{"id":2839,"date":"2020-04-21T16:30:32","date_gmt":"2020-04-21T14:30:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-233-eu\/"},"modified":"2020-04-21T16:30:32","modified_gmt":"2020-04-21T14:30:32","slug":"sarrera-233-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-233-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Erdi Arotik Aro Modernora igarotzeko bidean, garai gatazkatsu batetik ateratzen ari zen Gipuzkoa, alegia, oinaztarren eta ganboatarren alderdien arteko borrokatik. Gatazka horretatik, ordea, udal nahiz herrialdeko erakundeak, eta bertako ekonomia ere, bizkortuta atera ziren. Are gehiago, bertako ekonomia \u2014merkataritza eta burdingintzari esker\u2014 eta erakundeak egoera ezin hobean zeuden kokapen estrategiko bat lortzeko monarkia hispanikoaren baitan. Izan ere,\u00a0<span>xv.<\/span>\u202fmendearen erditik, Behe Erdi Aroko zailtasunak gainditu ostean, politika bezala lurraldea ere zabaltzen hasia zen monarkia harentzat, ezinbestekoa bihurtu zen Gipuzkoa. Gaztela eta Aragoiko dinastien arteko batasunaren ondorioz, aliantzak aldatu ziren, eta lehenago elkar hartuta zeuden Frantzia eta Gaztela elkarren etsai bihurtu eta, handik aurrera, bi mendez borrokan aritu ziren, Europako mendebaldeko nagusitasuna lortzeko. Testuinguru horretan, probintziako gizon letradu asko sartu ziren errege-administrazioan, errege-boterearen inguruan kokatu ziren, eta beren herrikideak babestuz zituzten (Idiakez, Isasaga,\u202fetab.). Gainera, arma-gizon asko (Ahaide Nagusien leinuetako kide ugari), Ameriketako jarduerak finantzatu zituzten merkatariak, kanpo harremanetan aritu ziren tratulariak, kontulariak eta errentatzaileak, negozio-gizonak, Koroarentzat funtsezkoak ziren lehengaiak eta jarduera ekonomikoak (egurra, burdina, ontzigintza, burdingintza, armagintza,\u202fetab.) lortzearen trukean\u00a0<i>lanza mareante\u00a0<\/i>esaten zitzaien soldadu-zerbitzuak eskaintzen zituztenak&#8230; Haien guztien jardueren eraginez Gipuzkoa munduan sortzen ari zen ekonomia global haren muin-muinean egon zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garrantzi estrategiko hori\u00a0<span>xv.<\/span>\u202fmendearen bigarren erditik aurrera osatzen ari zen, baina batez ere Errege-erregina\u00a0<i>Katolikoak<\/i>agintera iritsi zirenetik, eta horren jakitun ziren bertako udal nahiz probintzia mailako erakundeak. Egoera horretan, Koroarekiko itun bidezko harreman bat sortu zen, eta haren haritik pentsaera politiko bat eta diskurtso espezifiko bat garatu ziren, erakunde, jurista, letradu, apologista eta historialari askok ontzat jo eta elikatu ere egin zutena.\u00a0<span>xvi.<\/span>\u00a0eta\u00a0<span>xviii.<\/span>\u202fmendeetako historialari gipuzkoar gehienak juristak eta legegizonak ziren \u2014Zuzenbide zibil eta prozesala\u2014, Elizgizonak eta apaizak ere tartean zirela, \u2014Zuzenbide kanonikoan adituak\u2014, beren lanbideekin batera historia jasotzen aritzen zirenak, betiere lurraldearen pribilegioen defentsan. Egia esanda, probintziaren kontakizun historiko gehienen asmoa izaten zen bertako araubide pribilegiatua justifikatzea. Horretarako, Gaztelako Koroaren alde emandako zerbitzu militar ugariak gogorarazten zituzten, Erdi Arokoak, musulmanen aurka egindakoak, eta frantses nahiz ingelesen aurkakoak ere bai, izan ere, gogoratu behar da ingelesak Gaskoinian eta Guienan egon zirela\u00a0<span>xv.