{"id":2903,"date":"2020-04-22T17:10:24","date_gmt":"2020-04-22T15:10:24","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/karrantza-bartolome-265-eu\/"},"modified":"2020-04-22T17:10:24","modified_gmt":"2020-04-22T15:10:24","slug":"karrantza-bartolome-265-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karrantza-bartolome-265-eu\/","title":{"rendered":"KARRANTZA, Bartolome (Bartolom\u00e9 de Carranza de Miranda) (Miranda Arga, Nafarroa, 1503 &#8211; Erroma, 1576)."},"content":{"rendered":"<p><span>Kapare familia xume batean jaio zen, eta 1515ean,<br \/>\nartean ume txikia zela, Alcal\u00e1 de Henaresko San Eugenio Gramatikoen Ikastetxera<br \/>\neraman zuten, haren osaba Antso Karrantza Miranda, Sevillako Magistrala,<br \/>\nbabesle zuela. Hamasei urte bete zituenerako latin ikasketak burutuak zituen<br \/>\nSan Eugenio Ikastetxean, eta entzunak zituen Summulak eta Aristotelesen Logika.<br \/>\n1518an Santa Katalina Ikastetxera joan zen eta bi urtez Arteak ikasi zituen Andres<br \/>\nAlmenara maisuaren zuzendaritzapean. 1520an, hamasei urteko gaztea zela, San<br \/>\nDomingoren Ordenan sartu zen, Benelaceko (Guadalajara) komentuan. Han osatu<br \/>\nzituen filosofia ikasketak, eta handik Teologia ikastera joan zen domingotarren<br \/>\nordenako ikastetxerik ospetsuenera, Valladolideko San Gregorio Ikastetxera,<br \/>\nhango estatutuen zina egin zuela 1525eko abuztuaren 10ean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1528an Arteetako maisu izendatu zuten, eta 1533an<br \/>\nikasleen maisu eta Teologiako Primako katedratikoa. Irakasle lanarekin batera<br \/>\nInkisizioko Ofizio Santuaren kontsultak egin zituen, hango zentsore edo<br \/>\nkalifikatzaile izan baitzen haren maisu Frai Diego Astudillo hil zenean. 1537an<br \/>\nTeologia Sakratuko magistratura eskatu zion Benaventeko Kapitulu<br \/>\nProbintzialari, eta eman egin zitzaion, Erromako Kapitulu Orokorrean, 1539an,<br \/>\nzenbait kardinal eta Karlos\u00a0V.aren enbaxadorea bera ere lekuko izan zituen<br \/>\nekitaldi batean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte haiek erabakigarriak izan ziren Frai<br \/>\nBartolomeren bilakaera espiritualean. Dakigunaren arabera, Bibliaren eta San<br \/>\nTomasen lanen ikastun handia izateaz gain, Erasmo Rotterdamgoaren miresle<br \/>\nhandia zen, eta neurri handi batean, harekin bat egiten zuen, Eskolastika<br \/>\ndekadentea eta kristautasun erritual-zale eta hutsa salatzen zuenean, hala nola<br \/>\nBibliara eta Pauloren ereduko kristautasun batera itzultzea proposatuz <i>Philosophia<br \/>\nChristi<\/i> deitzen zen pentsaerarekin bat egiten zuenean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1539ko irailean, Espainiara itzulirik, Valladoliden<br \/>\nbildutako Ordenaren Kapitulu Probintzialak Espainiako Probintzia Domingotarreko<br \/>\npredikatzaile eta konfesoreen aztertzaile kargua eman zion. Garai hartan<br \/>\nnabarmendu zen San Gregorio Ikastetxean eman zituen sermoiengatik eta San<br \/>\nTomasen <i>Summa Theologiaeri<\/i> buruz eta Eskritura Sakratuari buruz eman<br \/>\nzituen azalpenengatik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1540an Karlos\u202fV.ak Perura joatea eta han Cuzcoko<br \/>\napezpikutza hartzea eskaini zion, baina ez zuen onartu. Bai onartu zuen, ordea,<br \/>\nTrentoko Kontzilioaren teologo inperialaren postua, 1545eko urtarrilaren 17an<br \/>\nenperadoreak eskaini zionean. Oso parte-hartze aktiboa