{"id":2743,"date":"2020-04-20T15:29:16","date_gmt":"2020-04-20T13:29:16","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-185-eu\/"},"modified":"2020-04-20T15:29:16","modified_gmt":"2020-04-20T13:29:16","slug":"sarrera-185-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-185-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Kontakizun eder baten arabera, <span>ix.<\/span>\u202fmendeko data zehaztugabe batean, 829. urtearen<br \/>\ninguruan segur aski, Alfontso\u202fII.a Asturiaskoaren erreinaldian, Pelaio izeneko<br \/>\nermitau batek argi berezi batzuk ikusi zituen bizi zen lekutik hurbil,<br \/>\nizar-euri baten modukoak. Iria Flaviako apezpiku Teodomirok haren berri izan<br \/>\nzuenean, leku hartara joan zen hainbat fededunekin batera. Haitzulo batean,<br \/>\nmarmolezko kutxa bat aurkitu zuten. Haren barruan zeuden gorpuzkiak Jakue <i>Nagusiarenak<\/i><br \/>\nzirela identifikatu zuten.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Gertakari hartan, elkarri lotuta ageri<br \/>\ndira datu errealak \u2014hilobia aurkitzea\u2014 eta herri-tradizioetako beste batzuk,<br \/>\nbaina azken batez, Compostelaren jatorria azaltzen dute. Hain zuzen ere,<br \/>\naurkikuntza gertatu zenean, Iria Flaviako apezpikuari ez zitzaion burutik ere<br \/>\npasatuko aurkikuntza hark mendeak igarota izango zituen ondorioak. Izan ere,<br \/>\nkristandadeko erromesaldi-leku garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Done Jakuerenganako gurtzak Bidea<br \/>\nsortu zuen. Erromesen, merkatarien eta abenturazaleen etengabeko joan-etorriek,<br \/>\nurte santuetan bereziki, Bidearen historia eratu dute. Haizearen Bidea, izarren<br \/>\nBidea. Nafarroa, Donejakue bidea, Santiago de Compostela edo, bestela esanda,<br \/>\nduela mila urte baino gehiagotik estu lotutako Eskualde bat, Bide bat eta<br \/>\nApostolu bat. Hispaniako mutur batean, Le\u00f3ngo errege batek, Alfontso.\u202fIIak,<br \/>\n829. urtean apostolu baten hilobiaren aurkikuntza aldarrikatu zuen: Jakue <i>Nagusia<\/i>,<br \/>\nJoanen anaia, trumoiaren semea, Espainian predikatu zuena eta bere jaioterrian<br \/>\nmartiri hil zena; gorpua babesteko ontziratu, eta Galiziako urrutiko lurraldean<br \/>\nhilobiratu zutena. Garai hartan ezagutzen zen azken lurraldean apostolu baten<br \/>\nhilobia zegoen; gertaera haren berri kristau guztiek jakin behar zuten. Egia<br \/>\nesanda, gorpuzki haien agerpenaren atzean monarkia bateratzeko interes politiko<br \/>\nhandiak zeuden, musulmanen erasoek eta barne-borrokek mehatxatzen baitzuten<br \/>\nmonarkia.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laguntza eskatu ahal izateko apostolu bat, europar<br \/>\nguztiak batzen zuen eta haien bizitzako jarduera guztiak blaitzen zituen fede<br \/>\nbaten sinbolo fisiko bat, une hartan, fedea kanpoko etsaiek, musulmanek nahiz<br \/>\nnormandiarrek, mehatxatzen baitzuten. Egia izanda, Europako bideen egoera eta<br \/>\neguneroko bizitzako gorabeherak ez ziren baldintza egokienak Mendebaldeko<br \/>\nkristauek Done Jakueren hilobirako bidea har zezaten. Baina izen eta leku haren<br \/>\nberriak kontinentea zeharkatu zuen, eta ausartenek abenturari ekin zioten,<br \/>\nharik eta, <span>x.<\/span>\u202fmendetik aurrera, eta hurrengo<br \/>\nmendeetan batez ere, Donejakue bidea kristauen erromesbide nagusi bilakatu zen<br \/>\narte, bai eta hiri-, ekonomia- eta kultura-garapenaren ardatz ere. Inoiz ez<br \/>\nbezalako egonkortasun politiko eta soziala behar izan ziren, eta, Espainiari<br \/>\nzegokionez, erresuma kristauek musulmanak behin betiko garaitzea, baina,<br \/>\nazkenean, erromesaldia posible izan zen, hainbat hilabete iraun zezakeen misio<br \/>\nbatean osasuna eta indarrak baino zerbait gehiago arriskatzeko beldurrik izan<br \/>\ngabe.