{"id":2658,"date":"2019-12-12T17:06:57","date_gmt":"2019-12-12T16:06:57","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\/"},"modified":"2019-12-12T17:06:57","modified_gmt":"2019-12-12T16:06:57","slug":"gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\/","title":{"rendered":"GARTZI LOPEZ ORREAGAKOA(s. l., d. g. &#8211; Iru\u00f1ea, 1437)."},"content":{"rendered":"<p><span>Gartzi Lopez Orreagakoaren bizitza eta obraren azterketa<br \/>\nmonografikoa egin zuen M.\u00aa Carmen Orkastegik, haren kronikaren 1977ko edizio<br \/>\nkritikoaren bidez. <span>Cr\u00f3nica del Pr\u00edncipe de Viana <\/span>lanaren<br \/>\niturri nagusitzat jotzen du Gartzia Lopezena, eta hortik egilearekiko interesa.<br \/>\nNolanahi dela ere, Gartzi Lopezek idatziriko Nafarroako historiak Jesu<br \/>\nKristorengandik 1405. urtera hartzen du kronologikoki, eta berebiziko<br \/>\ngarrantzia du, Karlos printzearen inguruan idatziriko kronika historikoaren<br \/>\noinarria izateaz harago.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gartzi Lopez Orreagakoa, 1403ko abenduaren 4an izendatu<br \/>\nzuten errege-etxeko diruzain, Bordelen sinatutako errege-aginduaren bidez, eta<br \/>\neginkizun horretan aritu zen 1437ko uztailaren 25ean hil zen arte. Iru\u00f1eko San<br \/>\nSaturnino edo San Zernin burguko merkatari leinu bateko kidea zen. Lope aita<br \/>\nIru\u00f1eko Mesede Etxeko diru-biltzailea izan zen (1393), eta beste hainbat senide<br \/>\nkoroaren zerbitzura arituak ziren, hala nola Pedro Lopez Orreagakoa, seguru asko<br \/>\nanaia, armadan (1390-1442) eta ostatuan (1415) egona, eta Salvador, erregearen<br \/>\nzigiluzaina Iru\u00f1ean (1411-1414) eta burguko alkatea (1424). Maria Motzarekin<br \/>\nezkondu zen, eta oso litekeena da bat-egite horrek zabaltzea monarkiaren<br \/>\nburokrazia-zirkuluetarako sarbidea; izan ere, emaztearen aita, Pascual, San<br \/>\nNikolas herriko burges nagusietako bat zen, Kontuen Ganberako entzulea eta<br \/>\nerrege-aholkularia. Hala, Gartzi Lopez, besteak beste, aitaginarrebaren ordezko<br \/>\nzen 1386rako, Mendialdeko merindadeko zerga-biltzaile eginkizunetan. Mariarekin<br \/>\nezkondu izanak berresten du ez zela fraidea izan. Alaba bat izan zuten, Maria<br \/>\nGartzia Motza, Oriz jauregiaren oinordekoa. Aitak erregearen konfiantzari esker<br \/>\neskuratu zuen jabetza hori, baita beste batzuk ere Zilegietan, Izkon eta<br \/>\nMugetan, eta ustez bizi zela besterendu zituen (1414). Iru\u00f1eko San Saturnino<br \/>\nparrokian gorde diren dokumentu-lekukotzen arabera, litekeena da bertako<br \/>\nparrokian lurperatua izatea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kronika-testua, Kontuen Ganberaren<br \/>\n1404ko liburukiaren hitzaurrea, Gartzi Lopezek diruzain-eginkizunean idatzitako<br \/>\nlehen liburua da. Kronikak, hasiera batean, oihartzun eskasa izan zuen,<br \/>\nerrege-administrazioko kargudunen esparrutik kanpo, eta, beraz, boterearen<br \/>\nzirkuluetatik harago; izan ere, Kontuen Ganberako entzuleen eta errege-ofizialen<br \/>\neskura baino ez zen egon liburua. Horren erakusle, kronikaren aurkezpena<br \/>\nPascual Motza, Juan Athaondo eta Pedro Gartzia Egirior epaileen aurrean egin<br \/>\nzen, 1409ko apirilaren 30ean. Funtsezko hiru alderdiren berri ematen digu<br \/>\nhorrek. Lehena, egiletza; izan ere, ez da inolako zantzurik ageri kronika<br \/>\nerregearen eskariz egin zela berresteko, baina nolanahi dela ere, erregearekiko<br \/>\nhurbiltasunari esker izan bide zuen egileak lan horri heltzeko aukera, eta ez<br \/>\nhorrenbeste bere gaitasun intelektualei esker. Bigarrena, kronikaren data, 1404<br \/>\neta 1409 artean osatu zela adierazten baitu. Narrazioaren beraren azken<br \/>\nmugarria 1405ekoa da, liburukian bertan jasotzen denez (77. eta 80.