{"id":2805,"date":"2020-04-21T11:51:35","date_gmt":"2020-04-21T09:51:35","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/zabala-miranda-jose-216-eu\/"},"modified":"2020-04-21T11:51:35","modified_gmt":"2020-04-21T09:51:35","slug":"zabala-miranda-jose-216-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zabala-miranda-jose-216-eu\/","title":{"rendered":"ZABALA MIRANDA, Jose (Bilbo, XVIII.\u202fmendea)."},"content":{"rendered":"<p><span>Ezin<br \/>\nizan dugu bildu haren bizitzaren berri askorik, baina Jaurerriko diputatu edo<br \/>\nordezkari gisa agertzen zaigu Gortean, 1745 arte \u00abmerkataritzaren<br \/>\ntransmigrazioaren\u00bb auzian esku hartzeko ardurarekin. Bizkaiak bertako<br \/>\nmerkataritzaren gainbehera geldiarazi nahi zuen, eta horretarako proposatzen<br \/>\nzuen Bilbon ezartzea merkataritzarako eta nabigaziorako Konpainia bat, Buenos<br \/>\nAiresko Trinitate Santuaren portuarekiko trafikoa antolatzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1743ko<br \/>\nirailaren 3an, Jaurerriari jakinarazi zitzaion herrialdean zabaldu zela<br \/>\ninprimaki bat, honako izenburu hau zuena: <i>Manifiesto, que al M.\u202fN. y M.\u202fL.<br \/>\nSe\u00f1or\u00edo de Vizcaya, en su Junta General de Guernica, presenta su Diputado en la<br \/>\nCorte de Madrid don Jos\u00e9 de Zabala y Miranda, con puntual relaci\u00f3n del<br \/>\nprincipio, progreso y estado de la pretensi\u00f3n de su orden entablada sobre<br \/>\nestablecer en la villa de Bilbao comercio y navegaci\u00f3n por reglas de Compa\u00f1\u00eda<br \/>\npara la carrera de Buenos Aires u otras de la Am\u00e9rica.<\/i> Anonimoa bazen ere,<br \/>\nZabalak egindakoa zen berriemaileen ustez, izan ere, Zabalak aurkeztu zuen<br \/>\nBizkaiak onartu ez zuen proposamen bat, merkataritzarako Konpainia bat<br \/>\nzabaltzeko, joan-etorriak eginez Espainia Berriko Honduras eta hemengo Castro<br \/>\nUrdialesen artean, eta zamaketako eta itsasontzien sartu-irteeretarako portua<br \/>\nhan finkatuz. Jaurerriaren iritziz, Zabalak \u00abBatzar Nagusien aginduei muzin<br \/>\negin eta bere gogoaren arabera jokatu zuen\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Batzar<br \/>\nNagusia biltzeko deialdia zabaltzen zen bitartean, Probintziaren diputatuen eta<br \/>\ngurasoen eskariari erantzunez, Pedro Fontecha Salazar jaunak idatzi zuen<br \/>\nZabalaren idatzia errefusatzeko agiria, izenburu honekin: <i>Ver\u00eddica y puntual<br \/>\nrepresentaci\u00f3n al Muy Noble y Muy Leal Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya contra el Manifiesto<br \/>\nde don Jos\u00e9 de Zabala y Miranda, en que se hace ver la verdad m\u00e1s pura y<br \/>\nsincera defendida, la acertada direcci\u00f3n de los diputados generales acreditada,<br \/>\nel celo y amor de sus patricios acrisolado, los nobles infanzones en su Junta<br \/>\ngeneral ilustrados, sobre no poderse ni deberse admitir el establecimiento de<br \/>\ncomercio y navegaci\u00f3n para la carrera de Honduras en la Am\u00e9rica, con carga y<br \/>\ndescarga en el puerto de Castro Urdiales, que por reglas de fantas\u00eda quiso<br \/>\nestablecer con detrimento del Fuero, negociaci\u00f3n y tr\u00e1fico de Vizcaya, a<br \/>\nexpensas de sus naturales.<\/i><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aurrez<br \/>\naurrekoa ez zen han geratu, eta korrejidoreak esku hartu zuen, hala eskatu<br \/>\nondoren Jaurerriko sindiko prokuradore nagusi Agust\u00edn Vildosola jaunak.