{"id":2935,"date":"2020-04-23T11:01:17","date_gmt":"2020-04-23T09:01:17","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/palafox-mendoza-juan-281-eu\/"},"modified":"2020-04-23T11:01:17","modified_gmt":"2020-04-23T09:01:17","slug":"palafox-mendoza-juan-281-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/palafox-mendoza-juan-281-eu\/","title":{"rendered":"PALAFOX MENDOZA, Juan  (Fitero, Nafarroa, 1600 &#8211; Burgo de Osma, Soria, 1659)."},"content":{"rendered":"<p><span>Juan Palafox Mendoza Fiteron (Nafarroa) jaio zen<br \/>\n1600eko ekainaren 24an. Haren aita Jaime Palafox zen, Arizako markesa, eta ama<br \/>\nAna Cascante Esp\u00e9s. Bien seme naturala izanik, aitaren ezagupena bederatzi urte<br \/>\neskas zituela izan zuen. Orduan hasi zen umearentzat ikasketa-aldi bat, kanonen<br \/>\ndoktoretza eskuratu arte amaituko ez zena. 1610etik 1615era Tarazonako jesuiten<br \/>\nikastetxera bidali zuen aitak. Urte haietan San Gaudioso apaiztegian bizi izan<br \/>\nzen. Lehenengo ikasketak amaituta, kanonetako batxilergoko lehenengo ikasturtea<br \/>\negin zuen Huescako Unibertsitatean. Bigarrena Alcal\u00e1 de Henaresen egin zuen eta<br \/>\nhurrengo 3., 4., eta 5. ikasturteak Salamancako Unibertsitatean egin zituen,<br \/>\nbatxiler gradua lortu arte, 1620an. Juan Palafoxek orduan hogei urte zituen,<br \/>\neta ikasketak une horretan etetea erabaki zuen, familiako arazoak tartean<br \/>\nzirela. Handik hamahiru urtera jarraitu zuen ikasten, ordurako Indietako<br \/>\nkontseilaria zela. 1633an lortu zuen, Sig\u00fcenzako Portacoeli Unibertsitatean,<br \/>\nkanonetako lizentziatura eta doktoretza, behar ziren azterketa guztiak gainditu<br \/>\nondoren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Palafoxen bizitza publikoa, berez, 1626an hasi zen,<br \/>\nAragoiko Gorteen batzarrera joan zenean, aurreko urteko otsailaren 27an aita<br \/>\nhil eta haren ordez, etxearen ordezkari. Palafox gazteak Filipe\u202fIV.a erregearen<br \/>\naldartea hunkitu zuen, nonbait, eta haren balido Olibaresko konde-duke<br \/>\nboteretsuarena ere bai, izan ere, azken honek bultzatuta, Gortera joan zen<br \/>\nbizitzera, Erregearen zerbitzura. Urte hartako irailaren 5ean, Gerra<br \/>\nKontseiluko fiskal izendatu zuten. Era horretan hasi zen haren ibilbide<br \/>\npolitiko oparoa, handik gutxira politika amerikarreko erdigunera eraman zuena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alderdi pertsonalari dagokionez, haren<br \/>\nbarne-bilakaerak bultzatuta, ordena sakratuak hartu zituen 1629ko martxoaren<br \/>\n10ean, Plasenciako apezpiku eta Toledoko artzapezpikutzaren gobernadore<br \/>\nFrancisco Mendozaren eskutik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte horretan bertan Indietako Kontseiluko<br \/>\nfiskaltzara jauzi egin zuen, eta hango karguaren zina egin zuen 1629ko urriaren<br \/>\n26an. Handik gutxira, 1629ko abenduaren 25ean, hurrengo enperadore Fernando<br \/>\nIII.\u202farekin ezkontzekoa zen Maria Austriakoa infantaren kapilau eta limosnagile<br \/>\nnagusi izendatu zuten. Eginkizun berri horretan, infantari lagundu zion Europa<br \/>\nosoan zehar egin zuen urte eta erdiko bidaia luze eta interesgarri batean,<br \/>\n1630ean eta 1631n. Azken jomuga Viena zen, eta infanta han utzita, Palafox<br \/>\nGortera itzuli zen. Bidai horretan hainbat lan sortu zituen: haietako bat, 1935<br \/>\narte argitaragabea eta izenburua <i>Diario del viaje a Alemania<\/i> (1635)<br \/>\nzuena; beste bat izan zen <i>Vida de la seren\u00edsima infanta Sor Margarita de la<br \/>\nCruz<\/i> (1635); gainera, erregeari aurkeztu zion <i>Di\u00e1logo de Alemania y<br \/>\ncomparaci\u00f3n de Espa\u00f1a con las dem\u00e1s naciones<\/i> lana, non Palafoxek<br \/>\ndefendatzen zuen erresuma bakoitza bere zuzenbide partikularraren arabera<br \/>\ngobernatu behar zela, konde-dukearen politika uniformatzailearekin talka egiten<br \/>\nzuen irizpidea emanez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Europan barna egindako bidaiatik itzuli eta bi urte<br \/>\neskasera, Indietako ministro kontseilari izendatu zuten Palafox, 1633an.