{"id":2887,"date":"2020-04-22T16:27:16","date_gmt":"2020-04-22T14:27:16","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\/"},"modified":"2020-04-22T16:27:16","modified_gmt":"2020-04-22T14:27:16","slug":"egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\/","title":{"rendered":"EGA\u00d1A JAUREGI, Bernabe Antonio (Madril, ca.\u202f1753 &#8211; Azpeitia, 1804)."},"content":{"rendered":"<p><span>Domingo<br \/>\nIgnacio Ega\u00f1a Gonzalez-Cid eta haren lehenbiziko emazte Maria Antonia Jauregi<br \/>\nizan zituen gurasoak. 1778ko irailaren 29an Maria Josefa Urrizola Lizardi getariarrarekin<br \/>\nezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten,<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>Ignacia Abdona (1780), Jose Maria Victoriano (1782), Maria Brigida<br \/>\nJuliana Dominica (1783), Julian Demetrio Ramon (1788), Ignacio Antonio (1788)<br \/>\neta Josefa Ignacia Ega\u00f1a Urrizola (1790).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zuzenbide<br \/>\nikasketak egin zituen, eta 1786rako Errege Kontseiluetako abokatua zen.<br \/>\nMadrildik Gipuzkoara etorri zen, aita Domingo Ignacioren atzetik, eta gaztea<br \/>\nzela harekin batera jardun zuen Probintziako Idazkaritzan, horren bidez lortuz<br \/>\n\u00abditudan argi eta eskarmentu eskasak, Jaun Horren bulego eta paperak erabiliz,<br \/>\nohore hori izan baitut azken hamaika urteetan\u00bb, Probintziari urtarrilaren 12an<br \/>\nidatzitako gutunean adierazi zuenez. Baina ez zen izan aitaren izkribatzaile<br \/>\nhutsa izan. Haren laguntzaile zela, Idazkaritzako ofizial nagusi izatera iritsi<br \/>\nzen, eta laguntza handia eman zion hark bere <i>Prontuarioa<\/i>, gero <i>El<br \/>\nGuipuzcoano Instruido<\/i> izenez ezaguna izango zena, prestatzen ari zela.<br \/>\nGainera, beste hainbat eginkizun ere bete zituen Probintziaren aginduz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita<br \/>\nDomingo Ignacio Ega\u00f1a 1786an hil zenean, Bernabe Antoniok, haren<span>\u00a0 <\/span>lanpostua betetzeko, txosten bat igorri zuen<br \/>\nProbintziara urtarrilaren 12an, Idazkaritzaren eginkizunak betetzeko eskainiz<br \/>\nbere burua, Mutrikun egitekoa zen hurrengo Batzar Nagusia bitartean. Gainerako<br \/>\naktak eta despatxuak Ignacio Mandiolaren esku geratuko ziren, hildakoaren azken<br \/>\ngaraian maiz izaten ziren \u00abhuts egiteen eta gaixoaldien\u00bb kasuetan bezala.<br \/>\nHorretarako, Idazkaritzako ofizial-eginkizunean hamaika urtez hartutako<br \/>\neskarmentua argudiatu zuen. Lanpostu hutsa betetzeko, erreginaren ohorezko dama<br \/>\nMaria Agustina de Ramery andrearen laguntza izan zuen, Madriletik gutuna bidali<br \/>\nbaitzuen hark ekainaren 29an, idazkari postua Bernabe Antonio Ega\u00f1arentzat<br \/>\neskatuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1786ko<br \/>\nuztailaren 1ean berak bidali zuen gutuna Mutrikun bildutako Batzar Nagusira,<br \/>\nesanez urte asko zeramatzala Idazkaritzan, bertako ofizial nagusia zela,<br \/>\n1781eko Ordiziako Batzar Nagusiak izendatuta, Gipuzkoako historiari buruzko<br \/>\nhainbat enkargu eta izkribu egin zituela, eta lanpostua behar zuela, \u00abzazpi<br \/>\nanai-arreba umezurtz zituelako\u00bb. Horregatik guztiagatik, Batzar Nagusiak,<br \/>\nuztailaren 3an, \u00abbertan ziren guztien adostasunez\u00bb, erabaki zuen Batzarren eta<br \/>\nDiputazioen idazkaria izendatzea, Foruen 1.\u202f ataleko 11.\u202ftituluak ematen zien<br \/>\nahala baliatuta. Erabaki zuen, halaber, izendapena berresteko eskatzea<br \/>\nGaztelako Errege Kontseilu Gorenari, eta \u00abErregearen Idazkari\u00bb titulua emateko.