{"id":2813,"date":"2020-04-21T12:02:27","date_gmt":"2020-04-21T10:02:27","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-220-eu\/"},"modified":"2020-04-21T12:02:27","modified_gmt":"2020-04-21T10:02:27","slug":"sarrera-220-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-220-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Modernitate aroko mendeetan, Araban sortutako edo arabar jatorriko egileek literatura juridiko, politiko eta historikoaren arloan idatzitako lanak \u2014edo, hobeto esanda, iritsi zaizkigunak\u2014 inguruko lurraldeetakoen aldean oso ugariak ez badira ere, ez da erraza izan lan horien gainean historialariek eta juristek erakutsi duten interesaren agerpen egoki bat osatzea. Lan horiek, 1600etik aurrera, argi erakusten dute errealitate historiko desberdinak bizi izan zituztela lurralde horretako herritarrek. Behe Erdi Arotik, Gaztelako atea zabaltzen zizkien portu kantabriarretatik iristen ziren salgai, pertsona nahiz ideiei, eta lurraldearen kokapen estrategiko horren ondorioz sortu ziren harreman ekonomiko biziek lotura trinkoak eragin zituzten, itsasertzeko herriekin ez ezik, barnealdekoekin ere. Guregana iritsi diren datuen arabera, Erdi Arotik jadanik, Bizkaitik nahiz Gipuzkoatik etorritako familiak lekutzen ziren Arabako herri eta hirietan \u2014Agurain eta Gasteizen, besteak beste\u2014, eta haien bidez iristen ziren herrialde honetara historialari arabar urriek utzitako testuetan ageri diren kultur osagaiak eta kezka historikoak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bandoen arteko liskarrak eta ika-mikak ugari izanik, Probintziako nahiz hiribilduetako botereek Ordenantzen Koadernoa (1463) erredaktatu zuten. Hau da, laster topatzen dugu estatutu arauemaile bat, ia osorik iraun zuena, aldaketa gutxi batzuk sartuta, modernitate aroko mendeen amaiera arte. Esate baterako, Gortera bidalitako ordezkariaren figurak 1463ko liburu horretan agertzen den arautegi berarekin iraungo du 1700eko koadernoen edizioetan. Probintziaren eta Gortearen errealitate historikoek aldaketa nabarmenak izan zituzten hurrengo mendeetan, baina, itxura denez, arauei zegokienez, aldaketa handirik ez zen behar.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arabako herritarrak boterearen inguruan oparoen agertzen zaizkigun garaiak, ziurrenik,\u00a0<span>xv.<\/span>\u00a0eta\u00a0<span>xvi.<\/span>\u202fmendeak izan ziren. Errege-erregina\u00a0<i>Katolikoen<\/i>\u00a0eta Karlos\u202fI.aren agintaldietan arabar asko aritu ziren haien administrazioetan lanean (idazkariak, diruzainak, kontulariak, letraduak, enbaxadoreak). Herrialdearen eta zenbait leinuren fideltasunak argi islatu ziren, gizon eta ahalegin asko eskaini baitzituzten, bai Nafarroako erresumaren konkistarako, 1512an, eta bai Aguraingo kondearen oldarraldiaren aurkako ekintzan, komunitateen garai gatazkatsuetan. Monarkia hispanikoarekiko hurbiltasuna\u00a0<span>xv.<\/span>\u202fmendearen hasierako hamarkadetan finkatu zen. Ordutik aurrera, areagotu egin zen arabar nobleziako semeen presentzia Karlos\u202fI.aren Inperioaren goi-karguetan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arabar nobleziako familia batzuek leku erosoa aurkitu zuten Karlos\u202fI.aren eta Europako beste monarka batzuen zerbitzura. Martin Salinas Errege-erregina\u00a0<i>Katolikoen<\/i>\u00a0paje izan zen, leku hori lortzeko Habsburgo etxearentzat zerbitzu diplomatikoen eginkizunetan hartu zuen heziketa kortesanoa erabilita. Haren lehengusu Juan Alonso Gamiz ere, garai horretan antzeko zereginetan ibili zen. Filipe\u202fII.aren erregealdian sartuta, Frances Alava Beaumont haren enbaxadore eta artilleriako kapitain jenerala izan zen. Beste adibide adierazgarri bat izango litzateke Larreako dorreko jauna, Juan Perez de Lazarraga (1548-1605). Arabar nobleziako familia zahar batean jaio zen, eta Probintziako ardura politikoko karguetan hainbat urtez jardun ondoren, Gortearen gogoko kultur jarduerekin lotuta agertzen da. Errealitate hori eskuizkribu batean islatu zen (2004an aurkitu zena), eta hor agertzen dira errenazimentu garaiko mentalitatea eta gustuak, antzinako arabar noblezia txiki eta liskarzale haren iruditik urrun. Hori bai, euskara da agertzen den hizkuntza nagusia, dirudienez, artean ere bizi-bizi zegoelako Arabako lurralde eta hirietan,\u00a0<span>xv.<\/span>\u202fmendearen amaieran.