{"id":2773,"date":"2020-04-20T17:45:25","date_gmt":"2020-04-20T15:45:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/poza-yarza-andres-200-eu\/"},"modified":"2020-04-20T17:45:25","modified_gmt":"2020-04-20T15:45:25","slug":"poza-yarza-andres-200-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poza-yarza-andres-200-eu\/","title":{"rendered":"POZA YARZA, Andres (Poza Lizentziatua) (Anberes edo Urdu\u00f1a, ca.\u202f1530 &#8211; Madril, 1595)."},"content":{"rendered":"<p><span>Andres<br \/>\nPozaren biografiak planteatzen duen lehenengo galdera haren sorlekuaren<br \/>\ningurukoa da. Bizkaitarra zen, Urdu\u00f1akoa ustez, hala adierazi baitzuen <i>Hydrografia<\/i><br \/>\nlanaren aurkezpenean: \u00abCompuesto por el Licenciado Andres de Po\u00e7a natural de la<br \/>\nciudad de Ordu\u00f1a, abogado en el muy noble y muy leal Se\u00f1orio de Vizcaya\u00bb.<br \/>\nBaieztapen horrek bultzatu zituen zenbait egile, adibidez Rodr\u00edguez Herrero eta<br \/>\nEl\u00edas Tejada, Poza Urdu\u00f1an jaio zela uste izatera. Baina orduko zenbait daturen<br \/>\narabera Anberesen jaio zen, eta hipotesi horren alde egin zuten hainbat egilek,<br \/>\nesaterako Pagolak, Celayak eta Juaristik. Carmen Mu\u00f1ozek egiaztatu zuen,<br \/>\nziurtasun osoz, Pozaren sorlekua Anberes zela, eta ordura arte ezezaguna zen<br \/>\ndokumentu bat aurkeztu zuen. Salamancako Unibertsitatearen Artxiboan<br \/>\naurkitutako agiria \u00abPedimyento de publica\u00e7ion para licenciado del bachiller<br \/>\nAndres de Po\u00e7a\u00bb da, eta ondoren azaltzen du Poza dela \u00abnatural de Amberes que<br \/>\nes en el ducado de Brabante\u00bb. Nadine Arnouts eta Raymond Fagel historialariek<br \/>\nere berretsi egin dute hipotesi hori. Arnoutsek Lovainako Unibertsitatean,<br \/>\n1557an, Andreas Posius, Antwerpiensis, delako batek egin zuen matrikula-agiria<br \/>\naurkeztu zuen. Poza Anberesen jaio zela erakusten duten datuak asko izanik ere,<br \/>\nargi dago, Bizkaian bizitzea erabaki zuen unetik aurrera, bere familiaren erro<br \/>\nbizkaitarrak bakarrik aipatzen zituela. Esaterako, Garc\u00eda Saavedraren Tratatua<br \/>\nerrefusatzeko elaboratu zuen txostenean, maiz erabili zituen Pozak \u00abgu<br \/>\nbizkaitarrok\u00bb, \u00abgure foruak\u00bb, \u00abgure Bizkaia\u00bb eta antzeko esapideak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gaur<br \/>\negun ditugun datuetan oinarrituta, badakigu han ez zela jaio, baina haurtzaroa<br \/>\neta gaztaroa han igaro zituela, eta bederatzi urtez Lovainako Unibertsitatean<br \/>\naritu zela ikasketak egiten. Gainera, datuen arabera, beste hipotesi bat<br \/>\nsortzen da haren bizitzari buruz: judu konbertituen familia batekoa izan<br \/>\nzitekeela. Hipotesi horretatik abiatuta egin zuen bere saiakera-lana Jon<br \/>\nJuaristik, eta uste berekoa da Carmen Mu\u00f1oz, aldi berean datu esanguratsuak<br \/>\nematen dituela. Gai horri bermea eman nahian, berriz ere Nadine Arnouts aipatu<br \/>\nbehar dugu, eta atzera ere Pozaren familiarengana hurbildu. Haren gurasoak<br \/>\nPedro Poza eta Maria Yarza izan ziren. Hiru anai-arreba izan zituen: Casilda,<br \/>\nJeronimo eta Garci Lopez. Pedro Poza 1535ean aurkitzen dugu (Posse, Poose, Po\u00e7a)<br \/>\nlehenengoz dokumentu batean. 