{"id":2849,"date":"2020-04-21T16:59:33","date_gmt":"2020-04-21T14:59:33","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\/"},"modified":"2020-04-21T16:59:33","modified_gmt":"2020-04-21T14:59:33","slug":"martinez-zaldibia-juan-238-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\/","title":{"rendered":"MARTINEZ ZALDIBIA, Juan (Tolosa, Gipuzkoa, d. g. &#8211; Tolosa, Gipuzkoa, 1575)."},"content":{"rendered":"<p><span>Ahaide<br \/>\nNagusien leinu oinaztar batean jaio zen, Tolosan, Zaldibiako dorre-etxean.<br \/>\nGurasoak I\u00f1igo Martinez Zaldibia eta Katalina Elduaien zituen. Aita Tolosako<br \/>\nalkate eta arma-kapitaina izan zen. Bandoen arteko gatazkaren ondoren,<br \/>\nmonarkiak nobleziaren gainean eragindako errepresioaren biktimetako bat izan<br \/>\nzen Zaldibia, Henrike IV.ak hiru urteko erbesteratze-zigorra eman baitzion,<br \/>\nEsteponan (M\u00e1laga) bete behar zuena. Batxilerra Maria Juaniz Arteaga<br \/>\nIdiakezekin ezkondu zen, alegia, monarkiaren administrazioan kargu<br \/>\ngarrantzitsuak zituen familia bateko alabarekin. Mailegu-emaile ere aritu zen,<br \/>\neta etekin politak atera zituen jarduera hartatik. Higiezin ugariz osatutako<br \/>\nondare oparo baten jabe zen, tartean zirela Zaldibia dorrea, beste sei etxe eta<br \/>\nbaserri, beren jabegoekin, eta beste hainbat lur-eremu eta burdinola, osotara,<br \/>\nhil zenean, 5.100 dukat inguruko ondarea bildua zuela. Zaldibiak izen bereko<br \/>\nseme bat izan zuen, baina semea eta emaztea, biak ere, gazterik hil ziren eta,<br \/>\nbatxilerra guztiz jota geratu zen. Horregatik, beharbada, oinordekorik ez<br \/>\nizanik eta erlijioarengana gero eta bilduago egonik, testamentuan bere ondasun<br \/>\nguztiak karitate- eta erlijio-egintzetan uztea erabaki zuen: 1.000 dukat<br \/>\nTolosako parrokiarako, egunero bere arimaren aldeko meza emateko agindua,<br \/>\nurteko ehun dukat Gramatikako maisu batentzat; 50 dukateko bi dohaintza, bi<br \/>\nneska umezurtz behartsurentzat; eta 4 dukat, herriko hamar behartsurentzat.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1550ean<br \/>\nhartu zuen arte eta legeetako batxiler titulua, baina ez dakigu gradu horiek<br \/>\nzein Unibertsitatetan lortu zituen. Zuzenbide-ikasketak egin zituela, ordea,<br \/>\nargi dago, lan ugari agindu zizkiotelako Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Esaterako,<br \/>\n1551, 1553, 1554, 1562 eta 1574an, Tolosako artxiboan gordeta Probintziak<br \/>\nzituen despatxu, pribilegio eta gainerako dokumentu guztiak ordenatzeko agindua<br \/>\neman zioten. Halaber, Probintziaren abokatua izan zen 1558ko auzi batean. Hil<br \/>\nzenean, haren liburutegia lege-arloko 46 liburuz osatzen zen, garai hartan ongi<br \/>\nhornitua, beraz. Administrazioan eta politikan ere ibilbide luzea egin zuen:<br \/>\nTolosako alkate izan zen 1548, 1550, 1551 eta 1558an (Orellaren arabera, alkate<br \/>\nizan zen 1544, 1552 eta 1574an). Hiri horrek berak, 1557an, bere indar armatuen<br \/>\nkapitaina izendatu zuen. Batzar Nagusietan ere hainbat kargu bete zituen<br \/>\n(prokuradore, errejidore eta idazkari), gutxienez 1550, 1551, 1555 eta 1561ean.