{"id":2845,"date":"2020-04-21T16:53:58","date_gmt":"2020-04-21T14:53:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/cruzat-luis-236-eu\/"},"modified":"2020-04-21T16:53:58","modified_gmt":"2020-04-21T14:53:58","slug":"cruzat-luis-236-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cruzat-luis-236-eu\/","title":{"rendered":"CRUZAT, Luis (s. l., 1530 a. &#8211; Donostia, 1587)."},"content":{"rendered":"<p><span>Nafar<br \/>\njatorriko Cruzat familia Donostian finkatu zen, Nafarroako erresumarekin zituen<br \/>\nloturak hautsi gabe. Ezin izan dugu argitu familiaren daturik, baina <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendearen bigarren erdian Donostian<br \/>\nageri da, 1567an, artile-esportatzaile gisa, Iru\u00f1eko Geronimo Cruzat<br \/>\nnegozio-gizonarekin bazkidetuta. Haren jarduera handi samarra izango zen, garai<br \/>\nhartako Donostiako beste artile-esportatzaile batzuen aldean. Esaterako, 1562an<br \/>\nMiguel Beroizek 618.937 marabediren balioko obligazioak zituen, eta Martin<br \/>\nGurpidek 115.750 marabedi, eta Luis Cruzat 109.875 marabedi izatera iritsi zen,<br \/>\nurte hartan bertan. Gainera, Aranoko (Nafarroa) burdinola baten jabe zen, eta<br \/>\nakordioak sinatu behar izan zituen, burdinolarako egur-horniketa lortzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1569an,<br \/>\nbertako artxiboko paperen inbentarioa egiteko agindu zion Donostiako hiriko errejimentuak.<br \/>\nAndre Maria elizan gordeta zituen, \u00abpor estar all\u00ed su lealtad a sus reyes y sus<br \/>\nservicios, las mercedes en premio dello recibidas, con lo que m\u00e1s toca a su<br \/>\ngobierno y haber\u00bb. Lan hori, bere lanbidea eta zinpeko kargua (behin baino<br \/>\ngehiagotan aukeratu baitzuten kargu horretarako), hirurak batera eraman behar<br \/>\nizan zituenez, lana luzatu zen, 1578 arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Berriro<br \/>\nhiriko zinpekoa aukeratu zutenean, artxiboa ikustera joan eta hura aurkitu omen<br \/>\nzuen \u00abrevueltas ejecutorias con c\u00e9dulas, c\u00e9dulas con sentencias y sentencias<br \/>\ncon provisiones, y al tenor de esto otros papeles unos con otros\u00bb. Artxiboa<br \/>\nAndre Mariaren elizatik atera \u00abhezetasun handiagatik agiriak hondatzen<br \/>\nbaitziren\u00bb eta San Bizentera eramatea lortu zuen, \u00abagiriak gordetzeko leku<br \/>\negokia zelako\u00bb; eta 1581ean, berriz ere hiriko zinpekoa zelarik, errejimentuak<br \/>\nberriro artxiboa begiratzeko agindua eman zion, orduan Zandategi errejidore<br \/>\nlizentziadunarekin lankidetzan. Zandategiren <i>zentsurapean<\/i>, \u00abpaper asko<br \/>\nkendu dira, garrantzi gutxikoak, eta aparte bildu dira sortak osatuz, inork<br \/>\nhaiek ikustea eskatuko balu ere\u00bb, eta inbentario berrian jarriz paper<br \/>\ngarrantzitsu guztiak, \u00abhaietako bakoitzaren mamiaren aipamen ahalik eta labur<br \/>\neta zehatzena eginez\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina<br \/>\nLuis Cruzati ospea eman zion lana Gipuzkoako Foru Zuzenbidearen Bilduma da,<br \/>\n1583an, Cristobal Lopez Zandategirekin batera egin zuena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Artxiboko<br \/>\ndokumentazioaren munduan zuen eskarmentuagatik, 1581ean Bergarako Batzar<br \/>\nNagusiak agindu zion, Zandategi lizentziadunarekin batera, \u00abkomeni diren<br \/>\n[ordenantzak] seinalatu eta bildu, eta abezedarioaren hurrenkeran jar<br \/>\nzitzaten\u00bb, eta Azpeitiko Batzarrera eraman zezaten lana, han ikusi eta<br \/>\ninprimatzeari buruz solasteko. <span>Maiatzaren<br \/>\n7an bere gain hartu zuen eginkizuna eta konpromisoa, <i>ahalik eta lasterren<\/i><br \/>\nTolosan egingo zutela bilduma, han baitzegoen artxiboa. Berek egingo zuten lan<br \/>\ngehiena eta beste batzuek \u2014Josepho Estensoro (Segura), Bernardino Perez Zabala<br \/>\n(Bergara) eta Martin Elkano (Zarautz)\u2014 gainbegiratuko zuten haien lana.