{"id":2662,"date":"2019-12-12T17:11:55","date_gmt":"2019-12-12T16:11:55","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sada-pedro-145-eu\/"},"modified":"2019-12-12T17:11:55","modified_gmt":"2019-12-12T16:11:55","slug":"sada-pedro-145-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sada-pedro-145-eu\/","title":{"rendered":"SADA, Pedro (Iru\u00f1ea?, a. 1441 &#8211; Iru\u00f1ea?, d. 1479)."},"content":{"rendered":"<p><span>Datu gutxi ditugu Pedro Sadari<br \/>\nburuz, baina apur horiek argi adierazten dute, kantzilerorde karguan, harreman<br \/>\nestua izan zuela Vianako printzearekin, eta haren erabateko konfiantza izan<br \/>\nzuela beti erresumako gai garrantzitsuenetarako<\/span><span>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Itxuraz, Nafarroako beaumontarren behe nobleziakoa zen<br \/>\njatorriz. Horri esker, unibertsitate-ikasketak egin ahal izan zituen. 1451erako<br \/>\nbatxilerra zen, eta 1458rako doktorea, seguruenera Napolesko Unibertsitatean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1458ko urriaren 10ean Karlos printzearen kantzilerorde<br \/>\nizendatu zuten Sizilian, eta hortik aurrera haren segizioko kide izan zen<br \/>\nAragoiko Koroan barna eginiko bidaietan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kantzilerorde karguan,<br \/>\nerrege-kantzilertzaren ardura izan zuen, printzearen agirietan esku hartzen<br \/>\nzuen, horiek jaulkitzen zituen eta haren zigilua zaintzen; izan ere,<br \/>\nkantzilerraren beraren kargua, <span>xiv.<\/span>\u202fmendeaz<br \/>\ngeroztik, ohorezkoa zen batez ere. Kantzilerorde betekizunean, orobat, eskura<br \/>\nizan bide zituen Kantzilertzan erabiltzeko <span>Inprimakia<\/span><br \/>\neta printzearen kutxa (\u00abcofre del pr\u00edncipe\u00bb).<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1459ko abuztuaren 17an, zenbait mandatu diplomatiko<br \/>\nzuzendu zituen, <span>kantzilerorde karguan eta<br \/>\nNafarroaren ordezkari, <\/span>Karlos printzeak hautatutako lau enbaxadorek<br \/>\nosatutako taldean. Mandatu horietan, Aragoiko Koroaren lurralde eta erresumetan<br \/>\nibili zen, Joan II.arekin, printzearen aitarekin, bien arteko ezin konponduak<br \/>\nbideratzen saiatzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ildo berean, 1460ko maiatzaren 24an Portugalera bidali<br \/>\nzuen Karlos printzeak, Katalina infantari ofizialki eskua eskatzeko. Portugalen<br \/>\nizan zen ezkontzaren baldintzak negoziatzen, uztailaren azken aldera arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Vianako printzea hiltzean (1461), Nafarroara itzuli zen,<br \/>\nJustizia administrazioan lan egitera, eta, agirien arabera, betekizun horretan<br \/>\naritu zen, Gorteko alkate gisa, 1466tik 1469ra. Erregearen arreba eta<br \/>\noinordekoak, gerora Leonor erregina izango zen printzesa gobernariak<br \/>\n(1464-1479), Loia, Aiesa, Arteta eta Gardelaingo jaurerria eman zion, eta,<br \/>\nondoren, haren seme-alaba eta oinordekoek heredatu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pedro Sadaren bizitza eta obra Nafarroari loturik dago,<br \/>\nnoiz eta erresumaren garai ezpaltsuenetako batean: Karlos printzeak Zuria I.a<br \/>\namaren oinordetza jaso zuen urtetik (1441) Leonor hil zen urtera arte (1478)<br \/>\ndoan testuinguru kronologikoan. Beraz, kantzilerorde kargua betetzeko gizon<br \/>\njantzia eta heldua behar zuen izan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zuria I.a erreginaren heriotzaz<br \/>\ngeroztik Nafarroan izan ziren gertakari larrien lekuko eta eragile zuzena izan<br \/>\nzen Pedro Sada. Gertakari horietako batzuk aipatzearren: beaumontarren eta<br \/>\nagaramontarren