{"id":2664,"date":"2019-12-12T17:15:32","date_gmt":"2019-12-12T16:15:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/jaso-atondo-joan-146-eu\/"},"modified":"2019-12-12T17:15:32","modified_gmt":"2019-12-12T16:15:32","slug":"jaso-atondo-joan-146-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jaso-atondo-joan-146-eu\/","title":{"rendered":"JASO ATONDO, Joan (s. l., d. g. &#8211; s. l., 1515eko urriaren 16a). Zuzenbidean doktorea (1470), Kontuen Ganberako entzulea eta finantza maisua (1472), Gorte Nagusiko alkatea (1476), Errege Kontseiluko kidea (1476-1515),"},"content":{"rendered":"<p><span>Nafarroako Erresuma burujabearen azken garaiko pertsona<br \/>\ngarrantzitsua izan zen. Jassu, Jatsu, Jaxu, Jasso, Yatsou edo Jasotarren<br \/>\njatorrizko oinetxea \u2014modu horietan guztietan aurkitu izan da idatzita<br \/>\nfamiliaren abizena\u2014 Nafarroa Behereko lurretakoa da. Handik migratu zuen<br \/>\nerresumako hiriburura Arnalt Perez Jasok, eta berehala egin zuen bidea<br \/>\nNafarroako administrazioan, harik eta urte batzuen buruan, Kontuen Ganberako<br \/>\nentzule kargua eskuratu zuen arte. Joan Jasoren aita izango zena, 1441ean<br \/>\nezkondu zen Gillermina Atondorekin, eta hala, bat-egite haren bidez, garai<br \/>\nhartan Nafarroan eragin nabarmena zuten bi leinu uztartu ziren. 1450ean gerra<br \/>\nzibila hasi zen Joan\u202fII.a Aragoikoa usurpatzailearen eta haren seme Karlos<br \/>\nVianako printzearen artean, eta horrek bi fakziotan banatu zituen erresumako<br \/>\noinetxeak. Jasotarrak agaramontarren aldean jarri ziren, eta haiei loturik<br \/>\ngeratu ziren onerako nahiz txarrerako. Agaramontarrek Joan II.ari emandako<br \/>\nbabesari esker, Arnalt Perez Jasok gora egin ahal izan zuen erresumako egoera<br \/>\nekonomiko negargarria neke handiz kudeatzen zuen zerbitzuko nobleziaren<br \/>\nbarnean. Hala, Nafarroako Errege Kontseiluko kidearen kargura iritsi zen,<br \/>\nagirien arabera, eginkizun horretan ageri baita 1465etik aurrera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Maila politiko eta ekonomiko hain<br \/>\nnabarmenean egonik, pentsatzekoa da Arnalt Perez Jaso eta Gillermina Atondoren<br \/>\nseme-alabek maila bereko heziketa jasoko zutela, prestakuntza horren bidez<br \/>\nNafarroako administrazioko karguak eskuratu ahal izateko. Joan Jasoren kasuan<br \/>\nhorrela izan zen. 1470eko azaroaren 16an, Zuzenbide kanonikoan doktoregoa lortu<br \/>\nzuen Boloniako unibertsitatean. Ekitaldi akademikoan han ziren Pedro Foixkoa,<br \/>\nNafarroako infantea eta gerora kardinala izango zena eta Pedro Arbues, Rieuxko<br \/>\ngotzaina. Unibertsitate-titulu lortu berriak ez zion eragotzi garaiko tirabira<br \/>\npolitikoetan parte hartzea; hala, 1471n, buruzagi agaramontarrei Iru\u00f1eko ateak<br \/>\nirekitzeko zorigaiztoko saialdian esku hartu zuen. Ahalegin haren ondorioz,<br \/>\nPedro Nafarroakoa mariskala hil zen, eta Joan Jasok eta Arnalt aitak Tafallara<br \/>\nerbesteratu behar izan zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erbestealdiak ez zuen luze iraun, baina gerra zibilak,<br \/>\nbai, urte askoan jarraitu zuen. 1472ko martxoaren 10ean, Leonor printzesak eta<br \/>\nGaston Foixkoa senarrak Kontuen Ganberako entzule eta finantza-maisu kargua<br \/>\neman zioten Joani. 1476ko hasierarako finantza-maisu eta Gorte Nagusiko alkate<br \/>\ntituluarekin ageri da dokumentuetan; errege-administrazioan Jaso doktoreak zein<br \/>\nazkar egin zuen gora erakusten du horrek. 1476an bertan hasi zen Errege<br \/>\nKontseiluko kide moduan lanean; justizia-organo goren horretako kide izan zen<br \/>\n1515ean hil arte, eta 1496tik 1503ra, gainera, presidentekide.