{"id":2859,"date":"2020-04-22T12:20:22","date_gmt":"2020-04-22T10:20:22","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\/"},"modified":"2020-04-22T12:20:22","modified_gmt":"2020-04-22T10:20:22","slug":"aranburu-aburruza-miguel-243-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\/","title":{"rendered":"ARANBURU ABURRUZA, Miguel (Tolosa, Gipuzkoa, 1639 &#8211; Tolosa, Gipuzkoa, 1697). Abokatua, Tolosako alkatea, Gipuzkoako diputatua hainbat Batzarretan (eta Batzarreko prokuradorea) eta diputatu berezia Gortean askotan, batez ere 1687tik 1688ra, (Gipuzkoar"},"content":{"rendered":"<p><span>Haren<br \/>\naita Pedro Aranburu kapitaina (Irungo Aranburu oinetxekoa jatorriz) zen, eta<br \/>\nama Maria Aburruza (Tolosako Aburruza oinetxearen eta maiorazkoaren andrea);<br \/>\nTolosan jaio zen 1639ko irailaren 1ean. Andoainen ezkondu zen Maria<br \/>\nAtorrasagastirekin, 1666ko abuztuan, zortziko 8.000 errealen dohaintza zuela,<br \/>\n(senargaiak zortziko 2.000 erreal eskaini zituen ezkontza-horniketarako), eta<br \/>\nseme-alabak izan zituzten Pedro Ignacio (presbiteroa, Ciudad Rodrigoko<br \/>\nkatedraleko kanonigo irakurlea), Miguel (etxeko oinordekoa, Juana Josefa Plaza<br \/>\nLazarragarekin ezkondua, andreak 6.000 zilar-kobrezko dukat eta senarrak 2.000<br \/>\ndukat eskainiz ezkontza-horniketarako), Maria Josefa (Tolosako Santa Klarako<br \/>\nmoja), Juan Agustin (ezkongabea, amaren herentzia hartu zuen), Jose Francisco<br \/>\n(Alc\u00e1ntarako zalduna 1747an, Errege Armadako teniente jenerala, Infanteria<br \/>\nespainiarreko Guardien sarjentua, eta Valentziako Errege Pisuaren<br \/>\nkomendadorea), eta Jose Basilio\u00a0Aranburu Atorrasagasti (Erregearen<br \/>\nInfanteriako Guardia Espainiarren errejimentuko kapitaina, teniente jenerala,<br \/>\nVillafuertesko lehen kondea izendatu zuen Filipe\u202fV.ak 1744ko uztailaren 13an,<br \/>\nVillafranca Nizako lubakietan erakutsitako ausardiagatik, Sardiniako erregeak<br \/>\nokupatzen zituenean).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita<br \/>\nontzi-kapitaina eta urre- eta zilar-eroslea zen. Miguel Aranburuk gerra egin zuen<br \/>\nPortugalen eta Donejakueren abitua lortu zuen 1661ean, eta Juan Austriakoaren<br \/>\nzerbitzukoa ere izan zen. Aitarengandik hiru herentzia-agiri jaso zituen: bat<br \/>\n162.672 marabediko urteko errentakoa, Sevillako hiriko milioien gainean (1634ko<br \/>\nabenduaren 26ko errege-pribilegioak emandakoa), beste bat 112.085 marabediko<br \/>\nerrentakoa, Sevillako almojarifazgoaren gainekoa (1632ko abenduaren 13ko<br \/>\npribilegioa) eta hirugarrena 46.764 marabediko urteko errentakoa, Salamancako<br \/>\nhiriko milioien gainekoa (1634ko irailaren 26ko pribilegioa). Abokatua izan zen<br \/>\nTolosan eta buru-belarri aritu zen garai hartako probintziaren eta udalaren<br \/>\nbizitzan. Alkate izan zen 1663-1664, 1670-1671, 1680-1681 eta 1690-1691<br \/>\nbiurtekoetan, Batzarreko prokuradorea askotan, eta diputatu nagusia Deba (1683),<br \/>\nSegura (1689), Ordizia (1690) eta Mutrikuko (1695) Batzarretan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Miguel<br \/>\nAranburu garrantzitsua izan zen berak egin zuelako