{"id":2747,"date":"2020-04-20T15:38:16","date_gmt":"2020-04-20T13:38:16","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/picaud-aymeric-187-eu\/"},"modified":"2020-04-20T15:38:16","modified_gmt":"2020-04-20T13:38:16","slug":"picaud-aymeric-187-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/picaud-aymeric-187-eu\/","title":{"rendered":"PICAUD, Aymeric (Aimerico Picaud) (Parthenay-le-Vieux, Poitou, XII.\u202fmendea)."},"content":{"rendered":"<p><span>Jaiotzez Parthenay-le-Vieux-ekoa zen<br \/>\n(gaur egungo Deux-S\u00e8vres departamentua). Ez dago haren bizitzari buruzko datu<br \/>\naskorik, baina idatzi zuenari erreparatuz gero, pentsa daiteke elizgizon ikasia<br \/>\nzela eta santutegi bisitatuenetarako bideak ondo ezagutzen zituela, Jerusalemetik<br \/>\nCompostelara, baita Italia eta Frantziakoak ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>Liber<br \/>\nperegrinationis<\/span><\/span><span><br \/>\nedo <span>Erromesaldiaren gida<\/span> izeneko eskuizkribuaren<br \/>\negilea izan zen Picaud; lan hori <span>Liber Sancti Jacobi <\/span>edo<span> Codex Calixtinus<\/span>en bosgarren liburua da, eta <span>xii.<\/span>\u202fmendean idatzi zuen. Bideari buruzko lehen gida da<br \/>\neta, lan horretan, agerian geratzen da egileak ondo ezagutzen zituela<br \/>\ndeskribatu zituen ibilbideak, hau da, Frantziako erdialdetik Pirinioetara eta<br \/>\nhandik, bide bakar batean batuz, Garestik aurrerakoa. <span>Erromesaldiaren<br \/>\ngida<\/span>k aurkibide bat eta hamaika kapitulu ditu, eta bideko herriak eta<br \/>\nhiriak, ibaiak eta haien kalitatea deskribatzen ditu egileak, baita jendea eta<br \/>\nhaiei buruzko iritzia eman ere. Nafarrak eta Nafarroako ibaiak deskribatzen<br \/>\ndituenean, agerian jartzen da lurralde horiekiko duen erresumin handia.<br \/>\nBeharbada, Aymericek, egile fina izanik, puztu egin zituen Nafarroan ikusi<br \/>\nzituen kontrasteen aldeak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zazpigarren kapituluan (<span>De nominibus terrarum et qualitatibus gentium que in ytinere<br \/>\nSancti Jacobi habentur<\/span>), erromesak Donejakue bidean aurkitzen dituen<br \/>\ngiza taldeak deskribatzen ditu, baita euskal lurraldeetakoak ere. Hauxe dio<br \/>\ntestuak: \u00abGero, Garaziko mendateetatik gertu, euskal lurraldeak datoz,<br \/>\niparraldean Baionako hiria dagoela kostaldean. Mintzaira basatiko lurra da,<br \/>\noihantsua eta menditsua, ogi, ardo nahiz bestelako janaririk gabekoa, sagarrak,<br \/>\nsagardoa eta esnea ez bada. Eskualde horretan, Garaziko mendatetik gertu,<br \/>\nOstabat izeneko herrian, Donibane Garazin eta Eiheralarren, biziki gaitzetsi<br \/>\nbehar diren bidesari-biltzaile gaiztoak daude. Erromesen bidera ateratzen dira<br \/>\nbi edo hiru makilaz, eta zerga bidegabeak kentzen dizkiete indarrez erromesei\u00bb.<br \/>\nAgintariei zerga-biltzaile horien aurka zorroztasuna eskatu ondoren, honela<br \/>\njarraitzen du: \u00abOraindik euskal lurraldeetan, Donejakue bidea oso mendi<br \/>\ngaraitik igarotzen da, Garaziko mendatetik. Hantxe dago Espainiako atea eta<br \/>\nhandik garraiatzen dira salgaiak herrialde batetik bestera. Zortzi miliakoa da<br \/>\ngoranzko bidea eta beste horrenbestekoa beheranzkoa. Eta hain garaia da non<br \/>\nzerua jotzen duela baitirudi, eta igotzen denari eskuarekin zerua uki lezakeela<br \/>\niruditzen baitzaio. Gailurretik, Britainiar itsasoa eta Mendebaldekoa ikus<br \/>\ndaitezke, bai eta Gaztela, Aragoi eta Frantziaren mugak ere. Tontorrean,<br \/>\nKarlomagnoren Gurutzea izeneko leku bat dago\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Frankoen enperadorearen ibilbidea gogoratzen du eta<br \/>\nOrreagaraino iristen da: \u00abHaran horren ondotik, nafarren lurraldea dator, ogi,<br \/>\nardo, esne eta ganadutan aberatsa. Nafarrek eta euskaldunek antzeko itxura eta<br \/>\nezaugarriak dituzte, janari, jantzi eta hizkuntzari dagokionez, baina<br \/>\neuskaldunek nafarrek baino begitarte zuriagoa dute. Nafarrak belaunetarainoko<br \/>\narropa beltz laburrekin janzten dira, eskoziarren antzera, eta abarka esaten<br \/>\ndieten oinetakoak erabiltzen dituzte, ondu gabeko larru iletsuz eginak,<br \/>\noinetara lokarriz lotuak, oinazpiak babesten dituztenak eta gainerakoa agerian<br \/>\nuzten dutena. Artilezko soingainezko beltzak daramatzate, ukondoetarainokoak<br \/>\neta orladunak, kapa mahukadunak bezalakoak, eta zaia esaten diete. Beraz, itsusi<br \/>\njanzten dira, eta itsusi jan eta edaten dute. Nafarren etxeetan, familiako kide<br \/>\nguztiek elkarrekin jaten dute, hala morroiak nola nagusiak, hala neskameak nola<br \/>\netxeko andreak, eta jateko guztia lapiko bakarrean nahasi eta eskuekin jaten<br \/>\ndute, koilararik gabe, eta edan pitxer beretik edaten dute denek. Jaten ikusiko<br \/>\nbazenitu, txakurrak edo txerriak direla pentsatuko zenuke. Hizketan entzungo<br \/>\nbazenitu, zaunka ari diren txakurrak etorriko zaizkizu gogora. Hizkuntza erabat<br \/>\nbasatia dute. Jainkoari <span>Urcia <\/span>esaten diote;<br \/>\nJainkoaren Amari, <span>Andrea Maria<\/span>; ogiari, <span>orgui<\/span>; ardoari, <span>ardum<\/span>;<br \/>\nharagiari, <span>aragui<\/span>; arrainari, <span>araign<\/span>;<br \/>\netxeari, <span>echea<\/span>; etxeko jaunari, <span>iaona,<\/span><br \/>\neta <span>andrea<\/span> etxeko andreari; elizari, <span>elicera<\/span>; apaizari, <span>belaterra<\/span>,<br \/>\nhau da, lur ederra; gariari, <span>gari<\/span>; urari, <span>uric<\/span>; erregeari, <span>erreguia<\/span> eta<br \/>\nDone Jakueri, <span>Jaona done Jacue<\/span>. Herri barbaroa da,<br \/>\nbeste herri guztiak ez bezalakoa ohituretan eta izaeran, gaiztakeriaz betea,<br \/>\nkolorez beltza, itxuraz doilorra; maltzurrak, gaiztoak, zitalak, desleialak,<br \/>\nlizunak, mozkortiak, bortizkeria orotan iaioak dira; herri oldarkorra eta<br \/>\nbasatia da; ankerrak, dongeak, fedegabeak, zakarrak, ankerrak, liskarzaleak,<br \/>\nbatere bertuterik gabeak, bidegabekeria guztietan trebeak, gaiztakeriaz<br \/>\ngetarren eta mairuen parekoak, gure herri galiarraren etsai amorratuak dira.<br \/>\nNafar batek edo euskaldun batek txanpon kaskar batengatik hiltzen du frantses<br \/>\nbat. Haien eskualde batzuetan, Araban eta Bizkaian, esaterako, nafar<br \/>\ngizonezkoek eta andrazkoek elkarri erakusten dizkiote lotsariak, berotzen diren<br \/>\nbitartean. Gainera, larrua jotzen dute ganaduarekin. Diotenez, nafarrak<br \/>\nbabesgarri bat jartzen dio mando emeari edo behorrari atzealdean, berak baino<br \/>\nez izateko hartarako bidea. Musu likitsak ematen dizkio andrearen edo mando<br \/>\nemearen aluari. Horregatik, hezibide oneko guztiek gaitzetsi behar dituzte<br \/>\nnafarrak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gudu-zelaian, ordea, ausartak dira, gotorlekuei<br \/>\nerasotzean kementsuak, hamarrenak ordaintzen arduratsuak eta aldareetako<br \/>\neskaintzak egiten zintzoak. Nafarra elizara doan bakoitzean, ogia, ardoa, garia<br \/>\nedo beste zerbait eskaintzen dio Jainkoari. Nafar