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eta Santiago de Compostelarako bide erosoena,<br \/>\nkontinenteko edozein lekutatik abiatuta, eta, batez ere, Frantziako iparraldeko<br \/>\neta mendebaldeko lurraldeetatik irtenda, Orreagatik eta Nafarroatik igarotzen<br \/>\nzen. Igarobide horretan, inskripzio bizidun batean bezala, gudu baten burrunba<br \/>\neta hildako askoren atsekabea zetozen gogora urrats bakoitzean. Hura ez zen<br \/>\nhalabeharrez gertatu, Pirinioetako Iba\u00f1etako lepoa historiaurretik erabiltzen baitzen,<br \/>\njendea eta ganadua handik igarotzeko; Karlomagnok aukeratutako bidea izan zen<br \/>\neta, zentzu onez, kontinenteko erromes gehienek aukeratu zutena. Zalantzarik<br \/>\ngabe, Errolanen kondairak pentsamendu guztietan jarraitzen zuen, zuhaitz eta<br \/>\ninguru haietako bihurgune bakoitzaren atzean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>\u00abLau dira Santiago de Compostelara doazen ibilbideak eta,<br \/>\nGaresen, Espainiako lurraldeetan, bat egiten dute\u00bb. Geografia-laburpen bitxi<br \/>\neta argi horrekin hasten da <span>Liber peregrinationis<\/span><br \/>\nedo <span>Erromesaldiaren gida<\/span> delakoa, hau da, <span>Liber Sancti Jacobi <\/span>izeneko lanaren bosgarren liburua, <span>Codex Calixtinus <\/span>izenez ezagunagoa. Eta hain testu<br \/>\nlaburrean jada antzematen da Nafarroak duen garrantzia, Santiago de<br \/>\nCompostelarako bide europarren bidegurutzea zen aldetik. Baina, zergatik bide<br \/>\nhoriek?, ibilbide berriak ala antzinako bideen ondorengoak ziren? Ziur aski,<br \/>\nsekula ez da behar beste aztertuko bideek eta komunikabideek pertsonengan eta<br \/>\nhaien bilakaera historikoan izan duten garrantzia. Haiei esker, herriak kanpoko<br \/>\nekarpenetara ireki dira, edo beste kultura batzuetako jendearekin hartu-emanak<br \/>\nizatera. Gizarte erromatarra eta Erdi Arokoa bideen garrantziaz eta eskaintzen<br \/>\nzituzten aukerez ohartu ziren; erromatarrek beren barneratzea finkatzeko, eta<br \/>\nErdi Aroko gizarteak, askotan, erlijio-nahi bati eusteko, erromesaldiek<br \/>\nfuntsezko lekua hartu baitzuten Erdi Aroko gizartean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Halako ibilbide luze batek, logikoa denez, kronista ugari<br \/>\nizan ditu mendeetan zehar. Beren esperientziak kontatzen zituzten pertsona<br \/>\nhoriek, eta, aldi berean, ibilbideko lekuei buruzko bitxitasunak idazten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Santiago de Compostela<span>rantz<br \/>\ndoan erromesa erromes-eredua dela esan daiteke. Dantek <span>Vita<br \/>\nnuova<\/span> lanean hau aipatzen du: <span><span>\u00abErromesa zentzu zabalean eta zentzu<br \/>\nhertsian uler daiteke<\/span><\/span>: zentzu zabalean, bere sorlekutik kanpo<br \/>\ndagoena da erromesa; zentzu hertsian, Done Jakueren etxera doana edo handik<br \/>\ndatorrena soilik da erromesa. Eta jakin behar da, gainera, hiru modutan esaten<br \/>\nzaiela Jainkoaren zerbitzura doazenei: palmeroak, itsasoz bestaldera baldin<br \/>\nbadoaz, handik palmak ekartzen baitituzte askotan; erromesak, Galiziara baldin<br \/>\nbadoaz, Done Jakue bere sorterritik beste edozein apostolu baino urrutiago<br \/>\nhilobiratu baitzuten; erromeroak, Erromara baldin badoaz\u00bb. Antzeko bereizketa<br \/>\nageri da Alfontso <i>Jakitunak<\/i> idatzitako <span>Las Partidas <\/span>lanean,<br \/>\neta erromesei buruz hau ere gaineratzen du: <span><span>\u00abpor servir a Dios e honrar los santos<br \/>\ne por sabor de fazer esto, extr\u00e1\u00f1anse de sus lugares, e de sus mugeres, e de<br \/>\nsus casas, e de todo lo que han, e van por tierras ajenas, lacerando los<br \/>\ncuerpos e despendiendo los averes, buscando los santos\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Hala eta guztiz