{"id":2891,"date":"2020-04-22T16:37:31","date_gmt":"2020-04-22T14:37:31","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/andosilla-arles-martin-259-eu\/"},"modified":"2020-04-22T16:37:31","modified_gmt":"2020-04-22T14:37:31","slug":"andosilla-arles-martin-259-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/andosilla-arles-martin-259-eu\/","title":{"rendered":"ANDOSILLA ARLES, Martin (Mart\u00edn de Andosilla, Mart\u00edn de Arl\u00e9s y Andosilla)"},"content":{"rendered":"<p><span>Gurasoak Diego de Arles eta Nicolasa San Juan izan<br \/>\nzituen, eta bere garaiko dokumentazio ofizialean beti <i>Martin Andosilla<\/i><br \/>\nizenez ageri da. Behin edo beste bakarrik erabili zuen <i>Mart\u00edn de Andosilla y<br \/>\nArl\u00e9s<\/i> deitura, tartean sartuta aitaren abizena, hura jaio zeneko Arl\u00e1s<br \/>\nherria aipatzen zuena; 1328 izurritearen ondoren hustu zen herri hura, eta<br \/>\nhandik aitzina Nafarroako Azkoien hiribilduaren jurisdikzioaren pean egon zen.<br \/>\nNazioartean, ordea, egile hau Mart\u00edn Arl\u00e9s Andosilla izenez ezaguna da, deitura<br \/>\nhorrekin agertu baitzen haren <i>De superstitionibus<\/i> obraren lehenengo<br \/>\nedizioa, beharbada Lyongo (Frantzia) haren argitaratzaileek hala erabakita.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Berak bere burua \u00abjatorriz Azkoiengoa\u00bb aldarrikatzen<br \/>\nbadu ere, eta lehenengo deitura Andosilla erabiltzen badu ere, \u00abhalako tokitan<br \/>\njaioa\u00bb formula ez erabili izanak zalantza eragiten du haren sorterria Azkoien<br \/>\ninguruko Andosilla ote zen, hangoa izan zitekeelako haren ama, eta abizenak,<br \/>\nbeharbada, familia konbertitu batekoa izatea iradokitzen ahal du.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Martin Andosillak bere<br \/>\nelizgizon-ibilbidearen hasieratik izan bide zuen Iru\u00f1eko apezpiku Alonso<br \/>\nCarrilloren babesa. Dirudienez, apezpikuak kargua Peraltako mos\u00e9n Pierresen<br \/>\nondorengoen laguntzari esker lortu zuen, alegia, Azkoienen errotuta zeuden<br \/>\nMartinen familiarrei esker. Iru\u00f1eko katedraleko kanonigoa izendatu zuten<br \/>\n1478an, eta 1480an Oibarko artxidiakonoa izendatu zutenetik, eremu hartako<br \/>\nparrokien errentak jaso zituen, alegia, Oibar, Itzagaondoa, Untziti, Ibargoiti,<br \/>\nLongida, Lizoainibar, Arriasgoiti eta Artzibarko ibar eta herrietakoak. Osotara<br \/>\n136 hiribildu ziren, garrantzitsuenak Agoitz, Zangoza eta Oibar. 1487 inguruan<br \/>\nhasi zen Teologia ikasketak egiten Parisen, Carrillo apezpikuak Erromatik<br \/>\nbidalitako gutun pertsonal batean ageri denez. Apezpikuak bere babespean hartu<br \/>\nzuen, korura joateko betebeharretik salbuetsiz eta haren errenta oparoen<br \/>\nfruituak hartzeko aukera emanez, era horretan buru-belarri sar zedin Sorbonako<br \/>\nletra sakratuen ikasketetan. Iru\u00f1era itzuli zen, Teologian doktore titulua<br \/>\neskuratuta, eta <span class=\"iv-smallcaps\">xv.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\namaieran hasi zen idazten nazioartean ospea eman zion lana: <i>De<br \/>\nsuperstitionibus<\/i> tratatua.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai hartako zenbait gertaera politikotan arrastoa<br \/>\nutzi zuen, esaterako, Remiro Go\u00f1i Iru\u00f1eko apezpiku hautatu zutenekoan (1520),<br \/>\neta haien argira esan liteke agaramontarren bandotik hurbilekoa zela, hau da,<br \/>\nNafarroako erresumaren independentziaren aldekoa. Martin Andosilla 1521eko<br \/>\napirilaren 25ean hil zen eta Iru\u00f1eko katedralaren klaustroan lurperatu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lana lehenengo aldiz Lyonen argitaratu zen<br \/>\n1510ean, izenburu osoa<span>\u00a0 <\/span><i>Tractatus<br \/>\nexquisitissimus de superstitionibus<\/i> zuela. Tratatu horrek ospe handia izan<br \/>\nzuen nazioartean, <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmende osoan<br \/>\niraun zuena, lau aldiz argitaratu izanak erakusten duenez: Paris (1517), Erroma<br \/>\n(1559-1560), Frankfurt (1580) eta Venezia (1584). 