izan zuen han, eta haren<br \/>\nhitzaldiek laudorio anitz jaso zituzten, bertan ziren apezpikuen aldetik zein<br \/>\nBatzarraren kronisten aldetik ere: Eskritura Sakratuaren kanonari buruz (1546ko<br \/>\notsailaren 20an); Garizumako lehen igandeko sermoia (1546ko martxoaren 14an);<br \/>\njustifikazioari buruzko hitzaldiak (1546ko uztailaren 14an, irailaren 27an eta<br \/>\nurriaren 18an); sakramentuak oro har mintzagai izan zituen hitzaldia (1547ko<br \/>\nurtarrilaren 21ean); eta Eukaristiaren sakramentuari buruzko botoa (1547ko<br \/>\notsailaren 3an). Kontzilioak iraun zuen bitartean beste lan batzuk landu<br \/>\nzituen, berehala argitaratu zirenak: <i>Summa Conciliorum et Pontificum <\/i>(Venecia,<br \/>\n1546), arrakasta handiko argitalpena izan zena; <i>Controversias <\/i>izeneko<br \/>\nlan bat<i>, <\/i>aretoan eztabaidatutako zenbait auziri buruzkoa, eta azkenik <i>Controversia<br \/>\nde neccessaria personali residentia episcoporum <\/i>(Venecia, 1547) izenekoa,<br \/>\nnon ukitzen zuen garai hartako elizaren zauri zaharrenetako bat: onuren<br \/>\nmetaketa eta horren ondoriozko absentismoa gotzain anitzengan. Horiek salatu<br \/>\neta artzaina bere ardien artean bizitzea Jainkoaren agindua zela zioen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kontzilioaren lehenengo etapa itxi ondoren,<br \/>\nEspainiara itzuli zen. 1548an Palentziako priore izendatu zuten eta urte<br \/>\nberean, Avilan ospatu zen Kapitulu Probintzialeko definitzaile aritu zen.<br \/>\nKarlos\u202fI.ak Filipe printzearen konfesore izateko eskatu zion, baina uko egin<br \/>\nzion ohore hari ere, eta 1550eko otsailaren 2an Segovian ospatutako Kapituluan<br \/>\nEspainiako Probintzia Domingotarraren priore probintziala aukeratu zuten.<br \/>\nEnperadoreak, orduan, Kanarietako apezpikutza eskaini zion, baina orduan ere<br \/>\nuko egin zion eskaintzari.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1550ean eta 1551n Valladolideko Batzarrean egon zen,<br \/>\nJuan Gin\u00e9s Sep\u00falvedaren eta Bartolom\u00e9 de las Casasen artean naturalen edo<br \/>\ntitulu justuen inguruan piztutako eztabaida ebazteko saioetan. 1551ko abenduan<br \/>\nKontzilioko batzarretara joan zen berriro, enperadoreak hala aginduta, eta<br \/>\nparte hartu zuen, abenduaren 29an aretoan hitzaldia emanez mezaren eta<br \/>\nOrdenaren sakramentuari buruz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kontzilioaren bigarren aldi horretan hitzaldi<br \/>\nbikaina eman zuen Karrantzak, bi orduz segidan Mezaren sakrifizioari buruz<br \/>\nmintzatu zelarik. Kontzilioa amaitu zenean, Karrantza Espainiara itzuli zen<br \/>\nberriro, 1553an, Valladolideko San Gregorioren komentura, eta predikuak eman<br \/>\nohi zituen Errege Kaperan, Karlos\u202fI.\u202faren Gortearen egoitza hura izan baitzen<br \/>\n1553an eta 1554an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1554an Filipe printzeari eztei-bidaian Ingalaterrara<br \/>\nlagundu zion segizioan joan zen. Gainera, berekin zeramatzan Domingotarren<br \/>\njeneralak emandako ahalmenak, haren bikario eta komisario nagusia izanik,<br \/>\nuharte haietan Ordena berrezartzeko. Hiru urtez aritu zen lanean Londresko<br \/>\nBonner apezpikuarekin eta aita santuaren ordezkari Pole kardinalarekin, eta<br \/>\nfuntsezko eginkizuna izan zuen Ingalaterra Erromako konfesiora berriz biltzeko<br \/>\nbideari forma legala eta kanonikoa emateko zereginean. Parte-hartze