{"id":2851,"date":"2020-04-22T12:09:21","date_gmt":"2020-04-22T10:09:21","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\/"},"modified":"2020-04-22T12:09:21","modified_gmt":"2020-04-22T10:09:21","slug":"garibai-zamalloa-esteban-239-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\/","title":{"rendered":"GARIBAI ZAMALLOA, Esteban (Arrasate, Gipuzkoa, 1533 &#8211; Madril, 1599)."},"content":{"rendered":"<p><span>cArrasaten<br \/>\nfinkatutako Ahaide Nagusien leinu o\u00f1atiar baten alboko familia batean jaio zen.<br \/>\nJuan Lopez de Lazarragaren eta Pedro Saez Puerto Hernaniren arabera, O\u00f1ati<br \/>\nzatituta zegoen aurrez aurre zeuden bi bandotan:<span>\u00a0 <\/span>\u00abcervunos\u00bb eta \u00abaguillos\u00bb deitzen zituzten.<br \/>\nBigarren alderdi honen buruzagia Garibai zen, eta familiaren dorretxeari ere<br \/>\nArranoa esaten zioten. Familiaren armarrian bi animaliak ageri ziren, arranoa<br \/>\nmokoka oreinaren bizkarrean, eta gatazka horiek baketu zirenean, armarria<br \/>\nhiribilduaren armarria bihurtu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garibairen<br \/>\naita, Esteban Zamalloa Garibai, Italiako gerretan ibili izan zen eta Katalina<br \/>\nSagardiarekin ezkondu zen. Biak ala biak jaiera handikoak ziren, eta ama ahozko<br \/>\ntransmisioko ondare oparo baten jabe zen, tartean legenda ugari, errefrauak,<br \/>\nbertsoak, eresiak&#8230; Horiek guztiak semeari transmititu zizkion, eta horrekin<br \/>\nbatera, iraganeko gertaerei buruzko jakin-mina ere piztu zion. Garibairen<br \/>\nizaeraren xehetasun erakusgarri bat izan daiteke Garibai abizena hobetsi zuela,<br \/>\nbere aitarengandik zegokion Zamalloaren ordez, leinu noble eta ospetsuago baten<br \/>\nenborrekoa zela erakustearren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garibai<br \/>\nbera ere oso gizon erlijiosoa izan zen, lehen ordenak jaso zituen 1544an, eta<br \/>\nO\u00f1atiko Unibertsitate berrian Zuzenbide zibil eta kanonikoaren ikasketak egiten<br \/>\nhasi bazen ere, bertan behera utzi zituen, osaba baten aholkuari jarraituta,<br \/>\nharen ustez lege-ikasketak \u00abarimarentzat oso arriskutsuak baitziren\u00bb. Bere<br \/>\ngrina katolikoa erakutsi zuen Ofizio Santuaren eginkizunetan, hainbat aldiz<br \/>\nesku-hartu baitzuen familiar gisa, 1559tik aurrera. Haren bigarren emaztearen<br \/>\nMontoya familiakoek ere harreman handia zuten Inkisizioarekin. Berak ere,<br \/>\nkontatzen duenez, egunero aditzen zuen meza. Bestalde, san Ignazioren<br \/>\nsantifikaziorako eginbideak egin zituen, eta Toledoko Jesusen Lagundiaren<br \/>\nIkastetxea sortzeko laguntza eman zuen, eta beste bat Arrasaten sortu nahi izan<br \/>\nzuen, Amerikan ibilitako Juan Araoz Uriartek, o\u00f1atiarra bera ere, utzitako<br \/>\nondasunak erabiliz, baina kasu hartan ez zuen helburua lortu. Ez zuen etsi, ordea,<br \/>\neta bere sorterrian komentu bat sortzea lortu zuen, jesuitena ez baina,<br \/>\nfrantziskotarrena. Azkenik, erlikiekiko interes handia erakutsi zuen, eta<br \/>\neginbideak egin zituen santa Leocadia, san Fermin eta san Vicente Ferrer<br \/>\nsantuen gorpuzkien lekualdatzea lortzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Esan<br \/>\nden bezala, lege-ikasketak O\u00f1atin hasi bazituen ere, eta Gasteizen nahiz La<br \/>\nCalzadan ikasketekin aurrera jarraitu bazuen ere, ez dirudi inongo gradu<br \/>\nakademikorik lortzera iritsi zenik, eta beraz, historialari ikasketak, ia<br \/>\nerabat, bere kabuz egingo zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1556an,<br \/>\nKatalina Asurduirekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten, erlijiosoa izan<br \/>\nzena, lehenik zistertarra eta ondoren frantziskotarra, Frai Prudentzio