{"id":2941,"date":"2020-04-23T11:22:27","date_gmt":"2020-04-23T09:22:27","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/aleson-francisco-284-eu\/"},"modified":"2020-04-23T11:22:27","modified_gmt":"2020-04-23T09:22:27","slug":"aleson-francisco-284-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aleson-francisco-284-eu\/","title":{"rendered":"ALESON, Francisco (Viana, Nafarroa, 1634 &#8211; Logro\u00f1o, Errioxa, 1715)."},"content":{"rendered":"<p><span>Vianan sortu zen Francisco Aleson, <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendearen hasieratik han<br \/>\nfinkatutako familia batean. Nerabezaroan Jesusen Konpainiaren Anuntziatuaren<br \/>\nIkastetxean ikasi zuen. Jesuiten ohiko heziketa izan zuen, eta ziurrenik aita<br \/>\nJose Moreten esku-hartzea erabakigarria izanen zen. Aleson materia<br \/>\nhumanistikoetan ahalegindu zen, 1688an <i>Societas Iesu<\/i> delakoan profesatu<br \/>\nzuen arte. Urte hartan bertan, aipatutako aita Moret aurreko urtean hil zenez,<br \/>\nErresumako Diputazioak Aleson proposatu zuen hark hutsik utzitako<br \/>\nkronista-kargua betetzeko. Elite nafarrak haren izendapena babestu bazuen ere,<br \/>\nTirso Gonzalez de Santalla preposito orokorra eta Inozentzio XI.a aita santua<br \/>\nharen aurka agertzeak karguaren onarpena atzeratu zuen. Haren apaizgoa eta<br \/>\nkronistaren kargua teorian bateraezinak izatea gainditu nahian, Cogolludoko<br \/>\nmarkesari eskatu zitzaion bitartekari lanak egitea, Espainiaren enbaxadorea<br \/>\nbaitzen Erroman, baina 1689ra arte esperatu beharko zuen Alesonek erresumaren<br \/>\nkronista kargua hartu arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erresumaren kronista-kargua urtean 150 dukatez<br \/>\nhornituta zegoen eta Vianako jesuitak biziartean bete zuen ordezkaritza<br \/>\npolitiko altua, hasieran haren lana, hein batean, haren aurreko aita Moreten<br \/>\nospeak itzali bazuen ere. Hortaz, haren hasierako lana gehiago izan zen<br \/>\nlehendik egindako lanak argitara ematea, sortzea baino, inprentara eraman<br \/>\nbaitzuen Moretek egindako <i>Annales<\/i> lanaren bigarren tomoa (1695), behin<br \/>\nbetiko zirriborro eran iritsi zitzaiona. Liburuki horrekin batera,<br \/>\nDiputazioaren eskutik jaso zuen Alesonek sail hartako hirugarren liburukia<br \/>\nosatuko zuten paper solteak, eta haiei erantsi zitzaizkien hainbat iruzkin eta<br \/>\nohar. Era horretan zabaldu zen erresumaren lehengoratzearen inguruan eta \u00c9vreux<br \/>\netxearen inguruan aita Jose Moretek egindako azken lanak argitaratzeko aukera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere kronista-lana etenda ikusi zuen Alesonek,<br \/>\nJesusen Konpainiaren barneko arduretan etengabe gora egiten ari zelako. Soria,<br \/>\nSegovia eta Donostiako etxe eta ikastetxeak kudeatu ondoren, Loiolako errektore<br \/>\neta ondoren Iru\u00f1eko errektore izendatu zuten, Gaztelako probintzialorde-kargura<br \/>\n(1695) eta Valladolid eta Salamancako Ikastetxe garrantzitsuetako<br \/>\nkudeatzaile-kargura iritsi aurretik. Halako <i>cursus honorum<\/i> bat ez zen<br \/>\noharkabean igaro Erresumako diputatuen begietara, eta Luis Francisco Benavides<br \/>\nerregeorde eta Solerako markesaren aurrean salatu zuten Aleson \u2014Filipe\u202fIV.a<br \/>\nBorboikoak tronua hartzen zuen une berean\u2014 kronista karguari zegozkion<br \/>\nbetekizunak betetzen ez zituelakoan. Diputazioak erabaki zuen kronistaren<br \/>\nsoldata lau urtez bahitzea, baina erregeordetzaren eta Gaztelako Ganberaren<br \/>\nmesedeak bere ordainak itzuli zizkion jesuitari.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroako kroniken zikloaren etenaldia 1704an<br \/>\namaitu zen, <i>Anales<\/i> lanaren hirugarren tomoa agertu zenean, ordurako argi<br \/>\nzegoela Francisco Alesonek lan horretan izan zuen esku-hartzea. Moretek<br \/>\nsailkatutako materialez gain, kronika espainiar nahiz frantsesak, erresuma,<br \/>\neliza nahiz udaletxeetako artxiboetan (Simancas, Iru\u00f1ea, Zangoza, Viana, Leire,<br \/>\nOlite) kontsulta zuzena eginez, eta Gaztela nahiz Nafarroako partikularrek<br \/>\neskainitako materialak aztertuta, Vianakoak erresuma piriniarreko gertakarien<br \/>\nnarrazioa osatu zuen, <span class=\"iv-smallcaps\">xiv.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\nerdialdetik hasi eta Karlos V.a enperadorearen erregealdiaren hasiera arte.