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alfonso Rodrigez de Gebara idazlea, esaterako, arabar askok Gaztelako unibertsitateetan ikasi eta probintziako mundu txiki eta estutik urrun bizitzeko zuten gogoaren erakusgarria da. Modernitatearen hasierako bi mende horietako egile gehienen lanak iritsi bazaizkigu, ondorengo mendeetako historialariek hartutako erreferentzien bidez izan da, ez beste bide batetik. Haien kezka nagusia kontakizun genealogikoak egitea izaten zen, eta asmoa, batez ere, arbasoen laudorioak agertzea, seme-alaba berriak Monarkia Hispanikoan ahalik eta erosoen kokatu beharrez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tubalismoaren edo kantabrismoaren defentsa, \u2014garai hartako testuinguru historikoan, historialari gipuzkoarren lanetan txertatzen zena, adibidez Zaldibia batxillerraren eta Esteban Garibairen lanetan\u2014 Diego de Salvatierraren figura ezezagunarengan gauzatzen da. Gasteiztar hori hiriburuko nahiz Arabako kargu politiko nagusiak betetzera iritsi zen, eta 1585ean\u00a0<span>Gobierno y Rep\u00fablica de Vitoria<\/span>\u00a0eskuizkribua idatzi zuen. Testu hau ere galdu zen, beste asko bezala, eta ondorengo mendeetako egileen aipamenengatik soilik ezagutzen dugu. Egile horrek berak Zaldibiak 1564an idatzitako\u00a0<span>Suma de las cosas Cant\u00e1bricas y Guipuzcoanas<\/span>\u00a0eskuizkribua handitu egin zuen. Kantabrismoa nobleziaren inguruko teoria edo ideologia izan zen,\u00a0<span>xviii.<\/span>\u202fmendearen erdialdera arte arrakastatsua izan zena. Ideia horren justifikazioa Martin Alonso Sarriaren eskuizkribu galduan (<span>Teatro Cant\u00e1brico<\/span>), berriz agertzen bada ere, ideologia horren produkturik garatuena\u00a0<span>xvii.<\/span>\u202fmendearen erdi aldera erredaktatu zen. Frantziarekiko gerraren garaian, Kantabriako Kontseiluaren egoitza Gasteizen jarri zen, eta testuinguru horretan (1638-1643), Filipe IV.ak herrialdeari gerra-zerbitzuak eskatzen zizkionez, hari erantzuteko eta probintziaren posizio historikoa justifikatu beharrez, testu bat prestatzeko asmoa sortu zen. Arabako legegizon eta probintziaren aholkulari Juan Arkaia Maturanak erredaktatu zuen testua, behin ere inprimatu ez bazen ere. Bilduma bat zen testua, eta landu zituen gai nagusiak, Arabaren subiranotasuna, 1332ko bategite-ituna, eta kantabrismoa, besteak beste.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>xviii.<\/span><\/span><span>\u202fmendean dinastia berri bat iristeak, Arabako probintziaren eta Gasteizko hiriaren osagai diferentziala piztu zuen. Haien kokapena estrategikoa izanik, lehen esan dugun bezala,\u00a0<span>xv.<\/span>\u202fmendetik aurrera, Gaztelako Koroaren aduana-postuak, (itsasoko hamarrenak eta lehorreko portuak) Araban ezartzen ziren. Gasteiz eta Agurain \u2014Bizkaiko Urdu\u00f1a eta Balmasedako postuekin batera\u2014 salgai, pertsona eta ideien joan-etorria kontrolatzeko talaia bihurtu nahi izan zituzten. Bidaiari atzerritarren kontakizunen arabera, lurralde emankorra, nekazariek ongi landutakoa zen Araba, eta hiriburua, Gasteiz, haien beharrak asetzeko modukoa. Haietako askok mugazainen berri ere ematen dute, eta haiengandik jasan behar izan zituzten gehiegikerien berri ere bai.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aduana-sistema hori, Kantabriako Barrutia izenez ere ezagutzen zena, idazpen-erregistratzaileen eskuetan egon zen aurreko mende ia osoan. Borboiko etxekoak iritsi zirenean, ordea, aspaldiko mesedeak berreskuratzeko politika abiarazi zuten, eta errenta hori Koroaren eskuetan geratu zen. Mugaren zuzendaritza eta kudeaketa,\u00a0<span>xviii.<\/span>\u202fmende osoan zehar, Arabako merkatari eta nobleen eskuetan egon zen. Aduana-sistemak \u2014buru exekutiboa eta administratzailea Gasteizen zegoela\u2014 dinastia berriaren Estatu eta Despatxu idazkariekiko eztabaidak eragin zituen. Aduanak 1717an kostaldera eramateko saio zapuztuak eragindako erresuminak mende osoan zehar iraun zuen. Era berean, Koroaren zerbitzariek etengabe susmoa zuten, arabarrek, zuzen nahiz zeharka, \u2014hala herritarrek nola autoritateek\u2014 legez kanpoko jarduera horretan esku hartzen zutela, eta mende osoan zehar harreman tenkatuak izan ziren arabarren eta dinastia berriaren artean. Arma-zerbitzuen eta diru-laguntza gehiagoren eskaerak ere funtsezko osagaiak izan ziren, Borboiko etxearen administrazio berriarekiko harremanen testuinguruan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Joaquin Jose Landazuriren lanaren zabaltasuna eta oparotasuna ezin hobeto txertatzen dira\u00a0<span>xviii.