{"id":2915,"date":"2020-04-22T17:43:41","date_gmt":"2020-04-22T15:43:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/pasquier-pedro-271-eu\/"},"modified":"2020-04-22T17:43:41","modified_gmt":"2020-04-22T15:43:41","slug":"pasquier-pedro-271-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pasquier-pedro-271-eu\/","title":{"rendered":"PASQUIER, Pedro (Tutera, Nafarroa, XVI.\u202fmendearen hasiera &#8211; Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1579)."},"content":{"rendered":"<p><span>Nafarroako Errege Kontseiluko kontseilari izendatu<br \/>\nzuten arte, oso gutxi dakigu haren bizitzari buruz. Tuteran jaio zen, zehaztu<br \/>\nezin dugun data batean. A. M. Carabiasek \u00abCat\u00e1logo de colegiales del Colegio<br \/>\nMayor de Oviedo (s.\u00a0<span class=\"iv-smallcaps\">xvi<\/span>)\u00bb<br \/>\nlanean jaso zituen datuen arabera, Salamancako Unibertsitateko Ikastetxe hartan<br \/>\nsartu zen 1538ko abuztuaren 2an, eta lizentziadun gradua 1539ko urrian lortu<br \/>\nzuen. Salamancako Unibertsitatean jarraitu zuen, matrikulatuta agertzen baita<br \/>\n1546-47 ikasturtean (Unibertsitate hartan gordetzen den lehenbiziko<br \/>\nmatrikula-liburuan). Tuterako Ana Guti\u00e9rrez Aibarrekin ezkondu zen. 1550eko<br \/>\nirailaren 11n enperadoreak Nafarroako Errege Kontseiluko kide izendatu zuen,<br \/>\nnafarrei zegozkien lau eserlekuetako bat bete zezan, Martin Go\u00f1i doktoreak<br \/>\nhutsik utzi zuena, hain zuzen, Ordenetako Kontseilurako hautatu zutenean.<br \/>\n1550eko urriaren 29an hartu zuen kargua Pasquierrek, eta bizi zen artean bete<br \/>\nzuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kontseilaria zelarik, erregeordeak hainbat aldiz<br \/>\nagindu zion Erresumako Gorteak biltzeko. Batzar haien buru aritu zen, eta<br \/>\neserlekuen lehentasun auzietan esku hartu zuen, besteak beste.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizitza ez baina, haren obra<br \/>\nongi ezagutzen dugu. Haren izena Nafarroako Zuzenbidea biltzeko prozesuari estu<br \/>\nlotuta geratu da. 1556an, Nafarroako Gorteak saiatzen ziren bitartean, alferrik<br \/>\nsaiatu ere, monarkak onar zezan Nafarroako <i>Foru Laburtua<\/i>, hau da,<br \/>\nerresumaren \u00abErdi Aroko foruen edizio moderno bat\u00bb, erregeorde eta<br \/>\nAlburquerqueko dukea zenak, Kontseiluaren oniritzia zuela, Pedro Balanza eta<br \/>\nPedro Pasquier kontseilariei agindu zien erresumako Zuzenbidearen bilduma<br \/>\negiteko. Emandako aginduaren mugak zehatzak ziren: \u00abver las leyes de visita, y<br \/>\nel libro general de los Estados, y que reduxexemos lo sustancial del quitando<br \/>\ntoda superfluidad, variedad, y contrariedad, con buen orden y estilo: y lo<br \/>\npusiessemos en un libro\u00bb. Agindutik at geratzen ziren, beraz, Erdi Aroko<br \/>\nforuak, Gorteek <i>Foru Laburtua <\/i>delakoa bultzatuz beste zerbait nahi<br \/>\nbazuten ere. Balanzak eta, batez ere, Pasquierrek 1556an eta 1557an osatu zuten<br \/>\nlana, alegia, \u00abrecopilar, corregir y hazer imprimir las hordenan\u00e7as realles y<br \/>\nde visitas y los reparos de agrauios y otras prouisiones de este reino\u00bb. 1557ko<br \/>\nmaiatzaren 23an, Errege Ganberaren kargura inprimatzeko lizentzia eman zen,<br \/>\nagindu zorrotza emanez gorde eta bete beharrekoa zela <i>Las ordenan\u00e7as, leyes<br \/>\nde visita, y aranceles, pregmaticas, reparo de agrauios, &amp; otras<br \/>\nprovisiones Reales del Reyno de Nauarra<\/i>, izeneko lan hartan (<i>Ordenantza<br \/>\nZaharrak<\/i> izenez ezaguna), jasotako guztia. Lana bi liburukitan banatuta<br \/>\nzegoen. Lehenengoa errege Zuzenbidean zentratzen zen, eta ordura arte<br \/>\nonartutako bisita-legeak jasotzen zituen, aurretik Karlos<\/span><span>\u202f<span>III.