{"id":2654,"date":"2019-12-12T17:03:29","date_gmt":"2019-12-12T16:03:29","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\/"},"modified":"2019-12-12T17:03:29","modified_gmt":"2019-12-12T16:03:29","slug":"menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\/","title":{"rendered":"MENAHEM BEN AARON BEN ZERAH(Menahem ben Zerah) (Lizarra, Nafarroa, 1310 &#8211; Toledo, 1385)."},"content":{"rendered":"<p><span>Nafarroan jaio zen, seguruenera Lizarran. Aita, errabinoa<br \/>\nhura ere, Filipe IV. <i>Ederrak<\/i> Kreazioaren 5066. urtean \u2014Kristautasunaren<br \/>\n1306an\u2014 Frantziatik erbesteratutakoetako bat zen. Ben Zerah familia Lizarran<br \/>\nfinkatu zen, Donejakue bideko gune garrantzitsua baitzen; aurreko mendeetan<br \/>\nhalaxe egin zuten franko eta judu askok, Nafarroako hiriak eskaintzen zituen<br \/>\nbaldintza egokiak zirela eta. Menahem hamasei urte zituela ezkondu zen Benjamin<br \/>\nAbitz errabinoaren alaba batekin (errabino horrek Tora irakasten zuen<br \/>\nLizarran). Familiak bizimodu lasaia eta baketsua zeraman, harik eta<br \/>\nzorigaiztoko gertaera batek bake hori mila puskatan apurtu zuen arte: 1328an<br \/>\nsute batek Lizarrako judutegia suntsitu zuen; juduei dagokienez, Nafarroaren<br \/>\nhistorian inoiz izan den zoritxarrik tristeena izan zen. Menahem berak<br \/>\nxehetasunez deskribatu zituen gertaerak: \u00abKreazioaren 5088. urtean, jauna,<br \/>\namorraturik, bere herriaren aurka sutu zen. Frantziako erregea eta aldi berean<br \/>\nNafarroakoa hilik (Karlos <i>Burusoila<\/i>, 1328ko otsailaren 1ean),<br \/>\nherritarrak, matxinatu egin ziren elkar harturik, erresumako judu guztiak hil<br \/>\neta sarraskitzeko\u00bb. Ben Zerah familiak bereziki eta larrutik pairatu zituen<br \/>\nbandalismo-ekintzak. \u00abHilen artean, Jainkoaren loriagatik, nire aita jauna eta<br \/>\nmaisua, ama eta nire lau neba-arreba txikiak zendu ziren\u00bb (Menahemek ez du<br \/>\naipatzen emaztea). Familian bera baino ez zen bizirik atera, mirariz. Biluzik<br \/>\ngeratu behar izan zuen gauerdira arte, eta orduan, aitaren lagun batek, gorpuen<br \/>\nartetik atera, etxera eraman eta erruki handiz tratatu zuen. Zauriak sendatu<br \/>\neta suspertu zenean, Toledora joatea erabaki zuen han Tor\u00e1 ikasteko. Alabaina,<br \/>\nhori baino lehen, bi urte egin zituen Tuteran ikasten, Yoshu\u00e1 Shuaib maisu eta<br \/>\nerrabino entzutetsua tutore zuela. Hogeita bat urte zituela, 1331. urtean,<br \/>\nNafarroatik Gaztelara joan zen, eta han bizi izan zen bere denboran; ez zen<br \/>\ninoiz gehiago Nafarroa sorterrira itzuli. Hasierako, urteak Alcalan egin<br \/>\nzituen, eta denboraldi luzea egin zuen errabino-ikasketak egiten, Yosef ab-al<br \/>\nAish lagunarekin. Urte batzuen buruan, Toledora jo zuen, ikasketekin<br \/>\njarraitzeko, Yehud\u00e1 ben Yehielen gidaritzapean. Ab-al Aish hiltzean (1350),<br \/>\nharen postua eskaini zioten Tor\u00e1 irakasle Alcalan. Itxuraz, urte asko eta asko<br \/>\negin zituen zeregin horretan, bakean eta lasai. Baina Gaztelako gerra zibilak<br \/>\n(1366-1369), Petri I.aren eta haren anaiorde Henrike II.aren artean, berriro<br \/>\nzartatu zuen errabino lizarraren bizimodua. Alcalan zegoela, gerraren ondorio<br \/>\nlarriak nozitu behar izan zituen: \u00abHerriko jendeak Sefaradeko komunitate<br \/>\ngehienak erasotu eta arpilatu zituen. Israel erabat pobretuta