{"id":2927,"date":"2020-04-22T17:59:37","date_gmt":"2020-04-22T15:59:37","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\/"},"modified":"2020-04-22T17:59:37","modified_gmt":"2020-04-22T15:59:37","slug":"gongora-torreblanca-garcia-277-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\/","title":{"rendered":"GONGORA TORREBLANCA, Garcia (Juan Sada Amezketaren izenordea) (Iru\u00f1ea, Nafarroa, d. g. &#8211; Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1650)."},"content":{"rendered":"<p><span>Haren hasierako urteei buruzko xehetasunik ez dugu,<br \/>\nbaina haren obran azaltzen da baten bat. Egileak berak ematen digun<br \/>\ninformazioaren arabera, Salamancan ikasi zuen aurrena, eta Erroman ondoren, zer<br \/>\nikasketa egin zituen argitzen ez badu ere. Hainbat lekutan bidaian ibili zela<br \/>\ndio, eta kultura desberdinak ezagutu zituela, Nafarroara itzuli aurretik. Hemen<br \/>\nzelarik, 1611 eta 1615 bitartean parte hartu zuen Aldudeko lurraldeen inguruko<br \/>\netengabeko liskarrei amaiera eman nahian Frantziarekiko mugako mugarrien<br \/>\nkokalekuak zehazteko Gorteek izendatutako batzordean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1628an plazaratu zuen, Garc\u00eda de G\u00f3ngora y<br \/>\nTorreblanca izengoitiz, <i>Historia apolog\u00e9tica y descripci\u00f3n del Reyno de<br \/>\nNavarra<\/i> lana, Nafarroan argitaratutako lehenengo testu kantabrista jotzen<br \/>\ndena. Nafarroako Kontseiluko Monreal lizentziadunak onespena eman zion 1627ko<br \/>\nurriaren 7an, eta handik hilabete batzuetara argitaratu zen Iru\u00f1eko Carlos<br \/>\nLabaienen inprimategian. Obra hiru zatitan banatu zuen. Lehenbizikoan,<br \/>\nerresumaren deskribapena egiten hasi zen Sada, Espainiaren giltza eta defentsa<br \/>\nizateko eginkizuna, eta euskara berezkoa zela, gainerako hizkuntzak ez<br \/>\nbezalakoa, azpimarratu zuen. Bigarren liburukian ibilbide luzea egin zuen<br \/>\nhistorian barna, Nafarroako erresumaren sorreratik hasiz, haren arabera,<br \/>\nGartzea Semenez hautatu eta Gregorio\u202fII.a aita santuak hari berrespena<br \/>\nematearekin abiatu baitzen, 717. urteko urtarrilaren 20an, eta Erdi Aroaren<br \/>\namaieraraino, hark 1512an kokatu zuena, Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenean.<br \/>\nAzken liburukian erantzuna eman zien antzinatasun eta nobleziari dagokienez<br \/>\nNafarroaren aurretik beste erresuma batzuk, adibidez Aragoi edo Euskal<br \/>\nProbintzia eta Bizkaiko Jaurerria, kokatzen zituzten egileei.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lehenengo tesiaren abiapuntua Tubalen<br \/>\noinordekoek Nafarroako antzinako erresuma sortu zuteneko unea da, Nafarroan<br \/>\nlekutu baitziren, Iberiar penintsula populatzera iritsi zirenean. Era horretan<br \/>\nazaldu zuen, orobat, euskararen bertakotasuna, eta amaitu zuen esanez baskoi<br \/>\nnafarrak zirela egiazko kantabriarrak. Beraz, erresumari jatorri mistikoa,<br \/>\nlegendarioa ematen zion, besteena ez bezalakoa, berebiziko noblezia eta<br \/>\nberezitasun juridikoak (Forua) zituelako, eta Seiehungarreneko Monarkian zuen<br \/>\nlekua defendatuz, beste hainbat kronista eta historialarik egin zuten bezala,<br \/>\nesate baterako Esteban Garibaik, Poza Lizentziatuak edo Baltasar Etxabek.