<br \/>\nHorretarako, uztailaren 18an, Probintziak idatzi zion Gortean zuen eragileari,<br \/>\nalegia, Blas de Torres Errazkin jaunari, baina hark hilaren 31n erantzun<br \/>\nzuenez, ez zen komenigarria titulu hori eskatzea, \u00abegun ez baita ematen garai<br \/>\nbateko erraztasunez\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Izendapenaren<br \/>\nberrespena 1786ko irailaren 18an eman zuen Kontseiluak, besteak beste<br \/>\nCampomanes kondearen sinadurarekin. Baina Bernabe Antonio Ega\u00f1a izan zen<br \/>\nGipuzkoako Batzar eta Diputazioetako lehenengo idazkaria<span>\u00a0 <\/span>\u00abErregearen Idazkari\u00bb titulua eramango ez<br \/>\nzuena, 1619an Probintziak erregearen mesede hori lortu zuenetik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Idazkaritza<br \/>\nbere gain hartu zuen Tolosako Batzar Nagusiaren eskutik, eta bere eginkizuna<br \/>\neraginkortasunez eta zorroztasunez bete zuen Bernabe Antoniok. Aldi berean,<i><br \/>\nInstituzio gipuzkoarrei<\/i> buruzko lana osatzen ari zen, neurri batean okertu<br \/>\nzena, Konbentzioko gerraren (1783-1785) gorabeheren eraginez. Frantsesen<br \/>\ninbasioaren ondorioz, Gipuzkoako Gobernu-organoak modu larrian zatitu zituzten<br \/>\ngertaera horietan, Bernabe Antonio Ega\u00f1ak Probintziako idazkari eginkizunean<br \/>\njarraitu zuen, Konbentzio frantsesaren menpeko aldean. Izan ere, Getariako<br \/>\nBatzarrak Konbentzioari igorritako gutunean ageri diren 41 sinaduren artean,<br \/>\n38. lekuan, haren sinadura ageri da, hala nola, abuztuaren 14an Jose Fernando<br \/>\nEtxabe Romero diputatu nagusiak bidalitako Batzarraren deialdian, eta ondoko<br \/>\nbeste ofizio batean ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez<br \/>\ndakigu gerra hartan Bernabe Antonio Ega\u00f1ak jokatu ote zuen funtzionario soil<br \/>\nbaten gisan edo bere gogo foruzale eta ilustratutik, izan ere, ez zuen deus ere<br \/>\naipatu bere lanean, gerraren hasieran itxi zuelarik haren erakusketa. Azkenean,<br \/>\nAldundia frantsesek okupatutako eremuan geratu zelarik, azpiratutako herrietako<br \/>\nprokuradoreak Batzarrean elkartu ziren, 1794ko irailaren 1ean, eta bertan hiru<br \/>\ndiputatu nagusi berri, kontsultore bat eta idazkari bat izendatu zituzten.<br \/>\nBernabe Antonio Ega\u00f1a bere kargutik kanpo geratu zen, horretarako izendatu<br \/>\nzutelako Mateo Heriz, Errege Kontseiluetako abokatu eta lizentziaduna.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Basileako<br \/>\nbake-ituna sinatuta amaitu zen gerra, eta frantsesek Gipuzkoatik alde egin<br \/>\nzuten, 1795eko uztailaren 22an. Urte haren bukaeran, Zestoan bildutako<br \/>\nlehenengo Batzar Nagusian, bere lehengo kargura itzultzeko aukera eman zioten<br \/>\nBernabe Antoniori, \u00abHerizekin txandaka arituz hainbat urtez\u00bb, bizi ziren<br \/>\nbitartean. Soldatako 12.000 errealak erdi bana hartuko zituzten, gehi<br \/>\nDohaintzaren Tertzioaren Gordailuko 200 dukatak, eta ordainsaria karguan ari<br \/>\nzenarentzat izango zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai<br \/>\nhartan, Probintziak bertako paperak ordenatzeko agindua eman zion Bernabe<br \/>\nAntonio Ega\u00f1ari, \u00abdesordenatuak eta nahasiak baitzeuden\u00bb; eta lana gogorra izan<br \/>\nbazen ere, 1800eko ekainaren 30ean Tolosako Batzar Nagusian aurkeztu zuen<br \/>\negindako inbentario alfabetiko-kronologiko \u00abmardula\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Txandaka<br \/>\naritzeko sistemak arazoak ekartzen zizkien (abokatu aritzea galarazten zien)<br \/>\neta soldata partekatua nahikoa ez izanik, bi idazkariek eskatu zioten, 1801eko<br \/>\nuztailaren 11n Zumaian bildutako Batzarrari, konponbidea bilatzeko. Kasua<br \/>\nProbintziako korrejidore Alfonso Duran Basazabalen esku utzi zen. Bi idazkariek<br \/>\naho batez eskatu zuten Idazkaritza batentzat izatea bakarrik, bizi zen artean,<br \/>\neta ondoren bestearen esku geratzea, hura bizi bazen, betiere; soldata erdibana<br \/>\nizango zen, ordura arte bezala, baina gainsariak karguan ari zenarentzat<br \/>\nbakarrik; ordezko bat jarri behar zela lanera ezin joan edo gaixotasun<br \/>\narazoetarako, eta hirugarren ofizial izkribatzaile bat ere bai, Probintziaren<br \/>\nkontura, (eguneko zilar-kobrezko bederatzi errealeko soldatarekin); halaber,<br \/>\nberen alargunen etorkizunerako pentsioa eskatzen zuten, 300 dukat urteko,<br \/>\nbakoitzarentzat; eta karguan ari ez zenak etxera itzultzeko eskubidea izan<br \/>\nbehar zuen, Probintziako Batzarretara joan beharrik gabe.