behin betiko <i>Recopilaci\u00f3n<br \/>\nForal de Guip\u00fazcoa <\/i>bilduma, 1691n burutu zuena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lanari<br \/>\nekin aurretik, Hernaniko 1681ko maiatzaren 6ko Batzar Nagusiak agindu zion<br \/>\nforu-artxiboko paperak ordenatzeko, Jose Garmendia artxibozainaren<br \/>\nlaguntzarekin, eta jartzeko \u00aben buena forma y horden&#8230;, por ymbentario y<br \/>\nabecedario, de manera que se pueda hacer con mucha facilidad la ynvenci\u00f3n de<br \/>\nqualquiera papel que fuere necesario\u00bb.Lan horren bidez berreskuratu zituen<br \/>\nartxibotik atera eta Probintziaren Idazkaritzan edo partikularren eskuetan<br \/>\nzeuden agiri asko, eta beste askoren kopia eskatu zuen, izan ere, \u00abpor ser<br \/>\nantiguos, est\u00e1n rompidos en dos, tres y quatro piezas y muy gastadas todas sus<br \/>\nletras, de suerte que se haze dificultos\u00edsima su lectura\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Artxiboaren<br \/>\nantolaketa eta Probintziaren agirien berreskurapena funtsezko lanak izan ziren<br \/>\nondorengo bilduma arrakastaz egiteko, eta haien ondorioa 1683an gauzatu zen,<br \/>\npaper oneko orriak bilduta liburuki handi batean, izenburua <i>Yndice razonado<br \/>\nde su Archivo en la Iglesia de Tolosa<\/i> zela, gaiak alfabetikoki ordenatuta,<br \/>\neta aurretik eskainiz Probintziaren eta haren gertaera nagusien Bilduma<br \/>\nHistorikoa. Haren kopia gordetzen da Historiaren Errege Akademiako Vargas Ponce<br \/>\nBilduman.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Agiriak<br \/>\nkontrolatuta izateak aukera eman zion Probintziari, bigarren fase batean,<br \/>\nbilketa egiteko, 1685eko maiatzaren 7an Getariko Batzar Nagusiak Miguel<br \/>\nAranbururi (orduan Oiartzungo batzarkidea) agindu zionean \u00abrecoxa y vea todas<br \/>\nlas dichas hordenan\u00e7as y las ponga y asiente por leyes municipales de esta<br \/>\nProvincia, en los t\u00edtulos a que corresponden, formando para ello Quaderno<br \/>\nnuebo. Y que, hecha esta diligen\u00e7ia, se sirva de \u00e9l la Provin\u00e7ia de aqu\u00ed<br \/>\nadelante, poniendo el original en el Archivo y un traslado en la Secretar\u00eda\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Miguel<br \/>\nAranburuk lanari ekin zion, foru-artxiboko agiriak aztertu zituen eta 1686ko<br \/>\nmaiatzerako prestatu zuen <i>Memorial <\/i>bat, bertan azalduz jarraitu<br \/>\nbeharreko metodoa, Probintziaren oniritzirik gabe \u00abez nezakeelako ezer egin<br \/>\nburuan dudan eta landu dudan ideia aurrera eramateko\u00bb. Hori eginda, aginduari<br \/>\nheldu zion, denbora behar izan bazuen ere, zeregin askotan ari baitzen aldi<br \/>\nberean, Gortean luze egon zelako Probintziaren interesak defendatuz. Azkenik,<br \/>\nOrdiziako Batzar Nagusien aurrean, 1690eko apirilaren 11n, lanaren aurrerapen<br \/>\nbat entregatu zuen Aranburuk. Han aztertu eta oso ontzat eman zuen horretarako<br \/>\neratutako batzordeak, eta planteatu zuen komenigarria zela Aranburuk berak hura<br \/>\ninprimatzeko baimena eskatzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Miguel Aranburuk 1691n amaitu zuen lana, eta Probintziak erabaki zuen<br \/>\nurrezko bi ezkutuko 100 dobloi ematea, \u00abgehiago aitortza moduan, halako lan<br \/>\nordainezina ordaintzeagatik baino\u00bb. Ondoren Gortera joan zen inprimatzeko<br \/>\nlizentziaren izapideak egitera, Gorteko eragile Tomas Ibarguenekin eta Ciudad<br \/>\nRealeko dukearekin, Probintziako semea baitzen hura. Lizentzia lortu zuen<br \/>\n1695eko irailean, eta bera arduratu zen inprimaketaren jarraipenaz.