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ondasunei dagokionez, 1478ko<br \/>\nekainaren 18an, Joan Jasok Idotzin (Ibargoiti) hiribilduko behe eta<br \/>\nerdi-mailako justiziaren errege-eskumena eskuratu zuen. Aurrez, aitak ondasun<br \/>\ngarrantzitsuak izan zituen han, eta harrezkero, Joanen jaurerri bihurtu zen<br \/>\neremu hura. Egiari zor, garai hartan ez zen inoren gogoko jaurerri partikular<br \/>\nbatera bildu behar izatea; gainera, bizilagunak beaumontarrak ziren, eta,<br \/>\nberaz, ez zuten gogo onez hartu jaun agaramontar bat. Ezinikusi horiek bi<br \/>\naldeen arteko auzia ekarri zuten erresumako auzitegien aurrean, eta 1508ko<br \/>\nabendura arte luzatu zen auzia. Azkenik, Joan Jasoren aldekoa izan zen<br \/>\nsententzia, baina horrek ez zuen bizilagunen sumina baretu.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1483a urte garrantzitsua izan zen Joan Jasorentzat, urte<br \/>\nhartan ezkondu baitzen Maria Azpilkueta Aznarez Sadarekin. Emaztearen aita,<br \/>\nMartin, garai hartan Frantzisko Febo (1479-1483) zorigaiztoko erregearen<br \/>\nganberazain nagusia zen, eta, horrenbestez, Mariarekin ezkonduta, Jasotarrak<br \/>\ngoi-noblezia militarraren zirkuluan sartu ziren, emaztearenak baitziren<br \/>\nXabierko gaztelua eta Baztango Azpilkueta dorretxea. Joan eta Mariak entzute<br \/>\nhandiko seme-alabak izan zituzten: Magdalena (gurasoek Gaztelako gortera bidali<br \/>\nzuten, baina Gandiako Klaratarren monasterioan sartu zen azkenik); Violante<br \/>\n(hari buruzko albiste askorik ez dago), Ana (Diego Ezpeleta Beireko jaunarekin<br \/>\nezkondua), Migel (gerora Xabierko jauna izan zena), Joan (jarduera militarrean<br \/>\nnabarmendua) eta Frantzisko (azken semea, misiolari jesuita moduan nazioartean<br \/>\nentzute handia lortu zuena). Ezkontza horri esker, Joan Jaso, Idotzin, Xabier<br \/>\neta Azpilkuetako jauna bihurtu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Enbaxadore lanetan ere mugarria izan zen 1483. urtea.<br \/>\n1479rako hainbat mandatutan buru izana zen Nafarroako koroaren izenean, baina<br \/>\n1483an Fernando Bakedano notario nagusiarekin joan zen, erresumako hiru<br \/>\nEstatuen aginduz. Uztailaren 30eko jarraibideen arabera, Jasok honako misio hau<br \/>\nzuen: Vianako printzesak, Magdalena Frantziakoak, Katalina alabaren<br \/>\nsenargaitzat aukeratzea eta onartzea Joan Gaztelako infantea. Negoziazioak<br \/>\nantzuak izan baziren ere, Joan Jasok, prestutasun handiz jardun zuen nonbait,<br \/>\neta, horri esker, Gaztelako jaun eta subiranoen konfiantza lortu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Joan III.a Albretekoa eta Katalina<br \/>\nI.a Foixekoa 1494an heldu ziren erresumara, koroaren jabe egitera. Orduan izan<br \/>\nzuen Jaso doktoreak garrantzizko lehen hartu-emana gerora errege-erregina izango<br \/>\nzituenekin. Hasiera-hasieratik Joan Jasok garbi izan zuen monarkia berri bat<br \/>\nsendotu behar zela, jarrera harroa eta oldartsua agertzen zuten beaumontarren<br \/>\naurrean. Hala ere, erresuma oso ahul zegoen; izan ere, beaumontarren<br \/>\naltxamenduak etengabeak ziren, Gaztelatik Fernando <i>Katolikoak<\/i> emandako<br \/>\ndiru-laguntza eta babesari esker. Une hartan irtenbide bakarra ikusi zuten:<br \/>\nElisabet eta Fernandorekin negoziatzea, Leringo kondea baretzea lortzeko.