<br \/>\nZabalak, hala ere, Errege Kontseilura helarazi zuen auzia, eta hark agindu<br \/>\nzuen, 1743ko azaroaren 1ean, Madrilera igortzeko Jaurerriak errefusatutako auzi<br \/>\noriginalak. Jaurerriak, ordea, argudiatu zuen ezen \u00abbake eta lasaitasun<br \/>\npublikoa aztoratzen zituen, eta libelo iraingarria zen, bai tratatzen zen<br \/>\nauziaren muinagatik, bai instruitu behar zitzaizkion aurrekariak bide ezkututik<br \/>\nibili izanagatik ere, tartean zirelarik Bizkaiaren onura ez ezik, erresuma<br \/>\nosoarena ere\u00bb, eta Kontseiluaren aginduari pasea eta erabilera ukatu zizkion.<br \/>\n1744ko urtarrilaren 11n, korrejidoreak Jaurerriko Aldundiari jakinarazi zion<br \/>\nKontseiluaren agindu berri bat, non agintzen zen, sindikoaren erantzuna<br \/>\ngorabehera, berari igortzeko jatorrizko auziari zegozkion paper guztiak<br \/>\n\u00abgobernuari zegokion auzia zelako, baliagarritasun publikokoa, eta Zabalak zuen<br \/>\nagindua ukitzen zuelako, horregatik kexu baita Kontseilua\u00bb, eta hala egin zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Auzia<br \/>\nnahasi egin zen Kontseiluak agindu zuenean Gortean ager zitezen Nicolas Antonio<br \/>\nGacitua eta Antonio Joaquin Larrinaga jaun diputatuak, eta Jaurerriko sindiko<br \/>\nAgustin Vildosola jauna. Auzia nahasi zen eta, tentsioa ere areagotu egin zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Testuinguru<br \/>\nhonetan, 1745eko martxoaren 13an, Jaurerrian hedatu zen paper bat, \u00abun amante<br \/>\nfiel hijo de Vizcaya\u00bb delako batek sinatua, eta izenburua zuena <i>Luz a los<br \/>\nciegos de ignorancia o de pasi\u00f3n, que para desenga\u00f1o com\u00fan sobre las quimeras<br \/>\nexcitadas contra don Jos\u00e9 de Zabala y Miranda por los diputados y s\u00edndico que<br \/>\nfueron del muy noble y muy leal Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya ofrece un amante individuo<br \/>\nde \u00e9l<\/i>. Bertan jasotzen zen Kontseiluko Gobernuko eta Ganberako eskribaurik<br \/>\nzaharrenaren zertifikazio bat, non agertzen zen, besteak beste, Madrilen<br \/>\nagerrarazitako diputatuei eta sindikoari etxera itzultzeko baimena eman<br \/>\nzitzaiela, Kontseiluak aginduz gero Gortean agertuko zirela zin egin ondoren;<br \/>\nbidegabe erabilitako diruak itzuliko zituztela; Zabalaren aurka irekitako auzi<br \/>\nkriminala artxibatuko zela, aldeak libre geratuz aurrera jarraitzeko Zuzenbide<br \/>\nzibiletik; eta erregeak gaitzetsi zuela agertu zirenen jarduketa. Papera<br \/>\nsinatzen zuenak baieztatzen zuenez, Zabalak erabateko garaipena lortu zuen,<br \/>\neztabaidatutako ohorezko puntu nagusian, eta aurkariek egin zizkioten irainen<br \/>\nkalte-ordaina jaso zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Testuinguru<br \/>\nhorretan, 1745eko apirilaren 25ean, erregeari eskari bat helarazi zioten<br \/>\nAntonio Julian Orueta eta Pedro Joseph Mugertegi diputatuek. Txosten zabal<br \/>\nbatean eskatzen zioten monarkari haien aurreko diputatu zigortuei ezarritako<br \/>\nzigorra, bidegabe erabilitako diruak Jaurerriari itzultzekoa, barkatzeko.