<br \/>\nKontseiluan egin zuen lan handia erregeak oso ontzat eman zuen, baina urte<br \/>\nhaietan beste hainbat eginkizun ere eman zitzaizkion, esaterako bisita berezia<br \/>\negitea Maria enperatrizak eta haren alaba Sor Margarita de la Cruz infanta<br \/>\nartxidukesak sortutako Errege Oinutsen monasterioari eta pietate-obrei. Garai<br \/>\nhartan literatur jardun joria izan zuen, lehen aipatutako lanez gain, <i>Ordinaciones<br \/>\nreales<\/i> (1635), <i>Dict\u00e1menes espirituales y pol\u00edticos<\/i>, <i>Guerras<br \/>\nciviles de la China<\/i> eta <i>Sitio y socorro en Fuenterrab\u00eda y sucesos del<br \/>\na\u00f1o 1638, escritos de orden de su Majestad<\/i>, (1639) lanak ere idatzi<br \/>\nzituelako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jardun politikoan aurrerapenak egin bazituen, eremu<br \/>\neklesiastikoan ere ez zen atzean geratu. 1639ko abenduaren 27an Madrilgo San<br \/>\nBernardo elizako gotzain kontsakratu zuten. Hilabete hartan berean jakinarazi<br \/>\nzizkioten Espainia Berriko bisitatzaile nagusi izendatzen zuten errege-zedulak,<br \/>\naurreko urteko martxoan kargu horretarako izendapena eman ondoren. Karguaz<br \/>\njabetu orduko, Espainia Berriko bisita orokorra egiteko agindua eman zitzaion.<br \/>\nErregeorderri hartako auzitegien bisita, aurreko bi erregeordeen<br \/>\nerresidentzia-epaiketa, eta beste hainbat eskumen ere eman zitzaizkion,<br \/>\nFilipinak, Peru eta Espainia Berriko merkataritzari zegozkionak. Erregeordea<br \/>\nzen haren bisitatik eta jurisdikziotik salbu geratzen zen bakarra, eta \u00c1lvarez<br \/>\nde Toledok seinalatu zuen bezala, horixe bera izan zen Palafoxek aurrera eraman<br \/>\nnahi zuen erreforma politikoak topatu zuen eragozpenik handiena. 1640ko<br \/>\napirilaren 21ean, itsasontzi berean abiatu ziren Ameriketara Diego L\u00f3pez de<br \/>\nPacheco erregeordea, Villenako markesa eta Escalonako dukea, eta Palafox<br \/>\nElizaren bisitatzaile izendatu berria, eta bi hilabeteko zeharkaldia egin<br \/>\nondoren, ekainaren 24an, Veracruzeko portura iritsi ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mexikon, Palafoxek aurkaritza eta kontraesan sail<br \/>\nbat aurkitu zituen bisitak egiteko eta Pueblako gotzain izateko. Aurkari<br \/>\nnagusia erregeordea izan zuen, erreforma egiteko lana erabat galarazi ez bazion<br \/>\nere, ez arlo zibilean ez eta elizaren arloan ere. Baina Braganzako dukearekin<br \/>\nzuen ahaidetasunak oso posizio zailean utzi zuen Escalonako duke eta<br \/>\nerregeordea. Braganzako dukearen aldekoak Filipe IV.\u202faren aurka matxinatu ziren<br \/>\nPortugalen, eta han sortutako arazo sezesionista une gordinean zela,<br \/>\nerregeordeak publikoaren aurrean \u2014Palafoxen arabera\u2014 Braganzako dukearen<br \/>\nahaidea zela harro esateaz gain, ez zituen bete portugaldarrak zenbait<br \/>\nlekutatik kanpora egozteko errege-zedulak, eta aterpea ere eman zien, bere<br \/>\njauregian. Palafoxek auzi horri buruzko informazioak helarazi zituen Gortera<br \/>\neta, beharbada, beste bideren batetik iritsi zitzaizkien berriak ikusita,<br \/>\nerregeak, 1642ko maiatzaren 30ean igorritako errege-zedularen bidez, Escalonako<br \/>\ndukeari Espainiara itzultzeko agindua eman zion, haren lekuan, aldi baterako,<br \/>\nPalafox jarriz. Horrenbestez, Juan Palafox Espainia Berriko aldi baterako<br \/>\nerregeordea bilakatu zen. Izendapena jaso eta denbora gutxira, Palafoxek eginak<br \/>\nzituen Escalonako dukearen aurretik erregeorde izandako Cerralboko markesaren<br \/>\neta Cadereitako markesaren epai-erresidentziak. Era berean, ordurako bidalia<br \/>\nzuen, 1641eko uztailaren 23an abiatu zen ontzidian, bere <i>Despatxu publiko<br \/>\neta sekretua<\/i>, non argi azaltzen zuen erregeorderriaren egoera. Bertan<br \/>\nazpimarratzen zuen Mexikoko Elizaren zurztasuna, artzapezpikurik gabe<br \/>\nbaitzegoen; eta salatzen zituen erregularren zabarkeriak ekartzen zituen<br \/>\narazoak eta, batez ere, alkate nagusien gehiegikeriak, banaketen sistemaren<br \/>\nerabileran. Gainera, Mexikoko Auzitegiaren egoeraren berri ere ematen zuen,<br \/>\nhala nola gainerako justizia-epaitegiena, Unibertsitatearena,<br \/>\nkabildoena,\u202feta\u202fabar.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregeorde-izendapenarekin batera, Espainia Berriko<br \/>\ngobernadore, kapitain jeneral eta Errege Auzitegiko presidente izendapenak<br \/>\netortzen ziren. Haren biografia jaso zuen Sor Cristina de la Cruz mojak esan<br \/>\nzuenez, era horretan harengan bat egiten zuten jurisdikzio zibilak eta<br \/>\njurisdikzio eklesiastikoak. Izan ere, 1642ko otsailaren 19ko zedularen bidez,<br \/>\nMexikoko artzapezpiku izendatu zuten, eta, elizbarrutiaren gobernua urtebete<br \/>\nluzez, 1643ko martxoaren 19ra arte bete ondoren, karguari uko egin zion.<br \/>\nPalafoxek berak kontsakratu zuen artzapezpiku berria, Juan Ma\u00f1oca Zamora.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Espainia Berriko erregeordetzan jardun zuen<br \/>\nbitartean, hau da, kargua Salbaterrako kondeak hartu arte, nekerik gabe aritu<br \/>\nzen Palafox hango biztanleen alde, batez ere kriollo eta indiarren alde:<br \/>\nogasuna saneatu eta diru-kutxan 400.000 peso utzi zituen, horretarako hainbat<br \/>\nneurri hartuta, besteak beste, ahaztuta zeuden zentsuen zedulak egikaritzeko<br \/>\nagindu zuen; Veracruzeko itsasertzetik kanporatu zituen portugaldarrak; La<br \/>\nHabana gotortu eta laguntza militarra eman zion; Mexikon osatu zituen<br \/>\nbatailoiko hamabi konpainia; errege-jauregian bildu zuen ongi hornitutako<br \/>\narmategi bat; alkate nagusien gehiegikeriak galarazi zituen; segurtasun<br \/>\npublikoa hobetu zuen; auzi zahar asko ebatzi zituen Auzitegira ia egunero<br \/>\njoanez eta areto berri bat sortuz; eta elizaren eremuan nolabaiteko diziplina<br \/>\njartzen saiatu zen. Zerga-presioaren beherapena sustatu zuen, eta Filipinekiko<br \/>\nmerkataritza kriolloa bultzatu zuen. Gainera, behartsuek beren lurretarako eta<br \/>\naberatsek beren lorategietarako behar zuten uraren banaketaren arazoa konpondu<br \/>\nzuen, eta behartsuen eta indiarren zergak arindu zituen, besteak beste. Haren<br \/>\ngobernu-ekintza inspiratu zuten ideia politikoen zati handi bat 1643an argitara<br \/>\neman zuen <i>Historia Real Sagrada. Luz de pr\u00edncipes y s\u00fabditos<\/i> izeneko<br \/>\nlanean jaso zuen. Hartan nabarmendu zuen monarkia espainiarra osatzen zuen<br \/>\naniztasunaren aldezpena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregeorde berri Salbaterrako kondeak 1642ko<br \/>\nazaroaren 23an hartu zuen kargua. Haren etorrerak buruhauste gehiago ekarri<br \/>\nzizkion Palafoxi, bisitatzaile-eginkizunaren ikuspegitik. Bisitak berak<br \/>\nerregeordearen ahalen murrizketa ekartzen zuen, eta horrez gain, Palafoxek<br \/>\naurrera eraman nahi zuen erreformak bertako amerikarren onura bilatzen zuen.