{"id":2801,"date":"2020-04-21T11:47:35","date_gmt":"2020-04-21T09:47:35","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\/"},"modified":"2020-04-21T11:47:35","modified_gmt":"2020-04-21T09:47:35","slug":"fontecha-salazar-pedro-214-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\/","title":{"rendered":"FONTECHA SALAZAR, Pedro (Nograro, Araba, ca.\u202f1673 &#8211; Bilbo, 1753)."},"content":{"rendered":"<p><span>Pedro Fontecha Salazar Nograro herrian (Gaubea, Araba) jaio zen. Data<br \/>\nzehatza ez dakigu, bataio-liburua sute batean hondatu zelako. 1673 aldera<br \/>\njaioko zen, badakigulako ziur laurogei urte beteak zituela Bilbon hil zenean,<br \/>\n1753ko irailaren 3an, gauean. Gurasoak ere Gaubeakoak ziren, aita Pedro<br \/>\nFontecha Villana\u00f1ekoa, eta ama Mariana Astuliz Nograrokoa. Hogeita hamarren bat<br \/>\nurte izango zituen Maria Jacinta Bozorekin ezkondu zenean, 1704ko abuztuaren<br \/>\n28an, Urdu\u00f1an. Hiri hartan bizi izan ziren eta han jaio ziren haien lehenengo<br \/>\nbost seme-alabak, 1706tik 1718ra bitartean. Han bizi zenean bete zituen kargu<br \/>\neta jardueretatik, nabarmentzekoa da alkate nagusia izan zela, 1713an. Ondoren,<br \/>\nBilbora joan zen bizitzera, baina Urdu\u00f1ako ahalordedun-lanak egin zituen,<br \/>\nbatzuetan, Batzar Nagusietan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez dakigu ez non, ez nola lortu zuen legegizon-prestakuntza, baina<br \/>\ngauza ziurra da lortu zuela Legeetan lizentziaduna izatea, eta lanbide horretan<br \/>\njardun zuela bizitzan. Abokatu aritu zen Bilbon, baina haren lege-jarduerarik<br \/>\nnabarmenena Jaurerriaren kontsultore-eginkizunean bete zuena izan zen, hainbat<br \/>\nbiurtekotan: 1718-1720, 1724-1726, 1728-1730, <\/span><span>1732-1734, 1738-1740 eta 1746-1748 biurtekoetan,<br \/>\nhain zuzen ere. Denbora horren zati handi batean, Jaurerriaren gutunen<br \/>\narduradun ere izan zen. Kontsultore-kargurako bi abokatu izendatzen ziren, bi<br \/>\nurterako, urteko Batzar Nagusien bilkuran karguak berritzen zirenean. Haien<br \/>\neginkizuna garrantzitsua zen, irizpena eman behar baitzuten zuzenbidezko<br \/>\nzalantza guztien aurrean, eta zuzenbidearen erantzuna eskatuz Jaurerriaren<br \/>\nbarneko instituzioetatik planteatzen zitzaizkien auzi guztien aurrean. Irizpen<br \/>\nhorietan oinarrituta ezartzen zituen helegiteak Jaurerriko Sindiko Prokuradore<br \/>\nNagusiak, egokia ikusiz gero, batez ere, auzitan zegoena <i>pase foral<\/i> edo<br \/>\nforu-baimena erabiltzeko eskubidea erabiltzea zenean, Gorteak agindu eta<br \/>\nJaurerrian bete beharreko ebazpen baten aurrean. Beraz, Jaurerrian analisi<br \/>\njuridikoaren beharra zuten auzi guztietan esku-hartzen zuten kontsultoreek, bai<br \/>\nBatzar Nagusietan sortzen ziren auzietan, bai Aldundiaren eguneroko jardueran<br \/>\nsortzen zirenetan ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nahikoa<br \/>\nezaguna da Fontechak Bilbon eraman zuen abokatu-jarduera, gorde diren<br \/>\nirizpenetan argi ageri delako etengabe esku-hartzen zuela lizentziadunak,<br \/>\naskotariko auzietan. Veraguako dukearen aholkularia ere izan zen, beharbada<br \/>\nhura, beste hainbeste bezala, bezero gisa hurbilduko baitzitzaion, foroan zuen<br \/>\nospea eta gaitasunagatik. <span>Datu hau oso<br \/>\nesanguratsua da, agerian jartzen duelako Jaurerrian nahiz bera sortu zen<br \/>\nlurraldean erro sendoak zituen nobleziak harenganako konfiantza osoa zuela.