{"id":2660,"date":"2019-12-12T17:09:59","date_gmt":"2019-12-12T16:09:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\/"},"modified":"2019-12-12T17:09:59","modified_gmt":"2019-12-12T16:09:59","slug":"karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\/","title":{"rendered":"KARLOS EVREUXKOA ETA TRASTAMARAKOA(Vianako printzea) (Pe\u00f1afiel, Gaztela, 1421 &#8211; Bartzelona, Katalunia, 1461)."},"content":{"rendered":"<p><span>1421eko maiatzaren 29an jaio zen eta 1461eko irailaren<br \/>\n23an hil. Gurasoen ezkontza-hitzarmenean xedatutakoaren arabera, oinordekoaren<br \/>\nheziketak egunen batean herentzian jasoko zuen erresumako ohituren araberakoa<br \/>\nizan behar zuen, eta, beraz, jaio eta urtebetera Nafarroara ekarri zuten, eta<br \/>\nGorteek berehala zin egin zuten erregetzat (<span>rey y se\u00f1or<br \/>\nnatural), amaren eta aitonaren egunak joan ondoren. Aitonak, Karlos III.a Prestuak,<br \/>\nbilobarentzat ezarri zuen Vianako printzerria, eta errege-familiako lehensemeek<br \/>\ntitulu hori izan zuten geroztik. Zin hori, Reta lizentziatuak berri<br \/>\nemandakoaren arabera, berretsi egin zuten Gorteek 1427. urtean.<\/span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Errege izateko hezi zuten. Aitak, Joan II.a Aragoikoak,<br \/>\nkanpoan gehienetan, Gaztelako erresumako gatazkekiko interes handiagoa agertu izan<br \/>\nzuen beti, eta Gaztelako lurretan egiten zituen egonaldi luzeak. Horrek<br \/>\nizugarri baldintzatu zuen bien geroa; izan ere, printzeak lotura estu-estua<br \/>\nizan zuen amarekin, Zuria I.a erreginarekin. Amak, oso fededuna izanik,<br \/>\nerlijio-debozioan gogaide egin zuen semea, eta sarritan eraman zuen bidaian eta<br \/>\nerromerian hango eta hemengo santutegietara: Zaragozako Pilarrera, Uxueko Santa<br \/>\nMariara, Aralarko San Migelera, Santa Katalinara, Iru\u00f1eko San Zernin edo San<br \/>\nFermin tenplura, hiri bereko San Lorenzo elizara&#8230;<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren haurtzaro eta nerabezaroaren amaierako mugarri izan<br \/>\nziren Ines Klevesekoarekin ezkontzeko negoziazioak. Filipe <i>Onbera<\/i><br \/>\nBorgoinakoa dukearen iloba zen emaztegaia, eta seguruenera Aragoiko<br \/>\nerrege-etxearen estrategia izan zen bat-egite hura. Ezkontza Erriberrin izan<br \/>\nzen, 1439ko irailean. Ez zuten seme-alabarik izan, eta horrek higatu egin zuen<br \/>\nbikote-harremana, harik eta, bederatzi urteren buruan, printzesa hil zen arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Printzea ezkondu zen urte berean, amak, osasun makal<br \/>\nsamarrekoa beti, testamentua egin zuen. Horretan, Zuriak aitortzen zuen Karlos<br \/>\nzela Nafarroako Erresumaren oinordeko legitimoa, baina aldi berean semeari<br \/>\nagintzen zion \u2014eskatu baino gehiago\u2014 ez zedila inoiz koroatu aitaren onespenik<br \/>\ngabe. Erabaki horrek urratu egiten zituen bai Gorteen aipatutako zina bai<br \/>\nKarlos III.a aitona eta erregearen testamentua. Aitonak, lerro zuzenean ezarri<br \/>\nzuen oinordetza, lehenik Zuria alabaren alde eta ondoren haren ondorengoen<br \/>\nalde, eta testamentuan ez zuen, inola ere, suhia aipatu. Amaren erabakiak zorigaiztoko<br \/>\nondorioak ekarri zituen azkenerako hala printzearentzat nola Nafarroarentzat.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregina 1441ean hil zen, eta orduantxe hasi ziren<br \/>\naita-semeen arteko ezin konpondu eta liskarrak. Semeak, itxura batean, ontzat<br \/>\neman zuen Joan II.ak eskaini zion ordezko nagusiaren izendapena, baina aldi<br \/>\nberean protesta pribatua egin zuen Kontseiluaren aurrean, eta, horren arabera,<br \/>\nez zion aitari inolako eskubiderik aitortzen Nafarroako Erresumaren gain.