{"id":2901,"date":"2020-04-22T17:00:10","date_gmt":"2020-04-22T15:00:10","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\/"},"modified":"2020-04-22T17:00:10","modified_gmt":"2020-04-22T15:00:10","slug":"azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\/","title":{"rendered":"AZPILKUETA JAUREGIZAR, Martin (Doktore Nafarra)"},"content":{"rendered":"<p><span>Barasoainen jaio zen, Nafarroako Orbaibarrean,<br \/>\n1492ko abenduaren 13an. Gurasoak Martin Azpilkueta Lopiz eta Maria Martin<br \/>\nJauregizar izan zituen. Haien bigarren semea zen, eta anai-arrebak Martin<br \/>\nNagusia, Joanes, Katalina eta Miguel izan ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azpilkueta etxea Baztango izen bereko herrikoa da<br \/>\njatorriz, eta handik zabaldu zen, Orbaibarrera, alde batetik (Azpilkueta<br \/>\nabizena Garinoainen, Tafallan eta Corellan), eta Xabier herrira, bestetik.<br \/>\nGurasoen seme izateaz harro agertzen zen beti Azpilkueta, izan ere, haien<br \/>\neraginez justifikatzen da haren lana baliatu zutenek hura aipatzeko erabili<br \/>\nzuten goitizena: Doktore Nafarra.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Barasoaingo Jasokundearen Andre Mariaren elizan<br \/>\nbataiatu zen, baina horren inguruko datu zehatzik ez dago. Lehenbiziko ikasketak<br \/>\njaioterrian jaso zituen, ziurrenik. Hura jaio zen garaian, euskara zen<br \/>\nOrbaibarreko hizkuntza. Louis Lucien Bonaparteren hizkuntzen mapan, Nafarroako<br \/>\neuskararen hego-ekialdeko muga zen. Bada Gaztela eta Leongo Koroaren 34 gotzain<br \/>\neta artzapezpikutzak jasotzen dituen 1587ko erregistro bat, \u00abRegistro de las<br \/>\nciudades, villas y lugares\u00bb izenekoa, non Barasoain era argian agertzen zen<br \/>\neuskararen eremuan. Datu objektibo horri gehitu behar zaio interesatuak berak<br \/>\neman zuena, Karta Apologetikoan adierazi zuenean <i>\u00abnavarrum et cantabrum\u00bb<\/i><br \/>\nzela, hau da, euskararen eremuko nafarra, horixe zelako garai hartan <i>\u00abcantabrus\u00bb<\/i><br \/>\nedo <i>\u00abcantaber\u00bb<\/i> izenlagunak adierazten zuena. Bere hizkuntzaren aipamena<br \/>\negin zuen Azpilkuetak, halaber, kantabrismoaren beste topiko bat, alegia, erromatarren<br \/>\nzapalkuntzari aurre egin ziolakoa, aztertu zuenean: \u00ab<i>Navarri ac Cantabri,<br \/>\nqui suum et totius Hispaniae antiquum idioma (quod nunc appellant Vasconicum)<br \/>\nin hunc usque diem servant<\/i>\u00bb (<i>Relectio C. Novit de Iudiciis<\/i>, 167).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sorterriarekiko maitasun horri eutsi zion, hamar edo<br \/>\nhamaika urte zituela etxetik atera bazen ere, Alcal\u00e1ra joateko, eta handik<br \/>\naitzina izan zuen bizitza luzean, hau da, gainerako 83 urteetan, Nafarroan<br \/>\negonaldi labur batzuk besterik egin ez bazuen ere: urtebete luze 1523-1524an, beste<br \/>\negonaldi bat 1555ean eta hirugarrena eta azkena, Erromara joan baino lehen,<br \/>\n1567an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sorterriaren harrotasunak ez zion eragotzi<br \/>\nAzpilkuetari oso esker oneko agertzea nazio desberdinek eman ziotenarengatik,<br \/>\nhaietako batzuetan luze egon baitzen bizitzen eta unibertsitatean irakasle,<br \/>\nhaien arrastoa bere baitan betiko gordetzeraino. Hala azaldu zuen <i>Carta<br \/>\nApolog\u00e9ticaren<\/i> pasadizo zoragarri batean; hona hemen hitzez hitz:<br \/>\n\u00abNafarroak sortu ninduen, Gaztela Berriak hezi ninduen Alcal\u00e1n, Frantziak gizon<br \/>\negin ninduen, Gaztela Zaharrak goratu ninduen Salamancan, Portugalek ondratu<br \/>\neta argitu ninduen\u00bb<i>. <\/i>Autobiografia labur horretan hainbatetan