edo euskaldun batek, noranahi<br \/>\ndoala, adar bat darama lepotik zintzilik, ehiztarien antzera, eta bi edo hiru<br \/>\njaurtigai eraman ohi ditu eskuan, <i>auconas<\/i> esaten dietenak\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lurralde horretako biztanleentzat eskoziar jatorri baten<br \/>\nbila aritu ondoren, <span>Gida<\/span>k dio \u00abnafarra hitzaren<br \/>\nitzulpena <span>non verus dela<\/span>\u00bb, ez benetakoa, hau da,<br \/>\ngarbia eta legitimoa ez den arraza edo leinu batetik sortua \u2014eskoziarrek<br \/>\ngizonezko guztiak hil eta haien emazteak harrapatu zituztelako\u2014, eta \u00abnafarrek<br \/>\nNaddaver izeneko hiri batetik hartu zutela beren izena\u00bb. Etimologia horiek,<br \/>\naita Fitaren arabera, \u00abargudio motelak\u00bb eta egilearen gorroto galiarraren<br \/>\nemaitza baino ez dira. Zaila da bidaiariaren adjektiboak objektiboak direla<br \/>\nonartzea, agian erresuminez beterik idazten baitzuen. Dena dela, <i>Gida<\/i>ren<br \/>\negileari euskara interesatu zitzaion eta, gaizki-esan ez-zientifikoekin batera,<br \/>\neuskarazko aurreneko hitz-zerrendetako bat utzi zigun; hitz horietan, mailegu<br \/>\nlatindarrak eta ezaugarri fonetikoak antzematen dira.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pasarte horiek, <i>Gida<\/i>ko gogorrenak eta gordinenak,<br \/>\nirakurri ondoren, hartuko zuen Anbrosio Moralesek \u2014Filipe II.ak Le\u00f3n, Galizia<br \/>\neta Asturiasera bidali zuen (1572)\u2014 <span>Codex Calixtinus<\/span><br \/>\nsuntsi zezaten aholkatzeko erabakia. Izan ere,<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>\u00abegilea nornahi izan zela ere, han idatzi zituen gauzak hain lizunak eta<br \/>\nitsusiak dira, hobe baitzuen ezer ez idaztea\u00bb. Compostelako kabildoak estimu<br \/>\nhanditan zuen <i>Codex<\/i>a eta ez zion kasurik egin erregearen mandatariari.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Gida<\/span><\/i><span>ren egileak nafarrak iraintzeaz gain, haien ibaiak ere<br \/>\nlaidoztatu zituen, Arga izan ezik, ez baitu aipatzen, ezta Ega ere, \u00abur ederra,<br \/>\nosasungarria eta bikaina duena\u00bb. Egileak hau azpimarratzen du: \u00abLizarratik<br \/>\nLogro\u00f1ora bitarteko ibai guztiak osasungaitzak dira pertsonentzat nahiz<br \/>\nanimalientzat, eta hango arrainak kaltegarriak dira\u00bb. Eta Riosaladoren kasuan,<br \/>\nLorkatik igarotzen denean, hau eransten du: \u00abSantiago de Compostelarako bidean,<br \/>\nibaiertzean eserita, bi nafar ikusi genituen aiztoak zorrozten, ur haietan edan<br \/>\nondoren hiltzen ziren erromesen zaldiak larrutzeko zain. Ur hura edateko ona<br \/>\nzen galdetu genien, eta baietz esan ziguten, baina gezurra zen. Edaten eman<br \/>\ngenien gure zaldiei; bi berehala hil ziren, eta nafarrek hantxe bertan larrutu<br \/>\nzituzten\u00bb. Iritzi txarrez betetako hainbeste lerroren artean, egileak honela<br \/>\nkalifikatu zuen Lizarra: \u00abogi eta ardo onez aberatsa, haragi, arrain eta era<br \/>\nguztietako gutizia bikainak dituena\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Askotan, aurrekoari erreparatuta, kronikaren egileak<br \/>\nnafarrei zien ezinikusia aipatu izan da. Hala eta guztiz ere, aintzat hartu<br \/>\nbehar da kleriko hura Frantziatik zetorrela eta Errolan heroiaren omenezko<br \/>\nbertsoek zer kontatzen zuten: Errolanek Orreagan izan zuen agonia lazgarria,<br \/>\naurpegia Espainiako lurralde zabaletara begira zuela. Hitz haiek sakon sartu<br \/>\nziren Nafarroara iristen ziren erromes, kleriko eta bidaiarien buru eta<br \/>\nbihotzetan. Horrez gain, kontuan hartu behar da Karlomagnoren inguruan sortzen<br \/>\nari zen lirika berria: bertsoek erromesa zela zioten, Done Jakueren lehen<br \/>\ndebotoa eta, aldi berean, Espainiako Errekonkistako burua.