{"id":2731,"date":"2019-12-27T12:01:23","date_gmt":"2019-12-27T11:01:23","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-179-eu\/"},"modified":"2019-12-27T12:01:23","modified_gmt":"2019-12-27T11:01:23","slug":"sarrera-179-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-179-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Aragoiko Koroa Kataluniaren eta<br \/>\nAragoiren batasun dinastikoaren ondorioz sortu zen. 1137an gertatu zen hori,<br \/>\nRamiro\u202fII.a Aragoikoak Aragoiko Erresumaren, Ribagorzako Konderriaren eta<br \/>\nZaragozako Erresumaren dohaintza egin zionean Bartzelonako konde Erramun<br \/>\nBerenger\u202fIV.ari, kondearen eta Ramiro\u202fII.aren alaba eta oinordeko Petronilaren<br \/>\nezkontza-konpromisoa tarteko \u20141150ean bete zen konpromiso hori\u2014. Erramun<br \/>\nBerenger Osonako, Gironako eta Besal\u00fako kondea ere bazen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Musulmanek<br \/>\nhartutako lurraldeak berreskuratzeko konkistak aurrera egin ahala, lurralde<br \/>\nbakoitzaren eremua eratuz joan zen apurka-apurka, eta erakunde-egitura<br \/>\nbereizietan islatu zen prozesu hori. <span>xii.<\/span>\u202fmendetik,<br \/>\nantzinako konde&#8211;kuria Aragoiko errege-kurian eta Kataluniako errege-kurian<br \/>\nbereizi zen \u2014Gorteen jatorria izan zen hori\u2014. Aldi berean, Erramun<br \/>\nBerenger\u202fIV.ak, Alfontso\u202fI.ak eta Petri\u202fI.ak hedatze-politika egin zuten<br \/>\nOkzitaniarantz, aurreko Aragoiko errege-erreginen eta Bartzelonako kondeen<br \/>\nlotura feudalak eta ahaidetasun-harremanak baliatuta. Petri\u202fI.ak porrota izan<br \/>\nzuen Mureteko Guduan (1213; gudu horretan hil zen), eta orduan gelditu zen<br \/>\nPirinioez iparralderanzko hedapen hori. Koroa hegoalderanzko proiekzio handia<br \/>\nizaten ari zen: Teruel eta Albarrac\u00edn konkistatu zituzten (1170); geroago,<br \/>\nJakue\u202fI.aren garaian, Mallorca (1228-1232) eta Eivissa (1235); Menorca ere<br \/>\nmeneko bihurtu zen (1232), eta Valentziako Erresuma ere konkistatu zuten<br \/>\n(1232-1245).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mallorcako (1230) eta Valentziako<br \/>\n(1240) erresumak erakunde politiko autonomo moduan antolatu ziren. Jakue\u202fI.ak,<br \/>\ngainera, Pirinioen iparraldean zituen lurraldeen subiranotasun osoa lortu zuen.<br \/>\nErrege hori hiltzean (1276), Petri\u202fII.ak mendekotzat onartzeko eskatu zion<br \/>\nJakue\u202fII.a Mallorcakoari, eta 1278an egin zuen hori Jakue\u202fII.ak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Petri\u202fII.ak<br \/>\nMediterraneoan hedatzen jarraitu zuen, Palermon bildutako Siziliako<br \/>\nParlamentuak eskaini zion koroa onartzean. Horren ondoren, zenbait uharte<br \/>\nkonkistatu zituen Mediterraneoan. Petri\u202fII.a hiltzean (1285), Aragoiko Koroako<br \/>\nlurraldeak Alfontso\u202fIII.aren eta Jakue\u202fII.a Mallorcakoaren artean banatu ziren.<br \/>\nAlfontso\u202fIII.ak Mallorca eta Eivissa Koroako gainerako erresumetatik ez<br \/>\nbereizteko konpromisoa hartu zuen (1286). 1289an, Aragoiko Koroako erresumen<br \/>\nlehenbiziko Gorte Orokorrak deitu ziren, Monz\u00f3nen egiteko. Mallorcaren eta<br \/>\nKataluniaren arteko batasuna Bartzelonako Gorteetan berretsi zen, 1291n, baina<br \/>\nAnagniko Itunaren bitartez (1295), Jakue\u202fII.ak Mallorca, Eivissa eta Menorca<br \/>\nMallorcako erregeari feudoan lagatzea onartu zuen, erregea Printzerriko<br \/>\ngorteetara 1321ra arte joateko eta Sizilia aita santuari itzultzeko<br \/>\nbaldintzapean. Alderdi interesdun guztien oposizioa izan arren, Caltabellotako<br \/>\nBakearen bidez, Frederiko Siziliako subiranotzat berretsi zuten, bizi artean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bartzelonako etxeko beste kide batek,<br \/>\nFernando Mallorcakoak, Moreako Printzerria eskuratu zuen (1315-1316), eta, urte<br \/>\nbatzuk geroago, bere semea, Jakue\u202fIII.a Mallorcakoa, subirano aldarrikarazi<br \/>\nzuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jakue\u202fII.ak<br \/>\nAragoik Kataluniako lurraldeen gainean zituen erreklamazioak honela ebatzi<br \/>\nzituen: muga ezarri zuen (1305), eta erregimen juridiko misto katalan&#8211;aragoiar<br \/>\nbat sortu zuen Ribagorzako Konderrirako (1322). Halaber, Murtziako Erresumaren<br \/>\nzati baten (Orihuela, Alacant, Elx) subirano izatea lortu zuen, Torrellasko<br \/>\narbitraje-sententziaren bidez (1305). Lurralde hori, hain zuzen ere,<br \/>\nJakue\u202fII.aren tropek okupatu zuten, Gaztelako 1296ko gerra zibilaren garaian.