aipatu<br \/>\nzuen gutun hori orduko Milango gobernadore Gabriel de la Cuevari,<br \/>\nAlburquerqueko hirugarren dukeari, igorri zion, eta Azpilkuetaren biografia<br \/>\nezagutzeko iturri nagusietako bat izan da, haren bizitzaren inguruan ematen<br \/>\ndituen datu ugariengatik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sorterriaren inguruko baieztapen horiek egin zituen<br \/>\nAzpilkuetak, hain zuzen ere, erresumaren konkistaren garai erabakigarrian bere familiaren<br \/>\nbi adarrak, Azpilkueta eta Jauregizar, Nafarroaren eta haren errege-erreginen<br \/>\nalde agertu zirelako 1512an. Adierazpide labur baina zuzena erabiliz, bere<br \/>\nfamilia Erresumaren okupazioaren aurka agertu izana leporatu ziotenei<br \/>\nerantzuten jakin zuen. Azpilkuetak jarrera hura defendatu zuen, beren legezko<br \/>\nerrege-erreginak defendatu behar zituzten herritarren jarrera egokia zela<br \/>\nesanez, izan ere, argitasunez gehitu zuen, Fernando <i>Katolikoak<\/i> berak ere<br \/>\nezin izanen zuela kontrako hitzik esan, arrazoi horregatik beragatik, haren<br \/>\nfamiliaren bandoko agaramontarrek erregearen aita Joan\u202fII.ari fideltasunez<br \/>\nzerbitzatu ziotelako, haren seme Karlosi, Vianako printzeari, aurka egin<br \/>\nzionean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hamaika urte eskas zituela, Alcal\u00e1 de Henaresera<br \/>\njoan zen Azpilkueta, eta Arteak eta Teologia ikasi zituen hango<br \/>\nunibertsitatean. Nolabaiteko oinarria eraman zuen hemengo eskolatik, herritik<br \/>\nedo beharbada Iru\u00f1etik, latin eta humanitateetan, hara joan baino lehen<br \/>\nikasitakoa. Lau urte eman zituen Alcal\u00e1n, eta Batxiler titulua atera zuen<br \/>\nTeologian. Han ezagutu zituen ikaskide ospetsuak, besteak beste, Gin\u00e9s<br \/>\nSep\u00falveda eta Alfonso Castro, katedra baten titularra zen Karrantza doktoreaz<br \/>\ngain.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1510ean Toulouseko Unibertsitatera joan zen,<br \/>\nFrantzisko eta Pedro Nafarroakoak lagun zituela. Hamalau urte eman zituen<br \/>\nFrantzian. Aldi horretan eman zituen urratsen jarraipena egiteko, komenigarria<br \/>\nda hark berak eman zituen datuekin batera, haren biografoenak erabiltzea.<br \/>\nLehenik ikasle izan zen Toulousen, Batxiler titulua <i>\u00abin utroque\u00bb<\/i>, hau<br \/>\nda, bi Zuzenbideetan, kanonikoa eta zibila edo erromatarra, lortu arte, 1515eko<br \/>\nuztailean. Hurrengo hiru edo lau urteetan irakasle aritu zen Cahorseko<br \/>\nUnibertsitatean, Toulousetik erabat aldendu gabe. Cahorsen hasi zen<br \/>\nirakaskuntzan, eta orduan hartutako esperientzia baliatu zuen Toulouseko<br \/>\nUnibertsitatean Kanon eta Legeetako lizentziatura lortzeko, 1518an, eta ondoren<br \/>\ndoktoretza Kanonetan, 1519an. Beraz, bi Zuzenbideetan prestakuntza sendoa<br \/>\nizanik, doktoretza bakar batean atera zuen, eta bide horretatik jarraitu zuen<br \/>\naurrerantzean. Zuzenbide kanonikoaren irakaskuntzan aritu zen Toulousen,<br \/>\ndirudienez inongo katedrarik hartu gabe, 1525eko maiatza edo ekaina arte<br \/>\n(biografo batzuen arabera 1524an joan zen Toulousetik Salamancara). Toulousen<br \/>\negondako denboran frantses-zaletasuna hartu zuela egotzi zioten gogoko ez<br \/>\nzutenek, aditzera emanez nahita hartu zuela joera hori, eta modu interesatuan,<br \/>\nhegoaldeko Nafarroako gatazka politikoarekin lotuta. Baina faktore horiek ez<br \/>\nzeuden tartean Frantziara 1510ean joan zenean, konkista baino bi urte lehenago.<br \/>\nHala ere, Toulousera arrazoi akademiko hutsengatik joan zela defendatu behar<br \/>\nizan zuen. Hango Unibertsitatea ospe handiko zentroa zen jurisprudentziaren<br \/>\narloan, eta hara joaten ziren Nafarroako ikasle asko beren prestakuntza burutzera.