{"id":2933,"date":"2020-04-23T10:57:03","date_gmt":"2020-04-23T08:57:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/armendariz-nagore-martin-280-eu\/"},"modified":"2020-04-23T10:57:03","modified_gmt":"2020-04-23T08:57:03","slug":"armendariz-nagore-martin-280-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/armendariz-nagore-martin-280-eu\/","title":{"rendered":"ARMENDARIZ NAGORE, Martin (licenciado Armend\u00e1riz) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1575 &#8211; Iru\u00f1ea, 1625)."},"content":{"rendered":"<p><span>Hari zor zaio <i>Recopilaci\u00f3n<\/i> edo <i>Repertorio<br \/>\ny sumario de las Leyes de Navarra<\/i> lana, oharrez eta iruzkinez osatua<br \/>\n(1614-1617) eta, beti egiten zuen moduan, Armendariz lizentziatua izenez<br \/>\nsinatua. Katalogo bibliografiko eta ikertzaile batzuek Jos\u00e9 de Armend\u00e1riz izena<br \/>\neman diote, beste inorekin nahasita.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Martin Armendarizek ongi islatzen du garai hartako<br \/>\nestatu lauan mugitzea eta gora igotzea zer zen, izan ere, haren<br \/>\nlanbide-bilakaerak ez du zerikusirik familiaren jatorriarekin. Iru\u00f1eko <i>rua<br \/>\nTorredondas<\/i> (gaur San Gregorio) karrikan jaio zen, 1575 inguruan, gurasoak<br \/>\nJuan Armendariz eta Teresa Nagore zituela, biak ere Iru\u00f1eko bizilagunak. Aita<br \/>\neuskal lurraldeetan sortua zen, harakina eta azienda-tratularia; negozioa<br \/>\nzabaltzen eta hobetzen asmatu zuen eta bere estamentuan posizio ekonomiko ona<br \/>\neduki zuen, bere jabegoko etxeaz gain errentan zituelako oholak, salgaiak eta<br \/>\nzenbait lur eta zentsu. Aita hil zen Martin eta anaia artean umeak zirela, eta<br \/>\nhaien ama berriz ere ezkondu zenean, haien osaba Miguel Serranok bere tutoretza<br \/>\neta zaintzapean hartu zituen. Justizia Auzitegietako eskribau eta tenientea zen<br \/>\nosaba, eta hark kudeatu zituen bi anaien ondasunak. Miguel anaia Madrilera joan<br \/>\nzen, eta handik Indietara, baina Martinek, berriz, 1593-1594 aldera Kanon eta<br \/>\nLege Ikasketak hasi zituen Huescako Unibertsitatean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1602rako Nafarroako Errege Auzitegietako abokatua<br \/>\nzen. Urte hartan berean, ezkontza onuratsua lotu zuen Maria Arraiozekin, Juan<br \/>\nArraioz eskribau eta hartzailearen alabarekin. Egiaztatu ahal izan denez,<br \/>\nikasle garaian lege-liburutegi oparoa osatu zuen, ezkontzako kapitulazioetan<br \/>\n400 dukat balio duen liburutegia eskaini baitzuen. 1614 eta 1616 bitartean diru<br \/>\narazoak izan zituen bere lege-bildumaren argitalpenek eragindako gastuen<br \/>\nondorioz, baina aldi bateko arazoak izan ziren, beti posizio erosoan bizi izan<br \/>\nzelako. Aukera izan zuen gurasoen ondasunak, aitaginarrebarenak, eta<br \/>\naitaordearen ondasunen zati bat bereganatzeko, eta berak ere bildu zituen<br \/>\nzenbait ondasun, haren testamentuan ageri denez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Recopilaci\u00f3n<\/span><\/i><span> bildumarekin egindako lanean kemen eta erudizio<br \/>\nhandiak erakutsi zituen, baina bestela, ez zen oso agerikoa izan Martin<br \/>\nArmendarizen lana, eta Nafarroako justizia-administrazioan ere ez zuen kargurik<br \/>\nbete.