<br \/>\n1494ko apirilean, Nafarroak enbaxada igorri zuen Medina de Campo herrira; han<br \/>\nzen Joan Jaso ere. Negoziazio haietan, bake-akordioa izenpetu zuten bi aldeek<br \/>\napirilaren 30ean, eta, horrek ustezko bakea ekarri zuen Nafarroara, subirano<br \/>\nberrien agintepean. Egokiera hartan, Joan Jasok aukera izan zuen Elisabet<br \/>\nGaztelakoa eta batez ere Fernando Aragoikoa hurbilagotik ezagutzeko. Agian<br \/>\norduan erabaki zuten Jaso-Azpilkueta senar-emazteek Magdalena alaba Gaztelako<br \/>\ngortera bidaltzea, Elisabet erreginaren dontzeila izan zedin. Aukera ona izan<br \/>\nzitekeen alaba etxe on bateko norbaitekin ezkontzeko eta, bide batez, Gaztelako<br \/>\nsubiranoekin hartu-emanean jarraitzeko.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1496an, Errege Kontseiluko<br \/>\npresidentekide izendatu zuten, Martin Urrutiarekin batera. Bi urte lehenago,<br \/>\n1494n, berritu zuten organoa, eta Jasok berak esku hartu zuen aldaketa haietan,<br \/>\nhasieran Errege Gorteko lau alkateetako baten kargua betetzen baitzuen, eta,<br \/>\nondoren, Kontseilu zabaleko hogeita bi kideetako baten kargua. Era berean,<br \/>\nzazpi kontseilarik osaturiko Kontseilu murriztuan ere sartu zuten. Joan Jaso<br \/>\n1496. eta 1497. urteetan izan zen Errege Kontseiluko presidentekide, nahiz eta<br \/>\nzenbait egileren iritziz 1503ra arte aritu zen. Hain zuzen, organoa berriro<br \/>\nerreformatu zuten 1503an, bi presidentekideek kargua behin betiko eta ofizialki<br \/>\nJuan del Bosquet kantziler berriaren esku utzi zutenean. Hala ere, jarraitu<br \/>\nzuten organoan parte hartzen. Errege Kontseiluaren barnean, Joan Jasok beti<br \/>\negin zuen lan gobernu eta justizia-administrazioko organo horrek agintea<br \/>\nosotasunean berreskuratu nahi zuen koroaren zerbitzura jardun zezan.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erakutsitako gaitasunari eta lan<br \/>\nonari esker, 1498an berriro ere lan diplomatikoetarako deitu zuten. Orduko<br \/>\nhartan, Frantziako Karlos VIII.a hil eta Luis XII.a tronura iritsi zenean,<br \/>\nCesar Borgiaren eta Karlota Albretekoaren (Nafarroako Joan III.aren arreba)<br \/>\narteko ezkontza adostu nahi izan zuten. Joan Jasok Frantziako gortera (Bloisen<br \/>\nfinkaturik garai hartan) eta Erromara bidaiatu behar izan zuen; han, Nafarroako<br \/>\nenbaxadak Alexandro VI.arekin, senargaiaren aitarekin, hitz egin zuen. 1503an,<br \/>\nErrege Kontseiluko presidentekide kargua utzi ondoren, Gaztelarekin beste itun<br \/>\nbat negoziatu zuen. Leringo kondea 1500ean itzuli zen Nafarroara, eta egoera<br \/>\nberriro ezegonkortu zen, Fernando <i>Katolikoaren<\/i> urre eta ezpaten<br \/>\neraginez. Atzera ere beste akordio bat adostu zuten Medina del Campon, eta,<br \/>\nhorren arabera, Nafarroa Gaztelako interesen mende geratu zen. Egoera hartan ez<br \/>\nzuen askorik lagundu Frantziako Luis XII.aren jarrerak, hark ere homologo<br \/>\ngaztelarrak adinako interesa baitzuen Nafarroan esku hartzeko. Orduko hartan,<br \/>\nBloiseko negoziazioetan, Amaneo Albretekoari lagundu zion Joan Jasok, baina ez<br \/>\nzuten frantsesekin adostasunik lortu<\/span><span>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte haietan, metatutako botere eta eraginari esker,<br \/>\nJasok zabaldu egin zituen bere jaurerriak, Idotzin, Artzanegia, Santsoain eta<br \/>\nGarruesko jaurerriei honako hauek gehitu zizkien, hainbat salerosketaren bidez:<br \/>\nSubitza, Ibiriku, Zizur Nagusia eta San Costamianoko jaurerriak. Jabego zabal<br \/>\nhoriek ondorengoentzat geratu ziren, baita amaren oinordetza ere, eta amaren<br \/>\nherentzia horretan, Xabierko jaurerri-gaztelua eta Azpilkueta dorretxea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erresumaren bilakaerari dagokionez, Leringo kondea eta<br \/>\nharen bandoa behin betiko kanporatu zituzten, Luis Beaumontek 1507an eginiko<br \/>\nenegarren altxaldiaren ondoren. Gerra zibilaren amaieratzat har daiteke mugarri<br \/>\nhori. Une horretan, Joan eta Katalinak erresumako gobernuaren egitura guztiak<br \/>\ngoitik behera berritzeari ekin zioten. Hala, Jaso doktoreari azterlan bat<br \/>\neskatu zioten, errege-administrazioa erreformatzeko eta Foru Orokor berri bat<br \/>\neta zegokion hobekuntza idazteko. Jasok 1511ko Tuterako Gorteetan aurkeztu<br \/>\nzituen proiektuaren lehen fase horretako emaitzak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroan gerra zibilaren aurreko<br \/>\negonkortasuna berrezartzeko hainbat urrats eman ziren urte haietan, neke handiz<br \/>\neta barne-gatazka askoren ondoren. Alabaina, Fernando <i>Katolikoak<\/i><br \/>\nNafarroa inbaditzean, errotik eten zen berpizkunde politiko hura. Aragoiarrak<br \/>\nnazioarteko gatazka bat \u2014Italiako gerra, aita santuaren eta Frantziako<br \/>\nerregearen artean\u2014 baliatu zuen Nafarroari diplomatikoki presioa egiteko,<br \/>\nerresumako subiranoek Frantziako Luis XII.aren aurka lagun ziezaioten.<br \/>\nNegoziazioak oso gogorrak izan ziren, eta haietan parte hartu zuen Jasok, Pedro<br \/>\nNafarroakoa mariskalari lagundu baitzion 1512ko ekainaren 20ko eta uztailaren<br \/>\n6ko mandatuetan. Fernandok, ordea, aurrez erabakia zuen inbasioa, eta<br \/>\nnegoziazio haiek aitzakia hutsa baino ez ziren izan denbora irabazteko, eta,<br \/>\nhala, Nafarroako errege-erreginen eskumiku-bulda irrikatuak jasotzeko.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erresumaren inbasio eta konkistaren<br \/>\nondotik, Joan Jasok Biarnoko erbestera jarraitu zien errege-erreginei, baina<br \/>\nhan, errege-ofizial gehienek Joan III.a Nafarroakoaren agindua jaso zuten<br \/>\nErriberrira itzultzeko eta aginduen zain geratzeko. Ez da jakiterik izan zer<br \/>\njokabide izan zuen 1512ko urria-abenduan askapen legitimatzailerako izan zen<br \/>\nahaleginean, baina ziurra da ez zela Iru\u00f1eko kaleetan izan, Albako dukearen<br \/>\ntropei laguntzen. Bestalde, Fernando <i>Katolikoak<\/i> hasieratik ulertu zuen<br \/>\nahalik eta nafar gehien bildu behar zituela bere aldera, eta, horretarako,<br \/>\nadministrazioko goi-ofizialei haien karguak eta soldatak errespetatzea eskaini<br \/>\nzien. Joan Jasoren kasuan, uste da basailutza-zina egin zuela Fernando <i>Katolikoaren<\/i><br \/>\nmesedetan, 1513ko urtarrilaren 18an, Medina del Campon elkarrizketatu ziren<br \/>\negunean, baina ez dago hori egiaztatuko duen agiririk. Kontua da Jaso doktoreak<br \/>\nErrege Kontseiluko kide izaten eta soldata bera jasotzen jarraitu zuela, baina<br \/>\npentsatzekoa da zin hori presiopean egin zuela, Petri Nafarroakoa mariskalaren<br \/>\nkasuan gertatu zen moduan.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Errege Kontseiluko kide izateak ez<br \/>\nzuen esan nahi Joan Jasok errege aragoiarraren erabakietan eragina izan<br \/>\nzezakeenik. Iduri du Jaso doktorea karguan mantentzeko estrategiak beste<br \/>\nhelburu bat zuela: jarraitutasunaren itxura sortzea eta erbestean ziren<br \/>\nagaramontarrei erakustea zer gertatzen zen Fernandoren aurrean men egiten<br \/>\nzutenekin. Nolanahi zela ere, Jasotarrak beti egon ziren susmopean, eta ez<br \/>\nziren inoiz <i>Katolikoaren<\/i> konfiantzakoak izan, eta are gutxiago haren<br \/>\nadiskideak. Horren adibiderik argiena Xabierko jaunak errege-eremuan zituen<br \/>\nlarre-eskubideekin gertatutakoa da. Fernandok bere sailak modu arbitrarioan<br \/>\nsaldu zizkien Sos eta Zangozako hiribilduei, 43.000 eta 32.000 soldataren<br \/>\ntruke, hurrenez hurren, kaltetu nagusiaren eskubideak kontuan izan gabe. Joanek<br \/>\nberehala egin zuen protesta, eta erresumako Gorteek ere justizia egitea eskatu<br \/>\nzuten, baina ez zen halakorik gertatu. Ironiaz, Fernando <i>Katolikoak<\/i><br \/>\ngomendatu zien protesta Errege Kontseilura bidal zezatela, han izapidetzeko.