{"id":2699,"date":"2019-12-27T11:20:24","date_gmt":"2019-12-27T10:20:24","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sampiro-163-eu\/"},"modified":"2019-12-27T11:20:24","modified_gmt":"2019-12-27T10:20:24","slug":"sampiro-163-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sampiro-163-eu\/","title":{"rendered":"SAMPIRO (Sorribas, Le\u00f3n?, X.\u202fmendeko azken herena &#8211; ca. 1041?). Astorgako gotzaina eta kronikaria"},"content":{"rendered":"<p><span><span>x.<\/span><\/span><span>\u202fmendearen<br \/>\nazken herenean jaio zen, agian Sorribas herrian, Bierzo eskualdean (Le\u00f3n).<br \/>\nAgirietan 992. urtean ageri da lehen aldiz, hurbileko Carracedo herriko<br \/>\nmonasterioaren sorrera-aktan (Bermudo II.ak fundatu zuen). Aktan jasotzen<br \/>\ndenez, Sampirok lursail bat zuen, subiranoak herrian zeukan beste batekin<br \/>\nmugan. Sampirok Sahaguneko monasterioan jaso zuen heziketa, bibliako latina eta<br \/>\npatristika ikasi zuen, eta, ondoren, <span>Cr\u00f3nica<\/span> lanera<br \/>\neraman zituen ezaguera horiek. Bermudo II.aren erregealdian (982-999) borrero<br \/>\neta notario karguak bete zituen, eta Alfontso\u202fV.arekin (999-1027), notario eta<br \/>\njauregiko maiordomo karguak. Bi errege horiek hiribilduak eta jabetzak eman<br \/>\nzizkioten, \u00abagertutako portaera leialagatik\u00bb. Notario kargua 1023an utzi zuen,<br \/>\nAntso III.a Gartzez <i>Nagusiak<\/i> Leongo eta Astorgako lurrak bereganatu<br \/>\nzituenean. Iru\u00f1eko erregeak, ordea, onartu egin zuen Sampiro Astorgako gotzain<br \/>\nizendatzea (1034). Handik urte batzuetara (1040) Fernando I.ak kendu zuen kargu<br \/>\nhorretatik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alfontso\u202fV.aren erregealdiaren lehen urtetan idatzi zuen <span>Cr\u00f3nica<\/span>, gotzain izan aurretik, eta Asturias eta Leongo<br \/>\nerregealdien historia jaso zuen idatzian, Alfontso\u202fIII.aren garaitik Bermudo<br \/>\nII.aren garaira. Kronika horretan, badira zenbait zehaztugabetasun, baina hala<br \/>\nere garai haren berri jakiteko lanik garrantzitsuena da. <span>Cr\u00f3nicaSilense<\/span><br \/>\nlanean, <span>xii.<\/span>\u202fmendean egin zen kopiaren bidez gorde<br \/>\nda <span>Cr\u00f3nica-ren testua. Bada gerozko bertsio bat, nabarmen<br \/>\ntartekatua, Pelaio Oviedokoaren corpus <\/span>historikokoa, hain zuzen.<br \/>\nSampiroren <span>Cr\u00f3nica <\/span>lanak hedapen historiografiko<br \/>\nzabala izan zuen, Prudencio Sandovalek Iru\u00f1ean inprimatutako edizioa argitara<br \/>\neman zuenetik (1634).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sampiroren obrak, batez ere Asturias eta Leongo erresumen<br \/>\nbilakaera historikoa jasotzen du, baina badira kronikan Baskoniari buruzko<br \/>\nerreferentzia interesgarriak, bereziki Alfontso\u202fIII.aren erregealdiari<br \/>\nburuzkoak. Hala, Iru\u00f1eko erresuma Leongoaren laguna zela azaltzen du.<br \/>\nAlfontso\u202fIII.ak hamalau urte zituela Oviedoko tronua eskuratu zuenekoa (866.<br \/>\nurtea) kontatzen du, eta ondoren Fruelak usurpatu ziola tronua, eta errege<br \/>\nkargugabetuak ihes egin behar izan zuela arabarren artean babesteko. Geroago,<br \/>\narabarrak berak, Eilon kondeak gidaturik, Alfontso\u202fIII.aren aurka matxinatu<br \/>\nziren. Eilon preso eraman zuten Oviedora, eta han hil zen giltzapean. Azkenik,<br \/>\naipatzen du errege horrek aliantza egin zuela \u00abGalia osoarekin eta<br \/>\nIru\u00f1earekin\u00bb, Ximenarekin ezkonduta. Zehazten du, gainera, Ximena leinu<br \/>\nnoblekoa zela, Karlos frankoen erregearen senide. Albiste hori nahasia da, eta<br \/>\nargitu nahirik, Angel Martin Duquek iradoki zuen Ximena gaskoia edo iruindarra<br \/>\nizango zela jatorriz. Printzesaren izenak, nolanahi ere, bigarrena adieraziko<br \/>\nluke. Antso I.a Gartzezi buruz dio Ordo\u00f1o II. errege leondarraren aliatua zela,<br \/>\neta Mitonia eta Valdejunquerako borrokak aipatzen ditu, baita Iru\u00f1eko erregeak<br \/>\nErrioxako Naiara eta Viguera konkistatu zituela ere. Orobat, Gartzea I.a<br \/>\nSanoitz Iru\u00f1eko erregea eta Teresa Leongo eta Nafarroako erregina aipatzen<br \/>\nditu, azken hori Iru\u00f1eko Antso erregearen alaba.