1569an, berriz, Anberesen bizi ziren gizon<br \/>\nespainiar ezkonduen zerrendan agertzen da, eta hurrengo urteetan, 1574 arte,<br \/>\nhainbat epaiketatan esku hartu zuen, Geronimo Lopezen ondorengoen albazea gisa,<br \/>\nhiri hartako merkatarien komunitateko pertsona garrantzitsuen ondoan. Datu<br \/>\nhoriei erreparatuta, Arnouts-ek baieztatzen du Pedro Pozaren bizitza \u00abetengabe<br \/>\njudu konbertituen bizimoduari lotua\u00bb agertzen zela, harreman joriak zituena,<br \/>\nnazionalitate guztietako merkatariekin ez ezik, erakundeekin eta haien<br \/>\nordezkariekin ere. Poza familiaren giroko judu konbertitu haietako askok<br \/>\nprotestantismoaren aldeko hautua egin zuten, era horretan pairatzen zuten<br \/>\nbazterkeriatik libratuko zirelakoan. Ortodoxia katolikoan jarraitu zutenetako<br \/>\nbatzuek Pozak bezalatsuko ibilbidea egin zuten. Kasurik aipagarriena,<br \/>\nbeharbada, Mart\u00edn Antonio del R\u00edo da, Pozak bezala, humanitateak ikasi<br \/>\nbaitzituen Lovainan, eta legeak Salamancan. Justo Lipsioren laguna zen, ondoren<br \/>\njesuita izan zen, eta Flandriako matxinadaren kronika bat idatzi zuen, <i>La<br \/>\ncr\u00f3nica sobre Don Juan de Austria y la guerra en los Pa\u00edses Bajos, 1576-1578 <\/i>(M.\u202fA.<br \/>\nEchevarr\u00eda Bacigalupe eta F. Edelmayerren arg., Viena, 2003). Baina Martinen<br \/>\naita ere, Antonio del R\u00edo, Cleydael-eko jauna, oso hurbilekoa izan zuen Pozak.<br \/>\n1573an Odolaren Auzitegiaren errege-konfiskazioen diruzaina eta kontulari<br \/>\nnagusia izan zen. Matxinoengandik ihes egin behar izan zuen, Espainian<br \/>\nerbesteratu zen, eta azkenean, 1586an, Lisboan hil zen, Filipe II.aren<br \/>\nkontseilari zela. Haren bizitza eta Pozarena hain antzekoak izanik, eta<br \/>\ndenboran oso hurbilak, uste izatekoa da elkar ezagutu zutela, eta beharbada<br \/>\nlagunak ere izango zirela. Diego Aialaren familia ere Anberesen lekutu zen, eta<br \/>\nhark ere, bere seme Migelentzat Gortean postu bat eskatu behar izan zuenean,<br \/>\nharen egokitasuna aldezteko esan zuen \u00abkatoliko ona zela eta lau hizkuntza<br \/>\nerabiltzeko gauza zela\u00bb. Eskaera 1570ekoa da, eta hori bera edo antzeko bat<br \/>\ngogo onez sinatuko zuen Pozak berak ere, izan ere, handik lau urtera, magistratu-postua<br \/>\neskatu zuen Ameriketan, antzeko merituak argudiatuta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pozaren<br \/>\ngaztaroaren eta hasierako heldutasunaren inguruan eman dugun azalpenak indartu<br \/>\negiten du judu konbertituen giroan sortu zela aldezten duen tesia. Izan ere,<br \/>\naipatu ditugun pertsonetako batzuk, behinik behin, Pozaren ezagunak,<br \/>\nauzokideak, eta lagunak ere izaten ahal ziren. Horrek guztiak adierazten du<br \/>\nnorainoko konpromisoa eta jokaera argia hartu behar izan zituen Pozak bere<br \/>\ngain, gerra piztu eta gatazka zibil lazgarria bihurtu zen unean. Pozak<br \/>\nkatolizismoari eta Monarkiarekiko fideltasunari eutsi zien, eta hala erakutsi<br \/>\nzuen gerra gordinenean zela, Luis de Requesens gobernadoreari laguntza eskaini<br \/>\nziolarik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pozaren<br \/>\nsorlekuak zalantzarik eragin dezake, baina ez hark lortu zuen maila akademikoak.