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Joan Jaso 1515eko urriaren 16an hil zen. Beste nafar asko<br \/>\nbezala, azken urteak bere ondarea gaztelarren menderakuntzatik babesteko<br \/>\nahalegin betean eman zituen. Seme-alabek haren gaitasunak jaso zituzten, baita<br \/>\nNafarroa burujabe bat berreskuratzeko ideia ere. Migelek eta Joanek 1516tik<br \/>\n1524ra borrokatu zuten Espainiako Karlos V.aren aurka, baina azkenik amore eman<br \/>\nbehar izan zuten, eta burumakur eta galtzaile itzuli behar izan zuten<br \/>\nNafarroara. Bestalde, Frantzisko txikiak bere bidea egin zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jasoren obrari dagokionez, 1500<br \/>\ninguruan idatzi zuen <span>Relaci\u00f3n de la descendencia de los<br \/>\nreyes de Navarra y de las dem\u00e1s casas principales del dicho Reyno.<\/span> Ez da<br \/>\ngorde lan horren kopia oso bakar bat ere. Errege-erreginen zenbait zerrenda eta<br \/>\nsegida jasotzen ziren lan horretan, Eneko Aritzarekin hasi eta Joan III.a<br \/>\nAlbretekoarekin eta Katalina I.a Foixekoarekin bukatu. Champagne eta Frantzia<br \/>\ndinastia frantziarrei buruzko zenbait atal osatugabe gorde dira, bai eta<br \/>\nNafarroako azken errege-erregina legitimoei buruzko zenbait atal bukatugabe<br \/>\nere. Kronika apal horren baliorik behinena agaramontar batek idatzia dela da;<br \/>\nhala, <span>xv.<\/span>\u202fmendeko Nafarroako gerra zibilean<br \/>\ngertatutakoari buruz egileak eginiko balorazioetan eragiten du ikuspegi horrek.<br \/>\nLana aztergai izan zuten Jose Moretek eta Arnaut Oihenartek. Lehenak, Donibane<br \/>\nGarazin gordetako jatorrizkoaren kopia bat atera zuen, eta bigarrenak egilea<br \/>\nJoan Jaso zela jakin gabe aztertu zuen obra. Nahiz eta lan laburra izan, ezagun<br \/>\nda Jaso doktoreak honako iturri hauek erabili zituela: <i>Regla de Leire<\/i><br \/>\nliburua, lehenagoko beste kronika batzuk, eta, seguru asko, bere karguari esker<br \/>\neskuragarri zituen errege-eskutitzak eta -dokumentuak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroako Erresuma burujabearen azken garaiko pertsona garrantzitsua izan zen. Jassu, Jatsu, Jaxu, Jasso, Yatsou edo Jasotarren jatorrizko oinetxea \u2014modu horietan guztietan aurkitu izan da idatzita familiaren abizena\u2014 Nafarroa Behereko lurretakoa da. Handik migratu zuen erresumako hiriburura Arnalt Perez Jasok, eta berehala egin zuen bidea Nafarroako administrazioan, harik eta urte batzuen buruan, Kontuen Ganberako entzule kargua [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[265],"class_list":["post-2664","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>JASO ATONDO, Joan (s. l., d. g. - s. l., 1515eko urriaren 16a). Zuzenbidean doktorea (1470), Kontuen Ganberako entzulea eta finantza maisua (1472), Gorte Nagusiko alkatea (1476), Errege Kontseiluko kidea (1476-1515), - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jaso-atondo-joan-146-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"JASO ATONDO, Joan (s. l., d. g. - s. l., 1515eko urriaren 16a). Zuzenbidean doktorea (1470), Kontuen Ganberako entzulea eta finantza maisua (1472), Gorte Nagusiko alkatea (1476), Errege Kontseiluko kidea (1476-1515), - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nafarroako Erresuma burujabearen azken garaiko pertsona garrantzitsua izan zen. Jassu, Jatsu, Jaxu, Jasso, Yatsou edo Jasotarren jatorrizko oinetxea \u2014modu horietan guztietan aurkitu izan da idatzita familiaren abizena\u2014 