<br \/>\nSalbaterrako kondea bisitatzailearen arerio bilakatu zen berehala. Esaterako,<br \/>\nbeste arazo askoren artean, Palafoxek eragozpenak aurkitu zituen alkate<br \/>\nnagusien merkataritzari buruzko errege-zedulak egikaritzea exijitu zuenean.<br \/>\nBisitatzailearen iritziz, puntu horri zegokion erreforma ezinbestekoa zen<br \/>\nerregeorderriko justiziaren ikuspegitik. Izan ere, horixe izan zen aurreko<br \/>\nerregeorde Escalonako dukearekin izandako aurrez aurrekoaren arrazoi<br \/>\nnagusietako bat. Hala eta guztiz ere, emaitzarik ere izan zuen Plafoxek urte<br \/>\nhaietan egin zuen lanak. Adibidez, aipagarria da Mexikoko Unibertsitatera egin<br \/>\nzuen bisita, erakunde horretarako konstituzio berriak egin baitzituen, 1645eko<br \/>\nurriaren 14an indarra hartu zutenak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Elizaren eremuan eragozpen handiagoak aurkitu zituen<br \/>\nPalafoxen lanak, baina pozik handienak ere hor lortu zituen, batez ere hain<br \/>\nmaite zuen Puebla de los \u00c1ngeles hiriko elizbarrutiaren berrikuntzarekin.<br \/>\nApezpiku izendatu berriak aurkitu zuen lehenengo arazoa izan zen<br \/>\ndoktrina-emaileak gotzainaren jurisdikzioaren pean egotea, eta erlijiosoen<br \/>\ndoktrina gehienak apaiz sekularren eskuetan geratzea. Puntu horri dagokionez,<br \/>\nTrentoko Kontzilioan nahiz errege-zeduletan xedatutakoan bilatzen zuen babesa<br \/>\nPalafoxek. Trentoko Kontzilioak ezarri zuenaren arabera, apaiz sekularrek nahiz<br \/>\nerregularrek egon behar zuten \u00abadierazitako karguari eta sakramentuen<br \/>\nadministrazioari zegozkien gauzetan, tokian tokiko elizbarrutiko gotzainaren<br \/>\njurisdikzio, bisita eta zuzenketaren pean\u00bb (XI.\u202fkap., XXV.\u202fsaioa). Beste alde<br \/>\nbatetik, 1618, 1622, 1634 eta 1637ko zedulek xedatutakoaren arabera,<br \/>\nerlijiosoek ez zuten apaiz edo doktrina-emaile eginkizunetan aritu behar,<br \/>\naurretik elizbarrutiko prelatuen azterketarik igaro gabe, bai beren<br \/>\negokitasunari zegokionez, bai indiarren hizkuntzen ezagutzari zegokionez.<br \/>\nPrezeptu horiek aplikatuta, Palafoxek hiru eguneko epea eman zien apaiz<br \/>\ndoktrina-emaileei azterketa gainditu eta kolazio kanonikoa eskatzeko. Gainera,<br \/>\nbere elizbarrutiko apaizen diziplina hobetzeko zenbait neurri xedatu zituen<br \/>\n(indiarrak errespetatzea, ikuskizun publikoetara ez joatea,\u202fetc.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ildo berritzaile beretik,<br \/>\n1646an San Pedro apaiztegia eraiki zuen Palafoxek, eta errektore bakar baten<br \/>\npean bateratu zuen ordurako existitzen zen San Joanen ikastetxearekin.<br \/>\nApaiztegian gramatika, erretorika, musika, kantu eklesiastikoa eta figuratua<br \/>\nikasten zituzten, hamaika urtetik hamazazpi urtera bitartean. San Joan<br \/>\nikastetxean, hemezortzitik hogeita lau urtera bitartean, filosofia, teologia<br \/>\neta kanon sakratuen goi-ikasketak egiten zituzten. Gainera, bere liburutegi<br \/>\noparoa, 4.000 liburu baino gehiago zituena, eman zion dohaintzan apaiztegiari,<br \/>\napaizen heziketarako, eta hizkuntza indigenen katedra bat sortu zuen bertan.<br \/>\nArkitekturaren ikuspegitik, zalantzarik gabe, haren lorpenik handiena izan zen<br \/>\nPuebla de los \u00c1ngeles hiriko katedraleko lanak amaitzea. Horri gehitu behar<br \/>\nzaio elizbarrutia utzi zuenerako eraikiak zituela berrogei tenplu baino<br \/>\ngehiago, eta baseliza ugari.