izena<br \/>\nhartuta. Katalina 1572an hil zen, eta handik bi urtera berriz ezkondu zen<br \/>\nGaribai, Toledoko Luisa de Montoyarekin, eta \u00abhiri inperialera\u00bb joan zen<br \/>\nbizitzera. Hark berrogeita bat urte zituen, eta neskak hamabost. Hiru<br \/>\nseme-alaba izan zituzten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren<br \/>\nizaeraren eta ideologiaren beste alderdi bat da Filipe\u202fII.ak ordezkatzen zuen<br \/>\nmonarkiarekiko fideltasun erabatekoa. Horri eransten badiogu haren jaiera<br \/>\nhandia, Jesusen Lagundiarekiko joera, eta <i>herejeen<\/i> kontrako grina,<br \/>\nikusiko dugu Garibai dela Kontrarreformaren irudi bete-betea, eta esentzia hori<br \/>\nizango da, funtsean, haren jarduera intelektualaren ardatz nagusia.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lege-<br \/>\neta historia-ikasketak izanik, eta Foruen aldeko jarrera tinkoari eusten<br \/>\nzionez, Gipuzkoako Probintziaren kontseilari aritu zen hainbat aldiz, batez ere<br \/>\nordena foralaren defentsari zegozkion auzietan. Haren esku-hartzerik ospetsuenetakoa<br \/>\n1559koa izan zen, Toledora joan zenean Batzar Nagusien aginduz, jeronimotarren<br \/>\njeneral Frai Juan de Alzolarazen ondoan, eztabaida historiografiko batean parte<br \/>\nhartzera, 1200ean Gipuzkoa eta Gaztelako koroaren arteko bat egitea itun<br \/>\nbidezkoa izan ote zen eztabaidatzeko. Izan ere, Infantadoko dukearen kontulari<br \/>\nPedro de Alcocerrek liburu batean argitaratu zuen Gipuzkoa Gaztelara<br \/>\ninkorporatu zela konkistaren bidez, Alfonso\u202fVIII.aren eskutik. Garibaik eta<br \/>\nAlzolarazek defendatu zuten gipuzkoarrek berek deitu ziotela Gaztelako<br \/>\nerregeari, eta berek proposatu ziotela probintzia erresumari atxikitzea,<br \/>\nbetiere foruak errespetatzeko bermea emanez gero. Dirudienez, ordezkari<br \/>\ngipuzkoarrak garaile atera ziren eztabaidatik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gaztelara<br \/>\njoan zen bizimodu hobearen bila, baina han eritasun larri batek jo zuen.<br \/>\nSusperraldia aprobetxatu zuen historia-gai ugari irakurtzeko, eta horren<br \/>\nondoren, behin betiko bideratu zuen bere jarduera iraganaren azterketa<br \/>\nsistematiko eta profesionalera. Haren metodo historiografikoari buruz,<br \/>\nazpimarragarria da, garai hartan ohikoa zenaren kontrara, obra argitaratuak,<br \/>\nkronikak eta dokumentuen kopiak baztertu zituela informazio-iturrien multzotik,<br \/>\nharen ustez, akatsez eta okerrez beteak zeudelako, eta jatorrizko<br \/>\ndokumentuetara jotzea hobetsi zuela. Gainera, dokumentazioaren azterketa<br \/>\nkritikoa egin zuen, garai hartako historialari gehienek baino zorrotzagoa.<br \/>\nMetodo horrek eraman zuen penintsula osoan barna ibiltzera, dokumentazioa<br \/>\ngordeta zegoen artxiboak aztertu ahal izateko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Harrigarria<br \/>\nda historialari-eginkizunean hasi eta, lehenengo lana, tokian tokiko gai<br \/>\ntxikiak hartu beharrean, proiektu handi bati heltzea. Baina Garibairen ustez,<br \/>\nhura egin gabe, huts handia zegoen bere garaiko panorama historiografikoan, eta<br \/>\nhari ekin zion: Espainiaren historia orokorra idazteari, Tubal iberiar<br \/>\npenintsulara iritsi zenetik, ordura arte. Eta <i>Compendio historial<\/i><br \/>\nizeneko lana izan zen, hain zuzen ere, bere lanetatik inprimatuta ikusi ahal<br \/>\nizan zuen bakarretakoa, eta hark eman zion, ospea ez ezik, erregearen mesedea<br \/>\nere (berandu bazen ere), <i>Cronista de Su Magestad<\/i> izendatu baitzuen,<br \/>\n1592an. Horrenbestez, Garibaik 1576tik eskatzen ari zen postua lortu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Badirudi<br \/>\n<i>Compendioa<\/i> amaituta