{"id":2889,"date":"2020-04-22T16:32:18","date_gmt":"2020-04-22T14:32:18","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-258-eu\/"},"modified":"2020-04-22T16:32:18","modified_gmt":"2020-04-22T14:32:18","slug":"sarrera-258-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-258-eu\/","title":{"rendered":"Sarrera"},"content":{"rendered":"<p><span>Aro Modernoan, Nafarroan, hutsune bat antzematen da<br \/>\nliteratura politiko edo juridikoaren izana lukeen eta izena mereziko lukeen<br \/>\ntestugintzari dagokionez; Monarkiari buruz eta harekiko harremanari buruz<br \/>\nerresuman dagoen ikuspegiaren berri emanen luketen testuen falta sumatzen da.<br \/>\nNafarroaren konkista eta ondoren Gaztelara inkorporatzea transzendentzia<br \/>\npolitiko eta juridiko handiko gertaera izanik, ez zen sortu haren inguruan<br \/>\ndoktrina nabarmenik <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendeko<br \/>\ngoi-nafarren artean, eta azpimarratzeko moduko testu bakanetakoak dira Martin<br \/>\nAzpilkuetak, Juan Martinez de Olanok eta Martin Lopez de Retak utzi<br \/>\nzizkigutenak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historiografia-lanetan arakatu behar da eliteen<br \/>\npentsaera islatzen duten testu bakanak aurkitzeko. Ideia nagusi horien bila<br \/>\nibiliz gero, Gorteetako ebazpen garrantzitsuetan edo Diputazioaren Memorialetan<br \/>\nisurtzen diren kontzepzioak ere aztertu behar dira, konstituzio-auziak ebazten<br \/>\ndituztelako, foruen lehenagoko interpretazioetan oinarrituta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erresumaren konkistaren ondorengo traumak ez zuen<br \/>\nezabatu printzearekiko loturaren gaineko Erdi Aroko kontzepzioa, funtsezko<br \/>\nharreman politikoa izanik. Erregearekiko leialtasuna, konkistaren ondorengo<br \/>\nhamarkadan gizarte nafarra erdibitu zuena, artean ere pertenentziaren<br \/>\nmuin-muinean zegoen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egile nafarren artean zentralak diren zenbait gai,<br \/>\nadibidez, Santiago Leon\u00e9ren lanean ageri dira. Pentsamolde bakandu eta aldakor<br \/>\nbat zen, denboran aurrera egin ahala gai desberdinak ukitzen zituena, eta <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span> zein <span class=\"iv-smallcaps\">xvii<\/span>.\u202fmendeetako eztabaida historiografikoen karietara<br \/>\nberriz piztu zena. Hurrengo ehun urteetan ere ez zen agertuko berrikuntza<br \/>\nhandirik. Argudio-gorputz xume bat diseinatu behar zen, erresumaren eta haren<br \/>\ninstituzioen estatusa aldeztuko zuena erregearen aurrean, Gaztelako Koroaren<br \/>\nbarnean eta, baita ere, Monarkia espainiarraren barnean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gehien landu ziren gaietakoak ziren, esaterako,<br \/>\nlegedia itun bidez eratzearen ingurukoa eta Nafarroako Gorteen edo Errege<br \/>\nKontseiluaren gailentasuna. Nafarroan funtsezko legeez osatutako gune<br \/>\nhautsezina eta gobernu-moldea erregea baino lehenagokoak zirela zioen tesiari<br \/>\nMoretek eman zion garapenik handiena. Horien iturriak ziren berezko askatasuna<br \/>\neta sortzezko ituna, baskoiek lehen erregea hautatu zutenean sinatu zutena, eta<br \/>\nerregeari subiranotasun mugatua eman ziona, itundutako legeen bitartez. Gorteen<br \/>\neginkizuna \u2014<i>Foru Nagusiaren <\/i>arabera, erregearen zina jaso zuten hamabi<br \/>\ngizon aberatsen eta jakintsurik zaharrenen ondorengoak izanik\u2014, legeen<br \/>\nantolaketa ikuskatzea eta exijitzea zen, eta erregeari ematea \u00abgraziazko eta<br \/>\nborondatezko zerbitzuak\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egile nafarrek, beraz, behin eta berriro argudiatu<br \/>\nzuten legediaren itun izaeraren eta Gorteen legeen lehentasunaren alde,<br \/>\nMonarkiari aurre eginez, haren asmoa izaten baitzen erregearen organoek<br \/>\ndiktatutako