geratu zen. Ez<br \/>\nzen halako garai latzik izan erbesteratuak honaino iritsi zirenetik\u00bb. Eta maila<br \/>\npertsonalean ere neurri berekoa izan zen zoritxarra: \u00abNiri ere neuzkan jabetza<br \/>\nguztiak kendu zizkidaten. Lapurretan egin zidaten, arpilatu, kolpatu, zauritu<br \/>\negin ninduten eta babesten ninduen estalkia bera ere kendu zidaten. Ondasun<br \/>\nguztiak kendu zizkidaten, liburuak, etxea eta lurra izan ezik\u00bb. Egoera<br \/>\nhorretan, fedekide entzutetsu batek, Manuel Abrabanel jaunak, Toledora joatea<br \/>\neta bere babesean bizitzea proposatu zion ben Zerahi 1369an. Garai hartan,<br \/>\nHenrike II.aren gortean goi-kargu bat betetzen zuen Abrabanelek. Hil arteko<br \/>\nurteak, beraz, Toledon egin zituen errabino nafarrak, eskola errabiniko bat<br \/>\nzuzendu zuen eta Toledoko komunitatearen errabino-zerbitzua bete zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Menahem ben Zerahen biografia aberatsean bi alderdi<br \/>\nnabarmentzen dira oroz gain: bokazio intelektuala eta irakasle-jarduna. Torari<br \/>\neta diziplina errabinikoei buruz ikasteko eta gero eta gehiago jakiteko irrika<br \/>\nizan zen bere bizitzaren eta izate osoaren ardatza. Deigarria da haren prestakuntza<br \/>\nintelektual sakona: Lizarran hasi, Tuteran jarraitu eta Alcal\u00e1 eta Toledon<br \/>\nbukatu, ikasketari emana bizi izan zen. Menahemek xehetasun nabarmenez<br \/>\ndeskribatzen du bere prestakuntza talmudikoaren curriculuma eta izan zituen<br \/>\nirakasleen maila zientifikoa eta humanoa. Ikastun aparta ez ezik irakasle<br \/>\nnabarmena ere izan zen. Toledoko haren hilobian, harlauzako idazkunean<br \/>\nzerrendatzen diren tituluen artean berariaz aipatzen da maisuarena: \u00abhandia,<br \/>\nmaisua, bikaina\u00bb. Helduaroan irakaskuntzan jardun zuen buru-belarri.<br \/>\nPrestakuntza intelektualeko halako prozesu luzearen ondotik, ezinbestean izan<br \/>\nbehar maisu. Alcalan, 1351. urtean ekin zion irakaskuntza-jardunari, eta<br \/>\nToledon eman zion jarraipena, 1369tik aurrera, behin gerra zibila amaituta.<br \/>\nToledon yeshiva baten buru izatera iritsi zen, lorpen izugarri handia, kontuan<br \/>\nizan behar baita Erdi Aro osoan kultura-tradizio handiko hiria izan zela<br \/>\nToledo, bai eta judaismo unibertsalaren historian ospe handiko irakasleen habia<br \/>\nere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alabaina, ben Zerah batez ere idazlea<br \/>\nizan zen; idazle-jardunari esker lortu zuen ospea, itzala eta bere memoria<br \/>\nbetikotzea. <i>Tzeda la-Derek<\/i> (Biderako hornidura) lana idatzi zuen Toledon<br \/>\nbizi zela, aditu gehienen iritziz 1373an; hau da, ordurako adinean aurreratu<br \/>\nsamar, hirurogeita hiru urterekin. Liburua literatura halajikoaren generokoa<br \/>\nda; hain zuzen, juduen tradizio etiko-erlijiosoaren araberako jokabide-arauen<br \/>\nkodifikazio bat da. <span>xiv.<\/span>\u202fmendeko espainiar<br \/>\njudaismoak aurreko belaunaldietako intelektualek idatzitako genero horretako<br \/>\nlanak jasotzeko eta biltzeko kezka izan zuen, eta hortik sortu zen lan hau ere.