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aragoiko Koroa berez osatzen zuten<br \/>\nerresumek konstituzio juridiko egonkor bat lortu zuten: erresuma bakoitzak<br \/>\nerakunde bereizgarriak zituen, bai eta Gorte, lege, diru eta funtzionario<br \/>\npropioak ere. Monarka zen elementu komun eta bateratzaile bakarra, eta honako<br \/>\nhauek zituen laguntzeko: Errege Kontseilu bat, prokuradore orokor bat \u2014gero,<br \/>\ngobernadore orokor esango zitzaion kargu horri\u2014, eta, kanpoan egonez gero,<br \/>\nordezkari orokor bat.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jakue\u202fII.ak,<br \/>\nbere aurreko erregeen ondorengotzek sortu zituzten liskarrak eragozteko, honako<br \/>\nhau xedatu zuen 1319an: aurrerantzean, Katalunia eta Aragoiko eta Valentziako<br \/>\nerresumak ezin izango zirela elkarrengandik bereizi, eta bere menekoek hori<br \/>\nbetetzen ez zuen erregearen aurka altxatzeko baimena zutela. Petri\u202fIII.ak<br \/>\nxedapen hori berretsi zuen 1344an, Mallorcako Erresuma xedapenera gehituta<br \/>\n\u2014okupatu berria zuen erresuma hori, eta errege koroatu zuten (1343)\u2014.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jakue\u202fIII.a Mallorcakoaren<br \/>\nerreinaldian, urrezko florina sortu zuten, -katalan-aragoiar Koroa osoaren<br \/>\nlehenbiziko diru komuna (1346). Halaber, Kantzilertzaren eta Auzitegiaren<br \/>\nerrege-administrazioa berrantolatu zen, Koroako lurraldeen kohesio goreneko<br \/>\nunearen ikur.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Korsikaren eta Sardiniaren okupazioa<br \/>\ngeroagorako utzita zuten <span>xiv<\/span>.\u202fmendearen<br \/>\nhasieratik, eta horri ekin zion Alfontsoren seme zaharrenak 1323an. 1330erako,<br \/>\nkatalanek lurralde hori kolonizatuta zuten, eta beste erresumen antzeko<br \/>\nantolamendu politikoa ezarri zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kohesio hori berriz apurtu zen 1392an,<br \/>\nsubiranotasuna Siziliako erregeari berriz eman ziotenean. Siziliako Martin\u202fI.a <i>Gaztea<\/i><br \/>\nhiltzean (1409) \u2014Siziliako Maria erreginarekin ezkondua zen 1392an\u2014, bere aita<br \/>\nMartin\u202fI.a Aragoikoak bereganatu zuen Siziliako koroa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ondorengotza-gatazka<br \/>\nlarria piztu zen, eta Caspeko Konpromisoa sinatzean amaitu zen. Horren<br \/>\nondorioz, Gaztelako Trastamara dinastiakoek bereganatu zuten Katalunia eta<br \/>\nAragoiko Koroa. Alfontso\u202fV.a, armen bidez, Korsikako erregearen titulua<br \/>\ngauzatzen saiatu zen (1420), alferrik. Urtebete geroago, Alfontso berak<br \/>\nNapolesen nagusitzeko borroka hasi zuen, baina ez zuen hori guztiz lortu 1442ra<br \/>\narte. Hurrengo urtean (1443), aita santuak Bi Sizilietako erregetzat aitortu<br \/>\nzuen, eta, gero, Balkanetan jarraitu zuen bere kanpo-politika.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alfontso\u202fV.a hiltzean, Napoles eta<br \/>\nekialdeko lurraldeak bere seme Fernando\u202fI.a Napoleskoak eskuratu zituen, eta<br \/>\nAragoiko Koroa, berriz, Nafarroako errege eta Alfontsoren anaia Joanek jaso<br \/>\nzuen. Joan\u202fII.aren aurka piztu zen gerrak Koroaren batasunaren haustura eragin<br \/>\nzuen berriz, Frantziak Rosell\u00f3 eta Cerdanya konderriak okupatu baitzituen aldi<br \/>\nbatean (1475-1493).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aragoiko Koroako lurralde bakoitzak bere historiografia<br \/>\nizan zuen. <span>xii.