{"id":2939,"date":"2020-04-23T11:15:13","date_gmt":"2020-04-23T09:15:13","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/moret-mendi-jose-283-eu\/"},"modified":"2020-04-23T11:15:13","modified_gmt":"2020-04-23T09:15:13","slug":"moret-mendi-jose-283-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-mendi-jose-283-eu\/","title":{"rendered":"MORET MENDI, Jose (Iru\u00f1ea, 1615 &#8211; Iru\u00f1ea, 1687)."},"content":{"rendered":"<p><span class=\"iv-smallcaps\">xvii.<\/span><span>\u202fmendeko Nafarroa, haren kultura politikoa eta<br \/>\nerresumaren nortasunaren sorrera aztergai duen historiografiak tentuz<br \/>\nerreparatu dio Jose Moret jesuitaren ezinbesteko figurari. Haren erudizioak eta<br \/>\nerresuma piriniarraren berezitasunak eta antzinatasuna aldarrikatzeko jartzen<br \/>\nzuen kemenak arreta eman zien J. Altadill eta A. Campi\u00f3n historialariei,<br \/>\npositibismo historikoa sasoi betean zegoen garaian, eta ondoren ere A. P\u00e9rez<br \/>\nGoyenak edo A.\u00a0J. Mart\u00edn Duquek ikertu zuten. Gainera, erresuma hispano<br \/>\nhorren Aro Modernoko nortasuna eta politika ikertu dituzten historialari<br \/>\nberantiarragoen azterketaren helburua ere izan da (A.\u00a0Florist\u00e1n Im\u00edzcoz).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Iru\u00f1ean jaio zen 1615ean, eta uztailaren 10ean<br \/>\nbataiatu zuten. Jose Moret (edo Morete) Errege Gorteko legegizon baten semea<br \/>\nzen, eta aitaren familia Biotzariko baronerriaren jabetza zeukan Redin<br \/>\nfamiliaren menpekoa zen. 1629an Jesusen Konpainian sartu zen. Humanitate,<br \/>\nfilosofia eta teologia ikasketak burutu zituen Salamancako Unibertsitatean. Jesuiten<br \/>\n<i>cursus honorum<\/i> delakoa jarraituta, aita Moret hezkuntzara destinatu<br \/>\nzuten, Konpainiak Iru\u00f1ean, Sorian, Oviedon eta Segovian zituen ikastetxeetara.<br \/>\nAzkenean, Palentziako ikastetxea zuzendu zuen 1655etik aurrera. Heldutasunera<br \/>\niritsita, 1664an (1671 bitartean) Iru\u00f1eko ikastetxeko Errektore izendatu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1654an Nafarroako Diputazioak<br \/>\nerresumaren kronista izendatu zuen, sortu berria zen titulua eskainiz. Handik<br \/>\nurtebetera, kargu hori onartu baino lehen, Moretek inprimategira eraman zuen<br \/>\nbere lehenengo lan historiografikoa, <i>De obsidione Fontirabi\u00e6<\/i>, non<br \/>\nlatinez kontatzen zituen Hondarribiaren setio frantsesaren gorabeherak. Jakina<br \/>\ndenez, plaza gipuzkoar hori 1638an askatu zuten erregearen soldaduek eta,<br \/>\nneurri handi batean, milizia nafarrek. Publikazio horren ondoren, Moretek bere<br \/>\njakinduria eta eginahala jarri zituen testuak sortzeko lanean, haien bidez<br \/>\nerresuma piriniarraren iraganaren kontakizun berritu bat egituratzeko, egia<br \/>\nhistorikoa bilatzeko, erresumaren antzinatasuna eta lehentasuna aldarrikatzeko eta<br \/>\niraganaren oroimenari erantsitako fantasiak edo faltsukeriak garbitzeko,<br \/>\nGorteetan batzartutako hiru Estatuekin adostu zen bezala.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Moreten kronista-lana amaitu gabe zegoen 1687an hil<br \/>\nzenean, baina hainbat lan argitaratuta utzi zituen, Iru\u00f1ean inprimatu zirenak.<br \/>\nLehenengoa <i>Investigaciones hist\u00f3ricas de las antig\u00fcedades del reyno de<br \/>\nNavarra<\/i> (1665) lana izan zen, Nafarroaren iragana aztertzen duena, Antso<br \/>\nVII.a <i>Azkarra<\/i> hil arte. Haren ondoren eta haren osagarri plazaratu zuen <i>Congressiones<br \/>\napolog\u00e9ticas sobre la verdad de las investigaciones hist\u00f3ricas de las<br \/>\nantig\u00fcedades del reyno de Navarra <\/i>(1677) izeneko lana, frai Domingo La Ripa<br \/>\naragonesaren lan <i>sobrarbistari<\/i> erantzunez egindako alegatu sakon eta<br \/>\nlandua. Bi lanetan ere, trebetasun handia erakutsi zuen Moretek agirien<br \/>\nbilaketa eta irakurketa kritikoari zegokienez, eta eztabaidarako grina eta<br \/>\nadore handiak, penintsularen historian eta Espainiako monarkia austriarraren<br \/>\nmosaiko konplexuan txertatutako Nafarroa baten defentsa egiteko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita Moreten izaera polemikoak hainbat gorabehera<br \/>\neragin zizkion erresumako agintariekin eta beste jakintsu nafar batzuekin.