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Batzarrak<br \/>\nproposamena onartu eta bi idazkariei eskaini zien berek aukeratzeko nor<br \/>\ngeratuko zen lehenik Idazkaritzan. Mateo Herizek Bernabe Antonio Ega\u00f1aren esku<br \/>\nutzi zuen erabakia, \u00abkarguan zaharrena zelako\u00bb, eta Ega\u00f1ak karguan jarraitzeko<br \/>\ngogoa adierazi zuen. Hala erabaki zuen Batzarrak uztailaren 11n, eta<br \/>\nKontseiluak onespena eman zion, 1801eko urriaren 31n.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte<br \/>\ngutxiz aritu zen karguan Bernabe Antonio Ega\u00f1a, osasunez eskas zebilelako. Seme<br \/>\nJose Mariaren laguntza zuen ofizial izkribatzaile gisa, eta alarguna zen<br \/>\nzenbait urte lehenagotik. 1803ko abenduaren 31ko Aldundiaren batzarrera joan<br \/>\nzen, baina 1804ko martxoaren 10erako aurreikusia zegoena ez zen bildu, hura<br \/>\ngaixo zegoelako. Martxoaren 12an, Aldundiak haren heriotzaren berri eman zuen<br \/>\neta Mateo Herizi eskatu zion Idazkaritzaren ardura hartzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hil<br \/>\nzenean, Gorteko eragile Blas de Torres Errazkinek nahigabe handia adierazi zuen<br \/>\n\u00abpues le amaba tiernamente por su integridad y vella intenci\u00f3n\u00bb, Probintziarentzat<br \/>\ngalera handia zela gehituz. Antzeko iritzi zenbaiten eraginez, Probintziak<br \/>\npentsio bat ezarri zuen artean gazteak ziren seme-alabentzat.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bernabe<br \/>\nAntonio Ega\u00f1a oso gaztetik erakutsi zituen kemen eta kultura handiak, aita<br \/>\nDomingo Ignacio Ega\u00f1aren babesean hezitakoak, hari lagundu baitzion <i>El<br \/>\nGuipuzcoano Instruido<\/i> lanaren eginkizunean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizi<br \/>\nzen bitartean eginahalak egin zituen, lan guztietan, euskal eta batez ere<br \/>\ngipuzkoarren foruen berezitasuna zabaltzen, argudio historiko eta juridikoak<br \/>\nerabiliz, eta <span class=\"iv-smallcaps\">xviii<\/span>.\u202fmendeko<br \/>\nforaltasun gipuzkoarraren defendatzaileen erreferente zehatz eta argia bihurtu<br \/>\nzen. Azpeitian hil zen, 1804ko maiatzaren 12an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bernabe<br \/>\nAntonio Ega\u00f1aren lana funtsezkoa da Gipuzkoako <span class=\"iv-smallcaps\">xviii.<\/span>\u202fmendea<br \/>\nulertzeko. Batez ere haren azken lanean, <i>Instituciones y colecciones<br \/>\nhist\u00f3rico-legales pertenecientes al gobierno municipal, fueros, privilegios y<br \/>\nexempciones de la M.\u202fN. y M.\u202fL. Provincia de Guip\u00fazcoa<\/i>, izenekoan,<br \/>\negilearen lekukotasun fidagarri, zehatz eta egiatia agertu nahi duela erakutsi<br \/>\nzuen. Bere garaiko gaiak izanik, eta, batez ere, Batzar eta Diputazioetako<br \/>\nerregistroak eta Probintziaren artxiboko dokumentazioa erabiltzen zituenez, garai<br \/>\nharen egiazko notario baten eginkizuna bete zuen, Konbentzioko gerraren urte<br \/>\nlatzetan izan ezik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Legegizon<br \/>\nikasia izateak balio berezia ematen dio haren lanari, garai hartako<br \/>\nZuzenbidearen agerpen fidela osatu baitzuen. Bi liburukitan idatzi zuen lana,<br \/>\norrialdeak iruzkinez osatuz \u2014bigarrena amaitu