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Beraz,<br \/>\nlanari ekin zioten, eta abuztuaren 20an txosten bana bidali zuten, bertan<br \/>\nseinalatuz Zaldibiaren bilduman jasota ez zeuden eskriturak, (Gipuzkoako<br \/>\npribilegioak, probisioak eta ordenantzak). Eta zailtasun asko gainditu behar<br \/>\nizan bazituzten ere, bilketa-lana burutu egin zen, eta Zarauzko Batzarrean<br \/>\naurkeztu zen, 1582ko azaroaren 18an. Hura ikus zezaten, Batzarrera deitu<br \/>\nzituzten Armendia eta Eleizalde lizentziatuak, eta Zandategik ezin etorria<br \/>\nadierazi zuenez, Cruzatek \u00abtraxo y present\u00f3 en la dicha Junta la recopila\u00e7i\u00f3n y<br \/>\nlibro que ha fecho juntamente con el li\u00e7en\u00e7iado \u00c7andategui, de los previlegios,<br \/>\nhordenan\u00e7as y probisiones de la dicha Provin\u00e7ia, e di\u00f3 su descargo berbalmente,<br \/>\ny en la dicha Junta se ley\u00f3 gran parte del dicho libro\u00bb. Lana ikusita,<br \/>\nBatzarrak agindu zuen bilduma <i>oso-osorik<\/i> azter zezaten,<br \/>\nkorrejidorearekin batera, Donostia, Tolosa, Segura, Azpeitia, Azkoitia, Ordizia<br \/>\neta Zestoako prokuradoreek, \u00abeta bertan egon eta ikusi nahi zuten guztiek\u00bb.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Bilduma<br \/>\n1583ko maiatzaren 11n onartu zen, eta Gortera igortzea erabaki zen, hark berrespena<br \/>\neman zezan. Baina Esteban Garibaik egindako azterketa eta kritika gogorra<br \/>\nentzunda, hark esan baitzuen ongi sistematizatuta zegoela, baina haren<br \/>\nhitzaurrea zela \u00ablorietan laudorio eskasekoa, eta jatorrizko agiriak<br \/>\nKontseilura eramateak eragiten zuen beldurragatik, galtzeko arriskua baitzegoen<br \/>\nlekualdaketan, Gortean hura berresteko eta inprimatzeko egiten ari ziren<br \/>\neginbideak geldiarazi zituzten. Eta Gipuzkoan behar adinako arreta eta adimena<br \/>\nzuen gizonik ezagutzen ez zutenez, enpresa behar bezala aurrera eramateko eta<br \/>\nhaiek nahi zuten moduan burutzeko\u00bb bilduma gorde egin zen, berriz ere<br \/>\nProbintziara itzultzeko, (Madrilera igorritako liburukia, ordea, Espainiako<br \/>\nLiburutegi Nazionalean gordeta dago).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1583ko <i>Recopilaci\u00f3n<br \/>\nde Leyes y Ordenanzas de la M.\u202fN. y M.\u202fL. Provincia de Guip\u00fazcoa<\/i> lana<br \/>\nforuen lehenengo bilduma sistematikoa da, eta oinarri horren gainean eratu zen<br \/>\nMiguel Aranburuk 1691n prestatu eta 1696an inprimatu zen behin betiko bilduma.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hasieran<br \/>\nGipuzkoa, haren antzinatasuna eta noblezia deskribatu zituen, hala nola<br \/>\nerregearekiko fideltasuna, erregeak herrialdearekiko zuen estimu handia, haren<br \/>\nlehentasuna, pribilegioak eta armarria. Ondoren, bertako instituzioak azaldu<br \/>\nzituen (korrejidorea, merinoa eta alkateak), Probintziaren antolamendu politikoa<br \/>\neta gobernamendua, Batzarren eta Ermandadeko alkateen bidez, eskribau, kartzela<br \/>\neta alkaideak tartean; merkataritzaren araubidea, irteeren gaineko alkatetzak (<i>alcald\u00eda<br \/>\nde sacas<\/i>), merkataritzaren eta nabigazioaren salbuespena eta askatasuna,<br \/>\npisuen eta neurrien erabilera, sagardoaren gaineko babesa eta bide nahiz<br \/>\nerrepideen konponketa; lurraldearen defentsa militarraren eta bizitza<br \/>\nerlijiosoaren erregulazioa jaso zuen, eta luze jardun zuen bake sozialaren<br \/>\narazoaren gainean, iraganean Ahaide Nagusiek bultzatutako bandoen arteko<br \/>\nborrokak eta zigor-neurri gogorrak azalduz, (indarkeria, lapurretak, barrutiak,<br \/>\nlekuko faltsuak, armen erabilera, zelatatzeak eta erronkak); eta amaieran<br \/>\naskotariko gaiak bildu zituen, besteak beste, mendien ustiapena, burdingintza, bazkalekuak<br \/>\neta herritar izaera hartzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Telletxea<br \/>\nIdigorasen esanetan, \u00abarauen kopuruari, araututako eremuen zabaltasunari, eta<br \/>\nbatez ere, arauen ordena eta sistematizazioari dagokionez, Zandategi eta<br \/>\nCruzaten bildumak aurreko guztiak gainditu zituen, behin betiko marko bat<br \/>\nezarriz, haren gainean egokitu zirela, legeak erantsi edo kenduz, Aranbururen<br \/>\nbilduma (1696) eta Foruen Eranskin Inprimatua (1758)\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garibaik<br \/>\nemandako iritzia oso kritikoa izan arren, 1583ko Bilduma lan ona izan zen.<br \/>\n\u00abHaren egileek ez zuten egin arau-metaketa hutsa, antzinako Gipuzkoako<br \/>\nErmandadeen Ordenantzetatik hasi eta etengabe gehitzen baitziren, ondoren<br \/>\negindako bildumetan. Hori guztia hartu, ordenatu eta sistematikoki kodifikatzen<br \/>\nhasi ziren, abilezia gora-behera, kode modernoei aurrea hartuz, eta garai<br \/>\nbateko jatorrizko dokumentuetako prosa luze, errepikakor eta enfatikoa laburtuz<br \/>\narau motz eta mamitsuetan. Berek ezarritako sistema 1696ko Bilduma Berrira<br \/>\nigaro zen, eta behin betiko eredu organikoa eman zion Foru gipuzkoarrari. Oso garrantzitsua<br \/>\nda, beraz, gure foruen bildumen tradizioan\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren heriotza 1587ko azaroan Hernanin egindako Batzarrean jakinarazi<br \/>\nzen. Beraz, Gipuzkoako foruen lehenengo bilduma sistematikoaren egiazko egilea<br \/>\nhil zen, izan ere, Zandategiren prestakuntza handiagoa bazen ere, (zahar<br \/>\nsamarra izango zen) Cruzat izan zen Tolosako artxiboko paperak jaso zituena eta<br \/>\nAzkoitian eta Azpeitian ibili zena, lana Zarauzko Batzarrean aurkeztu zuena,<br \/>\neta hura argitaratzeko agindua jaso zuena, batzorde ikuskatzaileak emandako<br \/>\niruzkin eta aldaketak erantsi ondoren. Berak entregatu zuen Tolosako Aldundian,<br \/>\n1583ko urrian, liburuki bat \u00abzekor-larruz estalitako liburu horia eta<br \/>\nurre-kolorea, laurogeita hamazazpi orritan idatzia\u00bb, eta berari ordaindu<br \/>\nzitzaizkion lan horren trukean, 50.000 marabedi (Zandategik 10.000 hartu<br \/>\nzituen), eta ondoren, hari eman zitzaion esandakoa halako bi. Bera Donostian<br \/>\nbizi zen, eta hiriak, gainera, 200 dukat hari emateko eskatu zuen \u00abharen<br \/>\nborondateagatik, eta agindutako eginkizunean egin duen lan handiagatik, horiek<br \/>\neta gehiago ere merezi dituelako\u00bb<i>.<\/i><\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafar jatorriko Cruzat familia Donostian finkatu zen, Nafarroako erresumarekin zituen loturak hautsi gabe. Ezin izan dugu argitu familiaren daturik, baina xvi.