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alargun geratu eta denbora gutxira hil zen,<br \/>\nberrogeita hamar urte zituela, 1625eko uztailaren 25ean, Iru\u00f1eko Harategi<br \/>\nZaharrak (gaurko Oinutsak karrika) auzoko bere etxean, eta San Zernin elizan<br \/>\nlurperatu zuten. Testamentuan utzi zuen haren hiletak ordaintzeko etxeko<br \/>\nliburutegia saltzeko agindua. Hala egin zen, eta beste abokatu batek erosi zuen<br \/>\n100 dukat ordainduta. Mendearen erdialdera Juan Antonio Berdun<br \/>\nliburu-saltzailearen eskuetara joan zen. Ezkontzatik lau alaba eta seme bat<br \/>\njaio baziren ere, \u2014semea Armada espainiarrean soldadu\u2014, haien ondorengotza urte<br \/>\ngutxiren buruan eten zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1614an Armendarizek, Errege Kontseiluaren bultzadaz,<br \/>\nbere kargu argitaratuko du <i>Recopilaci\u00f3n de todas las leyes del Reino de<br \/>\nNavarra<\/i> lana, azken urteetan egin zuen bilduma jasoz. Harekin batera beste<br \/>\nbilduma bat argitaratu zen, <i>Las leyes del Reino de Navarrahechas en Cortes<br \/>\nGenerales <\/i>izenekoa, Gorteek 1576an emandako aginduari erantzunez Pedro Sada<br \/>\neta Miguel Murillo sindikoek egin zutena eta Kontseiluak jarritako traben<br \/>\nondorioz urteetan atzeratu zena. Urte berean bi bilduma argitaratzea ez da<br \/>\nkasualitatea, eta ez da kasualitatea, ezta ere, sindikoek egindakoaren<br \/>\neskaintza \u00abNafarroako Erresumako Hiru Estatuei\u00bb zuzendua izatea, eta azalean<br \/>\nerresumaren armarria agertzea, eta Armendarizek, ordea, erregeari eskaintzea,<br \/>\nazalean monarkiaren armarria agertzea eta eranskinak Kontseiluko presidenteari<br \/>\neskaintzea, haren familiaren armarria jarrita. Bi bildumek adierazten dute<br \/>\nNafarroako legeek garapen handia izan zutela <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span><br \/>\neta <span class=\"iv-smallcaps\">xvii.<\/span>\u202fmendeetan, eta beraz,<br \/>\nbeharrezkoa izan zela haien bilduma egitea, eta ekimen horrek tentsioak sortu<br \/>\nzituela Nafarroako Gorteen eta erregearen boterearen artean. Armendarizen<br \/>\nliburuaren inguruan gertatu ziren gauzetako batzuk argi agertzen dute tentsio<br \/>\nhori, izan ere, haren liburua istilu horien lekuko da, eta horregatik Erresumak<br \/>\nerrefusatu egin zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroan legeen inprimaketak xedapen-balioa zutela<br \/>\njakinik, <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendean erresumak<br \/>\nForu Laburtua deitu zena argitaratu nahi izan zuen, baina ezin izan zuen.<br \/>\nArrazoi desberdinengatik, inoiz ez zen lortu erregearen onespenik. Nafarroako<br \/>\nGorteek ez zituzten begi onez ikusi Balanzak eta Pasquierrek egindako<br \/>\nlege-bildumak (<i>Ordenantza <\/i>zaharrak, 1557), eta ondoren Pasquierrek<br \/>\negindakoa (<i>Ordenantza <\/i>berriak, 1567) ere ez, haietan sartzen zirelako<br \/>\nErresumaren lege-eskumena zapaltzen zuten errege-legeak, eta \u00aberabakien<br \/>\nbidetik\u00bb aritzen zirelako, legeak hitzez hitz kopiatu gabe, haien sumarioak<br \/>\neskainiz. Horregatik, Foru Laburtua argitaratzeko izapideek porrot egin<br \/>\nondoren, Gorteek 1576an agindu zieten beren sindikoei liburuki bakar batean<br \/>\nbiltzeko Gorte nagusietan emandako legeak eta erreparoak, errege-legeekin<br \/>\nbatere nahasi gabe. Bilduma hori Gorteetan aurkeztu zen 1593an, eta 1604an<br \/>\neguneratu zen, baina Errege Kontseilua gerotik gerora ibili zen hura aintzat<br \/>\nhartu aurretik, eta