Nafarroa Behereko lurretakoa da. Handik migratu zuen erresumako hiriburura Arnalt Perez Jasok, eta berehala egin zuen bidea Nafarroako administrazioan, harik eta urte batzuen buruan, Kontuen Ganberako entzule kargua [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jaso-atondo-joan-146-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/jaso-atondo-joan-146-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/jaso-atondo-joan-146-eu\\\/\",\"name\":\"JASO ATONDO, Joan (s. l., d. g. - s. l., 1515eko urriaren 16a). Zuzenbidean doktorea (1470), Kontuen Ganberako entzulea eta finantza maisua (1472), Gorte Nagusiko alkatea (1476), Errege Kontseiluko kidea (1476-1515), - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T16:15:32+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/jaso-atondo-joan-146-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/jaso-atondo-joan-146-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/jaso-atondo-joan-146-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"JASO ATONDO, Joan (s. l., d. g. &#8211; s. l., 1515eko urriaren 16a). Zuzenbidean doktorea (1470), Kontuen Ganberako entzulea eta finantza maisua (1472), Gorte Nagusiko alkatea (1476), Errege Kontseiluko kidea (1476-1515),\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"JASO ATONDO, Joan (s. l., d. g. - s. l., 1515eko urriaren 16a). Zuzenbidean doktorea (1470), Kontuen Ganberako entzulea eta finantza maisua (1472), Gorte Nagusiko alkatea (1476), Errege Kontseiluko kidea (1476-1515), - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jaso-atondo-joan-146-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"JASO ATONDO, Joan (s. l., d. g. - s. l., 1515eko urriaren 16a). Zuzenbidean doktorea (1470), Kontuen Ganberako entzulea eta finantza maisua (1472), Gorte Nagusiko alkatea (1476), Errege Kontseiluko kidea (1476-1515), - Iura Vasconiae","og_description":"Nafarroako Erresuma burujabearen azken garaiko pertsona garrantzitsua izan zen. Jassu, Jatsu, Jaxu, Jasso, Yatsou edo Jasotarren jatorrizko oinetxea \u2014modu horietan guztietan aurkitu izan da idatzita familiaren abizena\u2014 Nafarroa Behereko lurretakoa da. Handik migratu zuen erresumako hiriburura Arnalt Perez Jasok, eta berehala egin zuen bidea Nafarroako administrazioan, harik eta urte batzuen buruan, Kontuen Ganberako entzule kargua [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jaso-atondo-joan-146-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jaso-atondo-joan-146-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jaso-atondo-joan-146-eu\/","name":"JASO ATONDO, Joan (s. l., d. g. - s. l., 1515eko urriaren 16a). Zuzenbidean doktorea (1470), Kontuen Ganberako entzulea eta finantza maisua (1472), Gorte Nagusiko alkatea (1476), Errege Kontseiluko kidea (1476-1515), - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T16:15:32+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jaso-atondo-joan-146-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jaso-atondo-joan-146-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jaso-atondo-joan-146-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"JASO ATONDO, Joan (s. l., d. g. &#8211; s. l., 1515eko urriaren 16a). Zuzenbidean doktorea (1470), Kontuen Ganberako entzulea eta finantza maisua (1472), Gorte Nagusiko alkatea (1476), Errege Kontseiluko kidea (1476-1515),"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2664","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2664\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2664"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2664"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}