<\/span>\u202fmendearen erdialdera arte. Horrez gain, pribilegio horiek denboren hasieraraino eraman nahi izaten zituzten, hizkuntza nahiz arraza aldetiko argudioak erabiliz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beraz, gipuzkoarrak, iturri greko-latindarretako\u00a0<i>Kantabriaren<\/i>\u00a0partea ziren aldetik, bizkaitarrak, arabarrak eta nafarrak bezalaxe, Tubalen ondorengo eta oinordekoak ziren, alegia, Noeren bilobaren oinordekoak. Uste horren arabera, Tubal penintsulara iritsi zen, eta kristautasuna ekarri zuen. Gipuzkoarrek eta kantabriarrek Tubalekin zuten loturaren froga bizia hizkuntza zen: euskara zen Babelen hitz egiten zen ehunka hizkuntzetako bat, eta Tubalek ekarri zuen Iberiar penintsulara, horregatik, iberiarrek hitz egiten zuten hizkuntza zen, \u2014eta harengandik eratorri zen gaztelania\u2014 eta kantabriarrek mantendu zutena. Horrek argi frogatzen zuen haiek zirela egiazko espainiar bakarrak, beste arrazekin nahasi gabeak, odol garbikoak. Hau da, horren arabera gipuzkoarrak eta kantabriarrak ziren Iberiar penintsulako lehenengo biztanleak (<i>basko-iberismoa<\/i>) eta lehenengo kristauak (<i>tubalismoa<\/i>), Santiago apostoluak bertan predikatu baino lehen ere. Auzi hori ez zen guztiz hutsala, izan ere, ezin baitugu ahaztu Gaztelan juduen gaineko presioa eragin eta ondoren kanporatu izan zirela, 1492an, (Nafarroatik 1498an kanporatu zituzten), eta horrek eragin zituela konbertsio behartu asko, eta odol-garbitasunaren inguruko psikosia zabaldu zuela. Desberdintasun zehatzak ezarri ziren kristau zahar eta kristau berri edo konbertsoen artean, eta horren lekuko dira 1510ean eta 1527-1528an Gipuzkoan finkatutako odol-garbitasunaren estatusak, eta horren ondorioz egin ziren inkestak, herrialdean zeuden kristau berri edo konbertsoak eta atzerritarrak antzemateko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Odol-garbitasuna izaten zen oinarrizko argudioetako bat, probintziako biztanleen noblezia aipatu behar zelarik. Kaparetasun unibertsalaren kontzeptua hedatzen eta orokortzen ari zen,\u00a0<span>xiii.<\/span>\u202fmendetik hasita. Hasieran, nekazari kapare batzuk hiribilduetan ezarri ziren, haien pribilegioak berretsi zitzaizkien, eta horrek desberdintasunak sortu zituen hiri horietan. Petxak ordaintzen zituzten bertako biztanleek erreklamazioa egin zuten, eta desberdintasun horiek berdindu behar izan ziren. Hortik aurrera, Gipuzkoako zenbait hiribildutako biztanleen eta oinetxeen kaparetasuna onartu zen. Baina, bigarren urrats batean, horrek desberdintasunak sortu zituen Gipuzkoako Ermandadeko hiribilduen artean; ezinezkoa zen Ermandade horretan hiribildu batzuk petxariak izatea eta beste batzuk kapareak izatea eta derramak ordaintzetik salbuetsita egotea. Gauzak horrela, \u00abErmandadeak aho batez\u00bb, Gipuzkoako Batzar Nagusiak eskatzen hasi ziren, 1397an, bertako biztanle guztien kaparetasuna, herrialdean jaio edo oinetxe batekoak izate hutsagatik. Bistan denez, kaparetasun horri mamia emateko, antzinako denborak ekartzen ziren gogora, eta zerbitzu militarrak eta mugaren defentsa ere bai. Kaparetasun unibertsalaren inguruko eztabaida \u2014ez odolezkoa, \u00aboinetxe ezagunekoa\u00bb baizik\u2014, gorenera iritsi zen, hain zuzen ere,\u00a0<span>xvi.<\/span>\u202fmendearen bigarren hamarkadaren amaieran, alderdien arteko borrokak amaitu eta, diskurtso berdinzalea sortzeko aukera zabaldu zenean. Horrenbestez, 1526an, Bizkaiko Foru Berriak, 1527an erregeak zin egin zuenak, kaparetasun unibertsala onartzen zien Jaurerriko biztanle eta oinetxe guztiei. 