<br \/>\n1666an, Iru\u00f1eko prozesu judizial batetik ondorioztatzen denez, Diputazioko<br \/>\nkideek aurpegiratu zioten nahita <i>ahaztu<\/i> zuela haien aipamena egitea <i>Investigaciones<br \/>\nhist\u00f3ricas<\/i> \u20141662an amaituak\u2014 izeneko lanaren eskaintzan, haien ustez<br \/>\nerresumak baino gehiago diputatuek merezi zutelarik laudoriozko aipamena. Aldi<br \/>\nberean, beste gatazka bat sortu zen jesuitaren eta Jos\u00e9 Conchillos<br \/>\nlizentziatuaren artean. Tuterako kolegiatako kalonjeak, aldeko zituela<br \/>\naragoitarren zentsurak, inprentara eraman zuen hiri haren antzinatasuna<br \/>\ndefendatzen zuen <i>Propugn\u00e1culo hist\u00f3rico y jur\u00eddico<\/i> lana. Tutera Tubalek<br \/>\nsortu zuela argudiatu izanak Moreten larritasuna eragin zuen, <i>Propugn\u00e1culo<\/i><br \/>\nlanaren argitalpenean ikusi zuelako eraso egiten zitzaiola Iru\u00f1eak Nafarroako<br \/>\nhiri nagusi gisa zuen lehentasun politikoari. Erresumaren kronista kargutik<br \/>\neratzen zuen historia ofizialarekiko edozein mespretxuri bidea mozteko asmoz,<br \/>\njesuitak obra txiki bat idatzi zuen, Conchillosen argudioak ezetsiz. <i>El<br \/>\nbodoque<\/i> deitu zion lan hari, pertsonaien arteko solasaldi satiriko-jakintsu<br \/>\nfaltsuen ereduari jarraiki antolatu zuen, eta inprimategiko datu faltsuak<br \/>\nerantsi zizkion (\u00abEn Colonia Agripina, por Severino Clariey\u00bb), beharbada<br \/>\nIru\u00f1ean edo Baionan argitaratu bazen ere. Jakintsuaren kereila ez zen agerpen<br \/>\nhorrekin amaitu, izan ere, Conchillosek bere tesiak justifikatu nahi izan<br \/>\nzituen, bere liburuari \u00abTrifauce Cerbero\u00bb izenpean eraso egin zion taldeari<br \/>\nkontra eginez. Hark ere hiri eta inprimategiko datu faltsuak erabiliz (\u00abEn<br \/>\nAmberes, por Sebasti\u00e1n Sterlin\u00bb) eta Jorge Alceo de Torres izengoitiarekin,<br \/>\n1667ko urte hartan berean plazaratu zuen <i>Desagravios del Propugn\u00e1culo de<br \/>\nTudela <\/i>lana<i>, <\/i>jesuitaren aurkako borrokaren azken pieza gisa, hari<br \/>\nburuz esanez \u00abno dexar\u00eda de hazer de las suyas y el apellido no le ayuda, que<br \/>\nsuele ser el verdadero \u00edndice de las obras\u00bb. Azken lan horri ez zion Moretek<br \/>\nerantzun, Nafarroako Errege Kontseiluak eta erregeordeak berak baizik, haren<br \/>\nbahiketa eta suntsipen judiziala agindu zutelarik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1674an, aldi gatazkatsu hori gaindituta, Moretek <i>Annales<br \/>\ndel reyno de Navarra<\/i> lanaren lehenengo liburukia burutu zuen, argitaratu<br \/>\narte oraindik hamar urte igaro baziren ere. Joseph de Moreten lanik gorenaren<br \/>\nantzeko prozesu konplexu bat bultzatu zen <span class=\"iv-smallcaps\">xviii<\/span>.\u202fmendean,<br \/>\nerresumaren izaerari aurre-konfigurazio bat emateko Nafarroako erresumaren<br \/>\nmemoria ofiziala sortzeko asmoa abiatu zenean. Moreten kasuan, Diputazioaren<br \/>\nenkargua zera zen, iturri fidagarriak bilatu eta sailkatzeaz gain, Nafarroa<br \/>\nberriz ere kokatzea lehentasunezko lekuan, penintsulako diskurtso politikoen<br \/>\nartean. Horretarako, bere luma trebetasunez erabiliz, artefaktu erudituak<br \/>\nekoitzi behar zituen Moretek, kronista aragonesek egin ohi zituztenen antzekoak,<br \/>\nedo euskal probintzietako nahiz Gaztelako obra korografikoen modukoak.