<\/span>\u202f<span>ak 1413an emandako Ordenantzak aurkeztuz, eta<br \/>\nhaiekin batera merinoei buruzko ordenantza batzuk, zerga-bilduma bat, eta<br \/>\nerregearen hogeita hamar probisio biltzen zituen koaderno bat. Bigarrenean,<br \/>\nbertan jasotzen zen Zuzenbidearen jatorri desberdina markatuta, erresumako<br \/>\nEstatuek egindako eskaerak biltzen ziren, haietako asko kalteen ordainak,<br \/>\nbakoitzaren ondoan zegokion erabakia agertzen zuela. Bi liburukitan banatzeko<br \/>\negileek erabili zuten irizpidea lausoa zen guztiz, eta horregatik, hura erabili<br \/>\nahal izateko, balio handikoa izan zen 1561ean Ruiz de Otalora kontseilariak<br \/>\nargitara emandako <i>Repertorio de las Ordenanzas, leyes de visita, aranceles,<br \/>\npragm\u00e1ticas, reparo de agravios y otras provisiones reales y leyes del Reyno de<br \/>\nNavarra<\/i>, lana. Badakigu Pasquierrek onartu zuela erabilpenaren aldetik<br \/>\nliburua eskasa zela, eta hori konpondu beharrez, beste bilduma bat egiteari<br \/>\nekin ziola. Erresumaren Estatuek<i> Ordenantza Zahar<\/i> haien aurka agertu<br \/>\nziren, eta bilduma ofizialaren onespena ukatu zioten. Ez zituzten onetsi lan<br \/>\nhorretan berek parte hartu ez zutelako; berdintzen zituztelako Gorteetan<br \/>\nelaboratutako legeak eta haien esku-hartzerik gabe egindakoak; eta bertan<br \/>\nesaten zelako han jasotzen zirela \u00ablas principales leyes por donde el [reino]<br \/>\nse ha de gouernar en toda paz y justicia\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Emaitzak ez zuen Pasquier gogobeterik utzi eta,<br \/>\n1566an, \u00abikerketa eta lan handiak eginez, ordenantzen, bisita-legeen eta<br \/>\nkalte-ordainen eta bestelako errege-probisioen beste bilduma bat egin zuen\u00bb<br \/>\nhaien edukia eguneratuz eta ordenatuz, aurrekoak falta zuen sistema baten<br \/>\narabera. Erregearen arauen eta Gorteen legeen bereizketa mantendu zuen, baina<br \/>\nazken hauek jasotzeko irizpidea aldatu eta arauaren xedapen-zatia bakarrik<br \/>\nislatu zuen. Bilduma amaitzeko, erabilitako sarreren errepertorio oso baliotsua<br \/>\neman zuen. Balanzarekin<span>\u00a0 <\/span>egindako lanean<br \/>\nbezala, ez zuen jaso \u00abning\u00fan capitulo del fuero general ni de otro particular<br \/>\nde este Reyno por haber los tres Estados deste Reyno puesto su mano en ellos\u00bb.<br \/>\nHorrenbestez, <i>Recopilacion de las Leyes y Ordenan\u00e7as, Reparos de agrauios,<br \/>\nProuisiones, y cedulas Reales del Reyno de Nauarra, y Leyes de visita que est\u00e1n<br \/>\nhechas y proueydas hasta el a\u00f1o de mil, y quinientos y sesenta y seys <\/i>(<i>Ordenanzas<br \/>\nNuevas<\/i> izenez ezagunagoak) izeneko lana erregeordearen eta Kontseiluaren<br \/>\naurrean aurkeztu zuen Pasquierrek, haren esperantza zela erregearen kargura<br \/>\ninprimatzea, haren edukia betebeharra izatea, eta erresuman zabaltzeko agindua<br \/>\nlortzea. 1567ko urtarrilaren 29an inprimatzeko lizentzia eman zen, baina<br \/>\nGanberak ez zituen gastu guztiak bere gain hartu (urte hartako azaroaren 11n<br \/>\n300 dukat eman zitzaizkion), eta haren edukia ez zen bete beharrekoa izanen.<br \/>\nPasquier zapuztuta geratu zen, betebeharra ez izanda ospea galtzen zuelako, eta<br \/>\ninprimaketaren zati bat bere gain hartu behar izateak kalte ekonomikoa ekartzen<br \/>\nziolako. Gainera, handik gutxira, obraren salmentarako izendatu zuen<br \/>\nofizialetako bat auzitara eraman, epaitu eta zigortu zuten, obra Kontseiluak<br \/>\nerabakitako preziotik gora saltzeagatik. Pasquier berari ere Pedro Gasco<br \/>\nbisitatzaileak, 1568an, leporatu zion Kontseiluaren autoritateaz janztea bere<br \/>\n\u00abbilduma berria\u00bb, banatzaileei ematen zien instrukzioan, era horretan erostera<br \/>\nbehartu nahian (leporatu zioten, baita ere, partziala izatea, Kontseiluan behar<br \/>\nzen portaera ez izatea, eta jokorako adikzioa, inongo zigorrik jaso ez bazuen<br \/>\nere). Haren ospea kaltetuta geratu zen. Estatu nafarrek ere, suminduta, ez<br \/>\nzuten onartu lana zabaltzeko asmoz doan eman zizkien ale ugarien dohaintza.<br \/>\nLehenengo bildumaren aurka erabilitako argudioei funtsa handiko beste bat<br \/>\nerantsi zieten: lan hartan lotsarik gabe kimatu zituen, itundutakoak izanik,<br \/>\nerresumaren baimenik gabe aldatu ezin ziren arauak. Bi bildumetako bakar batek<br \/>\nere ez zuen lortu <i>ofiziala<\/i> titulurik, Estatuen onespenik ez zutelako,<br \/>\nbaina ondorengo beste hainbat bildumaren eredu izan ziren, eta haien balioa,<br \/>\nune hartatik gaur arte, zalantzarik gabekoa da.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik, Pasquierrek, <i>Foru Laburtuan<\/i> jasotako<br \/>\nzuzenbidea bere lanean islatu ez bazuen ere, testu haren berrikuspena egiteko<br \/>\nerresumak izendatu zuen taldean parte hartu zuen, beste kontseilari eta sindiko<br \/>\nbatzuekin batera, 1567an, testuaren inprimaketa lortzeko erresumak egin zuen<br \/>\nazken ahaleginean. Baina 1568an, Filipe\u202fII.ak erregeordeari idatzi zion: \u00abMi<br \/>\nvoluntad es que no se imprima (el <i>Fuero Reducido<\/i>)\u00bb. Horrenbestez,<br \/>\nhertsirik geratu zen, inongo testu ofizialik gabe, Nafarroako Zuzenbidea<br \/>\nbiltzeko prozesuaren lehen aldia.