<br \/>\nZertxobait lehenagokoak dira, hurbilekoak hala ere, bi kodifikazio hauek:<br \/>\nJerohan Meshullam egilearen <i>Toledot Adam we-Hawwah<\/i> (Adan eta Evaren<br \/>\nkronikak) eta Jacob ben Yehiel idazlearen <i>Arbaa Turim<\/i> (Lau ilarak)<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aipatutako <\/span><span><span>Tzeda<br \/>\nla-Derek<\/span><\/span><span><br \/>\nobraz gain, beste lan txikiago batzuen egile ere izan zen ben Zerah, adituen<br \/>\nustez. Lan horiek, berez, obra klasiko ezagunen bertsio laburtuak dira, eta<br \/>\neskuizkributan baino ez dira gorde. Honako hauek dira: <span>Hobot<br \/>\nha-Lebabot<\/span> (Bihotzaren betebeharrak), Bahya ibn Pacuda (1040-1111)<br \/>\nfilosofo eta poetaren titulu bereko obraren laburpena; <span>Hilkot<br \/>\nShebitat u. Bedaqa<\/span> (Animaliak immolatzeko eta zatikatzeko arauak), Yosef<br \/>\nben Israel lagunaren eskariz osatua; <span>Menahem Avelim<\/span><br \/>\n(Dolu-aldiaren kontsolamendua), Nahmanidesen (1194-1270) obraren laburpena; eta<br \/>\n<span>Torat ha-Adam<\/span> (Gizonaren legea), heriotzari eta<br \/>\ndoluari buruz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ben Zerahren lanaren hartzaileak,<br \/>\nlehen-lehenik eta batez ere gortesau eta goi-funtzionario juduak ziren; izan<br \/>\nere, jauregiko betekizunak zirela edo bidaia sarriak zirela,<br \/>\nerlijio-eginbeharrak ez zaintzea leporatzen zien. Era berean, eta, bigarrenik,<br \/>\njudu intelektualen zirkuluei zuzendurik zeuden haren lanak; judu tradizioaren<br \/>\nirakaspenak gutxiestea eta zientzia greziarraren lilurari men egitea egozten<br \/>\nzien haiei.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><span>Tzeda<br \/>\nla-Derek<\/span><\/span><span><br \/>\nlanean bi zati nabarmen bereiziak daude: sarrera, batetik, eta arauen gorputza,<br \/>\nobraren muina, bestetik. Ferrararen 1554ko argitalpenaren arabera, hebreerazko<br \/>\njatorrizko lanak dituen 603 orrialdeetatik sarrerak 18 baino ez ditu hartzen.<br \/>\nSarrera horretan, batez ere hiru puntu garatzen dira: <span>a)<\/span>\u202fagerkunde<br \/>\nsinaitikotik Menahemen liburua agertu arteko tradizio juduaren katearen<br \/>\nazalpena; <span>b)<\/span>\u202fegilearen bizitzaren eta haren<br \/>\ndenborako gertaeren kontakizuna, eta <span>c)<\/span>\u202fobraren<br \/>\nezaugarrien deskribapena eta garaiko intelektual eta errektore judu-gaztelarren<br \/>\neta bereziki toledotarren artean zeuden arazo eta kezka kontraesankorren<br \/>\nazalpena, baita egileak arazo eta kezka horiekiko zuen barne-borroka<br \/>\npertsonalaren azalpena ere. Sarrera da atal pertsonalena eta literatura aldetik<br \/>\nonduena, egileak berak onartzen duenez: \u00abZapore delikatuz idatzi dut sarrerako<br \/>\nkapituluetan, eta arauen kapituluen aldean lehentasuna eman diet hasierako<br \/>\nhoriei\u00bb. Literatura errabinikoan ohikoa da tratatu halajikoen aurretik horrelako<br \/>\nsarrera gutxi-asko landuak egitea. Lan honen berritasuna da egileak datu<br \/>\nautobiografikoak eta gertakari politiko garaikideak aipatu eta gehitu zituela.<br \/>\nBen Zerahen bereizgarria izan zen hori.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sarreraren ondotik, lanaren beraren gorputz nagusia<br \/>\ndator; <span>xiv.<\/span>\u202fmendeko Espainiako kodifikazio<br \/>\nhalajikoetan eredu oso nabarmena da adituen esanetan, mende horretako bigarren<br \/>\nerdialdean genero horretako hiru garrantzitsuenen artean katalogatua.