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Testuinguru horretan, ez da harritzekoa, Aymericek, egile<br \/>\nfina izanik, Nafarroan ikusi zituen kontrasteen aldeak puztea. Logikoa da bere<br \/>\nherrikideen hospitalitatea nabarmentzea, hala nola Lizarrako \u00abfrankoena\u00bb, eta<br \/>\nhizkuntza arrotz eta \u00abbarbaro\u00bb batez mintzatzen ziren nekazari apalen<br \/>\njokabidea, berriz, gaitzestea. Beharbada, hiriko eta herrixkako gizakiaren<br \/>\njokabideak alderatzen dituen irudi estereotipatua islatu zituen, karikatura<br \/>\nbihurtzeraino. Laburbilduz, hauteman daiteke <span>Liber<br \/>\nPeregrinationis <\/span>lanak oso informazio aberatsa duela hainbat<br \/>\nazterketa-eremuri dagokienez, bai zuzenean Donejakue bidearen historiari<br \/>\nburuzkoa, bai Compostelara zihoazen erromesek igarotzen zituzten Penintsulako<br \/>\niparraldeko gizarteei buruzkoa. Testua oso ezaguna da eta sakon aztertu da,<br \/>\nbaina, hala ere, gogoratu behar da aukera asko ematen dituela, batez ere<br \/>\naipatzen dituen gaiei buruz dagoen bibliografia ugariari erreparatuta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehenago komentatu den bezala, <span>Iter pro peregrinis ad Compostellam<\/span> edo <span>Gida<\/span>k <\/span><span><span>Codex Calixtinus<\/span><\/span><span>en V.<br \/>\nLiburua eratzen du, eta egilea <\/span><span>Kalisto II.a aita santua <span>(1113-1143) <\/span>izan zela uste da. <span>Santiago<br \/>\nde Compostelako katedraleko artxiboan dago gordeta, eta <span>xii.<\/span>\u202fmendeko<br \/>\neskuizkribu bat da. 225 folio ditu, bost ataletan banatuta: sermoiz, testu<br \/>\nliturgikoz eta Compostelako formula liturgikoz osatutako bloke bat; Done Jakuek<br \/>\nzenbait eskualdetan egindako eta egiaztatutako 22 mirariz osatutako bilduma<br \/>\nbat; Apostoluaren gorpua Galiziara nola eraman zuten kontatzen duen zatia; <i>Pseudo<br \/>\nTurpin<\/i> delakoa; eta <span>Liber Peregrinationis <\/span>izenekoa.<br \/>\n<i>Pseudo Turpin<\/i> atala eskuizkribu nagusitik bereizi zuten <span>xvii.<\/span>\u202fmendearen hasieran. Guztietan ageri dira<br \/>\nNafarroari buruzko aipamenak, eta ez soilik azkenean (<span>Erromesen<br \/>\ngida<\/span>).<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>2011ko uztailaren 5ean, Santiagoko katedraleko<br \/>\nartxibozainek <span>Codex Calixtinus<\/span>aren lapurreta salatu<br \/>\nzuten. Lan horren literatura-testuak eta musika-orrialdeak zenbait egilek<br \/>\nidatzi zituzten; kodexaren hasieran dagoen Kalisto II.aren gutuna, ordea,<br \/>\nfaltsua da, baita Inozentzio II.arena ere (1130-1143), Kalisto II.aren gutuna<br \/>\nbermatzen duena. Ziur asko, berrogei urte baino gehiago beharko zuten kodexa<br \/>\nidazteko, agian 1120ko hamarkadaren bigarren zatitik 1170eko hasierara<br \/>\nbitartean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>I. Liburua, <span>Codex<\/span>aren<br \/>\nerdia baino gehiago hartzen duena, <span>Liturgien liburua<br \/>\n(Anthologia liturgica) <\/span>da. Done Jakueren omenezko jaietarako 17 sermoi<br \/>\nditu, eta bigarren kapitulua osatzen duen sermoian, Done Jakueren egunean jai<br \/>\nez egitearen arriskua nabarmentzeko aipatzen diren mirarien artean, haietako<br \/>\nbat<span>\u00a0 <\/span><span>Tudelionum<\/span>en<br \/>\ngertatu zen, gaur egungo Tudej\u00e9n eremuan, Fiteron, eta argi aipatzen ditu leku<br \/>\nhorretako bainuak. Kontakizunaren arabera, nekazari bat larrainean garia<br \/>\nxehatzen aritu zen Done Jakueren egun osoan. Arratsaldean, gazteluaren ondoko<br \/>\nbainu batean sartu zen, mairuek egindako antzinako eraikuntza zoragarri batean.