\u202fkap.),<br \/>\nbaina horrek ez du esan nahi lau urteren buruan aurkeztu aurretik ez zenik<br \/>\nmoldatu eta osatu, dokumentaturik geratu denez. Hirugarrena, kronikaren<br \/>\nhedapen-eremua; izan ere, <span>xvi.<\/span>\u202fmendera arte ez<br \/>\nzitzaion arretarik jarri. Joan Sada, Nafarroako Diruzaintza Nagusiko burua eta<br \/>\nadministratzailea eta Kontuen Ganberako entzulea (1540-1575) izan zen, seguru<br \/>\nasko, testua eskuratu eta 1404ko liburukitik bereizi zuena. Ondoren, kopiatzera<br \/>\neman zuen, mende horren erdialdera, gorde diren lau eskuizkribuen (B, B1, C eta<br \/>\nD <i>eskbu<\/i>.) hitzaurreetan berresten denez. Hain zuzen, kronikaren zazpi<br \/>\nale ezagutzen dira gaur egun; <span>xvi.<\/span>\u202f eta <span>xix<\/span>.\u202fmendeen artekoak dira aleak, eta liburutegi<br \/>\nhauetako funtsen artean gorderik daude: Madrilgo Liburutegi Nazionala (A eta R <i>eskbu<\/i>.),<br \/>\nNafarroako Liburutegi Nagusia (B <i>eskbu<\/i>.), Nafarroako Errege Artxibo<br \/>\nNagusia (B1 <i>eskbu<\/i>.), Historiaren Madrilgo Errege Akademia (C eta D <i>eskbu<\/i>.)<br \/>\neta El Escorialeko Liburutegia (F <i>eskbu<\/i>.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kronikaren epigrafeetako batek berresten duenez<br \/>\n(85.-87.\u202fkap.), egileak hainbat iturri erabili zituen idazteko. Teobaldo I.aren<br \/>\nerregealdiaren aurreko narrazioaren oinarrian Nafarroako errege-erreginen<br \/>\nalbisteak daude, Ximenez Radakoak idatzitako <span>De Rebus Hispaniae<\/span><br \/>\nlanetik jasoak. Erdi Aro Berantiarreko Penintsulako historiografian eragin<br \/>\nhandikoa izan zen aipatutako lan hori. Iru\u00f1eko katedraletik etorrita, Bartolome<br \/>\nde Lucca edo Ptolomeo de Fiadonibus (ca. 1236-1327) domingotarraren <span>Historia Eclesi\u00e1stica Nova <\/span>erabil zezakeen, baita <span>Cr\u00f3nicas de los Sanctos Padres los Papas<\/span> kronika ere.<br \/>\nAzken hori lehenaren laburpena da, ondorengo bildumariek egina. Vicente de<br \/>\nBeauvaisen (ca. 1190-ca.\u202f1267) <span>Speculum Historiale<\/span><br \/>\nlana ere baliatu zuen; obra horren azken sei liburuetan Frantziako erresumaren <span>xii.<\/span> eta <span>xii.<\/span>\u202fmendeetako<br \/>\nhistoria jasotzen da, San Luisen lehen gurutzadara arte. C. Orkastegiren<br \/>\narabera, Nafarroako historiari buruzko idatziak ere erabili zituen; esate<br \/>\nbaterako, Nafarroako Foru Nagusiaren bi bertsio, <span>Cor\u00f3nicas<br \/>\nNavarras<\/span> deiturikoak, Juan Athaondok utzitako kronika bat eta Simon<br \/>\nEtxarrik utzitako beste batzuk, Gilen Anelier Tolosakoak (?-1291) Iru\u00f1eko gerra<br \/>\nzibilari buruz idatzitako Kantua edo Poema, erresumako artxiboko dokumentazioa,<br \/>\nahozko albisteak eta tradizioak, <span>Actas de San Saturnino<\/span><br \/>\nlana, <span>Liber Regum<\/span> ezaguna eta, beharbada,<br \/>\nidentifikatzeko zailak diren beste iturri historiko batzuk.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nafarroako geroztiko historiografiak nabarmendu duenez,<br \/>\nbai kronika horrek bai Gartzia Eugikoaren aurrekoak, hutsune bat betetzen dute<br \/>\nNafarroako lan historikoen ekoizpenean; izan ere, <span>xii.<\/span><br \/>\neta <span>xiv.