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Artzain-eginkizunean,<br \/>\nindiarren idolatria erauzten saiatu zen, eta aldi berean, kristau doktrinara<br \/>\neraman zituen egokiak iruditzen zitzaizkion jardunbide indigenak, esaterako<br \/>\ndantza edo musika. Hasieran kontra egin bazion ere, azkenean Palafoxek onartu<br \/>\nzuen indiarrak ordena sakratuetarako sarbidea izatea.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pueblako gotzain izan zen aldetik Palafoxek aurkitu<br \/>\nzuen arazorik handiena, zalantzarik gabe, jesuitekiko gatazka izan zen.<br \/>\nLehendik ere izan zituen arazoak, hamarren ordainketaren kontura, baina gatazka<br \/>\nmaila pentsaezinera iritsi zen. Guztia 1647ko hausterre egunean hasi zen,<br \/>\nKonpainiaren ikastetxeetako errektoreei Juan Merlok, gotzainaren aldameneko<br \/>\neliz epailea zen aldetik eta haren partez, auto bat jakinarazi zienean. Hartan<br \/>\nagintzen zenez, predikua eta konfesioa emateko lizentzia guztiak bertan behera<br \/>\ngeratzen ziren, eta lizentzia horiek hogeita lau orduko epean entregatzeko<br \/>\nagindua gehitzen zuen. Gainera, handik egun batzuetara, martxoaren 8an, eliz<br \/>\nepaileak beste auto batean, eskumiku <i>latae sententiae<\/i> emateko mehatxua<br \/>\negiten zien jesuitekin konfesioa egitera edo haien sermoiak entzutera joaten<br \/>\nziren feligresei.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Apezpikuaren jokabidea gerra adierazpentzat jaso<br \/>\nizan zen, eta tamainako erantzuna eman zitzaion jesuiten aldetik, bi epaile<br \/>\nkontserbadore izendatu baitzituzten beren eskubideak defenda zitzaten. Era<br \/>\nhorretan, bi alderdi eratu ziren: alde batetik, Palafox eta bere aldameneko<br \/>\nJuan Merlo epailea, feligresen zati handi bat berekin zutela; beste aldetik,<br \/>\njesuitak eta haien babesle agertu ziren erregeordea, Mexikoko artzapezpikua eta<br \/>\ninkisidorea. Palafoxen iritziz, epaile kontserbadoreek ez zuten jurisdikziorik<br \/>\neta <i>In Coena Domini <\/i>izeneko bulan zehaztutako zigorrak bete behar<br \/>\nzituzten, eliz jurisdikzioaren usurpazioa eta galarazpena egin zituztelako.<br \/>\nHala adierazi zuen elizbarrutiko epaile Juan Merlok. Beste aldetik, 1647ko<br \/>\nmaiatzaren 6an, Mexiko hiriko hainbat lekutan agertutako kartelek iragartzen<br \/>\nzuten epaile kontserbatzaileen aginduz Palafox jendaurrean eskumikatuta<br \/>\nzegoela. Haien arabera, ez zien men egiten Elizaren agindu eta bulei, eta <i>In<br \/>\nCoena Domini<\/i> bulan jasotako eskumiku handiaren zigorra merezi zuen. Hirian<br \/>\niskanbila handia sortu zen. Bi alderdien arteko tentsioak istiluak eragin<br \/>\nzituen Pueblan, apezpikuaren aldekoek manifestazio publiko bortitzak egin<br \/>\nbaitzituzten. Puntu horretara iritsita, gomendagarriena zen gotzaina<br \/>\nelizbarrutitik atera eta leku seguruan gordetzea. Jokoan zegoena<br \/>\nlizentzia-kontu bat baino gehiago zen: Espainia Berriaren erreforma bera zen,<br \/>\nia hasieratik aurrez aurre jarri zituena Palafox eta erregeordea. Bi aukera<br \/>\nzeuden, edo Koroa ordezkatzen zuen erregeorde ia ahalguztidun baten inguruan<br \/>\nardaztutako gobernua, errege-ogasunarentzat baliabideak biltzeko arduratuta,<br \/>\nedo karguen banaketan talde kriolloen aldeko onura bilatzen zuen gobernua, eta<br \/>\nkabildoen eginkizuna erregearen politikarekiko konpromisoa agertzeko lekua<br \/>\nizatea zela aldarrikatzen zuena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Muin-muinean alkate nagusien merkataritza zuen, eta<br \/>\njesuiten lizentzien kontura piztu zen gatazkari amaiera emateko, edo amaiera<br \/>\nematen hasteko bederen, Salbaterra erregeordea Peruko erregeorde izendatu<br \/>\nzuten, eta Palafoxen bisita orokorra bertan behera utzi zen, 1647ko azaroaren<br \/>\n30eko zedularen bidez. Horrenbestez, Palafox bere egoitzara itzuli zen. Epaile<br \/>\nkontserbadoreek Palafoxen aurka zuzendu zituzten zentsurak kendu zituzten.