{"id":2881,"date":"2020-04-22T16:15:52","date_gmt":"2020-04-22T14:15:52","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/larramendi-manuel-254-eu\/"},"modified":"2020-04-22T16:15:52","modified_gmt":"2020-04-22T14:15:52","slug":"larramendi-manuel-254-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larramendi-manuel-254-eu\/","title":{"rendered":"LARRAMENDI, Manuel (Manuel de Larramendi, Manuel Garagorri Larramendi) (Andoain, Gipuzkoa, 1690 &#8211; Loiola, Gipuzkoa, 1766)."},"content":{"rendered":"<p><span>Andoainen,<br \/>\n1690eko abenduaren 25ean sortu zen, gurasoak Domingo Garagorri eta Manuela<br \/>\nLarramendi zituela. Amaren familia Hernanikoa zen, eta han bizi izan ziren<br \/>\ngurasoak ia beti, Andoainen igarotako hiruzpalau urte kenduta. Andoainen jaio<br \/>\nziren, hain zuzen, bigarren eta hirugarren semeak, Manuel eta Martin, eta<br \/>\ngainerako bost seme-alabak Hernanin jaio ziren. Beraz, Manuel umea Hernanin<br \/>\nhazi zen, eta hango eskolara joan zen, eta abizena ere, amaren familiaren<br \/>\nLarramendi erabili zuen beti. Aita hil zen urte berean (1700) Manuel txikia<br \/>\nBilboko jesuiten Ikastetxean hartu zuten zerbitzari txiki gisara, amaren ahaide<br \/>\nbat, Lagundiko koadjutorea, bitartekari zela. Beraz, amaren familiarra<br \/>\nsakristiako arduraduna zenez, hari laguntzen aritu zen Larramendi, meza-mutil,<br \/>\nbitartean Gramatika eta latina ikasten zituela. Hamazazpi urte zituela<br \/>\nLagundian sartu zen. Azpimarratu behar da jesuita gisa sartu zela eta ez anaia<br \/>\ngisa, ziurrenik Bilbora iritsi zenetik antzeman zizkioten dohain moral eta<br \/>\nintelektualengatik. Hari buruz esan zen ikasle saiatua zela, \u00abjatorra eta<br \/>\nalaia, baina ondradua eta fidela ezin gehiago\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Berehala<br \/>\negin zuen nobiziotza Villagarc\u00eda de Camposen (1709-1710), eta jesuiten ikasleei<br \/>\nFilosofia irakatsi zien Medina del Campon (1710-1713). Teologia Salamancan<br \/>\nikasi zuen, kalifikaziorik gorena hartuz (1713-1717). Hogeita zazpi urte zituen<br \/>\nFilipe\u202fV.aren emaztearen hiletan sermoia emateko agindu ohoragarria jaso<br \/>\nzuenean. Ondoren Salamancako Unibertsitatean aritu zen hiru urtez, Filosofiako<br \/>\nikasgaien gainbegirale eta Arteen maisu eginkizunetan. Valladolidera lekutu zen<br \/>\n(1720-1721), eta ondoren Palentziara, jesuiten Filosofia irakasle (1721-1724).<br \/>\nOndoren berriz ere Salamancara joan zen, 1728 arte, eta Luis\u202fI.aren hiletan<br \/>\nsermoia eman behar izatea egokitu zitzaion. \u00abPredikatzaile ospetsu\u00bb eta<br \/>\nkatedradun bikaina zelako oso ezaguna izatera iritsi zen. Ondoren bi ikasturte<br \/>\nigaro zituen Valladoliden San Anbrosioren ikastetxean. Hantxe, Pisuergak<br \/>\nzeharkatzen duen hirian, argitaratu zuen euskararen antzinatasunari buruzko<br \/>\nlana.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Larramendiren<br \/>\nbizitzak ezusteko norabide aldaketa egin zuen 1730ean, berrogei urte zituela.