legeak eta nafarren batzarrak eratutakoak parekatzea. Gainera,<br \/>\nGaztelako zuzenbideak Nafarroako erresuman indarra izan behar zuen, Zuzenbide<br \/>\nsubsidiario gisa besterik ez bazen ere. Nafarren irudiko, Forua itun batetik<br \/>\nsortzen zen, eta hura aplikatzean hitzarmenaren legeei men egin behar zitzaien;<br \/>\neta hobetzea bazegoen, baina okertzerik ez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik, ezin aipatu gabe utzi erresumaren<br \/>\nantzinatasunaren inguruko auzia, Monarkiaren baitan aurrekaria ezartzen zuen<br \/>\nosagaia baitzen. Ildo horretatik, azpimarratu behar da garai batean tubalismoaren<br \/>\neta kantabrismoaren mitoek izan zuten baliagarritasuna, Euskal Herriko beste<br \/>\nlurralde batzuetan gertatu bezala. Antzinatasunaren inguruko aldarrikapena<br \/>\neginez, egile nafarren asmoa zen erresumaren konstituzio historikoa babestuko<br \/>\nzuen titulu bat aldarrikatzea, Gaztelako gobernuaren edo atxikipena nahi zuen<br \/>\nKoroaren nahikeriari aurre ginez, eta Monarkia espainiarraren barneko beste<br \/>\nerresuma batzuen gogoari ere aurre eginez, haiek ere Monarkiaren barnean<br \/>\nposizio onean kokatzea bilatzen baitzuten, haien sorreraren antzinatasuna<br \/>\nerakutsiz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span class=\"iv-smallcaps\">xvii.<\/span><span>\u202fmendean, Garcia Gongorak, Agramontek, Moretek,<br \/>\nChavierrek eta beste hainbat egilek defendatu zuten Nafarroa zela penintsulako<br \/>\nerresumarik zaharrena, batez ere hizkuntzan oinarrituta, eta horrek mito<br \/>\ntubalista \u2014Tubal izan zen Nafarroako erresuma sorrarazi zuen aita\u2014, onartzen<br \/>\nlagundu zuen, eta gero kantabrismoaren mitoa \u2014Kantabriaren erdigunea Nafarroa<br \/>\nedo Baskonia zen\u2014. Bi mito horien eraginez Nafarroako erresumak parte-hartze<br \/>\nbizia izan zuen Aro Modernoaren hasierako bi mendeetako Araba, Gipuzkoa eta<br \/>\nBizkaian indarra zuen kultura politikoan. Beraz, tubalismoa eta kantabrismoa<br \/>\nbaliagarriak izan ziren, alde batetik, erresumaren erabateko antzinatasuna eta<br \/>\ngailentasuna frogatzeko eta, beste alde batetik, Nafarroan ere, beste hiru<br \/>\nprobintzietan bezala, nafarren noblezia orokorraren titulua sortzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beste gai mamitsu bat izan zen Nafarroako<br \/>\nerresumaren lehentasuna Asturias eta Aragoiren gainetik. Aro modernoko<br \/>\nhistorialari nafarrek egile gaztelarren lanak errefusatu behar izan zituzten,<br \/>\nbesteak beste Palacios Rubiosenak, edo aragoitarrenak, adibidez Briz eta<br \/>\nArguensolarenak. Egile horiek, izan ere, Nafarroako monarkiaren edo erresumaren<br \/>\nantzinatasuna ezbaian jartzen zuten eta, beraz, bigarren mailako erresuma izanen<br \/>\nlitzateke, haien ustez, Monarkiaren agindupeko erresumen artean. Palacios<br \/>\nRubiosen esanetan, adibidez, lehenengo errege-erregina nafarrak kanpotik<br \/>\netorritako atzerritarrak ziren, eta beraz Fernando <i>Katolikoa<\/i> zen<br \/>\nlegitimotasunaren ordezkaria, monarka bisigodoen ondorengo zuzena zelako, eta<br \/>\ngainera, aita santuak bere aitorpena eman zion, 1512ko konkistagatik. Erdi<br \/>\nAroko errege-erregina nafarrek Gaztelako errege-erreginei zegokien gobernua<br \/>\nusurpatu zuten. Aragoitik heldu ziren arrazoibideei dagokienez, Nafarroako<br \/>\nerresuma hangoaren menpekoa zela aldezten zuten. Izan ere, haien esanetan,<br \/>\nhangoa zen zaharrena, Sobrarbeko erresuma Antso <i>Nagusiaren<\/i> garaira arte<br \/>\niraun zuelako. Alegazio horiek gezurtatu egin zituzten Garcia Gongorak eta<br \/>\nbeste hainbat egilek. Torreblancak, adibidez, eginahalak egin zituen erakusteko<br \/>\nMonarkia nafarrak titulu jatorragoa eta osoagoa zuela asturiarrek eta<br \/>\nleondarrek baino, espainiar jatorrenak eta primitiboenak nafarrak baitziren,<br \/>\ngodoak baino askoz ere leinargiagoak. Erudizio handiagoa erabiliz, Moretek<br \/>\negiaztatu zuen Asturias-Leongo monarkiaren azken gizonezkoa hil zenean,<br \/>\nFernando I.ak ezarritako dinastia berria nafar leinukoa zela, eta horregatik<br \/>\ngailentzen zen Nafarroako erresuma gainerako erresuma hispanikoen gainetik.