{"id":2945,"date":"2020-04-23T11:29:03","date_gmt":"2020-04-23T09:29:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/chavier-antonio-286-eu\/"},"modified":"2020-04-23T11:29:03","modified_gmt":"2020-04-23T09:29:03","slug":"chavier-antonio-286-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chavier-antonio-286-eu\/","title":{"rendered":"CHAVIER, Antonio (Los Arcos, Nafarroa, XVII.\u202fmendea &#8211; Iru\u00f1ea, 1695)."},"content":{"rendered":"<p><span>Los Arcosen jaio zen, hiribildu hori Gaztelako<br \/>\nerresumari atxikia zegoenean \u2014hala egon zen 1463tik 1753ra bitartean\u2014,<br \/>\nnobleziako familia batean. Horregatik kalifikatu zuten era honetan: <i>quanto a<br \/>\nsu calidad, tiene calificada la de christiano viejo y limpia sangre, <\/i>ezinbesteko<br \/>\nbaldintza baitzen hori, <i>oficios de Rep\u00fablica <\/i>deitzen ziren eginkizunetan<br \/>\naritzeko, <span class=\"iv-smallcaps\">xvii<\/span>.\u202fmendean.<br \/>\nGoi-mailako ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitateko Jurisprudentzia<br \/>\nFakultatean, eta hantxe lortu zuen batxiler titulua, 1655eko urtarrilaren 26an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Madrilen hasi zen funtzionario lanean, Gaztelako<br \/>\nErrege Kontseiluetako abokatu gisa. 1662ko abuztuaren 9an Nafarroako Errege<br \/>\nKontseiluko abokatuaren postua eskatu zuen, eta irailaren 2an eskaera onartu<br \/>\nziotenez, Nafarroara itzuli zen. Lau urte igaro ondoren, 1668ko otsailean,<br \/>\nGerrako Tribunaleko fiskal izendatu zuten, bere gain hartu behar izan zuela<br \/>\ngerra garaian frantsesek nafarren aurka hartutako errepresalien ondorioz<br \/>\npiztutako auzien kudeaketa. 1669an, Nafarroako Errege Kontseiluko fiskal Juan<br \/>\nAntonio Bezon hil ondoren, aldi baterako hartu zuen kargua Chavierrek,<br \/>\nirailaren 24an, ordezko finkoa izendatu bitartean. Aldi baterako jardute hori<br \/>\n1672ko maiatzaren 30era arte luzatu zen, une hartan Jose Castro Santacruz<br \/>\nizendatu baitzuten kargurako. Baina fiskal berria handik bi urtera hil zen, eta<br \/>\nberriz ere Chavier izendatu zuten bitarteko fiskal (1674ko uztailak 26), kargu<br \/>\nhorretan aritu zela 1675eko otsailaren 7ra arte. 1676ko urriaren 1ean izendatu<br \/>\nzuten <i>Auditor General de toda la gente de Guerra del Reyno de Navarra, sus fronteras<br \/>\ny comarcas. <\/i>Mende osoa markatu zuen gerra-giroaren ondoren, ospe handia<br \/>\nekarri zion izendapen horrek. Gainera, haren alde jarri zuen San Germaneko duke<br \/>\neta erregeordea, harengandik Chavierrek Mariana Austriakoarentzat, Filipe<br \/>\nV.aren alargun eta erregin-gobernadorearentzat, lortu zuen mesede-gutunak<br \/>\nerakusten duenez. Handik hiru hilabetera, 1677ko urtarrilaren 28an,<br \/>\nKontrabandoko epaile izendatu zuten Fermin Maritxalarren ordez, hura Bilbon<br \/>\nkorrejidore izendatu ondoren. Haren ekintza-eremua gehiago zabaldu zen Austria<br \/>\netxeko espainiarren sistema polisinodialaren baitan, I\u00f1igo Belendia<br \/>\nerregeordearen aholkulari aritu baitzen, <i>para los negocios y cosas de Estado<br \/>\ny Guerra. <\/i>Frai Pedro Roche apezpikuaren aholkulari eginkizunetan ere aritu<br \/>\nzen, hark izendatu baitzuen kargu horretarako, <i>para las cosas eclesi\u00e1sticas,<br \/>\ncomo advogado de la dignidad episcopal<\/i>, non hemezortzi urtez aritu baitzen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hurrengo urteetan eginkizun ugari eta