arteko gerra zibil odoltsu eta luzea; erresuman arrotza zen<br \/>\nerrege batek agintea hartzea, oinordeko legitimoaren eskubideen kaltetan;<br \/>\nnafarrak ez ziren pertsonek aginte-postuak eskuratzea, ordura arte erresuman<br \/>\nkargu horiek betetzeko bertakoa izatea <span>sine qua non<\/span><br \/>\nbaldintza izan zenean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren <span>Conplayctia que de s\u00ed faze<br \/>\nNauarra, ordenada por el Doctor Pedro de Sada lana C-8 Kodexaren 77v eta 78v<br \/>\norrietan txertaturik dago, 1497ko datarekin, eta Nafarroako Errege Artxibo<br \/>\nNagusian gordetzen da, honela katalogatuta: errege-agindu, -gutun eta bestelako<br \/>\ndokumentuen formularioa (<\/span>\u00abformulario de reales \u00f3rdenes, cartas y otros<br \/>\ndocumentos\u00bb).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Testuak hiru orri hartzen ditu, eta lerroartean eta<br \/>\norri-bazterreko oharretan zenbait esaldi ageri dira, gerora eginiko zuzenketa<br \/>\nedo eranskin gisara, dokumentuaren zentzua osatzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai hartan ez zen, antza,<br \/>\ntestuaren berri jakin; izan ere, Pedro Sadak Kantzilertzan erabiltzeko<br \/>\nformularioan sartu zuen, etorkizunerako lekukotza gisa. 1924ko apirilaren 6an<br \/>\nirakurri zuen Jose Maria Huartek, Artxiboko zuzendari Jesus Etayo zela, eskuz idatzitako<br \/>\noharrean jasotzen denez. Honela definitu izan da obra: \u00abNafarroaren<br \/>\nHistoriarako garrantzi nabarmeneko literatura-testua\u00bb, \u00abedertasun eta kalitate<br \/>\nhandikoa, nolabaiteko izaera &#8220;patriotikoa&#8221; adierazten duena\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egileak bere egiten du erresumaren nortasuna. Nafarroak <span><span>\u00abkontzientzia eta<br \/>\nadimena\u00bb dituela dio, eta aldarri eta negar egiten duela, barne-gerraren<br \/>\neraginez urte haietan gertatu zen aldaketa zela eta. Karlos printzearen bizitza<br \/>\nzaila islatzen du, haren ahalegina bakea lortzeko, haren ibiliak Frantzian eta<br \/>\nItalian barna, plaza nagusiak etsaien esku utzi beharra, eta aitarekin izan<br \/>\nzituen liskarrak, gerra zibila eta Nafarroaren hondamendia<\/span><\/span>.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina ez da poesia gordinez jantzitako gertakarien<br \/>\nzerrenda hutsa. Herri bat zatituta, suntsituta eta hondatuta eta herritarrak<br \/>\npobretuta edo hondoa jota, elkarren aurka borrokan eta balioak galduta<br \/>\nikusirik, minaren minez garrasi egiten duen erresuma baten aldarria da.<br \/>\nErresuma bat, behiala indartsua eta batua eta beste erresuma batzuen mira izan<br \/>\nzena, kanpoko interesen jokoan eta etsaien esku galduta ikusirik negarrez ari<br \/>\nden herri baten auhena da, eta Jainkoa da haren kontsolamendu eta erremedio<br \/>\nbakarra\u2026<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azken batean, bizitzea egokitu<br \/>\nzaizkion gertakariak saminez eta, etsiturik, ezer egiteko aukerarik gabe ikusten<br \/>\ndituen norbaiten lekukotza lazgarria da. Gertakari haiek aro baten mugarri izan<br \/>\nziren; harrezkero, \u00abbukatutzat eman daiteke Nafarroako Erresuma\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sadaren obra Vianako printzeari egozten zaion <span>Cr\u00f3nica de los Reyes de Navarra<\/span> lanarekin lotu behar da.<br \/>\nBi lanek antzekotasun handia dute, eta biek Nafarroaren ikuspegi \u00abmodernoaren\u00bb<br \/>\nsorrera islatzen dute.