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Historia apolog\u00e9tica y descripci\u00f3n del Reyno de<br \/>\nNavarra<\/span><\/i><span> izan zen nafar batek idatzitako<br \/>\nlehenbiziko Nafarroaren historia, Rodrigo apezpikuak 1208an idatzitakoaz<br \/>\ngeroztik. Halako historia bat idatzi beharra ikusi zen, Juan Briz eta Lupercio<br \/>\nLeonardo de Arguensola aragoitarrekin Sobrarbeko mitoaren inguruan zegoen<br \/>\neztabaidaren eraginez. Obran ageri den eskaintzan, argi utzi zuen Sadak bere <i>Historia<br \/>\napolog\u00e9tica<\/i> idatzi zuela Nafarroaren aintzak argitara ateratzeko, horiek<br \/>\nezetsi nahi zituzten egileen erasoen aurrean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren argudioen hasiera Tubal Nafarroara iritsi zen<br \/>\nunean kokatzen da. Erresumako herritarren analisi soziologiko bat egin ondoren,<br \/>\nSadak ondorioztatu zuen haien janzkera eta hizkera bereziak tubaldarrek berekin<br \/>\nekarri zituztela. Tubal izan zen, halaber, hiriburua sortu zuena, Iru\u00f1ea<br \/>\neuskaraz, antzina-antzinatik. Pamplona izena ondoren asmatu zuten erromatarrek,<br \/>\naurreko bizilekua eraberritu eta zabaldu zutenean, Ponpeioren garaian. Ideia<br \/>\nhori Prudencio Sandovalen <i>Cat\u00e1logo de los Obispos de Pamplona<\/i> (1614)<br \/>\nlanetik hartu zuen, eta gainditu ere egin zuen, baskongadoa eta kantabroa gauza<br \/>\nbat eta bera zirela esan zuenean. <i>Recopilaci\u00f3n de los S\u00edndicos<\/i> (1614)<br \/>\nlana ere gainditu zuen, azken horretan ez delako kantabrismorik ageri.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere lanean askotariko argudioak bildu zituen Sadak,<br \/>\nlehenagotik beste kronista eta historialari ugarik formulatu zituztenak bere<br \/>\neginez, eta kritikatu zituenen helburu berdinetarako erabiliz. Esate baterako,<br \/>\ngipuzkoarren eta bizkaitarrengandik kaparetasun unibertsala hartu zuen, eta<br \/>\nNafarroako lehenbiziko populazioaren jatorria azaltzeko erabili zuen, haiek ez<br \/>\nbaitzuten zergarik ordaintzen jatorriz, eta berehalakoan hasi ziren<br \/>\nerrekonkista egiten musulmanen aurka.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aurreko kronikek, esaterako Gauberto Vagadenak,<br \/>\nkontatzen zutenaren arabera, Sobrarbeko erresuma zen iberiar penintsulako lehen<br \/>\nerakunde politikoa, eta Nafarroako erresumaren sorrera atzeratzen zuten Antso<br \/>\nIII.a <i>Nagusiaren<\/i> garairaino, betiere Sobrarbekoaren menpe eta ondoren<br \/>\nAragoiko erresumaren menpe kokatuz. Ildo beretik, Gaztelaren kasurako, Lopez<br \/>\nMaderak Pelaioren figura goretsi zuen Penintsulako lehenengo errege gisa, eta<br \/>\nhura gainditu nahi izan zuten gainerako buruzagiei usurpatzaileak izatea<br \/>\negozten zien. Juan Sadak, berriz, Nafarroako lehenengo erregea Gartzea Semenez<br \/>\nizan zela zioen, <span class=\"iv-smallcaps\">viii.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\nhasieran, musulmanak penintsulan sartu aurretik ere, eta Pelaiori, jatorriz<br \/>\ngodoa zela zioenez, barbaroa eta usurpatzailea izatea egozten zion, lurralde<br \/>\nhorretako lehenbiziko biztanleak baskoiak baitziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sadaren lanak interes politiko zehatz batzuei<br \/>\nerantzun zien, gaiaren muina zelarik Nafarroaren lekua Monarkia Hispanikoaren<br \/>\nbaitan. Bide batez, konkista bidezkoa izan zela, edo erresuma inoiz bereizi eta<br \/>\nondoren jatorrizko enborrera itzuli zela defendatzen zuten argudioak<br \/>\ndeuseztatzeko ere balio zuen. Ukatu egin zuen, beraz, 1512an Gaztelak konkista<br \/>\nmilitarra egin zuenik, haren arabera Nafarroak gogo onez entregatu baitzuen<br \/>\nbere burua, helburu bakar batekin, erresuma desberdin, bereizi eta berezkoa<br \/>\nizaten jarraitu ahal izatea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, azken urteetan, zenbait adituk ezbaian<br \/>\njarri dute <i>Historia apolog\u00e9tica<\/i> lanaren egilea Juan Sada ote den. Isabel<br \/>\nOstolazaren arabera, esaterako,<span>\u00a0 <\/span>lanari<br \/>\negin zitzaion kritikak eta Aragoiko erresumarekiko izandako eztabaidak<br \/>\nadierazten dute talde-lan baten ondorioa izan zitekeela. Beraz, Garc\u00eda de<br \/>\nGongora