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Haren bizitzako alderdirik aipagarriena, zalantzarik gabe,<br \/>\nJaurerriaren kontsultore aritu zen aldia da, alegia, 1718tik ia hil arte,<br \/>\n1753an. Fontecha 1718ko martxoko Batzar Nagusian izendatu zuten lehenengo aldiz<br \/>\nkontsultore, Manuel Diagorekin batera. <\/span><span>Biak joan ziren Aldundira 1718ko irailaren 22an.<br \/>\nBerrogeita bosten bat urte izango zituen orduan Fontechak, eta hasiera<br \/>\nkorapilatsua egin zuen, izan ere, aduanaren inguruan garai hartan piztutako<br \/>\nauzian esku hartu behar izan zuen. Gatazka hura Monarkiaren eta Jaurerriaren<br \/>\nartean piztutako ika-mikarik handienetakoa zen, handiena ez bazen, eta<br \/>\neztabaida juridikoa ez ezik, herritarren hainbat matxinada ere eragin zituen.<br \/>\nZiurrenik, berak egin zituen Jaurerriak aldi hartan elaboratu zituen<br \/>\ndokumentuetako batzuk, hasierako <i>Representaci\u00f3n de petici\u00f3n de perd\u00f3n<\/i><br \/>\n(1718ko iraila) testutik hasi eta indultua ematea lortu arte (1726). Gatazka<br \/>\nhorren hasieran etorri ziren 1718ko irailaren 5eko eta 6ko gertaera dramatikoak<br \/>\neta, beraz, litekeena da Fontechak irizpena eman behar izatea azaroan zehar<br \/>\nnormaltasuna berreskuratzeko hartu beharreko neurriei buruz. Abenduaren 3an,<br \/>\ngaiari buruzko <i>Errepresentazio<\/i> bat elaboratzeko moduan egon ziren,<br \/>\n\u00abegiaz azalduz aduanetako inguruabar guztiak\u00bb. Errepresentazio hori, jadanik,<br \/>\nFontechak bere-bereak zituen tonuan eta estiloan egina zen, azaldutako datuen<br \/>\nordenagatik eta zehaztasunagatik, eta lurraren pobretasunarekin eta<br \/>\nmerkataritzarako askatasun beharrarekin lotutako topiko historiografikoen eta<br \/>\nargudioen aipamenengatik ere bai. Aduanen inguruan Jaurerriak bizi zuen<br \/>\negoeraren azalpenaren ondoren, 1718ko abenduaren 24an, beste azalpen bat etorri<br \/>\nzen, Aldundiak helarazi zuena tabako, kakao eta azukrearen merkataritzan<br \/>\naritzeko bertakoek askatasuna izan behar zutela aldarrikatuz. Ekimen horiek<br \/>\nguztiak <span>1718-1720 biurtekoan eraman ziren<br \/>\naurrera, Fontecha Manuel Diagorekin batera kontsultorea zela. Berriz ere<br \/>\nkontsultore izendatu zuten, 1724-1726 biurtekorako, eta horrek aukera eman<br \/>\nzion, indultu orokorra lortu ondoren, aduanen gatazkaren amaieran esku<br \/>\nhartzeko. Indultu hitza erabiltzea zalantzazkoa izan daiteke, izan ere, 16<br \/>\npertsona exekutatu ondoren etorri baitzen. Kasu horretan, Fontecharekin batera<br \/>\nkontsultore-lanean aritu zena, lehenengo aldiz, Roque Jose Borica izan zen. Era<br \/>\nhorretan hasi zen bi kontsultore haien arteko lankidetza luzea, eta oinarri<br \/>\nhorren gainean eraiki zen, denbora igarota, testu berri bat erredaktatu eta<br \/>\nargitaratzeko ekimena. <\/span><i>Escudo de la m\u00e1s constante fe y lealtad <\/i>izena<br \/>\njarri zioten testu hari, eta haren egile nahiz edukiari buruz xehetasun<br \/>\nhandiagoz hitz egingo dugu aurrerago.