{"id":2656,"date":"2019-12-12T17:04:41","date_gmt":"2019-12-12T16:04:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gartzia-eugikoa-142-eu\/"},"modified":"2019-12-12T17:04:41","modified_gmt":"2019-12-12T16:04:41","slug":"gartzia-eugikoa-142-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-eugikoa-142-eu\/","title":{"rendered":"GARTZIA EUGIKOA(s. l., d. g. &#8211; s. l., ca. 1409)."},"content":{"rendered":"<p><span>Nafarroako lehen kronikaren egiletzat<br \/>\njotzen da. <span>Recuenta de la genealog\u00eda de los reyes de<br \/>\nNavarra <\/span>da aipatutako kronika, eta <span>Cr\u00f3nica de los<br \/>\nfechos que fueron fechos antigament en Spay\u00f1a<\/span> edo<span><br \/>\nCr\u00f3nica General de Espa\u00f1a obraren eranskina da.<\/span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gartzia Eugikoa<br \/>\njatorriz nongoa zen zehazteko daturik ez dago, baina jakina da nafarra eta<br \/>\nfraide agustindarra zela. Eugikoa (Esteribar) agian? Evreux monarkiaren<br \/>\nzirkuluei loturik egon zen <span>xiv.<\/span>\u202fmendearen bigarren<br \/>\nerdialdean; izan ere, Eugikoari buruzko lehen lekukotza idatziaren arabera,<br \/>\nKarlos II.a erregearen (1349-1387) anaia Luis infantearen (1341-1376) eskutik<br \/>\ndiru-laguntza jaso zuen Gaztelara ikastera joateko (1359); aipamenean ez da<br \/>\nzehazten nora (Salamanca, Valladolid?). Gartzia Eugikoa Iru\u00f1eko Agustindarren<br \/>\npriorea zen 1370erako, eta gortesau eta Karlosen hurbilekoa izanik, haren<br \/>\nkonfiantzazko gizon, erregearen hurbileko zerbitzari eta diplomazialari bihurtu<br \/>\nzen 1375etik aurrera. Ingalaterra eta Frantziaren arteko gatazkaren nazioarteko<br \/>\ntestuinguruan, interesen lehia izugarria zen garai hartan, eta Gartzia Eugikoak<br \/>\nhainbat mandatu eta bidaia egin zituen Normandiara eta Gaztelara, batez ere<br \/>\nGaztelara. Hala, gatazka horren Penintsulako pasarte garrantzitzuetan eragile<br \/>\neta lekuko zuzen eta aktiboa izan zen, hala nola Brionesko Itunean (1379), El<br \/>\nEspinarko Itunean (1385), Aljubarrotako guduan (1385) edota Lizarrako Itunean<br \/>\n(1386).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregeak laguntza ugari eta<br \/>\neskuzabalak eman zizkion dirutan eta doan, agustindarraren zerbitzuagatik,<br \/>\ndokumentazioan aipatzen denez; baina beharbada Gartzia Eugikoak jasotako<br \/>\nohorerik handiena erregeak Baionako apezpikutzara iristeko emaniko bultzada<br \/>\nizan zen. Klemente VII.a Avignongoa aita santuak 1384ko otsailaren 12an<br \/>\nberretsi zuen kargu horretan. Nolanahi zela ere, apezpikutza, ingelesen mendeko<br \/>\nplaza bati atxikia, estrategikoa izan zen oroz gain, Nafarroako interes<br \/>\npolitikoen barnean. Eugikoa Karlos erregearen aitor-entzulea zen, gutxienez<br \/>\n1375etik, eta, beraz, eragin handia zuen harengan; era berean, agindutako<br \/>\nmandatu guztietan oso leial jokatu zuen harekiko. Horren ondorioz, Karlos II.a<br \/>\nerregea hiltzean, haren testamentu-betearazle eta erregeorde izendatu zuten,<br \/>\nKarlos Beaumontekoa alferezarekin batera (erregearen iloba eta <span>Beaumont<\/span>-le-Rogerreko kondea zen azken hori). Karlos<br \/>\nIII.ak (1387-1425), aurreko erregearen seme eta ondorengoak, mantendu egin zuen<br \/>\ngortean, eta aitor-entzule karguaz gain diplomazialari ere egin zuen, gutxi<br \/>\ngorabehera koroatu zuten urtera arte. Iru\u00f1ean, 1390eko otsailaren 13an koroatu<br \/>\nzuten Karlos III.a errege. Karlos infantearen eta erregearen oinordekoaren<br \/>\ntutore izendatu zuten 1398an, baina oso gazterik hil zen lehen seme hori<br \/>\n(\u20201402). Gartzia Eugikoa, Evreux familiaren <span>cura animarum<\/span><br \/>\nizan zen hil arte. Horren adierazle dira zenbait ekitalditan izan zituen<br \/>\nbetekizunak. Adibidez, Manuel Pale\u00f3logo enperadoreak (1400) Iru\u00f1eko katedralari<br \/>\noparitan emandako <i>Lignum Crucis<\/i> gurutzea eta Kristoren jantziaren zati<br \/>\nbat katedralera eramateko prozesioa zuzendu zuen, eta Juana infanta, erregearen<br \/>\nezkontzaz kanpoko alaba, I\u00f1igo Ortiz Zu\u00f1igarekin ezkondu zuen (1403).