<br \/>\nKarlos\u202fII.aren alargun Mariana Neoburgekoa erreginak deitu zuen bere aitorle<br \/>\nizan zedin, eta Filipe\u202fV.ak agindua berretsita, Baionara joan zen. Larramendik<br \/>\narreta ematen zuten dohainak zituen, eta erregina alargunak berak ere antzeman<br \/>\nzizkion: \u00abGaraia, erakoa, indartsua, lerdena, ikusmen, entzumen, ahots onekoa<br \/>\n[&#8230;] era guztietara handia\u00bb. Kortesanoek erreginarekiko harremanari buruzko<br \/>\nesamesak zabaltzen hasi ziren. Atsekabe handiz, inguru harekin zeharo<br \/>\nzapuztuta, gaixotzeraino ere, handik alde egin zuen eta Donostian bilatu zuen<br \/>\nbabesa (1734), baina ez Mariana erreginaren ohorea Filipe\u202fV.aren aurrean<br \/>\ndefendatu gabe. Irakasle-lanari erabat uko egin zion, eta urte hartan bertan<br \/>\nlortu zuen Lagundiak baiezkoa ematea Loiolako ikastetxean bizitzeko zuen<br \/>\ngogoari. Urola ibarrean bizi izan zen hogeita hamabi urtez, 1766ko urtarrilaren<br \/>\n29an hil zen arte. Etxe hartako erregistroen arabera, <i>concionator<\/i> edo<br \/>\npredikatzaile aritu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez<br \/>\ndakigu zuzen esaten zein izan zen Larramendik bere sorterriaren historia,<br \/>\nhizkuntza eta erakundeak aztertzen hasteko izan zuen azken arrazoia. Hura<br \/>\nbezalako gizon adimentsu eta ikasi batek nekez jasango zituen, noski, Euskal<br \/>\nHerriari buruz erresumako eliteek zerabiltzan erdeinuzko leloak. Maiz aipatu<br \/>\nzituen Mayans, Armesto, Mariana eta beste hainbat egileren idatziak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Salamancako<br \/>\naldian, 1728 eta 1729an, euskarari buruzko bi lan argitaratu zituen<br \/>\nLarramendik. Lehenengoaren helburua zen hizkuntzaren antzinatasuna eta<br \/>\nbikaintasuna nabarmentzea, eta bigarrena euskararen gramatika aitzindari bat<br \/>\nzen, non <i>El Imposible vencido<\/i> izenburupean adierazten zuen benetan uste<br \/>\nzuela ordura arte inork erantzun gabeko erronka bat gainditu zuela. Lorpen<br \/>\nhorregatik bakarrik balitz ere, euskal kulturaren historian leku seinalatua<br \/>\nmerezi du. Hamarkada bat eta erdi igaro ondoren, ordurako Loiolan bizi zela,<br \/>\nhizkuntzari egin zion ekarpenaren gailurra jo zuen Donostian, 1745ean, bere lan<br \/>\nhandia, <i>Diccionario Triling\u00fce del Castellano, Bascuence y Lat\u00edn<\/i><br \/>\nhiztegia, argitaratu zuenean, Gipuzkoako aldundiaren laguntzaz. Aipatutako<br \/>\nlorpenak Linguistikaren arloan kokatzen dira eta, haien berri ematea eta haien<br \/>\nbalioespena ez dira <i>Hiztegi<\/i> honen egin beharrak, baina nahitaez aipatu<br \/>\nbeharrak dira, Larramendiren izaera intelektualaren zabalera eta sakontasuna<br \/>\nadierazten dituztelako. Euskal literaturaren historia liburuek jasotzen dute<br \/>\nharen lanek Euskal Herriko letren garapenean izan zuten eragina (Mitxelena,<br \/>\n1960 eta 1988; Villasante, 1961 eta 1979; Sarasola, 1971; Urkizu, 2000).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historiaren<br \/>\neremuan ere sartu zen Larramendi, erromatarren Kantabriaren zabalera aztertu<br \/>\nzuenean. Haren ustez, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia haren parte ziren. 