<br \/>\nToulousen eta Cahorsen iragandako ia hamabost urte haiek, 18 eta 33 urte<br \/>\nbitartekoak, aipatzean, \u00aburte horietan gizondu zela\u00bb esan zuen. Baina<br \/>\nunibertsitatean irakasle aritu zeneko urte haiek eman zizkioten, era berean,<br \/>\njendartearen onarpena eta ospea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Toulousetik Espainiara itzultzeko bidaian,<br \/>\nOrreagatik iragan zen Azpilkueta, hango priorea Nafarroako Frantzisko zelarik,<br \/>\nXabierkoa, Tolosako aldian<span>\u00a0 <\/span>haren lagun<br \/>\nizandakoa. Azpilkueta sei bat hilabetez egon zen Orreagan. Han profesatu zuen<br \/>\neta kabildoko kidea izan zen kanonigo erregular gisa, monasterio hark San<br \/>\nAgustinen Ordenako kanonigoak biltzen baitzituen. Hilabete horietan antolatu<br \/>\nzen monasterioak Leongo elizbarrutiko San Justo del Villarren zituen ondasunen<br \/>\nenkomienda Azpilkuetari ematea, 1526ko martxoaren 28an gauzatuko zena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azpilkueta Salamancara joan zen Nafarroako<br \/>\nerrege-erreginek erresuma berreskuratzeko zituzten aukera guztiak agortu<br \/>\nzirenean. Egun haietan, Karlos\u202fV.ak argi erakutsi zuen ez zuela neurririk<br \/>\nhartuko agaramontarren aurka. Izan ere, Azpilkuetarekin Toulousera joandako<br \/>\nNafarroako Frantziskok eta Pedrok onarpena jaso zuten, lehenengoak Orreagako<br \/>\npriore karguan, eta bigarrenak Nafarroako mariskala izendatuta, hau da, haren<br \/>\naitaren oinordekoa titulu hartan, aita, gatazkaren urterik latzenetan, preso<br \/>\nhartu, Simancasko gazteluan sartu eta han hil ondoren, 1522ko azaroan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Giro berri hartan, Azpilkuetak bere familiarrei<br \/>\negoera berria onartzeko aholkua eman zien. Gure doktoreari, berriz, Salamancako<br \/>\nIkastetxe Nagusi batetik hots egin zioten, ziurrenik San Salvadorretik,<br \/>\nherritarrek Oviedokoa esaten zioten ikastetxetik. Ezin izan zen klaustroan<br \/>\nsartu, atzerrian lortutako titulazioa ez zelako han aritzeko baliagarria. Hala<br \/>\nere, denbora gutxian haren ospea gorantz zihoan, eta ikasleek oso gogokoak izan<br \/>\nzituzten eskola berezietan eta ordezko saioetan eman zituen irakaspenak.<br \/>\nIrakaskuntza arruntean aritzeko traba formalak gainditzeko, doktoretza berriz<br \/>\nere atera behar izan zuen Azpilkuetak Salamancan, data zehatza ezagutzen ez<br \/>\nbada ere. Gure egileak adierazi zuenez, katedratikoaren zereginetan hasi zenean<br \/>\nIru\u00f1era itzultzeko aukera eskaini zioten, Nafarroako Errege Kontseiluko kide<br \/>\ngisa. Ez zuen eskaintza onartu eta katedratiko jarraitu zuen, harik eta berak<br \/>\ngehien maite zuen ikasgaian, Dekretuetakoan, izendapena lortu zuen arte. Oso<br \/>\ngogokoak zituen, nonbait, Grazianoren lana eta haren garaia. Ondoren, hainbat<br \/>\nkide gainditu behar izan zituen oposizio gogor batean Primako katedra, 1533an<br \/>\nhutsik geratu zena, lortzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Salamancako egonaldian, berriro Frantzisko<br \/>\nNafarroakoa izan zuen lagun eta, nolabait ere, babesle ere bai. Azpilkuetak<br \/>\nirakasle jarduera oso bizia izan zuen Salamancan, batez ere eguneroko bi<br \/>\nkatedra (ordu eta erdi bakoitza) eta eskola bereziak emanez, udan ematen zituen<br \/>\nberrikuspenez gain. Horrek erakusten du interes handia zuela Zuzenbide kanoniko<br \/>\njuridikoarekin eta gai espiritual eta teologikoekin erlazionatutako guztia<br \/>\nazaltzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ohiko klaseez gain, oso ospetsua izan zen 1528an,<br \/>\nekitaldi publiko arranditsu batean eta enperadorearen beraren aurrean, eman<br \/>\nzuen hitzaldi publikoa, etorkizunean ere entzuleek gogoan gordeko zutena.