{"id":2841,"date":"2020-04-21T16:35:43","date_gmt":"2020-04-21T14:35:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/urdaneta-andres-234-eu\/"},"modified":"2020-04-21T16:35:43","modified_gmt":"2020-04-21T14:35:43","slug":"urdaneta-andres-234-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urdaneta-andres-234-eu\/","title":{"rendered":"URDANETA, Andres (Ordizia, 1508 &#8211; Mexiko, 1568). I"},"content":{"rendered":"<p><span>1508an<br \/>\nsortu zen Ordiziako familia aberats batean, eta lehenengo aldiz agertu zen<br \/>\nagirietan Juan Sebastian Elkano eta beste hainbat gipuzkoarrekin itsasoratu<br \/>\nzenean, Molukak uharteetara zihoan espedizio batean, Jofre Garc\u00eda de Loaysaren<br \/>\naginduetara.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bidaia<br \/>\nhartatik <i>Relaci\u00f3n<\/i> edo kontakizun luze bat utzi zuen idatzita, bertan<br \/>\njasoz hamar urte luzeko itsasaldiko gorabehera guztiak, Pazifikoko indigenekiko<br \/>\ntopaketak eta portugesekiko istiluak. 1538an, itsasaldi hartatik itzuli eta bi<br \/>\nurtera, berriz ere itsasoratu zen, Pedro de Alvaradoren ondoan, eta orduan hasi<br \/>\nziren Ameriketako haren ibilerak. Han, Antonio de Mendoza erregeordearen<br \/>\ngerrako kapitaina izatera iritsi zen, Galizia Berriko errepresioan parte hartuz<br \/>\n(1542). Korrejidorea ere izan zen, zerga biltzailea, eta 1550etik 1552ra<br \/>\nGuachinango hirian ustiatu zituen meategien jabe ere bai. Hurrengo urtean San<br \/>\nAgustinen ordenan sartu zen, Mexikoko Jesusen Izenaren Komentuan. 1564an,<br \/>\nMiguel Lopez de Legazpiren espedizioan abiatu zen Filipinetara, inondik ere,<br \/>\nhandik Amerikarako itzulerak planteatzen zuen arazoa argitu nahian, izan ere,<br \/>\nbehin baino gehiagotan porrot eginda zeuden nabigazio hura osatzeko saioak.<br \/>\n1565eko ekainaren 1ean ipar Pazifikorantz abiatu zen eta urte hartako urriaren<br \/>\n8an iritsi zen Acapulcora, eta horrenbestez burutu zuen itzulera haren auzia,<br \/>\neta bidea zabaldu zion handik aurrera Acapulco eta Manilaren artean sortuko zen<br \/>\nmerkataritzari. Mexikon hil zen 1568ko ekainaren 3an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beste<br \/>\nnabigatzaile eta itsasgizon asko bezala, nobela osatzeko moduko bizitza eraman<br \/>\nzuen, ordurako \u00abglobala\u00bb zen agertoki batean. Horregatik, haren bizitzari<br \/>\nerreparatuta, argi ikusten da espedizio haiek munduan barna izan zuten eragin<br \/>\nkultural, ekonomiko eta geopolitikoa, betirako aldatu baitzen harreman<br \/>\npolitikoen logika. Euskal inguruneari bakarrik erreparatuta, ez dirudi<br \/>\nkasualitatea denik <span class=\"iv-smallcaps\">xvi<\/span>&#8211;<span class=\"iv-smallcaps\">xvii.<\/span>\u202fmendeetako diskurtso foralaren<br \/>\negile nagusietako asko (Garibai, Poza, Etxabe, Martinez de Isasti&#8230;) kanpotik<br \/>\nidaztea, eta Monarkia Katolikoaren enpresa berriekin erlazionatutako<br \/>\neginkizunetatik. Eta ez da kasualitatea izango, ezta ere, <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendeko bigarren hamarkadatik,<br \/>\nMagallanes-Elkanoren espedizioaren itzuleratik, hain zuzen ere, eta Karlos<br \/>\nV.aren inperioa itsasoz beste aldean hedatu ondoren, Bizkaiak eta Gipuzkoak<br \/>\nberehala saiatzea posizioak finkatzen. Posizioak finkatzeko beharrezkoa zen<br \/>\nforuen berrespena, eta hori lortzen saiatu ziren. Beste helburu bat<br \/>\nkaparetasuna lurraldeari lotua zela adieraztea izan zen, eta hori ere lortu<br \/>\nzuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urdaneta<br \/>\nerrenazimentuko gizon petoa zen, hainbat alderditatik ikusita. Oso erlijiosoa<br \/>\nzen, baina aldi berean ekintza-gizona, eta harentzat ez zegoen kontraesanik<br \/>\nfedearen eta ezagutzaren artean, ez eta fedearen eta gizakiaren borondatearen<br \/>\nartean ere. Behatzaile handia zen, ez zuen errefusatzen ideien trukaketa, ez<br \/>\nzientzia gizonekin, \u2014batez ere San Agustinen Ordenan sartu ondoren\u2014 ez eta luma<br \/>\nzerabiltenekin ere, esaterako Gonzalo Fern\u00e1ndez de Oviedo kronistarekin.<br \/>\nMonarkia Katolikoaren zerbitzari, ez zien muzin egiten zerbitzu militar,<br \/>\nekonomiko nahiz ebanjelizatzaileari, haren ustez kontraesanik gabe osatzen<br \/>\nbaitzuten eman beharreko zerbitzua. Argi erakutsi zuen, halaber, zabaltzen ari<br \/>\nzen errealitate global horretan nolako eragina izaten zuten familiarteko<br \/>\nharremanek nahiz herrikidetasunak. Beste euskaldunekiko harreman estuak izan<br \/>\nzituen bizi guztian; haietako zenbaiten testamentuetan ageri izanak erakusten<br \/>\ndu herrikide haiekiko izan zuen harreman hurbila. Eta etxe nahiz familia<br \/>\nbarneko tratuan ere antzematen da. Konfiantza osoz utzi zuen Ordiziako familiarekin<br \/>\nMoluka uharteetatik ekarri zuen Grazia alaba, eta halaxe eraman zuen berarekin<br \/>\nMexikora bere iloba Juan Otxoa Zabala.