<br \/>\nPalafoxek berak ere, haien aurka diktatu zituen eskumikatze-dekretuak bertan<br \/>\nbehera utzi zituen. Jesuiten lizentzien auzia, ordea, konpontzetik urrun<br \/>\nzegoen. Madrilen eta Erroman, aita santuak emandako adierazpen laburren bidez,<br \/>\napezpikuak elizbarrutiaren gainean zuen jurisdikzioa aitortzen zen, eta beraz,<br \/>\ninork ezin zuen konfesiorik edo predikurik eman haren baimenik gabe.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1648ko urtarrilean emandako agindu baten bidez,<br \/>\nPalafox Espainiara itzularazi zuten, haren merituen arabera egokia izanen zen<br \/>\negoitza betegabe bat betetzera. Palafoxek erregeorde-eginkizunean egindako<br \/>\nlanaren erresidentzia-epaiketa Mexikoko Entzutegiko Francisco Calder\u00f3n Romero<br \/>\nepaileak egin zuen. Hark emandako ebazpenaren arabera, \u00abPuebla de los \u00c1ngeles<br \/>\nhiriko gotzainak zuzen eta leialtasunez jokatu zuen kargu horien<br \/>\neginkizunetan\u00bb. Hainbeste une latz iragan ondoren, bere zuzentasun eta<br \/>\nzintzotasuna aitortuta ikusten zituen Palafoxek.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gortera iritsita, Aragoiko Kontseiluan plaza bat<br \/>\nbetetzeko izendatu zuten Palafox. Haren anaia zen plaza hartu behar zuena,<br \/>\nbaina hura iritsi bitartean Juanek bete behar zuen. Dirudienez, inoiz ez zen<br \/>\njoan Kontseiluko batzarretara. Gehiago markatu zuen haren ibilbidea Luis<br \/>\nHaroren bultzadaz Burgo de Osma hiriaren apezpikutza betetzeko eskaintzak. Aldi<br \/>\nbaterako eskaintza zen, haren merituen mailako beste eliza bat hutsik geratu<br \/>\nbitartean bete beharko zuena. Kontua da Palafox gogobetetzen zuen fededun-talde<br \/>\nbat zaindu beharrean zegoela berriro, haiei eskaini behar zizkiela bere bisita<br \/>\npastoralak, eta haien erlijio-heziketarako lanak argitaratu beharko zituela.<br \/>\nDestino berri hartan zegoela, funts handiko arazo bakar bati aurre egin behar<br \/>\nizan zion, alegia, elizaren salbuespena defendatzea, erregeak erabaki zuenean<br \/>\nelizaren ondasunen gaineko zergaren luzapena agintzea, Inozentzio\u00a0X.a aita<br \/>\nsantuak ezarritako epetik harago. Horren haritik,1656ko abuztuaren 29an, <i>Memorial<br \/>\nal rey por la inmunidad eclesi\u00e1stica<\/i> izeneko lana argitaratu zuen,<br \/>\nFilipe\u202fIV.ari atsekabe handia eragin ziona. Beste lan batzuk ere osatu zituen<br \/>\ngarai hartan, bere pentsamendu politikoa bilduz, haien artean azpimarragarria <i>Manual<br \/>\nde estados y profesiones<\/i> y su <i>Juicio interior y secreto de la monarqu\u00eda<br \/>\npara m\u00ed solo<\/i> izenekoa. Lan horretatik sortzen da haren irizpen ezaguna,<br \/>\nmonarkiaren barneko erresuma bakoitza bertako legeen arabera gobernatzea<br \/>\naldezten zuena, erregimen bat eta beraren pean uniformatu gabe.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizitza osoa Jainkoaren eta monarkiaren aldeko<br \/>\nlanean eta eginahalean eman ondoren, Juan Palafox Mendoza 1659ko urriaren 1ean<br \/>\nhil zen, Burgo de Osma hirian.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Palafox Mendoza Fiteron (Nafarroa) jaio zen 1600eko ekainaren 24an. Haren aita Jaime Palafox zen, Arizako markesa, eta ama Ana Cascante Esp\u00e9s. Bien seme naturala izanik, aitaren ezagupena bederatzi urte eskas zituela izan zuen. Orduan hasi zen umearentzat ikasketa-aldi bat, kanonen doktoretza eskuratu arte amaituko ez zena. 1610etik 1615era Tarazonako jesuiten ikastetxera bidali zuen aitak. