua izanik, semearentzat berea bezalako heziketa antolatu zuen, bere urratsei jarraituko zitzaielakoan. Huescako Unibertsitatean bost urtez Zuzenbidea ikasi ondoren, Legeetako batxilergoa jaso zuen eta Iru\u00f1era itzuli zen, 1685ean. Lehenbiziko hiru urteetan praktikak egiten eman zituen Nafarroako Errege Auzitegietako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\\\/\",\"name\":\"ELIZONDO ALBIZU, Joaquin (Joaqu\u00edn de Elizondo, Joach\u00edn de Elizondo) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1660 - s. l., 1736). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T09:38:25+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ELIZONDO ALBIZU, Joaquin (Joaqu\u00edn de Elizondo, Joach\u00edn de Elizondo) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1660 &#8211; s. l., 1736).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ELIZONDO ALBIZU, Joaquin (Joaqu\u00edn de Elizondo, Joach\u00edn de Elizondo) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1660 - s. l., 1736). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ELIZONDO ALBIZU, Joaquin (Joaqu\u00edn de Elizondo, Joach\u00edn de Elizondo) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1660 - s. l., 1736). - Iura Vasconiae","og_description":"Gurasoak Francisco Elizondo eta Josefa Albizu zituen, eta Iru\u00f1ean jaio zen 1660 inguruan. Haren aitak, Errege Auzitegietako abokatua izanik, semearentzat berea bezalako heziketa antolatu zuen, bere urratsei jarraituko zitzaielakoan. Huescako Unibertsitatean bost urtez Zuzenbidea ikasi ondoren, Legeetako batxilergoa jaso zuen eta Iru\u00f1era itzuli zen, 1685ean. Lehenbiziko hiru urteetan praktikak egiten eman zituen Nafarroako Errege Auzitegietako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\/","name":"ELIZONDO ALBIZU, Joaquin (Joaqu\u00edn de Elizondo, Joach\u00edn de Elizondo) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1660 - s. l., 1736). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T09:38:25+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elizondo-albizu-joaquin-289-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ELIZONDO ALBIZU, Joaquin (Joaqu\u00edn de Elizondo, Joach\u00edn de Elizondo) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1660 &#8211; s. l., 1736)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2951","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2951\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2951"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2951"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}