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hamarkada<br \/>\nerabakigarri hartan eraman zuen jarduera biziaz gain, 1720ko uztailaren 30eko<br \/>\nsaioan Aldundiak <span>\u00abkartero\u00bb izendatu zuen,<br \/>\nharen ardura zela <\/span>\u00abJaurerri honetara iristen diren gutunen despatxua<span>\u00bb<\/span>, ordurako bi urte bazeramatzan ere lan<br \/>\nhori egiten. Kargu horretan, gutxienez, hogeita bost urtez aritu zen,<br \/>\nbitartean, ikusi dugunaren arabera, kontsultore aritu zela, hainbat<br \/>\nbiurtekotan. Ez da harrigarria, beraz, kontsultore titular izan ez zen tarteetan<br \/>\nere eragin handia izatea erakundeen jardueran, Jaurerriaren historian hain<br \/>\ngarrantzitsua izan zen hamarkada hartan (1718-1728). Izan ere, karteroaren<br \/>\nkargua, itxura batean, mugatua eta instrumentala bazen ere (Jaurerrira iristen<br \/>\nziren gutunak despatxatzea), kontuan izan behar da postu horretatik<br \/>\nJaurerriaren eta Gortearen arteko komunikazio guztien berri izaten zuela. Aldi<br \/>\nhartan Fontechak bere jardueran elkartzen zituen ardura eta inguruabar guztiei<br \/>\nerreparatuta, argi ondoriozta daiteke karteroaren eginkizuna hurbilago zegoela <i>kantzelari<\/i><br \/>\neginkizun klasiko eta mamitsutik, alegia, jaurerriaren dokumentazio ofizialaren<br \/>\narduratik, gutunen erregistratzaile edo <i>gutun-idazle<\/i> hutsaren arduratik<br \/>\nbaino<span>. Zalantzarik gabe, <\/span>Fontechak<br \/>\nposizio horri probetxua atera zion, Foruen ikerketan eta defentsan egin zuen<br \/>\nlan etengabean. Sarbide zuzena zuen artxiborako eta dokumentu-funtserako,<br \/>\nberarentzat hain baliagarria izan zena bere irizpen, memorial, gutun eta<br \/>\nbestelako agiriak lantzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hamarkada<br \/>\nhorretan etorri zen, 1726an, kontrabandorako epaile berezi bat izendatzeko<br \/>\nGortearen asmoa. Hasieratik kontrako iritzi sendoa hedatu zen, argudiatuz ezen<br \/>\n\u00abJaurerriak izan behar dituen epaileak zehazten dituzten Foru-legeei kontra<br \/>\negiten zietelako, eta ez daiteke bestela jokatu, hala erabaki baitzen 1680ko<br \/>\nazaroaren 7ko eta 1702ko uztailaren 5eko Batzar Nagusietan. Akordio hau onartu<br \/>\nzen eta aurrerantzean halako despatxuei baliagarritasuna erabat ukatzeko<br \/>\nagindua eman zen\u00bb. Horrenbestez, 1740an postu horretarako Manuel Antonio Horcasitas<br \/>\nizendatzearen aurkako oposizioa argudiatzeko oinarriak finkatuta geratu ziren,<br \/>\neta horren ondorioz sortu zen, hain zuzen ere, <i>Escudo <\/i>deitu zen testua<br \/>\nelaboratzeko eta argitaratzeko motiboa<i>.<\/i><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hurrengo<br \/>\nhamarkadan, 1728. urtean, Fontecha kontsultore izendatu zuten bi urterako.<br \/>\nAtzerritar bertakotuen auzi garrantzitsu eta interesgarrian esku hartu behar<br \/>\nizan zuen. Bilboko Kontratazio eta Kontsulatu Etxeak abiarazi zuen auzia,<br \/>\natzerriko merkatari batzuen erreklamazioen ondorioz, zenbait kargutara iristeko<br \/>\naukera ukatzen baitzitzaien.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1730eko<br \/>\nhamarkada horretan are gehiago sendotu zen Fontecharen eta Roque Jose Boricaren<br \/>\narteko lankidetza, Fontecha bi biurtekotan aritu zelarik kontsultore. Aldi<br \/>\nhartan hasi zen erabiltzen <i>batasun printzipala<\/i> kontzeptua Jaurerriaren<br \/>\neta Koroaren arteko lotura izendatzeko, Jaurerriak exijitzen baitzuen,<br \/>\nziurrenik Fontecharen ideia argietan oinarrituta, \u00abForuaren legeekin bat<br \/>\ndatozen aginduak