<\/span>\u202fmendeen artean genealogia eta analisi<br \/>\narloko albiste urri batzuk baino ez ziren idatzi. Orobat, aztergai dugun<br \/>\nkronikak Karlos II.aren (1349-1387) eta haren seme Karlos III.aren (1387-1404)<br \/>\nerregealdiak izan zituen argumentuaren ardatz. Erresumako koroaren titularrek<br \/>\nhainbat belaunaldi egin zituzten tronutik kanpo, Champagneko dinastiak<br \/>\n(1234-1274) eta Frantziakoak (1274-1328) agintea hartu zutenetik, hain zuzen;<br \/>\nhori dela eta, Evreuxko errege-erreginak Nafarroako oinetxean berriro finkatu<br \/>\nzirenetik, Joana II.az geroztik, beharrezkoa zen memoria bat sortzea boterearen<br \/>\nzerbitzura, memoria auliko bat Evreux etxearen eta, zehazki, Karlos III.aren<br \/>\nproiektu politikoaren mesedetan. Errege-etxeak, diruzainetako baten eskutik eta<br \/>\ngobernuaren organo nagusitik \u2014Kontuen Ganbera\u2014 bere historia sortu, babestu eta<br \/>\nlandu zuen, eduki eta erreferentzia dinastikoz eta politikoz osaturiko koadro<br \/>\nbaten moduan, dinastiaren helburu eta jomugen zentzua eta funtzionaltasuna<br \/>\nfinkatzeko. Hain zuzen, kronikaren barne egiturak berak, eduki itxuraz<br \/>\nheterogeneoarekin, horrela islatzen du hein batean. Hala, egileak, eduki-multzo<br \/>\nitxuraz askotarikoa eta desberdina biltzen du zazpi atal edo kapitulutan, baina<br \/>\nosotasunak erabateko zentzu ideologikoa eta kontzeptuala du. C. Orkastegiren<br \/>\nedizio kritikoari jarraituz, hauxe da kronikaren antolaketa (A <i>eskbu<\/i>.):<br \/>\n1.\u202fObra justifikatzeko sarrera (1.-4.\u202fkap.). 2.\u202fNafarroako Erresumaren kronika<br \/>\nhistorikoa Jesu Kristorengandik Karlos III.aren erregealdira (5.-84.\u202fkap.).<br \/>\n3.\u202fErabilitako iturrien aipamena (85.-87.\u202fkap.). 4.\u202fKarlos III.aren<br \/>\nkoroatze-akta (88.\u202fkap.). 5.\u202fBi eranskin, Frantziaren batasuna eta zatiketa eta<br \/>\nKarlos III.aren jatorria (San Luis erregeraino) aztergai (89.-92.\u202fkap.).<br \/>\n6.\u202fGartzi Lopez diruzainaren izendapenaren kopia, Bordelen 1403ko abenduaren<br \/>\n4an emana, erregeak Frantziara eginiko bidaiaren atarian (93.\u202fkap.).<br \/>\n7.\u202fErregeak emazteari, Leonor erreginari, emaniko prokurazio-gutunaren kopia;<br \/>\n1403ko azaroaren 22an Donapaleun, aipatutako bidaiaren hasieran eman zion gutun<br \/>\nhori (94.\u202fkap.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kronikaren argumentuaren muina, Karlos III.aren<br \/>\nerrege-irudia eta gobernua da, kontakizunak eta azken zatian biltzen dituen bi<br \/>\neranskinek agerian uzten dutenez. Beraz, Europa mendebaldeko testuinguru<br \/>\npolitiko korapilatsuan erregearen proiektu subiranoa eta familia-jatorria<br \/>\nlegitimatzea da testuaren xedea (89.-92.\u202fkap.): <span>et como<br \/>\nNavarra fue a la corona de Francia et despu\u00e9s como Navarra fue sepparada de<br \/>\nFrancia, el escripvano lo ha puesto aqu\u00ed, empues la iura del rey, somariament<br \/>\nla manera, porque beilla cosa es de lo saber a qui no lo ha leydo. Item ser\u00e1<br \/>\npuesta la manera como los reyes de Navarra son descendidos de Sant Loys de<br \/>\nFrancia de ambas partes<\/span>. Kronika 1404. urte inguruan idatzia da,<br \/>\nKarlosek Frantziara bigarren bidaia egin zuen garaitsuan (1403ko azarotik<br \/>\n1406ko martxora); Frantziako Karlos VI.arekin Parisko Ituna sinatuta amaitu zen<br \/>\nbidaia hura (1404ko ekainaren 9an). Beraz, testua zer testuinguru politikotan<br \/>\nsortu eta idatzi zen aintzat hartuta, tesi legitimatzaile horrek indar hartzen<br \/>\ndu. Gogoan izan behar da, itun horren bidez, errege nafarrak konponbidea eman<br \/>\nziola Valoisko etxearekin urte luzez izan zuen gatazkari. Erregeak, Champagne,<br \/>\nEvreux eta Avranches konderrietako feudo frantsesei uko egin zien, baita Sena<br \/>\nibarraren eta Normandiaren artean zituen beste