askotarikoak<br \/>\nbete zituen. Bi urtez egin zituen <i>insaculaci\u00f3n<\/i> deitzen zirenak \u2014Nafarroako<br \/>\nzinegotziak hautatzeko era\u2014 Zangoza, Olite, Artaxona, Ma\u00f1eru, Desoio eta<br \/>\nValtierra hiribilduetan; <i>erresidentziak <\/i>Oliten, Cascanten, Arguedasen<br \/>\neta Falcesen; <i>posito <\/i>eta<i> vinculoak<span>\u00a0<br \/>\n<\/span><\/i>Tutera hirian eta Bera, Etxalar, Lesaka, Doneztebe eta Sunbila<br \/>\nhiribilduetan. Eginkizun horietan guztietan egoki aritu izanaren ondorioz,<br \/>\nTorralbako hiribilduko prokuradore izendatu zuten, 1677-1678ko Gorte Nagusien<br \/>\nbatzarretara joan zedin. Batzar hura garrantzi handikoa zen, Karlos\u202fII.ak<br \/>\nhamabost urte zeramatzalako Hiru Estatuak batzarrera deitu gabe. Gainera,<br \/>\nChavier zinpeko, errejidore, Lizarrako alkate eta azokako alkate izan zen, hiru<br \/>\naldiz bete zuen Iru\u00f1eko errejidore-kargua, eta behin azokako alkatetza. Bere<br \/>\nsorterrian, Los Arcosen, 1681eko ofizioko hauteskundeetan parte hartu zuen,<br \/>\n1675tik administratzailea izanik, eta hango alkatea ere izan zen. Ondoko<br \/>\nGorozin herrian hartu zuen herritartasuna \u2014gogora dezagun sortzez gaztelarra<br \/>\nzela\u2014, garai hartako ohituren arabera, <i>kapareek<\/i> bakarrik hartzen ahal<br \/>\nzuten kalitatea eskuratuz<i>.<\/p>\n<p><\/i><\/span><\/p>\n<p><span>Bete zituen eginkizun nahiz kargu desberdinetan bere<br \/>\nbalioa erakutsi ondoren, Nafarroako Errege Kontseiluan epaile-plaza bat<br \/>\neskuratzea izan zen haren helburu nagusia. Garai hartan maiz gertatu zen Gorte<br \/>\nNagusian, Errege kontseiluan edo Kontuen Ganberan epaile aski ez zenean jurista<br \/>\nospetsuak kontratatu behar izatea, hutsune haiek betetzeko, esaterako<br \/>\nChavierren kasuan, egiaztatu ahal izan denez, 1675etik aritu baitzen erakunde<br \/>\nhorientzat lanean.<span>\u00a0 <\/span>Baina haren aukerarik<br \/>\nargiena 1693ko azken hilabeteetan iritsi zen, hil baino bi urte lehenago,<br \/>\nToribio Mier apezpikuak eskumikatu zituenean Errege Kontseiluko epaileak eta<br \/>\nGorteko alkatea. Egoera ikusita, Baltasar Zu\u00f1iga Guzman erregeordeak lau<br \/>\nabokatu izendatu zituen, ebazteko zeuden auziei konponbidea emateko, eta<br \/>\nChavierrek Errege Kontseiluko epaile-elkartu titulua hartu zuen. Izendapen<br \/>\nhorien gainean balizko kontraforu baten itzala hedatu zen eta, azkenean, egoera<br \/>\njasanezina zela ikusirik, 1695eko apirilean, arazoa konpondu zen, erregeak<br \/>\ndekretu bat emanda. Handik aurrera, behin baino gehiagotan saiatu zen Chavier<br \/>\nErrege Kontseiluko epaile postua lortzen, esate baterako 1694an, Diego Izagirre<br \/>\nkontseilaria hil ondoren. Hala ere, haren ibilbidea biribila izan arren, gehien<br \/>\ndesira zuena ezin lortu izan zuen, beharbada adinez zaharra zelako eta osasunez<br \/>\neskas zebilelako. Urte hartan berean hil zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehen ere aipatu denez,<br \/>\nunibertsitateen estatuko kide gisa parte hartu zuen 1677-1678ko Gorteetan.