{"id":2909,"date":"2020-04-22T17:29:19","date_gmt":"2020-04-22T15:29:19","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\/"},"modified":"2020-04-22T17:29:19","modified_gmt":"2020-04-22T15:29:19","slug":"lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\/","title":{"rendered":"LOPEZ DE RETA, Martin. Zuzenbidean lizentziaduna (1516-\u00bf?)."},"content":{"rendered":"<p><span>Ez dago haren bizitzari buruzko datu askorik. 1574ko<br \/>\nauzibide batean Errege Entzutegietako Iru\u00f1eko abokatua zela esan zuen berak,<br \/>\neta berrogeita hemezortzi urte zituela. 1516 inguruan jaio izan balitz, horrek<br \/>\nazalduko luke Esteban Garibairen (1533an jaioa) aldean zaharra jotzea bere<br \/>\nburua, hari luze eta zabal erantzuteko. Ez dakigu Zuzenbideko lizentziatura non<br \/>\nlortu zuen, baina Iru\u00f1eko herritar ospetsua zen <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\namaieran: errejidore aukeratu zuten San Nikolaseko herritarrek 1598an, eta urte<br \/>\nhartan berean, Filipe\u202fII.aren hiletarako \u00abhilobiaren eskaintza\u00bb egiteko eskatu<br \/>\nzioten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Diego Ram\u00edrez Sede\u00f1o de Fuenleal (1561-1573)<br \/>\napezpikuaren konfiantzakoa izanik, harekin lan egin zuen 1566ko bigarren<br \/>\ndiozesi-Sinodoa prestatzen. Iru\u00f1eko kabildoaren ordezkari gisa, kleroaren<br \/>\nordezkari Palacios maisuarekin eta Juan de Rojas lizentziadun eta bikario nagusiarekin<br \/>\nelkartu zen, konstituzio berrien erredakzioa aurreratzen hasteko. 1568an,<br \/>\nberriz, gotzainaren abokatu aritu zen, Lizarrako Ospitalearen kontrako auzibide<br \/>\nluze eta bortitz batean. Litekeena da Nafarroako Errege Kontseiluko errelatorea<br \/>\nizatera iritsi izana, eta Prudencio Sandoval apezpikuak bere <i>Apezpikuen<br \/>\nkatalogoan<\/i> (1614) gogoratzen duenez, antigoaleko gauzen bilduma ederra<br \/>\nzeukan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1715ean, agaramontarren eta beaumondarren arteko<br \/>\nbereizketa azaltzeko, Jos\u00e9 Ales\u00f3n kronistak <i>Sumaria relaci\u00f3n de los apellidos<\/i><br \/>\nizeneko lan bat erabili zuen, haren ustez Retak egindakoa. 1576-1580 bitartean<br \/>\nosatuko zuen Retak zerrenda, Leringo bigarren kondearen eta haren adiskideen<br \/>\naldarrikapen gisa, arerio agaramontarrek elaboratutako kontakizunaren aurka.<br \/>\nErantzun sutsua eman zien Luis Beaumont saldua eta desleiala zela esanez<br \/>\nEsteban Garibaik zabaldutako hitzei. Kronista gipuzkoarrak, <i>Compendio<br \/>\nhistorial de las Chr\u00f3nicas y Universal Historia de todos los reynos de Espa\u00f1a<\/i><br \/>\n(Anberes, 1571) lanean, Nafarroaren historia Gaztelaren edo Aragoiren historien<br \/>\nparean jarri zuen, horretarako, ziurrenik, aurreko testuren bat baliatuz,<br \/>\nbeharbada Nafarroako Frantzisko agaramontarraren testuren bat, hura aipatzen ez<br \/>\nbazuen ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historialaria baino, antikuarioa zen Reta: Diskurtso<br \/>\ndotore eta moralista bat landu baino, nahiago zuen dokumentuak bildu, eta<br \/>\nlekukotasun pertsonal eta ahozko tradizio ugari berreskuratu zituen. 1570eko<br \/>\nhamarkadan, antzinako gauzen zaletasuna zuen jakintsu talde bateko kide izan<br \/>\nzen, tartean zirela Francisco Cruzat kanonigoa, Subiza lizentziaduna, Errege<br \/>\nKontseiluko epailea, edo Pedro Aguil\u00f3n, Almaz\u00e1n erregeordearen idazkaria. Testu<br \/>\napologetiko bat idatzi zuen etsaigo giro batean, ez soseguz eta argitaratzeko<br \/>\nasmoz egindako lan bat, eta beraz, ohi baino askeago eta sutsuago agertu zen. <span>Izan ere, haren asmoa ez zen xehetasun eta<br \/>\nzuhurtasunez azaltzea, lehenik, almorabide eta kaskanteen arteko aldeak, eta<br \/>\nondoren, agaramontarren eta beaumondarren artekoak, Garibairen <i>Compendioan<\/i><br \/>\naurkitu zituen iritzi iraingarriei erantzuna ematea baizik.