trabak jarri zizkion haren onarpenari, adibidez, luzeegia<br \/>\nzela esanez, eta murritzagoa izan zitekeela legeen xedapen-zatia bakarrik<br \/>\njarrita, osorik jaso gabe, edo ez zituela jaso bisita-ordenantzak eta<br \/>\nKontseiluarenak. Erregeordearen esku-hartzeari esker, 1612ra arte ez zuen lortu<br \/>\nsindikoen bildumak inprimatzeko lizentzia, baina azkenean argitaratu zen. Urte<br \/>\nhorretan berean, lizentzia hori urtebete eskasean lortu zuen Armendarizen<br \/>\nerrepertorioa argitaratu zen. Armendarizena izaera pribatuko lege-argitalpen<br \/>\nbat zen, lehian sartzen zena Erresumak bultzatutako bildumarekin, eta horrez<br \/>\ngain Errege Kontseiluaren eskakizunei erantzuten zien, lege-testuen laburpen<br \/>\nhutsak jasotzen baitzituen \u2014sumarioak\u2014. Horien guztien ondorioz, berehala<br \/>\nerrefusatu zuten erresumako sindikoek.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Armendarizek bost liburukitan jaso zituen Gorteen<br \/>\nlegeak, 1494tik, Gaztelak konkistatu aurretik, 1612ra arte. Hitzaurrean<br \/>\nohartarazi zuen ez zuela jaso ez bisita-legerik ez eta bestelako<br \/>\nerrege-legerik, Hiru Estatuek ez zutelako nahi haiek nahasterik. Berak, ordea,<br \/>\nbigarren bilduma bat zuen prest, lege horiek guztiak jasotzen zituena (zedula<br \/>\neta probisioak, bisita-legeak, ordenantzak,\u202fetab.). Inoiz ez zen inprimatzera<br \/>\niritsi, baina haren errolda eta tituluak eman zituen argitaratutako lanaren<br \/>\naurkibideetan. Biltzaile nekaezina izanik, haren esanetan hirugarren bilduma<br \/>\nbat ere ia prest zeukan, <i>Fuero General de Navarra y del Reino de Sobrarbe <\/i>izenekoak<br \/>\njasotzen zituena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Armendarizek antolatutako argitaratze-planean, <i>Recopilaci\u00f3n<br \/>\nde todas las Leyes de Navarra<\/i> bildumarekin batera <i>Aditiones sive<br \/>\nAnotationes<\/i> izeneko oharrak erantsi behar ziren, 1614rako argitaratzeko<br \/>\nprest eta onartuak baitzituen, bi lanek obra bakar bat osatzen zutelarik. Hala<br \/>\nere, <i>Aditiones<\/i> horien argitalpena atzeratu zen 1617 arte, eta ordurako<br \/>\nBildumaren ale ugari salduak ziren. Horregatik dago nahaste handi samarra<br \/>\nobraren edukiaren inguruan, argitalpen batzuetan <i>Recopilaci\u00f3n<\/i> eta <i>Aditiones<\/i><br \/>\nhoriek bat eginda doazelako, baina beste batzuetan bakoitza bere kabuz, bereiz,<br \/>\naurkitzen dira. <i>Aditiones<\/i> lanaren inprimaketa atzeratu zen, alde batetik,<br \/>\nordurako inprimatua zegoen bildumak Gorteetan arazo instituzional-politikoak<br \/>\naurkitu zituelako, eta bestetik edizioaren kostuak bere gain hartu behar izan<br \/>\nzituelako. Liburuak banatzen hasi eta denbora gutxira, Armendariz salatu zuten<br \/>\nbi merkatarik, haien esanetan 150 dukat zor baitzizkien, 800 paper-resmaren<br \/>\nordainetan. Haren aitaorde Gazolazek ere eskatzen zizkion inprimaketa egiteko<br \/>\nutzitako 300 dukat. Epaiketan argi geratu zen Armendarizek Errege Kontseiluaren<br \/>\nlaguntza izanen zuela inprimaketa finantzatzeko, erakunde horrek bere gain<br \/>\nhartu zuelako Erresumako hiri nahiz herri guztiei bilduma erosteko agindua<br \/>\nemateko ardura.