aktiboa<br \/>\nizan zuen Pole ordezkariak 1555-1556 bitarteko neguan deitu zuen Sinodo<br \/>\nnazionalean, eta Sinodoaren erreforma pastoralaren programa jasotzen zuen azken<br \/>\nartikulu-sailaren idazketan esku-hartze zuzena izan zuen. Haren lana funtsezkoa<br \/>\nizan zen ingelesen bateratze berrian, <i>Comentarios del Catecismo Cristiano <\/i>(Amberes,<br \/>\n1558) testuen bitartez. Izan ere, katolizismo ingelesa berpizteko ekarpen<br \/>\npositiboa egiteko asmoz sortu zituen iruzkin haiek, eta heresien antidoto gisa,<br \/>\nkleroari doktrina eskaintzeko eta olde protestanteari aurre egiteko. <span>Horixe izan zen, hain zuzen ere, aurrerago ireki<br \/>\nzioten prozesuan egotzi zioten kapitulu nagusia. Horren aurretik, Londresen<br \/>\nargitaratu zuen (1555) bere <i>Modo de o\u00edr Misa<\/i><\/span>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lana saritzeko, Filipe\u202fII.ak Toledoko<br \/>\nartzapezpikutzan, Espainiar Inperioaren egoitza primatuan, Juan Mart\u00ednez<br \/>\nSil\u00edceo ordezkatzeko proposatu zion. Gogoz kontra bazen ere, onartu eta Antonio<br \/>\nPerrenot de Granvelak izendatu zuen, Bruselako San Domingoren komentuan, 1558ko<br \/>\notsailaren 27an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1558ko abuztuaren 1ean, Espainiara itzuli zen,<br \/>\nLaredon lehorreratuz. Filipe\u202fII.aren agindua zuen Valladolideko Estatu<br \/>\nKontseilura joateko eta instrukzio sekretuak eramateko Yustera (Inperioaren<br \/>\nKontseilaria baitzen Flandrian), han zegoelako enperadorea. Han egon zen<br \/>\nerregearekin, hura hil zen arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1558ko urriaren 13an egin zuen sarrera Toledoko<br \/>\napezpikutzan eta han \u00abartzapezpikutza hartu orduko, gauza ezaguna da, 80.000<br \/>\ndukat gastatu zituen presoen zigorrak kentzen, neska umezurtzak ezkontzen,<br \/>\nalargun ondratuei sostengua eskaintzen, Unibertsitaterako bidea errazten ikasle<br \/>\nbehartsuei, kartzelatik presoak askatzen eta ospitaleei dohaintzak ematen\u00bb.<br \/>\nHorrek \u00abhaizete espirituala\u00bb, \u00abegiazko astindu iraultzailea\u00bb eragin zuen<br \/>\nToledoko Elizbarrutian, eta etsai garrantzitsuak ekarri zizkion. Karrantzaren<br \/>\nkontrako auzibide luzea (1559-1576) sustatu zuten haiek, inkisidore nagusi<br \/>\nFernando Vald\u00e9sen ekimenez, haren <i>Comentarios al Catecismo Cristiano<\/i><br \/>\nlanean oinarrituta, eta aitzakiatzat jarriz Gaztelako luterano eta<br \/>\nErasmo-zaleen gunea suntsitu behar zela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1559ko abuztuaren 1ean, inkisizioaren osoko<br \/>\nbatzarrak atxilo hartu behar zela erabaki zuen. Trikimailuren bat erabilita,<br \/>\nGortetik aterarazi zuten, eta preso hartu zuten Torrelaguna hirian, abuztuaren<br \/>\n23an, gauean. Valladolidera eraman zuten, Inkisizioaren kartzelara, eta han<br \/>\nhasi zen haren kontrako auzibidea. Auzibide luze, konplexu eta ospetsua izan<br \/>\nzen, bai akusatuaren kalitateagatik, bai aurrera egin ahala sortzen ziren inguruabarrengatik.