<\/span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai hartan oraindik eztabaida bizia zegoen, bi<br \/>\nbandoetatik zein izan zen leialagoa eta fidelagoa errege-erreginekin:<br \/>\nJoan\u202fII.arekin edo Vianako printzearekin, 1451ko eztabaidan; Joan\u202fIII.a<br \/>\nAlbretekoarekin edo Fernando <i>Katolikoarekin<\/i>, 1512koan. Ez zen jakintsuen<br \/>\narteko eztabaida hutsala, kontu zaharren ingurukoa. Une hartako diskurtso<br \/>\npolitikoa zegoen ezbaian, eta lehiaren helburua zen erregearen begikotasuna<br \/>\nlortzea, mesede eta ofiziotan gauzatuko zena. Leringo kondeak une batean armak<br \/>\nhartu bazituen erregeari aurre egiteko, Retaren arabera, bere burua zilegitasun<br \/>\nosoz defendatzeko egin zuen, monarkak haren arerioei ematen zielako laguntza,<br \/>\nhaien asmoa zelarik kondearen leinua eta alderdia suntsitzea. Are gehiago,<br \/>\nabertzale gisan aurkeztu zuen, Nafarroarekiko maitasunak bultzatuta jokatzen<br \/>\nzuelakoan: errege usurpatzaileen aurka (Joan\u202fII.a) edo foruak urratzen zituzten<br \/>\nerrege arrotzen aurka (Joan\u202fIII.a). Leringo kondearengan, eta oro har,<br \/>\nbeaumondar guztiengan antzematen zuen grina \u00abnazional\u00bb hori, erresumako foruen<br \/>\neta legeen defentsarekin lotu zuen, arrotzek inposatu nahi zituzten<br \/>\nberrikuntzen aurrean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Retak gogora ekarri zuenez, Luis Beaumontek zainetan<br \/>\nerrege-odola zuen, eta horren haritik, Nafarroaren historia \u00abberezko\u00bb erregetza<br \/>\nbaten galera eta berreskurapen prozesu bat zela interpretatu zuen. Erresumak,<br \/>\nberaz, bere errege-erreginak berreskuratu zituen, aragoitarrek (1134),<br \/>\nChampaigne etxeak eta frantsesek (1329) gobernatu ondoren, eta ia iradoki zuen<br \/>\nberriz ere gerta zitekeela <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendean,<br \/>\nhorren argi esan ez bazuen ere. Gaztelari atxikitzea zerutik etorritako seinale<br \/>\ngisa ulertzen zuen, predikazio luteranoaren hasierarekin batera etorri baitzen:<br \/>\nJainkoak babestu zituen nafarrak Bortuz bestaldeko merindadean eta Biarnon<br \/>\nerrotu eta haien hondamena ekarri zuen heresiaren ukimenetik. Argudio horiek<br \/>\nerabiliz nabarmendu nahi zuen Leringo kondea eta beaumondarrak, hau da, 1570eko<br \/>\nhamarkadan Reta lizentziadunak ordezkatzen duen gune iruindarra, leialak<br \/>\nzirela, ororen gainetik, beren aberri eta nazioarekiko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Retaren beste testu laburrago bat da <i>T\u00edtulo que<br \/>\nel autor dio al reino de Navarra y a la ciudad de Pamplona, su cabeza<\/i><br \/>\nizenburukoa. Erresumaren eta hiriburuaren handitasunak goretsi zituen, orduko<br \/>\nkulturaren irizpideetan oinarrituta: gotorleku militarra, erregetzaren egoitza,<br \/>\nantzinako kristautasunaren, Baskoniako populazioaren eta Gaztela eta Aragoiko<br \/>\nerrege-erreginen jatorria. Hortaz, berriz ere Nafarroaren handitasunak<br \/>\ngoresteko behar handia sumatzen zuen, Garibairena bezalako eraso arrotzen<br \/>\naurrean. Eta batez ere, Monarkia bereko partaideak izanik, inguruko komunitate<br \/>\npolitikoetatik jasotako isiltasun eta mespretxuen