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hurrengo hamar urteetan, Karlosek egiazko errege baten<br \/>\nmoduan agindu zuen Nafarroan. Aita gehienetan kanpoan izaten zen eta Gaztelako<br \/>\ngerrekin jarraitzeko diru-baliabideen bila baino ez zen etortzen, etorri bezain<br \/>\nazkar berriro Gaztelara joateko. Hala, hamarraldi horretan erresumako<br \/>\nnobleziako leinu nagusiek baten edo bestearen alde egin zuten, bi alderdi<br \/>\nnabarmen sortzeraino. Bi alde horiek gatazka dinastikoa baliatu zuten gero,<br \/>\ngerra zibilean, Nafarroa zatikatzeko. Beaumontarrek printzearen alde egin<br \/>\nzuten, eta agaramontarrek erregearen alde.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Denbora horretan guztian, Karlosek, etengabe jarraitu<br \/>\nzuen prestakuntza jasotzen hainbat diziplinatan: historian, teologian eta<br \/>\nfilosofian, adibidez, eta filosofoen artean arreta berezia jarri zien<br \/>\nAristotelesen eta San Tomas Akinokoaren obrei. Grina horren adierazgarri,<br \/>\nAlfontso\u202fV.a <i>Gogohandikoaren<\/i> kapilauak<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>honela goraipatu zuen printzearen ikasteko gogoa: <span>todo<br \/>\nel tiempo de su vida am\u00f3 el estudio<\/span> (ikasketa maite izan zuen bere<br \/>\nbizitza osoan).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alabaina, botere-oreka hauskor hura<br \/>\napurtu egin zen Joan II.ak eta haren aldeko gaztelarrek Olmedoko gudua galdu<br \/>\n(1445), eta babes bila ezinbestean Nafarroara etorri behar izan zutenean. Baina<br \/>\nbatez ere Joan II.a erregea bigarren aldiz ezkondu zenean Joana Enr\u00edquezekin,<br \/>\nFadrique Enr\u00edquez Gaztelako almirantearen alabarekin. Almirantea bihurtu zen, gerora,<br \/>\nprintzearen etsai amorratuena; izan ere, ezkondu berriek ondorengorik izanez<br \/>\ngero, Vianako printzea zen trabarik handiena balizko ondorengo horrek Joan II.a<br \/>\nAragoikoren oinordetza jasotzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita behin betiko erresuman finkaturik, Karlosek galdu egin<br \/>\nzuen ordezko kargua, eta, gainera, Joan II.ak aginte-postuetatik kendu zituen<br \/>\nsemearen aldekoak \u2014haien buru, Luis Beaumont kondestablea eta Johan anaia,<br \/>\nJerusalengo San Joan Ordenaren priorea\u2014 eta erregea babesten zutenak jarri.<br \/>\nPeralta leinukoak ziren erregearen fakzio nafarraren buru: mosen Piarres gaztea<br \/>\neta mosen Martin, eta bien anaia sasikoa, Iru\u00f1eko gotzain Martin jauna.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehertzear zen liskarra atzeratze aldera, printzea<br \/>\nGipuzkoan babestu zen (1450), eta Nafarroara itzuli zenean, aitarekin negoziatzen<br \/>\nsaiatu zen, baina ahalegin guztiak antzuak izan ziren. Azkenik, 1451ko urriaren<br \/>\n23an lehertu zen bien arteko borroka armatua. Vianako printzeak galdu zuen<br \/>\ngudua, eta espetxeratu egin zuten. Aitaren mende egon zen gatibualdi osoan,<br \/>\nharik eta 1453an askatu zuten arte. Une horretatik aurrera, Iru\u00f1ean bizi izan<br \/>\nzen, beaumontarren plaza nagusian. Urte bereko martxoan jaio zen Aragoiko Sos<br \/>\nherrian Joan II.aren eta Joana Enr\u00edquezen semea, Fernando infantea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Iru\u00f1eko egonaldia baliatuz ekin zion Vianako printzeak <i>Cr\u00f3nica<br \/>\nde los Reyes de Navarra<\/i> idazteari. Horixe izan zen bere lehen lan<br \/>\nintelektuala, Nafarroako aurreko proiektu historiografikoetan eta batez ere<br \/>\nGartzi Lopez Orreagakoaren lanean oinarrituta ondua. Printzearen kronikaren<br \/>\nhelburua, ordea, monarkia eta erresuma goresteaz gain, tronurako bere eskubidea<br \/>\nzalantzarik ez uzteko moduan justifikatzea zen. Hori zela eta, une historiko<br \/>\noso jakinak nabarmendu zituen: besteak beste, azken errege kapetarren gobernua<br \/>\n(\u00abtirano\u00bb esaten die), edota Filipe III.a Evreuxkoa, Karlosen dinastiako lehen<br \/>\nerregea, iritsi zenekoa. Filipek, ezkontza bidez eskuratu zuen erregetza, eta<br \/>\nzin egin bide zuen tronua utziko zuela, emaztea, berezko erregina, hiltzen<br \/>\nzenean. Bistan denez, Filiperen kasua printzearen eta Joan II.a aitaren arteko<br \/>\ngatazka sorrarazi zuenaren antzekoa zen, aitak ere ez baitzion uko egin<br \/>\nNafarroako koroari.