<br \/>\nLiburuaren muin horretan, etika juduari buruzko bere ideiak garatzen ditu ben<br \/>\nZerahk, historia talmudikoaren tradizio onena oinarritzat harturik. Baina,<br \/>\ntradizio juduaren esparruan ez ezik, ben Zerahren jakintza agerian geratzen da<br \/>\nzientzia profanoekin loturiko beste esparru batzuetan ere, hala nola<br \/>\nmedikuntzan, psikologian, astronomian eta astrologian. Mesiasen etorreraren<br \/>\ngaineko sinesmenari buruz ere agertu zuen bere iritzia. Historian zehar,<br \/>\nkalkulu matematiko konplexuak egin ziren horri buruz, eta Menahem ere ausartu<br \/>\nzen bere iragarpena egitera. Egin zituen ikerlan eta kalkuluen arabera, Mesias<br \/>\n1403. urtean iritsiko zen. Gaitzerdi, 1385ean hil zenez, bere kalkulu okerrek<br \/>\nsortutako nahigaberik behintzat ez zuen jasan behar izan.<span><\/p>\n<p><\/span><\/span><\/p>\n<p><span><span>Tzeda la-Derek<\/span><\/span><span><br \/>\nlanaren iturrien harira, Menahemek ez du ez dagokion meriturik beretzat<br \/>\nhartzen. Bere adinean eta hainbesteko jakintza eskuratuta, zentzugabea zatekeen<br \/>\noriginaltasunaren aldarria egitea, bere aurreko errabino eta maisuekin zuen<br \/>\nahaidetza ezkutaturik. Areago, genero halajikoko lana izanik. Haatik, ez du<br \/>\nbere lanaren balioa eta garrantzia gutxiesten, baina zintzo jokatzen du<br \/>\nirakurleekin: \u00abEz nauzue ni goratu behar, nire aurreko jakintsuak eta egileak<br \/>\nbaizik; izan ere, haien iturritik edaten dut nik, haien ahotsetik hitz egiten<br \/>\ndut eta haien liburuetan oinarritu dut nire kontakizuna\u00bb. Hainbat maisurekin<br \/>\nsentitzen zen zorretan, eta izen hauek aipatu zituen: Maim\u00f3nides, Nahm\u00e1nides,<br \/>\nAbraham ibn Ezra eta bere garaikide Isaac ben Israel. Tradizio errabinikoan<br \/>\nsustraiturik jotzen zuen bere burua, eta bi Talmuden, geonim presidenteen,<br \/>\ntosafisten eta, bereziki, Aser ben Yehielen urratsen jarraitzaile zela onartzen<br \/>\nzuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Menahemek berariaz aipatu zuen <i>Tzedah<br \/>\nla-Derek<\/i> lanaren eduki generikoa eta zatiketa ordenatua: \u00abLiburu hau [&#8230;]<br \/>\nbost zatitan (<i>maamarim<\/i>) banatu dut: Lehen zatian, otoitzak, bedeinkapenak<br \/>\neta haien arrazoiak jorratzen dira, baita Jainkoaren maitasunarekin loturiko<br \/>\nlegeak eta gaiak ere [&#8230;]. Bigarren zatian, debekatutakoa eta baimendutakoa<br \/>\naztertzen dira, baita tabernakuluaz arduratzen diren langileen jarduna ere<br \/>\n[&#8230;]. Hirugarren zatian, emakumeei buruzko legeak jasotzen dira\u2026 Laugarren<br \/>\nzatian, jai-egunak jorratzen dira, besteak beste Hanukka eta Purim [&#8230;].<br \/>\nBosgarrenean, baraualdia, erostak eta doluarekin loturiko arauak aztertzen<br \/>\ndira\u00bb. Garaiko pentsalari juduen artean kezka sortzen zuten gai gehienetan,<br \/>\nagerian uzten du bere izaera tolerantea eta irekia. Ihes egiten die muturreko<br \/>\nkonponbideei eta adostasuna bilatzen du beti, garaiko sektore judu zabaletan<br \/>\nohikoak ziren fanatismo eta muturreko doktrinak alde batera utzita. Nabarmentzekoa<br \/>\nda bereziki, benetako sinesmen erlijiosoa zehazteko agertzen duen irekitasuna<br \/>\neta ulermen teologikoa; horretan, ez ditu aintzakotzat hartzen muturreko<br \/>\nadierazpenak; aitzitik, koherentzia bilatzen du norberaren sinesmenen eta<br \/>\natxikitako eginbeharrak betetzearen artean. \u00abHerri guztiak berdin-berdin<br \/>\nsortuak izan dira Jainkoaren irudira\u00bb. Areago, onartzen du judu ez den bat,<br \/>\nbere kultura-ingurumariaren dotrina eta arauak jarraitzen dituena, goragokoa<br \/>\ndela juduen irakaspen eta aginduak jarraitzen ez dituen beraietako bat baino.