<br \/>\nLurraldearen iragana berriro aurkitzeko gogoa eta Vianako printzearen edo<br \/>\n\u00c1valos de la Piszinaren obra kanonikoak gainditzeko gogoa antzematen da <i>Annales<\/i><br \/>\nlanaren planifikazioaren eta elaborazioaren atzean. Jesuitaren lanaren<br \/>\noinarriak izan ziren komentuetako, monasterioetako edo erresumako auzitegietako<br \/>\nartxibo eta liburutegietan egindako ikerketak, beste jesuitekiko<br \/>\ngutun-trukaketa joria eta Pirinioen bi aldeetako historien irakurketa ugariak.<br \/>\nHaren prosa, garai hartakoen gustukoa, hurrengo mendeetako historialarien<br \/>\nkritiken jomuga izan zen, bai kontakizunaren antolamenduagatik, bai xehetasunen<br \/>\njoritasunagatik, bai datu nahiz baliabide historiko faltsuak txertatu<br \/>\nizanagatik. Ezaguna da Gartzea Semenezen ondorengo errege-erreginak (\u00abreyes<br \/>\nduendes\u00bb) defendatu izanak jaso zuen zentsura, bera bezala jesuita eta<br \/>\nkorrespontsala zen Pedro Abarkak egindakoa, eta kritika gogorrak egin zizkion,<br \/>\nbaita ere, Gaspar Ib\u00e1\u00f1ez de Segoviak, Mond\u00e9jarko markesak, Nafarroaren alde<br \/>\negin zuen defentsa hertsiagatik, haren ustez, eginkizuna nahasten baitzuen,<br \/>\nhura behartuz \u00aba discurrir tantos sucesos fant\u00e1sticos con que suplir la<br \/>\nignorancia de los que primero le poseyeron [el reino]\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jose Moreten <i>opus magnum<\/i> delakoaren ardatz<br \/>\nnagusiak bi helburu zituen: alde batetik, aurreko historiografoek erabat argitu<br \/>\nez zituzten pasadizoak argitzea, eta bestetik, metodo historiografiko bat<br \/>\neratzea, Zurita, Uztarroz edo Blancasen antzera, eta beharbada, lurraldearen<br \/>\niraganari iraunkortasun politiko bat ematea, espazio nafarraren sorrera mitiko<br \/>\nedo egiaztatuetatik hasita, Filipe\u202fIV.aren (Nafarroako VI.a) eta haren seme<br \/>\nKarlos\u202fII.aren (Nafarroako V.a) agintaldietara arte. Narrazio horietatik bi<br \/>\nnabarmendu ziren, beren oldarkortasunagatik, Moreten erresumaren imajinazio<br \/>\nhistorikoan gakoak ziren bi aldiei zegozkienak: Sobrarbe eta Kapetoen<br \/>\ndominazioa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehenengo helburuari dagokionez, \u00abegia\u00bb bilatu<br \/>\nnahian, kronistak lehian jarri zuen Nafarroa Euskal Probintziekin eta Aragoiko<br \/>\nerresumarekin, lehentasunen inguruko eztabaida eruditu batera eramanez.<br \/>\nErresumaren antzinatasuna (eta haren lehentasun politikoa auzokideen aldean)<br \/>\nbabes edo kritika elementutzat hartu izan zen eztabaidaren hasieran, 1620ko<br \/>\nhamarkadan. Oihenart eta Marca biarnotarren lanak argitaratu eta zabaldu<br \/>\nondoren, antzinatasuna eztabaidaren muin-muinean zegoen, monarkia<br \/>\nfrantziarraren eta espainolaren arteko gatazken giroan. Sadak 1628an<br \/>\nplazaratutako <i>Historia apolog\u00e9tica <\/i>lanari Moreten justifikazioa eransten<br \/>\nzitzaion, erresumaren eta bertako eliteen interesei ahotsa jarriz. Tubalen<br \/>\ngaraiko jatorria, Kantabria-Baskonia-Nafarroa identifikazio arazotsua, eta<br \/>\nerregetzaren sorrera, <span class=\"iv-smallcaps\">viii<\/span>.\u202fmendean<br \/>\nmusulmanek inbaditu ondoren. Gaztelarrek Asturiasko Pelaioren eta godoen<br \/>\ninguruan antolatzen zuten diskurtsoarekiko oreka perfektua bilatuz, Moretek<br \/>\nGartzea Semenez baskoiaren figura mitikoa defendatu zuen, erresistentzia<br \/>\nkristau piriniarraren aitatzat joz, eta haren errege-aldarrikapena<br \/>\nsubiranotasun nafar itunduaren jatorriarekin, eta haien \u00abjatorrizko<br \/>\nespainiarrak\u00bb izatearen zilegitasunarekin lotuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bigarren helburuari dagokionez, haren hirugarren<br \/>\nliburukian aurkitzen da <span class=\"iv-smallcaps\">xiii.