<br \/>\nHorretarako, Bernardo Ugarte (edo Huarte) inprimatzailearekin sinatu zituen<br \/>\nkondizioak, Probintziaren izenean, eta Tolosako bere jauregian jarri zuen<br \/>\ninprimategia.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizitzako<br \/>\nazken urteak agiri-bilketan eta inprimaketan eman zituen Aranburuk, eta Tolosan<br \/>\nhil zen 1697ko irailaren 15ean \u00abistripu bat izan eta berehala\u00bb (testamentua<br \/>\n14an sinatu zuen Miguel Antonio Garmendia hiriko eskribauaren aurrean). Lana<br \/>\namaitu eta haren berri Probintziari emateko aukerarik ez zuen izan, eta haren<br \/>\nseme eta heredero Miguel Aranburu Atorrasagastik hartu zuen bere gain. Maria<br \/>\nAtorrasagasti alarguna izendatu zuten seme-alaba adingabeen tutorea. 1725eko<br \/>\nabenduaren 1ean hil zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere<br \/>\nmaisu-lanaz gain, (<i>Recopilaci\u00f3n Foral<\/i>), Miguel Aranburuk lagundu\u00a0 eta aholkua eman zien Gipuzkoako iragana<br \/>\nikertzen zutenei. Esate baterako, aita Gabriel Henaori (honek \u00abProbintziako<br \/>\nIdazkaria\u00bb deitu zion), egiten ari zenean <i>Averiguaciones de las Antig\u00fcedades<br \/>\nde Cantabria, enderezadas principalmente a descubrir las de Vizcaya, Guip\u00fazcoa<br \/>\ny \u00c1lava, provincias contenidas en ella<\/i> lana, eta lehenengo liburukian,<br \/>\nKantabriako gerren eta erromatarrak Gipuzkoan sartzearen inguruko zenbait ideia<br \/>\n\u00abmodu apalean zentsuratu zizkion\u00bb, eta ondoren kritikoago agertu zen haren<br \/>\nlanari buruz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren<br \/>\ndoktrina argi ageri da Tolosan 1691ko maiatzaren 5ean emandako irizpenean, <i>Carta<br \/>\ndel Caballero de la Orden de Santiago, Don Miguel de Aramburu, a la Provincia<br \/>\nde Guip\u00fazcoa, y respuesta minuta de una Comisi\u00f3n de Caballeros Junteros de la<br \/>\nmisma Provincia<\/i> [maiatzaren 11koa] idazkian, (<i>Ap\u00e9ndice III al Libro III<br \/>\nde la obra de Henao<\/i> izenez erreproduzitua, Tolosa, 1894, V.\u202flibk.,<br \/>\n357.-366.\u202for.); eta <i>Nueva Recopilaci\u00f3n<\/i> lan nagusiaren sarreran eta<br \/>\noharretan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal<br \/>\nlurrari eta historiari buruz, orduan hedatuena zen kontzeptua zuen, hau da,<br \/>\neuskaldunak Tubalen ondorengoak ziren, eta hura Noeren biloba, Armeniatik<br \/>\netorria. Handik urte gutxira foru-zaleen ideia nagusia ere bere egin zuen, nork<br \/>\nbere legeak defendatzearen alde, \u00abherrialde bakoitzaren ezaugarri eta<br \/>\ninguruabarrak guztiz desberdinak direnez, legeak ere egokitu eta ezarri behar<br \/>\ndira inguruabar horien arabera\u00bb. Aranburu izan zen gipuzkoarren<br \/>\nforu-askatasunen doktrina klasikoa finkatzen lehena, eta lehena foru-arauak<br \/>\nbiltzen ere, batzuk idatzita baina sakabanatuta zeudenak, eta beste batzuk<br \/>\nahozkoak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Recopilaci\u00f3n<br \/>\nForal<\/span><\/i><span> berriak, Miguel Aranbururen lanik<br \/>\ngorenak, 1583ko Ordenantzen Koadernoa berritu eta jaso zituen \u00abtodas las Leyes,<br \/>\ny Ordenanzas confirmadas, que est\u00e1n usadas y guardadas, mud\u00e1ndose, solo en las<br \/>\nque oy se hallan con alguna variedad y diferencia de su primera disposici\u00f3n, la<br \/>\ncalidad de semejante circunstancia para que, pues se observen con aprovaci\u00f3n<br \/>\nreal, sea el texto conveniente \u00e1 la pr\u00e1ctica, y consten tambi\u00e9n por Leyes<br \/>\nescritas en el Quaderno las que la ocurrencia de los casos ha motivado se<br \/>\nestablezcan y confirmen de nuevo; y asimismo las particulares preheminencias y<br \/>\nprerrogativas de la Provincia y de sus hijos, declaradas y expresadas en<br \/>\nalgunas c\u00e9dulas y sobrecartas reales despachadas a consulta de los supremos<br \/>\nConsejos, y algunas en contradictorio juicio con el fiscal de Su Magestad, y<br \/>\nsea patente a todos la forma de govierno de la Provincia, las Leyes y<br \/>\nOrdenanzas que en ella se deven observar, y la estimaci\u00f3n grande que mereze una<br \/>\ntan Yllustr\u00edssima Rep\u00fablica\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lanak<br \/>\n41 titulu ditu, kapitulu edo legetan banatuak, batzuen eta besteen aurretik<br \/>\ndagokien epigrafea jarrita, eta margenean seinalatuz bertan jasotzen diren<br \/>\nebazpenen egilea, jatorria eta sorrera. Guztia bilduz, 361 orrialde, bi zutabez<br \/>\nidatziak, gehi izenburu eta kapituluen zerrenda bat, hasieran, eta gaien<br \/>\nzerrenda amaieran, guztia letra handi eta argiz inprimatuta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaiko<br \/>\nForuan ez bezala, bertan jasotzen da Gipuzkoako Zuzenbide Publikoa, lehenengo<br \/>\nbi Tituluetan Probintziaren alderdi geografiko eta historikoak azalduz, 1584an<br \/>\nEsteban Garibaik ohartarazi zuen bezala, garrantzitsua baitzen lurraldearen<br \/>\nmerituak balioesteko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina<br \/>\nGipuzkoako legeen bildumarik garrantzitsuena izanik ere, ez zen perfektua, eta<br \/>\nAranburuk berak 1697ko ekainaren 1ean esan zuen (Inprimaketari buruz ari zela azpimarratuz),<br \/>\nBatzarrak onetsi bazuen ere, bazituela \u00abakatsak eta okerrak, arte horretan<br \/>\nberria den egileari dagozkionak\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina<br \/>\nnorbaitek zorrotz epaitu bazuen Miguel Aranbururen bilduma,<span> ix.<\/span>\u202fmendean jadanik, Pablo Gorosabel<br \/>\nabokatua izan zen, esan zuenean haren akatsik handiena zela \u00abanabasa batean<br \/>\nbiltzen zituela ebazpen oso heterogeneoak eta ordena desberdinekoak,<br \/>\ninstrukzioa emateko asmoa zuen lege-gorputz bakarrean. Halakoak dira<br \/>\nforu-arauak, pribilegioak, mesedeak, usadioak eta ohiturak, eta haiekin<br \/>\nnahasten ditu, organikoak, gobernuzkoak, administratiboak, penalak, prozedura<br \/>\nkriminalak, administratiboak, landa-polizia, klase askotako arautegiak,<br \/>\njustiziaren administraziokoak, etab.