<br \/>\n1550ean, Lovainako Unibertsitateko ikasketak hasi zituen, haren idatzietan<br \/>\nzioenez hizkuntzak, humanitateak eta kosmografia ikasiz. Pagola eta Celayaren<br \/>\niritziz, Pozak Salamancara joatera behartuta ikusiko zuen bere burua, Filipe<br \/>\nII.ak Espainiatik kanpo ikastea dekretuz debekatu baitzuen, baina beharbada ez<br \/>\nzen hala izan, eta Pozak hartutako erabaki librea izan zitekeen. Ez litzateke<br \/>\nharritzekoa izango une hartan hari interesatzea Salamancako Unibertsitate<br \/>\nospetsuan egitea Zuzenbideko lizentziatura, izan ere, horrek aukera gehiago<br \/>\nemango zizkion, lanbidea Monarkia Katolikoaren inguruko auzitegietara<br \/>\nbideratzeko. Nolanahi ere, ezin da inolaz ere pentsatu Poza Europako kulturatik<br \/>\nurrun zegoenik, kontrakoa baizik. <span>Lovainan<br \/>\nhumanitateak eta kosmografia ikasi ondoren, guztiz naturala izango zen, Lege<br \/>\nlizentziatura bat lortzea erabakiz gero, Salamancako Unibertsitatea hautatzea,<br \/>\nhura ez baitzegoen Europako kultura juridikotik aparte. Han lortu zuen Legeetan<br \/>\nlizentziadunaren titulua, 1570ean<\/span>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Andres<br \/>\nPozaren bizitzari buruz gehiago jakin zen Pozak berak 1574n egindako memorial<br \/>\nzabal bat ezagutu zenean. Agiri hartan, Amerikarako letradu-postua eskatzen<br \/>\nzuen, eta nabarmena da nolako indarrez argudiatzen zuen Monarkiaren zerbitzura<br \/>\naritu zela Anberesen, Flandriako matxinadaren testuinguruan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Flandriako<br \/>\nadministrazio espainiarrarekin inplikatu zen Poza, Iparraldeko Probintzietako<br \/>\nmatxinoen kontrako gerrak unerik gorrienak bizi zituenean, Monarkiak prozesuari<br \/>\neman nahi izan zion aldaketarekin batera. Horretarako,<span>\u00a0 <\/span>Luis Requesens izendatu zen hango gobernadore<br \/>\n(1573ko azaroak 29), Albako dukearen ordez, eta aldaketa hori, Van Gelderen<br \/>\nustez, Gorteko sektore ebolistaren iritzia gailendu izanak ekarri zuen, haren<br \/>\nkonexioa Flandriako auzietarako Eraso euskal jatorriko idazkaria zela, izan<br \/>\nere, ebolisten aurkakoa zen Albako dukea buru zuen taldea, haien artean zela<br \/>\nAntonio Perrenot de Granvela, Malinasko artzapezpiku izendatu zutena 1561ean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Memorialak<br \/>\nzehaztasun handiz deskribatzen zuen haren parte-hartzea ekintza zehatz eta espezifikoetan:<br \/>\nmatxinoen identifikazioa; haiei, haien familiei eta, batez ere, haien ondasunei<br \/>\nburuzko informazioa ematea; eta azkenik, ondasun horien ondorengo konfiskazioan<br \/>\nesku-hartzea. Bi atentatu jasan zituela ere esan zuen Pozak, baina sinesgarritasun<br \/>\ngutxiko xehetasunak eman zituen haien inguruan. Egia izan balitz, hark zioen<br \/>\nbezala, haren bi anaia Monarkiaren zerbitzu-ekintzan hil zirela, fideltasun<br \/>\nhandiko kasu bat zatekeen. Bestalde, fideltasun hori lehen ere erakutsi zuen<br \/>\nharen aita Pedro Pozak, 15.000 dukat utzi baitzizkion maileguan Karlos\u202fV.aren<br \/>\ndiruzain Domingo Orbeari. Requesensen gobernuarekiko lankidetza aktiboa amaitu<br \/>\nondoren, Anberesen bizi izan zen Poza, 1576 eta 1579 bitartean, baina<br \/>\nezkutatuta, matxinoen salaketan eta haien ondasunen konfiskazioan eman zuen<br \/>\nlaguntzagatik eraso egingo ote zioten beldur zelako. Itxura denez, Pozak,<br \/>\nberrogeita hamar urte beteta, bere bizitzari egonkortasuna eman nahi izan zion,<br \/>\nadministrazioan postu bat lortuta, baina ez Flandrian, ez eta Gaztela edo Bizkaian<br \/>\nere, Amerikan baizik. Baina 1574tik 1579ra arteko urte latz haien amaieran ere,<br \/>\nharen esperantza zapuztu zen, ez baitzuen lortu eskaerari baiezkoa ematea<span>.