<\/span>\u202fmendeko<br \/>\neta <span class=\"iv-smallcaps\">xiv.<\/span>\u202fmende hasierako frantziar<br \/>\njatorriko monarken oinordetzaren azterketa kritikoa. Ximena dinastiaren<br \/>\namaierak bidea zabaldu zien Champaigne etxekoei, ezkontza bidez lotu baitziren<br \/>\nFrantziako errege etxeko Kapeto dinastiarekin. Erregealdi <i>frantziar <\/i>desberdinen<br \/>\ndeskribapena egitean, Moretek, erregetzaren eta haren botere-tresnen<br \/>\nnafartasunaren aldarrikapen hutsetik harago, une hartako errealitatearen<br \/>\nispilua aurkeztu zuen, Nafarroak, borboitarren mehatxu eta presio militarrak<br \/>\nmamituz gero, berriro aurki zitzakeen arriskuak ebaluatzeko. Era horretan, Jose<br \/>\nMoretek, Erdi Aroko iragana balizko irakurleei transmititzeaz gain,<br \/>\nohartarazpen politikoa egin zuen, kaltetua atera baitzitekeen Diputazioko eta<br \/>\nerresumako Gorteetako agintariek onartu eta defendatutako itunaren sistema,<br \/>\ntronuan zegoen monarka austriarra, Karlos\u202fII.a (V.a) legitimoa zela<br \/>\nazpimarratuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jesuitaren azken lan bat 1925ean argitaratu zuen<br \/>\nJose Maria Azkonak, haren liburutegi pribatuan gordetzen zuen eskuizkribu bakar<br \/>\nbaten gainean oinarrituta. Lanaren izenburua da <i>Castigaciones a la historia<br \/>\ndel padre Juan de Mariana en los puntos que pertenecen a Navarra<\/i>, eta<br \/>\nbertan modu argian kritikatu zuen bera bezala jesuita zen Juan de Marianak<br \/>\nidatzi zuen kronika. Juan de Marianak penintsularen iraganaren eraikuntzan<br \/>\ngarrantzi handikoa izan zen obra historiografikoa egin zuen. Hasierako<br \/>\narrazoibidean, Moretek zalantzarik gabe auzi nafarren ezagutza eskasa leporatu<br \/>\nzion Marianari, tartean zirela \u00abierros bien ordinarios en su historia y la<br \/>\naversi\u00f3n de \u00e1nimo a ellas, descubierta frequentemente en omissiones indignas de<br \/>\nhistoria general, en censuras desmedidas y libres poco decentes a la profesi\u00f3n<br \/>\nde historiador y religioso, en la narraci\u00f3n diminuta y poco fiel en las cosas<br \/>\nque son de alg\u00fan lustre de aquel reyno\u00bb. Horretarako, azterlana osatzen zuten<br \/>\nhamabi ataletan, Juan de Marianak espazio pirenaiko horren gainean egiten<br \/>\nzituen aipamen guztiak berrikusten zituen Moretek, era berezian erreparatuz<br \/>\nNafarroaren Antzin Aroaren eta Erdi Aroaren konfigurazio ideologikoan eztabaida<br \/>\npizten zuten gaiei, eta Marianak godoen eta gaztelarren argudioak baliatuta<br \/>\negiten zituen gutxiespen guztiei aurka eginez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita Moret Iru\u00f1ean hil zen, 1687ko azaroaren 12an.<br \/>\nErresumaren kronista-kargua Vianako Francisco Aleson (1634-1715) jesuitari eman<br \/>\nzioten. Bere aurrekoak ondutako eskuizkribua prestatu zuen Alesonek, eta<br \/>\nIru\u00f1eko inprimatzaile Bernardo Huarterekin adostu zuen <i>Annales<\/i> lanaren<br \/>\nbigarren partearen inprimaketa. Aleson Valladolideko San Ignazio ikastetxeko<br \/>\nerrektorea zen, eta lan historiografikoari segida eman zion, Moreten material<br \/>\neta zirriborroez gain, agiri berriak bilduz, hildakoaren azken ikerlanaren<br \/>\nhelburu ziren \u00c9vreux etxeko lehenengo soberanoen gaineko kontakizunarekin<br \/>\njarraitu ahal izateko. Beraz, hirugarren tomoak, 1701erako amaitua zegoenak eta<br \/>\n1704an inprimatu zenak, jesuita iruindarraren testuak jaso zituen, eta bidea<br \/>\nzabaldu zien Alesonek <i>manu propria<\/i> idatzi zituen bi liburukiei. Bi lan<br \/>\nhoriekin burutu zen, hain zuzen ere, erresumaren memoria Aro Garaikidea iritsi<br \/>\narte finkatu zuten kroniken zikloa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>xvii.