goitizenaren atzean Juan Sada, Iru\u00f1eko maisua, agrimensorea eta<br \/>\nesperientzia militarra zuen gizona egon zitekeen, baina Juan de Rada ere bai,<br \/>\nNafarroako Kontseiluko epailea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Haren hasierako urteei buruzko xehetasunik ez dugu, baina haren obran azaltzen da baten bat. Egileak berak ematen digun informazioaren arabera, Salamancan ikasi zuen aurrena, eta Erroman ondoren, zer ikasketa egin zituen argitzen ez badu ere. Hainbat lekutan bidaian ibili zela dio, eta kultura desberdinak ezagutu zituela, Nafarroara itzuli aurretik. Hemen zelarik, 1611 eta 1615 bitartean [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2927","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GONGORA TORREBLANCA, Garcia (Juan Sada Amezketaren izenordea) (Iru\u00f1ea, Nafarroa, d. g. - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1650). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GONGORA TORREBLANCA, Garcia (Juan Sada Amezketaren izenordea) (Iru\u00f1ea, Nafarroa, d. g. - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1650). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Haren hasierako urteei buruzko xehetasunik ez dugu, baina haren obran azaltzen da baten bat. Egileak berak ematen digun informazioaren arabera, Salamancan ikasi zuen aurrena, eta Erroman ondoren, zer ikasketa egin zituen argitzen ez badu ere. Hainbat lekutan bidaian ibili zela dio, eta kultura desberdinak ezagutu zituela, Nafarroara itzuli aurretik. Hemen zelarik, 1611 eta 1615 bitartean [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\\\/\",\"name\":\"GONGORA TORREBLANCA, Garcia (Juan Sada Amezketaren izenordea) (Iru\u00f1ea, Nafarroa, d. g. - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1650). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T15:59:37+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GONGORA TORREBLANCA, Garcia (Juan Sada Amezketaren izenordea) (Iru\u00f1ea, Nafarroa, d. g. &#8211; Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1650).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GONGORA TORREBLANCA, Garcia (Juan Sada Amezketaren izenordea) (Iru\u00f1ea, Nafarroa, d. g. - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1650). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GONGORA TORREBLANCA, Garcia (Juan Sada Amezketaren izenordea) (Iru\u00f1ea, Nafarroa, d. g. - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1650). - Iura Vasconiae","og_description":"Haren hasierako urteei buruzko xehetasunik ez dugu, baina haren obran azaltzen da baten bat. Egileak berak ematen digun informazioaren arabera, Salamancan ikasi zuen aurrena, eta Erroman ondoren, zer ikasketa egin zituen argitzen ez badu ere. Hainbat lekutan bidaian ibili zela dio, eta kultura desberdinak ezagutu zituela, Nafarroara itzuli aurretik. Hemen zelarik, 1611 eta 1615 bitartean [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\/","name":"GONGORA TORREBLANCA, Garcia (Juan Sada Amezketaren izenordea) (Iru\u00f1ea, Nafarroa, d. g. - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1650). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T15:59:37+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gongora-torreblanca-garcia-277-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GONGORA TORREBLANCA, Garcia (Juan Sada Amezketaren izenordea) (Iru\u00f1ea, Nafarroa, d. g. &#8211; Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1650)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2927","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2927\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2927"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2927"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}