<br \/>\nLehenik Espainian epaitu zuten (1559-1567). Karrantzak inkisidore nagusia<br \/>\nerrekusatu zuen. Auziaren epaileek ontzat eman zuten errekusazioa, eta epaile<br \/>\nberria Gaspar Zu\u00f1iga izendatu zuten. Haren abokatu Martin Azpilkuetak eta<br \/>\npertsona ospetsu hainbatek, esaterako haren ordenako adiskide frai Bartolom\u00e9 de<br \/>\nlas Casasek, eman zituzten lekukotasunei esker, haren etsaiek eta fiskalek ez<br \/>\nzuten lortu epaileak errudun jotzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Valladolideko espetxean zazpi urte iragan ondoren,<br \/>\nauzibidea Erromara eramatea erabaki zuen Pio\u00a0V.a aita santuak. Karrantza<br \/>\n1567ko apirilaren 27an atera zen Espainiatik, Sant\u2019Angeloko gazteluko<br \/>\nkartzelara joateko, eta bederatzi urtez egon zen han. Aita santua bera egon zen<br \/>\nauziko saio anitzetan, eta Karrantzaren aldeko epaia ematea erabaki zuen. Baina<br \/>\nPio\u00a0V.a 1572ko maiatzean hil zen eta, ezin izan zen haren errugabetasuna<br \/>\nebatzi.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hurrengo aita santu Gregorio XIII.ak auzibideari<br \/>\namaiera ematea erabaki zuen, baina Karrantzaren etsaiek epaia berriro<br \/>\natzeratzea lortu zuten. Azkenik, aita santuak eman zuen epaia 1576ko apirilaren<br \/>\n14an, Karrantza <i>vehementer suspectus de haeresi<\/i> (heresiaren susmagarri<br \/>\nhandia) zela eta hari exijituz abjuratzeko <i>ad cautelam<\/i> bere hamasei<br \/>\nproposamenetatik, haren lana Trentoko Kontzilioak 1563an ortodoxotzat jo bazuen<br \/>\nere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren defentsaren azken zatia ere Martin Azpilkuetak<br \/>\negin zuen, Filipe\u202fII.ak Erromara bidali baitzuen eginkizun hori emanda. Haren<br \/>\ndefentsa bikainari esker, azkenik Karrantza errugabe atera zen, hiltzeko asko<br \/>\nfalta ez zuela, bertso batzuk idatzi ondoren, Luis Gil Fern\u00e1ndez historialariak<br \/>\njasoko zituenak bere <i>Panorama social del Humanismo espa\u00f1ol<\/i> (1997,<br \/>\n2.\u00a0arg., 452.\u202for.) lanean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bartolome Karrantza 1576ko maiatzaren 2an hil zen<br \/>\nErromako Santa Mar\u00eda sopra Minerva komentuan, eta han lurperatu zuten.<br \/>\nGregorio\u202fXIII.ak, berak emandako epaia zuritu beharrez, haren hilobiaren<br \/>\ngainean ezarri zen epitafioa idatzi zuen: <i>D.O.M. Bartholomaeo Carranza,<br \/>\nNavarro, dominico, Archiepiscopo Toletano, Hispaniarum Primati, Viro genere<br \/>\nvita doctrina contione atque elemosynis claro, magnis muneribus a Carolo V et a<br \/>\nPhillippo II Rege Catholico sibi commissis egregie functo, animo in prosperis<br \/>\nmodesto et in adversis aequo. Obiit anno 1576 die secundo Maii,<\/i>\u202fetab.<br \/>\nErromako herritarrek omenaldi jendetsua eskaini zioten haren hilotzari, eta<br \/>\nartzapezpiku martiria deitu zioten. 1993an haren gorpuzkiak atera eta Toledoko<br \/>\nkatedralean lekutu zituzten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Toledoko artzapezpiku<br \/>\nnafarraren pentsaera <i>Bibliari<\/i> eta San Tomasen <i>Summa Theologicari<\/i><br \/>\negin zizkien iruzkinetan islatu zen, eta Trentoko Kontzilioan eta hango<br \/>\nliburuetan berretsi zen. Haren testuinguruan azpimarragarriak dira Bibliaren<br \/>\neta Elizaren Aita zaharren itzal handia, eta eite espiritual indartsua,<br \/>\notoitzez lagundua. Haren prosa soil eta sakonak inspirazio bibliko handia du,<br \/>\neta Kristoren inguruan ardazten da, San Paulorengan inspiratuta, Avilako San<br \/>\nJoanen espiritualtasunetik hurbil.