<br \/>\nBatzar hartatik sortu zen Gorte haietako Legeen Koadernoan jasotako 83. legea,<br \/>\nAntonio Chavier berari agintzen ziona Gorteetako legeen bilduma berri bat<br \/>\n\u00abdesde la incorporaci\u00f3n con Castilla y las redujese a un breve compendio en<br \/>\nforma decisiva, quitando la confusi\u00f3n de las derogadas y juntando las que<br \/>\nlimitaban o a\u00f1ad\u00edan circunstancias\u00bb. Agindutakoa bete eta lana 1686an inprimatu<br \/>\nzen, <i>Fveros del Reyno de Nauarra desde su creaci\u00f3n hasta sv feliz vni\u00f3n con<br \/>\nel de Castilla, y Recopilaci\u00f3n de las leyes promvlgadas desde dicha vni\u00f3n hasta<br \/>\nel a\u00f1o de 1685 <\/i>izenpean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bilduma horren edukia bost<br \/>\nliburukitan egituratu zuen Chavierrek, eta aurretik hitzaurre bat eta<br \/>\nNafarroako Foru Orokorra erantsi zizkion. Hitzaurrean eginahalak egin zituen<br \/>\nerakusteko, garai hartan ohikoa zenez, Nafarroa Penintsulako erresumarik<br \/>\nzaharrena zela. Haren teorizazioak erabateko eragina izan zuen Jose Moreten <i>Investigaciones<br \/>\nhist\u00f3ricas <\/i>lanean. Nafarroako Foru Orokorraren inprimaketak, berriz, C-1 eskuizkribuaren<br \/>\nofizialtzea ekarri zuen, izan ere, eskuz idatzitako kopia ugari baitzeuden. C-1<br \/>\ndelakoa Kontuen Ganberako Artxiboan gordetzen zen (<i>Comptos,<\/i><br \/>\neskbu.\u00a06), eta gaur egun Nafarroako Artxibo Orokorrean duen signatura <i>C\u00f3dices<br \/>\ny Cartularios<\/i>, A-12 da. Handik aurrera, Foruaren aldaera hori izan zen<br \/>\nNafarroako Zuzenbidean balioa izanen zuena. Chavierren Foruaren aldaera ez zen<br \/>\nberriz argitaratu 1815ean Felipe Baraibar Harok inprimatu zuen arte. Kontuen<br \/>\nGanberan gordetzen zen bertsioa eta Chavierrena ia berdinak dira, baina biek<br \/>\nere akats ugari zituztenez, eskuizkribu haren transkripzioa 1869an egin<br \/>\nzutenean, Pablo Ilarregik eta Segundo Lapuertak hitzaurrean ohartarazi zuten<br \/>\nChavierren foruaren edizioa \u00abse halla tan adulterado que apenas puede llamarse<br \/>\ncopia\u00a0del original\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bilduma osatzen zuten bost liburuetatik lehena 24<br \/>\ntitulutan banatu zuen, bigarrena 26tan, hirugarrena eta laugarrena hamarna<br \/>\ntitulutan, eta bosgarrena 25etan, guztira 95 titulu. Horiei erantsi behar zaie<br \/>\nkonklusio bat, zigorren barkamenari buruz 1684-1685eko Gorte nagusietan<br \/>\nonartutako legeari buruzkoa. Gorteen batzar hartan berean aurkeztu zuen<br \/>\nChavierrek bere lan amaitua. Haren bildumak Nafarroan 1685era arte indarrean<br \/>\nziren lege guztiak biltzea lortu zuen, izan ere, aspaldi nahi zuten hori<br \/>\nmonarkiaren nahiz erresumako erakundeek, eta lehenengo aldiz bilduma batek bi<br \/>\naldeen onespena lortu zuen, aurreko zazpi bildumek berrespen ofizialik lortu ez<br \/>\nzutelarik. Hala ere, Chavierren lanak hutsune handiak eta akats teknikoak<br \/>\nzituen, eta handik bederatzi urtera Nafarroako Gorteek, Corellan batzartuta<br \/>\n1695eko abenduaren 24an, bilduma berri bat egiteko agindua eman zieten<br \/>\nerresumaren sindikoei, eta lan hura Miguel Ilarregi lizentziatuak zuzendu zuen,<br \/>\neta ondoren Joaquin Elizondok, 1716an Ilarregi hil zenean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Los Arcosen jaio zen, hiribildu hori Gaztelako erresumari atxikia zegoenean \u2014hala egon zen 1463tik 1753ra bitartean\u2014, nobleziako familia batean. Horregatik kalifikatu zuten era honetan: quanto a su calidad, tiene calificada la de christiano viejo y limpia sangre, ezinbesteko baldintza baitzen hori, oficios de Rep\u00fablica deitzen ziren eginkizunetan aritzeko, xvii.\u202fmendean. Goi-mailako ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitateko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2945","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CHAVIER, Antonio (Los Arcos, Nafarroa, XVII.