{"id":2867,"date":"2020-04-22T12:34:42","date_gmt":"2020-04-22T10:34:42","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/martinez-isasti-lope-247-eu\/"},"modified":"2020-04-22T12:34:42","modified_gmt":"2020-04-22T10:34:42","slug":"martinez-isasti-lope-247-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-isasti-lope-247-eu\/","title":{"rendered":"MARTINEZ ISASTI, Lope (Lezo, 1565 &#8211; XVII.\u202fmendearen lehen erdira?)."},"content":{"rendered":"<p><span>Aitak<br \/>\nOnofre zuen, eta Koroaren zerbitzu ugaritan ibilitako irundar bat zen;<br \/>\nSalamancan ikasi zuen, Kanonen eta Teologia Moralen Fakultatean doktoratu zen<br \/>\neta apaiz sartu zen. Erlijio ohore eta karguak bete zituen, bai Gipuzkoan bai<br \/>\nTuyko Gotzaindegian, Avilakoan, Iru\u00f1ekoan (Lezo haren menpekoa zen), Toledokoan<br \/>\neta Gortean ere bai. Haren anaia 1612an hil ondoren Lezoko<br \/>\nerrege-ontzigintzaren hornitzaile-kargua heredatu zuen. Ontzigintzako ardura<br \/>\nzuelarik, 1618an Madrilera joan zen kontuak ematera, eta gauza luzatu zen, uste<br \/>\nbaino gehiago, zazpi urtez, hain zuzen ere. Madrilgo egonaldi horretan osatu<br \/>\nzuen bere historiaren <i>Compendioa<\/i> eta lehenago <i>Tratadillo<\/i> bat,<br \/>\nGipuzkoako arkitektoei buruzkoa. Egilearen esanetan, ez zuen zentsura gainditu,<br \/>\nbaina Arozenak zalantza du horren inguruan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Compendio<\/span><\/i><span> izeneko lanak Gipuzkoako Probintziaren<br \/>\nirizpen gaitzeslea jaso zuen, eta ez zen argitaratu. Hala ere, jatorrizko eskuizkribuaren<br \/>\nhainbat kopia hedatu ziren eta oso erabilia izan zen, <span class=\"iv-smallcaps\">xix.<\/span>\u202fmendean oraindik eskuz esku zebiltzan kopien kopuruak<br \/>\nerakusten duenez. Probintziak jatorrizkoa berreskuratu zuen Rafael de<br \/>\nFloranesen bitartez 1781ean, eta haren bi kopia egin zituen, baina ez zuen<br \/>\ninprimatu eta jatorrizkoa berriz ere galdu zen. 1850 arte ez zen erabaki lana<br \/>\nargitaratzea, Antonio Maria Zabalaren eskuetan zegoen kopia bat erabilita.<br \/>\nGorabehera horien ondorioz, argitara eman baino lehen materialak<br \/>\nantolamendu-aldaketa bat baino gehiago izango zituen eta, Madariagak<br \/>\nohartarazten duenez, beharbada ez dira Martinez Isastirenak lanean antzematen<br \/>\ndiren akats guztiak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lezoarraren<br \/>\ngaraian gertakizun ugarik zeharkatzen zuten Europa osoko hiriak eta<br \/>\neskualdeak,<span>\u00a0 <\/span>eta orduko kultura<br \/>\npolitikoaren adierazgarri ona da haren lana, bistan denez, munduaren ikuskera<br \/>\nkatolikoan kokatuta. Horren arabera, Gipuzkoa bezalako lurralde baten<br \/>\nexistentzia diskurtso biblikoan kokatzen zen neurrian justifikatzen zen. Tema<br \/>\ngogorra hartu zuen Isastik, esaterako, Tubal Gipuzkoara iritsi zeneko egunari<br \/>\ndata jartzen. Isastik bere aurrekoen ildotik jarraitu zuen (Martinez Zaldibia,<br \/>\nGaribai, Poza edo Etxabe) oinarrizko arrazoibidean, eta haien obsesioa ere bere<br \/>\negiten du, alegia, gipuzkoarren kaparetasun unibertsala justifikatzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Osatu<br \/>\nzuen oinetxeen zerrenda zehatzak zerikusia du hark \u2014-beren herritik kanpo bizi<br \/>\nziren gipuzkoar askok bezala\u2014 bere sortetxea ezagutzeko zuen beharrarekin.<br \/>\nAuzia ez zen hutsala, kaparetasuna frogatu behar zen garai batean. Nobleziaz<br \/>\nzuen ulerkerak Pozaren eta Guti\u00e9rrezen argudioak jasotzen zituen, eta ez dira<br \/>\nfalta Tiraqueau, Artze Otalora eta hainbat klasikoren aipamenak. Haren<br \/>\nidatzietan azaldu zuen kapare ez ziren atzerritarrei ezarritako herritartzeko<br \/>\ndebekua, 1527an Gipuzkoan ezarritakoa, eta Filipe\u202fIII.ak 1608an eta 1610ean<br \/>\nlurraldearen kaparetasuna berretsi zuenekoa ere bai.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gipuzkoarren<br \/>\nkaparetasuna lurralde osoari zegokiola argudiatzeko hainbat ideia erabiltzen<br \/>\nziren: erkidego gipuzkoarraren sorreraren antzinatasuna \u2014euskararen iraupena<br \/>\nlekuko\u2014, gainerako herriekiko independentzia, denboran zehar erakutsitako<br \/>\nsantutasuna \u2014irudi gorena san Ignazio zela\u2014, Monarkia Katolikoari emandako<br \/>\nzerbitzuak, eta bere gogoz inkorporatu izana Gaztelako Koroari. Arrazoibide<br \/>\nhoriek gehienbat lehenengo bi liburuetan garatu zituen, eta gainerakoetan,<br \/>\ngipuzkoar ospetsuak aipatu zituen, haien karguengatik, monarkiari emandako<br \/>\nzerbitzuengatik, prestutasunagatik, Ordenetan sartu izanagatik,\u202fetab.