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, 1614aren amaieran, sindikoen eta<br \/>\nErresumaren errekerimenduen aurrean, Errege Kontseiluak dekretu bat eman behar<br \/>\nizan zuen, Armendariz behartuz liburuaren izenburua aldatzera, <i>Recopilaci\u00f3n<\/i><br \/>\nhitza kenduz, hark legearen testu osoaren transkripzioa inplikatzen zuelako,<br \/>\neta haren ordez <i>Repertorio y sumario<\/i> erabiltzeko, lege haietatik<br \/>\nateratako laburpen hutsak jasotzen zituelako. Horregatik erantsi behar izan<br \/>\nzien azal berria artean saldu ez ziren liburukiei, eta eskuz aldatu behar izan<br \/>\nzuen salduta zeuden aleen azala. Egileak ez zuen kasurik egin eta, hori<br \/>\nikusita, 1617ko Gorteek, 36.\u202flegean, berriz ere lan haren izenburua aldatu<br \/>\nbehar zela berretsi zuten eta lana bera ezetsi zuten, 1569ko Gorteen 51. legea<br \/>\nhausten zuelako, eta Hiru Estatuen agindurik gabe argitaratu zelako. Gainera,<br \/>\nepaiketetan erabiltzeko debekua ezarri zieten abokatuei, eta epaimahaiei<br \/>\naintzat ez hartzeko agindua eman zieten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1617ko urte hartan berean argitaratu zituen<br \/>\nArmendarizek <i>Aditiones<\/i> direlakoak, eta legeari men eginez inprimatu<br \/>\nzituen azal berria eta izenburu berria, <i>Repertorio y sumario de las Leyes<br \/>\ndel Reyno de Navarra<\/i>. Eranskinetan, Armendarizek legez lege aletu zituen<br \/>\nbilduman jasotako guztiak. Monarkiaren gailentasunaren alde agertu zen,<br \/>\nNafarroako erregeak legeak bere kabuz egiteko eskumena eta forua<br \/>\ninterpretatzeko eskumena izatea proposatu zuen, hori komenigarria ez bazen ere,<br \/>\nHiru Estatuen onespenik gabe. Beharbada, Koroarekin zuen loturagatik,<br \/>\nArmendariz lizentziatuak defendatu zuen Gaztelako Zuzenbideak izan behar zuela<br \/>\nNafarroako Zuzenbidearen osagarria, baina tesi hori ez zen inoiz gauzatu.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Armendariz lizentziatuaren <i>Repertorio<\/i> lanak<br \/>\nbalio ofizialik inoiz izan ez bazuen ere, denbora igaro ahala ospe ona irabazi<br \/>\nzuen. Esate baterako, 1637ko Gorteek, legegizonen aginduz, haren ale bat<br \/>\nerostea erabaki zuten, sindikoen <i>Recopilaci\u00f3n<\/i> lana baino osoagoa zelako<br \/>\neta legeak errazago aurkitzen zirelako. Diputazioak ere erosi zuen, 1644an. Bi<br \/>\nbildumak ordezkatzera etorri zen, 1686an, Antonio Chavierrek egindako <i>Fueros<br \/>\ndel Reyno de Navarra y Recopilaci\u00f3n de las leyes<\/i> lana, orduan bai,<br \/>\nNafarroako Gorteen et Errege Kontseiluaren onespenarekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hari zor zaio Recopilaci\u00f3n edo Repertorio y sumario de las Leyes de Navarra lana, oharrez eta iruzkinez osatua (1614-1617) eta, beti egiten zuen moduan, Armendariz lizentziatua izenez sinatua. Katalogo bibliografiko eta ikertzaile batzuek Jos\u00e9 de Armend\u00e1riz izena eman diote, beste inorekin nahasita. Martin Armendarizek ongi islatzen du garai hartako estatu lauan mugitzea eta gora igotzea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2933","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ARMENDARIZ NAGORE, Martin (licenciado Armend\u00e1riz) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1575 - Iru\u00f1ea, 1625). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/armendariz-nagore-martin-280-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ARMENDARIZ NAGORE, Martin (licenciado Armend\u00e1riz) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1575 - Iru\u00f1ea, 1625). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hari zor zaio Recopilaci\u00f3n edo Repertorio y sumario de las Leyes de Navarra lana, oharrez eta iruzkinez osatua (1614-1617) eta, beti egiten zuen moduan, Armendariz lizentziatua izenez sinatua. Katalogo bibliografiko eta ikertzaile batzuek Jos\u00e9 de Armend\u00e1riz izena eman diote, beste inorekin nahasita. Martin Armendarizek ongi islatzen du garai hartako estatu lauan mugitzea eta gora igotzea [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/armendariz-nagore-martin-280-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/armendariz-nagore-martin-280-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/armendariz-nagore-martin-280-eu\\\/\",\"name\":\"ARMENDARIZ NAGORE, Martin (licenciado Armend\u00e1riz) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1575 - Iru\u00f1ea, 1625). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-23T08:57:03+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/armendariz-nagore-martin-280-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/armendariz-nagore-martin-280-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/armendariz-nagore-martin-280-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ARMENDARIZ NAGORE, Martin (licenciado Armend\u00e1riz) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1575 &#8211; Iru\u00f1ea, 1625).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ARMENDARIZ NAGORE, Martin (licenciado Armend\u00e1riz) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1575 - Iru\u00f1ea, 1625). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/armendariz-nagore-martin-280-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ARMENDARIZ NAGORE, Martin (licenciado Armend\u00e1riz) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1575 - Iru\u00f1ea, 1625). - Iura Vasconiae","og_description":"Hari zor zaio Recopilaci\u00f3n edo Repertorio y sumario de las Leyes de Navarra lana, oharrez eta iruzkinez osatua (1614-1617) eta, beti egiten zuen moduan, Armendariz lizentziatua izenez sinatua. Katalogo bibliografiko eta ikertzaile batzuek Jos\u00e9 de Armend\u00e1riz izena eman diote, beste inorekin nahasita. Martin Armendarizek ongi islatzen du garai hartako estatu lauan mugitzea eta gora igotzea [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/armendariz-nagore-martin-280-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/armendariz-nagore-martin-280-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/armendariz-nagore-martin-280-eu\/","name":"ARMENDARIZ NAGORE, Martin (licenciado Armend\u00e1riz) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1575 - Iru\u00f1ea, 1625). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-23T08:57:03+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/armendariz-nagore-martin-280-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/armendariz-nagore-martin-280-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/armendariz-nagore-martin-280-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ARMENDARIZ NAGORE, Martin (licenciado Armend\u00e1riz) (Iru\u00f1ea, ca.\u202f1575 &#8211; Iru\u00f1ea, 1625)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2933","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2933\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2933"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2933"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}