\u202f\u00bb; haren ustez Probintziak bi bilduma<br \/>\nberezi behar zituen, independenteak elkarrengandik, eta \u00abhala egin ez izana<br \/>\nakats handia izan da, eta haren ondorioak gaur oraindik ere sumatzen dira,<br \/>\nguztiok ikusten dugunez\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gorosabelen arabera, bilduma batean foruak, pribilegioak, eta<br \/>\nProbintziaren gobernuaren funtsezko oinarriak jaso behar ziren, <i>Koaderno<br \/>\nforala<\/i> izenpean. Horrela, orri gutxitan, modu laburrean, konstituzio<br \/>\npolitiko moduko bat jasoko litzateke, egonkorra, finkoa eta iraunkorra,<br \/>\nabantaila handia izango litzatekeelako hobeki ulertu eta gordetzea<br \/>\nProbintziarako egiaz baliagarriak ziren legeak. Beste bilduma batean, berriz,<br \/>\ngobernu gaietarako indarrean zeuden ordenantzak jasoko ziren, garaian garaiko<br \/>\ninguruabarren araberakoak, eta baztertu \u00abaraubidezko ebazpen, zigor, eta<br \/>\naskotariko bestelakoak pilatzen direneko mordoilo hori\u00bb. Bigarren honen<br \/>\nizenburua izan zitekeen 1583an proposatu zena bera, alegia, <i>Ermandadearen<br \/>\nKoadernoa<\/i>, edo antzeko bat, lege organikoen bilduma zela adieraziko zuena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina<br \/>\nbilduma egin zen aipatutako gai horiek guztiak batera sartuta \u00abmultzo oso<br \/>\nkaltegarria osatuz, alde guztietatik begiratuta ere; gainetik irakurrita,<br \/>\nedozeinek aurkituko du nahasmena, zailtasuna eta zalantzak. Horren ondorioz,<br \/>\nforuak eta funtsezko instituzioak, lehentasunez gorde beharrekoak<br \/>\nProbintziarentzat, nahasi egin dira, eta eduki beharko luketen maiestatea eta<br \/>\nbegiramena, garai bateko israeldarren arka santua bezala, galtzeko arriskua<br \/>\ndute\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina<br \/>\nakatsak akats, 1696ko bildumak Gipuzkoako bizitza arautu zuen <span>xix.<\/span>\u202fmendera arte, eta berriz inprimatu<br \/>\nzen 1867an, Tolosan, Probintziaren inprimategian, Andres Gorosabelen eskutik.<br \/>\nHorrek Pablo Gorosabelen kritika gehiago ekarri zuen, esanez han bildutako<br \/>\nebazpen asko zaharkituta zeudela, \u00abmende hartako ideia eta inguruabar<br \/>\norokorrekin kontraesankorrak zirelako\u00bb; beste arau asko baliogabetuta edo<br \/>\naldatuta zeuden, ondoren onartuta zeudelako erresumako beste lege orokor batzuk<br \/>\nedo Probintziako lege partikularrak, horrek are zailtasun eta nahasmen<br \/>\nhandiagoak eragiten zituela letraduengan, izan ere, \u00abbilduma egin zenean,<br \/>\negokiena izango zen egiaz foru eta konstituzio gauzak zirenak halako<br \/>\nkalitaterik ez zutenetatik bereiztea\u00bb, eta hori are beharrezkoagoa zen une<br \/>\nhorretan, eta eraberritze hori egin behar zen \u00abProbintziaren inguruabar<br \/>\nbereziek aukera eman orduko\u00bb, izan ere \u00aboraingo zibilizazioak ez duelako<br \/>\nonartzen Herriaren foru, pribilegio eta askatasun preziatuen ondoan lekurik<br \/>\nizatea antzinako pena latzek eta beste ebazpen zentzugabe