{"id":2755,"date":"2020-04-20T16:21:41","date_gmt":"2020-04-20T14:21:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/tournay-jehan-de-191-eu\/"},"modified":"2020-04-20T16:21:41","modified_gmt":"2020-04-20T14:21:41","slug":"tournay-jehan-de-191-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tournay-jehan-de-191-eu\/","title":{"rendered":"TOURNAY, Jehan de(Tournay, XV.\u202fmendea)."},"content":{"rendered":"<p><span>Valenciennes hiriko merkatari bat izan zen. Hiri hori<br \/>\nNord-Pas-de-Calais eskualdean dago, Eskalda ibaiaren ertzean. Ez dago hari<br \/>\nburuzko datu biografikorik. 1488.-1489. urteetan erromesaldi bati ekin zion<br \/>\nJerusalemera, Erromara eta Compostelara joateko. Bere jaioterritik otsailaren<br \/>\n25ean atera zen, garizumako lehen astelehenean. Harekin batera honako hauek ere<br \/>\njoan ziren: haren anaia Valencienneseko Saint Jean elizako abadea, Jehan le<br \/>\nLiepvre, Pierre de Lonnain, haren lagun eta presbitero Guillaume eta beste<br \/>\nadiskide batzuk. 1489. urtean itzuli ziren, urte bat eta erdiko erromesaldiaren<br \/>\nondoren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehenbizi Jerusalemera eta Erromara abiatu zen, eta<br \/>\nhandik Santiago de Compostelara joatea erabaki zuen. Lagunak utzi eta<br \/>\nGillaumerekin bakarrik jarraitu zuen. Boloniarako bidea hartu zuen, Alpeak Mont<br \/>\nG\u00e8nevretik zeharkatu zituen, Aixera iritsi zen eta, ondoren, Marseillara; han,<br \/>\nSainte Beaumera joan zen Maria Magdalena gurtzeko. Handik Tarascon hirira<br \/>\niritsi zen, Santa Marta beneratzeko, eta N\u00eemes, Montepellier eta Tolosatik<br \/>\nigaro zen. Pirinioak Orreagatik zeharkatu zituen eta, Nafarroako Bidea ibili<br \/>\nondoren, Donejakue bide frantziarretik jarraitu zuen Le\u00f3neraino, handik<br \/>\nOviedora abiatu zen, Salbatore gurtzeko, eta Ganbera Santua bisitatu zuen.<br \/>\nIparraldeko Bidetik jarraitu zuen 1488ko amaiera aldean Santiago de<br \/>\nCompostelara iritsi arte. Katedralean, elizako aldare nagusiaren atzeko aldean konfesatu<br \/>\nziren aldare txiki baten ondoan, eta, gero, zurezko eskailera txiki batetik igo<br \/>\nziren Done Jakueren irudia zegoen lekuraino. Irudiak koroa bat zuen eta<br \/>\nJehanek, eskuetan hartu, eta buruan jarri zuen. Gainera, apaiz bati honako hau<br \/>\nentzun zion: \u00abgorpua (Done Jakuerena) aldare nagusian hilobiratuta dagoela<br \/>\nsinesten ez duenak alferrik egin du erromesaldia\u00bb. Horrek kontuzko arazo bat<br \/>\nsorrarazi zion Tournayri, Tolosan Apostoluaren erlikiak beneratu baitzituen,<br \/>\nbenetakotzat hartuz. Auzia ebazteko, pentsatu zuen \u00abgorpua Tolosan zegoela, eta<br \/>\nburua Compostelan\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Santiago de Compostelan bi egun eman ondoren, bide<br \/>\nberetik itzuli zen Burgoseraino eta Frantziarantz abiatu zen \u00abSan Adrian<br \/>\nmenditik\u00bb; Auverniako bidelagunek, berriz, Orreagako bidea aukeratu zuten.<br \/>\nTournayk aurrera jarraitu zuen eta Bordele, Blaye, Poitiers, Port-de-Piles,<br \/>\nAmboise, Blois, Orl\u00e9ans eta Parisetik igaro ondoren, Valenciennesko bere etxera<br \/>\nheldu zen 1489ko martxoaren 7an, larunbatean. Sekulako poza hartu zuen:<br \/>\n\u00abJainkoak bakarrik daki zer-nolako poza sentitu nuen! [&#8230;] eta horrela itzuli<br \/>\nnintzen nire etxera, eta, Jainkoari esker, han zeuden emaztea eta amaginarreba,<br \/>\nosasun onez\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bidaiariaren kontakizuna bizia da eta,<br \/>\nzenbaitetan, nobela-itxura hartuz, xehetasun asko ematen ditu. Adibidez,<br \/>\nSantiago de Compostela hiritik gertu gaua sartu zitzaion baso batean, eta<br \/>\naterpe emateko eskatu zion egurgile bati, eta lumazko ohe bat eskatu zion lo<br \/>\negiteko: <\/span><span><span>\u00abJe luy demanday au mieulx que je peuz sy nous aurions<br \/>\nung lict de plumes pour nous coucher et il dict que ouyl car nous estions tout<br \/>\nmouillez\u00bb.