{"id":2905,"date":"2020-04-22T17:14:18","date_gmt":"2020-04-22T15:14:18","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/martinez-de-olano-juan-266-eu\/"},"modified":"2020-04-22T17:14:18","modified_gmt":"2020-04-22T15:14:18","slug":"martinez-de-olano-juan-266-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-de-olano-juan-266-eu\/","title":{"rendered":"MARTINEZ DE OLANO, Juan (Lizarra, XVI.\u202fmendea)."},"content":{"rendered":"<p><span>Gutxi da Juan Martinez de Olanori buruz dakiguna,<br \/>\nezagunagoa baita bere lanagatik, arbuioa eragin zuelako jurista nafar<br \/>\ngehienengan, garai haietako batzuek \u00abnafar txarra\u00bb izena emateraino.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lizarrakoa zen sortzez, eta legeak ikasi zituen<br \/>\nToulouseko Unibertsitatean. Nafarroako auzitegietan abokatu aritu zen. Iru\u00f1eko<br \/>\nprokuradorea izan zen 1569an bildutako Nafarroako Gorteetan, eta azkenean<br \/>\nMadrilen abokatu lanbidean lekutu zen behin betiko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroako Errege Artxibo Orokorreko Prozesuen<br \/>\nsekzioan jasoa dago Nafarroako Errege Auzitegietako abokatua zela, eta 1566an<br \/>\nprozesu bat izan zuela, Nafarroako Gorte Nagusian, Juan Aguilarren alargun<br \/>\nMaria Laguardiaren eta haren alaba eta Fausto Trebi\u00f1oren emazte Maria<br \/>\nAguilarren aurka; Lizarrako bizilagunak ziren eta auzia haien aiton-amonek, Gonzalo<br \/>\nBakedanok eta Gracia Garrizek, utzitako legatuko orube baten itzulketari<br \/>\nburuzkoa zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Iru\u00f1ean 1569an<br \/>\nbildutako Nafarroako Gorteen Aktetan jasotzen da lizentziaduna eta prokuradorea<br \/>\nzela han Iru\u00f1etik, Velenguer de Aoyz harreragilearekin eta Gongora lizentziadunarekin<br \/>\nbatera. Hiru ordezkari horiek Gorteetatik kanpora egotzi zituzten Hiru<br \/>\nEstatuek, eta 1569ko abuztuaren 13an egindako batzarrean, Sueskun<br \/>\nlizentziaduna, Gorte Nagusiko alkatea, sartu zen, erregeordearen eta Errege<br \/>\nKontseiluaren aginduz, Iru\u00f1eko hiru ordezkariak batzarretik kanporatuta<br \/>\negindako iraina zuritzeko asmoz. Haren agindua zen hiru ordezkariak berriz<br \/>\nberen eserlekuetan ezartzea; haietako bi itzuli ziren, Velenguer de Aoyz eta<br \/>\nGongora lizentziadunak, baina ez Olano lizentziaduna, kanpoan baitzegoen,<br \/>\nGortean. Iru\u00f1eko ordezkari gisa zegoen Madrilen, eta Iru\u00f1ean egonaldi labur bat<br \/>\negin ondoren, behin betiko Madrilen lekutu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1569an Mart\u00ednez de Olanok Pedro Veriori lagundu<br \/>\nzion, Nafarroako Gorteen aginduz, erresumaren berrogei eskabide biltzen zituen<br \/>\nmemorial bat berriz osatzen, eta harekin joan zen, Ganbera Kontseiluari haren<br \/>\nberri ematera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1573an, <i>Foru Laburtua<\/i> Gortera bidali zenean<br \/>\nerregeak onar zezan, Olanok forua biltzen zuen izkribua aurkitu zuen,<br \/>\nNafarroako Errege Kontseiluko kide batek egindako memorialarekin batera, non<br \/>\nadierazten zen zer kendu edo aldatu behar zen. Sig\u00fcenzako kardinalaren<br \/>\nliburutegia enkante publikora atera zenean gertatu zen, hura hil zenean.<br \/>\nFilipe\u202fII.ak kardinalari igorri zizkion foruaren testua eta memoriala, haren<br \/>\niritzia eskatuz. Olanok, gaia erregearentzat nahiz Nafarroarentzat<br \/>\ngarrantzitsua zela ikusirik, testua egiaztatu zuen eta berriz ere erregeari<br \/>\nbidali zion, 1573ko maiatzaren 10ean, berak prestatutako beste memorial<br \/>\nbatekin, non azaltzen zuen komenigarria zela testua onartzea,<span>\u00a0 <\/span>kontseilari nafarraren memorialak jasotzen<br \/>\nzituen puntuekiko adostasun eta desadostasunak ere agertuz, eta baieztatzen<br \/>\nzuen foru, lege eta ohituren faltan, Nafarroan Gaztelako legeak bete behar<br \/>\nzirela. Ideia hori bera berretsi zuen bere garaiko nafar gehienen arbuioa<br \/>\neragin zuen tratatuan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Obra eztabaidatu haren izenburua zen: <i>Concordia<br \/>\net noua reductio antinomiarum iuris comunis, ac regii Hispaniarum: in qua verae<br \/>\nhorum iurum differentiae, &amp; quam plurium legum regiarum, communiumque<br \/>\nintellectus, &amp; recepta praxis causarum forensium explicantur cui additae<br \/>\nsunt differentiae inter ius Regium et regni Navarrae et Epilogus Septem<br \/>\nPartitarum<\/i>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregeak baimena eman zuen obra inprimatzeko.