1736an<br \/>\nMadrilen publikatu zuen <i>Discurso hist\u00f3rico<\/i> lana, laster interesa galduko<br \/>\nzuena, eusko-kantabrismoaren tesia ordurako auzitan jartzen hasia zelako. Mito<br \/>\nkantabrista zaharra Lucas de Tuyrekin hasi zen, eta Aro Modernoko lehen<br \/>\nmendeetako historiografiak garatu zuen. Baina Jeronimo Zuritak antzeman zuen ez<br \/>\nzela zuzena euskaldunak eta kantabriarrak asimilatzea, eta iritzi hori ontzat<br \/>\njo zuten Oihenartek, eta Aita Florezek ere bai, 1796an. Bi herrien arteko<br \/>\nlotura erabat baztertu zuen Florezek. Kantabrismoak mendebaldeko Euskal Herrian<br \/>\neragin zuen atxikimenduaren oinarria zen euskaldunen independentzia inoiz ez<br \/>\nzela hautsi, erromatarren garaian ere ez. Ideia oso maitatua zen euskaldunen<br \/>\nartean, kontrakoa erakusten zuten frogak ugari baziren ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal Herriaren historiografia juridiko eta instituzionalean<br \/>\nLarramendik egin zuen ekarpena aztertzean, bi lan nagusi aurkitzen ditugu: <i>Corograf\u00eda<\/i><br \/>\neta <i>Conferencias sobre los Fueros<\/i> izeneko lanak, alegia. Ez bata, ez<br \/>\nbestea, ez ziren argitaratu \u00abarrazoi politikoengatik\u00bb, egileak bere<br \/>\nautobiografian azaldu zuenez.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Corograf\u00eda<br \/>\no descripci\u00f3n general de Gipuzkoa<\/span><\/i><span> lana ez zen argitaratu 1883 arte. Patxi Altunaren<br \/>\niritziz, 1754an idatzi zen. Jesusen Lagundia, zuhurtasun politikoagatik, ez zen<br \/>\nausartu argitaratzeko baimena ematera. Eta lehen esan dugunez, ez zuen argia<br \/>\nikusi foru-araubidea galdu arte. Larramendik aitortu zuenez, bere garaiko<br \/>\negileen okerrak zuzentzea zen bere asmoa, Bizkaia izena ematen baitzioten<br \/>\neuskal hiru probintziei. Jesuita gipuzkoarraren esanetan, gaztelarrek bizkaitar<br \/>\nesaten zieten euskal hiru probintzietakoei, aragoitarrek eta katalanek euskaraz<br \/>\nmintzo ziren guztiei nafar esaten zieten era berean. Nahasmen hori nagusi zen<br \/>\nSalamancako Unibertsitatean, hango ikasketen antolaketan, lau euskal<br \/>\nprobintzietako biztanleek nazio bizkaitarra osatzen baitzuten. Telletxearen<br \/>\nesanetan, haren asmoa zen \u00abun breviario de Gipuzkoa, de guipuzcoan\u00eda y de<br \/>\nguipuzcoanismo\u00bb egitea, eta emaitza <span class=\"iv-smallcaps\">xviii.<\/span>\u202fmendeko<br \/>\nlanik bikainenetako bat izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lanaren<br \/>\n43 kapituluetan zehar, eta estilo zuzen, bizi eta formalismorik gabea baliatuz,<br \/>\ngai garrantzitsuei heldu zien Larramendik. Lehenik, Gipuzkoako geografiari.<br \/>\nLurraldea deskribatu zuen, mendiak, errekak, bideak eta herriak, ekonomiaren<br \/>\nsektoreak azaldu zituen, balearen ehiza, nekazaritza eta industria, batez ere<br \/>\nburdinolak. Eta orrialde asko eskaini zizkien gipuzkoarren bizimoduari,<br \/>\njantziei, festei, dantzei ere ugari, eta lurperatze eta hiletei ere bai.