{"id":2795,"date":"2020-04-21T11:41:39","date_gmt":"2020-04-21T09:41:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\/"},"modified":"2020-04-21T11:41:39","modified_gmt":"2020-04-21T09:41:39","slug":"larrea-tablares-juan-bautista-211-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\/","title":{"rendered":"LARREA TABLARES, Juan Bautista (Madril, 1589 &#8211; Madril, 1645)."},"content":{"rendered":"<p><span>Juan<br \/>\nBautista Larrea Madrilen sortu zen, 1589ko urtarrilaren 1ean, jaioleku hori<br \/>\nauzi eztabaidatua izan bada ere, orain gutxi arte. Madrilen hil zen, 1645eko<br \/>\nurtarrilaren 4an. Euskal probintziekin zituen harremanengatik, Nikolas Antoniok<br \/>\nGasteizen sortu zela uste zuen, eta Francisco Elias Tejadak, berriz,<br \/>\nbizkaitartzat zuen. Gaur badakigu Madrilen bataiatu zutela, 1589ko urtarrilaren<br \/>\n1ean. Haren aita, Pedro Larrea, Argomaizen (Araba) sortu zen, eta haren ama, Catalina<br \/>\nTablares, Madrilen, jatorriz palentziarra bazen ere. Zuzenbide-ikasketak<br \/>\nSalamancako Unibertsitatean egin zituen, eta Cuencako Ikastetxe Nagusian<br \/>\nsartzea lortu zuen. Han zuzenbidea ikasi zuen, 1614an lizentziatura eta<br \/>\ndoktoretza <i>in utroque iure<\/i> egin zituen arte. Ordutik aurrera<br \/>\nirakaskuntzan aritu zen ikastetxe hartan bertan, eta katedraduna izan zen<br \/>\nInstituta, Kodea, Bolumena eta Bezperak gaietan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1621ean<br \/>\nhasi zen justiziaren administrazioan lanean, Granadako Kantzelaritzako epaile<br \/>\nizendatu zutenean. Han egon zen 1634ra arte, orduan izendatu baitzuten Ogasun<br \/>\nKontseiluko fiskala. Gatzaren Kontseiluko kidea ere bazen, gatzaren gaineko<br \/>\nestankoa eta salneurriaren igoera gatazkatsua kudeatzeko sortutako erakundeko<br \/>\nkidea. Hortik Gaztelako Kontseiluko fiskaltzara jauzi egin zuen, 1638an. Berriz<br \/>\nere gora egin zuen 1642an, Kontseilu horretako kontseilari izendatu zutenean.<br \/>\nPaola Volpinik azpimarratzen du Gerrako Kontseiluko kidea ere izan zela.<br \/>\nGaztelako Kontseiluko kide izendatu zuten urte berean, Gasteizera bidali zuten,<br \/>\nKantabriako Kontseiluko kide gisa. Erakunde hori Arabako hiri horretan kokatu<br \/>\nzuten, mendebaldeko Pirinioetako fronteko gerrarekin lotutako zenbait gai<br \/>\nkudeatzeko. Araban denbora gutxi iragan zuen arren, bera bezala Kantabriako<br \/>\nKontseilukide gisa Gasteizera bidalitako Medina Sidoniako dukearen atxiloketan<br \/>\nparte hartu zuen, erregeak hala agindu zuenean. Bertako instituzioekin ere<br \/>\nharreman ugari izan zituen, esate baterako, 1643ko urtarrilean, Arabako Batzar<br \/>\nNagusietara joan zen, Koroaren beharrak azaltzera. Handik gutxira Gortera<br \/>\nitzuli zen, eta bere burua egoera berrian kokatzen saiatu zen, aldatua<br \/>\nbaitzegoen, Olivaresko konde-dukea erori ondoren. Andr\u00e9s Menak, <i>Cargos<br \/>\ncontra el conde-duque de Olivares<\/i> delako testuaren egileak, Larrearengan<br \/>\nfiskal ezin egokiagoa ikusi zuen eroritako ministroa epaitzeko. Olibaresen<br \/>\nirteeraren ondoren zabaldu zen aldi politiko berrian, Castrilloko kondearengana<br \/>\nhurbiltzen saiatu zen Larrea, hura ongi kokatua baitzegoen gortean, eta bera<br \/>\nbezala Cuencako