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Amerikara joateko eskaerak jaso zuen ezezkoak, nonbait, beste bide bat<br \/>\nhartzera behartu eta Bizkaira jo zuen, familiaren sorterrira, eta une<br \/>\nhorretatik aurrera, han sortu zela aldarrikatu zuen. Bilbon hartu zuen<br \/>\nbizilekua, egonkortasuna abokatu-lanean bilatzeko asmoz, haren hitzen arabera<br \/>\n(\u00ab<\/span><span>cuando no pens\u00e9 venir a necesidad de ser<br \/>\nabogado en Vizcaya\u00bb). Baina ez dirudi erraza izan zitzaionik, Kosmografiako<br \/>\nirakasle aritu baitzen hiriburuan. Handik urte batzuetara, 1583an, Donostiako<br \/>\nUdalak kontratatu zuen ikasgai hura bera, alegia, kosmografia irakas zezan, eta<br \/>\nhorretan ari zela, zientzia nautikoaren inguruko liburu bat idatzi zuen, <i>Hydrografia<\/i><br \/>\nizenburupean.<span> Jarduera horrek ez zuen<br \/>\nZuzenbidearen mundutik urrundu, eta beharbada, bi lanbideak batera eraman<br \/>\nzituen. Hain zuzen ere, Bizkaiko Aldundiak hari agindu zion bizkaitarren<br \/>\nkaparetasun unibertsala aldezteko irizpen bat prestatzeko, auzitan jarri<br \/>\nbaitzuen Valladolideko Kantzelaritzako fiskal Juan Garc\u00eda de Saavedrak, 1588an,<br \/>\nnobleziaren inguruan argitaratu zuen Tratatuan. Irizpen horretara itzuliko<br \/>\ngara, Pozaren lana aztertzen dugunean.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Berrogeita hamar urte bete ondoren, Antonia Olaeta andrearekin ezkondu<br \/>\nzen. Bera baino askoz ere gazteagoa zen neska, eta harro agertzen zen Poza,<br \/>\nurte lazgarriak igaro ondoren, bizitza alaitu zion emazte gaztearekin. Bi seme<br \/>\nizan zituzten, Juan Bautista (1588) eta Pedro (1589).<\/span><span> Biak ere apaiz katolikoak izan ziren, haien<br \/>\naitarentzat zama handia izan ziren odol-garbitasunaren inguruko zalantza<br \/>\nguztiak ordurako uxatuta. Izan ere, semeetako batek, Juan Bautistak, ongi<br \/>\nhiltzeko laguntza-eskuliburu bat idatzi zuen, ospetsua eta oso erabilia izatera<br \/>\niritsi zena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bilbon<br \/>\neta Donostian hainbat urte igaro ondoren, Madrilera joan ziren Poza eta haren<br \/>\nfamilia, arrazoia ezagutzen ez badugu ere. Han Filipe II.ak sortutako<br \/>\nKosmografia eskolan aritu zen irakasle. Itxura guztien arabera, horretan<br \/>\nzentratu zen handik aurrera, eta Bizkaitik eta Zuzenbidearen eginkizunetik<br \/>\nbetirako urrundu zen, 1595eko urriaren 18an Madrilen hil zen arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Andres<br \/>\nPozak bi lan argitaratu zituen bizi zelarik. <i>Hydrografia<\/i> du izenburu<br \/>\nlehenengoak, eta argi geratzen da prestakuntza handia zuela, bizimodua<br \/>\nateratzeko balio izan baitzion itsas gaien irakaskuntzak. Bigarrena da,<br \/>\nzalantzarik gabe, ezagunena eta aipatuena: <i>De la antigua lengua, poblaciones<br \/>\ny comarcas de las Espa\u00f1as<\/i>. Jon Juaristik aztertu zuen, eta arreta eman zien<br \/>\nKoldo Mitxelenari eta haren ikasle Joakin Gorrotxategiri. Hizkuntzei, oro har,<br \/>\neta batez ere, euskarari eskainitako eduki orokorraz gain, atal trinko batean<br \/>\nheltzen die Bizkaiko historiari, haren nortasun juridikoari eta erakundeei.<br \/>\nEkarpen handia egin zuen euskara auziaren muinean jarriz, eta hala nabarmendu<br \/>\nzuen Koldo Mitxelenak, Poza garai historiko batean argudio linguistiko hutsak<br \/>\nerabiliz jardun zuen hizkuntzalari bakarra izan zela esan zuelarik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pozaren<br \/>\nobra hobeto ezagutzeko berrikuntzarik handiena Aldundiaren aginduz elaboratu<br \/>\nzuen irizpena argitaratu izanak ekarri zuen, argitaragabe egon baitzen urte<br \/>\nluzez, 1997an, Mar\u00eda \u00c1ngeles Mu\u00f1ozek eta Carmen Mu\u00f1oz de Bustillok argitaratu<br \/>\nzuten arte, bigarrenaren azterlan bikaina sarrera gisa erantsita.