\u202fmendeko Nafarroa, haren kultura politikoa eta erresumaren nortasunaren sorrera aztergai duen historiografiak tentuz erreparatu dio Jose Moret jesuitaren ezinbesteko figurari. Haren erudizioak eta erresuma piriniarraren berezitasunak eta antzinatasuna aldarrikatzeko jartzen zuen kemenak arreta eman zien J. Altadill eta A. Campi\u00f3n historialariei, positibismo historikoa sasoi betean zegoen garaian, eta ondoren ere A. P\u00e9rez Goyenak edo A.\u00a0J. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2939","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MORET MENDI, Jose (Iru\u00f1ea, 1615 - Iru\u00f1ea, 1687). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-mendi-jose-283-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MORET MENDI, Jose (Iru\u00f1ea, 1615 - Iru\u00f1ea, 1687). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"xvii.\u202fmendeko Nafarroa, haren kultura politikoa eta erresumaren nortasunaren sorrera aztergai duen historiografiak tentuz erreparatu dio Jose Moret jesuitaren ezinbesteko figurari. Haren erudizioak eta erresuma piriniarraren berezitasunak eta antzinatasuna aldarrikatzeko jartzen zuen kemenak arreta eman zien J. Altadill eta A. Campi\u00f3n historialariei, positibismo historikoa sasoi betean zegoen garaian, eta ondoren ere A. P\u00e9rez Goyenak edo A.\u00a0J. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-mendi-jose-283-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moret-mendi-jose-283-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moret-mendi-jose-283-eu\\\/\",\"name\":\"MORET MENDI, Jose (Iru\u00f1ea, 1615 - Iru\u00f1ea, 1687). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T09:15:13+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moret-mendi-jose-283-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moret-mendi-jose-283-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moret-mendi-jose-283-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MORET MENDI, Jose (Iru\u00f1ea, 1615 &#8211; Iru\u00f1ea, 1687).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MORET MENDI, Jose (Iru\u00f1ea, 1615 - Iru\u00f1ea, 1687). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-mendi-jose-283-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MORET MENDI, Jose (Iru\u00f1ea, 1615 - Iru\u00f1ea, 1687). - Iura Vasconiae","og_description":"xvii.\u202fmendeko Nafarroa, haren kultura politikoa eta erresumaren nortasunaren sorrera aztergai duen historiografiak tentuz erreparatu dio Jose Moret jesuitaren ezinbesteko figurari. Haren erudizioak eta erresuma piriniarraren berezitasunak eta antzinatasuna aldarrikatzeko jartzen zuen kemenak arreta eman zien J. Altadill eta A. Campi\u00f3n historialariei, positibismo historikoa sasoi betean zegoen garaian, eta ondoren ere A. P\u00e9rez Goyenak edo A.\u00a0J. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-mendi-jose-283-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-mendi-jose-283-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-mendi-jose-283-eu\/","name":"MORET MENDI, Jose (Iru\u00f1ea, 1615 - Iru\u00f1ea, 1687). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T09:15:13+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-mendi-jose-283-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-mendi-jose-283-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-mendi-jose-283-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MORET MENDI, Jose (Iru\u00f1ea, 1615 &#8211; Iru\u00f1ea, 1687)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2939","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2939\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2939"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2939"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}