<\/span>\u202fmendearen bigarren erdialdean bizi izan zen giro ernegatu horretan. Landazuriren\u00a0<span>Historia del ilustre Pa\u00eds Bascongado<\/span>\u00a0lana zentsuratu izanak ere argi erakusten duenez, monarkiatik aparatu oso bat antolatu zen, Karlos\u202fIII.ak aurrera eraman nahi zituen planteamendu politikoak kolokan jartzen zituzten ahotsak isilarazteko. Artxiboak erabilita ere, eta metodologia bat jarraituta ere, Landazurik ezin izan zion aurre egin Madrildik defendatzen zen doktrinari. Landazurik eta Prestamerok ere, nork bere ikuspegitik bada ere, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen helburuetara hurbiltzen ziren gazte arabar askorengan antzematen zen profil arrazional eta berritzailea azpimarratzen dute. Bitartean, beste arabar batzuek, esaterako Eugenio Llaguno Amirolak, printzipio horiek berak defendatzen zituzten Madrilgo Gortearen inguruetatik. Eta defendatzaile horiek ez ziren jadanik\u00a0<span>xvi.<\/span>\u202fmendean Arabako agertoki politikoa menperatu zuten Erdi Aroko leinuetako seme-alabak. Oraingo hauek jatorri apalagokoak ziren, eta haietako batzuk,\u00a0<span>xvii.\u00a0<\/span>eta\u00a0<span>xviii.<\/span>\u202fmendeetan Arabatik kanpo, Gaztelan, edo Habsburgo nahiz Borboien dinastietako monarken menpeko gainerako lurraldeetan zehar ibili izandako familien seme-alabak ziren.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Modernitate aroko mendeetan, Araban sortutako edo arabar jatorriko egileek literatura juridiko, politiko eta historikoaren arloan idatzitako lanak \u2014edo, hobeto esanda, iritsi zaizkigunak\u2014 inguruko lurraldeetakoen aldean oso ugariak ez badira ere, ez da erraza izan lan horien gainean historialariek eta juristek erakutsi duten interesaren agerpen egoki bat osatzea. Lan horiek, 1600etik aurrera, argi erakusten dute errealitate [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[285],"class_list":["post-2813","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-220-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Modernitate aroko mendeetan, Araban sortutako edo arabar jatorriko egileek literatura juridiko, politiko eta historikoaren arloan idatzitako lanak \u2014edo, hobeto esanda, iritsi zaizkigunak\u2014 inguruko lurraldeetakoen aldean oso ugariak ez badira ere, ez da erraza izan lan horien gainean historialariek eta juristek erakutsi duten interesaren agerpen egoki bat osatzea. Lan horiek, 1600etik aurrera, argi erakusten dute errealitate [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-220-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-220-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-220-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-21T10:02:27+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-220-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-220-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-220-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-220-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Modernitate aroko mendeetan, Araban sortutako edo arabar jatorriko egileek literatura juridiko, politiko eta historikoaren arloan idatzitako lanak \u2014edo, hobeto esanda, iritsi zaizkigunak\u2014 inguruko lurraldeetakoen aldean oso ugariak ez badira ere, ez da erraza izan lan horien gainean historialariek eta juristek erakutsi duten interesaren agerpen egoki bat osatzea. Lan horiek, 1600etik aurrera, argi erakusten dute errealitate [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-220-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-220-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-220-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-21T10:02:27+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-220-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-220-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-220-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2813","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2813\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2813"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2813"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}