aurrean, Nafarroaren eta<br \/>\nIru\u00f1earen berezko eta lehentasunezko lekua aldarrikatu nahi zuen, haien<br \/>\nantzinatasunagatik. Handik zenbait urtetara, Reta lizentziadunaren<br \/>\nhistoriografia, Nafarroa goresten eta aldezten zuena, Juan Sadaren lanean<br \/>\n(1628) garatu zen. Izan ere, Retak lau hamarkada lehenago landu zituen<br \/>\nargudioak garatu, besterik ez zuen egin Sadak, sutsu eztabaidatu zuenean<br \/>\nkronista aragoitarrekin (Juan Briz), gaztelarrekin (Gregorio L\u00f3pez Madera),<br \/>\ngipuzkoarrekin (Esteban Garibai) eta baxenabartarrekin (Arnalt Ohienart),<br \/>\nNafarroaren antzinatasuna eta aintza aldarrikatzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez dago haren bizitzari buruzko datu askorik. 1574ko auzibide batean Errege Entzutegietako Iru\u00f1eko abokatua zela esan zuen berak, eta berrogeita hemezortzi urte zituela. 1516 inguruan jaio izan balitz, horrek azalduko luke Esteban Garibairen (1533an jaioa) aldean zaharra jotzea bere burua, hari luze eta zabal erantzuteko. Ez dakigu Zuzenbideko lizentziatura non lortu zuen, baina Iru\u00f1eko herritar [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2909","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LOPEZ DE RETA, Martin. Zuzenbidean lizentziaduna (1516-\u00bf?). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LOPEZ DE RETA, Martin. Zuzenbidean lizentziaduna (1516-\u00bf?). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ez dago haren bizitzari buruzko datu askorik. 1574ko auzibide batean Errege Entzutegietako Iru\u00f1eko abokatua zela esan zuen berak, eta berrogeita hemezortzi urte zituela. 1516 inguruan jaio izan balitz, horrek azalduko luke Esteban Garibairen (1533an jaioa) aldean zaharra jotzea bere burua, hari luze eta zabal erantzuteko. Ez dakigu Zuzenbideko lizentziatura non lortu zuen, baina Iru\u00f1eko herritar [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\\\/\",\"name\":\"LOPEZ DE RETA, Martin. Zuzenbidean lizentziaduna (1516-\u00bf?). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T15:29:19+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LOPEZ DE RETA, Martin. Zuzenbidean lizentziaduna (1516-\u00bf?).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LOPEZ DE RETA, Martin. Zuzenbidean lizentziaduna (1516-\u00bf?). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LOPEZ DE RETA, Martin. Zuzenbidean lizentziaduna (1516-\u00bf?). - Iura Vasconiae","og_description":"Ez dago haren bizitzari buruzko datu askorik. 1574ko auzibide batean Errege Entzutegietako Iru\u00f1eko abokatua zela esan zuen berak, eta berrogeita hemezortzi urte zituela. 1516 inguruan jaio izan balitz, horrek azalduko luke Esteban Garibairen (1533an jaioa) aldean zaharra jotzea bere burua, hari luze eta zabal erantzuteko. Ez dakigu Zuzenbideko lizentziatura non lortu zuen, baina Iru\u00f1eko herritar [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\/","name":"LOPEZ DE RETA, Martin. Zuzenbidean lizentziaduna (1516-\u00bf?). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T15:29:19+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-de-reta-martin-zuzenbidean-lizentziaduna-268-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LOPEZ DE RETA, Martin. Zuzenbidean lizentziaduna (1516-\u00bf?)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2909","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2909\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2909"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2909"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}