<\/span><\/span><span><br \/>\nEgurgileak baietz erantzun zion, eta afari arin baten ostean, \u00abegurgileak sarde<br \/>\nbat hartuz, eta bi idiren ondoko lastoan sartuz [&#8230;] gure ohea prestatu zuen,<br \/>\nzaldientzako etzaleku egingo balu bezala\u00bb; bi erromesak han etzan ziren, eta<br \/>\nidiek gau osoa haiek usaintzen eman zutenez, ez zuten begirik bildu. Halaber,<br \/>\nkontakizunean, tarteka, aterpetxeen harrerari eta ezaugarriei buruzko oharrak<br \/>\nageri dira. Harrigarria iruditzen zaio ardoa jositako ahuntz-zahagietan<br \/>\nsartzeko ohitura: \u00abeta atzeko hankatik ateratzen da barruko ardoa\u00bb. Beste gai<br \/>\naskoren artean, hau ere aipatzen du: \u00abherri osoan, etxe batera iristen<br \/>\nzarenean, eta ogia, ardoa, okela edo beste zerbait nahi baduzu, zuk zeuk bilatu<br \/>\nbeharko duzu, bizitokian ez baituzu ezer izango, etzateko ohea izan ezik, eta<br \/>\nzorionekoa izango zara ohe bat baduzu, hemengo gehienek ez baitute\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, Espainiako jendearen<br \/>\nadeitasuna eta laguntza erakusten duten egoerek, batzuetan, aipatutako<br \/>\neragozpen horiek orekatzen dutela ematen du.<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>Esaterako, kontatzen du apaiz batek eguneko eskaintzak eman zizkiela<br \/>\neta, horri esker, otordu handi bat egin zutela, zeukaten gose handia asetzeko:<br \/>\n\u00abeskaintza guztiak mahai gainean jarri genituen eta otordu ederra egin genuen;<br \/>\nardo ona edan genuen eta saltxitxa bikainak jan genituen\u00bb, Burgosen oinetako<br \/>\nbatzuk eman zizkieten \u00ablodiak, gogorrak eta sendoak\u00bb, oinak minbera<br \/>\nbaitzituzten. Tournayk Bideari buruz kontatzen dituen zorigaitzak gorabehera,<br \/>\nzailtasunei lasai eta irmo egiten die aurre. Besteak beste, gau ilunetan eta<br \/>\nleku zailetan bizi izandako eguraldi txarreko egoerak aipatzen ditu, hala nola<br \/>\nCebreiron elurretan bidea egin beharrekoa: \u00abhanken erdiraino sartzen ginen<br \/>\nelurretan. Belaunetaraino gutxienez hondoratzen ginen beti, askotan giltzurrunetaraino,<br \/>\neta, orduan, batak besteari pordoia ematen zion, elkarri ahalik ondoen<br \/>\nlaguntzeko\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroan egindako bideari dagokionez,<br \/>\nDonapaleu, Izura eta Donibane Garazitik igarotzean, behin eta berriz kexatzen<br \/>\nda ordaindu beharreko zergez. Gero, Orreagako mendira iristen denean, aipatzen<br \/>\ndu lehen lau legoak onak direla igotzeko, baina bosgarrena oso gogorra, nahiz<br \/>\neta zoragarria den hainbeste elurrekin. Gudua egin zen ordokitik igaro zen eta<br \/>\nOrreagako elizara iritsi zen: \u00abederra da eta harrizko ganga-egitura du, eta<br \/>\naldareko mahaia zilarrezkoa da. Errolanen adarra eta Olivierren korneta<br \/>\nerakutsi zizkidaten, marfilezkoak biak. Kanpoaldean, bi hilobi daude burdin<br \/>\nhesiz inguratuta, eta bertan zaldun batzuk daude lurperatuta\u00bb. Bezperetara joan<br \/>\nziren eta organoz lagundutako<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>presbiteroen kantuak entzun zituzten, baina organoa ikusi gabe. Honako<br \/>\nhau aipatzen du: \u00abelizan bederatzi lanpara daude, eta bat Maria Ama Birjinaren<br \/>\nirudi baten ondoan, ezkerraldean. Ospitalea ikusi nuen, atsedena hartu nahi<br \/>\nduten bidaiarientzako lekua. Eta elurte handia botatzen duenean, hiru egunez<br \/>\nhar dezakete ostatu bertan. Han egon ondoren, Rainceval (Orreaga) herri txikira<br \/>\njoan nintzen lotara; oso ostatu ona genuen han, eta ospitaletik ordu erdira<br \/>\nzegoen\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hurrengo egunean, Iru\u00f1era abiatu ziren. Hiri nahiko<br \/>\nhandia dela aipatzen dute, Nafarroako Erresumako garrantzitsuena, baita aski<br \/>\nona eta ondo hornitua zegoela ere. Hiritik bi legoara hiribildu txiki batean lo<br \/>\negin ondoren, Lizarrako bidea hartu zuten. Lizarra suntsituta eta suak hartuta<br \/>\nzegoen gerren ondorioz. Gero, Los Arcosera abiatu ziren, harriz betetako bide<br \/>\nbatetik, mendien eta lautaden artean. Handik, Logro\u00f1ora joan ziren, Gaztelako<br \/>\nherrialdean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jehan de Tournayren \u00abegunkari\u00bb hori eskuizkribu bat da,<br \/>\neta erromesaldiei buruzko kontakizun-bilduma bat osatzen du. Louis de la<br \/>\nFontainek \u2014Wicart zuen ezizena\u2014 kopiatu zituen kontakizun horiek 1549an, <span>R\u00e9cits de P\u00e8lerinage <\/span>izenburupean. Itsasoz haraindiko hiru<br \/>\nbidaia biltzen ditu: Eustache de la Fosse-ren, Monseko magistratu George<br \/>\nLengherand-eren eta Jean de Tournayren bidaiak. Hiru bidaiari horietatik,<br \/>\nTournay soilik joan zen Compostelara; haren erromesaldiaren kontakizun osoak<br \/>\nhasierako 315 folio betetzen ditu, eta Compostelarako ibilbideak eta<br \/>\nFrantziatik egindako itzulerako ibilbideak azken hogeita hamar folioak hartzen<br \/>\ndituzte (269v-315r\u202ffol.