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>x.\u202fmendearen azken herenean jaio zen, agian Sorribas herrian, Bierzo eskualdean (Le\u00f3n). Agirietan 992. urtean ageri da lehen aldiz, hurbileko Carracedo herriko monasterioaren sorrera-aktan (Bermudo II.ak fundatu zuen). Aktan jasotzen denez, Sampirok lursail bat zuen, subiranoak herrian zeukan beste batekin mugan. Sampirok Sahaguneko monasterioan jaso zuen heziketa, bibliako latina eta patristika ikasi zuen, eta, ondoren, Cr\u00f3nica [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[271],"class_list":["post-2699","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SAMPIRO (Sorribas, Le\u00f3n?, X.\u202fmendeko azken herena - ca. 1041?). Astorgako gotzaina eta kronikaria - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sampiro-163-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SAMPIRO (Sorribas, Le\u00f3n?, X.\u202fmendeko azken herena - ca. 1041?). Astorgako gotzaina eta kronikaria - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"x.\u202fmendearen azken herenean jaio zen, agian Sorribas herrian, Bierzo eskualdean (Le\u00f3n). Agirietan 992. urtean ageri da lehen aldiz, hurbileko Carracedo herriko monasterioaren sorrera-aktan (Bermudo II.ak fundatu zuen). Aktan jasotzen denez, Sampirok lursail bat zuen, subiranoak herrian zeukan beste batekin mugan. Sampirok Sahaguneko monasterioan jaso zuen heziketa, bibliako latina eta patristika ikasi zuen, eta, ondoren, Cr\u00f3nica [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sampiro-163-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sampiro-163-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sampiro-163-eu\\\/\",\"name\":\"SAMPIRO (Sorribas, Le\u00f3n?, X.\u202fmendeko azken herena - ca. 1041?). Astorgako gotzaina eta kronikaria - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-27T10:20:24+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sampiro-163-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sampiro-163-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sampiro-163-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SAMPIRO (Sorribas, Le\u00f3n?, X.\u202fmendeko azken herena &#8211; ca. 1041?). Astorgako gotzaina eta kronikaria\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SAMPIRO (Sorribas, Le\u00f3n?, X.\u202fmendeko azken herena - ca. 1041?). Astorgako gotzaina eta kronikaria - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sampiro-163-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SAMPIRO (Sorribas, Le\u00f3n?, X.\u202fmendeko azken herena - ca. 1041?). Astorgako gotzaina eta kronikaria - Iura Vasconiae","og_description":"x.\u202fmendearen azken herenean jaio zen, agian Sorribas herrian, Bierzo eskualdean (Le\u00f3n). Agirietan 992. urtean ageri da lehen aldiz, hurbileko Carracedo herriko monasterioaren sorrera-aktan (Bermudo II.ak fundatu zuen). Aktan jasotzen denez, Sampirok lursail bat zuen, subiranoak herrian zeukan beste batekin mugan. Sampirok Sahaguneko monasterioan jaso zuen heziketa, bibliako latina eta patristika ikasi zuen, eta, ondoren, Cr\u00f3nica [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sampiro-163-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sampiro-163-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sampiro-163-eu\/","name":"SAMPIRO (Sorribas, Le\u00f3n?, X.\u202fmendeko azken herena - ca. 1041?). Astorgako gotzaina eta kronikaria - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-27T10:20:24+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sampiro-163-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sampiro-163-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sampiro-163-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SAMPIRO (Sorribas, Le\u00f3n?, X.\u202fmendeko azken herena &#8211; ca. 1041?). Astorgako gotzaina eta kronikaria"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2699","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2699\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2699"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2699"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}