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2935","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>PALAFOX MENDOZA, Juan (Fitero, Nafarroa, 1600 - Burgo de Osma, Soria, 1659). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/palafox-mendoza-juan-281-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"PALAFOX MENDOZA, Juan (Fitero, Nafarroa, 1600 - Burgo de Osma, Soria, 1659). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Juan Palafox Mendoza Fiteron (Nafarroa) jaio zen 1600eko ekainaren 24an. Haren aita Jaime Palafox zen, Arizako markesa, eta ama Ana Cascante Esp\u00e9s. Bien seme naturala izanik, aitaren ezagupena bederatzi urte eskas zituela izan zuen. Orduan hasi zen umearentzat ikasketa-aldi bat, kanonen doktoretza eskuratu arte amaituko ez zena. 1610etik 1615era Tarazonako jesuiten ikastetxera bidali zuen aitak. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/palafox-mendoza-juan-281-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"11 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/palafox-mendoza-juan-281-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/palafox-mendoza-juan-281-eu\\\/\",\"name\":\"PALAFOX MENDOZA, Juan (Fitero, Nafarroa, 1600 - Burgo de Osma, Soria, 1659). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T09:01:17+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/palafox-mendoza-juan-281-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/palafox-mendoza-juan-281-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/palafox-mendoza-juan-281-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"PALAFOX MENDOZA, Juan (Fitero, Nafarroa, 1600 &#8211; Burgo de Osma, Soria, 1659).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"PALAFOX MENDOZA, Juan (Fitero, Nafarroa, 1600 - Burgo de Osma, Soria, 1659). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/palafox-mendoza-juan-281-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"PALAFOX MENDOZA, Juan (Fitero, Nafarroa, 1600 - Burgo de Osma, Soria, 1659). - Iura Vasconiae","og_description":"Juan Palafox Mendoza Fiteron (Nafarroa) jaio zen 1600eko ekainaren 24an. Haren aita Jaime Palafox zen, Arizako markesa, eta ama Ana Cascante Esp\u00e9s. Bien seme naturala izanik, aitaren ezagupena bederatzi urte eskas zituela izan zuen. Orduan hasi zen umearentzat ikasketa-aldi bat, kanonen doktoretza eskuratu arte amaituko ez zena. 1610etik 1615era Tarazonako jesuiten ikastetxera bidali zuen aitak. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/palafox-mendoza-juan-281-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"11 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/palafox-mendoza-juan-281-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/palafox-mendoza-juan-281-eu\/","name":"PALAFOX MENDOZA, Juan (Fitero, Nafarroa, 1600 - Burgo de Osma, Soria, 1659). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T09:01:17+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/palafox-mendoza-juan-281-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/palafox-mendoza-juan-281-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/palafox-mendoza-juan-281-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"PALAFOX MENDOZA, Juan (Fitero, Nafarroa, 1600 &#8211; Burgo de Osma, Soria, 1659)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2935","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2935\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2935"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2935"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}