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pozaren obraren gaineko balorazioa egiteko, hiru izenburu horiek hartu<br \/>\nbehar dira kontuan. Baina Bizkaiko zuzenbideari eta erakundeei, eta batez ere<br \/>\nguztiaren muinean den bizkaitarren kaparetasun unibertsalari, egin zien<br \/>\nekarpenari buruz ari bagara, Dur\u00e1nek eta Mu\u00f1oz de Bustillok argitaratutako<br \/>\nirizpena lan bikaina da. Gaia behar den moduan ulertzeko, gogora ekarri behar<br \/>\nda Gaztelara bizitzera joan ziren bizkaitarrek nahi zutena haien kaparetasuna<br \/>\nbaliatzea zela, inongo froga berezirik erakutsi beharrik gabe. Haien bizkaitar<br \/>\nnortasunak nahikoa izan behar zuen, \u00aboinetxe ezagun\u00bb batean sortuak izanik.<br \/>\nBeraz, Bizkaian bizitzeko odol-garbitasunaren froga eskatzen zen une berean,<br \/>\nGaztelara joaten ziren bizkaitarrek beren burua kaparetzat hartzea nahi zuten, inongo<br \/>\nfrogarik erakutsi beharrik gabe. Asmo hori <span class=\"iv-smallcaps\">xvi.<\/span>\u202fmendearen<br \/>\nlaurogeiko hamarkadan auzitan jarri zuen Valladolideko Kantzelaritzako fiskal<br \/>\nJuan Garc\u00eda de Saavedrak. Bizkaiko kontsultoreek alarma-hotsa zabaldu zuten eta<br \/>\nGarc\u00eda de Saavedrari erantzuna emango zion irizpen baten hautapena abiarazi<br \/>\nzuten. Osoena eta egokiena Andres Poza lizentziadunak, artean zenbait urtez<br \/>\nBilbon bizi zenak, elaboratu zuena iruditu zitzaien.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pozaren<br \/>\nirizpen <i>Ad Pragmaticas<\/i> oso eraginkorra izan zen, haren bidez lortu<br \/>\nbaitzen Filipe II.a erregeak probisio bat ematea, Garc\u00eda de Saavedraren<br \/>\ntratatuaren testutik bizkaitarren nobletasuna zalantzan jartzen zuten eta hari<br \/>\negin nahi zitzaizkion murrizketen aipamen guztiak ezabatzeko aginduz. Pozak<br \/>\nbizkaitarren kaparetasun unibertsalari buruz eman zuen irizpeneko gauzarik<br \/>\naipagarriena da erabat bereizten zituela noblezia eta zerga-salbuespena. Erabat<br \/>\nberezi ez ezik, guztiz bateragarritzat jotzen ditu, kaparetasuna Pozaren ustez<br \/>\neite ertaineko noblezia delako, alegia, haren iritziz, kaparetasuna aplikatzen<br \/>\nahal zaie modu solidarioan ordaindu beharreko gastuen banaketa egiteko<br \/>\nzerga-sistema orokor bat onartzen duten talde bateko kideei. Hala ere,<br \/>\nlizentziadunak erantsi zuenez, talde horrek, alegia, oinetxe ezagun batean<br \/>\nsortutako bizkaitar horien nortasunak erregearen aitormena du, Bizkaiko<br \/>\nForuaren I, 13 atalaren arabera, jatorriz hala berretsi baitzuen enperadoreak,<br \/>\n1527an, eta haren seme Filipe\u202fII.ak zin egin baitzuen. Erregearen esku uzten<br \/>\nzen, hain zuzen ere, fiskalak piztutako auzia. Nabarmendu behar da, bestalde,<br \/>\nPozak bere irizpena emateko urratsez urrats jarraitu zituela, hala aitortu<br \/>\nbaitzuen egileak berak, Andr\u00e9 Tiraqueau legegizon frantziarrak ezarritako<br \/>\nirizpideak, nobleziari buruz hark egin zuen tratatuak ospe handia baitzuen Europa<br \/>\nosoan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garc\u00eda<br \/>\nde Saavedraren tesien porrota eta hura bermatzen zuen probisioa lortu ondoren,<br \/>\nBizkaiko kontsultoreek