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ikuspegi<br \/>\nsoziopolitikotik, Larramendik sentiberatasun handia azaldu zuen kaparetasun<br \/>\norokorraren auziari buruz, orduan nahasita zegoelako, hark <i>handiki<\/i> deitu<br \/>\nzituen oligarkiako sektoreek gainerako herritarrengandik bereizi<span>\u00a0 <\/span>nahi zutelako, erresumako nobleziaren<br \/>\nereduari jarraiki. Gogotsu defendatu zuen gipuzkoarren kaparetasun orokorra eta<br \/>\neskulanak edo lanbide mekanikoak bateragarriak zirela. Irizpide horretatik<br \/>\ndeskribatu zituen Batzar Nagusiak eta partikularrak, bateragarriak zirenak<br \/>\nGipuzkoako Ermandadearekin eta bertako alkateekin. Ordurako, Aldundiak leku<br \/>\nzentrala zuen Probintziaren bizitza publikoan. Eta komunitatetik ateratako<br \/>\nkarguen ondoan, erregearen autoritateak ezartzen zituenak, esaterako<br \/>\nkorrejidorea, edo errege-armadaren menpeko gotorlekuetako agintari militarra,<br \/>\nadibidez Donostiakoa eta Hondarribikoa. Jesuita batentzat auzi delikatua zen<br \/>\nestatu eklesiastiko eta ordena erlijiosoen inguruko gaiei heltzea. Azken<br \/>\nfinean, lana bizkaitar hitzaren inguruko nahasmena argitzea baino askoz<br \/>\nurrunago iristen zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garrantzi<br \/>\nhandiko beste lan bat <i>Conferencias pol\u00edticas, legales y morales sobre los<br \/>\nFueros de Gipuzkoa,<\/i> izenekoa izan zen, F. El\u00edas de Tejadak 1964an<br \/>\nezagutzera eman zuena. Telletxea Idigorasek argitaratu eta iruzkinez hornitu<br \/>\nzuen handik hogei urtera. Berandutze horren arrazoia zera izan zen, bi mendez<br \/>\nezkutatuta egondako lana ezin argitaratu izan zela diktaduraren garaian ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizitzan<br \/>\nzehar Larramendik ikusi ahal izan zuen Monarkiak nola aldatzen zuen euskal<br \/>\nforuen berezitasunari buruz zuen jarrera, eta gogoeta egin zuen, horri buruz<br \/>\neta araubide arrunteko lurraldeen artean pizten zituen errezelo gero eta<br \/>\nhandiagoei buruz ere. Jesuita hil ondoren, haren idatziak bahitu zituzten,<br \/>\n\u00abarrazoi oso larriengatik\u00bb, eta Valladolid eta Madrilera eraman zituzten,<br \/>\nestatuaren artxiboetan gordez, 1964arte <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Larramendik<br \/>\nez zuen ideia berririk ekarri Euskal Herrian indarrean zegoen pentsaera<br \/>\ntradizionala osatzen zuten gaien gainean (tubalismoa, erlijio naturala eta<br \/>\neuskara, estu sinisten zituen jatorrizko euskal independentziaren dogma,<br \/>\nkantabrismoa eta nahitaezko bi korolarioak, alegia, Eskubidea autoktonoa zela<br \/>\neta kaparetasun unibertsala). Baina indarrez defendatu zuen Gipuzkoa eta<br \/>\nKoroaren arteko harremana itun-bidezkoa zela, erabat sinisten zuelako Probintzia<br \/>\nbere gogoz elkartu zela Gaztelarekin. Beste alde batetik, Itunari buruz zuen<br \/>\nikuspegia gogoz eta adimenez defendatu zuen: Probintzia Gaztelaren menpeko zen,<br \/>\nbaina Foruak erreserbatuta, eta errege-erreginek ezin aldatu zituzten horiek.<br \/>\nHorren haritik, <i>ius regis <\/i>printzipioak \u00abizugarriak eta gorrotagarriak\u00bb<br \/>\niruditzen zitzaizkion.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jesuitaren<br \/>\niritziz, boterearen jatorria Batzar Nagusietan biltzen ziren udaletako<br \/>\nordezkarien multzoan zegoen. Eskubide erreserbatuaren titularitatea zen. Foru<br \/>\nerakunde desberdinen erabilerari zegokionez, hierarkia bat ezarri zuen. Ezin<br \/>\nutzi ziren inoren esku antzinako gunearen sustraiei zegozkienak:<span>\u00a0 <\/span>herrialdearen askatasuna, itsasoz nahiz<br \/>\nlehorrez merkataritzan aritzeko eskubidea, kaparetasun unibertsala edo petxa<br \/>\neta zergen salbuespena. Zerbaiten ordainetan lortutako <i>Foru erantsiak<\/i><br \/>\nere halakoak ziren. Azalpen gehiagorik gabe, gehienak halakoak zirela<br \/>\nulertarazten zuen. Monarkiarekin negoziatu zitezkeen, ordea, \u00aberatorritako\u00bb<br \/>\nbeste erakunde txikiago zenbait.