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aegnus Wardek <span>Cr\u00f3nica<br \/>\nGeneral de Espa\u00f1a<\/span> lanaren azterketa eta edizio kritikoa egin eta<br \/>\nargitaratu zuen 1999an, eta adierazi zuen testu konplexua dela, lanaren<br \/>\njatorrizko izaera, noiz eta zer asmorekin idatzi zen aintzat hartuta.<br \/>\nNabarmendu zuen, hala ere, Nafarroako Erresuma dela kronikariaren idatzian<br \/>\nardatz nagusietako bat; Nafarroako Erresuma, Penintsularen barnean entitate<br \/>\nhistoriko legitimotzat harturik. Hori kontuan izanda, pentsa liteke Gartzia<br \/>\nEugikoak 1390 inguruan osatu zuela kronika, Karlos III.aren babesean,<br \/>\nerregearen proiektu politikoa Espainiako testuinguruan kokatzeko helburuarekin.<br \/>\nHala ere, ez dago ziur jakiterik Eugiko fraideak noiz osatu zuen kronika. Uste<br \/>\nda Gaztelan 60ko hamarkadan egin zuen egonaldian, eskura zituela eta<br \/>\nkontsultatu zitzakeela Gaztelako iturri historikoak, hala nola <span>Liber Regum<\/span> lanaren gaztelaniazko bertsioa; bestalde,<br \/>\n70eko hamarkadan gertakizun nabarmenik izan ez zenez (1367ko Naiarako guduaren<br \/>\nantzekorik), horrek ere oztopo kronologiko formala sortzen du lana noiz osatu<br \/>\nzuen jakiteko. Nolanahi ere, ezin da baztertu 60ko hamarkadan idatzi zuenik,<br \/>\neta, ondoren, behin diplomazialari-jardun etengabea alde batera utzi eta Karlos<br \/>\nIII.aren gortean finkatu zenean, eranskin batzuk gehitu eta moldaketak egin<br \/>\nzizkionik; izan ere, ez dago kontinentean Nafarroako gaiak likidatu arte zain<br \/>\negon beharrik ohartzeko beharrezkoa zela Espainiako berezko testuinguruan<br \/>\nerresuma politikoki berrestea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Espainiako Kronika Orokorra eta<br \/>\nNafarroako errege-erreginen genealogia jasotzen duten bi eskuizkribu gorde dira<br \/>\ngaurdaino (El Escorialeko San Lorenzo Errege Monasterioko liburutegiko E. <span>Eskbu.<\/span> eta Liburutegi Nazionaleko N. <span>Eskbu.<\/span>),<br \/>\neta beste bederatzi Nafarroako genealogiaren testua soilik jasotzen dutenak<br \/>\n(Historiaren Errege Akademiako R, A eta H <i>Eskbu<\/i>.; <span>Nafarroako<br \/>\nForu Aldundiaren Liburutegi Nagusiko <\/span>P <i>Eskbu<\/i>.; <span>Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Eskbu.;<\/span> Parisko<br \/>\nBiblioth\u00e8que Nationaleko D <span>Eskbu.;<\/span> eta bilduma<br \/>\npribatu bateko W <span>Eskbu.<\/span>).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erabilitako iturrien eta hautatutako<br \/>\nmaterialaren hautaketak erabateko eragina izan zuen kronikaren egituran eta<br \/>\nargumentuaren harian. Hauek izan ziren, funtsean, iturri horiek: Gaztelako<br \/>\nAlfontso\u202fX.ak eskaturi egin zen <span>Estoria de Espanna<\/span>,<br \/>\nRodrigo Ximenez Radakoaren <span>De Rebus Hispaniae<\/span>, baina<br \/>\nitzulitako bertsioa, hau da <span>Estoria de los Godos<\/span><br \/>\ndelakoa, eta <span>Liber Regum<\/span> edo Belaunaldien liburua<br \/>\n(Ca. 1240), baita beste txikiago batzuk ere. Zalantzan jarri izan da Gartzia<br \/>\nEugikoa ote den, osotasunean, kronikaren egilea; kronikaren eta, zehazki,<br \/>\nNafarroako errege-erreginen eranskin genealogikoaren \u00abautore figura\u00bb gisa hartu<br \/>\nizan da, baina puntu hori eztabaidagarria da.