jabetza batzuei ere, trukean<br \/>\ndiru-konpentsazio bat jasota. Era berean, eta aparteko agiri batean,<br \/>\nCherbourgeko plaza estrategikoa ere (hiribildua, gaztelua eta gaztelu-lurraldea)<br \/>\nFrantziaren esku utzi zuen, trukean 200.000 libera tornes jasota. Entregatutako<br \/>\nlur horien konpentsazio gisa, halaber, han eta hemen sakabanatutako lurralde<br \/>\nbatzuen jabetza eskuratu zuen. Nemoursko dukerria osatu zuten lurralde horiek,<br \/>\neta erregearen leinuak Zuria Nafarroakoa hil zen arte (1441) eutsi zion jabetza<br \/>\nhorri.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregearen asmoa, Nafarroarako memoria propio bat<br \/>\nosatzekoa, noiz eta erregealdiaren funtsezko une hartan, agerikoa da monarkak<br \/>\nabiatu baino hilabete batzuk lehenago emandako testamentu-xedapenetan ere<br \/>\n(1403ko ekainaren 11n abiatu zen Frantzia aldera). Xedapen horien arabera, bere<br \/>\nmandatuan preso har zezaketela aurreikusi zuen erregeak, eta, horrela gertatuz<br \/>\ngero, Cherbourgeko hiribildu eta gaztelu normandiarrarekin negoziatzeko agindu<br \/>\nzuen. Hari beretik ulertu behar da erregeak Leonor emazteari 1403ko azaroaren<br \/>\n22an \u2014bidaiaren hasieran, beraz\u2014 Donapaleun emandako prokurazio-gutuna. Horren<br \/>\nbidez, bera kanpoan zen artean, ordura arteko gobernu-eredua bermatu nahi izan<br \/>\nzuen. Laburbilduz, Gartzi Lopez Orreagakoaren lanaren muina eta ardatza<br \/>\nNafarroako errege-erreginen berri ematea da (<i>quales et quantos han seydo<br \/>\nreyes en Navarra<\/i>, 4.\u202fkap), eta xede nagusia, berriz, erregearen boterea<br \/>\nlegitimatzea ez ezik Europako testuinguruan Nafarroaren identitatea<br \/>\nnabarmentzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jesu Kristoren gizon-egitea eta haren askapen-lana<br \/>\nazaletik berrikusi ondoren (4.\u202fkap.), eta lan historikoaren mamian sarturik,<br \/>\nkontakizunak Done Jakue eta San Saturnino partaide izan zituen hedapen<br \/>\napostolikoaren berri ematen du (5.-9.\u202fkap.). baita musulmanen sarreraren eta<br \/>\nkristauen zenbait ekintzaren berri ere, Eneko Aritzaren erregealdira arte<br \/>\n(10.-15.\u202fkap.). Azken horri buruz, honela dio kronikak: <span>levantaron<br \/>\npor rey veyendo la grant valent\u00eda que en \u00e9l hera en armas<\/span>, y quien <span>descendi\u00f3 de las sierras et fizo grandes conquistas sobre moros<br \/>\nen las planas de Pamplona et otras partes de Navarra<\/span>. Hala, memoria<br \/>\nhistorikoaren argumentu-harian barneraturik, kronikak berak narrazio-multzo oso<br \/>\nazalekoa egiten du, harik eta Karlos II.aren (16.-48.\u202fkap.) eta haren seme eta<br \/>\noinordekoaren (49.-84.\u202fkap.) erregealdiak aztergai hartzen dituen arte.<br \/>\nEgileak, behin eta berriro aipatzen eta justifikatzen ditu iturriak eta haien<br \/>\nbalio historikoa, eta ohartarazten du jakinean ari dela sintesi-lana egiten. Ez<br \/>\ndu deus aipatzen antzinaroan eta Erdi Aro goiztiarrean Baskoniako lurretan jazo<br \/>\nziren gertakariei buruz (erabili zituen iturri batzuek, modu generikoan,<br \/>\nhorrela esaten zieten lur horiei); izan ere, ez zuen aparteko interesik agertu<br \/>\ngai horietan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Idazkeraren soiltasuna gorabehera,<br \/>\neta datazio-akats eta jauzi kronologiko batzuk eta gertakarien hautaketa<br \/>\ninteresatua alde batera utzita, espezialisten iritziz hauxe da Nafarroako<br \/>\nErresumaren berezko lehen kronika. Izan ere, Penintsulako eta kontinenteko subiranotasunen<br \/>\nsare hartan eta bereziki Frantziakoaren aurrean, Karlos III.a