<br \/>\nHandik hogei urtera gauza bera egin zuen Coimbran, Portugalgo errege-erreginen<br \/>\naurrean, lehen Salamancan egin zuen hitzaldia aurrekaritzat hartuta. Hitzaldi<br \/>\nhartan, Azpilkuetak botere laikoaren eta eklesiastikoaren arteko harremanen gai<br \/>\nfuntsezkoari buruz zituen ideien oinarriak azaldu zituen; aurrerago berriz<br \/>\naipatuko dugu gai hori.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horregatik guztiagatik, zalantzarik gabe,<br \/>\nAzpilkuetak arrasto luzea utzi zuen Salamancan. Hala frogatzen du haren ikasle<br \/>\nospetsuenen zerrendak, tartean direla Diego Covarrubias Leyva, Francisco<br \/>\nSarmiento de Mendoza edo Pedro Deza, eta orobat, harekin batera maila altuko<br \/>\nirakasleak aritu izanak, adibidez, Francisco de Vitoria edo Domingo de Soto.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azpilkueta Salamancatik Portugalera joan zen,<br \/>\nCoimbrako Unibertsitatera, eta han eskolak ematen 1538-1539 ikasturtean hasi<br \/>\nzen. Portugalgo errege Joan\u202fIII.ak deituta joan zen hara, Coimbrako<br \/>\nUnibertsitatea mailarik gorenean kokatu nahi baitzuen. Gogora ekarri behar da<br \/>\nEspainia eta Portugalgo errege-erreginak ezkonsenideak zirela: Joan\u202fIII.a<br \/>\nezkondua Karlos\u202fV.aren arreba Katalinarekin, eta Karlos Isabelekin, hau da<br \/>\nJoan\u202fIII.aren arrebarekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Han hamar urte zeramatzala eman zuen hitzaldi<br \/>\nospetsua, eta ideia haiek islatuta geratuko ziren <i>Novit de Iudiciis <\/i>dekretalaren<br \/>\ninguruko <i>Relectio<\/i> lanean, bertan jasotzen zituela botere laikoaren eta<br \/>\neliz boterearen arteko harremanei buruz zituen tesi gehienak. Portugalgo<br \/>\negonaldia heldutasun handikoa da, orduan idatzi baitzituen <i>Corpus Iuris Canonici<\/i><br \/>\ntestuei buruzko hamabiren bat <i>Relectio<\/i> eta Iruzkin, eta haren lanik<br \/>\nospetsuena, hau da, <i>Manual de Confesores<\/i> lana. Estimu handitan izan zuen<br \/>\nbeti Azpilkuetak Portugal, bi hitzetan adierazi zuenez <i>Carta Apolog\u00e9tica<\/i><br \/>\nlanean, herri hark \u00abgora eraman\u00bb zuela esanez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Doktore Nafarra historiara igaro da beren buruzagiak<br \/>\nhautatzen dituzten herrien askatasunaren defendatzaile gisa, baina aldi berean,<br \/>\nonartezina iruditzen zitzaion horren ondorioz sortzea autoritate laiko<br \/>\nunibertsal bat, kategoria hori autoritate eklesiastikoari soilik<br \/>\nlegokiokeelako. Doktore Nafarraren ustez, monarkia espainiarrak eta<br \/>\nportugaldarrak proportzio onargarriak gordetzen zituzten, betiere bereizirik<br \/>\nmantentzen baziren, izan ere, elkartuz gero, eta batez ere hori handienak<br \/>\ntxikiena bereganatuta gertatuz gero, oreka hautsiko litzatekeelako, elizaren<br \/>\nizaerari zegokion kontrol segurua bermatzen zuen posizioaren kaltetan. Hori zen<br \/>\nAzpilkuetaren egiazko jarrera auzi horri zegokionez, eta horren atzean zegoen<br \/>\nhark bere-berea zuen ideia, alegia, erkidego politiko bakoitzak bere buruzagia<br \/>\nhautatzen zuela, eta humanitatearen multzoa erkidego horien kopuru handi batek<br \/>\nosatzen zutela. Hala ere, gogoeta horien argira egiaztatzen ahal dugu ordurako<br \/>\nAzpilkuetak naturaltasunez ikusten zuela Nafarroako erresuma Monarkia<br \/>\nespainiarraren barnean egotea. Izan