{"id":2825,"date":"2020-04-21T12:14:28","date_gmt":"2020-04-21T10:14:28","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\/"},"modified":"2020-04-21T12:14:28","modified_gmt":"2020-04-21T10:14:28","slug":"perez-de-lazarraga-juan-226-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\/","title":{"rendered":"PEREZ DE LAZARRAGA, Juan(Larrea, Barrundia, Araba, c.\u202f1548 &#8211; Larrea, Barrundia, Araba, 1605). Arabako Larrea Dorreko jauna; \u00abPoeta\u00bb deitua."},"content":{"rendered":"<p><span>Haren osaba-birraitona Juan Lopez de Lazarraga izan zen,<br \/>\ngoitizenez \u00abKontularia\u00bb, Isabel eta Fernando errege-erreginen kontularia izan<br \/>\nzelako, eta gainera erreginaren testamentuaren betearazlea eta O\u00f1atiko<br \/>\nBidaurretako moja klaratarren komentuaren sortzailea izan zena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gurasoak Pedro Perez de Lazarraga eta haren bigarren<br \/>\nemazte Elena Lopez de Uralde (H) Ordo\u00f1ana (edo Erdo\u00f1ana) zituen; 1575ean<br \/>\nezkondu zen, Arriolan, Katalina Gonzalez de Langarika Biku\u00f1arekin, eta bi<br \/>\nseme-alaba izan zituzten, Agustin eta Maria; semeak hartu zuen Larreako<br \/>\ndorrearen oinordetza.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren mailakoen artean ohikoa zenez, bizitza politiko<br \/>\naktiboa izan zuen, Barrundiako Ermandadean jardunez, ohiko alkate gisa (1578<br \/>\neta 1586), Larreako diputatu (1579) eta prokuradore sindiko (1581-1584). Era<br \/>\nberean, familia horien usadioari jarraiki, bere ondasun lotetsia zabaldu zuen<br \/>\nkapilautza iraunkor bat sortuz 1591n, horretarako kapera bat eraikita, Larreako<br \/>\nDonemiliagako elizaren epistolaren aldean. 1605eko apirilaren 11n testamentua<br \/>\neman zuen Larreako dorrean, eta biharamunean hil zen. Ohi zen moduan, ongi<br \/>\nzehaztuta utzi zituen ongintzako aginduak, eskaintzak, laguntzak, hiletak eta<br \/>\nondarearen, libre nahiz lotetsiaren, esleipena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lan historiografikoa nobleziako leinu batzuetako<br \/>\nkideek aldian-aldian erredaktatzen zituzten kronika genealogiko-apologetikoen<br \/>\neredu petoa da. Argi dago lan mota horien helburua familiaren laudorioa egitea<br \/>\nizaten zela, horretarako nabarmenduz kide ospetsuen lorpenak, arrakastak eta<br \/>\nbalentriak, eta gauzarik itsusienak ezkutatuz. Armarri eta armen aipamenak ere<br \/>\nez ziren falta izaten. Hala ere, berri genealogiko hutsen artean (ezkontzak,<br \/>\njaiotzak, heriotzak, herentziak&#8230;), gizarte eta kultura arloetako berriak ere<br \/>\nugari izaten ziren, eta oso interesgarriak ziren, garai haietako testuingurua<br \/>\nulertzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Juan Perezen lanaren aurrekaria izan zen haren osaba Juan<br \/>\nLopez de Lazarragak idatzitako kronika, eta ondorengoak ere bai, haren<br \/>\njarraipena egin baitzuten haren suhi Juan Ruiz de Velasco kapitainak eta<br \/>\nondoren honen seme Lope de Velascok. Dirudienez, 1589 eta 1601 bitartean osatu<br \/>\nzuen bere lana.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lazarragaren kronikan, legendatik<br \/>\nhurbil dauden osagaiak agertzen dira, esaterako, altxor zoragarrien<br \/>\naurkikuntzak; baina batez ere, gertakari historiko beteak agertzen dira, bai<br \/>\nahozko transmisio familiarretik, bai dokumentaziotik ere jakin direnak. Izan<br \/>\nere, behin baino gehiagotan aipatu zituen Lazarragak bere testua osatzeko<br \/>\nerabili zituen dokumentuak: \u00abharen testamentuan esandakoagatik, dirudienez&#8230;\u00bb,<br \/>\nedo \u00abEnperadorearen errege-zedulan ageri denez&#8230;\u00bb; eta aipatu zuen, halaber,<br \/>\neskritura familiarrak jasotzeko egin zuen lana, ondoren bere lanerako erabiliko<br \/>\nzuena: \u00abMi padre no estaba en la cuenta del codicilo de la dicha do\u00f1a Teresa<br \/>\nG\u00f3mez mi bisabuela, porque despu\u00e9s le hube yo a las manos, por mi buena<br \/>\ninteligencia\u00bb. Eta orobat, eskuizkribuaren epigrafe baten amaieran zioenez:<br \/>\n\u00abLos papeles antiguos y modernos de testamentos y dem\u00e1s por donde los saqu\u00e9,<br \/>\nest\u00e1n en mi poder\u00bb. Juan Perez de Lazarragak bere artxiboa harro aipatzen zuen,<br \/>\noso gogoan zuelako horixe zela bere kontakizun historiografikoaren<br \/>\negiatasunaren eta fidagarritasunaren oinarria.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pertsonaia bitxiak ageri dira familian, baina bakar bat<br \/>\nere ez da gure poetaren izenkidearen tamainakoa. Larrintzarreko jauna izan zen,<br \/>\neta erotu ondoren, era guztietako itxuragabekeriak egin zituen. Hori baino<br \/>\nlehen jauna zen, dirudienez, eta justizia ebazten zuen etxe ondoko<br \/>\nintxaurrondoaren azpian. Beste alde batetik, bere familiako batzuei jarritako<br \/>\ngoitizenak aipatu zituen Lazarragak: \u00abalkaidea\u00bb, \u00abkontularia\u00bb, \u00abmilanesa\u00bb,<br \/>\n\u00abzaharra\u00bb,&#8230; batzuetan gaztelaniazko esanahia argitzen zuen, euskarazko izenak<br \/>\nzirenean; esate baterako, aipatzen zuenean \u00abJuan Martinez de Dallo, mercader,<br \/>\nllamado por sobrenombre Arrancho, a causa de que sol\u00edan decir que hab\u00eda hallado<br \/>\nun cencerro grande lleno de monedas de oro\u00bb, edo \u00abfue uno llamado Jaun de Enea,<br \/>\nque quiere decir Se\u00f1or I\u00f1igo\u00bb. Goitizenetako batzuek umorea ere erakusten<br \/>\nzuten, esaterako: \u00abLadr\u00f3n de Valda, que por ser hombre de poco aprovechamiento<br \/>\nle sol\u00edan llamar <span>Ladr\u00f3n de Valde<\/span>\u00bb. Euskal adierak<br \/>\nere ez ziren falta: \u00abtodos los del linaje y apellido descendientes de la<br \/>\nrodilla de los dichos Pedro Perez de Lazarraga y do\u00f1a Teresa G\u00f3mez de Berganzo\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bernardo Iba\u00f1ez de Etxabarrik, <span>Vida de San Prudencio<\/span> (1754) liburuan zioenez: \u00abD.\u202fJuan de<br \/>\nLazarraga fue hombre erudito, y extremadamente curioso en las noticias que<br \/>\njunt\u00f3 para escribir las antig\u00fcedades de \u00c1lava\u00bb, eta hori jaso zuen Joaqu\u00edn Jos\u00e9<br \/>\nde Landazurik, Arabako historiari buruzko balizko beste lan horri buruz<br \/>\nespekulatuz. Izan ere, haren arrastorik ez dago eta, lehen aipatutako kronika<br \/>\nfamiliarra izendatzeko beste modu bat zela pentsa daiteke.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>2004ra arte, aipatutako kronika, haren beste lanik ez zen<br \/>\nezagutzen, \u00abpoeta\u00bb deitzen bazuten ere, izen bereko familiar ugariengandik<br \/>\nbereiztearren. Urte hartan jakin zen goitizen horren arrazoia, Madrilgo<br \/>\nantikuario batean aurkitu zenean 52 orriko eskuizkribu bat, <span>Lazarragaren eskuizkribua <\/span>izenez ezaguna, eta hainbat<br \/>\npoema, kantu eta artzain giroko eleberri batez osatua. Juan Perezek 1564-1567<br \/>\nurte bitartean idatziko zuen, berak hamasei-hemeretzi urte bitarte zituela.<br \/>\nTestua gehienbat euskaraz egina dago, baina poema batzuk gaztelaniaz idatzita<br \/>\ndaude, ehuneko hamarren bat. Gai aldetik, Bernart Etxepareren lanetik oso<br \/>\nhurbil dago, beharbada, haren lana ezagutu zuelako. Nolanahi ere, ezagutzen den<br \/>\neuskarazko testurik zaharrenetakoa da, eta argi adierazten ditu Perez de<br \/>\nLazarraga bezalako hemengo handiki baten gustuak eta mentalitatea, oso<br \/>\nerrenazentistak. Eskuizkribuan adierazi zuenez, Lazarraga Madrilen zegoen<br \/>\n1567an, eta litekeena da liburua han bukatu izana.