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zina<br \/>\negitean erregeak Forua zaintzeko konpromisoa hartzen zuen, eta komunitateak<br \/>\nerregea defendatzekoa. Larramendik onartzen zuen Foruen eraberritzea itun bidez<br \/>\negitea, oinarrizko foruak ere bai, baina hutsak eta bidegabeak ikusten zituen<br \/>\nalde bakarreko aldaketak. Halako asmoen aurrean, \u00abobeditu bai, baina bete ez\u00bb<br \/>\nformula ezarri behar zaie, eta, beharbada, Forua \u00abarmez eta gerraz\u00bb defendatzea<br \/>\nzilegi da. Kasu horretan, Gipuzkoa bera bakarrik aski ez balitz, haren iritziz<br \/>\nlaguntza eskatu behar die \u00abAraba, Bizkaia eta Nafarroako herri adiskideei\u00bb eta<br \/>\nFrantziako euskaldunei.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Larramendik<br \/>\nbere <i>Hitzaldi<\/i> argitaragabeetan parabola bat jaso zuen, ospetsua egin<br \/>\nzena, non planteatzen zuen zein zen gobernu eredurik egokiena Monarkiak,<br \/>\nerresistentzia foruzaleaz asperturik, Probintzia bere kabuz babesik gabe utziko<br \/>\nlukeen kasuan. Balizko ezohiko Batzar Nagusiak bilduta, gipuzkoarrek frantses<br \/>\nprotektoratu baten proposamena baztertzen zuten, izan ere, \u2014mugaz bestaldeko<br \/>\neuskal herrietan gertatutakoa gogora ekarriz\u2014 auzo Monarkia kentzen ari zen<br \/>\n\u00abeuskaldun eta nafar guztiei antzinako askatasun eta eskubide guztiak\u00bb. Hobeto ikusten<br \/>\nzuen ingelesen babesa, baina Batzarrean bildutakoek denbora gehiago ematen<br \/>\nzuten konponbide berritzaile eta iraultzaile bat asmatzen: Pirinioetako<br \/>\nProbintzia Batuen Estatua sortzea. Abiapuntua zena bazela hizkuntz komunitate<br \/>\nbat, Gipuzkoa baino harago zabaltzen zena. Lehen eta orain, hizkuntza eta<br \/>\nnazioaren arteko lotura bat egon zen, eta euskaldunek eskubidea zuten \u00abnazio<br \/>\naske eta beste naziorik edo hizkuntzarik gabekoa\u00bb, alegia, \u00abeuskaldunen<br \/>\nnazioa\u00bb. Gauza berri samarra zen <span class=\"iv-smallcaps\">xviii.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\nerdialdean eskubide politikoak aitortzea nazio kulturalei.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Parabolak<br \/>\naurreikusten zuen diseinuan, Pirinioetako Probintzia Batuen Estatua<br \/>\nkonfederatua izango litzateke, eta Errepublika, edo hauteskunde-bidezko<br \/>\nMonarkia. Monarkia hautatuz gero, <i>\u00abpacta conventa\u00bb<\/i> edo adostutako ituna<br \/>\nbete beharko luke, poloniar ereduaren erara. Estatu berria hornitzeko beharko<br \/>\nliratekeen osagaiak deskribatzen zituen Larramendik ondoren: armada bat,<br \/>\nderrigorrezko zerbitzu militarraren bidez, orduan \u00abFrantzia eta Espainiako<br \/>\nErrejimentuetan ari ziren\u00bb, euskal ofizialen agindupean, bertako itsas armada,<br \/>\nbertako Zuzenbidea ezartzea eta gaztelania