oro bete eta zaintzeko, Errege-erreginek haien zina egiten eta<br \/>\nberresten dituztelako, Jaurerriaren eta Gaztelako Erresumaren arteko<br \/>\nberdintasunezko batasun printzipala eta ez erantsia itundu zenetik\u00bb. Argudio<br \/>\nhoriek guztiek, eta are berariazko erredakzioa ere, lengoaia gero eta<br \/>\nkodifikatuago batean gauzatzen ari zena, erruz eta argi agertu ziren <i>Escudo<\/i><br \/>\nlanean. Beraz, baieztatzen ahal dugu <i>Escudo<\/i> lanean aurkitzen diren ohiko<br \/>\nargudioak mendearen hirugarren hamarkadan agertu zirela, garai hartako<br \/>\nkontsultoreen hainbat irizpenetan, baina batez ere, Borica eta Fontecharen<br \/>\nidatzietan. Elkarren lankidetzan egin zuten esku-hartzea neurtuz gero, argi<br \/>\nantzematen da bi kontsultore horiek, aldian-aldian, kate luze baten katebegiak<br \/>\nizan zirela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte<br \/>\nhaietan egin zuen esku-hartzerik azpimarragarriena izan daiteke Enkarterri<br \/>\nJaurerrira inkorporatzearen inguruan piztutako eztabaidarekin lotutakoa.<br \/>\nEnkarterriren inkorporazioa, hori gauzatzeko modua eta ondorioak, etengabe<br \/>\natera ziren urte haietako auzietan, eta eragina izan zuten Bilbo eta Amerikaren<br \/>\narteko loturako portua aukeratzeko eztabaida istilutsuetan. <span>Madrilgo gortean indar handiz defendatzen zituen<br \/>\nbere interesak Enkarterriko talde batek, Sebasti\u00e1n de la Cuadra, Villar\u00edasko<br \/>\nmarkesa, buru zela.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Ordurako<br \/>\nFontechak argudio <i>iuspublizistak<\/i> erabiltzen zituen, bai abokatu<br \/>\npartikular gisa, bai kontsultore gisa ari zenean ere, beti Jaurerriaren<br \/>\nautonomia jurisdikzionala babesteko asmoz. Fontechak autonomia jurisdikzional<br \/>\nhori frantsesek edo ingelesek justizia gaztelarrarekiko zutenaren parean jartzen<br \/>\nzuen. Fontecak behin eta berriz erabili zuen argudioaren funtsa hori izan zen,<br \/>\nhain zuzen ere, Jaurerriaren eta Koroaren arteko batasunaren forma: <i>aeque<br \/>\nprincipaliter<\/i>, hau da, berdinen artean. Argudio horren zati handi bat Juan<br \/>\nGuti\u00e9rrezen lanetik (<i>Practicarum Quaestionum Civilium<\/i>) hartu zuten<br \/>\nFontechak eta bere lankideek, jakin gabe eta kontzientziarik izan gabe,<br \/>\nGuti\u00e9rrezek berak ere ia hitzez hitz erreproduzitu zuela horri buruz Andres<br \/>\nPoza lizentziadunak idatzi zuena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beraz,<br \/>\nhorren guztiaren ondorioz esan dezakegu, 1718tik 1740ra arteko bi hamarkada<br \/>\nluze kontuan hartuta, erakunde bizkaitarren defentsa, Gortearekiko<br \/>\nsolaskidetzari dagokionez, hainbat kontsultoreren lana izan zela, eta haien<br \/>\nartean nabarmendu zirela Fontecha eta Borica, esku-hartze gero eta handiagoa<br \/>\nizan zutelako. 1740an esku hartu zuten Manuel Antonio Horcasitasen<br \/>\nizendapenaren aurkaritzan, Zenon Somodevillak sustatu zuenean Kontrabandoko<br \/>\nepaile-posturako. Somodevillak nahi zuen, halaber, Manuel Olarte jauna,<br \/>\nAlmirantegoaren jurisdikzioa Bizkaian egikaritzeko asmoa zuena, Itsasoko<br \/>\nkomisario izendatu. Hirugarren izendapen bat ere izan zen: Manuel Gautua<br \/>\nKontrabandoko guarda eta bisitatzaile izendatu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kontrabandoko<br \/>\nepaile