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tamalez, ez da <span>kronikaren<\/span><br \/>\njatorrizko eskuizkribua gorde; <span>xvi.<\/span> eta <span>xviii.<\/span>\u202fmendeen artean eginiko hainbat kopia besterik ez<br \/>\nzaizkigu iritsi. Guztiak hiru ataletan egituraturik daude, eta laugarrena galdu<br \/>\negin da, zein eta printzeak lehen eskutik aitona Karlos III.a <i>Prestuaren<\/i><br \/>\nerregealdiaz geroztik gertatutakoaren berri ematen duena. Zenbait egilek<br \/>\nziurtzat eman zuten Karlosek ez zuela aukera izan laugarren atal hori idazteko,<br \/>\nnahiz eta hirugarren atalaren itxieran iragarri, eta, beraz, egile horien<br \/>\nustez, galdutako laugarren atalaren hitzaurrea litzateke hirugarrena.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alabaina, berriki aurkitutako agiri batean,<br \/>\nagaramontarren bandoko buruzagiek Vianako printzearen eta haren aldekoen aurka<br \/>\neginiko 87 salaketa ageri dira, eta salaketa horietako batek honela dio:<span><span> \u00ab\u00c9l mismo dej\u00f3<br \/>\nhechas cr\u00f3nicas. Y no privando [en ellas] de armas y estados a los que se<br \/>\nhallaron con \u00e9l en la batalla que hubo con su padre, redujo y abati\u00f3 todas las<br \/>\narmas de aquellos que se hallaron con el se\u00f1or rey\u00bb. Beraz, agiri horrek<br \/>\negiaztatzen du Karlosek idatzi zuela laugarren atal hori, eta menturaz, egunen<br \/>\nbatean agertuko da. Ez dira urte asko printzearen kronikarekin lotura estua<br \/>\nduen beste testu bat agertu zela<\/span><\/span>: <span>La<br \/>\nComplaynna o llanto que de s\u00ed hace Navarra<\/span>, printzearen gertu-gertuko<br \/>\nlaguntzaile batek, Pedro Sadak, idatzia.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1455ean, Joan II.ak oinordetzarik gabe utzi zituen<br \/>\nprintzea eta haren arreba Zuria, eta hitzarmen bat sinatu zuen hirugarren<br \/>\nalabarekin (Leonor) eta suhiarekin, Foixeko kondearekin, Nafarroaren oinordeko<br \/>\nizendatzeko. Egoerak beharturik, Karlosek erbestera jo zuen 1456an, eta batean<br \/>\neta bestean eskatu zuen laguntza: Frantziako gortean, Erromako<br \/>\npontifize-gortean eta, azkenik, Alfontso\u202fV.a Aragoikoa errege eta osabaren<br \/>\nNapolesko gortean, baina guztietan ukatu egin zioten babesa. Napolesen, egile<br \/>\nklasikoen hainbat lan itzuli zituen hizkuntza erromantzera, garrantzitsuena, <span>\u00c9ticas de Arist\u00f3teles<\/span>. Horretan, argi erakusten du<br \/>\njakinduria klasikoarekiko zuen interesa eta jakinduria hori kristautasunaren<br \/>\nerreferentziazko esparruan aplikatzeari ematen zion garrantzia. Hurrengo<br \/>\nmendean garatu zen humanismoari aurre hartu zion, beraz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1459ean itzuli zen Penintsulara,<br \/>\neta behin eta berriro saiatu zen aitarekin bakeak egiten, baina alferrik.<br \/>\nLleidako Gorteen ondoren, 1460ko abenduan, atxilotu egin zuten berriro.<br \/>\nGeneralitatearen kexuen eraginez, askatu egin zuten bi hilabete geroago, eta<br \/>\nBartzelonan garaileen eran egin zioten harrera 1461eko martxoan. Bartzelonan<br \/>\nbertan, Kataluniako betirako tenienteorde izendatu zuten, Kataluniak ordurako<br \/>\nageriko jarrera matxinoa baitzuen Joan II.a erregearen aurka. Alabaina, ekainean<br \/>\nsinatutako Villafrancako hitzarmenean, printzeari ez zitzaion aitortu Aragoiko<br \/>\noinordetza, eta Nafarroan bizitzeko debekua ezarri zitzaion. Nafarroako koroa<br \/>\nzen artean bere amets politiko nagusia.