<\/span>\u202fmendean, katalanez idatzitako<br \/>\nherri-historiografia bat sortu zen, narrazio-poemen edo gesta-kanten bidez<br \/>\ngauzatu zena \u2014oro har, oso leialak ziren errealitate historikoarekiko\u2014.<br \/>\nHistoriografia-mota horren ostean, <i>Lau kronika handiak<\/i> deiturikoak izan<br \/>\nziren: Jakue\u202fI.aren, Descloten, Muntanerren eta Petri\u202fIII.aren kronikak, ahozko<br \/>\ninformazioa eta dokumentazioa erabiliz osatuak. Horietako lehenbizikoa, <span>Llibre dels fets<\/span> delakoa, oso interesgarria da Antso\u202fVII.a<br \/>\nNafarroakoaren historiaren zenbait alderdiren berri izateko. Antzeko<br \/>\nmetodologia eta erudizio gero eta handiagoa baliatuz egin zituzten beren<br \/>\nhistoriografia-lanak Pere Tomic katalanak, kronika nafar-aragoiarraren eta San<br \/>\nJuan de la Pe\u00f1ako kronikaren egile aragoiarrek, eta Gualberto Fabricio de<br \/>\nVagadek. Obra eta egile horiek Baskoniari buruzko informazio garrantzitsua<br \/>\nematen dute.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aragoiko Koroa Kataluniaren eta Aragoiren batasun dinastikoaren ondorioz sortu zen. 1137an gertatu zen hori, Ramiro\u202fII.a Aragoikoak Aragoiko Erresumaren, Ribagorzako Konderriaren eta Zaragozako Erresumaren dohaintza egin zionean Bartzelonako konde Erramun Berenger\u202fIV.ari, kondearen eta Ramiro\u202fII.aren alaba eta oinordeko Petronilaren ezkontza-konpromisoa tarteko \u20141150ean bete zen konpromiso hori\u2014. Erramun Berenger Osonako, Gironako eta Besal\u00fako kondea ere bazen. Musulmanek hartutako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[275],"class_list":["post-2731","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-179-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aragoiko Koroa Kataluniaren eta Aragoiren batasun dinastikoaren ondorioz sortu zen. 1137an gertatu zen hori, Ramiro\u202fII.a Aragoikoak Aragoiko Erresumaren, Ribagorzako Konderriaren eta Zaragozako Erresumaren dohaintza egin zionean Bartzelonako konde Erramun Berenger\u202fIV.ari, kondearen eta Ramiro\u202fII.aren alaba eta oinordeko Petronilaren ezkontza-konpromisoa tarteko \u20141150ean bete zen konpromiso hori\u2014. Erramun Berenger Osonako, Gironako eta Besal\u00fako kondea ere bazen. Musulmanek hartutako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-179-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-179-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-179-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-27T11:01:23+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-179-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-179-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-179-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-179-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Aragoiko Koroa Kataluniaren eta Aragoiren batasun dinastikoaren ondorioz sortu zen. 1137an gertatu zen hori, Ramiro\u202fII.a Aragoikoak Aragoiko Erresumaren, Ribagorzako Konderriaren eta Zaragozako Erresumaren dohaintza egin zionean Bartzelonako konde Erramun Berenger\u202fIV.ari, kondearen eta Ramiro\u202fII.aren alaba eta oinordeko Petronilaren ezkontza-konpromisoa tarteko \u20141150ean bete zen konpromiso hori\u2014. Erramun Berenger Osonako, Gironako eta Besal\u00fako kondea ere bazen. Musulmanek hartutako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-179-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-179-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-179-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-27T11:01:23+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-179-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-179-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-179-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2731","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2731\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2731"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2731"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}