berri Manuel Antonio Horcasitas ez izendatzeko lanak fruitua eman zuen;<br \/>\nkontsultoreen tesiak gailendu ziren, eta horregatik, prozesu guztia jaso zuten <i>Escudo<\/i><br \/>\nlanean. Egun horietan, ordea, beste fronte bat zegoen irekita, merkataritza<br \/>\nbizkaitarra eta, hein batean, herrialdeko ekonomia guztia ukitzen zuen gai baten<br \/>\ninguruan. Bilboko portuaren dinamizazioaren auzia zen, batez ere Kontsuletxeak<br \/>\nbultzatzen zuena, kezka handia baitzegoen \u00abBilboko merkataritzaren gainbehera<br \/>\ngeldiarazteko\u00bb. Horretarako, Jaurerriak Jose Zabala Mirandari agindu zion,<br \/>\nAldundiaren 1737ko irailaren 22ko erabakiaren bidez, Bilbon jaioa eta Madrilgo<br \/>\nGortean bizi zen aldetik, beharrezko eginbideak egin zitzan, haren esku utziz<br \/>\nbehar zituen ahal osoak. Baina ustekabea etorri zen: Zabala ahalordetuak,<br \/>\nahalak eman zizkiotenen jarraibideen arabera jokatu beharrean, alegia, Bilbo<br \/>\neta Amerikaren arteko loturaren helmuga eta itzulera-puntua Buenos Aires<br \/>\nizatearen alde jokatu beharrean, Amerikako konexio-puntua Honduras izatearen<br \/>\nalde egin zuen, baina hemengo abiapuntua ere aldatuz, eta Castro Urdiales proposatuz<br \/>\nBilboren ordez. Jaurerria berandu konturatu zen Zabala ez zegoela bakarrik, eta<br \/>\nharen atzean zeudela Enkarterriren interesak Gortean defendatzen zituzten<br \/>\njaunen taldea, guztien buru Villar\u00edasko markesa zela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jaurerriak<br \/>\nbere posizioa berreskuratzeko lehenengo neurriak hartu eta berehala, Jose<br \/>\nZabalak haren kontra ekin zion, Gortetik antolatuta eta lagunduta, horretarako<br \/>\nmanifestu bat zabalduz, <i><span>Manifiesto, que<br \/>\nal M.\u202fN. y M.\u202fL. Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya, en su Junta General de Guernica, presenta<br \/>\nsu diputado en la Corte de Madrid Don Jos\u00e9 de Zavala y Miranda<\/span><\/i><span> izeneko manifestua, hain zuzen ere. Orduan ohartu<br \/>\nzen Jaurerria Manifestua oso gogorra zela gobernu-organoen eta kontsultoreen<br \/>\naurkako salaketei zegokienez. Azpimarragarria da nolako argitasun eta gogortasunez<br \/>\ntratatu zuen Zabalak Fontecha, hari buruz esanez \u00abmiresgarria eta berezia dela,<br \/>\nlegeen erabilera bikainagatik, egoki irizten baitie bere lagunei mesede egiten<br \/>\ndietenean, eta Forua indemnizatzeko, hainbestetan bortxatua ikusten badu ere,<br \/>\nbortxaketa horrek bere negozioari mesede egiten badio\u00bb. Zabalaren ustez,<br \/>\nFontecha, kontsultoreak eta Jaurerriko kargurik garrantzitsuenak betetzen<br \/>\nzituzten pertsonak, Bizkaiko gobernuaz jabetuta zeuden, eta Bilbon bildua zuten<br \/>\ngune oligarkiko bat, jaun gutxiren eskuetan zegoena, elizateen kalterako, izan<br \/>\nere, elizate horientzat egina zen Manifestua. Fontecharen aurkako erasoa hain<br \/>\nzen argia eta zuzena, hark erantzun behar izan zuen. Idatzi luze bat egin zuen<br \/>\nhorretarako: <i>Ver\u00eddica puntual representaci\u00f3n al Muy Noble y Muy Leal Se\u00f1or\u00edo<br \/>\nde Vizcaya contra el Manifiesto de Don Jos\u00e9 de Zavala y Miranda<\/i>.