{"id":2863,"date":"2020-04-22T12:27:44","date_gmt":"2020-04-22T10:27:44","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/inurrigarro-bernardino-245-eu\/"},"modified":"2020-04-22T12:27:44","modified_gmt":"2020-04-22T10:27:44","slug":"inurrigarro-bernardino-245-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inurrigarro-bernardino-245-eu\/","title":{"rendered":"I\u00d1URRIGARRO, Bernardino (fray Bernardino de I\u00f1urrigarro) (Antzuola, Gipuzkoa, 1620 &#8211; Antzuola, Gipuzkoa, 1690)."},"content":{"rendered":"<p><span>Antzuolan<br \/>\n(Gipuzkoa) sortu zen, 1647an, apaiz-ikasketak amaitu ondoren Arantzazuko<br \/>\n(Gipuzkoa) komentu frantziskotarreko komunitatean egon zen, eta handik, 1651n<br \/>\nArrasateko (Gipuzkoa) komunitatera joan zen, eta 1659an Gasteizkora, huraxe<br \/>\nbaitzen Kantabriako probintzia frantziskotarraren sorrerako komentua, eta<br \/>\nhaietan guztietan aritu zen Arte edo Filosofiako irakurle, lehenbizi, eta<br \/>\nondoren Teologia eta Kanonetakoa. Azkenik, 1665ean erretiroa hartu ondoren,<br \/>\nTolosako frantziskotarren komentura joan zen, eta hango zaintzailea izan zen<br \/>\n1668tik 1671ra. Haren esku onagatik, 1671n igo zuten Kantabriako Probintziaren<br \/>\ndefinitzaile kargura, 1673 arte. Tolosako komentuan egon zen 1690ean hil zen<br \/>\narte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eduki<br \/>\naskotarikoak biltzen zituzten memorial ugari idatzi zituen. Haietako bat 1663an<br \/>\neskaini zion Filipe\u202fIV.\u202fari, Andre Maria Sortzez Garbiaren defentsan, Juan<br \/>\nMartinez de Prado katedradunaren aurka. Ondoren, 1669ko maiatzaren 8an Memorial<br \/>\nedo Tratatu Apologetiko bat aurkeztu zuen Tolosan bildutako Batzar Nagusien<br \/>\naurrean. Azkenik, 1670 eta 1672 bitartean lau memorial idatzi eta Batzar<br \/>\nNagusietara bidali zituen, bere ordenarentzat eskatuz limosnak biltzeko<br \/>\neskubidea esklusiban, kaputxinoen aurka, horiek ez zirelako mendikanteak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Memorial<br \/>\nedo Tratatu Apologetiko hori idazten hiru urte eman zituen. 1666an eskatua zuen<br \/>\nbaimena Tolosako artxiboan gordetako dokumentuak aztertu eta kopia egiteko,<br \/>\ninteresgarriak irudituz gero; Probintziako erakundeek baimena eman zioten,<br \/>\nAntonio Aialdeburu artxibozainari ahal zuen guztian laguntzeko aginduz.<br \/>\nAzkenik, Batzar Nagusietan aurkeztu zuen 1669an eta, bigarren saiakera batean,<br \/>\n1673an, biak ere zapuztuak. Aurkibidea besterik ezagutzen ez badugu ere,<br \/>\nbadakigu bederatzi tratatu jasotzen zituela, hogeita bederatzi azpiataletan<br \/>\nbanatuak, eta gipuzkoarren doktrina politikoaren ildo ofiziala fideltasunez<br \/>\njaso zuela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>I\u00f1urrigarrok<br \/>\ndefendatu zuen Vardulia Gipuzkoa zela, eta alderantziz; ildo beretik,<br \/>\ntubalismoa, eusko-kantabrismoa eta foralismoa defendatu zituen. Varduliatik<br \/>\nhasi zen Tubal Iberiar penintsula populatzen, era horretan probintzia bihurtuz<br \/>\n\u00abEspainia osoaren bihotza\u00bb, eta euskara ekarri zuen, kantabriarren hizkuntza,<br \/>\neta erlijiositatea, horrela aurreratuz kristautasunaren etorrera penintsulara,<br \/>\nDone Jakue apostolua iritsi eta bertan predikatu baino lehen ere. Teoria<br \/>\nitun-zaleak ere bere egin zituen, jakina, borondatezko entregaren formula<br \/>\naldeztuz. Antonio Lupi\u00e1n y Zapataren dokumentu faltsuan oinarrituta,<br \/>\ngipuzkoarrak sortzetik beretik independenteak izan zirela zioen, ez<br \/>\nerromatarrek eta ez godoek ere ezin izan zituztelako azpiratu. Azkenik,<br \/>\nGipuzkoako foru-erakundeen defendatzaile porrokatua zen, eta haren ustez,<br \/>\nbizitzea egokitu zitzaion garaiko foruak, <span class=\"iv-smallcaps\">xvii.<\/span>\u202fmendekoak,<br \/>\nGipuzkoak Gaztelarekin elkartu aurretik izan zituenen jarraipena ziren. Foru<br \/>\nhorien gainetik nabarmentzen zen kaparetasun unibertsala, haren ustez arrazista<br \/>\nez zena, beste lurralde batzuetako kapareen inkorporazioa onartzen zuelako,<br \/>\njakina, aurretik frogatuta; kaparetasun hori, gainera, ez zen zikintzen lan<br \/>\nmekanikoetan arituta ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Memorial<br \/>\nhori agertu zen testuinguruan, 1668ko Mutrikuko Batzar Nagusiek beren egonezina<br \/>\nagertu zuten Moret apaizaren <i>Investigaciones del Reino de Navarra<\/i><br \/>\nlanaren edukiagatik. Horregatik, batzorde bat sortu zuten, Donostia, Tolosa,<br \/>\nAzpeitia, Getaria, Urretxu eta Elgoibarko batzarkideez osatua, guztien buru<br \/>\nzela Pedro Ignacio Velez Idiakez, eta haren ondoan korrejidorea. Batzordeak<br \/>\nirizpen bat eskatu zien, aipatutako liburuari buruz, Pedro Idiakez, Juan<br \/>\nIdiakez Isasi eta Francisco Fernando I\u00f1arra letradunei, Tolosan 1669an bildu<br \/>\nbeharreko Batzar Nagusientzat. Une eta testuinguru horretan, <i>motu propio,<\/i><br \/>\nerakunde probintzialen eskaerarik edo agindurik gabe, I\u00f1urrigarrok aurkeztu<br \/>\nzuen bere Tratatu Apologetiko edo Memoriala. Horren aurrean Batzar Nagusiek<br \/>\nerabaki zuten testu hura Juan Idiakez Isasiri igortzea, Gorteko historialari onenei<br \/>\nerakuts ziezaien eta haien irizpena eman zezaten, tartean zela Joseph Pellizer.