1527ko urte horretan bertan, Gipuzkoak Errege Zedula bat jaso zuen, bertako biztanle eta oinetxe guztien kaparetasuna onartzen zuena, eta ondoren berretsiko zena, 1608an eta 1610ean. Ahaide Nagusiek beren errezeloak agertu zituzten, eta abizena eta beren kabuz egindako deialdi militarrak baliatu nahi izan bazituzten ere, \u20141624 arte\u2014, gipuzkoar guztiak kaparetzat hartu izan ziren, beren estatus ekonomikoa edonolakoa zela ere, eta handik aurrera ekonomiak markatuko zituen aldeak gizarte gipuzkoarrean, izan ere, berdintasun juridikoa\u00a0<i>de facto<\/i>\u00a0ezarri zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arazoak, orduan, kanpoan hasi ziren, Gaztelan ulertzen zaila zelako berdinak izan zitezkeela lurrari lotutako kaparetasuna eta odolari lotutako noblezia. Zailtasunik handienak Errege Kantzelaritzetan izan ziren, han gipuzkoarrak behartzen zituztelako amaierarik gabeko kaparetasun frogak eta \u00abbizkaitartasun\u00bb frogak egitera. Horren erakusgarri dira Juan Garc\u00eda de Saavedrarekin eta Diego del Corral y Arellanorekin izandako eztabaida luze eta biziak. Hondarribiaren setioa 1638an kendu izanaren esker onez, Koroaren erantzuna izan zen errege-probisio eta ziurtagiri bat ematea, 1610eko Errege Zedula berretsiz. Haietan onartzen ziren herrialdeko biztanleen kaparetasuna frogatzeko moduak, Valladolideko Kantzelaritzan (1639ko otsailak 10-apirilak 16) eta Granadako Kantzelaritzan (1640ko urriak 8-urriak 23). Arrazoi hauengatik eman behar izan zitzaion edukia eta antzinatasuna kaparetasun horri, eta diskurtso etniko-erlijioso batekin jantzi zuten, zalantza guztiak uxatzeko eta gipuzkoarrek, Koroaren aurrean, beren\u00a0<i>pribilegio, frankotasun, erabilera eta usadioak<\/i>\u00a0defendatzeko modua izan zezaten, probintziatik kanpo bizi zirelarik ere, edo probintziaren beraren kasuan ere. Espiritu gerlaria, borrokalaria, antzinatasunean bilatu behar zen, Monarkiaren lurren eta mugen defentsa baino lehen,\u00a0\u00a0herrialdea Koroari erantsi aurreko garaietan. Alegia, gipuzkoarren askatasuna monarkiak pribilegioak eman aurrekoa zen. Are gehiago, askatasun hori \u00abgogoa iristen ez den garaikoa\u00bb zen, eta antzinako arotik zetorren, erromatarrek berek ere ezin izan baitzituzten borrokalari kantabriarrak mendean hartu.\u00a0<i>Eusko-kantabrismoak<\/i>, ondoren datozen ataletan aztertuko diren egileek garatu zuten moduan, interpretazio hau balioesten zuen: Vardulia beti aske izan zen,\u00a0\u00a0<i>\u00abnumquam superata\u00bb,<\/i>\u00a0alegia, inoiz ez azpiratua. Frankotasun eta askatasun horrek ematen zion subiranotasuna aukeratzeko eskubidea. Hala egin omen zuen probintziak 1200. urtean, errege-erregina nafarren gehiegikeriez aspertuta, gipuzkoarrek Gaztelako errege Alfontso VIII.ari hots egin ziotenean. Haren Koroari atxikitzea erabaki zuten, konkistarik gabe, berdinen arteko hitzarmena sinatuz, elkarrekiko begirunean oinarrituta eta gipuzkoarren askatasun, frankotasun, eta foruak errespetatuz. Diskurtso hori beti agertuko da, baina agerikoagoa izango da\u00a0<span>xvii.<\/span>\u202fmendearen erditik aurrera, eta batez ere,\u00a0<span>xviii.