baliogabetzea, moneta, euskal<br \/>\nhizkuntzaren ofizialtasuna, baina lau hizkuntzetako hezkuntza-sistema bat<br \/>\nezarriz. Haren begietara proiektua \u00abbikaina eta mamitsua\u00bb zen, baina \u00abdenbora<br \/>\nasko behar du benetan eratzeko\u00bb: bi monarkietatik bakar batek ere ez luke<br \/>\nonartuko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenean<br \/>\nLarramendi posibilismora itzuli zen \u00abGaztelara, gipuzkoarrok, Gaztelara\u00bb leloa<br \/>\nesanez. Izan ere, Probintziak 556 urte zeramatzan Monarkiaren barruan<br \/>\nartikulatuta, eta iraganean \u00abmaitasuna, tratua eta elkarrekikotasuna\u00bb jaso<br \/>\nzituen. Erregeak aintzat hartzen zuen balizko Batzar Nagusi bereziaren<br \/>\ntxostena, eta desagregazioko Dekretua baliogabetu ondoren, beste bat ematen zuen<br \/>\n\u00abzuen antzinako ituna, askatasuna eta Foruak ziurtatzen dizkizuena\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1756 aldera, eta Aro Modernoko historia foralean lehenengo aldiz,<br \/>\nbertako egile batek jendaurrean azaldu zuen lehengo sinismenak, aurreko<br \/>\nbelaunaldietan hain sendoak izan zirenak, Monarkiaren eta euskal foruen arteko<br \/>\nharmonia naturalari buruz, hautsi zitzaizkiola. Aurreko egile euskaldunek<br \/>\nerabili ohi zuten Gaztelarekiko laudoriozko hitzik ez da ageri. Harrezkero,<br \/>\nGaztela, borboitarrek eraiki nahi zuten Estatu unitarioaren muina, ez zen ikusten<br \/>\neuskal foruek behar zuten marko egoki eta berme gisa, arrisku gisa baizik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Larramendiren<br \/>\npentsaera politikoak gizartean izan zezakeen proiekzioa haren garaian bertan<br \/>\nmoztu zen, gutxienez haren idatziei zegokienez. Jesusen Lagundiari<br \/>\narriskugarria iruditu zitzaion <i>Corograf\u00eda<\/i> inprimatzea planteatzea<br \/>\nsikiera, eta <i>Sobre los Fueros de Guip\u00fazcoa<\/i> eskuizkribua, berriz, bahitu<br \/>\nzuten, besterik gabe. Esan izan denez, litekeena da ahoz transmititu izatea,<br \/>\nizan ere, Larramendi komentu barruko arazoen bitartekari eta ebazle izan zen,<br \/>\nbaina predikatzaile ospetsua ere bai, tartean Gipuzkoako Batzar Nagusietan<br \/>\nemandako sermoiren bat ere eman baitzuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Andoainen, 1690eko abenduaren 25ean sortu zen, gurasoak Domingo Garagorri eta Manuela Larramendi zituela. Amaren familia Hernanikoa zen, eta han bizi izan ziren gurasoak ia beti, Andoainen igarotako hiruzpalau urte kenduta. Andoainen jaio ziren, hain zuzen, bigarren eta hirugarren semeak, Manuel eta Martin, eta gainerako bost seme-alabak Hernanin jaio ziren. Beraz, Manuel umea Hernanin hazi zen, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[287],"class_list":["post-2881","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LARRAMENDI, Manuel (Manuel de Larramendi, Manuel Garagorri Larramendi) (Andoain, Gipuzkoa, 1690 - Loiola, Gipuzkoa, 1766). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larramendi-manuel-254-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LARRAMENDI, Manuel (Manuel de Larramendi, Manuel Garagorri Larramendi) (Andoain, Gipuzkoa, 1690 - Loiola, Gipuzkoa, 1766). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Andoainen, 1690eko abenduaren 25ean sortu zen, gurasoak Domingo Garagorri eta Manuela Larramendi zituela. Amaren familia Hernanikoa zen, eta han bizi izan ziren gurasoak ia beti, Andoainen igarotako hiruzpalau urte kenduta. Andoainen jaio ziren, hain zuzen, bigarren eta hirugarren semeak, Manuel eta Martin, eta gainerako bost seme-alabak Hernanin jaio ziren. Beraz, Manuel umea Hernanin hazi zen, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larramendi-manuel-254-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larramendi-manuel-254-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larramendi-manuel-254-eu\\\/\",\"name\":\"LARRAMENDI, Manuel (Manuel de Larramendi, Manuel Garagorri Larramendi) (Andoain, Gipuzkoa, 1690 - Loiola, Gipuzkoa, 1766). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T14:15:52+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larramendi-manuel-254-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larramendi-manuel-254-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larramendi-manuel-254-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LARRAMENDI, Manuel (Manuel de Larramendi, Manuel Garagorri Larramendi) (Andoain, Gipuzkoa, 1690 &#8211; Loiola, Gipuzkoa, 1766).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LARRAMENDI, Manuel (Manuel de Larramendi, Manuel Garagorri Larramendi) (Andoain, Gipuzkoa, 1690 - Loiola, Gipuzkoa, 1766). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larramendi-manuel-254-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LARRAMENDI, Manuel (Manuel de Larramendi, Manuel Garagorri Larramendi) (Andoain, Gipuzkoa, 1690 - Loiola, Gipuzkoa, 1766). - Iura Vasconiae","og_description":"Andoainen, 1690eko abenduaren 25ean sortu zen, gurasoak Domingo Garagorri eta Manuela Larramendi zituela. Amaren familia Hernanikoa zen, eta han bizi izan ziren gurasoak ia beti, Andoainen igarotako hiruzpalau urte kenduta. Andoainen jaio ziren, hain zuzen, bigarren eta hirugarren semeak, Manuel eta Martin, eta gainerako bost seme-alabak Hernanin jaio ziren. Beraz, Manuel umea Hernanin hazi zen, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larramendi-manuel-254-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larramendi-manuel-254-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larramendi-manuel-254-eu\/","name":"LARRAMENDI, Manuel (Manuel de Larramendi, Manuel Garagorri Larramendi) (Andoain, Gipuzkoa, 1690 - Loiola, Gipuzkoa, 1766). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T14:15:52+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larramendi-manuel-254-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larramendi-manuel-254-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larramendi-manuel-254-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LARRAMENDI, Manuel (Manuel de Larramendi, Manuel Garagorri Larramendi) (Andoain, Gipuzkoa, 1690 &#8211; Loiola, Gipuzkoa, 1766)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2881","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2881\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2881"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2881"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}