<br \/>\nnabarmendu zirenak, eta Probintziako hiribildu eta herrien inguruko askotariko<br \/>\nberriak bildu zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Probintziak<br \/>\nez zion oniritzirik eman <i>Compendioa<\/i> publikatzeari, batez ere, Ahaide<br \/>\nNagusien gorespenengatik, egiak izan nahi ez izan, hori ezin baitzuten onartu<br \/>\npatrizio gipuzkoarrek. Telletxearen arabera, bestalde, Isastik jokabide arraroa<br \/>\nerakutsi zuen, Donostiari buruzko notiziarik ez baitzuen eman. Notizia horiek<br \/>\nondoren sartu zituen Gorteko eragile Martin Amezketak. Argudio historikoek ere<br \/>\nez dirudi oso harrera ona izan zutenik Probintziaren partetik, lehen Martinez<br \/>\nZaldibiak, Garibaik edo Etxabek proposatutakoak ere ukatu edo kasurik ez<br \/>\nzielako egin. Hala ere, handik gutxira, 1200eko inkorporazioa \u2014boluntarioa edo<br \/>\nez\u2014 ezbaian jartzen zuten eztabaiden haritik, Probintzia ohartu zen argudio<br \/>\nhoriek garrantzitsuak zirela, eta agindu ere egin zuen lurraldearen historiak<br \/>\nidazteko, eta zorrotz begiratu zuen ekoizpen historiografikoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sorginkeriaren<br \/>\ninguruan egin zuen lanari buruz, Madariagak dio Isastiren ustez deabruarekiko<br \/>\nituna egia zela, eta sorginek itxuraldatzeko ahala bazutela ere bai, eta horren<br \/>\nondorioz, haren iritziz, gogor erreprimitu behar zirela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aitak Onofre zuen, eta Koroaren zerbitzu ugaritan ibilitako irundar bat zen; Salamancan ikasi zuen, Kanonen eta Teologia Moralen Fakultatean doktoratu zen eta apaiz sartu zen. Erlijio ohore eta karguak bete zituen, bai Gipuzkoan bai Tuyko Gotzaindegian, Avilakoan, Iru\u00f1ekoan (Lezo haren menpekoa zen), Toledokoan eta Gortean ere bai. Haren anaia 1612an hil ondoren Lezoko errege-ontzigintzaren hornitzaile-kargua [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[287],"class_list":["post-2867","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MARTINEZ ISASTI, Lope (Lezo, 1565 - XVII.\u202fmendearen lehen erdira?). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-isasti-lope-247-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MARTINEZ ISASTI, Lope (Lezo, 1565 - XVII.\u202fmendearen lehen erdira?). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aitak Onofre zuen, eta Koroaren zerbitzu ugaritan ibilitako irundar bat zen; Salamancan ikasi zuen, Kanonen eta Teologia Moralen Fakultatean doktoratu zen eta apaiz sartu zen. Erlijio ohore eta karguak bete zituen, bai Gipuzkoan bai Tuyko Gotzaindegian, Avilakoan, Iru\u00f1ekoan (Lezo haren menpekoa zen), Toledokoan eta Gortean ere bai. Haren anaia 1612an hil ondoren Lezoko errege-ontzigintzaren hornitzaile-kargua [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-isasti-lope-247-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-isasti-lope-247-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-isasti-lope-247-eu\\\/\",\"name\":\"MARTINEZ ISASTI, Lope (Lezo, 1565 - XVII.\u202fmendearen lehen erdira?). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T10:34:42+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-isasti-lope-247-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-isasti-lope-247-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-isasti-lope-247-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MARTINEZ ISASTI, Lope (Lezo, 1565 &#8211; XVII.\u202fmendearen lehen erdira?).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MARTINEZ ISASTI, Lope (Lezo, 1565 - XVII.\u202fmendearen lehen erdira?). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-isasti-lope-247-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MARTINEZ ISASTI, Lope (Lezo, 1565 - XVII.\u202fmendearen lehen erdira?). - Iura Vasconiae","og_description":"Aitak Onofre zuen, eta Koroaren zerbitzu ugaritan ibilitako irundar bat zen; Salamancan ikasi zuen, Kanonen eta Teologia Moralen Fakultatean doktoratu zen eta apaiz sartu zen. Erlijio ohore eta karguak bete zituen, bai Gipuzkoan bai Tuyko Gotzaindegian, Avilakoan, Iru\u00f1ekoan (Lezo haren menpekoa zen), Toledokoan eta Gortean ere bai. Haren anaia 1612an hil ondoren Lezoko errege-ontzigintzaren hornitzaile-kargua [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-isasti-lope-247-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-isasti-lope-247-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-isasti-lope-247-eu\/","name":"MARTINEZ ISASTI, Lope (Lezo, 1565 - XVII.\u202fmendearen lehen erdira?). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T10:34:42+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-isasti-lope-247-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-isasti-lope-247-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-isasti-lope-247-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MARTINEZ ISASTI, Lope (Lezo, 1565 &#8211; XVII.\u202fmendearen lehen erdira?)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2867","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2867\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2867"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2867"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}