<br \/>\nProbintziako diputatuek eta <i>gurasoek <\/i>testu hura hurrengo Batzar<br \/>\nNagusira, 1743ko udazkenean, eramatea proposatu zuten, izan ere, argi ikusi<br \/>\nzutelako Fontechak, Zabalaren alegazio guztiei banan-banan eta zehatz-mehatz<br \/>\nerantzuteaz gain, Jaurerriko gobernu osoa zuritzen zuela, gobernukide batzuen<br \/>\nartean ahaidetasun-harreman argiak zeukatela.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Zabalaren salaketen jomuga Fontecha eta haren <i>kontsorteak<\/i><br \/>\nziren, haren arabera interesak zituztelako, Bilboko portuarekiko lotura Buenos<br \/>\nAiresen bidez egiteko asmoaren atzetik baitzebiltzan. Gainera, hark salatzen<br \/>\nzuenez, beren postuak eta eskuratzen zuten informazioa aprobetxatzen zituzten,<br \/>\neta foraltasunak ematen zizkien baliabideak beren alde erabiltzen zituzten,<br \/>\nAspe, Arrazola eta beste hainbat lekutako kobre-meategien ustiapenerako<br \/>\nkonpainia bat sortzeko asmoa ere bazutelako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Borroka pertsonal horretan islatzen zen Gortean gertatzen ari zena,<br \/>\nalde batetik zeudela Enkarterriren interesak, defendatzailea Villariasko<br \/>\nmarkesa zela, Ensenadako markesaren laguntza nabarmenarekin, eta beste aldetik<br \/>\nJaurerriaren eta Jaurerriko buruzagien interesak. Zabala eta Fontecha ziren<br \/>\nalde bateko eta besteko borrokalariak, eta argi dago gogor aritu zirela. Gatazka<br \/>\nhalako bortizkeriara iritsi zen, Koroak bisitaldi-prozesu bat agindu behar izan<br \/>\nzuen, Gorteko magistratu baten gidaritzapean eginen zena. Pedro Samaniego<br \/>\nMontemayor, Etxeko eta Gorteko alkate-kargua zuena, izendatu zuten, 1746ko<br \/>\nazaroaren 20ko instrukzioaren bitartez. Samaniegoren bisitaldiak egoera<br \/>\nbaretzen lagundu zuen, eta gauzak nolabait beren onera etorri ziren. Barealdi<br \/>\nhori aprobetxatu zuten Jaurerriko kontsultoreek, batez ere kritikarik latzena<br \/>\njasan zituztenek, alegia, Fontechak eta Boricak, <i>Escudo<\/i> lanaren<br \/>\nlehenengo bertsioa argitara emateko. Haien asmoa zen Bizkaiko historiaren<br \/>\nikuspegi zabala eskaintzea, haren erakundeen defentsa egitea, eta aurreko<br \/>\nzortzi urteetan nagusitu ziren gatazkei behingoz amaiera ematea. Orduan<br \/>\nFernando VI.a iritsi berria zen tronura, eta garrantzitsua zen, <i>Escudo<\/i><br \/>\nizeneko lanaren arrazoien azalpenean esaten zenez, harekin ondo konpontzea,<br \/>\nbatez ere monarka berriarekiko harremanetan iraganeko gorabeherek zailtasunak<br \/>\nekartzen ahal zituztelako. Ziurrenik <i>Escudo<\/i> lana inprimatzeko, edo<br \/>\nzehatzago hitz eginez, haren lehenengo 287 paragrafoak inprimatzeko erabakian<br \/>\neragina izango zuen Fontecha eta Borica kontsultore-kargurako beste biurteko<br \/>\nbaterako (1748-1750) izendatu izanak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Handik lau urtera, 1752ko uztailaren 3an, Jaurerriak, ohi bezala<br \/>\nkontsultoreen eskutik, Errepresentazio bat aurkeztu zuen Gortearekiko<br \/>\nharremanak normalduta zeudela adieraziz. Agiri hori argitaratu baino lehen<br \/>\nplazaratua zen <i>Escudo<\/i> lanaren lehenengo inprimaketa, eta beraz, agiri<br \/>\nhorrek bloke batean azaltzen zuen Jaurerriaren arrazoibide osoa, ordurako<br \/>\nerabat finkatuta zegoena.