zegoela 1566rako, eta une hartan ekin zion Garibaik<br \/>\ninprimaketa egiteko bide zailari. Haren kalkuluen arabera, enpresak 3.000ren<br \/>\nbat dukat balioko zuen, eta berak ez zuen halako dirutzarik. Laguntza eskatu<br \/>\nzien, lehenbizi Gipuzkoako Probintziari, ezezkoa hartu eta, ondoren,<br \/>\nzuzen-zuzen Filipe\u202fII.a erregeari, eta hark ere erantzun zion \u00abdisposiziorik ez<br \/>\nzegoela\u00bb. Aldi berean, 1568. eta 1569. urteetan gauza publikoetan aritu zen<br \/>\nGipuzkoaren zerbitzura, Arrasateko alkate eta mugako irteeren alkate postuetan.<br \/>\n1570ean <i>Compendioa<\/i> bere kabuz inprimatzea erabaki zuen, eta Anbereserako<br \/>\nbidaia neketsu batean enbarkatu zen, han baitzeuden Inperioko inprimatzailerik<br \/>\nonenak. Garibairen obra Plantinoren lantegian inprimatu zen, orduan lanbide<br \/>\nhorretan ari zen profesionalik onenetako baten lantegian. Inprimaketa lan<br \/>\ngaitza zen, baina azkar egin zuten, eta handik urtebetera amaituta zegoen.<br \/>\nArazoak, ordea, ordaintzeko garaian iritsi ziren. Garibaik ez zuen lanak balio<br \/>\nizan zuen ia 4.000 dukat ordaintzeko modurik, eta mailegu bat eskatu zuen,<br \/>\nbaina maileguaren ordainketari aurre egin ezin zionez, argitalpenaren parte bat<br \/>\ngaldu zuen, kartzelan egon zen aldi batez, eta Arrasaten zituen ondasunak<br \/>\nbahitu zizkioten, 1578an, nahiz eta ondoren, 1581ean, ondasunen bahiketa bertan<br \/>\nbehera uztea lortu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1574tik<br \/>\naurrera, haren bizitzaren bigarren zatia hasi zen, Toledon eta Madrilen artean,<br \/>\nbigarren emaztearen ondoan, Monarkiaren interesen eta Filipe\u202fII.aren<br \/>\naldekotasun gero eta argiagoa erakusten zuela. Testuinguru horretan, Juan<br \/>\nIdiakez kontseilari ahaltsuaren bezeroetakoa izan zen. Urte haietan inprimatu ziren,<br \/>\nbaita ere, haren beste zenbait lan, gehienbat errege-erreginen genealogien<br \/>\ningurukoak, eta biziarteko pentsioa lortu zuen erregearengandik, bere egoera<br \/>\nekonomiko txarra nolabait ere aldatuz. Gainera, liburuzain, ostatu-emaile eta,<br \/>\nazkenik, erregearen kronista ere izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garibaik<br \/>\nidatzi zituen gauza asko argitaratu gabe egon ziren denbora luzez, eta beste<br \/>\nasko oraindik argitaratu gabe daude. Argitaratu gabeko horietatik gehiena<br \/>\nHistoriaren Akademian gordeta dago, <i>Grandezas de Espa\u00f1a <\/i>izenburupean.<br \/>\nDenbora asko igaro ondoren, <i>Grandezas<\/i> horren XI.\u202fliburukia argitaratu<br \/>\nzen, <i>Los siete libros de la progenie y parentela&#8230;<\/i>izenburupean. Haren<br \/>\nseme-alabentzako \u00abOroitzapenak\u00bb moduko lan bat zen, gaurko ikuspegitik haren<br \/>\nlan interesgarrienetako bat osatzen duena. Bi zati bereizten dira, bat<br \/>\ngenealogikoa eta bestea autobiografikoa. Biak ere bere burua laudatzeko eginak<br \/>\ndira, baina seguruenik nahi gabe ere, garai hartako gizartearen eta<br \/>\nmentalitatearen ikuspegi benetan azpimarragarria eskaintzen digute.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historialari<br \/>\nlauso ageri zaigu. Alde batetik, metodologia modernoa zerabilen, jatorrizko<br \/>\ndokumentuen kontsulta zuzenean oinarritua, eta beste aldetik, arkaizismoan<br \/>\nerortzen zen, hau da, kontakizunaren oinarrian Tubal eta Bibliaren garaiko<br \/>\nargudio genealogiko bat aurkezten zuen. Are gehiago, egitura genealogikoaren<br \/>\nitzala haren lan guztiaren gainean hedatzen zen. Familia-katearen osaerak<br \/>\njustifikatzen zuen, Garibairen begietara, munduaren ordenamendua, eta beraz,<br \/>\ndenbora gehiena eman zuen errege-erreginen eta handikien genealogiak osatzen,<br \/>\neta berea eta bi emazteena ere bai. Bigarren emaztearen kasuan, Montoya<br \/>\nabizenak zalantza eragin baitzezakeen haren erabateko garbitasun eta jatortasun<br \/>\nguztiz <i>iberiarraren<\/i> gainean, Garibaik ez zuen onik izan, harik eta haren<br \/>\nfamiliaren jatorria Arabako Erriberakoa zela erakutsi zuen arte. Nolanahi ere,<br \/>\nmetodo genealogikoa funtsezkoa da Garibairen lan historiografikoan. Argi dago<br \/>\nGaribaik leku nabarmena duela Tubalen inguruko espekulazioan oinarritzen ziren<br \/>\ninterpretazio eusko-iberisten eta eusko-kantabristen eremuan. Euskaldunen<br \/>\njatorri kaukasoarra defendatzen zuen, Baskonia antzinako Kantabriarekin<br \/>\nidentifikatzen zuen, eta beraz, erromatarren konkistaren aurrean<br \/>\nindependentziari eutsi zion Baskoniarekin lotzen zuen. Halaber, haren ustez,<br \/>\nAntzinatean iberiarrek Penintsula osoa okupatzen zuten eta euskaraz hitz egiten<br \/>\nzuten (Tubalek ekarritako hizkuntza), eta, ondorioz, jatorrizko espainiar<br \/>\ngarbiak euskaldunak ziren, eta euskara zen antzinako Espainian hitz egiten zen<br \/>\nhizkuntza bakarra.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskarak frogatzen zuen, beraz, Garibaik Tubalen inguruan josi zuen<br \/>\nargudioa. Ez da harritzekoa, beraz, Garibai bera izatea, euskal tratadisten<br \/>\nartean, euskararekiko interesa erakutsi zuen lehenengoetakoa, eta haren lan<br \/>\nzabalean agertzea hizkuntzaren inguruko osagaiak. Hasteko, Garibai izan zen<br \/>\nlehenengo paremiologo euskalduna, esaera zaharren bilduma zabala eskaini<br \/>\nbaitzigun. Gainera, batzuetan, euskararen sustraiak Tubalenganaino eramateko,<br \/>\neta beste batzuetan, zenbait toponimo edo goitizenen esanahia argitzeko, euskal<br \/>\napologistek hain gustukoa zuten arlora jo zuen: hizkuntzaren etimologiara,<br \/>\nalegia. Haren proposamen etimologikoak eta pertsona nahiz lekuen izenen<br \/>\nitzulpenak, batzuetan, oso dira aldrebesak, beste batzuetan, ez hainbesterainokoak,<br \/>\neta beste hainbestetan, guztiz egokiak. Bestalde, haren kontakizun historikoan,<br \/>\nbatez ere Euskal Herriaren historia hurbilenari dagokionean, ahozko<br \/>\ntransmisioko lekukotasunak jaso zituen bere testuetan, eta eduki historikoari<br \/>\ndagokionez interes eskas samarrekoak badira ere, hizkuntzaren historiaren<br \/>\naldetik ekarpen bikainak dira: kantutegi zaharrak, batez ere \u00abendechas de<br \/>\nmugeres\u00bb, alegia, emakume bertsolariek, gehienetan, jende ospetsuen hiletetan<br \/>\nkantatutakoak. Ezagutzen diren lehenengo testuetakoak dira, izan ere, <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendearen erdialdera idatzi baziren<br \/>\nere, mende bat edo bi mende lehenago sortutakoak ziren. \u00abHerriaren jakinduria\u00bb<br \/>\nezagutzeko eta jasotzeko kezka zuela erakusten du, baita ere, Garibaik ipuin<br \/>\nlaburren bilduma bat idatzi izanak. Orduan argitaratu gabe geratu ziren, eta<br \/>\neztabaidarik ere izan da haien egiletzaren inguruan, baina ongi uztartzen dira<br \/>\nharen alderdi folklore-zale horrekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azken<br \/>\nbitxikeria bat, Garibai eta kultura herrikoia lotzen dituena. Gaztelaniazko<br \/>\nesapide batek dio \u00abestar como el alma de Garibay\u00bb, egonkortasunik gabeko<br \/>\npertsonak, beren kondizioari dagokion postuan ez daudenak, edo, baita ere,<br \/>\npertsona lausoak, noraezean dabiltzanak definitzeko. Sinismen herrikoien<br \/>\narabera, halako lan mardulak egin zituen jakintsu batek ezin izango zuen<br \/>\neginkizun hori bete naturaz gaindiko laguntzarik gabe, alegia, Deabruaren<br \/>\nlaguntzarik gabe. Horri gehitzen badiogu Arrasateko baserria haren heriotzaren<br \/>\nondoren hutsik geratu zela, eta inork ez zuela han bizi nahi izan, hots<br \/>\narraroak entzuten zirelako, emaitza da legenda bat sortu zela. Herritarrek<br \/>\nziotenez, haren arima, hil zenean, ez zuten nahi izan ez Jainkoak ez Deabruak<br \/>\nere, eta alderrai ibili zen betiko, zeruaren eta infernuaren arteko inongo leku<br \/>\nbatean. Legenda hori egile barrokoek jaso zuten, besteak beste Quevedok, Lope<br \/>\nde Vegak, Tirso de Molinak, Calder\u00f3nek, eta haien ondoren erromantikoek, Larrak<br \/>\nesaterako, eta esapidea zabaldu zen, noraezean dabilenaren aipua egiteko,<br \/>\n\u00abGaribairen arima bezala egotea\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>cArrasaten finkatutako Ahaide Nagusien leinu o\u00f1atiar baten alboko familia batean jaio zen. Juan Lopez de Lazarragaren eta Pedro Saez Puerto Hernaniren arabera, O\u00f1ati zatituta zegoen aurrez aurre zeuden bi bandotan:\u00a0 \u00abcervunos\u00bb eta \u00abaguillos\u00bb deitzen zituzten. Bigarren alderdi honen buruzagia Garibai zen, eta familiaren dorretxeari ere Arranoa esaten zioten. Familiaren armarrian bi animaliak ageri ziren, arranoa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[287],"class_list":["post-2851","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GARIBAI ZAMALLOA, Esteban (Arrasate, Gipuzkoa, 1533 - Madril, 1599). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GARIBAI ZAMALLOA, Esteban (Arrasate, Gipuzkoa, 1533 - Madril, 1599). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"cArrasaten finkatutako Ahaide Nagusien leinu o\u00f1atiar baten alboko familia batean jaio zen. Juan Lopez de Lazarragaren eta Pedro Saez Puerto Hernaniren arabera, O\u00f1ati zatituta zegoen aurrez aurre zeuden bi bandotan:\u00a0 \u00abcervunos\u00bb eta \u00abaguillos\u00bb deitzen zituzten. Bigarren alderdi honen buruzagia Garibai zen, eta familiaren dorretxeari ere Arranoa esaten zioten. Familiaren armarrian bi animaliak ageri ziren, arranoa [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\\\/\",\"name\":\"GARIBAI ZAMALLOA, Esteban (Arrasate, Gipuzkoa, 1533 - Madril, 1599). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-22T10:09:21+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GARIBAI ZAMALLOA, Esteban (Arrasate, Gipuzkoa, 1533 &#8211; Madril, 1599).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GARIBAI ZAMALLOA, Esteban (Arrasate, Gipuzkoa, 1533 - Madril, 1599). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GARIBAI ZAMALLOA, Esteban (Arrasate, Gipuzkoa, 1533 - Madril, 1599). - Iura Vasconiae","og_description":"cArrasaten finkatutako Ahaide Nagusien leinu o\u00f1atiar baten alboko familia batean jaio zen. Juan Lopez de Lazarragaren eta Pedro Saez Puerto Hernaniren arabera, O\u00f1ati zatituta zegoen aurrez aurre zeuden bi bandotan:\u00a0 \u00abcervunos\u00bb eta \u00abaguillos\u00bb deitzen zituzten. Bigarren alderdi honen buruzagia Garibai zen, eta familiaren dorretxeari ere Arranoa esaten zioten. Familiaren armarrian bi animaliak ageri ziren, arranoa [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\/","name":"GARIBAI ZAMALLOA, Esteban (Arrasate, Gipuzkoa, 1533 - Madril, 1599). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-22T10:09:21+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garibai-zamalloa-esteban-239-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GARIBAI ZAMALLOA, Esteban (Arrasate, Gipuzkoa, 1533 &#8211; Madril, 1599)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2851","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2851\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2851"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2851"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}