ere, hainbat arrazoik<br \/>\nbultzatzen zituen jendea erromes joatera: izan eragile garbiena, hau da,<br \/>\ndebozioa; izan Compostelako santutegira kulpen barkamenaren bila edo boto bat<br \/>\nbetetzera zihoazenak; izan herri oso baten izenean erromes zihoazenak; izan<br \/>\njakin-mina asetzeko bideari ekiten zioten bidaiari soilak. Eta horien guztien<br \/>\nartean \u2014ezagutzen den lehen erromesaldia, Godeskalko gotzainaren erromesaldia<br \/>\n950ean, ahaztu gabe\u2014, era honetako lehen kontakizuna nabarmentzen da: <span>Codex Calixtinus<\/span>en <i>Gida<\/i> ospetsua. Lan horren egilea<br \/>\nKalisto II.a aita santua izan zela uste da, eta Aymeric Picaud elizgizon<br \/>\nfrantziarrak bildu zuen. Azken horrek, <span>xii.<\/span>\u202fmendean,<br \/>\neskuizkribu bat idatzi zuen: <span>Liber peregrinationis<\/span><br \/>\nedo <span>Erromesaldiaren gida,<\/span> Bideari buruzko lehen<br \/>\ngida. Lan horretan, agerian geratzen da egileak ondo ezagutzen dituela<br \/>\ndeskribatzen dituen ibilbideak, hau da, Frantziako erdialdetik Pirinioetara eta<br \/>\nhandik, bide bakar batean batuz, Garestik aurrerakoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Une horretatik aurrera, Compostelara<br \/>\negindako zenbait ibilbide interesgarriren berri dugu, hala nola bidaiari<br \/>\ningeles baten kontakizun anonimoa, <span>xiv.<\/span>\u202fmendekoa<br \/>\nedo <span>xv.<\/span>aren hasierakoa seguru asko, Samuel<br \/>\nPurchas-ek argitaratua izenburu honekin: <\/span><span><span>Hakluytus<br \/>\nPosthumus<\/span><\/span><span> or <span><span>Purchas his Pilgrimes, contayning a History of the World in Sea Voyages<br \/>\nand Lande Travells, by Englishmen and others<\/span><\/span><\/span><span>. Edo Nompar II.ak,<br \/>\nCaumonteko jaunak, 1417an egindako bidaia oso modu laburrean kontatzen duena,<br \/>\nerromesaldi baten kontakizun bat baino gehiago ibilbide baten deskribapena<br \/>\nematen duena, izenburu honekin argitaratua: <\/span><span><span>Voaitge<br \/>\nde Nopar, signeur de Caumont a Saint Jacques en Compostelle et a Notre Dame de<br \/>\nFinibus T\u00e9rrae<\/span><\/span><span>.<br \/>\n1446. urtean, Sebastian Ilsung Ausburgokoak, hiri horretako patrizio, diplomazialari<br \/>\neta bidaiariak, Espainiara eta Santiago de Compostelara bidaiatu zuen, eta,<br \/>\nitzultzean, bidaiari buruzko kontakizuna idatzi zuen, bisitatu zituen<br \/>\nerrege-gorteetako batzuen berri emanez. Halaber, Valenciennesko merkatari<br \/>\nbatek, Jehan de Tournayk, bere oroitzapenak idatzi zituen \u00abegunkari\u00bb batean,<br \/>\n1488.-1489. urteetan Jerusalemera, Erromara eta Compostelara egin zituen<br \/>\nerromesaldiei buruzkoak. Beste bidaiari alemaniar batek, Hieronymus M\u00fcnzer-ek,<br \/>\n1494tik 1495era bitartean, bidaia luze bat egin zuen, eta latinez idatzitako<br \/>\nliburu batean eman zuen bere bizipenen berri: <span>Itinerarium<br \/>\nsiue peregrinatio excellentissimi viri artium ac vtriusque medicine doctoris<br \/>\nHieronimi Monetarii de Feltkirchen ciuis Nurembergensis<\/span>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erromes alemaniarrak gogoan, Hermann K\u00fcnig Von Vach monje<br \/>\nserbitak, 1486tik 1492ra bitartean Compostelara bidaiatu ostean, <span>xv.<\/span>\u202fmendearen amaieran gida bat idatzi zuen bertsotan,<br \/>\neta lan horren hasieran eta bukaeran bere buruari buruzko erreferentzia<br \/>\nbakarrak idatzi zituen: \u00abNik, Hermann K\u00fcnig von Vachek, Jainkoaren laguntzaz,<br \/>\nliburu txiki bat idatzi nahi dut, <i>Donejakue bidea<\/i> izenburua izango<br \/>\nduena\u00bb. Beste bidaiari alemaniar batek, Arnold Von Harff-ek, Rhin Behereko<br \/>\nfamilia noble bateko kideak, erromesaldi luze bati ekin zion hogeita bost urte<br \/>\nzituela, eta bere egunkarian deskribatu zuen: <span>Koloniako<br \/>\nArnold von Harf jaunaren erromesaldia, Italian, Sirian, Egipton, Arabian,<br \/>\nEtiopian, Nubian, Palestinan, Turkian, Frantzian eta Espainian zehar, 1496tik<br \/>\n1499ra bitartean egina, eta marrazkien bidez deskribatua eta azaldua.