<br \/>\nJaurerriaren txosten luzearen amaieran azaltzen zen ordurako erabat finkatua<br \/>\nzen argudioa, alegia, bereizi ezinak zirela Bizkaiaren arreta eta kezka pizten<br \/>\nzituzten helburuak: lehenengoa, erregeari zerbitzatzea, eta bigarrena, \u00abharen<br \/>\nohore garbia mantentzea\u00bb. Eta 1745eko uztailaren 11n, Errejimentuak<br \/>\n(Probintziaren gurasoekin batera) Zabalari emandako ahala atzera botatzea<br \/>\nerabaki zuen, haren izen eta ospe ona mantendu bazituen ere. Hark izan zituen<br \/>\nahalak Pedro Jose Mendieta Berganza jaunari eman zizkion, hura Madrilen bizi<br \/>\nzelako eta Bilboko Kontratazioaren Etxeko prokuradorea zelako, eta agindu zion<br \/>\nerregeari baimena eska ziezaion, La Plata ibaiarekiko merkataritzarako<br \/>\nKonpainia antolatzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Helegiteen<br \/>\nelaborazio-prozesua burutzeko, 1746ko urtarrilaren 20an, Joseph Zabala jaunak<br \/>\nMemorial zabal bat idatzi zuen gai horren inguruan: <i>Los perjuicios que<br \/>\nsufr\u00edan los pueblos del Se\u00f1or\u00edo de Bizkaia por el desp\u00f3tico manejo de los<br \/>\ndiputados del mismo Se\u00f1or\u00edo<\/i>. Madrilgo Gobernu Kontseiluan aurkeztu zuen,<br \/>\neta bertan jakinarazten zizkion erregeari, zehaztasunez, patrizio bilbotarrek<br \/>\nJaurerriko gobernu orokorraren, eta zehatzago, Bilbo hiriko gobernuaren gainean<br \/>\ngauzatzen zituzten irregulartasun ugari eta etengabeak. Horrekin, lehen<br \/>\nhelarazitako (1745eko apirilaren 30ean) <i>apunte de dolencias<\/i> delakoa<br \/>\nosatu nahi zuen, eta haren aburuz haiek konpontzeko beharrezkoak ziren neurriak<br \/>\nazaltzen zituen, bere betebeharra zelakoan, erregeari zerbitzua emateko<br \/>\n\u00abbasailu eta patrizioen legeen arabera\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Madrilgo<br \/>\nGobernu Kontseiluan entregatu zuen Memorial hartan Zabalak salatzen zuen<br \/>\nBizkaiko boterea oligarkiaren esku geratzen ari zela, batez ere Bilbon, non<br \/>\nhiriko jaun boteretsuenek lortu zuten, \u00abhainbat trikimailu erabilita\u00bb, beren<br \/>\neta ingurukoen eskuetan geratzea Jaurerriko enplegu guztiak, eta Aldundiaren<br \/>\neta Errejimentuen egoitzak Bilbon jartzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Salaketa<br \/>\nhorretan, azpimarragarria da kategoria berri bat sortzen dela, \u00abProbintziaren<br \/>\ngurasoak\u00bb izeneko kategoria. Zabala larritu zen gehiegikeria berri horren<br \/>\naurrean, izan ere, Aldundian biurtekoa egin ondoren, diputatuak igarotzen ziren<br \/>\n\u00abProbintziaren guraso\u00bb izatera, foruak ebazten zituen irizpide guztien kontra,<br \/>\neta \u00abberen nahikeria eta helburu partikularrak, beste asmorik gabe\u00bb. Une<br \/>\nhorretatik aurrera, Probintziaren gurasoak Aldundi eta Errejimentuetan<br \/>\nintegratzen ziren, diputatuen deiaren arabera eta, etorri ala ez, beren<br \/>\niritziak eragina zuen Jaurerriaren auzien ebazpenean, nahiz eta auzi horien<br \/>\nebazpena Gernikako Batzarren eskumena izan. Zabalaren ustez, guraso horien<br \/>\njarduerak kalte handiak ekartzen zizkion Jaurerriari, besteak beste,<br \/>\ngobernu-organo baten eskumenari, alegia, Errejimentuaren eskumenari zegozkion<br \/>\nauzietan, hura Batzarrak izendatzen baitzuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zabalak<br \/>\nkritikatu zuen beste gauzetako bat zen Jaurerriak bi urtez behin egiten zuen<br \/>\nidazkari-izendapena, izan ere, izendapen horietan, oro har,<br \/>\n\u00abidazkari-ikuskapenaz ulertzen ez zuten\u00bb eskribauak aukeratzen ziren, eta<br \/>\nkarguak berritzen ziren \u00abauzien eta aurrekarien kudeaketaz ikasten hasiak<br \/>\nzirenean\u00bb. Bestalde, haren irudiko, Jaurerriko lanpostuak bidegabe ugaritzen ari<br \/>\nziren, batez ere abokatu eta prokuradoreenak, \u00abhainbesteraino ugaritzen ari<br \/>\ndira, beren helburu bakarra da auzi biziatuak sustatzea, justifikatu ahal<br \/>\nizateko beren defentsa bidegabeak, iruzurrak eta trikimailuak\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zabala<br \/>\noso kritiko ageri zen, baita ere, Batzar Nagusien funtzionamenduarekin,<br \/>\nGernikako Batzarrera etortzen ziren Bilbotik kanpoko ordezkariek ez zutelako<br \/>\nizaten informazio nahikoa tratatu beharreko gaiei buruz, Aldundiaren<br \/>\ndeialdietan ez baitzitzaien ematen batzarreko auzien gainean behar zen informazioa.<br \/>\nAre gehiago, Aldundiak beretzat hartzen zituen Batzar Nagusiei zegozkien<br \/>\neskumenak. Esate baterako, Jaurerriaren ordezkaritza osoa Batzar Nagusietan<br \/>\nelkartzea saihesteko, aitzakia jartzen zuten Batzarra elkartzea gastu handia<br \/>\nzela, eta auzia Aldundian erabakitzen zuten. Gainera, \u00abcuando les parece variar<br \/>\nalg\u00fan acuerdo de Juntas lo executan por el t\u00e9rmino de un mes o dos, que por<br \/>\neste tiempo queda a su arbitrio la extensi\u00f3n de acuerdos, sin r\u00fabrica de<br \/>\nvocales, ni estos con copia fee haciente de ellos\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zabalak<br \/>\nesan zuenaren arabera, gehiegikeriazko eta ustelkeriazko giro haren errudun<br \/>\nhandienak Jaurerriaren kontsultoreak ziren, izan ere, \u00abpor todos estos<br \/>\nartificiosos medios y otros, consiguen se venere en Juntas qualquier dictamen<br \/>\nsuyo y que se acuerde por ley ynviolable quanto llevan meditado desde Bilbao\u00bb.<br \/>\nBeren helburuak ziurtatzeko, \u00abllevan ganados a los abogados consultores, que<br \/>\nconcurren a estas actas con pretexto de [ser] int\u00e9rpretes de el fuero\u00bb. Horrez<br \/>\ngain, kontsultoreen etengabeko esku-hartzeagatik \u00abse cerraban las puertas al<br \/>\nrecurso a la justicia e indemnidad de agravios que toda comunidad o individuo<br \/>\nparticular quisiera solicitar en Juntas a trav\u00e9s de sus memoriales pues,<br \/>\nsujetos estos a la censura de los consultores, no se anotar\u00eda ning\u00fan memorial<br \/>\nde agravios que denunciase los causados por ellos mismos, los diputados o sus<br \/>\nconfederados\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zabalak,<br \/>\nsalaketa egitetik harago, 28 puntuko arautegi berri bat ezartzea proposatu<br \/>\nzuen, aldaketak eramanez erakunde bizkaitarren funtzionamendura, eta horiez<br \/>\ngain, hamar konponbideren zerrenda luzea, haren ustez beharrezkoak,<br \/>\nJaurerriaren egoera politikoa eta ekonomikoa zuzentzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Memorialaren<br \/>\nirakurketak ondorioak izan zituen. 