ere, kontzientea zen ez zela gertatu<br \/>\nabsortzio totalitariorik, Nafarroak gorde zituelako oso-osorik bere zuzenbidea<br \/>\neta erakundeak, eta beste erresuma eta jaurerri anitzekin partekatzen zuelako<br \/>\nnazioartean pisu handia zuen autoritate batek zuzendua izatea. Azpilkuetaren<br \/>\niritziz, era horretan saihesten ziren erresuma txikiegietan gertatzen diren<br \/>\nsedizioak eta bereizketak, esate baterako Nafarroako kasuan gertatu zena, gure<br \/>\nDoktoreak gogoan zituelako \u00abfakzio nafar ezin krudelagoak, zorionez Karlos\u202fV.ak<br \/>\ngainditu zituenak\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Doktore Nafarrak hogeiren bat urte zituen Fernando <i>Katolikoak<\/i><br \/>\nNafarroa konkistatu zuenean. Frantzian zegoen bera, Cahors eta Toulouse hirien<br \/>\nartean. Gauza segurua da interes handiz jarraitu zuela auzi guztia, beste alde<br \/>\nbatetik, osagai guztiak zituelako kasu ezohiko eta esanguratsua izateko,<br \/>\nkanonista baten ikuspegitik. Datu hori eta Nafarroako Erresumaren konkistaren<br \/>\neta erretentzioaren inguruko eztabaidan doktrina juridiko nafarrak izan zuen<br \/>\nparte-hartze eskasa aintzat hartuta, galdera bat sortzen da, alegia, zer esan<br \/>\note zuen horri guzti horri buruz Azpilkuetak, zer jarrerak hartu zituen,<br \/>\nnoraino ukitu zuen gaiak&#8230; Historiografiak emandako erantzuna ezkor samarra<br \/>\nda. Alfredo Floristanek dioenez, Azpilkueta \u00abez zen trapura sartu\u00bb, modu<br \/>\nzuzenean, behinik behin. Hala ere, modu nabarmenean esku hartu ez bazuen ere,<br \/>\ngogoan hartu behar dugu kritikatua eta ezetsia izan zela ez zuelako bat egin,<br \/>\nmodu argian, erresumaren konkista eta ondorengo erretentzioa justifikatu eta<br \/>\nare goretsi zuten ahotsen koruarekin. Gogor kritikatu zuen Camilo Borrellek<br \/>\nErrege Katolikoaren Gorentasunari buruz idatzi eta, 1596tik prestatua bazegoen<br \/>\nere, Milanen 1611n argitaratu zen lanean. Borrellek Doktore Nafarrak gai horren<br \/>\ninguruan mantentzen zuen isiltasuna kritikatu zuen. Isiltasun hori kanpotik,<br \/>\nFrantziatik mantendu zuen, eta hori konkistarekiko desadostasunaren adierazpen<br \/>\ngisa hartzen ahal zen, haren familia gerra galdu zuen agaramontarren bandokoa<br \/>\nizanik. Borrellek biziki kezkaturik ikusten zuen Azpilkuetaren autoritatea<br \/>\nEspainiari eraso egiteko eta Erresumaz jabetu izanari zilegitasuna kentzeko<br \/>\nerabiltzeko aukera, Jean Bodinek berak baliatzen zuena. Ikuskera hori,<br \/>\ndirudienez, ez zen egiatik urrun. Izan ere, Arthur Duck izeneko legegizon<br \/>\nbritainiar batek, <i>Ius Commune<\/i> delakoari eta Europako zenbait erregimen<br \/>\njuridikori buruz egin zuen tratatuan, Nafarroa aipatu zuen, eta Azpilkuetaz<br \/>\nesan zuen Nafarroaren konkistaren aurkakoa zela, eta erretentzioa<br \/>\nbidegabekotzat jotzen zuela. Beraz, Ducken iritziz, \u00abMartin Nafarra\u00bb<br \/>\nespainiarrei aurka egin eta Espainiako errege-erreginek Nafarroako erresuma<br \/>\nAlbret etxeko oinordekoei atzera itzuli behar zietela uste zuten egile<br \/>\nospetsuen taldekoa zen. Ducken arabera, iritzi berekoak ziren Jean Bodin eta<br \/>\nMolineo (Charles Du Moulin). Oso argia iruditzen zitzaion Ducki Doktore<br \/>\nNafarraren jarrera, eta egile aipagarrien artean kokatu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kritikak gogorrak zirela ikusita, Azpilkuetak<br \/>\nerantzuna prestatu zuen <i>Carta Apolog\u00e9tica<\/i> izenburupean, eta Jose Manuel<br \/>\nPerez-Prendes irakaslearen itzulpen eta oharrez hornitua argitaratu eta<br \/>\neranskin gisa gehitu zioten Doktore Nafarraren <i>Comentario Resolutorio de<br \/>\ncambios <\/i>lan klasikoaren argitalpenari.