beste urrats bat ematea erabaki zuten: tesi horiek maila<br \/>\naltuko eta ospe handiko doktrina juridiko gaztelauan txertatu behar ziren, eta<br \/>\nhorretarako bi jurista gaztelau ezagun eta ospetsu kontratatu zituzten. Juan<br \/>\nGuti\u00e9rrez eta Alfonso Acevedo ziren kontratatuak, eta egun horietan ari ziren,<br \/>\nhain zuzen ere, Gaztelako Zuzenbideari buruz 1567an egindako Konpilazioaren<br \/>\ntestuaren gainean eman behar zituzten iruzkinak osatzen. Ekimen haren helburua<br \/>\nPozak defendatu zituen tesiak iruzkin horietan txertatuak geratzea zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Testu<br \/>\nhoriek zehatz-mehatz kontrastatzeko aukera izan dugu eta, gaur argi baiezta<br \/>\ndezakegu Juan Guti\u00e9rrezek hitzez hitz kopiatu zuela Pozaren irizpenaren zati<br \/>\nhandi bat, hura aipatu ez bazuen ere. Ekimenaren helburua, ordea, guztiz lortu<br \/>\nzen, izan ere, handik aurrera, Guti\u00e9rrez (<i>Practicarum Quaestionum Civilium<\/i>,<br \/>\nIII.\u202flib, 17.\u202fkap., 1.\u202farg., 1593) eta Acevedo (<i>Commentariorum Iuris<br \/>\nCivilis,<\/i>1596) aipatzeko aukera zabaldu zelako, batez ere Guti\u00e9rrez, gaiaren<br \/>\nharira egoki etortzen zenean. Bizkaian aipamen eta arrazoibide haiek maiz eta<br \/>\nohituraz erabiltzen hasi ziren, baina betiere, logikoa denez, bi legelari<br \/>\ngaztelarren egiletza nabarmenduz, batez ere Guti\u00e9rrezena. Ondorioz, Poza guztiz<br \/>\nezkutatuta eta ia ahaztuta geratu zen. Hori bai, doktrina berezi baina, aldi<br \/>\nberean, Europan bermerik handiena zuenaren parekotzat jotzen zena finkatu<br \/>\nzenez, bidezkoa da aitortzea Pozaren ekarpena bikaina izan zela. Gainera,<br \/>\narreta bereziz aztertu zuen nobletasuna. Haren ustez, nobletasunak ez zituen<br \/>\narbuiatzen eskulana eta lanbide \u00abeskasak\u00bb, nobleen gauza ez zirelakoan.<br \/>\nNobletasun horrek bihurtzen zuen Bizkaia \u00abEspainiaren ezkutua eta harresia,<br \/>\narmen biltegia: burdina, altzairua eta adar, lantza, pika nahiz geziak,<br \/>\nEspainian diren armarik onenen biltegia<span>\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Pozak<br \/>\nhainbat orritan aztertu zuen Bizkaiak, erkidego politikoa zen aldetik,<br \/>\nprintzearekin zuen harremana. Ez zuen haren nagusitasuna ukatzen, baina hura<br \/>\nkapitulazioen bidez lotuta zegoela zioen, horiek izango baitziren zin eginez<br \/>\nzigilatuko zen elkarrenganako konpromisoaren bermea. Horretarako baliatu zuen<br \/>\nBizkaiko historiaz zuen ezagutza, Espainian ezagutzen eta onartzen zen moduan,<br \/>\nbarne zirela tesi tubalistak eta lehenengo kapitulazioak 870. urtean kokatzen<br \/>\nzituztenak. Tesi hori onartu eta maiz errepikatzen hasi zen, izan ere,<br \/>\nGuti\u00e9rrezek, hitzez hitz jaso ez ezik, are eta indar handiagoa eman baitzion, <i>Practicarum<br \/>\nQuaestionum Civilium<\/i>, III, 17, lanean. Berehala, galdera bat sortzen da:<br \/>\nnondik hartu zituen egile hark halako ideia argiak? Eta erantzuna, gure ustez,<br \/>\nPozaren lanean dago. Izan ere, haren azalpen guztia, batez ere zatirik<br \/>\npolitikoena, hobeto ulertzen da ikusten badugu Anberesko herritar batek<br \/>\negindako lan gisa. Haren begietara, Bizkaiko Konderria parez pare dago Milan,<br \/>\nNapoli edo \u00abBurgundia\u00bb, alegia, Borgoinako Dukerriarekin. Dukerri hartan, hain<br \/>\nzuzen ere Brabanten jaio, hazi eta ikasi zuen Pozak. Ildo horretatik,<br \/>\nkaparetasun unibertsalaren