<br \/>\nAntonio de Erassok Madrilen, 1574ko irailaren 18an, sinatu zuen lizentziaren<br \/>\narabera, Juan Martinez de Olano lizentziadun eta Gorteko abokatuak eskatzen<br \/>\nzuen lizentzia, berak egindako tratatu bat inprimatzeko. Tratatuaren izenburua<br \/>\nzen <i>Concordia noua &amp; reductio Antinomiarum iuris comunis, &amp; Regis<br \/>\nHispaniarum<\/i>, eta epilogo batean jasotzen zituen ondorengo beste lege<br \/>\nbatzuek zuzendu edo indarrik gabe utzitako Partiden legeak. Kontseiluak aztertu<br \/>\nondoren, obra inprimatzeko eta salgai jartzeko lizentzia eman zen 1575eko<br \/>\nuztailaren 14an, eta Burgosen inprimatu zen, urte hartan berean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Martinez de Olanok Gaztelako Kontseiluko presidente<br \/>\nDiego Covarrubias Leivari eskaini zion lana, bertan adieraziz lan hori egiteko<br \/>\nideia sortu zitzaiola eskuartean zuenean Toledoko Juan Bautista Villalobosen<br \/>\ntratatua, errege Zuzenbidearen eta Zuzenbide erkidearen arteko aldeak jasotzen<br \/>\nzituena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Martinez de Olanoren obra hori gaur editatzeko<br \/>\nprozesuan dago, eta orduan arazoa sortu zuen, Nafarroako Zuzenbidearen<br \/>\nosagarria Gaztelako Zuzenbideak, eta ez Zuzenbide erromatarrak, izan behar<br \/>\nzuela planteatu zuenean. Olanok onartzen zuen Nafarroako Zuzenbidearen<br \/>\nosagarria beti erromatarra izan zela, <i>Zuzenbide erkidea<\/i> deitzen zena,<br \/>\nbaina haren asmoa zen Gaztelako Zuzenbidea sartzea Nafarroakoaren osagarri<br \/>\ngisa, eta ukatzen zuen ohitura zenik Zuzenbide osagarria erromatarra izatea,<br \/>\nepaileek nahierara erabakitzen zutela esanez. Gaztelako Zuzenbidearen aldeko<br \/>\nargudioa zen erresuma batek, lege propioen faltan, inkorporatu zeneko<br \/>\nerresumaren legedia jarraitu behar zuela, erregeak nafarrentzat zabaltzen ahal<br \/>\nzuela Zuzenbide gaztelarra, eta hurbilenekoa zela, antzagatik eta lekuagatik.<br \/>\nHaren esanetan, tesi hori bera defendatu zuen Martin Guerrerok, Nafarroako<br \/>\nepailerik zaharrenak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Martinez de Olanok bere proposamena Nafarroako<br \/>\nErresumaren Hiru Estatuei ere aurkeztu zien, gutun bana igorrita. Salinasen<br \/>\niritziz, Gorteen erantzuna izan zen 1576ko Gorteen 9. legea, 1. koadernoa, non<br \/>\nebazten zen, erresumaren foru eta legerik ezean, epaiketetan \u00abZuzenbide erkidea<br \/>\nerabiliko dela, beti egin ohi den bezala\u00bb, Filipe\u202fII.ak onartu zuena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gauza da Martinez de Olanoren<br \/>\nobrak eta proposamenak piztutako eztabaidak denbora iragan ahala juristen<br \/>\njarrera desberdinak eragin zituztela, nafarrenak eta gaztelarrenak, Zuzenbide<br \/>\nerromatarraren alde edo Zuzenbide gaztelarren alde, Zuzenbide nafarraren<br \/>\nosagarri gisa. Zuzenbide erromatarraren alde agertu izan dira Jos\u00e9 Alonso,<br \/>\nCovi\u00e1n y Junco, Marichalar, Manrique, Arellano Igea, De Diego, Cast\u00e1n,<br \/>\nFern\u00e1ndez Asi\u00e1in, Garc\u00eda-Granero, Lacarra, Nagore, edo Salinas Quijada, beste<br \/>\nanitzen artean, hala nola Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia. Beste hainbat<br \/>\negilek, esaterako Victoriano Lakarrak edo Etxaidek, Zuzenbide erromatarra<br \/>\ndefendatu zuten osagarritarako, lehentasunez, baina haren