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Haren osaba-birraitona Juan Lopez de Lazarraga izan zen, goitizenez \u00abKontularia\u00bb, Isabel eta Fernando errege-erreginen kontularia izan zelako, eta gainera erreginaren testamentuaren betearazlea eta O\u00f1atiko Bidaurretako moja klaratarren komentuaren sortzailea izan zena. Gurasoak Pedro Perez de Lazarraga eta haren bigarren emazte Elena Lopez de Uralde (H) Ordo\u00f1ana (edo Erdo\u00f1ana) zituen; 1575ean ezkondu zen, Arriolan, Katalina Gonzalez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[285],"class_list":["post-2825","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>PEREZ DE LAZARRAGA, Juan(Larrea, Barrundia, Araba, c.\u202f1548 - Larrea, Barrundia, Araba, 1605). Arabako Larrea Dorreko jauna; \u00abPoeta\u00bb deitua. - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"PEREZ DE LAZARRAGA, Juan(Larrea, Barrundia, Araba, c.\u202f1548 - Larrea, Barrundia, Araba, 1605). Arabako Larrea Dorreko jauna; \u00abPoeta\u00bb deitua. - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Haren osaba-birraitona Juan Lopez de Lazarraga izan zen, goitizenez \u00abKontularia\u00bb, Isabel eta Fernando errege-erreginen kontularia izan zelako, eta gainera erreginaren testamentuaren betearazlea eta O\u00f1atiko Bidaurretako moja klaratarren komentuaren sortzailea izan zena. Gurasoak Pedro Perez de Lazarraga eta haren bigarren emazte Elena Lopez de Uralde (H) Ordo\u00f1ana (edo Erdo\u00f1ana) zituen; 1575ean ezkondu zen, Arriolan, Katalina Gonzalez [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\\\/\",\"name\":\"PEREZ DE LAZARRAGA, Juan(Larrea, Barrundia, Araba, c.\u202f1548 - Larrea, Barrundia, Araba, 1605). Arabako Larrea Dorreko jauna; \u00abPoeta\u00bb deitua. - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-21T10:14:28+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"PEREZ DE LAZARRAGA, Juan(Larrea, Barrundia, Araba, c.\u202f1548 &#8211; Larrea, Barrundia, Araba, 1605). Arabako Larrea Dorreko jauna; \u00abPoeta\u00bb deitua.\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"PEREZ DE LAZARRAGA, Juan(Larrea, Barrundia, Araba, c.\u202f1548 - Larrea, Barrundia, Araba, 1605). Arabako Larrea Dorreko jauna; \u00abPoeta\u00bb deitua. - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"PEREZ DE LAZARRAGA, Juan(Larrea, Barrundia, Araba, c.\u202f1548 - Larrea, Barrundia, Araba, 1605). Arabako Larrea Dorreko jauna; \u00abPoeta\u00bb deitua. - Iura Vasconiae","og_description":"Haren osaba-birraitona Juan Lopez de Lazarraga izan zen, goitizenez \u00abKontularia\u00bb, Isabel eta Fernando errege-erreginen kontularia izan zelako, eta gainera erreginaren testamentuaren betearazlea eta O\u00f1atiko Bidaurretako moja klaratarren komentuaren sortzailea izan zena. Gurasoak Pedro Perez de Lazarraga eta haren bigarren emazte Elena Lopez de Uralde (H) Ordo\u00f1ana (edo Erdo\u00f1ana) zituen; 1575ean ezkondu zen, Arriolan, Katalina Gonzalez [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\/","name":"PEREZ DE LAZARRAGA, Juan(Larrea, Barrundia, Araba, c.\u202f1548 - Larrea, Barrundia, Araba, 1605). Arabako Larrea Dorreko jauna; \u00abPoeta\u00bb deitua. - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-21T10:14:28+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/perez-de-lazarraga-juan-226-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"PEREZ DE LAZARRAGA, Juan(Larrea, Barrundia, Araba, c.\u202f1548 &#8211; Larrea, Barrundia, Araba, 1605). Arabako Larrea Dorreko jauna; \u00abPoeta\u00bb deitua."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2825","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2825\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2825"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2825"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}