\u202fmendearen bigarren erdian Donostian ageri da, 1567an, artile-esportatzaile gisa, Iru\u00f1eko Geronimo Cruzat negozio-gizonarekin bazkidetuta. Haren jarduera handi samarra izango zen, garai hartako Donostiako beste artile-esportatzaile batzuen aldean. Esaterako, 1562an Miguel Beroizek 618.937 marabediren balioko obligazioak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[287],"class_list":["post-2845","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CRUZAT, Luis (s. l., 1530 a. - Donostia, 1587). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cruzat-luis-236-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CRUZAT, Luis (s. l., 1530 a. - Donostia, 1587). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nafar jatorriko Cruzat familia Donostian finkatu zen, Nafarroako erresumarekin zituen loturak hautsi gabe. Ezin izan dugu argitu familiaren daturik, baina xvi.\u202fmendearen bigarren erdian Donostian ageri da, 1567an, artile-esportatzaile gisa, Iru\u00f1eko Geronimo Cruzat negozio-gizonarekin bazkidetuta. Haren jarduera handi samarra izango zen, garai hartako Donostiako beste artile-esportatzaile batzuen aldean. Esaterako, 1562an Miguel Beroizek 618.937 marabediren balioko obligazioak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cruzat-luis-236-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cruzat-luis-236-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cruzat-luis-236-eu\\\/\",\"name\":\"CRUZAT, Luis (s. l., 1530 a. - Donostia, 1587). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-21T14:53:58+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cruzat-luis-236-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cruzat-luis-236-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cruzat-luis-236-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CRUZAT, Luis (s. l., 1530 a. &#8211; Donostia, 1587).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CRUZAT, Luis (s. l., 1530 a. - Donostia, 1587). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cruzat-luis-236-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CRUZAT, Luis (s. l., 1530 a. - Donostia, 1587). - Iura Vasconiae","og_description":"Nafar jatorriko Cruzat familia Donostian finkatu zen, Nafarroako erresumarekin zituen loturak hautsi gabe. Ezin izan dugu argitu familiaren daturik, baina xvi.\u202fmendearen bigarren erdian Donostian ageri da, 1567an, artile-esportatzaile gisa, Iru\u00f1eko Geronimo Cruzat negozio-gizonarekin bazkidetuta. Haren jarduera handi samarra izango zen, garai hartako Donostiako beste artile-esportatzaile batzuen aldean. Esaterako, 1562an Miguel Beroizek 618.937 marabediren balioko obligazioak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cruzat-luis-236-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cruzat-luis-236-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cruzat-luis-236-eu\/","name":"CRUZAT, Luis (s. l., 1530 a. - Donostia, 1587). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-21T14:53:58+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cruzat-luis-236-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cruzat-luis-236-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cruzat-luis-236-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CRUZAT, Luis (s. l., 1530 a. &#8211; Donostia, 1587)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2845","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2845\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2845"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2845"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}