<br \/>\nSobrarbeko erresumari dagokionez, pasadizo historiko iragankorra izan zen,<br \/>\nharen foruak ez baitzuen indarrik hartu Nafarroan, oro har, eta arrazoi<br \/>\nhorregatik ezabatu zen haren aipamena Foru Orokorraren sarreratik, Chavierrek<br \/>\natondu zuen edizioan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aro Modernoan, Nafarroan, hutsune bat antzematen da literatura politiko edo juridikoaren izana lukeen eta izena mereziko lukeen testugintzari dagokionez; Monarkiari buruz eta harekiko harremanari buruz erresuman dagoen ikuspegiaren berri emanen luketen testuen falta sumatzen da. Nafarroaren konkista eta ondoren Gaztelara inkorporatzea transzendentzia politiko eta juridiko handiko gertaera izanik, ez zen sortu haren inguruan doktrina nabarmenik [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[289],"class_list":["post-2889","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Sarrera - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-258-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Sarrera - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aro Modernoan, Nafarroan, hutsune bat antzematen da literatura politiko edo juridikoaren izana lukeen eta izena mereziko lukeen testugintzari dagokionez; Monarkiari buruz eta harekiko harremanari buruz erresuman dagoen ikuspegiaren berri emanen luketen testuen falta sumatzen da. Nafarroaren konkista eta ondoren Gaztelara inkorporatzea transzendentzia politiko eta juridiko handiko gertaera izanik, ez zen sortu haren inguruan doktrina nabarmenik [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-258-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-258-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-258-eu\\\/\",\"name\":\"Sarrera - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T14:32:18+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-258-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-258-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-258-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Sarrera\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Sarrera - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-258-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Sarrera - Iura Vasconiae","og_description":"Aro Modernoan, Nafarroan, hutsune bat antzematen da literatura politiko edo juridikoaren izana lukeen eta izena mereziko lukeen testugintzari dagokionez; Monarkiari buruz eta harekiko harremanari buruz erresuman dagoen ikuspegiaren berri emanen luketen testuen falta sumatzen da. Nafarroaren konkista eta ondoren Gaztelara inkorporatzea transzendentzia politiko eta juridiko handiko gertaera izanik, ez zen sortu haren inguruan doktrina nabarmenik [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-258-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-258-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-258-eu\/","name":"Sarrera - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T14:32:18+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-258-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-258-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-258-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Sarrera"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2889","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2889\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2889"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2889"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}