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Botere laikoaren eta Elizaren arteko harremanen<br \/>\ninguruko ideia nagusien azterketa errazago egiten da Azpilkuetak bere<br \/>\npentsamendua era ordenatu, argi eta zehatzean azaldu zuen <i>Relectio Novit de<br \/>\nIudiciis<\/i> testuaren argira. Bertan aztertu zuen izenburu berarekin<br \/>\nInozentzio III.a aita santuak (1198-1216), Joan <i>Lurgabearen <\/i>eta<br \/>\nFrantziako Errege Filipe Augustoren arteko eztabaida jurisdikzional batean<br \/>\nberak zuen eskumena argituz, diktatu zuen dekretu-gutuna. <i>Relectio<\/i><br \/>\nhorren <i>Notabile<\/i> III atalean jaso zuen gero hainbeste aldiz errepikatu<br \/>\nzen aipamena (latinetik itzulia): \u00abErresuma ez da erregearena, komunitatearena<br \/>\nbaizik, eta errege-ahalmen hori komunitatearen berezko eskubidea da, eta ez<br \/>\nerregearena, eta komunitateak ezin dio eskubide horri uko egin\u00bb. Baieztapen<br \/>\ngarrantzitsu horren aipamena, askotan, Azpilkuetak abiapuntuan jartzen zituen<br \/>\npremisak kontuan hartu gabe egin da. Ez da ahaztu behar haietako bat zela<br \/>\nexijitzea behin-behineko auzien gaineko ohiko gobernu laikoak ez kaltetzea<br \/>\nortodoxia erlijiosoa, ez eta balio ebanjelikoak ere. Baldintza hori betez gero,<br \/>\nkomunitateak izendatzen ahal zuen zuzendari-eginkizuna beteko zuen titular<br \/>\nzehatza, Azpilkuetak argi erakusten zuela berak gobernu monarkiko klasikoa<br \/>\nnahiago zuela. Baina <i>Relectio-Notabile<\/i> III horretan, Azpilkuetak<br \/>\nzalantzarik gabe defendatu zuen elizaren ahalmenak lehentasuna zuela, eta are<br \/>\ngehiago, mundu laiko katolikoa haren menpekoa zela. Errealitate hori azaldu<br \/>\nizan zen Elizak auzi laikoetan zuen zeharkako eskumenen tesia erabiliz. Baina<br \/>\nformulazio hedatu hori zehaztasunez azaltzeko aintzat hartu behar zen Elizak,<br \/>\nauzi laikoetan esku-hartzen zuenean, zeharka bera ukitzen zutelako izaten zela,<br \/>\neta esku-hartzea erabakitzen bazuen, horretarako baimenik eskatu beharrik ez<br \/>\nzuelarik, zuzen eta epaitegietako jantziez eginen zukeela, behar izanez gero.<br \/>\nAzpilkuetak argi adierazi zuen irizpide hori, gai horri buruz eman zuen<br \/>\nirakaspenean, baieztatu zuelarik Elizaren jarrera begira egotea zela, eta auzi<br \/>\nlaikoetan esku hartzeko pronto, <i>\u00abin habitu\u00bb <\/i>egonen balitz bezala, baina<br \/>\nbere ekimena <i>\u00abin actu\u00bb<\/i> bihurtzeko prest. Argi baieztatu zuen Elizak<br \/>\nesku-hartze <i>\u00abprincipaliter et directe\u00bb <\/i>zuela naturaz gaindiko gauzetan,<br \/>\neta horri erantsi zion: \u00ab<i>temporalia vero non, nisi per consequutionem et<br \/>\naccessorie<\/i>\u00bb. Alegia, denboraren kontuetan ez zuela eskumenik, ez zuzenik ez<br \/>\nzeharkakorik ere, baina haren ustez, botere laikoak ondasun \u00abnaturaz gaindikoak<br \/>\neta espiritualak\u00bb kaltetuz gero, esku hartzen ahal zuen, \u00ab<i>per consequutionem<br \/>\net accessorie<\/i>\u00bb. Bereizi beharrekoa, beraz, ez zen ahalmen zuzena edo<br \/>\nzeharkakoa, baizik eta \u00abprintzipala\u00bb edo <i>\u00abper consequutionem\u00bb, alegia, <\/i>\u00abzuzena\u00bb<br \/>\nedo \u00abosagarria\u00bb. Ondasun espiritualen kasuan haren eskumena printzipala,<br \/>\nzuzena, berezkoa eta lehentasunezkoa zen. Auzi tenporalen kasuan, berriz, haren<br \/>\nahalmena ez zen aurrekoaren zeharkakoa, \u00abkontsekuentea\u00bb eta osagarria baizik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azpilkueta Toledoko artzapezpiku eta Espainiako<br \/>\nprimatu Bartolome Karrantzaren abokatu izendatu zuten, 1561ean, Valladolideko<br \/>\nkartzelan zegoenean. 