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kronikaren oinarrian, Erromaren,<br \/>\ngodoen eta Gaztela-Leongo historiaren pasarte nagusiak daude. Kontakizuna bera<br \/>\ngorabeheratsua, sintetikoa eta selektiboa da, eta hamar ataletan egituraturik<br \/>\ndago: <span>a)<\/span>\u202fGizadiaren Sei Aroen sarrera eta<br \/>\ndeskribapena; <span>b)<\/span>\u202fGenesia, Noe eta haren belaunaldia;<br \/>\n<span>c)<\/span>\u202fEspainiaren kondairetako historia, Herkules,<br \/>\nEspan eta Elisa Dido erreginaren balentriak barne, eta erromatarren lehen<br \/>\npresentzia Penintsulan, arreta berezia jarrita Lehen eta Bigarren Gerra<br \/>\nPunikoei; <span>d)<\/span>\u202fErromatar gerra zibiletik Euriko errege<br \/>\ngodoaren garairaino, inperioaren etapa barne, eta godoak Penintsulan sartu<br \/>\nziren garaiari arreta berezia jarririk; <span>e)<\/span>\u202fRekaredo<br \/>\nerregearen garaitik Rodrigoren garaira; <span>f)<\/span>\u202fWambaren<br \/>\nkondaira; <span>g)<\/span>\u202fRodrigo erregearen heriotza; <span>h)<\/span>\u202fmusulmanek Iberia penintsula konkistatu zutenekoa eta<br \/>\nAlfontso\u202fI.a Asturiaskoaren erregealditik Gaztela eta Leongo errege Fernando<br \/>\nIII.aren garaira (711-1252); <span>i)<\/span>\u202fAlfontso\u202fX.aren<br \/>\nerregealditik Alfontso\u202fXI.aren erregealdira (1252-ca. 1344) eta Bagdadeko<br \/>\nkalifak Salado ibaiko guduaren aurretik sultan marindarrari bidalitako<br \/>\neskutitza; eta azkenik, <span>j)<\/span>\u202fNafarroako<br \/>\nerrege-erreginen genealogia. Azken atal horren aparteko argitalpena egin zuen<br \/>\nC. Orkastegik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kronika aztertu duten adituek<br \/>\nlanaren ezaugarri bertsuak aipatu dituzte: egilearen bilketa-ahalegin handia<br \/>\neta eruditua aitortuta, lanak informazioa modu selektiboan metatzen duela eta<br \/>\nzehaztugabetasun dezente eta gai eta kronologia aldetik hutsuneak dituela<br \/>\ndiote; orobat, elezaharretako istorioekiko eta elizako gertakariekiko interesa<br \/>\neta joera duela baiesten dute, baita erabilitako iturri historikoetatik<br \/>\nlortutako materiala <span>motu proprio <\/span>berrantolatzeko<br \/>\njoera duela ere. Hori dela eta, nabarmentzekoa da agian kronikaren interesa ez<br \/>\ndela horrenbeste edukien originaltasuna eta egituraren osaera (<span>xx.<\/span>\u202fmendeko historiografiak kritikatu egin ditu alderdi<br \/>\nhoriek), baizik eta horrelako bilduma bat egiteko bultzada eta euskarri<br \/>\nideologikoa. Kronika, eta bereziki Nafarroako errege-erreginen genealogia,<br \/>\nbaliabide narratibo nagusitzat hartu izan da Vianako Printzearen Kronika eta<br \/>\nPedro de Valencia Naiarako fraidearen Kronika idazteko (1400). Lanaren<br \/>\nazterketa eta balioa, ordea, ez da horretara mugatzen; kronika-lan horren<br \/>\natzean esku zuzendari bat egon zen, helburu jakin batekin: Evreuxko etxea<br \/>\nEspainiako memoria historikoaren barnean kokatzeko interesa islatuko zuen obra<br \/>\nbat sortzea. Memoria historiko hori, tradizio alfontsotarra \u2014<span>xiv.