<\/span>\u202fmendean zehar, gipuzkoarren foruen aurkako etengabeko erasoak izan baitziren garai horietan, hasieran Olivaresko konde-dukearen eskutik, eta ondoren Borboitarren eskutik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beraz, diskurtso etno-linguistiko-erlijioso horiek ziren eraikinaren euskarri nagusia, eta hortik sortzen zen doktrina forala. Haren arabera, Monarkia hispanikoak pribilegioak eman edo berresten zituen, Koroari emandako zerbitzuen truke, gehienbat zerbitzu militarren truke. Binomio hori Aro Modernora arte iraun zuen, euskal probintziek, eta kasu honetan Gipuzkoak, muga frantsesen erasoetatik defendatzea bermatzen zuten bitartean. Hala ere, gerra iraultzaileek, 1789tik aurrera, eta tertzio foralen porrotak, Konbentzioaren gerran eta ondoren ere, bide zabala utzi zieten foruen aurka eta haiek deuseztatu edo aldatzearen alde zeuden Gorteko sektoreei. Foruak deuseztatuta, diskurtso politiko tradizionala desagertuz joan zen, eta esentzialistagoa bihurtu zen, arrazistagoa, mendebaldeko munduan nazionalismoak garatzen ari ziren unean. Nazio\u00a0<i>espainola<\/i>\u00a0kontzeptua garatu zen\u00a0<span>xix.<\/span>\u202fmendean zehar, eta haren aurrean\u00a0<i>euskal<\/i>\u00a0nazioa sortu zen, atzera begiratu eta bere esentziak bilatu zituena nazio\u00a0<i>baskongadoan<\/i>,\u00a0<i>bizkaitarrean<\/i>, nazionalismoen arteko talka eraginez. Aro Modernoan,\u00a0<i>bizkaitarra<\/i>\u00a0edo\u00a0<i>baskongadoa<\/i>\u00a0izatea\u00a0<i>espainol<\/i>\u00a0izatea zen, hau da, Espainiako erregearen agindupekoa \u2014bi nozioen arteko kontraesanik gabe, itxuraz\u2014, baina foruak deuseztatu zirenez geroztik, bi kontzeptuak kontraesankorrak eta aurkakoak ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gipuzkoarren diskurtso politiko tradizionala letradu, legegizon, abokatu eta jakintsu sail baten jardueratik sortu zen, haiek saiatu baitziren esentzia gipuzkoarrak txertatzen Monarkia Hispanikoaren proiektu \u00abplurinazionalean\u00bb. Hau da, Koroaren zerbitzari leialak izan ziren, baina aldi berean esentzia gipuzkoarrak sustatzen saiatu ziren. Kasu gehienetan, Ahaide Nagusien leinuetako alboko familietakoak ziren egile horiek, edo merkataritzaren nahiz herri edo probintzia mailako administrazioaren abagunean sendotutako familietakoak. Guztiek ere ikusten zituzten aro berriaren ezaugarriak, eta Estatu Modernoen beharrak, batez ere administrazioari eta burokraziari zegokienez. Ahaide Nagusiak armada nazional berrietan txertatu ziren, eta haietan jarraitu zuten beren eginkizun militarra betetzen. Beste familia batzuk, berriz, Erdi Aroan bigarren mailakoak izanik, baina herri nahiz probintziako administrazioaren eginkizunetan jardunez mailan gora igo zirenak, errege-administrazioan lanean hasi ziren, eta han ordezkatu zituzten Gipuzkoako Ermandadearen interes berriak, alegia, probintziako hiribildu eta biztanle guztien interesak \u2014guztiak ere kapareak izanik\u2014. Gipuzkoatik alde egin eta Gortera joan baziren ere, ez zuten aberria ahaztu \u2014sorterria, jaioterria\u2014 eta harreman sendoak izan zituzten erakunde gipuzkoarrekin. Izan ere,\u00a0<i>Probintzia amak,<\/i><span>xvi.