Ikastetxe Nagusiko kidea izan baitzen. Horregatik, hari eskaini<br \/>\nzion <i>Allegationes Fiscales<\/i> delakoen bigarren liburukia. Handik gutxira<br \/>\nhil zen Juan Bautista Larrea, Madrilen, 1645eko urtarrilean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Juan<br \/>\nBautista Larrea eskarmentu handiko legegizon jakintsua izan zen, \u00abgizaldi<br \/>\nhartako legegizonik argienetakoa\u00bb Jose Rezabalek zioenez, eta euskal<br \/>\nprobintzietan sustraiak eta loturak zituztenetatik garrantzitsuenetakoa. Foroan<br \/>\negin zuen ibilbideari erreparatuta, hobeto ulertzen da haren obra, non<br \/>\nuztartzen zituen auzitegietan ikusitako kasuak, berak esku hartu zuenetako<br \/>\nkasuak tartean, eta doktrina juridiko nagusia. Iruzkingile gisa egin zuen lana<br \/>\nharen bi lan inprimatu nagusietan ageri da, orduko jurisprudentzia gaztelarrean<br \/>\nohikoak ziren pragmatismoa eta genero literarioak zerabiltzala, besteak beste, <i>Consilia<\/i><br \/>\neta <i>Allegationes<\/i> direlakoak. Alde batetik, <i>Decisiones Granatenses<\/i><br \/>\nidatzi zituen, non iruzkinak egin zituen epaile aritu zeneko Kantzelaritzako<br \/>\nauzi eta epaien gainean. Genero harrigarria izan zen hori, Francisco Tom\u00e1s y<br \/>\nValientek adierazi zuen bezala, auzitegi gaztelarren epaiak ez zeudelako<br \/>\nesanbidez argudiatuak. Beste aldetik, <i>Allegationes fiscales <\/i>izeneko lana<br \/>\nidatzi zuen. Auzitegietan izan zuen eginkizunari buruz, berriz, azpimarragarria<br \/>\nda aldi batez hainbat kontseilutan fiskal aritu zela. Eginkizun horretatik,<br \/>\nerregea eta haren boterea defendatu zituen kleroaren eta nobleziaren aurrean,<br \/>\nerregearen eta haren balidoaren asmoekin bat eginez. Baliabide ekonomikoak eta<br \/>\nzergak kontrolatzeko Koroak eta aristokraziak elkarren artean zituzten<br \/>\neztabaidetan parte hartu zuen. Esaterako, &#8220;baimen- edo<br \/>\ntolerantzia-alkabalak&#8221; izeneko zerga mamitsuak berreskuratzeko lanean<br \/>\naritu zen, zenbait aristokratak kendu baitzizkioten Koroari. Arschot dukearen<br \/>\naurkako auzibidea ere berak zuzendu zuen, noble belgikarrek egotzi ziotenean<br \/>\nFilipe IV.aren aurka antolatutako konspirazioan parte hartzea. Erregearen<br \/>\nzerbitzuan ari ziren legegizonen \u00abautoritatea\u00bb ere defendatu zuen, zenbait<br \/>\nadierazpenetan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal<br \/>\nlurraldeekin ere lotura izan zuen, Larreko dorretxeko jauna eta jabea zelako<br \/>\nEtxanon (Bizkaia). Gortean ere harremana zuen Olivares konde-dukearen garaiko<br \/>\nbizkaitar ospetsuekin, esaterako Antonio eta Jeronimo Lezama anaiekin. Haren<br \/>\nlehengusu Juan Larrea erregearen idazkaria izan zen. Juan Bautista Larrea<br \/>\n1636an ezkondu zen Martin Arana errege-administratzailearen alaba Maria Jacinta<br \/>\nArana bilbotarrarekin. Sorterria ia ez zuen aipatzen lan inprimatuetan.<br \/>\nEsaterako, <i>Allegationes fiscales<\/i> lanean, <i>\u00abmeos Bizcainos\u00bb<\/i> aipatu<br \/>\nzituen, basailuek erregearen atzetik gerrara joan behar zutela azaldu zuenean (<i>Allegatio<\/i><br \/>\nLXII., I.