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroako Errege Kontseiluko kontseilari izendatu zuten arte, oso gutxi dakigu haren bizitzari buruz. Tuteran jaio zen, zehaztu ezin dugun data batean. A. M. Carabiasek \u00abCat\u00e1logo de colegiales del Colegio Mayor de Oviedo (s.\u00a0xvi)\u00bb lanean jaso zituen datuen arabera, Salamancako Unibertsitateko Ikastetxe hartan sartu zen 1538ko abuztuaren 2an, eta lizentziadun gradua 1539ko urrian lortu zuen. Salamancako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2915","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>PASQUIER, Pedro (Tutera, Nafarroa, XVI.\u202fmendearen hasiera - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1579). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pasquier-pedro-271-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"PASQUIER, Pedro (Tutera, Nafarroa, XVI.\u202fmendearen hasiera - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1579). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nafarroako Errege Kontseiluko kontseilari izendatu zuten arte, oso gutxi dakigu haren bizitzari buruz. Tuteran jaio zen, zehaztu ezin dugun data batean. A. M. Carabiasek \u00abCat\u00e1logo de colegiales del Colegio Mayor de Oviedo (s.\u00a0xvi)\u00bb lanean jaso zituen datuen arabera, Salamancako Unibertsitateko Ikastetxe hartan sartu zen 1538ko abuztuaren 2an, eta lizentziadun gradua 1539ko urrian lortu zuen. Salamancako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pasquier-pedro-271-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/pasquier-pedro-271-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/pasquier-pedro-271-eu\\\/\",\"name\":\"PASQUIER, Pedro (Tutera, Nafarroa, XVI.\u202fmendearen hasiera - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1579). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T15:43:41+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/pasquier-pedro-271-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/pasquier-pedro-271-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/pasquier-pedro-271-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"PASQUIER, Pedro (Tutera, Nafarroa, XVI.\u202fmendearen hasiera &#8211; Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1579).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"PASQUIER, Pedro (Tutera, Nafarroa, XVI.\u202fmendearen hasiera - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1579). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pasquier-pedro-271-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"PASQUIER, Pedro (Tutera, Nafarroa, XVI.\u202fmendearen hasiera - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1579). - Iura Vasconiae","og_description":"Nafarroako Errege Kontseiluko kontseilari izendatu zuten arte, oso gutxi dakigu haren bizitzari buruz. Tuteran jaio zen, zehaztu ezin dugun data batean. A. M. Carabiasek \u00abCat\u00e1logo de colegiales del Colegio Mayor de Oviedo (s.\u00a0xvi)\u00bb lanean jaso zituen datuen arabera, Salamancako Unibertsitateko Ikastetxe hartan sartu zen 1538ko abuztuaren 2an, eta lizentziadun gradua 1539ko urrian lortu zuen. Salamancako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pasquier-pedro-271-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pasquier-pedro-271-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pasquier-pedro-271-eu\/","name":"PASQUIER, Pedro (Tutera, Nafarroa, XVI.\u202fmendearen hasiera - Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1579). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T15:43:41+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pasquier-pedro-271-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pasquier-pedro-271-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/pasquier-pedro-271-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"PASQUIER, Pedro (Tutera, Nafarroa, XVI.\u202fmendearen hasiera &#8211; Iru\u00f1ea, Nafarroa, 1579)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2915","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2915\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2915"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2915"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}