1746ko martxoaren 10ean erregeak El Pardotik<br \/>\nKontseiluari igorri zion, eta han erabaki zen, hilaren 14an, fiskalaren esku<br \/>\nuztea. Haren erantzunak, 1746ko apirilaren 26an, arrazoia Zabalari ematen zion,<br \/>\n\u00abbasailu eta patrizio onen legea\u00bb baliatu zuelako. Kontseiluak onartu zuen<br \/>\nfiskalaren irizpena eta erregeari proposatu zion, ekainaren 3an, Gortearen<br \/>\nbisitatzaile bat izenda zezan, \u00abpor lo comveniente que ser\u00e1 se alle autorizado<br \/>\npara la importancia de el asunto\u00bb&#8230;\u00aby para asegurar el acierto en un negocio<br \/>\ntan grabe y conducente a las regal\u00edas y beneficio de la causa p\u00fablica de todo<br \/>\nel Se\u00f1or\u00edo y lo particular de la villa de Vilbao\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregeak,<br \/>\n1746ko azaroaren 27an, Pedro Samaniego Monterreyar C\u00f3rdoba izendatu zuen<br \/>\nbisitatzaile eta ministro. Bizkaira 1747ko urtarrilaren 7an iritsi, (Zabalaren<br \/>\nmemoriala argitaratu eta urtebetera) eta Errejimentuan elkartu zen Jaurerriko<br \/>\nbi diputatu, 12 errejidore eta bi sindikoekin, Basabilbaso eskribauaren<br \/>\naurrean, Uribarri idazkaria ordezkatzen baitzuen hark. Errejimentuan erakutsi<br \/>\nzizkien bisita haren gobernamendurako agindua eta instrukzioa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jaurerriak<br \/>\nerregearengana jo zuen, diputatu nagusiek 1747ko urtarrilaren 11n sinatutako<br \/>\nerrepresentazio baten bidez, leporatu zitzaizkien erruetatik erator zitezkeen<br \/>\nkarguei erantzuna emateko, eta Bizkaiak erakuts zitzan Koroarekiko leialtasun<br \/>\neta obedientzia etengabeak. Eta maiatzaren 29an Errejimentuaren Batzarrera<br \/>\ndeitu ziren merinaldeak, hiribilduak eta hiriburua, erregeari helarazteko<br \/>\nonartzen zela Jaurerriari eskatutako 30.000 pesoren dohaintza. Samaniegok<br \/>\namaitutzat eman zuen bere eginkizuna, eta Jaurerria errugabetu zuen, Zabalak<br \/>\naurkeztu zituen gehiegikeriazko akusazio larrietatik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Fidel<br \/>\nSagarminagaren esanetan, Zabalak salatutako gehiegikeriak ezkutatu zitzaizkion<br \/>\nbisitatzaileari, baina argitara atera ziren beste gehiegikeria batzuk,<br \/>\nEnkarterrietan zenbait jauntxo handiren itzalpean egindakoak, eta Jaurerriko<br \/>\ndiputatuek ozenki salatu zuten Jaurerriaren egonezinaren egiazko arrazoiak ez<br \/>\nzirela Bizkaiko foru-gorputzek egindako ustezko gehiegikeriak, ezpada Jaurerria<br \/>\n1733tik jasaten ari zen beste gehiegikeria batzuk, askoz ere larriagoak eta<br \/>\negiazkoak, hala nola berrikuntzak, bortizkeriak eta zapalkuntzak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aurrez<br \/>\naurreko horren ondorioz, Jaurerriak Koroarekiko (hari eskatu behar zion foruen<br \/>\nberrespena) zuen fideltasuna argi jaso beharrez, Jaurerriko<span>\u00a0 <\/span>kontsultore Pedro Fontecha Salazarren lana, <i>Escudo<br \/>\nde la m\u00e1s constante fe y lealtad,<\/i> inprimatzeko agindua eman zen,<br \/>\n1748-1749an. Haren antz handikoa zen Fontechak berak 1743an idatzitako <i>Ver\u00eddica<br \/>\ny puntual representaci\u00f3n&#8230;<\/i><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ezin izan dugu bildu haren bizitzaren berri askorik, baina Jaurerriko diputatu edo ordezkari gisa agertzen zaigu Gortean, 1745 arte \u00abmerkataritzaren transmigrazioaren\u00bb auzian esku hartzeko ardurarekin. Bizkaiak bertako merkataritzaren gainbehera geldiarazi nahi zuen, eta horretarako proposatzen zuen Bilbon ezartzea merkataritzarako eta nabigaziorako Konpainia bat, Buenos Airesko Trinitate Santuaren portuarekiko trafikoa antolatzeko. 