<br \/>\nTestua inoiz ez zen iritsi haren eskuetara, eta dirudienez, beste asko bezala,<br \/>\nez zuen zentsuraren bahea igaro eta galdu zen inoren lekuetan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Antzuolan (Gipuzkoa) sortu zen, 1647an, apaiz-ikasketak amaitu ondoren Arantzazuko (Gipuzkoa) komentu frantziskotarreko komunitatean egon zen, eta handik, 1651n Arrasateko (Gipuzkoa) komunitatera joan zen, eta 1659an Gasteizkora, huraxe baitzen Kantabriako probintzia frantziskotarraren sorrerako komentua, eta haietan guztietan aritu zen Arte edo Filosofiako irakurle, lehenbizi, eta ondoren Teologia eta Kanonetakoa. Azkenik, 1665ean erretiroa hartu ondoren, Tolosako frantziskotarren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[287],"class_list":["post-2863","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>I\u00d1URRIGARRO, Bernardino (fray Bernardino de I\u00f1urrigarro) (Antzuola, Gipuzkoa, 1620 - Antzuola, Gipuzkoa, 1690). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inurrigarro-bernardino-245-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"I\u00d1URRIGARRO, Bernardino (fray Bernardino de I\u00f1urrigarro) (Antzuola, Gipuzkoa, 1620 - Antzuola, Gipuzkoa, 1690). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Antzuolan (Gipuzkoa) sortu zen, 1647an, apaiz-ikasketak amaitu ondoren Arantzazuko (Gipuzkoa) komentu frantziskotarreko komunitatean egon zen, eta handik, 1651n Arrasateko (Gipuzkoa) komunitatera joan zen, eta 1659an Gasteizkora, huraxe baitzen Kantabriako probintzia frantziskotarraren sorrerako komentua, eta haietan guztietan aritu zen Arte edo Filosofiako irakurle, lehenbizi, eta ondoren Teologia eta Kanonetakoa. Azkenik, 1665ean erretiroa hartu ondoren, Tolosako frantziskotarren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inurrigarro-bernardino-245-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/inurrigarro-bernardino-245-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/inurrigarro-bernardino-245-eu\\\/\",\"name\":\"I\u00d1URRIGARRO, Bernardino (fray Bernardino de I\u00f1urrigarro) (Antzuola, Gipuzkoa, 1620 - Antzuola, Gipuzkoa, 1690). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T10:27:44+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/inurrigarro-bernardino-245-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/inurrigarro-bernardino-245-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/inurrigarro-bernardino-245-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"I\u00d1URRIGARRO, Bernardino (fray Bernardino de I\u00f1urrigarro) (Antzuola, Gipuzkoa, 1620 &#8211; Antzuola, Gipuzkoa, 1690).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"I\u00d1URRIGARRO, Bernardino (fray Bernardino de I\u00f1urrigarro) (Antzuola, Gipuzkoa, 1620 - Antzuola, Gipuzkoa, 1690). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inurrigarro-bernardino-245-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"I\u00d1URRIGARRO, Bernardino (fray Bernardino de I\u00f1urrigarro) (Antzuola, Gipuzkoa, 1620 - Antzuola, Gipuzkoa, 1690). - Iura Vasconiae","og_description":"Antzuolan (Gipuzkoa) sortu zen, 1647an, apaiz-ikasketak amaitu ondoren Arantzazuko (Gipuzkoa) komentu frantziskotarreko komunitatean egon zen, eta handik, 1651n Arrasateko (Gipuzkoa) komunitatera joan zen, eta 1659an Gasteizkora, huraxe baitzen Kantabriako probintzia frantziskotarraren sorrerako komentua, eta haietan guztietan aritu zen Arte edo Filosofiako irakurle, lehenbizi, eta ondoren Teologia eta Kanonetakoa. Azkenik, 1665ean erretiroa hartu ondoren, Tolosako frantziskotarren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inurrigarro-bernardino-245-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inurrigarro-bernardino-245-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inurrigarro-bernardino-245-eu\/","name":"I\u00d1URRIGARRO, Bernardino (fray Bernardino de I\u00f1urrigarro) (Antzuola, Gipuzkoa, 1620 - Antzuola, Gipuzkoa, 1690). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T10:27:44+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inurrigarro-bernardino-245-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inurrigarro-bernardino-245-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/inurrigarro-bernardino-245-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"I\u00d1URRIGARRO, Bernardino (fray Bernardino de I\u00f1urrigarro) (Antzuola, Gipuzkoa, 1620 &#8211; Antzuola, Gipuzkoa, 1690)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2863","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2863\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2863"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2863"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}