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gaztelako Henrike IV.arekin negoziatzen saiatu zen Elisabet<br \/>\ninfantarekin ezkontzeko aukera, baina garaitsu berean ezustean hil zen<br \/>\nprintzea, 1461eko irailaren 23an. Zurrumurru sendoak zabaldu ziren pozoitu egin<br \/>\note zuten, eta horrek berebiziko oldarraldi mistiko-politikoa sortu zuen<br \/>\nKataluniako hiriburuan. Botere faktikoek foru-askatasunen sinbolo bihurtu zuten<br \/>\neta, areago, santutzat hartu zuten. Egun gutxiren buruan, Joan II.ak Aragoiko<br \/>\noinordekoaren titulua eman zion bigarren semeari, gerora Fernando <i>Katolikoa<\/i><br \/>\nizango zenari. Fernando bera ezkondu zen, azkenerako, Gaztelako Elisabetekin,<br \/>\neta, mende erdi geroago, Nafarroako Erresuma konkistatu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1421eko maiatzaren 29an jaio zen eta 1461eko irailaren 23an hil. Gurasoen ezkontza-hitzarmenean xedatutakoaren arabera, oinordekoaren heziketak egunen batean herentzian jasoko zuen erresumako ohituren araberakoa izan behar zuen, eta, beraz, jaio eta urtebetera Nafarroara ekarri zuten, eta Gorteek berehala zin egin zuten erregetzat (rey y se\u00f1or natural), amaren eta aitonaren egunak joan ondoren. Aitonak, Karlos III.a [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[265],"class_list":["post-2660","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>KARLOS EVREUXKOA ETA TRASTAMARAKOA(Vianako printzea) (Pe\u00f1afiel, Gaztela, 1421 - Bartzelona, Katalunia, 1461). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"KARLOS EVREUXKOA ETA TRASTAMARAKOA(Vianako printzea) (Pe\u00f1afiel, Gaztela, 1421 - Bartzelona, Katalunia, 1461). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1421eko maiatzaren 29an jaio zen eta 1461eko irailaren 23an hil. Gurasoen ezkontza-hitzarmenean xedatutakoaren arabera, oinordekoaren heziketak egunen batean herentzian jasoko zuen erresumako ohituren araberakoa izan behar zuen, eta, beraz, jaio eta urtebetera Nafarroara ekarri zuten, eta Gorteek berehala zin egin zuten erregetzat (rey y se\u00f1or natural), amaren eta aitonaren egunak joan ondoren. Aitonak, Karlos III.a [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\\\/\",\"name\":\"KARLOS EVREUXKOA ETA TRASTAMARAKOA(Vianako printzea) (Pe\u00f1afiel, Gaztela, 1421 - Bartzelona, Katalunia, 1461). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T16:09:59+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"KARLOS EVREUXKOA ETA TRASTAMARAKOA(Vianako printzea) (Pe\u00f1afiel, Gaztela, 1421 &#8211; Bartzelona, Katalunia, 1461).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"KARLOS EVREUXKOA ETA TRASTAMARAKOA(Vianako printzea) (Pe\u00f1afiel, Gaztela, 1421 - Bartzelona, Katalunia, 1461). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"KARLOS EVREUXKOA ETA TRASTAMARAKOA(Vianako printzea) (Pe\u00f1afiel, Gaztela, 1421 - Bartzelona, Katalunia, 1461). - Iura Vasconiae","og_description":"1421eko maiatzaren 29an jaio zen eta 1461eko irailaren 23an hil. Gurasoen ezkontza-hitzarmenean xedatutakoaren arabera, oinordekoaren heziketak egunen batean herentzian jasoko zuen erresumako ohituren araberakoa izan behar zuen, eta, beraz, jaio eta urtebetera Nafarroara ekarri zuten, eta Gorteek berehala zin egin zuten erregetzat (rey y se\u00f1or natural), amaren eta aitonaren egunak joan ondoren. Aitonak, Karlos III.a [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\/","name":"KARLOS EVREUXKOA ETA TRASTAMARAKOA(Vianako printzea) (Pe\u00f1afiel, Gaztela, 1421 - Bartzelona, Katalunia, 1461). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T16:09:59+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/karlos-evreuxkoa-eta-trastamarakoa-144-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"KARLOS EVREUXKOA ETA TRASTAMARAKOA(Vianako printzea) (Pe\u00f1afiel, Gaztela, 1421 &#8211; Bartzelona, Katalunia, 1461)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2660","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2660\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2660"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2660"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}