1566ko urtarrilaren 7an, Filipe\u202fII.a erregeak Azpilkuetari<br \/>\njakinarazi zion Pio\u202fV.a aita santuak erabaki zuela artzapezpikuaren kontra<br \/>\neramaten ari zen auzibidearen ebazpena bere gain hartzea. Azpilkueta Erromara<br \/>\njoan zenean agindua betetzera 74 edo 75 urte izanen zituen. Karrantza baldintza<br \/>\nonetan egon zen Erroman Sant&#8217;Angelo gazteluan giltzapetu zutenetik. Auzibideak<br \/>\nlasaitasunez eta zorroztasunez aurrera egin zuen, sei urtez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita santuak eman zuen epaian Karrantza errugabetu<br \/>\negin zuen, leporatzen zizkioten hobenetatik. Gainera, onartu zuen <i>Comentarios<br \/>\nsobre el Catecismo<\/i> lanaren argitalpena, baina ez zion debekua kendu <i>Comentario<br \/>\nde la ep\u00edstola can\u00f3nica de San Juan<\/i> idatziari. Epaiaren ondoren hainbat<br \/>\nerrekurtso etorri ziren, eta Azpilkuetak kasua defendatzen jarraitu behar izan<br \/>\nzuen, osotara hamazazpi urte eginez auzibidean. Hurrengo aita santu Gregorio<br \/>\nXIII.ak auzibideari berriz heldu behar izan zion zegoen-zegoenean. 1576ko<br \/>\napirilaren 14ko data jarri zen epaia emateko, eta Karrantza zigortu zuten bere<br \/>\nhainbat proposamen arbuiatzera eta hainbat zigor betetzera. Azpilkueta uneoro<br \/>\nartzapezpikuaren ondoan egon zen, abokatu gisa ez ezik, adore eta<br \/>\nkontsolamendua eman zizkion adiskide gisa ere. Izan ere, epaiaren ondoren<br \/>\nhainbat min eta oinaze izan zituen Karrantzak, eta 1576ko urte hartako<br \/>\nmaiatzaren 2an hil zen. Ez gara sartuko prozesuan, akusazioetan, Karrantzak<br \/>\nFernando de Vald\u00e9s inkisidorearekin edo Melchor Canorekin zituen harreman<br \/>\ntxarren auzian, hori guzti hori eztabaida amaiezinen solasgaia izan delako,<br \/>\nguztia ere era bikainean jaso zuela Jose Ignacio Telletxeak, auzibideaz egin<br \/>\nzuen berreraikuntza itzelean. Interesgarria da, ordea, Azpilkuetaren iritzia<br \/>\njakitea, Karrantzaren errugabetasuna defendatzen baitzuen bere <i>Carta<br \/>\nApolog\u00e9tica<\/i> lanean, eta ondoren ere berretsi zuen, erregearentzat idatzi<br \/>\nzuen Memorialean, non salatzen baitzituen Karrantzaren kontra antolatutako<br \/>\nazpijokoak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erromako egonaldian ez zen<br \/>\nmugatu Azpilkueta Karrantzaren defentsa egitera. Iritsi eta berehala,<br \/>\nPenitentzilaritzako Epaitegiko kide izendatu zuten. Estimu handitan zuen<br \/>\nPio\u00a0V.a aita santuak, eta kardinala izateko ere proposatu zion, baina<br \/>\nAzpilkuetak beti errefusatu zuen. Pio\u00a0V.a 1572ko maiatzaren 1ean hil zen.<br \/>\nAzpilkuetak haren oinordeko Gregorio XIII.aren estimua ere bazuen, eta<br \/>\nSixto\u00a0V.arena ere bai, aita santuen tronura 1585eko apirilaren 24an iritsi<br \/>\nzenean. Erromako azken urte haietan San Andresen parrokiako etxe batean bizi<br \/>\nzen, eta tratu handia izan zuen, elizako adiskide eta laguntzaile anitzekin ez<br \/>\nezik, bere iloba Martin Zuria Jauregizarrekin ere. Berau izendatu zuen<br \/>\nAzpilkuetak bere testamentuaren albazea, eta ilobak, ardura handiz, Sixto<\/span><span>\u202fV<span>.a<br \/>\naita santuaren pribilegioa lortu zuen hamar urterako, osabaren lanak<br \/>\ninprimatzeko. Azpilkuetaren iloba maite hark amaiera tragikoa izan zuen,<br \/>\nguardia suitzar batekin istilua izan eta hura zauritu zuelako. Urkamendian<br \/>\nhiltzera zigortu zuten, eta zigorra San Pedro Plazan bete zen, 1588ko<br \/>\nmaiatzaren 11n, hogeita hamar mila lagunetik goiti zirela bertan, kroniken<br \/>\narabera. Bi urte lehenago hil zen Doktore Nafarra, 1586ko maiatzaren 21ean,<br \/>\nhainbat egun ohean eri eman ondoren. Laurogeita hamahiru urte zituen, gehienak<br \/>\nosasun onez igarotakoak. Zalantzarik gabe, probetxu ona atera zion bizitza luze<br \/>\nhari, etapa nahiz destino diferentetan bere betebeharrak betetzeaz gain, obra<br \/>\nikaragarria sortu baitzuen, oso aipatua izan zena, eta egilea doktrina<br \/>\nkanonikoaren autoritate handia bihurtu zuena.