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eskura<br \/>\nditugun datu guztien arabera, <i>Escudo<\/i> lanaren egiletzan Fontecha<br \/>\nnabarmentzea zilegi bada ere, bada nahikoa oinarri Borica orain arte egon den<br \/>\nia erabateko ahanzturatik behingoz ateratzeko. Sagarminabak seinale<br \/>\ninteresgarri bat eman zigun baieztatu zuenean lehen aipatu dugun 1752ko<br \/>\nuztailaren 3ko Errepresentazioak \u00abBizkaiko Zuzenbide publikoaren funtsezko<br \/>\npuntu guztiak jasotzen zituela\u00bb, eta horri erantsi zionean orduan biziarteko<br \/>\nkontsultoreak ziren Fontecha eta Boricaren lana izan zela, \u00abbatez ere Fontecha<br \/>\nezagunagoa izango zen, baina biak ere oso jakintsuak ziren Jaurerriko<br \/>\nforu-auzien ezagutzan eta praktikan\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Handik gutxira, Fontecha gaixotu egin zen. Heriotza oso urrun ez zuela<br \/>\nsumatu zenean, berriz ere 4.500 errealen saria eman zitzaion, \u00abgauza<br \/>\nezohikoetan egin duen lan handiagatik, antzinako berriak eta tresnak bildu<br \/>\nbaititu, oso baliagarriak izan direnak negozio garrantzitsuetan eta egin diren<br \/>\nerrepresentazioetan, alde batera utziz etekin handiak emango lizkioketen auzi<br \/>\npartikularrak\u00bb. Hurrengo urtean, 1753an, Juan Dudagoitia izendatu zuten<br \/>\nkontsultore haren ordez. Fontecharen suhia zen, eta emaztearen aitaren laguntza<br \/>\nerabakigarria izan zuen kargua lortzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Fontecha<br \/>\n1753ko irailaren 5ean hil zen, eta jaraunsleak seme Manuel eta alaba Elena,<br \/>\nazken hau Juan Dudagoitiarekin ezkondua, izan ziren.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Ordurako argitaratuak ziren <i>Escudo<\/i> lanaren hasierako 287<br \/>\nidatz-zatiak bakarrik, ziurrenik zabaltzeko asmorik gabe. <\/span><span>Itxura denez,<br \/>\nlehenengo inprimaketa 1749an egin zenetik bigarrena 1762an egin bitarteko urte<br \/>\nistilutsuen ondoren, ez zen berehala abiatu <i>Escudo <\/i>lanaren jarraipena.<br \/>\nAgian, inprentarako prest egongo zen 287 paragrafotik aurrerako zatia, baina<br \/>\nprozesua burutzeko urratsik ez zen eman, harik eta Karlos<\/span><span>\u202f<span>III.a<br \/>\ntronura iritsi zen arte, 1760an. Beste behin ere, monarka oinordekotza bidez<br \/>\naldatu izanak abiarazi zuen Foruaren zina eta berrespena egiteko prozedura,<br \/>\nkasu honetan, beharbada, zenbait berezitasun tartean zirela, errege hori<br \/>\nNapoliko erregea izan baitzen, aurreko hogeita bost urteetan.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Pedro<br \/>\nFontecha Salazar jo izan da beti <i>Escudo de la m\u00e1s constante fe y lealtad<\/i><br \/>\nlanaren egiletzat. Hala ere, haren jardueretatik eta esku-hartzeetatik<br \/>\nazpimarragarriena, beharbada, Foruaren defentsan egindako idatzi oso landuen<br \/>\nerredakzio-lan etengabea da. Horietatik guztietatik ondorioztatzen denez, haren<br \/>\nlanean oso garrantzitsua izan zen beste kontsultore batzuen lankidetza, batez<br \/>\nere Roque Jose Boricarena. Guztien artean burutu zuten lan handi bat,<span>\u00a0 <\/span>haren lehenengo zati gisa jaso zela, nolabait<br \/>\nesan, Bizkaiko historiaren bertsio <i>ofiziala<\/i> deitu genezakeena. Beharbada<br \/>\nFontecharen lana izango zen hura, baina erabateko fideltasuna zion Gabriel<br \/>\nHenaok idatzitakoari. <i>Escudo<\/i> lanaren bertsio osoa, 448 paragrafoak<br \/>\njasotzen dituena, 1762an argitaratu zen, Bizkaiko Foruarekin batera, nolabait<br \/>\nere haren interpretaziorako osagarria baitzen. Bizkaiko kontsultoreek era<br \/>\nhorretan lortzen zuten beren helburua, alegia, kontsultarako liburu erabilgarri<br \/>\nbat izatea eskura, Zuzenbidearen arloan eman behar zituzten irizpen eta<br \/>\nhelegiteak hobeto eta modu osoagoan oinarritzen lagunduko ziena<span>.