<br \/>\nEta han eseri zenean, bizkarreko larruazala, sorbaldetatik hanketara, bainuaren<br \/>\nhormetara itsatsita geratu zitzaion, eta denen aurrean azken arnasa eman zuen,<br \/>\nhain jaiegun handia ez errespetatzearren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>II. Liburuan edo <span>Mirarien<br \/>\nliburua<\/span>n <span>(De miraculi sancti Jacobi)<\/span><br \/>\nApostoluak egin bide zituen 22 mirari kontatzen dira, Europako hainbat<br \/>\neskualdetan eginak. VI. kapituluan hau aipatzen da: \u00abPoitouko bati laguntzeko,<br \/>\nApostoluak aingeru bat eman zion asto baten itxuraz\u00bb. Mirari hori, hain zuzen,<br \/>\nNafarroan gertatu zen; izan ere, Poitouko erromesari eta haren familiari<br \/>\nIru\u00f1ean tratu txarra eman eta lapurreta egin zieten, eta Apostoluak lagundu<br \/>\nzien, Compostelaraino erromes joan zitezen. Mirari hori, hain zuzen, Iru\u00f1eko<br \/>\nDone Jakueren elizako<span>\u00a0 <\/span>erretaula nagusiko<br \/>\nlehen gorputzean dago irudikatuta, bi erliebetan. Lehenengoan, Apostoluak,<br \/>\nerromesen arropaz jantzita, aitari eta haren bi semeei laguntzen die, eta asto<br \/>\nbat ematen die, aurreko gauean hirian lapurtu dieten behorraren ordez erabil<br \/>\ndezaten, erromesaldian aurrera egin ahal izateko. Bigarrenean, Compostelan<br \/>\njada, erromesa belauniko ageri da Apostoluz jantzitako Done Jakueren aurrean,<br \/>\neta bi haurrak astoaren gainean doaz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>IV. Liburuan <span>(L\u2018Historia<br \/>\nKaroli Magni et Rotholandi) <\/span>Turpin artzapezpikuaren kronika ageri da, <span>Pseudo Turpin<\/span> ere deritzona. Liburuan, Karlomagno<br \/>\nPenintsulan nola sartu zen, Orreagan nola garaitu zuten eta Erroldan nola hil<br \/>\nzen kontatzen da. I.\u202fkapituluan kontatzen du Done Jakue Karlomagnori ametsetan<br \/>\nagertu zitzaiola, bere hilobia musulmanen mendetik askatzera bultzatu zuela eta<br \/>\nzer bideri jarraitu behar zion adierazi ziola: izar-bide bat. II.\u202fkapituluan,<br \/>\nIru\u00f1eko harresien suntsiketaren berri ematen du, eta III.ean Karlomagnok<br \/>\nkonkistatutako hiriak aipatzen ditu; XVI.\u202fkapituluak Monjard\u00ednen izandako<br \/>\nFurroren gudua kontatzen du, eta XXI.ak Orreagako gudua eta Errolanen eta beste<br \/>\nborrokalari batzuen heriotza. Azkenik, V. Liburua dago <span>(Iter<br \/>\npro peregrinis ad Compostellam),Compostelarako erromesaren gida<\/span> ere<br \/>\nderitzona, non, lehenago ere aipatu dugun bezala, askotan aipatzen dituen<br \/>\nNafarroa, hango ibaiak eta biztanleak.