1743ko irailaren 3an, Jaurerriari jakinarazi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[283],"class_list":["post-2805","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ZABALA MIRANDA, Jose (Bilbo, XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zabala-miranda-jose-216-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ZABALA MIRANDA, Jose (Bilbo, XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ezin izan dugu bildu haren bizitzaren berri askorik, baina Jaurerriko diputatu edo ordezkari gisa agertzen zaigu Gortean, 1745 arte \u00abmerkataritzaren transmigrazioaren\u00bb auzian esku hartzeko ardurarekin. Bizkaiak bertako merkataritzaren gainbehera geldiarazi nahi zuen, eta horretarako proposatzen zuen Bilbon ezartzea merkataritzarako eta nabigaziorako Konpainia bat, Buenos Airesko Trinitate Santuaren portuarekiko trafikoa antolatzeko. 1743ko irailaren 3an, Jaurerriari jakinarazi [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zabala-miranda-jose-216-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zabala-miranda-jose-216-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zabala-miranda-jose-216-eu\\\/\",\"name\":\"ZABALA MIRANDA, Jose (Bilbo, XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-21T09:51:35+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zabala-miranda-jose-216-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zabala-miranda-jose-216-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zabala-miranda-jose-216-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ZABALA MIRANDA, Jose (Bilbo, XVIII.\u202fmendea).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ZABALA MIRANDA, Jose (Bilbo, XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zabala-miranda-jose-216-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ZABALA MIRANDA, Jose (Bilbo, XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","og_description":"Ezin izan dugu bildu haren bizitzaren berri askorik, baina Jaurerriko diputatu edo ordezkari gisa agertzen zaigu Gortean, 1745 arte \u00abmerkataritzaren transmigrazioaren\u00bb auzian esku hartzeko ardurarekin. Bizkaiak bertako merkataritzaren gainbehera geldiarazi nahi zuen, eta horretarako proposatzen zuen Bilbon ezartzea merkataritzarako eta nabigaziorako Konpainia bat, Buenos Airesko Trinitate Santuaren portuarekiko trafikoa antolatzeko. 1743ko irailaren 3an, Jaurerriari jakinarazi [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zabala-miranda-jose-216-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zabala-miranda-jose-216-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zabala-miranda-jose-216-eu\/","name":"ZABALA MIRANDA, Jose (Bilbo, XVIII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-21T09:51:35+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zabala-miranda-jose-216-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zabala-miranda-jose-216-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zabala-miranda-jose-216-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ZABALA MIRANDA, Jose (Bilbo, XVIII.\u202fmendea)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2805","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2805\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2805"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2805"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}