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pedro Fontecha Salazar Nograro herrian (Gaubea, Araba) jaio zen. Data zehatza ez dakigu, bataio-liburua sute batean hondatu zelako. 1673 aldera jaioko zen, badakigulako ziur laurogei urte beteak zituela Bilbon hil zenean, 1753ko irailaren 3an, gauean. Gurasoak ere Gaubeakoak ziren, aita Pedro Fontecha Villana\u00f1ekoa, eta ama Mariana Astuliz Nograrokoa. Hogeita hamarren bat urte izango zituen Maria [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[283],"class_list":["post-2801","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>FONTECHA SALAZAR, Pedro (Nograro, Araba, ca.\u202f1673 - Bilbo, 1753). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"FONTECHA SALAZAR, Pedro (Nograro, Araba, ca.\u202f1673 - Bilbo, 1753). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Pedro Fontecha Salazar Nograro herrian (Gaubea, Araba) jaio zen. Data zehatza ez dakigu, bataio-liburua sute batean hondatu zelako. 1673 aldera jaioko zen, badakigulako ziur laurogei urte beteak zituela Bilbon hil zenean, 1753ko irailaren 3an, gauean. Gurasoak ere Gaubeakoak ziren, aita Pedro Fontecha Villana\u00f1ekoa, eta ama Mariana Astuliz Nograrokoa. Hogeita hamarren bat urte izango zituen Maria [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"12 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\\\/\",\"name\":\"FONTECHA SALAZAR, Pedro (Nograro, Araba, ca.\u202f1673 - Bilbo, 1753). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-21T09:47:35+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"FONTECHA SALAZAR, Pedro (Nograro, Araba, ca.\u202f1673 &#8211; Bilbo, 1753).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"FONTECHA SALAZAR, Pedro (Nograro, Araba, ca.\u202f1673 - Bilbo, 1753). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"FONTECHA SALAZAR, Pedro (Nograro, Araba, ca.\u202f1673 - Bilbo, 1753). - Iura Vasconiae","og_description":"Pedro Fontecha Salazar Nograro herrian (Gaubea, Araba) jaio zen. Data zehatza ez dakigu, bataio-liburua sute batean hondatu zelako. 1673 aldera jaioko zen, badakigulako ziur laurogei urte beteak zituela Bilbon hil zenean, 1753ko irailaren 3an, gauean. Gurasoak ere Gaubeakoak ziren, aita Pedro Fontecha Villana\u00f1ekoa, eta ama Mariana Astuliz Nograrokoa. Hogeita hamarren bat urte izango zituen Maria [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"12 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\/","name":"FONTECHA SALAZAR, Pedro (Nograro, Araba, ca.\u202f1673 - Bilbo, 1753). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-21T09:47:35+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/fontecha-salazar-pedro-214-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"FONTECHA SALAZAR, Pedro (Nograro, Araba, ca.\u202f1673 &#8211; Bilbo, 1753)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2801","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2801\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2801"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2801"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}