<br \/>\nEspainiako Ondorengotza Gerraren erasoak gorabehera, kroniken zikloko laugarren<br \/>\neta bosgarren tomoak inprimategira eramatea lortu zuen Alesonek (1709 eta<br \/>\n1715). Aldi horren azterketa eginik, Behe Erdi Aroko Nafarroa konfiguratu zuten<br \/>\ngertakarien eta, zehatzago, Gaztelak 1512an egindako konkistaren ikuspegi<br \/>\nberritua eskaini zien Francisco Alesonek Ilustrazioa eta Liberalismoa gogoko<br \/>\nzituzten jakintsuei. Alfredo Florist\u00e1n Im\u00edzcozek gogorarazten duenez,<br \/>\njesuitaren ikuspegia nagusi izan zen bi mendez, erresuma independente izatetik<br \/>\nHabsburgoko monarkia plurinazionalean integratzera egindako trantsizioaren<br \/>\ninterpretazioari dagokionez, eta betiere Alesonek bere kontakizunetan unean<br \/>\nunekoari buruz agertzen zuen kezka antzematen delarik. Filipe V.a Borboikoaren<br \/>\nzerbitzari leiala izanik, haren iritziz, dinastia frantziarra Madrilgo tronuan,<br \/>\neta beraz Iru\u00f1ekoan finkatu izana, Gaztelaren anexioa eta Borboiko monarkian<br \/>\nintegratzea legitimatuko zituen ziklo baten itxiera besterik ez ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita Francisco Aleson Logro\u00f1on hil zen, 1715eko<br \/>\nurrian, <i>Anales de Navarra <\/i>lanaren bosgarren liburukia Vianako Francisco<br \/>\nPicarten inprimategitik atera eta denbora eskasera. Azken lan hori egiten zuen<br \/>\naldi berean, Filipe\u202fIV.aren alde Jacinto Aranazek egindako laudoriozko testua<br \/>\nonartzeko eta zentsuratzeko lanean aritu zen, eta beste hainbat lan idazten,<br \/>\nadibidez Francisco Elorza Rada Nafarroako noblearen heraldika lana,<br \/>\nFilipe\u202fIV.\u202faren heriotzaren ondorengo testuak, eta nonbait galdu zen <i>Grammatica<br \/>\ngr\u00e6co-hispana <\/i>izeneko lana, Salamancan argitaratua (1697).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Vianan sortu zen Francisco Aleson, xvi.\u202fmendearen hasieratik han finkatutako familia batean. Nerabezaroan Jesusen Konpainiaren Anuntziatuaren Ikastetxean ikasi zuen. Jesuiten ohiko heziketa izan zuen, eta ziurrenik aita Jose Moreten esku-hartzea erabakigarria izanen zen. Aleson materia humanistikoetan ahalegindu zen, 1688an Societas Iesu delakoan profesatu zuen arte. Urte hartan bertan, aipatutako aita Moret aurreko urtean hil zenez, Erresumako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2941","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ALESON, Francisco (Viana, Nafarroa, 1634 - Logro\u00f1o, Errioxa, 1715). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aleson-francisco-284-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ALESON, Francisco (Viana, Nafarroa, 1634 - Logro\u00f1o, Errioxa, 1715). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Vianan sortu zen Francisco Aleson, xvi.\u202fmendearen hasieratik han finkatutako familia batean. Nerabezaroan Jesusen Konpainiaren Anuntziatuaren Ikastetxean ikasi zuen. Jesuiten ohiko heziketa izan zuen, eta ziurrenik aita Jose Moreten esku-hartzea erabakigarria izanen zen. Aleson materia humanistikoetan ahalegindu zen, 1688an Societas Iesu delakoan profesatu zuen arte. Urte hartan bertan, aipatutako aita Moret aurreko urtean hil zenez, Erresumako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aleson-francisco-284-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aleson-francisco-284-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aleson-francisco-284-eu\\\/\",\"name\":\"ALESON, Francisco (Viana, Nafarroa, 1634 - Logro\u00f1o, Errioxa, 1715). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T09:22:27+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aleson-francisco-284-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aleson-francisco-284-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aleson-francisco-284-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ALESON, Francisco (Viana, Nafarroa, 1634 &#8211; Logro\u00f1o, Errioxa, 1715).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ALESON, Francisco (Viana, Nafarroa, 1634 - Logro\u00f1o, Errioxa, 1715). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aleson-francisco-284-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ALESON, Francisco (Viana, Nafarroa, 1634 - Logro\u00f1o, Errioxa, 1715). - Iura Vasconiae","og_description":"Vianan sortu zen Francisco Aleson, xvi.\u202fmendearen hasieratik han finkatutako familia batean. Nerabezaroan Jesusen Konpainiaren Anuntziatuaren Ikastetxean ikasi zuen. Jesuiten ohiko heziketa izan zuen, eta ziurrenik aita Jose Moreten esku-hartzea erabakigarria izanen zen. Aleson materia humanistikoetan ahalegindu zen, 1688an Societas Iesu delakoan profesatu zuen arte. Urte hartan bertan, aipatutako aita Moret aurreko urtean hil zenez, Erresumako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aleson-francisco-284-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aleson-francisco-284-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aleson-francisco-284-eu\/","name":"ALESON, Francisco (Viana, Nafarroa, 1634 - Logro\u00f1o, Errioxa, 1715). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T09:22:27+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aleson-francisco-284-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aleson-francisco-284-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aleson-francisco-284-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ALESON, Francisco (Viana, Nafarroa, 1634 &#8211; Logro\u00f1o, Errioxa, 1715)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2941","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2941\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2941"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2941"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}