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroan jaio zen, seguruenera Lizarran. Aita, errabinoa hura ere, Filipe IV. Ederrak Kreazioaren 5066. urtean \u2014Kristautasunaren 1306an\u2014 Frantziatik erbesteratutakoetako bat zen. Ben Zerah familia Lizarran finkatu zen, Donejakue bideko gune garrantzitsua baitzen; aurreko mendeetan halaxe egin zuten franko eta judu askok, Nafarroako hiriak eskaintzen zituen baldintza egokiak zirela eta. Menahem hamasei urte zituela ezkondu zen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[265],"class_list":["post-2654","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MENAHEM BEN AARON BEN ZERAH(Menahem ben Zerah) (Lizarra, Nafarroa, 1310 - Toledo, 1385). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MENAHEM BEN AARON BEN ZERAH(Menahem ben Zerah) (Lizarra, Nafarroa, 1310 - Toledo, 1385). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nafarroan jaio zen, seguruenera Lizarran. Aita, errabinoa hura ere, Filipe IV. Ederrak Kreazioaren 5066. urtean \u2014Kristautasunaren 1306an\u2014 Frantziatik erbesteratutakoetako bat zen. Ben Zerah familia Lizarran finkatu zen, Donejakue bideko gune garrantzitsua baitzen; aurreko mendeetan halaxe egin zuten franko eta judu askok, Nafarroako hiriak eskaintzen zituen baldintza egokiak zirela eta. Menahem hamasei urte zituela ezkondu zen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\\\/\",\"name\":\"MENAHEM BEN AARON BEN ZERAH(Menahem ben Zerah) (Lizarra, Nafarroa, 1310 - Toledo, 1385). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2019-12-12T16:03:29+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MENAHEM BEN AARON BEN ZERAH(Menahem ben Zerah) (Lizarra, Nafarroa, 1310 &#8211; Toledo, 1385).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MENAHEM BEN AARON BEN ZERAH(Menahem ben Zerah) (Lizarra, Nafarroa, 1310 - Toledo, 1385). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MENAHEM BEN AARON BEN ZERAH(Menahem ben Zerah) (Lizarra, Nafarroa, 1310 - Toledo, 1385). - Iura Vasconiae","og_description":"Nafarroan jaio zen, seguruenera Lizarran. Aita, errabinoa hura ere, Filipe IV. Ederrak Kreazioaren 5066. urtean \u2014Kristautasunaren 1306an\u2014 Frantziatik erbesteratutakoetako bat zen. Ben Zerah familia Lizarran finkatu zen, Donejakue bideko gune garrantzitsua baitzen; aurreko mendeetan halaxe egin zuten franko eta judu askok, Nafarroako hiriak eskaintzen zituen baldintza egokiak zirela eta. Menahem hamasei urte zituela ezkondu zen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\/","name":"MENAHEM BEN AARON BEN ZERAH(Menahem ben Zerah) (Lizarra, Nafarroa, 1310 - Toledo, 1385). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2019-12-12T16:03:29+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/menahem-ben-aaron-ben-zerah-141-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MENAHEM BEN AARON BEN ZERAH(Menahem ben Zerah) (Lizarra, Nafarroa, 1310 &#8211; Toledo, 1385)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2654","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/2654\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2654"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=2654"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}