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Erromako San Antonio Portugaldarrena elizan<br \/>\nlurperatu zuten, hileta jendetsu batean, pertsonaia entzutetsua zelako eta<br \/>\nsantu ospea zuelako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Barasoainen jaio zen, Nafarroako Orbaibarrean, 1492ko abenduaren 13an. Gurasoak Martin Azpilkueta Lopiz eta Maria Martin Jauregizar izan zituen. Haien bigarren semea zen, eta anai-arrebak Martin Nagusia, Joanes, Katalina eta Miguel izan ziren. Azpilkueta etxea Baztango izen bereko herrikoa da jatorriz, eta handik zabaldu zen, Orbaibarrera, alde batetik (Azpilkueta abizena Garinoainen, Tafallan eta Corellan), eta Xabier [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2901","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>AZPILKUETA JAUREGIZAR, Martin (Doktore Nafarra) - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"AZPILKUETA JAUREGIZAR, Martin (Doktore Nafarra) - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Barasoainen jaio zen, Nafarroako Orbaibarrean, 1492ko abenduaren 13an. Gurasoak Martin Azpilkueta Lopiz eta Maria Martin Jauregizar izan zituen. Haien bigarren semea zen, eta anai-arrebak Martin Nagusia, Joanes, Katalina eta Miguel izan ziren. Azpilkueta etxea Baztango izen bereko herrikoa da jatorriz, eta handik zabaldu zen, Orbaibarrera, alde batetik (Azpilkueta abizena Garinoainen, Tafallan eta Corellan), eta Xabier [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"14 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\\\/\",\"name\":\"AZPILKUETA JAUREGIZAR, Martin (Doktore Nafarra) - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T15:00:10+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"AZPILKUETA JAUREGIZAR, Martin (Doktore Nafarra)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"AZPILKUETA JAUREGIZAR, Martin (Doktore Nafarra) - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"AZPILKUETA JAUREGIZAR, Martin (Doktore Nafarra) - Iura Vasconiae","og_description":"Barasoainen jaio zen, Nafarroako Orbaibarrean, 1492ko abenduaren 13an. Gurasoak Martin Azpilkueta Lopiz eta Maria Martin Jauregizar izan zituen. Haien bigarren semea zen, eta anai-arrebak Martin Nagusia, Joanes, Katalina eta Miguel izan ziren. Azpilkueta etxea Baztango izen bereko herrikoa da jatorriz, eta handik zabaldu zen, Orbaibarrera, alde batetik (Azpilkueta abizena Garinoainen, Tafallan eta Corellan), eta Xabier [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"14 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\/","name":"AZPILKUETA JAUREGIZAR, Martin (Doktore Nafarra) - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T15:00:10+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/azpilkueta-jauregizar-martin-264-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"AZPILKUETA JAUREGIZAR, Martin (Doktore Nafarra)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2901","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2901\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2901"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2901"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}