<\/span>\u202fmendetik aurrera, komunikazio joria izan zuen bere\u00a0<i>seme-alaba<\/i>\u00a0guztiekin, inoiz ahaztu gabe, eta haien laguntza eskatu zuen aldiro, probintziaren irudia eta marko pribilegiatua defendatzen eginahalak egin zitzaten, edo lagun zezaten, eskutitz bidez edo beren harreman pertsonalak erabiliz, soldatapeko eragileak eta ordezkariak mantentzeko. Era berean, Probintziaren seme-alabek, herrialdetik atera eta Monarkiaren menpeko beste lurralde nahiz administrazioetan zortea probatzen zutenean, beren\u00a0<i>gipuzkoartasuna<\/i>harro baliatzen zuten, hark bermatzen baitzien kaparetasuna. Asko izan ziren Amerikako aferetan, errege-administrazioaren eginkizunetan, Elizan nahiz Errege-armadan goi-karguak betetzen aritu ziren gipuzkoarrak. Zerrenda amaiezina osatzen dute, eta hainbat egilek jasotzen dute beren obran, era partzialean bada ere, esaterako Lope Mart\u00ednez de Isasik. Guztiek ere bere egin zuten Gipuzkoaren diskurtso politikoa, eta hura osatzen eta elikatzen lagundu zuten, Koroari aurre egin behar izaten ziotenean.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erdi Arotik Aro Modernora igarotzeko bidean, garai gatazkatsu batetik ateratzen ari zen Gipuzkoa, alegia, oinaztarren eta ganboatarren alderdien arteko borrokatik. Gatazka horretatik, ordea, udal nahiz herrialdeko erakundeak, eta bertako ekonomia ere, bizkortuta atera ziren. Are gehiago, bertako ekonomia \u2014merkataritza eta burdingintzari esker\u2014 eta erakundeak egoera ezin hobean zeuden kokapen estrategiko bat lortzeko monarkia hispanikoaren baitan. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[287],"class_list":["post-2839","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-233-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Erdi Arotik Aro Modernora igarotzeko bidean, garai gatazkatsu batetik ateratzen ari zen Gipuzkoa, alegia, oinaztarren eta ganboatarren alderdien arteko borrokatik. Gatazka horretatik, ordea, udal nahiz herrialdeko erakundeak, eta bertako ekonomia ere, bizkortuta atera ziren. Are gehiago, bertako ekonomia \u2014merkataritza eta burdingintzari esker\u2014 eta erakundeak egoera ezin hobean zeuden kokapen estrategiko bat lortzeko monarkia hispanikoaren baitan. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-233-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-233-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-233-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-21T14:30:32+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-233-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-233-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-233-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-233-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Erdi Arotik Aro Modernora igarotzeko bidean, garai gatazkatsu batetik ateratzen ari zen Gipuzkoa, alegia, oinaztarren eta ganboatarren alderdien arteko borrokatik. Gatazka horretatik, ordea, udal nahiz herrialdeko erakundeak, eta bertako ekonomia ere, bizkortuta atera ziren. Are gehiago, bertako ekonomia \u2014merkataritza eta burdingintzari esker\u2014 eta erakundeak egoera ezin hobean zeuden kokapen estrategiko bat lortzeko monarkia hispanikoaren baitan. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-233-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-233-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-233-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-21T14:30:32+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-233-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-233-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-233-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2839","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2839\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2839"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2839"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}