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren gai maiteenetako bat erreforma sakon baten<br \/>\nbeharra zen, edo bihotza eta bizitza bihurtu beharra. Zorrotza zen gotzainekin<br \/>\neta erlijio-bizitzarekin, hala nola laikoekin eta herritar kristauekin ere,<br \/>\nhaien ebanjelizazioa artzainen gauza zela aldarrikatzen zuelarik. Indarrez<br \/>\nnabarmendu zituen bataiatu eta berretsien kondizioaren betekizunak, lekua<br \/>\neskatu zuen elizan kristau guztientzat, eta ez zuen zalantzarik izan haiengana<br \/>\nhurbiltzeko Bibliaren irakurketa, hizkuntza arrunta erabiliz. Bitxia bada ere,<br \/>\nharen <i>Catechismo Christiano<\/i> lana, Vald\u00e9sen Indexean jaso zena (1559),<br \/>\neta ondoren erromatarrean (<span class=\"iv-smallcaps\">xix.<\/span>\u202fmendera<br \/>\narte), huraxe izan zen Trentoko Kontzilioaren ondorengo katixima erromatarraren<br \/>\niturri nagusietakoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Xumea zen, artzain lana eta karitatea egitea maite<br \/>\nzuena; haren aurkako auzibidearen milaka orrialdeetan barna, haren doktrinaren<br \/>\ninguruko epai erabat kontraesankorrak ageri dira, beharbada, bere idatzietan<br \/>\nerabiltzen zuen hizkera biziak interpretazio desberdinak sorraraziko<br \/>\nbaitzituen, jatorrizko esanahitik aldenduta, batez ere heresiaren usainik<br \/>\ntxikienaren aurrean aztoratzen zen testuinguru hartan, susmagarria gertatzen<br \/>\nzelako. Haren <i>Comentarios del Catecismo Cristiano <\/i>lana, katolizismo<br \/>\ningelesaren berpizkundearen aldeko ekarpen positibo gisa eta heresiaren<br \/>\nkontrako antidoto gisa sortu zuena, historiaren ironia, aurrerago beraren aurka<br \/>\negin zen auzibidearen akusazioaren kapitulu nagusia bihurtu zen. Gregorio<br \/>\nMara\u00f1\u00f3nen ustez auzibide hura \u00abFilipe\u202fII.aren erregealdiaren gertaera<br \/>\nfuntsezkoenetakoa izan zen, eta garai haren kontzientzia kolektiboaren<br \/>\nadierazlea\u00bb. Idatzi ziren 40.000tik goiti orrietatik \u00abapaiz haren heresiaren<br \/>\nkonbentzimendu apurrik ere ez zen atera, eta bai, ordea, harenganako pietate<br \/>\nhandia, eta bera jazarri zutenenganako higuin disimulatu ezina\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gure garaiko egile batzuek<br \/>\nharen figura eta lana literaturara eraman zuten, esaterako Joaqu\u00edn Calvo<br \/>\nSotelok, 1964an <i>El proceso del Arzobispo Carranza<\/i> izenburupean idatzi<br \/>\nzuen antzezlanean, haren bizitzaren gorabeheretan oinarrituta, eta Miguel<br \/>\nDelibesek ere pertsonaia eraman zuen <i>El hereje<\/i> (1998) nobelara.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina zalantzarik gabe, Karrantzaren lana ikertzen<br \/>\neta zabaltzen eginahalik handiena egin duena Jose Ignazio Telletxea Idigoras<br \/>\nizan da, hogeita hamar urtetik goiti aritu baitzen haren ikerketan, eta ehun<br \/>\nikerlanetik goiti argitaratu baitzuen, 2008an hil zen arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kapare familia xume batean jaio zen, eta 1515ean, artean ume txikia zela, Alcal\u00e1 de Henaresko San Eugenio Gramatikoen Ikastetxera eraman zuten, haren osaba Antso Karrantza Miranda, Sevillako Magistrala, babesle zuela. Hamasei urte bete zituenerako latin ikasketak burutuak zituen San Eugenio Ikastetxean, eta entzunak zituen Summulak eta Aristotelesen Logika. 1518an Santa Katalina Ikastetxera joan zen eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2903","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>KARRANTZA, Bartolome (Bartolom\u00e9 de Carranza de Miranda) (Miranda Arga, Nafarroa, 1503 - Erroma, 1576). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karrantza-bartolome-265-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"KARRANTZA, Bartolome (Bartolom\u00e9 de Carranza de Miranda) (Miranda Arga, Nafarroa, 1503 - Erroma, 1576). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Kapare familia xume batean jaio zen, eta 1515ean, artean ume txikia zela, Alcal\u00e1 de Henaresko San Eugenio Gramatikoen Ikastetxera eraman zuten, haren osaba Antso Karrantza Miranda, Sevillako Magistrala, babesle zuela. Hamasei urte bete zituenerako latin ikasketak burutuak zituen San Eugenio Ikastetxean, eta entzunak zituen Summulak eta Aristotelesen Logika. 1518an Santa Katalina Ikastetxera joan zen eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karrantza-bartolome-265-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/karrantza-bartolome-265-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/karrantza-bartolome-265-eu\\\/\",\"name\":\"KARRANTZA, Bartolome (Bartolom\u00e9 de Carranza de Miranda) (Miranda Arga, Nafarroa, 1503 - Erroma, 1576). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T15:10:24+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/karrantza-bartolome-265-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/karrantza-bartolome-265-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/karrantza-bartolome-265-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"KARRANTZA, Bartolome (Bartolom\u00e9 de Carranza de Miranda) (Miranda Arga, Nafarroa, 1503 &#8211; Erroma, 1576).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"KARRANTZA, Bartolome (Bartolom\u00e9 de Carranza de Miranda) (Miranda Arga, Nafarroa, 1503 - Erroma, 1576). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karrantza-bartolome-265-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"KARRANTZA, Bartolome (Bartolom\u00e9 de Carranza de Miranda) (Miranda Arga, Nafarroa, 1503 - Erroma, 1576). - Iura Vasconiae","og_description":"Kapare familia xume batean jaio zen, eta 1515ean, artean ume txikia zela, Alcal\u00e1 de Henaresko San Eugenio Gramatikoen Ikastetxera eraman zuten, haren osaba Antso Karrantza Miranda, Sevillako Magistrala, babesle zuela. Hamasei urte bete zituenerako latin ikasketak burutuak zituen San Eugenio Ikastetxean, eta entzunak zituen Summulak eta Aristotelesen Logika. 1518an Santa Katalina Ikastetxera joan zen eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karrantza-bartolome-265-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karrantza-bartolome-265-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karrantza-bartolome-265-eu\/","name":"KARRANTZA, Bartolome (Bartolom\u00e9 de Carranza de Miranda) (Miranda Arga, Nafarroa, 1503 - Erroma, 1576). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T15:10:24+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karrantza-bartolome-265-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karrantza-bartolome-265-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karrantza-bartolome-265-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"KARRANTZA, Bartolome (Bartolom\u00e9 de Carranza de Miranda) (Miranda Arga, Nafarroa, 1503 &#8211; Erroma, 1576)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2903","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2903\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2903"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2903"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}