\u202fmendea - Iru\u00f1ea, 1695). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chavier-antonio-286-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CHAVIER, Antonio (Los Arcos, Nafarroa, XVII.\u202fmendea - Iru\u00f1ea, 1695). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Los Arcosen jaio zen, hiribildu hori Gaztelako erresumari atxikia zegoenean \u2014hala egon zen 1463tik 1753ra bitartean\u2014, nobleziako familia batean. Horregatik kalifikatu zuten era honetan: quanto a su calidad, tiene calificada la de christiano viejo y limpia sangre, ezinbesteko baldintza baitzen hori, oficios de Rep\u00fablica deitzen ziren eginkizunetan aritzeko, xvii.\u202fmendean. Goi-mailako ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitateko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chavier-antonio-286-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chavier-antonio-286-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chavier-antonio-286-eu\\\/\",\"name\":\"CHAVIER, Antonio (Los Arcos, Nafarroa, XVII.\u202fmendea - Iru\u00f1ea, 1695). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T09:29:03+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chavier-antonio-286-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chavier-antonio-286-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chavier-antonio-286-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CHAVIER, Antonio (Los Arcos, Nafarroa, XVII.\u202fmendea &#8211; Iru\u00f1ea, 1695).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CHAVIER, Antonio (Los Arcos, Nafarroa, XVII.\u202fmendea - Iru\u00f1ea, 1695). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chavier-antonio-286-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CHAVIER, Antonio (Los Arcos, Nafarroa, XVII.\u202fmendea - Iru\u00f1ea, 1695). - Iura Vasconiae","og_description":"Los Arcosen jaio zen, hiribildu hori Gaztelako erresumari atxikia zegoenean \u2014hala egon zen 1463tik 1753ra bitartean\u2014, nobleziako familia batean. Horregatik kalifikatu zuten era honetan: quanto a su calidad, tiene calificada la de christiano viejo y limpia sangre, ezinbesteko baldintza baitzen hori, oficios de Rep\u00fablica deitzen ziren eginkizunetan aritzeko, xvii.\u202fmendean. Goi-mailako ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitateko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chavier-antonio-286-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chavier-antonio-286-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chavier-antonio-286-eu\/","name":"CHAVIER, Antonio (Los Arcos, Nafarroa, XVII.\u202fmendea - Iru\u00f1ea, 1695). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T09:29:03+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chavier-antonio-286-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chavier-antonio-286-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chavier-antonio-286-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CHAVIER, Antonio (Los Arcos, Nafarroa, XVII.\u202fmendea &#8211; Iru\u00f1ea, 1695)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2945","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2945\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2945"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2945"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}