<\/span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kontakizun guztietatik erraz ondoriozta daiteke Donejakue<br \/>\nbidean zehar erromes ibiltzeko baldintzak erabat desberdinak zirela Erdi Aroan<br \/>\ngaur egungoen aldean. Zalantzarik gabe, naturaren egoera askoz hobea izango<br \/>\nzen, basoak zabalagoak eta fauna ugariagoa; biztanleguneak oso sakabanatuta<br \/>\negongo ziren, oso gutxi aldatutako ingurune batean. Baina erromesek ez zuten<br \/>\negoera hori asko estimatuko, basoen eta oihanen beldur izango baitziren,<br \/>\nbasapiztien edo bidelapurren babeslekuak ziren aldetik; herriak eta<br \/>\nmonasterioak, berriz, leku abegitsuak eta seguruak izango ziren erromesentzat.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kontakizun eder baten arabera, ix.\u202fmendeko data zehaztugabe batean, 829. urtearen inguruan segur aski, Alfontso\u202fII.a Asturiaskoaren erreinaldian, Pelaio izeneko ermitau batek argi berezi batzuk ikusi zituen bizi zen lekutik hurbil, izar-euri baten modukoak. Iria Flaviako apezpiku Teodomirok haren berri izan zuenean, leku hartara joan zen hainbat fededunekin batera. Haitzulo batean, marmolezko kutxa bat aurkitu zuten. Haren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[277],"class_list":["post-2743","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-185-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Kontakizun eder baten arabera, ix.\u202fmendeko data zehaztugabe batean, 829. urtearen inguruan segur aski, Alfontso\u202fII.a Asturiaskoaren erreinaldian, Pelaio izeneko ermitau batek argi berezi batzuk ikusi zituen bizi zen lekutik hurbil, izar-euri baten modukoak. Iria Flaviako apezpiku Teodomirok haren berri izan zuenean, leku hartara joan zen hainbat fededunekin batera. Haitzulo batean, marmolezko kutxa bat aurkitu zuten. Haren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-185-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-185-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-185-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-04-20T13:29:16+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-185-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-185-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-185-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-185-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Kontakizun eder baten arabera, ix.\u202fmendeko data zehaztugabe batean, 829. urtearen inguruan segur aski, Alfontso\u202fII.a Asturiaskoaren erreinaldian, Pelaio izeneko ermitau batek argi berezi batzuk ikusi zituen bizi zen lekutik hurbil, izar-euri baten modukoak. Iria Flaviako apezpiku Teodomirok haren berri izan zuenean, leku hartara joan zen hainbat fededunekin batera. Haitzulo batean, marmolezko kutxa bat aurkitu zuten. Haren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-185-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-185-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-185-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-04-20T13:29:16+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-185-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-185-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-185-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2743","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2743\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2743"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2743"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}