askok\u00bb. Azkenean<br \/>\naitortzen zuenez, ez zuen ulertzen \u00abgaurko garaian berriz inprimatu nahi<br \/>\nizatea, bere horretan\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina<br \/>\nPablo Gorosabelen kritika guztiak ez ziren txarrak izan. Idatzi zuenez:<br \/>\n\u00abikusten da duen bolumen handiak zailtasuna dakarrela Probintziaren eguneroko<br \/>\nnegozioen kudeaketan erabiltzerakoan. Kapitulu bakoitzaren aurretik idatzi den<br \/>\nsarrerak, edo arrazoien azalpenak, erredakzioa egin dutenen lana dela esanez,<br \/>\njatorrizko ordenantzen testuan ageri ez delako, obra handitu besterik ez dute<br \/>\negiten. Bestalde, ez da hobeto ulertzen halako arrazoiak eranstea hiru mende<br \/>\naurretik argitaratutako ebazpenei, haien espiritua eta haien helburuak, edo<br \/>\negin zituztenen helburuak, asmatuz. Laburbilduz, Gipuzkoako foru eta legeen<br \/>\nbildumak bere autoritatea edo legezko indarra oinarrian dituen jatorrizko<br \/>\nebazpenetatik jasotzen badu ere, eta bildumako lana egiteko plana eta<br \/>\ngauzatzeko metodoa okerrak badira ere, zalantzarik gabe, jendearen<br \/>\ninstrukziorako eta negozioen kudeaketarako oso baliagarria da. Alde horretatik,<br \/>\ngipuzkoar guztiek eduki beharko lukete, batez ere letraduek, historiaren<br \/>\nikerketan aritzen direnek eta negozio publikoez arduratzen diren guztiek\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gorosabelen kritikak arrazoizkoak baziren ere, Miguel Aranbururen <i>Recopilaci\u00f3n<br \/>\nforal<\/i> lana 1969an inprimatzea garrantzitsua izan zen 1701 eta 1704n<br \/>\nFilipe\u202fV.ak (Espainiako lehenengo Borboitarrak) berresteko gipuzkoarren<br \/>\neskubidea, berretsi gabe baitzegoen Karlos\u202fI.ak 1521ean egin zuenetik<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Haren aita Pedro Aranburu kapitaina (Irungo Aranburu oinetxekoa jatorriz) zen, eta ama Maria Aburruza (Tolosako Aburruza oinetxearen eta maiorazkoaren andrea); Tolosan jaio zen 1639ko irailaren 1ean. Andoainen ezkondu zen Maria Atorrasagastirekin, 1666ko abuztuan, zortziko 8.000 errealen dohaintza zuela, (senargaiak zortziko 2.000 erreal eskaini zituen ezkontza-horniketarako), eta seme-alabak izan zituzten Pedro Ignacio (presbiteroa, Ciudad Rodrigoko katedraleko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[287],"class_list":["post-2859","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ARANBURU ABURRUZA, Miguel (Tolosa, Gipuzkoa, 1639 - Tolosa, Gipuzkoa, 1697). Abokatua, Tolosako alkatea, Gipuzkoako diputatua hainbat Batzarretan (eta Batzarreko prokuradorea) eta diputatu berezia Gortean askotan, batez ere 1687tik 1688ra, (Gipuzkoar - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ARANBURU ABURRUZA, Miguel (Tolosa, Gipuzkoa, 1639 - Tolosa, Gipuzkoa, 1697). Abokatua, Tolosako alkatea, Gipuzkoako diputatua hainbat Batzarretan (eta Batzarreko prokuradorea) eta diputatu berezia Gortean askotan, batez ere 1687tik 1688ra, (Gipuzkoar - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Haren aita Pedro Aranburu kapitaina (Irungo Aranburu oinetxekoa jatorriz) zen, eta ama Maria Aburruza (Tolosako Aburruza oinetxearen eta maiorazkoaren