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jaiotzez Parthenay-le-Vieux-ekoa zen (gaur egungo Deux-S\u00e8vres departamentua). Ez dago haren bizitzari buruzko datu askorik, baina idatzi zuenari erreparatuz gero, pentsa daiteke elizgizon ikasia zela eta santutegi bisitatuenetarako bideak ondo ezagutzen zituela, Jerusalemetik Compostelara, baita Italia eta Frantziakoak ere. Liber peregrinationis edo Erromesaldiaren gida izeneko eskuizkribuaren egilea izan zen Picaud; lan hori Liber Sancti Jacobi edo [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[277],"class_list":["post-2747","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>PICAUD, Aymeric (Aimerico Picaud) (Parthenay-le-Vieux, Poitou, XII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/picaud-aymeric-187-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"PICAUD, Aymeric (Aimerico Picaud) (Parthenay-le-Vieux, Poitou, XII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jaiotzez Parthenay-le-Vieux-ekoa zen (gaur egungo Deux-S\u00e8vres departamentua). Ez dago haren bizitzari buruzko datu askorik, baina idatzi zuenari erreparatuz gero, pentsa daiteke elizgizon ikasia zela eta santutegi bisitatuenetarako bideak ondo ezagutzen zituela, Jerusalemetik Compostelara, baita Italia eta Frantziakoak ere. Liber peregrinationis edo Erromesaldiaren gida izeneko eskuizkribuaren egilea izan zen Picaud; lan hori Liber Sancti Jacobi edo [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/picaud-aymeric-187-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/picaud-aymeric-187-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/picaud-aymeric-187-eu\\\/\",\"name\":\"PICAUD, Aymeric (Aimerico Picaud) (Parthenay-le-Vieux, Poitou, XII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-20T13:38:16+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/picaud-aymeric-187-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/picaud-aymeric-187-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/picaud-aymeric-187-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"PICAUD, Aymeric (Aimerico Picaud) (Parthenay-le-Vieux, Poitou, XII.\u202fmendea).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"PICAUD, Aymeric (Aimerico Picaud) (Parthenay-le-Vieux, Poitou, XII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/picaud-aymeric-187-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"PICAUD, Aymeric (Aimerico Picaud) (Parthenay-le-Vieux, Poitou, XII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","og_description":"Jaiotzez Parthenay-le-Vieux-ekoa zen (gaur egungo Deux-S\u00e8vres departamentua). Ez dago haren bizitzari buruzko datu askorik, baina idatzi zuenari erreparatuz gero, pentsa daiteke elizgizon ikasia zela eta santutegi bisitatuenetarako bideak ondo ezagutzen zituela, Jerusalemetik Compostelara, baita Italia eta Frantziakoak ere. Liber peregrinationis edo Erromesaldiaren gida izeneko eskuizkribuaren egilea izan zen Picaud; lan hori Liber Sancti Jacobi edo [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/picaud-aymeric-187-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/picaud-aymeric-187-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/picaud-aymeric-187-eu\/","name":"PICAUD, Aymeric (Aimerico Picaud) (Parthenay-le-Vieux, Poitou, XII.\u202fmendea). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-20T13:38:16+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/picaud-aymeric-187-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/picaud-aymeric-187-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/picaud-aymeric-187-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"PICAUD, Aymeric (Aimerico Picaud) (Parthenay-le-Vieux, Poitou, XII.\u202fmendea)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2747","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2747\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2747"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2747"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}