<\/span>\u202fmendean garrantzi handiko eredu eta diskurtso historiografikoa\u2014<br \/>\noinarritzat hartuta sortu zen. Horren erakusle da, adibidez, egileak testu<br \/>\nosoan Nafarroako Erresumari jartzen dion arreta, <span>h)<\/span>\u202fataletik<br \/>\nhasita. Horretan, Penintsulako lehen erresuma kristauen sorrera eta garapena<br \/>\naztertzen du, eta Alfontso\u202fIII.a, Ordo\u00f1o\u202fII.aren semea, aipatzen duelarik,<br \/>\nhonako hau dio: <span>Item los navarros levantaron por rey de<br \/>\nNabarra a don Yenego Ariesta (Eneko Aritza, alegia). Edota Antso III.a Gartzez Nagusiaren<br \/>\nherentziaren berri ematen duenean, Nafarroaren nagusitasuna goresten du<br \/>\nEspainiako eremuren barnean. Nolanahi ere, ez ditu aipatu gabe uzten <\/span>Alfontso\u202fVIII.ak<br \/>\nAntso\u202fVII.a <i>Azkarrari<\/i> Gaztelarako konkistatutako lurraldeak (1198-1200).<br \/>\nHala, kontakizunean, Nafarroako Erresumaren presentzia eta garrantzia<br \/>\nharilkatzen eta aipatzen ditu eremu hispaniar orokorraren barnean. Eta<br \/>\nliburukiaren azken zatian [<span>j<\/span>\u202f)atala], arreta<br \/>\nmonografikoa eskaintzen dio, aurreko zenbait pasarte errepikatuz.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Genealogiak edo <span>Recuenta<br \/>\nde la genealog\u00eda de los reyes de Navarra<\/span> lanak Nafarroako<br \/>\nerrege-erreginen katalogo bat biltzen du, Eneko Aritzarengandik hasi eta Karlos<br \/>\nII.aren heriotzera arte (ca. 810-1387). C. Orkastegik, bere edizioan, E.<br \/>\neskuizkribua erabili zuen, eta hogeita bi kapitulutan banatu zuen dokumentua,<br \/>\naurreko kronika hispaniarrean hasitako egituraren araberako erregealdien<br \/>\nordenari jarraituz. Oinarrian duen kronikaren kasuan bezala, Nafarroako corpus<br \/>\ngenealogiko horretan ere zenbait iturri identifikatu dira: 1305eko <i>Cr\u00f3nica<br \/>\nde los Estados Peninsulares<\/i> edo <i>Cr\u00f3nica Aragonesa<\/i> eta <i>Cr\u00f3nica de<br \/>\nSan Juan de la Pe\u00f1a<\/i>, kasurako. Aldiz, ez da zehaztu ahal izan nondik atera<br \/>\nzituzten kondairak eta Henrike I.aren erregealdiari (1270-1274) buruzko<br \/>\nkontakizunetik aurrera ageri diren albisteetako batzuk. Zati horretatik aurrera,<br \/>\nedukia eta argumentuaren hariak laburtzeko joera ageri du egileak. Horren<br \/>\nerakusle dira, baita egilearen estilo kritiko eta testualaren erakusle ere,<br \/>\nkronikaren azken paragrafoak. Horietan, Karlos II.aren erregealdiaren berri<br \/>\nematen da, pasarte jakinak hautatuz eta oso labur, eta beste zenbait pasarte<br \/>\nhistoriko funtsezko eta aldi berean eztabaidagarri (Frantziako espetxealdia eta<br \/>\nGaztelaren aurkako gerra, adibidez) alde batera utziz. Hala, erregearen irudi<br \/>\njakin bat islatzen du kronikak: <i>sopo bien lebar su regno et goardarlo de<br \/>\ndomaje. Item, este rey don Carlos de Nabarra muri\u00f3 en Pomplona as\u00ed desheredado<br \/>\nde lo que a \u00e9l pertenesc\u00eda aver et en el regno de Fran\u00e7ia<\/i>. Horrek guztiak<br \/>\nberresten du Nafarroan agintzen zuen leinuaren zerbitzura zegoela garaiko historiografia<br \/>\nontzeko zeregina.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik, adituek hainbatetan izan<br \/>\ndute hizpide eta aztergai agustindarrak Nafarroako tradizio historikoak<br \/>\nelezahar modura berregiteko zer iturri erabili ote zituen. Edozein izanik ere<br \/>\nGartzia Eugikoak ezagutu eta erabili zituen <i>urte-liburuak<\/i>, albisteak,<br \/>\nistorioak, memoriak eta tradizioak (gaur egun zaila da horiek kokatzea),<br \/>\nsarritan aipatzen ditu euskal probintziak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa),<br \/>\nlurraldeak eta biztanleak, baita Nafarroako eremua ere. Hala, kronikagintza<br \/>\nhispaniarra eta piriniotarra (nafar-aragoarra) oinarritzat hartuta, Nafarroari<br \/>\nburuzko kontakizun aberatsa gorpuztu zuen, helburu nagusi batekin: dinastia<br \/>\nbat, proiektu politiko bat (Espainiako lurraldean garatutako gainerakoen<br \/>\nparekoa) berreskuratzea, ordura arte apenas baitzegoen haiei buruzko memoria<br \/>\nhistoriografikorik.