{"id":2919,"date":"2020-04-22T17:49:14","date_gmt":"2020-04-22T15:49:14","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\/"},"modified":"2020-04-22T17:49:14","modified_gmt":"2020-04-22T15:49:14","slug":"agramont-zaldibar-pedro-273-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\/","title":{"rendered":"AGRAMONT ZALDIBAR, Pedro (Tutera, Nafarroa, 1567-1635)."},"content":{"rendered":"<p><span>Tradizio luzeko notario-familia batean sortu zen,<br \/>\neta Erriberako merindadeko harreragileen seme eta biloba zen. Haren gurasoak<br \/>\nGaspar Agramont eta Agueda Zaldibar ziren, eta Andre Mariaren elizan bataiatu<br \/>\nzuten, sorterrian, 1567ko maiatzaren 23an. Arreba bat zuen, Mariana izenekoa,<br \/>\nlau urtez gazteagoa, aitaren eta haren bigarren emazte Ana Perezen alaba.<br \/>\n1572an hirugarren anaia jaio zen, baina ez dugu haren izenaren berririk.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tuterako Agramont familiaren jatorria lausoa da, eta<br \/>\nzaila da familia hori Erriberan <span class=\"iv-smallcaps\">xv<\/span>.\u202fmendearen<br \/>\namaieran ezarri zen familia bereko adarrarekin lotzea. Azken ikerketen arabera,<br \/>\nhaien aurrekoek azkar egin zuten gora gizartean, eta agian horrek iradokitzen<br \/>\nahal du kristautasunera konbertitutako familia izatea. Litekeena da Pierres<br \/>\nAgramont izeneko larrugin iruindar batekin lotura izatea, agian, hark Iru\u00f1etik<br \/>\nTuterara alde egin izanen zuelako, <span class=\"iv-smallcaps\">xv<\/span>.\u202fmendearen<br \/>\namaieran, hiri hartako komunitate kriptojuduaren babesa eta anonimotasuna bilatuz.<br \/>\nBeraz, sinesgarria izan daiteke Agramont familiak Tuterako gizartean gora egin<br \/>\nizatea negozioen munduan egindako bidearen ondorioz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egileak berak aipatu zuen bere ibilbidea; adibidez,<br \/>\nFilipe\u202fII.aren gutunen eskribaua izan zela kontatu zuen. Ezaguna da 1589an<br \/>\nGortean egon zela, eta beharbada han hasiko zituen monarkaren ondoan leku<br \/>\npribilegiatua zuten Beaumont eta, beraz, Alba familiekiko harremanak.<br \/>\nNafarroara noiz eta zergatik itzuli zen zehazki ez badakigu ere, ontzat ematen<br \/>\ndiren arrazoi nagusiak aitaren heriotza edo iragan juduaren ondoriozko<br \/>\njazarpena izan litezke. Azken buruan, 1592an Tuteran zen, notario-lanbidean,<br \/>\neta 1593tik 1635era bitartean egin zituen protokoloak gordetzen dira. 1635ean<br \/>\nhil zen, sorterrian.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tuterako notariotzaren testuinguru horretan kokatu<br \/>\nbehar dugu haren lanik garrantzitsuena, hau da, <i>Historia de Navarra y de sus<br \/>\npatriarcas, gobernadores y reyes<\/i> (1632). Izan ere, eskuizkribuan ageri<br \/>\ndiren grafia desberdinek pentsarazi diete adituei lana haren notariotzako<br \/>\neskribauek diktatu edo kopiatu zutela. 1630eko hamarkadako urteen ezaugarria da<br \/>\nnafarren berezko nortasunaren defentsa, botere politiko gero eta<br \/>\nzentralizatzaileago eta bateratzaileago baten aurrean. Agramonten lanean,<br \/>\npasarte batzuetan subjektibotasuna ikusten bada ere, haren ikuspegi kritiko,<br \/>\nzientifiko eta historikoa ere sumatzen dira, nafarren antzinako fede urruna<br \/>\ndefendatzen duelarik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lana ezaguna izan bazen ere, ez zen argitaratu,<br \/>\nbeharbada antisemitismoa berriz piztuta ikusirik, nabarmendu nahi ez zuelako,<br \/>\neta agintarien politika egiteko era berriei antzematea zaila zelako, betiere<br \/>\nera guztietako errepresalien beldur egonik. Eskuizkriburik ospetsuena, edizio<br \/>\nkritiko batekin argitaratua, 1990aren hasieran aurkitu zen San Domingo<br \/>\nSiloskoaren monasterioan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egia da, bestalde, Agramonten lana ordura arte<br \/>\nidatzi ziren beste batzuetatik bereizi zela, egileak eman zion eite intelektual<br \/>\neta politikoagatik, foruaren aurkako edozein adierazpenen aurka agertzen<br \/>\nbaitzen, uneoro egia historikoa bilatuz. Inspirazioaren bila autore klasikoengana<br \/>\njo zuen, besteak beste, Jenofonte, Aristoteles, Estrabon, Zizeron eta Tito<br \/>\nLiviorengana, eta Erdi Aroko kroniketara nahiz Europan hedatutako beste obra<br \/>\nbatzuetara. Historiari buruzko lanak hedatzen ziren une hartan, esate baterako<br \/>\nZuritarena Aragoin, Garibairena Gipuzkoan, edo Juan Marianarena Gaztelan,<br \/>\nAgramontek Nafarroari buruzko bildumarik osoena aurkeztu zuen <i>Historia <\/i>lanean,<br \/>\ngauza ezezagunak argitzeko eta aurretik idatzitako guztiari argudio-ildo bat<br \/>\nemateko aukera emanez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroari antzinatasunik argiena emateko asmoz,<br \/>\nTuterari buruz hitz egin zuen hasieran, haren irudiko Tubalek, Bibliako<br \/>\npatriarka Noeren bilobak, sortu