<br \/>\nProbintziarentzat ere beste hainbat kargu bete zituen: negoziatzaile,<br \/>\ndokumentuen idazlari, autoritateen hartzaile, instrukzio-eramaile&#8230;<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Batxilerrak<br \/>\nberak hitz egin zigun bere lanari buruz, 1564an Batzar Nagusiei igorri zien<br \/>\ngutunean: \u00abLo que demas dello por mi industria y flaco yngenyo he hecho en una<br \/>\nsuma de todo lo que despues del diluvyo y venyda de T\u00fabal a Espa\u00f1a, es digno de<br \/>\nponerse en memoria de la na\u00e7ion Vascongada y particularmente desta Provin\u00e7ia,<br \/>\ncon las haza\u00f1as que los della han hecho en diversos tiempos hasta nuestros<br \/>\ndias. Y junto con esto otro tratadillo de Armer\u00eda trayda y vista la de Navarra.<br \/>\nSi Vs. Ms. mandaran servirse de mis vigilias y peque\u00f1o trabajo que en esto he<br \/>\npasado, tenerme yo por muy dichoso en que den orden como salga al campo<br \/>\nquedando para mi la impresi\u00f3n como suele ser para todos los que escriben y para<br \/>\neste effeto lo mostrare a quienes Vs. Ms. mandaren\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Suma<\/span><\/i><span> izeneko lana 1560 aldera amaitu zen,<br \/>\neta haren hainbat eskuizkribu zabaldu baziren ere, ez zen inprimatu 1945 arte.<br \/>\nHura izan zen Gipuzkoaren lehenengo Historia, eta horren gainean eraiki<br \/>\nzituzten beren eredu eta erreferentziak, handik aurrera, Probintziako<br \/>\nhistorialariek. Politikoki Gaztelaren aldekoa da, eta beraz Nafarroaren<br \/>\naurkakoa, eta Gipuzkoaren sorrerako mitoetako bat zabaldu zuen, alegia,<br \/>\nBeotibarreko borrokarena. Agerian jarri zituen bandoen arteko istiluek<br \/>\nekarritako gaitzak, eta gipuzkoarren jatortasun eta kaparetasun unibertsalaren<br \/>\noinarrizko egitura ideologikoak ezarri zituen. Bi ideia ziren horien iturriak:<br \/>\nIberiar penintsulako lehenengo biztanleak gipuzkoarrak izan ziren, Tubalen<br \/>\nondorengo zuzenak; eta inoiz ez zituzten azpiratu edo konkistatu atzerritarrek.<br \/>\nLehenengo ideiaren funtsezko froga izango litzateke euskararen iraupena,<br \/>\nZaldibiaren arabera, Tubalek eta bere familiak Kaukasotik ekarritako hizkuntza<br \/>\nbaita. Bigarrena defendatzeko teoria eusko-kantabrista garatu zuen Zaldibiak,<br \/>\nondoren beste tratadista askok bezala. Haren arabera, antzinako Kantabriaren<br \/>\nbarnean zeuden euskal lurraldeak, eta beraz, haiena zen erromatarren aurrean<br \/>\nerakutsitako erresistentzia heroikoaren ohorea. Gainerakoan, Zaldibiak<br \/>\nGipuzkoarentzat jaso zituen lehenago Bizkaiarentzat garatu ziren teoria<br \/>\nitun-zaleak. Funtsean, monarkaren eta herriaren arteko ituna aldarrikatzen zen,<br \/>\nherriak berez zuen subiranotasuna erregearen esku uzteko unean. Ideia horien<br \/>\nhelburua posizio pribilegiatu eta berezia justifikatzea zen, Monarkia<br \/>\nhispanikoaren testuinguru politiko-administratiboan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dirudienez,<br \/>\nZaldibia, Tolosan ez ezik, Hondarribian ere bizi izan zen, eta han igaro zuen<br \/>\ntartea aprobetxatu zuen herri hari buruzko askotariko kronika bat idazteko,<br \/>\n1366 eta 1515 bitarteko berriak jasoz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Legeen<br \/>\nbiltzaile-lanari dagokionez, funtsezkoa izan zen Probintziaren 326 Ordenantzen<br \/>\nbilketa, <i>Liburu Zaharra<\/i> deitutako bilduman. Bilduma horrek oinarria eman<br \/>\nzion ondoren, 1583an, egin zenari, eta 1696ko behin betiko bildumari, eta<br \/>\nbadirudi bukatuta zegoela 1562an, baina 1991 arte ez zen inprimatu.