1580ko argitalpena obra zabal<br \/>\nbaten baitan integratu zen, sorginkeriaren gaian adituak ziren zenbait egileren<br \/>\nikerlanekin batera, besteak beste, Nicholas Jacquier, Daneau Lambert eta<br \/>\nJoachim Camerariusen lanekin batera. Lan horrek eragin handia izan zuen<br \/>\nondorengo garaian sineskeriak eta aztikeria landu zituzten egileengan, eta, <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendeko teologo jakintsuen lanean<br \/>\naipatzen da, adibidez Martin Azpilkuetaren \u2014Doktore nafarra goitizenez\u2014 lanean,<br \/>\nedo Martin del Riorenean. Andosillaren <i>Tratatua <\/i>ez zen argitaratu edizio<br \/>\nkritiko batean 1971 arte, orduan argitaratu baitzuen Jose Go\u00f1i Gaztanbide<br \/>\nirakasleak, Lyongo lehenbiziko argitalpena oinarri hartuta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arl\u00e9sen lana garai hartan aztikeriaren eta<br \/>\nsineskeriaren inguruan sortu zen literaturaren sailean kokatu behar da. Haien<br \/>\niturriak Erdi Aroaren bukaeran eta Aro Modernoaren hasieran Europan izandako<br \/>\nsorginen jazarpenak izan ziren. Izan ere, fenomeno hori oso zabala izan<br \/>\nbaitzen, herritarren fantasiaren eraginez ez ezik, neurri handi batean, orduko<br \/>\nintelektual teologikoen eraginez ere. Andosilla Arl\u00e9s, bere lanarekin, <span class=\"iv-smallcaps\">xvi<\/span>.\u202fmendean sineskeriari aurre egin<br \/>\nzion literatura espainiarraren aurrendaria izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Andosillak bere tesiekin erabat hausten zuen ordura<br \/>\narte hedatuta zegoen doktrina deabru-zalea. Alemaniako Heinrich Kramer eta<br \/>\nJakob Seprenger inkisidoreen <i>Malleus Maleficarum<\/i> (\u00abSorginen Mailua\u00bb)<br \/>\n(ca.\u00a01486) lanak oihartzun handia izan zuen Europa osoan, eta sorginen<br \/>\nehiza lazgarria piztu zen kontinente osoan. Teologo eta inkisidore anitzek<br \/>\ngoitik behera onartu zuten,<span>\u00a0 <\/span><i>Malleus<\/i><br \/>\nlanak hala baieztatzen zuelako, sorginak bazirela, gizon nahiz emakumeak,<br \/>\nesaterako Pierre de Lancrek edo Bartolom\u00e9 Spinak, eta haien argudioetako<br \/>\nbatzuek indarra izan zuten <span class=\"iv-smallcaps\">xviii.<\/span>\u202fmendean<br \/>\naurrera sartuta ere.Martin Andosillak, berriz, \u2014lan hura behin ere aipatu gabe,<br \/>\nziurtasun osoz ezagutzen bazuen ere\u2014 kontrako jarrera aldarrikatu zuen,<br \/>\nikuspegi eszeptiko eta arrazionalistagoa erakutsiz, eta bere ustez sineskeria<br \/>\nfaltsuak zirenak ukatuz. Andosillak ez zuen sinisten ez sorginkeria, ez<br \/>\naztikeria, ez deabruzko asmakizunik zegoenik, ez eta sorginen inbasiorik ere.<br \/>\nGuztia sineskeriak maite zituen gizarte baten irudimenaren fruitua zen, haren<br \/>\nesanetan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Andosilla doktoreak bere argudioak San Tomas<br \/>\nAkinokoarengan edo San Agustinengan oinarritzen zituen, edo Erdi Aroko Jean<br \/>\nGerson eta Johannes N\u00edder ikerlariengan, baina batez ere, apaiz-eginkizunetan<br \/>\nNafarroan barna berak izan zuen esperientzian. Oso interesgarriak dira bere<br \/>\nlana azaltzeko erabili zituen bertako adibideak. Esate baterako, Irunberriko<br \/>\nherritarren jokabidea: Usungo San Pedroren irudia, prozesioan hartu eta erreka<br \/>\nbazterreraino eramaten zuten; han, uretan murgilduko zutela mehatxua egiten<br \/>\nzioten, idorte garaian, euririk ekartzen ez bazien. Gertaera horrek eman zion,<br \/>\negileak berak aitortu zuenez, tratatua idazteko ideia. Andosillaren arabera,<br \/>\nsinesmenetik abiatutako jokabide horiek beren protagonisten ezjakintasunaren<br \/>\nfruitua ziren, eta gogor salatu zuen bere herrikideen jokaera hori, argudio<br \/>\nteologiko sendoez lagunduta, baina ez zuen inolaz ere onartzen egintza horien<br \/>\natzean deabrua ikusten dutenen jarrera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehenengo pertsonan egiten zuen behaketak, \u00abnik<br \/>\nikusi nuen neure begiez\u00bb, \u00abatso batek aholku eman zidan\u00bb, \u00abbertako herritar<br \/>\njator batzuek kontatu zidaten\u00bb,\u202fetab., eta antzeko esapideak maiz agertzen<br \/>\ndirelarik, balio antropologiko handia ematen dio tratatuari. Obra horri esker<br \/>\ndokumentatu ahal izan dira Nafarroan <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\nhasieran bizirik zeuden ohiturak, sinismenak eta erritual anitz, besteak beste,<br \/>\nharrika ekitea hodeien aurka, ekaitzak konjuratzeko, Iru\u00f1eko San Kristobal<br \/>\nbasilikako zuhaitz jakin batean jostorratzak iltzatzea, buruko minik ez<br \/>\nizateko, ileak iltzatzea Iru\u00f1eko katedraleko klaustroko San Urbanoren irudiaren<br \/>\naurrean, neskei ilea ez erortzeko edo ederragoa hazteko, edo kanpaiak jotzea<br \/>\nSanta Ageda gauean, espiritu gaiztoak uxatzeko. Agerpen horiek guztiek