baitzuen. Beraz, Nafarroan ezarri ziren iberiar<br \/>\npenintsulako lehenengo biztanleak, Pirinioetan barna iritsita. Lehenengoak eta,<br \/>\nberaz, antzinakoenak eta nobleenak ziren biztanle haiek, hainbat belaunaldiren<br \/>\nburuan, ordezkari bat hautatu zuten haien erregetzat, kanpoko mehatxuei aurre<br \/>\negiteko. Gartzea Semenez izan zen hautatua, eta era horretan, Agramontek bere<br \/>\negin zuen lehenengo errege nafar horren irudia, Ramirez Avalos de la Piscina<br \/>\neta beste hainbat autorerengandik hartuta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroako erresumaren hasiera zehaztasunez osatu<br \/>\nondoren, garai gorenera iritsi zen, hau da, gaztelarrek 1512an erresuma<br \/>\nkonkistatu zuteneko unera. Gertaera justifikatu zuen Joan Albretekoa erregearen<br \/>\njokaera koldarra argudiatuz, herejea eta saldua zela esanez, Frantziako Luis<br \/>\nXII.aren alde agertu zelako, auzo erresuman zituen jabegoak ez galtzeko asmo<br \/>\nhutsez. <span>Gertatzen ari zenaz ohartuta,<br \/>\nNafarroak bere burua entregatu zuen odolik isuri gabe, Iru\u00f1eko adibidean ikus<br \/>\nzitekeenez eta Luis Correak bere <i>Historia de la conquista del Reino de<br \/>\nNavarra por el Duque de Alba<\/i> (Salamanca, 1513) lanean jaso zuenez.<\/span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bat-egite hura izan zen, haren iritziz, bandoen arteko<br \/>\ngerran eta, beraz, gerra zibilean katramilatutako gizarte baten salbazioa.<br \/>\nGaztelan ehun urtez integratuta egoteak ematen zion ikuspegitik hitz eginez,<br \/>\nbat-egite horren onurak nabarmendu zituen Agramontek, besteak beste, bakea,<br \/>\nhazkunde ekonomikoa, oparotasuna, leinu frantsesik ez izatea Nafarroako<br \/>\ntronuan, errenta, kargu eta ofizio berriak eskuratu ahal izatea eta, nola ez,<br \/>\nAmerikara emigratzeko aukera. \u00abBat-egite zoriontsua\u00bb islatuta geratzen da haren<br \/>\nlanaren pasarte aipatuenetako batean: \u00abLa uni\u00f3n deste reino al de Castilla fue<br \/>\ncomo salir a volar un p\u00e1jaro de su nido para andar por todo el mundo\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Tradizio luzeko notario-familia batean sortu zen, eta Erriberako merindadeko harreragileen seme eta biloba zen. Haren gurasoak Gaspar Agramont eta Agueda Zaldibar ziren, eta Andre Mariaren elizan bataiatu zuten, sorterrian, 1567ko maiatzaren 23an. Arreba bat zuen, Mariana izenekoa, lau urtez gazteagoa, aitaren eta haren bigarren emazte Ana Perezen alaba. 1572an hirugarren anaia jaio zen, baina ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2919","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>AGRAMONT ZALDIBAR, Pedro (Tutera, Nafarroa, 1567-1635). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"AGRAMONT ZALDIBAR, Pedro (Tutera, Nafarroa, 1567-1635). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Tradizio luzeko notario-familia batean sortu zen, eta Erriberako merindadeko harreragileen seme eta biloba zen. Haren gurasoak Gaspar Agramont eta Agueda Zaldibar ziren, eta Andre Mariaren elizan bataiatu zuten, sorterrian, 1567ko maiatzaren 23an. Arreba bat zuen, Mariana izenekoa, lau urtez gazteagoa, aitaren eta haren bigarren emazte Ana Perezen alaba. 1572an hirugarren anaia jaio zen, baina ez [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\\\/\",\"name\":\"AGRAMONT ZALDIBAR, Pedro (Tutera, Nafarroa, 1567-1635). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T15:49:14+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"AGRAMONT ZALDIBAR, Pedro (Tutera, Nafarroa, 1567-1635).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"AGRAMONT ZALDIBAR, Pedro (Tutera, Nafarroa, 1567-1635). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"AGRAMONT ZALDIBAR, Pedro (Tutera, Nafarroa, 1567-1635). - Iura Vasconiae","og_description":"Tradizio luzeko notario-familia batean sortu zen, eta Erriberako merindadeko harreragileen seme eta biloba zen. Haren gurasoak Gaspar Agramont eta Agueda Zaldibar ziren, eta Andre Mariaren elizan bataiatu zuten, sorterrian, 1567ko maiatzaren 23an. Arreba bat zuen, Mariana izenekoa, lau urtez gazteagoa, aitaren eta haren bigarren emazte Ana Perezen alaba. 1572an hirugarren anaia jaio zen, baina ez [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\/","name":"AGRAMONT ZALDIBAR, Pedro (Tutera, Nafarroa, 1567-1635). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T15:49:14+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/agramont-zaldibar-pedro-273-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"AGRAMONT ZALDIBAR, Pedro (Tutera, Nafarroa, 1567-1635)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2919","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2919\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2919"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2919"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}