gabe utzi zuen\u2014, eta haren<br \/>\nseme-alabek eraman zuten Diputaziora, 1814an. Lanari buruz hitz egin zuten<br \/>\nhainbat Batzarretan, eta batzorde bat osatzea erabaki zuten, irizpen bat eman<br \/>\nzezan. Azkenik, 1816ko uztailaren 11n, Zestoan bildutako Batzarrak erabaki zuen<br \/>\nezen \u00abinteresa mucho se conserve [&#8230;] en la Secretar\u00eda para instrucci\u00f3n de la<br \/>\nDiputaci\u00f3n\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bernabe<br \/>\nAntonio Ega\u00f1ak, bere lanean, Gipuzkoako erakundeen egitura osoa aztertu zuen<br \/>\nlehenbiziko aldiz, Probintziako multzo gisa ulertuta, eta horretarako bere<br \/>\nsistema propioa sortu zuen, erakunde bakoitza aztertuz garapen egoki batean.<br \/>\nLanaren Hitzaurrean \u00abForua\u00bb kontzeptua eta gipuzkoarren Zuzenbidearen gainerako<br \/>\niturriak aztertu zituen. Lehenbiziko liburukian, hamalau ataletan aztertu<br \/>\nzituen bertako Zuzenbide publikoko erakundeak, eta bigarren liburukian, bi<br \/>\nataletan, gipuzkoarren noblezia eta kaparetasuna aztertu zituen, eta haien<br \/>\njatorrizko askatasuna, ohiko petxak eta zergak ordaintzeko salbuespena;<br \/>\namaieran, azterlan oso ongi dokumentatu bat egin zuen Caracasko Errege<br \/>\nKonpainia Gipuzkoarrari buruz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Batzar<br \/>\nNagusien erabakiz, lan hura Idazkaritzaren erabilera hutserako gorde zenez, ez<br \/>\ndute ezagutu ahal izan ikerlariek 1992an argitaratu zen arte, lan mardula, garrantzitsua<br \/>\neta egun ere indarrean dena izan arren. Zama ideologikoa handiagoa den<br \/>\nzatietan, garai hartako pentsamenduaren erakusgarri argia da, nolabait<br \/>\nGipuzkoako pentsaera \u00abpublikoa\u00bb agertzen baitu. Diputazioak ez baitzuen<br \/>\nalferrik onetsi Ega\u00f1aren lana, eta Batzar eta Diputazioetako idazkaria zen,<br \/>\nfuntzionarioa, alegia, gizon \u00abpublikoa\u00bb, erakunde probintzialak gogotsu<br \/>\ndefendatu zituena, uste osoa zuelako haien balioan eta eraginkortasunean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bernabe<br \/>\nAntonio Ega\u00f1aren ekoizpen historiografikoa egiaz azpimarragarria da. 1784an, <i>Derechos<br \/>\ndel Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y Cuatro Villas de la Costa de la Mar a la pesquer\u00eda de<br \/>\nbacalao y ballenas en Terranoba<\/i> izeneko lana idatzi zuen, bertan<br \/>\ndefendatzen zuela herri haien eskubidea arrantza mota haietan aritzeko,<br \/>\nfrantsesek beren burua jotzen baitzuten Ternua eta Groenlandiako aurkitzaile,<br \/>\neta \u00abeuskaldunak\u00bb esatean lapurtarrak eta biarnesak bakarrik zituztelako<br \/>\ngogoan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1788an<br \/>\nTolosan inprimatu zuen, Francisco de La Lamaren inprimategian, bere bigarren<br \/>\nlana, <i>Continuaci\u00f3n de la Memoria que sobre las f\u00e1bricas de anclas, de<br \/>\npalanquetas, de bater\u00edas de fierro, la fander\u00eda y otros establecimientos<br \/>\nde\u00a0la Provincia de Guip\u00fazcoa dio a luz Don Juan Antonio Enr\u00edquez, del<br \/>\nConsejo\u00a0de S.\u202fM., su Secretario, Ministro General de Marina y Juez de<br \/>\nArribadas de Indias en los puertos de dicha Provincia<\/i>. Bertan aitortzen<br \/>\nzuenez, hura egin zuen \u00abMinistroaren eginahalak lortu ezin izan zituen zenbait<br \/>\nnotizia osatzeko\u00bb eta era horretan, haren<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>\u00abtiro pozoitsuei\u00bb aurka egiteko, Koroarekiko Gipuzkoak zuen fideltasuna<br \/>\nerakusten zuten datuak emanez, eraso haien ezintasuna eta eskaskeria agerian<br \/>\njarriz eta Foruak gorde eta bete beharra azpimarratuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1786an<br \/>\nMutrikuko Batzar Nagusiari idatzi zion, herriek