argi<br \/>\nerakusten zuten sineskeria oso barneratuta zegoela herritarrengan,<br \/>\nkatekesi-prozesu txar baten ondorioz, ez herritarren aldetik bakarrik, apaizek<br \/>\nere beren aldetik zerbait jarriko baitzuten, eta errieta gogorra eman zien<br \/>\napaizei. Jardunbide horiek ezin ziren zuzendu, \u2014Teologia doktore honen arabera\u2014<br \/>\nJainkoaren laguntzarekin ez bazen, otoitz eginez eta santurik nahiz gizonik<br \/>\njakintsuenen laguntza eskatuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gurasoak Diego de Arles eta Nicolasa San Juan izan zituen, eta bere garaiko dokumentazio ofizialean beti Martin Andosilla izenez ageri da. Behin edo beste bakarrik erabili zuen Mart\u00edn de Andosilla y Arl\u00e9s deitura, tartean sartuta aitaren abizena, hura jaio zeneko Arl\u00e1s herria aipatzen zuena; 1328 izurritearen ondoren hustu zen herri hura, eta handik aitzina Nafarroako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2891","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ANDOSILLA ARLES, Martin (Mart\u00edn de Andosilla, Mart\u00edn de Arl\u00e9s y Andosilla) - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/andosilla-arles-martin-259-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ANDOSILLA ARLES, Martin (Mart\u00edn de Andosilla, Mart\u00edn de Arl\u00e9s y Andosilla) - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gurasoak Diego de Arles eta Nicolasa San Juan izan zituen, eta bere garaiko dokumentazio ofizialean beti Martin Andosilla izenez ageri da. Behin edo beste bakarrik erabili zuen Mart\u00edn de Andosilla y Arl\u00e9s deitura, tartean sartuta aitaren abizena, hura jaio zeneko Arl\u00e1s herria aipatzen zuena; 1328 izurritearen ondoren hustu zen herri hura, eta handik aitzina Nafarroako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/andosilla-arles-martin-259-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/andosilla-arles-martin-259-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/andosilla-arles-martin-259-eu\\\/\",\"name\":\"ANDOSILLA ARLES, Martin (Mart\u00edn de Andosilla, Mart\u00edn de Arl\u00e9s y Andosilla) - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T14:37:31+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/andosilla-arles-martin-259-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/andosilla-arles-martin-259-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/andosilla-arles-martin-259-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ANDOSILLA ARLES, Martin (Mart\u00edn de Andosilla, Mart\u00edn de Arl\u00e9s y Andosilla)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ANDOSILLA ARLES, Martin (Mart\u00edn de Andosilla, Mart\u00edn de Arl\u00e9s y Andosilla) - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/andosilla-arles-martin-259-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ANDOSILLA ARLES, Martin (Mart\u00edn de Andosilla, Mart\u00edn de Arl\u00e9s y Andosilla) - Iura Vasconiae","og_description":"Gurasoak Diego de Arles eta Nicolasa San Juan izan zituen, eta bere garaiko dokumentazio ofizialean beti Martin Andosilla izenez ageri da. Behin edo beste bakarrik erabili zuen Mart\u00edn de Andosilla y Arl\u00e9s deitura, tartean sartuta aitaren abizena, hura jaio zeneko Arl\u00e1s herria aipatzen zuena; 1328 izurritearen ondoren hustu zen herri hura, eta handik aitzina Nafarroako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/andosilla-arles-martin-259-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/andosilla-arles-martin-259-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/andosilla-arles-martin-259-eu\/","name":"ANDOSILLA ARLES, Martin (Mart\u00edn de Andosilla, Mart\u00edn de Arl\u00e9s y Andosilla) - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T14:37:31+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/andosilla-arles-martin-259-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/andosilla-arles-martin-259-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/andosilla-arles-martin-259-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ANDOSILLA ARLES, Martin (Mart\u00edn de Andosilla, Mart\u00edn de Arl\u00e9s y Andosilla)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2891","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2891\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2891"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2891"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}