oinarri politikoa argudio ezin argiagoez azaltzen<br \/>\nzuen. Bizkaitarrak, belgikarrak, portugaldarrak, aragoitarrak (ziurrenik<br \/>\nAragoiko Erresumako herritarrak, oro har) eta borgoinarrak, guztiak berdinak<br \/>\ndira haren esanetan, Kordobako pragmatika, kaparetasun unibertsala arautzen<br \/>\nzuena, eta Garc\u00eda de Saavedrarekiko eztabaidaren muinean zegoena, ezin aplikatu<br \/>\nzitzaielako bizkaitarrei, (<i>\u00ab<\/i>bere onean dagoen inork ez luke egingo<i>\u00bb<\/i>)<br \/>\nezta <i>\u00abBelgas, Lusitanos, Aragonios, Burgundiam et caetera Castellani imperii<br \/>\nditiones, idque nemo sanus dixerit\u00bb <\/i>zirenei ere. Logikoa da Pozak<br \/>\nnaturaltasunez ikustea egitura konposatu bat, non flandriarrek, milandarrek,<br \/>\nnapolitarrek, gaztelarrek&#8230; nork bere kokapena duen. Eta logikoa da halaber,<br \/>\nharrigarria badirudi ere, Pozak zerabiltzan argudioetako batzuk matxino<br \/>\nholandarrenen parekoak izatea. Laburbilduz, Pozak naturaltasun eta zentzu<br \/>\npolitiko osoz adierazi zuen kaparetasun unibertsala hobeto ulertzen eta<br \/>\nazaltzen dela herrialde \u00abatxiki\u00bb batean, batasun berdin eta printzipal batean,<br \/>\nbatasun hori eratzeko moduak printzearekin itun bidezko harremana ezartzeko<br \/>\ngaitasuna ematen duenean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arrazoibide,<br \/>\ntesi, argudio juridiko nahiz doktrinal horiek, ongi elaboratuak eta irizpen<br \/>\nbatean bilduak, Pozak bere izenez sinatuta zabaldu izan balira, beharbada inork<br \/>\nez zituen aintzat hartu izango. Baina, ia hitzez hitz, Juan Guti\u00e9rrezen<br \/>\niruzkinetan txertatu zirenez, Gaztelarren doktrinaren berezko parte bat balira<br \/>\nbezala irakurri ziren. Gaur badakigu oso erabiliak izan zirela Bizkaian, argi<br \/>\nikusten baita erabilera hori <span class=\"iv-smallcaps\">xviii<\/span>.\u202fmendean<br \/>\neta hurrengoetan Jaurerriaren doktrina juridiko-politikoa jasotzen zuen eta<br \/>\nforaltasun bizkaitarraren adierazpenik gorena izan zen lanean, alegia, <i>Escudo<br \/>\nde la m\u00e1s constante fe y lealtad <\/i>lanean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zalantzarik gabe, historiografiak zor handia zeukan Pozarekin, ez<br \/>\nbaitziren behar bezala aintzakotzat hartu haren bizitza, ez eta Monarkiarekiko<br \/>\nfideltasunagatik egin behar izan zituen sakrifizioak ere, eta Bizkaiko<br \/>\nAldundiak haren lanari atera zion etekina ere ez zen balioetsi. Izan ere,<br \/>\ndirudienez, ondoren, ez zuten kontratatu, ez aholkulari gisa, ez legegizon<br \/>\ngisa&#8230; Baina azken urteetan, zor hori kitatzeko urrats handiak eman dira,<br \/>\noraindik ere puska bat falta den arren.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Andres Pozaren biografiak planteatzen duen lehenengo galdera haren sorlekuaren ingurukoa da. Bizkaitarra zen, Urdu\u00f1akoa ustez, hala adierazi baitzuen Hydrografia lanaren aurkezpenean: \u00abCompuesto por el Licenciado Andres de Po\u00e7a natural de la ciudad de Ordu\u00f1a, abogado en el muy noble y muy leal Se\u00f1orio de Vizcaya\u00bb. Baieztapen horrek bultzatu zituen zenbait egile, adibidez Rodr\u00edguez Herrero eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[283],"class_list":["post-2773","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>POZA YARZA, Andres (Poza Lizentziatua) (Anberes edo Urdu\u00f1a, ca.\u202f1530 - Madril, 1595). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poza-yarza-andres-200-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"POZA YARZA, Andres (Poza Lizentziatua) (Anberes edo Urdu\u00f1a, ca.\u202f1530 - Madril, 1595). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Andres Pozaren biografiak planteatzen duen lehenengo galdera haren sorlekuaren ingurukoa da. Bizkaitarra zen, Urdu\u00f1akoa ustez, hala adierazi baitzuen Hydrografia lanaren aurkezpenean: \u00abCompuesto por el Licenciado Andres de Po\u00e7a natural de la ciudad de Ordu\u00f1a, abogado en el muy noble y muy leal Se\u00f1orio de Vizcaya\u00bb. Baieztapen horrek bultzatu zituen zenbait egile, adibidez Rodr\u00edguez Herrero eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poza-yarza-andres-200-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"13 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/poza-yarza-andres-200-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/poza-yarza-andres-200-eu\\\/\",\"name\":\"POZA YARZA, Andres (Poza Lizentziatua) (Anberes edo Urdu\u00f1a, ca.\u202f1530 - Madril, 1595). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-20T15:45:25+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/poza-yarza-andres-200-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/poza-yarza-andres-200-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/poza-yarza-andres-200-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"POZA YARZA, Andres (Poza Lizentziatua) (Anberes edo Urdu\u00f1a, ca.\u202f1530 &#8211; Madril, 1595).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"POZA YARZA, Andres (Poza Lizentziatua) (Anberes edo Urdu\u00f1a, ca.\u202f1530 - Madril, 1595). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poza-yarza-andres-200-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"POZA YARZA, Andres (Poza Lizentziatua) (Anberes edo Urdu\u00f1a, ca.\u202f1530 - Madril, 1595). - Iura Vasconiae","og_description":"Andres Pozaren biografiak planteatzen duen lehenengo galdera haren sorlekuaren ingurukoa da. Bizkaitarra zen, Urdu\u00f1akoa ustez, hala adierazi baitzuen Hydrografia lanaren aurkezpenean: \u00abCompuesto por el Licenciado Andres de Po\u00e7a natural de la ciudad de Ordu\u00f1a, abogado en el muy noble y muy leal Se\u00f1orio de Vizcaya\u00bb. Baieztapen horrek bultzatu zituen zenbait egile, adibidez Rodr\u00edguez Herrero eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poza-yarza-andres-200-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"13 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poza-yarza-andres-200-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poza-yarza-andres-200-eu\/","name":"POZA YARZA, Andres (Poza Lizentziatua) (Anberes edo Urdu\u00f1a, ca.\u202f1530 - Madril, 1595). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-20T15:45:25+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poza-yarza-andres-200-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poza-yarza-andres-200-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/poza-yarza-andres-200-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"POZA YARZA, Andres (Poza Lizentziatua) (Anberes edo Urdu\u00f1a, ca.\u202f1530 &#8211; Madril, 1595)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2773","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2773\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2773"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2773"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}