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ahaide Nagusien leinu oinaztar batean jaio zen, Tolosan, Zaldibiako dorre-etxean. Gurasoak I\u00f1igo Martinez Zaldibia eta Katalina Elduaien zituen. Aita Tolosako alkate eta arma-kapitaina izan zen. Bandoen arteko gatazkaren ondoren, monarkiak nobleziaren gainean eragindako errepresioaren biktimetako bat izan zen Zaldibia, Henrike IV.ak hiru urteko erbesteratze-zigorra eman baitzion, Esteponan (M\u00e1laga) bete behar zuena. Batxilerra Maria Juaniz Arteaga [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[287],"class_list":["post-2849","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MARTINEZ ZALDIBIA, Juan (Tolosa, Gipuzkoa, d. g. - Tolosa, Gipuzkoa, 1575). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MARTINEZ ZALDIBIA, Juan (Tolosa, Gipuzkoa, d. g. - Tolosa, Gipuzkoa, 1575). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ahaide Nagusien leinu oinaztar batean jaio zen, Tolosan, Zaldibiako dorre-etxean. Gurasoak I\u00f1igo Martinez Zaldibia eta Katalina Elduaien zituen. Aita Tolosako alkate eta arma-kapitaina izan zen. Bandoen arteko gatazkaren ondoren, monarkiak nobleziaren gainean eragindako errepresioaren biktimetako bat izan zen Zaldibia, Henrike IV.ak hiru urteko erbesteratze-zigorra eman baitzion, Esteponan (M\u00e1laga) bete behar zuena. Batxilerra Maria Juaniz Arteaga [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\\\/\",\"name\":\"MARTINEZ ZALDIBIA, Juan (Tolosa, Gipuzkoa, d. g. - Tolosa, Gipuzkoa, 1575). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-21T14:59:33+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MARTINEZ ZALDIBIA, Juan (Tolosa, Gipuzkoa, d. g. &#8211; Tolosa, Gipuzkoa, 1575).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MARTINEZ ZALDIBIA, Juan (Tolosa, Gipuzkoa, d. g. - Tolosa, Gipuzkoa, 1575). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MARTINEZ ZALDIBIA, Juan (Tolosa, Gipuzkoa, d. g. - Tolosa, Gipuzkoa, 1575). - Iura Vasconiae","og_description":"Ahaide Nagusien leinu oinaztar batean jaio zen, Tolosan, Zaldibiako dorre-etxean. Gurasoak I\u00f1igo Martinez Zaldibia eta Katalina Elduaien zituen. Aita Tolosako alkate eta arma-kapitaina izan zen. Bandoen arteko gatazkaren ondoren, monarkiak nobleziaren gainean eragindako errepresioaren biktimetako bat izan zen Zaldibia, Henrike IV.ak hiru urteko erbesteratze-zigorra eman baitzion, Esteponan (M\u00e1laga) bete behar zuena. Batxilerra Maria Juaniz Arteaga [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\/","name":"MARTINEZ ZALDIBIA, Juan (Tolosa, Gipuzkoa, d. g. - Tolosa, Gipuzkoa, 1575). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-21T14:59:33+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-zaldibia-juan-238-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MARTINEZ ZALDIBIA, Juan (Tolosa, Gipuzkoa, d. g. &#8211; Tolosa, Gipuzkoa, 1575)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2849","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2849\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2849"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2849"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}