Evreuxkoaren<br \/>\nerrege-leinua duintzeko sortu eta egituratutako kronika da. Erregeak, une<br \/>\nhistoriko hura zeinen konplexua zen jakitun \u2014Frantzia eta Ingalaterraren arteko<br \/>\ngatazka indarrean zen bete-betean\u2014, erakundea eta gobernua finkatzeko jardun<br \/>\nzuen eginahalean, eta horretarako, memoria historiko eta lekukotza<br \/>\nlegitimatzaile bat eskatu eta gauzatu zuen. Memoria eta lekukotza horren<br \/>\nzutabe, birkonkistaren garaian Islamaren aurrean sortutako erresumaren<br \/>\ntradizioak paratu zituen erregeak, baita familiaren geruza eta adarren<br \/>\naldarrikapenezko diskurtsoa ere.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gartzi Lopez Orreagakoaren bizitza eta obraren azterketa monografikoa egin zuen M.\u00aa Carmen Orkastegik, haren kronikaren 1977ko edizio kritikoaren bidez. Cr\u00f3nica del Pr\u00edncipe de Viana lanaren iturri nagusitzat jotzen du Gartzia Lopezena, eta hortik egilearekiko interesa. Nolanahi dela ere, Gartzi Lopezek idatziriko Nafarroako historiak Jesu Kristorengandik 1405. urtera hartzen du kronologikoki, eta berebiziko garrantzia du, Karlos [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[265],"class_list":["post-2658","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GARTZI LOPEZ ORREAGAKOA(s. l., d. g. - Iru\u00f1ea, 1437). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GARTZI LOPEZ ORREAGAKOA(s. l., d. g. - Iru\u00f1ea, 1437). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gartzi Lopez Orreagakoaren bizitza eta obraren azterketa monografikoa egin zuen M.\u00aa Carmen Orkastegik, haren kronikaren 1977ko edizio kritikoaren bidez. Cr\u00f3nica del Pr\u00edncipe de Viana lanaren iturri nagusitzat jotzen du Gartzia Lopezena, eta hortik egilearekiko interesa. Nolanahi dela ere, Gartzi Lopezek idatziriko Nafarroako historiak Jesu Kristorengandik 1405. urtera hartzen du kronologikoki, eta berebiziko garrantzia du, Karlos [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\\\/\",\"name\":\"GARTZI LOPEZ ORREAGAKOA(s. l., d. g. - Iru\u00f1ea, 1437). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T16:06:57+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GARTZI LOPEZ ORREAGAKOA(s. l., d. g. &#8211; Iru\u00f1ea, 1437).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GARTZI LOPEZ ORREAGAKOA(s. l., d. g. - Iru\u00f1ea, 1437). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GARTZI LOPEZ ORREAGAKOA(s. l., d. g. - Iru\u00f1ea, 1437). - Iura Vasconiae","og_description":"Gartzi Lopez Orreagakoaren bizitza eta obraren azterketa monografikoa egin zuen M.\u00aa Carmen Orkastegik, haren kronikaren 1977ko edizio kritikoaren bidez. Cr\u00f3nica del Pr\u00edncipe de Viana lanaren iturri nagusitzat jotzen du Gartzia Lopezena, eta hortik egilearekiko interesa. Nolanahi dela ere, Gartzi Lopezek idatziriko Nafarroako historiak Jesu Kristorengandik 1405. urtera hartzen du kronologikoki, eta berebiziko garrantzia du, Karlos [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\/","name":"GARTZI LOPEZ ORREAGAKOA(s. l., d. g. - Iru\u00f1ea, 1437). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T16:06:57+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzi-lopez-orreagakoa-143-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GARTZI LOPEZ ORREAGAKOA(s. l., d. g. &#8211; Iru\u00f1ea, 1437)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2658","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2658\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2658"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2658"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}