ondoren, bigarren<br \/>\nordezkoa, Zuzenbide gaztelarra zela onartzen zuten. De Castrok, berriz,<br \/>\nZuzenbide gaztelarraren lehentasuna defendatu zuen, nafarra ordezkatu behar<br \/>\nzenerako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Olanok berak pairatu zuen bere garaikideen<br \/>\nerreakzioa, haren jarrera foruen aurkakotzat jo baitzuten. Erresumaren Gorteei<br \/>\nMadrildik igorri zien gutunean, 1576ko urtarrilaren 5ean, \u00abnafar txarra\u00bb deitu<br \/>\nzutela esan zuen, eta hainbat gutun jaso zituela, \u00abizen txarra\u00bb ematen ziotenak<br \/>\neta erresumako foruen eta legeen aurkako liburua idaztea egozten ziotenak.<br \/>\nKalifikazio horiek jaso zituen Go\u00f1i Gaztambidek bere publikazioan, hain zuzen<br \/>\nere, \u00abEl licenciado Olano, un mal navarro\u00bb izenburupean. Go\u00f1ik dioenez, Olanok,<br \/>\nbere burua defendatuz, erresumaren alde egin zituen izapideak aipatu zituen,<br \/>\neta Vespasiano Gonzaga erregeordeak egiten zituen bidegabekeriak erregearen<br \/>\nnahiz haren ministroen aurrean salatu zituela, horien guztien lekuko jarriz<br \/>\nIru\u00f1eko errejidoreak eta kabildoa, Balanza, Martin de San Cristobal, eta<br \/>\nerregeordearen idazkaria bera ere. Erregeordeak nafarren leialtasuna ezbaian<br \/>\njartzen zuen, nekazariak enplegatzen zituen Iru\u00f1eko harresiaren eraikuntzan<br \/>\nordainik eman gabe, ez zituen kapareen eskubideak errespetatzen, eta<br \/>\narmadarentzako elikagaiak doan ematera behartzen zituen herritarrak. Olanok<br \/>\njokabide horiek salatu zituen Filipe\u202fII.ari 1573an igorri zion memorial batean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gainera, Olanok Nafarroako<br \/>\nGorteei aletu zizkien erresumaren alde egindako eginahal guztiak,<br \/>\ndeskargu-memorial gisara, 1576ko abenduaren 3an. Kontatu zuen, gainera, Foru<br \/>\nLaburtua erosi zuela, eta erregeari igorri ziola, eta foru harekin batera<br \/>\nNafarroako Errege Kontseiluko kide batek atxiki zuen memorialari kontra eginez<br \/>\nbeste memorial bat idatzi eta erantsi zuela berak. Gorteei igorri zien, era<br \/>\nberean, berak egindako memorial horren testua ere, non Foru Laburtuaren onarpenaren<br \/>\nalde agertzen zen; Nafarroako Zuzenbidearen osagarri Gaztelakoa ezartzea<br \/>\ndefendatzen zuen; ukatzen zuen batera ezinak zirenik Foru Laburtua eta<br \/>\nerrege-bisita eta xedapen-legeak; foruetan jasotzen ziren herrien eskubideak<br \/>\nindarrean zeudela baieztatzen zuen; antzinako hitzaurrea kentzeko ideiaren<br \/>\naurka zegoen; nafarren fideltasuna aldarrikatzen zuen; antzinako erregearen<br \/>\nzina kentzearen aurka azaltzen zen; ados zegoen erregeak erresumako ondasunak<br \/>\nbertakoekin partekatzearekin; <i>bailianbost<\/i> legea betetzen zela; eta ez<br \/>\nzuen arazorik ikusten <i>errieptoen<\/i> titulua mantentzeko. Memorial hartan,<br \/>\ngainera, iradokizun berriak egiten zituen: azoketako alkateen karguak urtekoak<br \/>\nizatea; erregeak bere esku eduki ahal izatea komeni zitzaizkion auziak, kereila<br \/>\nedo bigarren erregu-errekurtso bidez; eta testua berrestea lege berrien<br \/>\nkalterik gabe.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Foruaren testua eta bi memorialak, Nafarroako Errege<br \/>\nKontseiluko kidearena eta Olanorena, igorri zizkion erregeak Kontseiluko<br \/>\npresidente berri eta Segoviako apezpiku Diego Covarrubiasi. Jakina denez, inoiz<br \/>\nez zen onartu.