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren <i>Relaci\u00f3n<br \/>\n<\/i>lanak alderdi horien lekukotasun bikainak uzten ditu, eta horregatik<br \/>\nhartzen da <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendeanerrealitate<br \/>\ngeopolitiko eta espazio global berria zabaltzeak izan zituen ondorioei buruz<br \/>\neuskaldunek idatzi zituzten iritzien adibidetzat.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Portugesek<br \/>\nbere <i>Relaci\u00f3n<\/i> lana kendu zioten Urdanetari 1536an, eta horren ondorioz<br \/>\nharen bertsio laburtua erredaktatu behar izan zuen, eta ahoz eman behar izan<br \/>\nzuen han gertatutakoari buruzko testigantza. Hemen jatorrizkoaren berri<br \/>\nbakarrik jaso dugu. Gainerako aldaeren gaineko informazioa topatuko du interesa<br \/>\nduen irakurleak, haren jaiotzaren bostehungarren urteurrenaren ospakizunen<br \/>\nkarietara 2008-2009an argitaratu ziren lanetan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1508an sortu zen Ordiziako familia aberats batean, eta lehenengo aldiz agertu zen agirietan Juan Sebastian Elkano eta beste hainbat gipuzkoarrekin itsasoratu zenean, Molukak uharteetara zihoan espedizio batean, Jofre Garc\u00eda de Loaysaren aginduetara. Bidaia hartatik Relaci\u00f3n edo kontakizun luze bat utzi zuen idatzita, bertan jasoz hamar urte luzeko itsasaldiko gorabehera guztiak, Pazifikoko indigenekiko topaketak eta portugesekiko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[287],"class_list":["post-2841","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>URDANETA, Andres (Ordizia, 1508 - Mexiko, 1568). I - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urdaneta-andres-234-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"URDANETA, Andres (Ordizia, 1508 - Mexiko, 1568). I - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1508an sortu zen Ordiziako familia aberats batean, eta lehenengo aldiz agertu zen agirietan Juan Sebastian Elkano eta beste hainbat gipuzkoarrekin itsasoratu zenean, Molukak uharteetara zihoan espedizio batean, Jofre Garc\u00eda de Loaysaren aginduetara. Bidaia hartatik Relaci\u00f3n edo kontakizun luze bat utzi zuen idatzita, bertan jasoz hamar urte luzeko itsasaldiko gorabehera guztiak, Pazifikoko indigenekiko topaketak eta portugesekiko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urdaneta-andres-234-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urdaneta-andres-234-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urdaneta-andres-234-eu\\\/\",\"name\":\"URDANETA, Andres (Ordizia, 1508 - Mexiko, 1568). I - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-21T14:35:43+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urdaneta-andres-234-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urdaneta-andres-234-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urdaneta-andres-234-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"URDANETA, Andres (Ordizia, 1508 &#8211; Mexiko, 1568). I\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"URDANETA, Andres (Ordizia, 1508 - Mexiko, 1568). I - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urdaneta-andres-234-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"URDANETA, Andres (Ordizia, 1508 - Mexiko, 1568). I - Iura Vasconiae","og_description":"1508an sortu zen Ordiziako familia aberats batean, eta lehenengo aldiz agertu zen agirietan Juan Sebastian Elkano eta beste hainbat gipuzkoarrekin itsasoratu zenean, Molukak uharteetara zihoan espedizio batean, Jofre Garc\u00eda de Loaysaren aginduetara. Bidaia hartatik Relaci\u00f3n edo kontakizun luze bat utzi zuen idatzita, bertan jasoz hamar urte luzeko itsasaldiko gorabehera guztiak, Pazifikoko indigenekiko topaketak eta portugesekiko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urdaneta-andres-234-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urdaneta-andres-234-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urdaneta-andres-234-eu\/","name":"URDANETA, Andres (Ordizia, 1508 - Mexiko, 1568). I - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-21T14:35:43+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urdaneta-andres-234-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urdaneta-andres-234-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urdaneta-andres-234-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"URDANETA, Andres (Ordizia, 1508 &#8211; Mexiko, 1568). I"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2841","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2841\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2841"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2841"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}