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Valenciennes hiriko merkatari bat izan zen. Hiri hori Nord-Pas-de-Calais eskualdean dago, Eskalda ibaiaren ertzean. Ez dago hari buruzko datu biografikorik. 1488.-1489. urteetan erromesaldi bati ekin zion Jerusalemera, Erromara eta Compostelara joateko. Bere jaioterritik otsailaren 25ean atera zen, garizumako lehen astelehenean. Harekin batera honako hauek ere joan ziren: haren anaia Valencienneseko Saint Jean elizako abadea, Jehan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[277],"class_list":["post-2755","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>TOURNAY, Jehan de(Tournay, XV.\u202fmendea). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tournay-jehan-de-191-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"TOURNAY, Jehan de(Tournay, XV.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Valenciennes hiriko merkatari bat izan zen. Hiri hori Nord-Pas-de-Calais eskualdean dago, Eskalda ibaiaren ertzean. Ez dago hari buruzko datu biografikorik. 1488.-1489. urteetan erromesaldi bati ekin zion Jerusalemera, Erromara eta Compostelara joateko. Bere jaioterritik otsailaren 25ean atera zen, garizumako lehen astelehenean. Harekin batera honako hauek ere joan ziren: haren anaia Valencienneseko Saint Jean elizako abadea, Jehan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tournay-jehan-de-191-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tournay-jehan-de-191-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tournay-jehan-de-191-eu\\\/\",\"name\":\"TOURNAY, Jehan de(Tournay, XV.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-20T14:21:41+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tournay-jehan-de-191-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tournay-jehan-de-191-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/tournay-jehan-de-191-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"TOURNAY, Jehan de(Tournay, XV.\u202fmendea).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"TOURNAY, Jehan de(Tournay, XV.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tournay-jehan-de-191-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"TOURNAY, Jehan de(Tournay, XV.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","og_description":"Valenciennes hiriko merkatari bat izan zen. Hiri hori Nord-Pas-de-Calais eskualdean dago, Eskalda ibaiaren ertzean. Ez dago hari buruzko datu biografikorik. 1488.-1489. urteetan erromesaldi bati ekin zion Jerusalemera, Erromara eta Compostelara joateko. Bere jaioterritik otsailaren 25ean atera zen, garizumako lehen astelehenean. Harekin batera honako hauek ere joan ziren: haren anaia Valencienneseko Saint Jean elizako abadea, Jehan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tournay-jehan-de-191-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tournay-jehan-de-191-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tournay-jehan-de-191-eu\/","name":"TOURNAY, Jehan de(Tournay, XV.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-20T14:21:41+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tournay-jehan-de-191-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tournay-jehan-de-191-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/tournay-jehan-de-191-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"TOURNAY, Jehan de(Tournay, XV.\u202fmendea)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2755","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2755\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2755"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2755"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}