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Martinez de Olanok, egiaz, Nafarroako erresumaren<br \/>\ninteresak defendatu bazituen ere, Gaztelako Zuzenbidearen ordezkotasunaren<br \/>\ndefentsak markatu zituen haren ospea eta historiografia. Adibidez, \u00abnafar bat\u00bb<br \/>\nsinatuta argitaratutako <i>Biograf\u00edas de los ilustres navarros del siglo<\/i>\u202f<span class=\"iv-smallcaps\">xvii<\/span> lan anonimoan, ez da jasotzen Juan<br \/>\nMartinez de Olano \u00ab<span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendeko<br \/>\njurista ospetsuen\u00bb artean, baizik eta \u00abPublizista eta pertsonaia aipagarrien<br \/>\nBigarren Sekzioan\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Benetan esan daiteke historiak ez diola justiziarik<br \/>\negin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gutxi da Juan Martinez de Olanori buruz dakiguna, ezagunagoa baita bere lanagatik, arbuioa eragin zuelako jurista nafar gehienengan, garai haietako batzuek \u00abnafar txarra\u00bb izena emateraino. Lizarrakoa zen sortzez, eta legeak ikasi zituen Toulouseko Unibertsitatean. Nafarroako auzitegietan abokatu aritu zen. Iru\u00f1eko prokuradorea izan zen 1569an bildutako Nafarroako Gorteetan, eta azkenean Madrilen abokatu lanbidean lekutu zen behin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2905","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MARTINEZ DE OLANO, Juan (Lizarra, XVI.\u202fmendea). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-de-olano-juan-266-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MARTINEZ DE OLANO, Juan (Lizarra, XVI.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gutxi da Juan Martinez de Olanori buruz dakiguna, ezagunagoa baita bere lanagatik, arbuioa eragin zuelako jurista nafar gehienengan, garai haietako batzuek \u00abnafar txarra\u00bb izena emateraino. Lizarrakoa zen sortzez, eta legeak ikasi zituen Toulouseko Unibertsitatean. Nafarroako auzitegietan abokatu aritu zen. Iru\u00f1eko prokuradorea izan zen 1569an bildutako Nafarroako Gorteetan, eta azkenean Madrilen abokatu lanbidean lekutu zen behin [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-de-olano-juan-266-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-de-olano-juan-266-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-de-olano-juan-266-eu\\\/\",\"name\":\"MARTINEZ DE OLANO, Juan (Lizarra, XVI.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T15:14:18+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-de-olano-juan-266-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-de-olano-juan-266-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-de-olano-juan-266-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MARTINEZ DE OLANO, Juan (Lizarra, XVI.\u202fmendea).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MARTINEZ DE OLANO, Juan (Lizarra, XVI.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-de-olano-juan-266-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MARTINEZ DE OLANO, Juan (Lizarra, XVI.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","og_description":"Gutxi da Juan Martinez de Olanori buruz dakiguna, ezagunagoa baita bere lanagatik, arbuioa eragin zuelako jurista nafar gehienengan, garai haietako batzuek \u00abnafar txarra\u00bb izena emateraino. Lizarrakoa zen sortzez, eta legeak ikasi zituen Toulouseko Unibertsitatean. Nafarroako auzitegietan abokatu aritu zen. Iru\u00f1eko prokuradorea izan zen 1569an bildutako Nafarroako Gorteetan, eta azkenean Madrilen abokatu lanbidean lekutu zen behin [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-de-olano-juan-266-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-de-olano-juan-266-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-de-olano-juan-266-eu\/","name":"MARTINEZ DE OLANO, Juan (Lizarra, XVI.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T15:14:18+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-de-olano-juan-266-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-de-olano-juan-266-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-de-olano-juan-266-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MARTINEZ DE OLANO, Juan (Lizarra, XVI.\u202fmendea)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2905","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2905\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2905"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2905"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}