andrea); Tolosan jaio zen 1639ko irailaren 1ean. Andoainen ezkondu zen Maria Atorrasagastirekin, 1666ko abuztuan, zortziko 8.000 errealen dohaintza zuela, (senargaiak zortziko 2.000 erreal eskaini zituen ezkontza-horniketarako), eta seme-alabak izan zituzten Pedro Ignacio (presbiteroa, Ciudad Rodrigoko katedraleko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\\\/\",\"name\":\"ARANBURU ABURRUZA, Miguel (Tolosa, Gipuzkoa, 1639 - Tolosa, Gipuzkoa, 1697). Abokatua, Tolosako alkatea, Gipuzkoako diputatua hainbat Batzarretan (eta Batzarreko prokuradorea) eta diputatu berezia Gortean askotan, batez ere 1687tik 1688ra, (Gipuzkoar - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T10:20:22+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ARANBURU ABURRUZA, Miguel (Tolosa, Gipuzkoa, 1639 &#8211; Tolosa, Gipuzkoa, 1697). Abokatua, Tolosako alkatea, Gipuzkoako diputatua hainbat Batzarretan (eta Batzarreko prokuradorea) eta diputatu berezia Gortean askotan, batez ere 1687tik 1688ra, (Gipuzkoar\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ARANBURU ABURRUZA, Miguel (Tolosa, Gipuzkoa, 1639 - Tolosa, Gipuzkoa, 1697). Abokatua, Tolosako alkatea, Gipuzkoako diputatua hainbat Batzarretan (eta Batzarreko prokuradorea) eta diputatu berezia Gortean askotan, batez ere 1687tik 1688ra, (Gipuzkoar - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ARANBURU ABURRUZA, Miguel (Tolosa, Gipuzkoa, 1639 - Tolosa, Gipuzkoa, 1697). Abokatua, Tolosako alkatea, Gipuzkoako diputatua hainbat Batzarretan (eta Batzarreko prokuradorea) eta diputatu berezia Gortean askotan, batez ere 1687tik 1688ra, (Gipuzkoar - Iura Vasconiae","og_description":"Haren aita Pedro Aranburu kapitaina (Irungo Aranburu oinetxekoa jatorriz) zen, eta ama Maria Aburruza (Tolosako Aburruza oinetxearen eta maiorazkoaren andrea); Tolosan jaio zen 1639ko irailaren 1ean. Andoainen ezkondu zen Maria Atorrasagastirekin, 1666ko abuztuan, zortziko 8.000 errealen dohaintza zuela, (senargaiak zortziko 2.000 erreal eskaini zituen ezkontza-horniketarako), eta seme-alabak izan zituzten Pedro Ignacio (presbiteroa, Ciudad Rodrigoko katedraleko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\/","name":"ARANBURU ABURRUZA, Miguel (Tolosa, Gipuzkoa, 1639 - Tolosa, Gipuzkoa, 1697). Abokatua, Tolosako alkatea, Gipuzkoako diputatua hainbat Batzarretan (eta Batzarreko prokuradorea) eta diputatu berezia Gortean askotan, batez ere 1687tik 1688ra, (Gipuzkoar - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T10:20:22+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranburu-aburruza-miguel-243-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ARANBURU ABURRUZA, Miguel (Tolosa, Gipuzkoa, 1639 &#8211; Tolosa, Gipuzkoa, 1697). Abokatua, Tolosako alkatea, Gipuzkoako diputatua hainbat Batzarretan (eta Batzarreko prokuradorea) eta diputatu berezia Gortean askotan, batez ere 1687tik 1688ra, (Gipuzkoar"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2859","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2859\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2859"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2859"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}