\u202flibk. ), bizkaitarren jokabidea azpimarratuz, esaterako Hondarribiko<br \/>\nsetioan eta laguntzan, 1638an. Hala ere, Bizkaiko zuzenbidearekiko interesa<br \/>\nbazuen, harengan ere eragina zuelako, Lur Lauan kokatutako dorretxe baten jabea<br \/>\nizanik. Interes hori <i>Comentarios al Fuero de Vizcaya<\/i> delako lanean jaso<br \/>\nzuen, baina noiz idatzi zuen ezezaguna da, ez baitzen behin ere argitaratu, eta<br \/>\ngaur-gaurkoz, inork ez du aurkitu.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Bautista Larrea Madrilen sortu zen, 1589ko urtarrilaren 1ean, jaioleku hori auzi eztabaidatua izan bada ere, orain gutxi arte. Madrilen hil zen, 1645eko urtarrilaren 4an. Euskal probintziekin zituen harremanengatik, Nikolas Antoniok Gasteizen sortu zela uste zuen, eta Francisco Elias Tejadak, berriz, bizkaitartzat zuen. Gaur badakigu Madrilen bataiatu zutela, 1589ko urtarrilaren 1ean. Haren aita, Pedro Larrea, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[283],"class_list":["post-2795","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LARREA TABLARES, Juan Bautista (Madril, 1589 - Madril, 1645). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LARREA TABLARES, Juan Bautista (Madril, 1589 - Madril, 1645). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Juan Bautista Larrea Madrilen sortu zen, 1589ko urtarrilaren 1ean, jaioleku hori auzi eztabaidatua izan bada ere, orain gutxi arte. Madrilen hil zen, 1645eko urtarrilaren 4an. Euskal probintziekin zituen harremanengatik, Nikolas Antoniok Gasteizen sortu zela uste zuen, eta Francisco Elias Tejadak, berriz, bizkaitartzat zuen. Gaur badakigu Madrilen bataiatu zutela, 1589ko urtarrilaren 1ean. Haren aita, Pedro Larrea, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\\\/\",\"name\":\"LARREA TABLARES, Juan Bautista (Madril, 1589 - Madril, 1645). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-21T09:41:39+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LARREA TABLARES, Juan Bautista (Madril, 1589 &#8211; Madril, 1645).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LARREA TABLARES, Juan Bautista (Madril, 1589 - Madril, 1645). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LARREA TABLARES, Juan Bautista (Madril, 1589 - Madril, 1645). - Iura Vasconiae","og_description":"Juan Bautista Larrea Madrilen sortu zen, 1589ko urtarrilaren 1ean, jaioleku hori auzi eztabaidatua izan bada ere, orain gutxi arte. Madrilen hil zen, 1645eko urtarrilaren 4an. Euskal probintziekin zituen harremanengatik, Nikolas Antoniok Gasteizen sortu zela uste zuen, eta Francisco Elias Tejadak, berriz, bizkaitartzat zuen. Gaur badakigu Madrilen bataiatu zutela, 1589ko urtarrilaren 1ean. Haren aita, Pedro Larrea, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\/","name":"LARREA TABLARES, Juan Bautista (Madril, 1589 - Madril, 1645). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-21T09:41:39+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/larrea-tablares-juan-bautista-211-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LARREA TABLARES, Juan Bautista (Madril, 1589 &#8211; Madril, 1645)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2795","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2795\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2795"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2795"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}