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Datu gutxi ditugu Pedro Sadari buruz, baina apur horiek argi adierazten dute, kantzilerorde karguan, harreman estua izan zuela Vianako printzearekin, eta haren erabateko konfiantza izan zuela beti erresumako gai garrantzitsuenetarako. Itxuraz, Nafarroako beaumontarren behe nobleziakoa zen jatorriz. Horri esker, unibertsitate-ikasketak egin ahal izan zituen. 1451erako batxilerra zen, eta 1458rako doktorea, seguruenera Napolesko Unibertsitatean. 1458ko urriaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[265],"class_list":["post-2662","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SADA, Pedro (Iru\u00f1ea?, a. 1441 - Iru\u00f1ea?, d. 1479). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sada-pedro-145-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SADA, Pedro (Iru\u00f1ea?, a. 1441 - Iru\u00f1ea?, d. 1479). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Datu gutxi ditugu Pedro Sadari buruz, baina apur horiek argi adierazten dute, kantzilerorde karguan, harreman estua izan zuela Vianako printzearekin, eta haren erabateko konfiantza izan zuela beti erresumako gai garrantzitsuenetarako. Itxuraz, Nafarroako beaumontarren behe nobleziakoa zen jatorriz. Horri esker, unibertsitate-ikasketak egin ahal izan zituen. 1451erako batxilerra zen, eta 1458rako doktorea, seguruenera Napolesko Unibertsitatean. 1458ko urriaren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sada-pedro-145-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sada-pedro-145-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sada-pedro-145-eu\\\/\",\"name\":\"SADA, Pedro (Iru\u00f1ea?, a. 1441 - Iru\u00f1ea?, d. 1479). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T16:11:55+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sada-pedro-145-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sada-pedro-145-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sada-pedro-145-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SADA, Pedro (Iru\u00f1ea?, a. 1441 &#8211; Iru\u00f1ea?, d. 1479).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SADA, Pedro (Iru\u00f1ea?, a. 1441 - Iru\u00f1ea?, d. 1479). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sada-pedro-145-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SADA, Pedro (Iru\u00f1ea?, a. 1441 - Iru\u00f1ea?, d. 1479). - Iura Vasconiae","og_description":"Datu gutxi ditugu Pedro Sadari buruz, baina apur horiek argi adierazten dute, kantzilerorde karguan, harreman estua izan zuela Vianako printzearekin, eta haren erabateko konfiantza izan zuela beti erresumako gai garrantzitsuenetarako. Itxuraz, Nafarroako beaumontarren behe nobleziakoa zen jatorriz. Horri esker, unibertsitate-ikasketak egin ahal izan zituen. 1451erako batxilerra zen, eta 1458rako doktorea, seguruenera Napolesko Unibertsitatean. 1458ko urriaren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sada-pedro-145-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sada-pedro-145-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sada-pedro-145-eu\/","name":"SADA, Pedro (Iru\u00f1ea?, a. 1441 - Iru\u00f1ea?, d. 1479). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T16:11:55+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sada-pedro-145-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sada-pedro-145-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sada-pedro-145-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SADA, Pedro (Iru\u00f1ea?, a. 1441 &#8211; Iru\u00f1ea?, d. 1479)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2662","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2662\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2662"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2662"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}