bidaltzen zituzten <i>Notizia<br \/>\nGeografikoak<\/i> prestatzen eta koordinatzen ari zela esanez, Historiaren<br \/>\nErrege Akademiara bidaltzeko, Gipuzkoaren <i>Deskripzio Orokor<\/i> batekin<br \/>\nbatera. <i>Diccionario hist\u00f3rico-geogr\u00e1fico del Pa\u00eds Vasco<\/i> lanaren<br \/>\nsarreraren egile Manuel Abellak 1802an adierazi zuenez, Bernabe Antonio Ega\u00f1ak<br \/>\n\u00ablaudorio berezia merezi zuen, hiri nagusi gehienak deskribatu zituelako, eta<br \/>\nProbintziaren topografia eta herri guztien berri zehatza eman zuelako,<br \/>\nBatzarretan botoa emateko eskubidea duten suak eta han betetzen duten aulkia<br \/>\nere zehaztuz\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Domingo Ignacio Ega\u00f1a Gonzalez-Cid eta haren lehenbiziko emazte Maria Antonia Jauregi izan zituen gurasoak. 1778ko irailaren 29an Maria Josefa Urrizola Lizardi getariarrarekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten,\u00a0 Ignacia Abdona (1780), Jose Maria Victoriano (1782), Maria Brigida Juliana Dominica (1783), Julian Demetrio Ramon (1788), Ignacio Antonio (1788) eta Josefa Ignacia Ega\u00f1a Urrizola (1790). Zuzenbide [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[287],"class_list":["post-2887","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>EGA\u00d1A JAUREGI, Bernabe Antonio (Madril, ca.\u202f1753 - Azpeitia, 1804). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"EGA\u00d1A JAUREGI, Bernabe Antonio (Madril, ca.\u202f1753 - Azpeitia, 1804). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Domingo Ignacio Ega\u00f1a Gonzalez-Cid eta haren lehenbiziko emazte Maria Antonia Jauregi izan zituen gurasoak. 1778ko irailaren 29an Maria Josefa Urrizola Lizardi getariarrarekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten,\u00a0 Ignacia Abdona (1780), Jose Maria Victoriano (1782), Maria Brigida Juliana Dominica (1783), Julian Demetrio Ramon (1788), Ignacio Antonio (1788) eta Josefa Ignacia Ega\u00f1a Urrizola (1790). Zuzenbide [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\\\/\",\"name\":\"EGA\u00d1A JAUREGI, Bernabe Antonio (Madril, ca.\u202f1753 - Azpeitia, 1804). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T14:27:16+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"EGA\u00d1A JAUREGI, Bernabe Antonio (Madril, ca.\u202f1753 &#8211; Azpeitia, 1804).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"EGA\u00d1A JAUREGI, Bernabe Antonio (Madril, ca.\u202f1753 - Azpeitia, 1804). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"EGA\u00d1A JAUREGI, Bernabe Antonio (Madril, ca.\u202f1753 - Azpeitia, 1804). - Iura Vasconiae","og_description":"Domingo Ignacio Ega\u00f1a Gonzalez-Cid eta haren lehenbiziko emazte Maria Antonia Jauregi izan zituen gurasoak. 1778ko irailaren 29an Maria Josefa Urrizola Lizardi getariarrarekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten,\u00a0 Ignacia Abdona (1780), Jose Maria Victoriano (1782), Maria Brigida Juliana Dominica (1783), Julian Demetrio Ramon (1788), Ignacio Antonio (1788) eta Josefa Ignacia Ega\u00f1a Urrizola (1790). Zuzenbide [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\/","name":"EGA\u00d1A JAUREGI, Bernabe Antonio (Madril, ca.\u202f1753 - Azpeitia, 1804). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T14:27:16+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-jauregi-bernabe-antonio-257-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"EGA\u00d1A JAUREGI, Bernabe Antonio (Madril, ca.\u202f1753 &#8211; Azpeitia, 1804)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2887","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2887\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2887"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2887"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}