<\/span><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroako lehen kronikaren egiletzat jotzen da. Recuenta de la genealog\u00eda de los reyes de Navarra da aipatutako kronika, eta Cr\u00f3nica de los fechos que fueron fechos antigament en Spay\u00f1a edo Cr\u00f3nica General de Espa\u00f1a obraren eranskina da. Gartzia Eugikoa jatorriz nongoa zen zehazteko daturik ez dago, baina jakina da nafarra eta fraide agustindarra zela. Eugikoa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[265],"class_list":["post-2656","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GARTZIA EUGIKOA(s. l., d. g. - s. l., ca. 1409). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-eugikoa-142-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GARTZIA EUGIKOA(s. l., d. g. - s. l., ca. 1409). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nafarroako lehen kronikaren egiletzat jotzen da. Recuenta de la genealog\u00eda de los reyes de Navarra da aipatutako kronika, eta Cr\u00f3nica de los fechos que fueron fechos antigament en Spay\u00f1a edo Cr\u00f3nica General de Espa\u00f1a obraren eranskina da. Gartzia Eugikoa jatorriz nongoa zen zehazteko daturik ez dago, baina jakina da nafarra eta fraide agustindarra zela. Eugikoa [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-eugikoa-142-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzia-eugikoa-142-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzia-eugikoa-142-eu\\\/\",\"name\":\"GARTZIA EUGIKOA(s. l., d. g. - s. l., ca. 1409). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T16:04:41+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzia-eugikoa-142-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzia-eugikoa-142-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gartzia-eugikoa-142-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GARTZIA EUGIKOA(s. l., d. g. &#8211; s. l., ca. 1409).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GARTZIA EUGIKOA(s. l., d. g. - s. l., ca. 1409). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-eugikoa-142-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GARTZIA EUGIKOA(s. l., d. g. - s. l., ca. 1409). - Iura Vasconiae","og_description":"Nafarroako lehen kronikaren egiletzat jotzen da. Recuenta de la genealog\u00eda de los reyes de Navarra da aipatutako kronika, eta Cr\u00f3nica de los fechos que fueron fechos antigament en Spay\u00f1a edo Cr\u00f3nica General de Espa\u00f1a obraren eranskina da. Gartzia Eugikoa jatorriz nongoa zen zehazteko daturik ez dago, baina jakina da nafarra eta fraide agustindarra zela. Eugikoa [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-eugikoa-142-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-eugikoa-142-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-eugikoa-142-eu\/","name":"GARTZIA EUGIKOA(s. l., d. g. - s. l., ca. 1409). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T16:04:41+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-eugikoa-142-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-eugikoa-142-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gartzia-eugikoa-142-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GARTZIA EUGIKOA(s. l., d. g. &#8211; s. l., ca. 1409)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2656","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2656\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2656"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2656"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}